Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 120

2000
‎Baina lehendik erran nizuke, benturaz, nola iragaiten genituen gauak osabak eta biok, ostatu edo benta bateko gela berean komunzki, nor bere ohean eta Arkimedes zoko batean, ene hainbat jokabideren ulertzeko inportant izan daitekeelakoan. Izan ere, osabak zurrunga egiteko ohitura zuen, eta, nahiz eta gehienetan ez nituen haren zurrungak aditzen, loak ni hura baino lehenago hartzen ninduelako eta behin loak hartuz gero nekez itzartzen nintzelako, halarik ere, guti batzuetan, astean behin edo, hura ni baino lehenago lokartzen zen, eta halakoetan ez nuen gozorik izaiten, zeren urduri jartzen bainintzen eta nekez hartzen ninduen loak eta nekez egiten nuen lo handik ai... Eta urduritasunak ezinegona ekartzen du, eta ezinegonak ez ohiko jokabidea...
2002
‎Osteratxoa egiteko ohitura zuen afaldu aurretik. Dendan edo laborategian igarotako arratsaldeek zamatzen zioten burua arintzearren baino, usadioari zegokion gabana jantzi eta kalera irten beharra zen hura.
2004
‎Has gaitezen Laxaro Azkuneren iritzia bilduz: . Gero eta sarriago egokitu zait euskaldunen artean, erdaraz hitz egiteko ohitura duenari esker, guztiek erdaraz aritzen ikustea?. 602 Jokabide hori gailentzen da gure ustez ere euskaldunen artean, erdaldun gehienen izenik gabeko nagusikeria gorabehera. Egunero dakusagu, egunero jasaten.
2005
‎–Neurri batean bai, ez bainaiz amona Kontxirekin alferrik bizi izan, hamalau urteotan; baina kristaua ere banaiz, larritasun baten aurrean aitaren egiteko ohitura dudanez; eta budista ere bai, yoga egiten dudalako, lasaitzeko ona da-eta, bere neurrian?
2006
‎Haurra txikia izanik, oraindik siesta egiteko ohitura badu baina eskolak aukera hori ematen ez badio, has zaitez bide berritik abiatzen.
‎Eta arrain horrek ematen duen bitamina eta mineral kopuruari dagokionez, B1 eta B2 bitaminak, potasioa, fosforoa, burdina, iodoa eta zinka dira, nahiz eta elikagai horietako bakar bat ere ez den nabarmentzen beste arrain batzuekin alderatuta, zinka izan ezik, aingira baita mineral horretako arrainik aberatsena. Aingira errezeta batekin harritzeko moduak Aingiraren haragia oraindik probatu ez duten pertsona asko dauden arren, hori egin dutenak eta egiteko ohitura dutenak, bere haragiaren leuntasun eta zaporeagatik harritzen den arraina dela diote. Espainiako gastronomian, aingirak leku nabarmena du eskualdeko plateretan; adibidez, Galizian, Euskal Herrian, Extremaduran eta Espainiako Levanteko komunitateetan.
‎Jaietan bakarrik eta, kasu berezietan, plater nagusia haragi errea da, oso ondo apaindua, mahaiaren erdian jartzeko. Otordu nagusiak Oro har, Hondurasen hiru otordu nagusi egiteko ohitura dute. Gosariak banana heldua, aguakatea edo arrautzak bezalako elikagaiak.
2007
‎Hortaz gain, euskaltegi, ikastetxe eta Administrazio publikoak ere parte hartzen ari dira egitasmo hauen kudeaketan eta sustapenean. Mintzapraktika programen oinarria, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak, hitz egiteko ohitura ez dutenekin elkartzea da.
‎Gainera, oso kasu zehatzetan izan ezik, notarioa aukeratzeko askatasun osoa dago, eta, beraz, alderdiek erabakiko dute zein profesionalengana jo (salerosketen kasuan, ohiturak adierazten du erosleak aukeratuko duela, nahiz eta ez dagoen beste zerbait adostea eragotziko duen araurik). Praktikan, askotan, notarioa aukeratzen duena higiezina hipotekatuko duen bankuko enplegatua da, notarioak ezagutzen baitituzte eta profesional berberekin lan egiteko ohitura baitute. Interes publikoan oinarritutako notario lanbidearen kontrol zorrotz horren bidez, trafiko juridikoa ziurtatzea lortzen da, oro har, eta, bereziki, segurtasun juridikoa ematen zaio higiezinen merkatuaren sektoreari.
‎jendeak zakarretara botatzen ditu animalia hilak, eta gero seme alabei zerura joan direla esaten die, eta elkarbizitzak iraun duen artean animaliaren usaina onartzeko modukoa izan bada, eta sofarik hondatu ez badu, eta oharak inoren loa eragotzi ez badu, agian, agian bakarrik, beste txakur edo katu edo dortoka bat erosiko diete seme alabei, aurrekoak zituen defizitak gaindituz beti ere: ile asko botatzen bazuen, ile motzeko bat; mugituegia bazen, otzanago bat; umeen mundu ikuskera aldrebes zezakeen estalketak egiteko ohitura bazuen, zikiratutako bat.
2008
‎Batetik Ttakunekin sinatutako hitzarmenari buruz esan zuen laguntzen diren programak hamaika direla, hiru multzotan banatuta: " Alde batetik, multzo nagusia haurren eta gazteen aisialdia euskalduntzera zuzendutako programak biltzen ditu (udako txokoak, gazteentzako kanpaldiak, Amaraun ludoteka, Kuadrillategi programa eta abar), bestetik, Txintxarri aldizkaria laguntzen du diruz, eta azkenik, Solaskide solasbide programa, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskara ikasten ari direnekin edo hitz egiteko harreman sareak nahi dituztenekin harremanetan jartzen dituen programa dago diruz lagundutakoen artean". Programa horien guztien antolaketa osoa prestatzeaz, herritarrei informazioa ezagutarazteaz eta behar diren langile guztiak zein diru kontuak kudeatzeaz Ttakun arduratuko da eta trukean 191.578,80 euroko laguntza jasok... Itun berriak ikastetxeekinHerriko lau ikastetxeetako zuzendariekin Udalak sinatu dituen hitzarmenak berriak dira.
‎Urte hartako udaberri erdian gertatu zitzaion markes jaunari gertatzekoa, Andaluziara egin zuèn hurrengo bidaian. Markes jaunak, izan ere, urtean hilabeteko bidaia pare bat egiteko ohitura zuen, apirilean edo maiatzean, eta urrian?, Andaluziara, han zituèn interesak eta, cortijoa, gehi meategi ireki berria, bertatik bertara zaintzeko.
‎Arratsaldeetan, ia egunero, osteratxo bat egiteko ohitura zuten markesak eta haren bi alabek, zaldiz, herri inguruan zegoèn mendixka gain bateraino, non askaldu egiten baitzuten, belarretan eserita: hantxe itxarongo zien Reginak biharamun arratsaldean, zirt edo zart?
‎Beste batzuetan bonbilla bat irentsi balu bezala ekartzen zuen aurpegia, begietatik argia zeriola, eta orduan inguruko guztiak zoriontsu ikusi nahi izaten zituen. Ezagunen bat bidean aurkitzen bazuen, berdin zion orkestrako zuzendaria edo auzoko dendaria, besotik zintzilikatu eta galdera intimoak edo filosofikoak egiteko ohitura zuen. Askok, nire harridurarako, beren penak eta ondikoak kontatzen zizkioten.
‎Azken taldea 50 urtetik gorako internautekin osatu dut. Neure inguruan gutxi daude, baina erabiltzaile oso aktiboak dira; egunero herriko kronika irakurri eta eskelen bai, hemen ere bai errepasoa egiteko ohitura dutenak.
‎Baserri bakoitzak berea egiteko ohitura zuen lehen, eta oraindik batzuk
‎Urte hartako udaberri erdian gertatu zitzaion markes jaunari gertatzekoa, Andaluziara egin zuèn hurrengo bidaian. Markes jaunak, izan ere, urtean hilabeteko bidaia pare bat egiteko ohitura zuen –apirilean edo maiatzean, eta urrian–, Andaluziara, han zituèn interesak eta –cortijoa, gehi meategi ireki berria– bertatik bertara zaintzeko. Bidaia haietara, bi alabak eramaten zituen frankotan, baina alabek ezin zutela eta –ezkontzekotan zegoèn lagun baten ohorez, jaialdi bat zuten haren jauregian, antzerki bat ere bai, zeinean bi ahizpak baitziren protagonista nagusi–, bakarrik joan zen azkenean.
‎Arratsaldeetan, ia egunero, osteratxo bat egiteko ohitura zuten markesak eta haren bi alabek, zaldiz, herri inguruan zegoèn mendixka gain bateraino, non askaldu egiten baitzuten, belarretan eserita: hantxe itxarongo zien Reginak biharamun arratsaldean, zirt edo zart...
2009
‎Multzo nagusiak haurren eta gazteen aisialdia euskalduntzera zuzendutako programak biltzen ditu (udako txokoak, gazteentzako kanpaldiak, Amaraun ludoteka, Kuadrillategi programa eta abar), bestetik Txintxarri aldizkaria laguntzen du diruz, eta azkenik, Solaskide solasbide programa dago. Honetan euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskara ikasten ari direnekin edo hitz egiteko harreman sareak nahi dituztenekin harremanetan jartzen ditu Ttakunek.Era honetara, hitzarmenaren arabera, Ttakun Kultur Elkartea arduratuko da programa horien guztien antolaketa eta kudeaketaz.IkastetxeakBestalde, Alkateak herriko lau ikastetxeetako zuzendariekin ere hitzarmen bana sinatu zuen.... Alkateak adierazi zuenez," Udaleko Euskarako Batzordeak eta ikastetxeek hasiera hasieratik, Udala osatu zenetik, lan egin dute elkarren eskutik gure herriko haur eta gazteen hizkuntza gaitasuna hobetu eta euskaraz hitz egiteko ahalik eta erraztasun eta ohitura gehien lor dezaten." Hitzarmen hauekin, elkarren arteko harremana sistematizatu eta kudeaketa hobetzeko ahaleginari hasiera eman zioten iaz eta, esperientzia positiboa izan denez, segida emango zaio datorren ikasturtean ere.
‎— bestetik, erdaraz egiteko ohitura zuten guraso euskaldunentzako gida metodologiko bat egitea, familiako eguneroko harremanetan euskara gehiagotan eta hobeto erabiltzen laguntzeko.
‎Orobat, lehentasuna eman nahi izan zaie euskaldunak izan baina erdaraz hitz egiteko ohitura duten gurasoei.
‎Xede talde horren baitan, era berean, helburu berezituak aurreikusi ziren gurasoon hizkuntza tipologiaren arabera, uste izan da ezberdina izan zitekeela bakoitzaren esku hartzea guraso biak euskaldunak izan, bietako bat bakarrik izan edo biak erdaldunak izanda. Orobat, lehentasuna eman nahi izan zaie euskaldunak izan baina erdaraz hitz egiteko ohitura duten gurasoei.
‎Osasun langileek informaziorik eman ez dietelako, edo botika bere kabuz hartu duelako (hori egiteko ohitura dute herritarren% 25), prospektua irakurtzeko lanik hartu gabe; bategatik edo besteagatik dela, lau gidaritatik hiruk autoa hartzen dute, zer ondorio izan ditzakeen jakin gabe.
‎Kirol jakin bat egiteko ohitura dutenek erabiltzen dute gehienbat entrenamendu mota hau, eta pisuak altxatuz lortzen duten muskulu eragin bera bilatzen dute.
‎Gabinok, bai eguerdietan eta bai ilunabarretan ere, paseo bat egiteko ohitura zuen Regina eneko ingurunean, etxekoekin batera bazkaltzeko edo afaltzeko gero, baina egun hartan ez zuen paseotxoa egin, ez afaldu nahi izan; bestela, amarekin lo egiten zuen Gabinok, bakoitzak ohe batean, ama semeari emana, honekiko eskaintza erabatekoan: egingo dizut ohea, fruta pixka bat jan eta basokada bat esne edan behar duzu, seme?; lo aurreko mementoak, batez ere, ezin gozoagoak gertatzen zitzaizkien biei, ohitura hura baitzuten, elkarren ondoan belauniko jarri eta gau mahaiaren gainean zegoèn Lourdesko Ama Birjinaren irudiaren aurrean Salbea errezatzekoa; ondoren, zutitu eta semeari eskaintzen zion amak eskua, baita hura zutiarazten eta besarkatzen ere, besarkada estu eta luze batean, hantxe senti zezakeen Gabinok bere gorputz ahuldua, amarenak indartua; hantxe bere gorputz barne mutilatua, amaren gorputz oparoak osatua, bere birika bakarrak?
‎horixe baitziren lur berri guztiak, antza, zorionerako deiak, baina zoritxar ere bihur zitezkeenak, ezintasunaren eta porrot erabatekoaren ikur, lur berri baten bila zebilenak beti buka baitzezakeen berritasunak irentsia; Domingok, halatan, bere zalantzak zituen, ez baitzekien lur berri haiek, baratze sekretuez mintzatzen zitzaion marinel bizarduna? atzemateko eta gozatzeko gai izango ote zen; eta ez marineletako batek, zeruan hegazti ilun bat ikusten zuen bakoitzean, ubarroi bat, esate baterako, aitaren egiteko ohitura zuenak, esaten ziolako, hura?
‎Hauskorra den orekaz interesatzen da artista jadanik 1972an. Herdoilgaitza den altzairuarekin lan egiteko ohitura zuen. Industriaren mundutik hartu tresnak berriz lantzen zituen eskulturak egiteko.
‎Bateria jotzen hasi aurretik apenas jo zuen panderorik Ziolarrek. Etxean, Ziolar baserrian, erromeria egiteko ohitura zuten, eta han biltzen ziren soinu jotzaileekin platerak eta botilak gustura jotzen zituen, perkusio moduan: Plater batzuk txikitu eta amaren errieten gorabeheran, gustura aritzen nintzen, baina panderorik ez, garai hartan ez.
‎Jean Grenet, Baionako auzapeza eta diputatua, ez da agertu igandean Iru, eko hautetsiekin egiteko ohitura duten desfile ofizialean. Asteazken gaueko irekitze ofizialean ere ez zegoen.
‎Gabinok, bai eguerdietan eta bai ilunabarretan ere, paseo bat egiteko ohitura zuen Regina eneko ingurunean, etxekoekin batera bazkaltzeko edo afaltzeko gero, baina egun hartan ez zuen paseotxoa egin, ez afaldu nahi izan; bestela, amarekin lo egiten zuen Gabinok, bakoitzak ohe batean, ama semeari emana, honekiko eskaintza erabatekoan: egingo dizut ohea, fruta pixka bat jan eta basokada bat esne edan behar duzu, seme...; lo aurreko mementoak, batez ere, ezin gozoagoak gertatzen zitzaizkien biei, ohitura hura baitzuten, elkarren ondoan belauniko jarri eta gau mahaiaren gainean zegoèn Lourdesko Ama Birjinaren irudiaren aurrean Salbea errezatzekoa; ondoren, zutitu eta semeari eskaintzen zion amak eskua, baita hura zutiarazten eta besarkatzen ere, besarkada estu eta luze batean –hantxe senti zezakeen Gabinok bere gorputz ahuldua, amarenak indartua; hantxe bere gorputz barne mutilatua, amaren gorputz oparoak osatua, bere birika bakarrak... baita zimeldutakoak ere, amaren birika osasuntsuetatik arnasa hartuko balute bezala! –, ezkuzabaltasunaren eta samurtasunaren erresuma hartan, non biak ez duen zentzurik, zeren haragiaren logika ez baita matematikarena, ama semeen arteko harremanen esparru hartan –segundo luzeetako haragien jarraitasunean– ez bederen, bat gehi bat berdin bat; hain barruan sentitzen zuen Gabinok amaren arnasa, antza, non beti era berean ematen baitzion azkena amaren amatasunaren aterpean bizi izandako sentipen betezko bizipenari:
2010
‎Hizkuntzak eta musika oso gustuko ditu eta, asteburuetan, mendira joateko aprobetxatzen du. Noizbehinka inguruan joan etorriak egiteko ohitura du eta urtean hirutan gutxienez atzerrira joateko oporrak hartzen ditu. Duela lau urte, Gabikagojeazkoa CouchSurfinga praktikatzen hasi zen eta, ordutik, urrun egon arren, lagun iraunkor asko egin ditu.
‎Amaiak ez zuen zer esan asmatu. Hitz beste egin zuen orduan, egoera deserosoetan hala egiteko ohitura baitzuen:
‎Urteroko hiru jaiegunik aipatuenetan Lesakan zer egiteko ohitura zuten ere, ederki igartzen da, behin eta berriz aipatzen diren dirukontuetatik:
‎—Uda arratsaldeko ekaitza gaur ere! —esan zuen, bakarrik zegoenean ere ozen hitz egiteko ohitura baitzuen, hitzak barruan gorde gabe.
‎Oso leku aproposa zen bere asmoetarako. Bizirauteko beharrezko elikagaiez dohainik hornitzen zen bertan; eta arrebak erosketak han egiteko ohitura zuenez, arriskurik gabe zelatatu zezakeen. Ordutik aurrera, arreba ikusteaz gain, haren bizimoduari buruzko informazio ugari eskuratzen hasi zen.
‎Hurrena, arrebak erosketak zein egun eta ordutan egiteko ohitura zuen ikasi zuen. Ohartu zen bakarrik egiten zituela.
2011
‎Don Erasmok, eskola ematen hasi baino lehen, gai bati edo bertze bati buruzko gogoeta laburra egiteko ohitura zuen, kapelua burutik kendu eta mahai gainean utzi ondoren, jakina: egun batean, lanari eta nagikeriari buruzkoa; hurrengoan, errespetuari eta maitasunari buruzkoa, eta hurrengoan auskalo zeri buruzkoa?
‎Horren ondorioz, langileek entzumena babesteko gailuak erabili behar dituzte, zarataren eragina murrizten baitute. Lanaldian zehar elkarrekin hitz egiteko ohitura dute langileek, eta hori dela eta, belarrietako bat babesik gabe uzten dute, elkarri entzun ahal izateko.Urteko mediku azterketan, langile batek entzumena galdu duela hauteman da, eta enpresak ikerketa abiarazi du, prebentzio ekintzetan akatsak hautemateko.
‎Berriak ikustean, zapping egiteko ohitura dute: kate batetik bestera ibiltzen omen dira informazio saioak haien artean kateatuz.
‎Arrantza hori itsaso bat baino gehiagotan egiteko ohitura dugu: argitaletxeak, liburutegiak (Koldo Mitxelena, Donostiako Udal Liburutegia, Nafarroako Biblioteka), Euskadiko Liburutegi Sistema (lehen Nazionala), ISBNko datu base espainiarra, eta Internet.
2012
‎Boris Nogales udaleko euskara batzordeburuak, Tomas Arrizabalaga Ttakun elkarteko lehendakariak, Aitor Uriartek Ttakuneko kudeatzailea eta Junkal Perezek, solaskide programaren arduraduna Ttakunen, agerraldia egin zuten asteazkenean Jalgi Kafe Antzokian Solaskide Mintzalagun programaren ikasturte berria aurkezteko. Honen helburua euskaraz hitz egiteko ohitura duten herritarrak eta mintzapraktika egin nahi duten petsonak biltzea da, bai euskara maila hobetzeko, hizkuntza bera gehiagotan erabiltzako ohitura lantzeko edota euskaraz bizitzeko. Euskara esparru guztietan erabiltzeko pausoa ematen laguntzen du Solaskide programak.Aurten Euskararen Maratoia tarteko apur bat atzeratu du elkarteak kanpaina hasiera" nahiz eta solaskide taldeak dagoeneko lanean diren" arduradunek azaldu moduan.
‎Baina herritarrekin batera aurrera egin nahi dute, ahal den neurrian eskaintza onak eginez eta herriko merkataritza bultzatzeko kanpaina ezberdinei eutsiz. Esker ona adierazi dute Aterpeko ordezkariek, herrian erosketak egiteko ohitura duten bezeroen jarrera eta konfidantzarengatik: " Lasarte Oriako merkataritza dendariek egin dugu, baina Lasarte Oriako herriari eta bertako bezeroei esker" eta aurrera begira ere baikor ageri dira:
‎Mago donostiarraren ustez, nabarmena da guraso euskaldunak dituzten eta etxean euskaraz egiteko ohitura duten familietako haurrak hobeto moldatzen direla. Eskolan euskaraz ikasi eta kalean zein etxean gaztelaniaz egiten duten haur asko izan ditu saioetan eta aldea nabaritzen dela dio.
‎Bizimodu osasungarria duten pertsonak, elikadura kontrolatzen dutenak eta ariketa egiteko ohitura dutenak, hobeki zahartzen dira.
‎Ezagutu nuen egunean mutua zela esan zidaten. Nik hitz pare bat bota nizkion euskaraz, ze han gazteleraz egiteko ohitura genuen, eta erantzun egin zidan, urteak eman ziuten hitzik egin gabe ez zuelako inguruan esaten zuten ezer ulertzen.
2013
‎Berbalagun egitasmoak euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzen ditu. Horrela, euskaldun berriek euskara praktikatzeko aukera izaten dute.
‎E.U.: Igeriketa maila hobetzea gura duten bazkide denentzat, baina, batez ere, igerian egiteko ohitura duten eta sarritan etortzen direnentzat.
‎Antzuolan euskaraz egitea guztiz naturala da, baina Bergaran [alboko herrian] ez horrenbeste. Bergarako langileak datozkigu, batzuk erdaraz egiteko ohitura dutenak eta kuadrilla berekoak direnak. Kaleko ohiturak dakartzate eta hemengo giroa ez da gauza dena neutralizatzeko.
‎Egoera horri buelta emateko bai. Beste kontu bat da harreman horretan zeinek agintzen duen, gaztelaniaz egiteko ohitura duenak ala hizkuntza aldatu nahi duenak. Psikologia munduan sartuko ginateke.
‎Begiraleen egitekoa da eman daitezkeen egoerei aurrea hartzea. " Demagun, udalekuen lehen egunean bi haur euskaldun gaztelaniaz egiteko ohitura duten beste birekin topatzen direla. Beraien lehen kontaktua gaztelaniaz bada, lau pertsona horiek gaztelera erabiliko dute udaleku guztian.
‎Honezkero, ikerketari ekin aurretik geneukan hipotesia baieztatzeko moduan gaude. Salbuespenak salbuespen, Arrasaten egunerokotasunean euskaraz hitz egiteko ohitura duten gazteen etxeetan euskaraz hitz egiten da, nagusiki.
‎Ez, ordea, gazte arrasatear guztiak, orokorrean, tipologia linguistiko zehatz batekoak baizik: euren harreman sare ez formaletan eta lagunartean euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak.
‎Denbora mugak medio, gogoeta hutsean geratu zaigu zailtasun tekniko horiek ez ote diren, berez, arestian aipaturiko hipotesiarekin batera, Arrasaten euskaraz hitz egiteko ohitura duten gazteen eta ez dutenen arteko aldearen adierazle garbiak.
‎San Fermin Berria tik Berriz Matutina ra 40 kaxa antxoa pasatzen ari zirela ikusi zuen Frantziako mugazainen hegazkinak, eta oharra egin zion bere itsasontziari. EBk debekatzen duen arren, hori egiteko ohitura dute arrantzaleek, portutik urrun daudenean itsasontzi guztiek ez itzuli behar izateko. Hondarribitik 100 miliatara zeuden?, eta antxoa ez hondatzeko. «Arrain delikatua denez, ezin dugu barkuaren barrenean utzi bi egunean», Meltxor Amunarriz Berriz Matutina ko patroiak Iparraldeko Hitza ri adierazi dionez.
‎San Fermin Berria tik Berriz Matutina ra 40 kaxa antxoa pasatzen ari zirela ikusi zuen Frantziako mugazainen hegazkinak, eta oharra egin zion bere itsasontziari. EBk debekatzen duen arren, hori egiteko ohitura dute arrantzaleek, portutik urrun daudenean itsasontzi guztiek ez itzuli behar izateko. Hondarribitik 100 miliatara zeuden?, eta antxoa ez hondatzeko. «Arrain delikatua denez, ezin dugu barkuaren barrenean utzi bi egunean», esan zion Meltxor Amunarriz Berriz Matutina ko patroiak Iparraldeko Hitza ri.
‎Bi familiek dieta orekatua egiten dute eta astean zehar kirola egiteko ohitura dute.
‎Banan banan agurtu omen zituen denak, bakoitzari aholku zehatzak eman edo adar-jotze onberak eginez. Eskuak mintzaidearen sorbalda gainean pausatu eta begietara begira hitz egiteko ohitura zuen, eta jarrera horretan irudikatu dut geroztik, bildu zirenak banan banan agurtzen. Emakumeak besarkatzerakoan bakarrik apaltzen omen zuen ahotsa, eta zotinka hasteko zorian zirenekin saiatu omen zen bereziki, hitz goxoren bat esan edo losintxaren bat xuxurlatuz, lasaitzen.
‎–Ez da ezer izango, lasai, herrialde arabiarretan oso ozen hitz egiteko ohitura dute, ez du esan nahi ezer larririk gertatzen denik, erantzun zion amak.
‎34 urtean fraideetan egin dut lan, hemen, Zarauzko frantziskotarrekin, ikasleei otorduak serbitzen. Ekainean eskurtsio bat egiteko ohitura zuten, autobus bat betetzen zuten hemengo, Donostiako eta beste herri batzuetako jendearekin. Eta ni ordurako oporrak hartuta egoten nintzenez, haiekin joaten nintzen.
‎Antolatzaileek aditzera eman dute zapatuko jaia nori dagoen bereziki zuzenduta: " Familian euskaraz hitz egiteko ohitura duzuenontzat eta bizitzan euskara ikasten ari zareten gurasoentzat pentsatua dago. Jolasen inguruan, gurasoak eta umeak elkartu nahi zaituztegu".
‎Bilbon nengoen orduan. Egunero berba egiteko ohitura genuen arren, M.k ez zidan deitu gau hartan, ez bezperakoan, ezta hurrengoan ere. Neuk ere ez berari (ez nion inoiz deitzen.
2014
‎Tutoreena zailago jotzen du. " Euskalduna egokitu behar zaizu, euskaraz egin nahi duena, lanari buruz euskaraz egiteko ohitura duena, eta euskaraz egin behar du hiru hilabetez arduradun moduan…". Kopurua bere iritziz ez da hain txarra:
‎Zentzu horretan, BE kideak erreferentziazko lagunak bilakatuz gero, muda errazago gertatuko da. Eta euskaraz hitz egiteko ohitura dutenei, portaera hori mantentzeko plataforma gisa ere balio die BEk.
‎Produktua neurrira egindakoa bada edota ez badu etorkizunari begira errepikatzeko aukerarik, hausnarketa bat egin behar dugu. Enkargu puntual edo txikiak egiteko eskaera handiekin lan egiteko ohitura duten tailer edo enpresa handietara joz gero, arazoak sortzen dira zenbaitetan: etekinak igo nahian gehiegikeriak kobra litzakete, beste enkargu handiagoei lehentasuna eman eta epe oso luzetara lor genezake produktua, edo, zuzenean, ezezkoa eman liezagukete.
‎Oraingoan, beraiekin batera euskaraz gozatzera gonbidatzen gaituzte #lotsarikgabe praktikatu gurekin lemapean. Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak.Mintzalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Bertan, edozeinek har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan... Mintzalagun guztiek EHUko kredituak eskuratu dituzte, AIZU!
‎Oso autonomoak dira. Prozesuaren atal gehienak beren kabuz egiten dituzte eta sektorearen sistematik at lan egiteko ohitura dute.
‎Eskolan tinta erabiltzen genuen, ikasmahaiaren zulotxo batean sartzen zen tintontzitik lumatxo batez hartuta. Handik papererako bidean tintak uniformearen gonari bisita egiteko ohitura zuen eta horrek beti zekarren izebaren errieta. Ezin zuen lixiba erabili, horrek oihal osoari kenduko liokeelako kolorea.
2015
‎Halaber, Solaskide ekimenaren antzekoa antolatu dute parte hartzen duten gurasoentzat, GurasoLagun izenekoa. Euskaraz hitz egiteko ohitura duten gurasoak ohitura ez dutenekin elkartzea da helburua.
‎Izan ere, diru kontuak gazteleraz egiteko ohitura dute euskaldun askok, ohituraz, hiztegiaren zailtasunak edo segurtasun faltak bultzatuta.
‎Aurten sekula baino har gehiago ikusi dut porruetan (Allium porrum) barrena. Acrolepiopsis assectella izena duen har ttiki txatxu batek porruaren bihotzean zulobidea egiteko ohitura du. Porrua begi bakarreko landarea da; hosto guztiak kimu bakar baten bueltan hazten dira, baita gero lorea emateko tontortuko den gara ere.
‎Gorritin, Larraunen bertan, euskararen kalitate maila dezente jaitsi da. Eskolan oso gutxi hitz egiten dute eta egiteko daukaten aukera bakanetan, jostaldietan, erdarara lerratzen dira gainerako guztia erdaraz egiteko ohitura dutelako. Euskaraz hitz egiteko trebezia eta konfiantzarik ez dute.
‎Lanetik bueltan, eguerdian, etxera bazkaltzera joan aurretik trago bat egiteko ohitura dugu Martinek eta biok. Herrian bertan egiten dugu lan biok, eta, halabeharrez, lantoki berean.
‎Iruñako fraide batzuek kartzelako presoei bisita egiteko ohitura zuten hamabostean behin. Badirudi garai batean mojak izaten zirela bisitariak, baina gertatu omen zen behin halako iskanbila bat preso batekin:
‎7 Izan ere, nik dakidanez, gaztelu honetara sartzeko atea otoitza eta gogoeta da, ez diot gogoetazko otoitza denik ahozkoa baino gehiago, otoitza benetakoa izango bada, gogoeta lagun duena izan behar baitu; izan ere, norekin hitz egiten den eta zer eskatzen duen eta nork eskatzen duen eta nori konturatu gabe egiten den horri, ezpainak asko mugitu arren, nik ez diot deitzen otoitza; hala ere, batzuetan otoitza da, une hartan ardura hori izan ez arren, beste batzuetan ardura hori izan duelako. Baina Jainko handiarekin bere esklaboarekin egingo lukeen bezala hitz egiteko ohitura duenak, gaizki esaten duen ala ez begiratu gabe, ahora datorkiona eta beste batzuetan egin duelako ikasita daukana, hori ez dut hartzen nik otoiztzat, eta Jainkoak nahi beza ez dezala har halakotzat kristau den inork ere; zuen artean, ene ahizpak, Jaunagan uste dut ez dela izango halakorik, barruko gauzetan jarduteko dagoen ohituragatik, ohitura hori halako zakarkerian ez erortzeko berebi...
‎20 Erremedio hau hartu nuen: ni Reinoso kalonjearekin aitortzen nintzen; laguntzen zidaten bi haietako bat zen hura; hala ere, honelako espirituzko gauzarik ez nion adierazi, adierazi beharra izateko aukerarik ez zelako agertu; eta gauza hauetan, beti aitor entzuleak aholkatzen zidana egiteko ohitura nuenez gero, bide ziurragotik joatearren, hari esatea erabaki nuen guztiz sekretupean; hala ere, samin handirik gabe nuen utzi egin gabe nik neuk ulertu nuena. Dena dela, egin egingo nuen, nik Jaunagan itxaroten nuelako beste batzuetan ikusi dudana, hau da, Haren Maiestateak aldatu egiten duela aitor entzulea, beste iritzi batekoa izan arren, Berak nahi duena egin dezan.
‎9 Eta falta arinak egiteko ohitura dutenei, eman bekie falta handiagoaren penitentzia. Era berean, gainerako falten penak ere handiagotu bitez, ohituraz egiten dituztenak balira.
‎“Oso proiektu hunkigarria da guretzat. Izan ere, profesionalekin lan egiteko ohitura dugu, eta zure abestiak profesionalak ez diren dantzari gazteak zein helduak dantzatzen ikustea oso polita da benetan, eta pozgarria”.
2016
‎Diskriminazio hori ez dut inoiz izan. Agian, askok horretara jotzen dute, euskara kalean ez dagoen lekuetan hura bultzatzeko lana egin ez izana horrela ulertu dutelako, baina ni ez naiz inoiz horrela sentitu, eta gaur egun ere euskaraz hitz egiteko ohitura dut, normaltasun eta askatasun osoz.
‎Udalaren arabera, animalia horiek" basatuta" daude, eta hori" arriskutsua" izan daiteke mendia egoki erabili eta kudeatu ahal izateko. Horien inguruan mendi ibilbideak egiteko ohitura dute herritarrek; hortaz, espedientean agertzen da pertsonen segurtasunerako ere arriskutsuak izan daitezkeela abelgorriak.
‎Idazleak beste behin ere entzuleen bihotzak ukituz hitz egiten asmatu zuen. Ez zuela eleberria berreskuratzeko seme alaben etorkizuna hipotekatzeko asmorik esan zuen, eleberri batek, onena izanda ere, ez duelako haur baten irribarreak adina balio eta, bahitzaileei zuzentzen zitzaiela eta kamerari aurrez aurre begiratuz, langile xume baten lau urtetako lana zapuztu zutela jakinarazi zien, goizeko zazpietan altxatu eta egunero sei edo zazpi ordu lan egiteko ohitura baitu. Eskerrak eman zizkien igaro berri zituen une zailetan elkartasuna eman dioten guztiei, eta nire askatasuna eskatuz bukatu zuen bere jarduna.
‎Miresleren bat ere izan daitekeela pentsatu dut. Malekoitik barrena ibilaldi luzeak egiteko ohitura dute ilunabarrean (emakumea hitz egiten eta idazlea entzuten, edo entzuten ari den itxurak egiten behintzat), baina komisarioak ez du baldintza horietan ezer grabatzerik lortu. Ibilaldi luze horien buruan etxeratu eta emakumea zuzenean ohera joan ohi da eta lo zerraldo geratzen da.
‎–Abisatu gabe alde egiteko ohitura zuen?
‎Azken urte hauetan, Pello Jauregiren eskutik, SLK ko Aldahitz proiektuan hizkuntza ohiturak aldatzeko metodologia bat sortu da,. EUSLE? metodologia (Jauregi eta Suberbiola, 2014), eta emaitza positiboak ematen ari da, bai erdaraz hitz egiteko ohitura zuten euskaldunetan, eta baita euskaldun pasiboak elkarrizketa elebidunetara ekartzeko ere. Metodologia horri esker, euskaraz gehiago egin nahi duen talde baten borondatea praktikara eramaten da, modu sinple batean.
2017
‎Eta Euskadi plazaren erdian, Iberdrola dorreari begira, Urretxindorraren bertso ezagunena etorri zait burura. Bertso luzeak egiteko ohitura zuen, baina hori ohikoa zen garaiko bertsolariengan. Bertsoa eta politika ere orpoz orpo ibili izan direla beti garbi islatzen du Urretxindorraren bertso corpusak.
‎Lantzean behin halako keinuak egiteko ohitura duen patuak bat eginarazi zituen Gudari eguna eta Kataluniako hauteskundeak. Gudari eguna ez da azkenean Gerra egun bihurtu, eta lekukoek diotenez Katalunian atzo gauzak ibili bazebiltzan, normal antzean, kataklismorik gabe.
‎Eta nola jondoni Petriri bere nagusiaz ukatu zuenean esan baitzioten (Mt 26: 73): Tu ex illis es, nam loquella tua te manifestum facit," ez duzu zer ukaturik, zu haietarik zara, Jesukristoren dizipuluetarik zara, zure mintzairan ezagun zara", hala esan dakioke arnegariari eta juramentu egiteko ohitura duenari ere:
‎Nola anitz mintzo denak arrisku baitu, batean ez bada, bestean, bere hitzetan huts egiteko eta errebelatzeko, hala juramentu anitz egiten duenak ere du arrisku zenbait juramentu gaizki egiteko. Hain arrisku, ezen juramentu egiteko ohitura duenak, behatu gabe eta konturik eduki gabe noiz mintzo den egiaz eta noiz gezurrez, eta dagoenean deliberatua eta prestik egiaren gainean bezala orobat gezurraren gainean ere juramentu egiteko, halakoak, hala juramentu egiten duen guztiaz, bekatu egiten du eta infernuko bidean bere burua ipintzen du.
‎Nola amorantearekin dagoena edo besterena ebatsirik daukana ezin absolbi baitaiteke amorantea utzi arte edo besterena ahal badu bihurtu arte, hala juramentu egiteko ohitura duena ere ezin absolbi daiteke ohitura harekin dagoeno, hura uzten saia daitekeen arte, quia tunc est in statu peccati, zeren orduan bekatuaren egoitzan, egoeran eta tokian baitago (Fco. Suarez, Varia Opuscula Theologica).
‎Haietariko hiruren kasuan eskizofreniaren agerraldi akutu bat dela-eta agertu ziren haluzinazioak; laugarrenean, ordea, alkoholaren abstinentzia sindrome baten ondorioz. Lau gaixoek euskara hutsean hitz egiteko ohitura bazuten ere, haluzinazioek, lau kasuetan, eduki mehatxagarria zeukaten eta gaztelania hutsean agertzen ziren, eduki mehatxagarria are arrotzagoa sentiaraziz.
2018
‎Nekagarria zitzaidan. Modu trinkoan lan egiteko ohitura dut. Hasi eta segi, hormaren kontra borrokan.
‎Azkenean Joanesek gertatzen zitzaienaz aspertuta burutazio bat eduki zuen arazo harekin bukatzeko. Emaztearen arropaz jantzi zen eta ilunabarrean iruten gelditu zen etxeko sukaldean, bere andreak gauero egiteko ohitura zuen bezala. Handik zenbait ordutara katu beltza agertu zitzaion mauka.
‎Musean egiteko ohiturak badu jarraipena herrian
‎Tira, jakina da batzuek ez dutela inoiz gauza asko gogoko izango, batez ere lana edozelan egiteko ohitura dutelako. Baina etorkizunera joateak heldutasuna garatzea darama atxekita.
2019
‎Ez du iritzi negatiborik erakutsi Artetxek batuko hika formekiko, baina bestelako ikuspegiak ere entzun ditugu bertsolarien ahotan, eta, batez ere, hika egiteko ohitura duten bertsolarien ahotan. Baten bati “erabat plastikozkoa iruditzen” zaio, beste batek “kontraesana” ikusten du hika batuan.
‎Esate baterako, hauxe aitortu zidan Iruñeko Ikastola bateko irakasle euskaltzale ezagun batek: urte askoren ondoren, lehen aldiz, euskaraz hitz egiteko ohitura zuen taldetxo bat sortu omen zitzaien maila altuetan. Beno, euskaraz baino gehiago, euskañolez, zehaztu zidan.
‎Korrelaziomaila ertaina (0.3 < |r| < 0.5) dutenak ageri dira aldiz, eta gainera, hauek aldatu egiten dira herrialdez herrialde.Azterketa herrialde guztiak kontutan hartuz egingo bagenu, EGErekin korrelazio handiena (|r|= 0.34) duen aldagaia INTEROS da. Honen bidez, esan genezake Internet bidez erosketak egiteko ohitura gutxi duten pertsonek, eGobernua ez erabiltzeko joera nabarmena dutela, edo alderantziz, Internet bidezko erosketak egiteko ohitura dutenek, eGobernua erabiltzeko joera gehiago dutela. Bestalde, eGobernuaren erabilerarekin ia korrelazio mailaertaina du IKMAILA aldagaiak (|r|= 0.27); alegia, ikasketa maila altua duten hiritarrek joera dute eGobernukotresnak erabiltzeko.
‎Martxan da aurten ere Uribe Kostako Berbalagun egitasmoa eta bertan parte hartu gura duenak zabalik dauka daborduko izena emateko epea. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak biltzen dituen udalerrietan euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ez dutenak elkartzea da asmoa, gure hizkuntza praktikatzeko, hobetzeko eta plazara ateratzeko.
‎Halaber, ahoskerari garrantzi berezia ematen zaio norberaren ohiturak haustea dakarren aholku edo arau baten aurrean. Esaterako, behin eta berriz aipatzen ari garen kasuan, j (j, gi, ge maileguetan) J egiteko ohitura duenari Y eginarazi nahi bazaio, hizkera mailaren izenean erresistentzia izugarria da (EBAZen aurkako nabarmenena). 6
2020
‎Gogoan dut, behin, Argia rako artikulu bat atera nuela telebistari horrela goiz aldera begira nengoela, ez zela alegia beti alferrikakoa izaten. Kontua da telebistari begira lasaitu, joaten ginela ohera eta, hiru bat ordu lo egin orduko, hasten zirela umeak ate zirriztutik begira, ea noiz esnatzen nintzen, eta, umeak txikiak ziren garai horretan, gainera salto egiteko ohitura zutela eta minik gehien hartzen zenuen leku haietantxe zapaltzen zizutela hankekin.
‎Bikaina izango litzateke orain egiten ari zaren ariketa osatzeko eta ez ordezteko aprobetxatzea. Ariketa fisikoa egiteko ohitura zenuen konfinatu aurretik, baina ezin izan duzu etxean mantendu. Gertatutakoa gorabehera bereziak izan dira, eta normala da zaila gertatzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia