Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 129

2000
‎Eta halabeharrez eta ezinbertzez izan zen, zeren eta, oreinen historiarekin gertatuaren ondotik, ezin baitzitekeen bertzela. Izan ere, komunionea egin nahi ez nuelako, aitak zartako ikaragarri hura eman zidan eta kondenatuen gelan giltzapetu. Eta, gela ilun hartan beldurrak airean nengoela, nor etorriko... eta osaba Joanikot!, ene aingeru begiralea balitz bezala, bere adostasuna eta bere babesa eta geriza eskaintzen zizkidala... eta sekeretu bat ere bai, berea ez ezik enea ere izan zitekeena, eta enea zena jadaneko... zeren eta osaba Joanikot protestant baitzen, jaun Esteban Etxegoien etxeko ardi beltza bezalaxe, osabak berak jakinarazi zidanez, bere historiaren eta arbaso zahar harenaren berri emaiten zidala!
‎Egundaino hain luze solastu ez zitzaidana tarrapataka ari zen, behin mintzatzen eta aukerari muzin egin nahi ez dionaren itxuran. Bitartean, errieta emailearen oharkabean, haren bularra dardarika ari zitzaidan, neskaren mintzoari erritmikoki lagun eginez.
‎Auto lasterketako pilotuaren itxura ematen zion, leku beretik edeki zituen eskuzorro beltzek areagotua. Orduagatik ere epelera egin nahi ez zuen giroan, bero latza egin behar zuen barne horretan.
‎Semaforo gehienak gorriz pasatzen zituen, eta bertze auto batekin talka egin nahi ezean nahitaez gelditu beharrekoetan, zartaka ekiten zion ibilgailuko saihets metalikoari, eskua leihatilatik at inarrosiz. Kanpoko argiak bizi laburreko izarñoak piztarazten zizkion behiala soildurik ezagututako buru gaineko mataza gominaztatuan.
2001
‎Aktoreren batek gangster industriako filmean lanik egin nahi ez badu, berehalaxe entzungo du mehatxua: " Kontuz, zure aurpegi eder horretan azidoa eror liteke".
‎‘Ezer egin nahi ez baduzu, joan zaitez! ’ esan zidan gero.
2004
‎Uste dut ez naizela egokiena horretarako. Ez zaitut behartuko zeuk egin nahi ez duzun ezer egitera. Baina zurekin kontaktuan egon nahi nuke, Yitzhadek badaki ni non aurkitu.
‎Beste aldetik, indio gaiztoak: egunkari nagusia Egunkaria duten euskaldunak, errealitateari darion normalizazioaren paradigmaren aurrean men egin nahi ez dutenak, hain justu ere euskararen normalizazioa bideratu ahal izateko. Indarrean dagoen ordena soziolinguistikoa hitzez eta egitez deitoratuko dutenak.
‎Barnekoan, berriz, corpusaren garapen bideak daude jokoan, horretarako eta hartarako behar dituen baliabide komunikatiboen zer nolakoa. Azken gaizto egin nahi ez duen hizkuntza herriak bere hizkuntzari bi maila horietako garapen egokitzapena opa ez badio, esku artean darabilen auziari ez dio oraindik giltzarri erabakigarririk atzeman. Eta Larrañagaren iragarpen mezuak, alde horretatik, hobe beharrez zuzen iritzitako jarrera xalo eta koitadu askoren gogoeta inarrosi nahi du inondik ere.
‎Zer hoberik euskeraren kinka gaiztoa ahantzerazteko, ohorez eta irribarrez antolatzen dituen biltzar horiek baiño? Politikarik egin nahi ez duela aitzakia, frankismo hutsa baizik ez du egiten Euskaltzaindiak, eta euskeraren borreroen laguntzaille billakatzen. Zenbat aldiz oldartu zaio Euskaltzaindia Gobernuari, edo euskera dela bide ahakarrik edo kalapitarik izan?
‎–Orduan, haiek egin nahi ez dutena geuk eginen dugu –ondorioztatu nuen.
‎–Gerrak aldatu egiten gaitu –erran nuen, eta ez nekien nori ari nintzaion, Mitxelenari ala neure buruari– Egin nahiko ez genituzkeen hainbat gauza egitera behartzen gaitu.
‎Eta O. jaunak bakoitzari esaten zion nolakoa zen, eta askotan asmatzen zuen. Horregatik zen, halaber, muslari ona, aurkariek ez baitzuten batere erraza pentsamendua irakurtzen ari zitzaièn gizon baten kontra jokatzea, ohi baino urduriago jartzen baitziren ondorioz, egin nahi ez zutèn keinua egiten zutela, edo egin nahi zutena bide erdian uzten zutela, gogoz bestera. Eta keinu zapuztua jokalariak esku artean zuèn karta jokoaren salagarri izan zitekeen, jakina...
2005
‎Azkenean, berriro bidera egin nahi ez eta, sastraketan behera egin genuen, atzetik deabrua bera segika izango bagenu bezala...
2006
‎Nahasirik zegoen, eta batez ere triste sentitzen zen. Izugarria zen aitona Matias urte haietan guztietan beragandik hain hurbil bizi eta sekula harekin elkartu edo hitz egin nahi ez izana. Anek hasperen egin zuen.
‎Isiltasun giro hartan beldurra ematen zuen ia hotsik txikiena egiteak, eta, anatomiaz aspertzen nintzenen, hitz gurutzatuak betetzen aritzen nintzen, karpetan eramaten nuen denbora pasen aldizkaritik. Hasieran uste nuen ez zuela nire beharrik, ahaztuta nindukala, baina halako batean ohartu nintzen neure ikaste hartan trabarik egin nahi ez zidalako egoten zela horrela; oinak txindurritzen ari zitzaizkidalako altxatu, bera egoten zen egongelara joan eta ezer behar ote zuen galdetu nion.
‎Errege Henrikek ez zuen, bizi bitartean, gazteluzain edo kapitainik izendatu Garrüzen. Bere odolari laido gehiagorik egin nahi ez. Nork jakin.
‎Urdaila zulatzen zidan zalantzak, ordea. Tratua betea zegoen jadanik, baina beste inon egiterik nahi ez eta eragozten bazigun. Masailak zurbildu zitzaizkidan pentsatze hutsarekin.
‎Agian arinegi hartu genuen erabakia, baina huraxe zen jarraitu beharreko bidea, arin mugitu eta ondo bota behar genituen pausoak, estropezu egin nahi ez bagenuen.
2007
‎Eta Lucien inoiz etortzen ez bazen? Eta etorrita ere gurekin hitz egin nahi ez bazuen. Azken finean, nola lagun dezakezu apenas ezagutzen duzun norbait horrelako egoera batean?
2008
‎–Ondo da. Gure laguntasunaz hitz egin nahi ez baduzu, hitz egidazu zeureez.
‎–Ez, katagorriak salto egitea nahi ez baduzue behintzat! –ihardetsi zion Beñardok aitari Ismaelek bere egitekoari ekin aitzin, bulkada azkar batean hanketako bat airean jartzen zuela, mehatxua benetakoa zela adierazteko edo.
‎–Ez, katagorriak salto egitea nahi ez baduzue behintzat! –ihardetsi zion Beñardok aitari Ismaelek bere egitekoari ekin aitzin, bulkada azkar batean hanketako bat airean jartzen zuela, mehatxua benetakoa zela adierazteko edo.
2009
‎–Elizak sagar ustelak botatzen ditu Elizatik, senarrak sagar ustelak botatzen ditu lanetik, eta nik? , eta, eten puntuak betetzeko edo, burua mugitu zuen ezker eskuin, egin nahi ez zuena egin beste erremediorik ez balu bezala
‎Maria Bibianak, aldiz, egoera bertsuan zegoen arren, begiak zabaltzea erabaki zuen: ikusten zuen, bai, berak ere, jauregia gainera erortzera zihoakiola, baina begiak zabalik nahi zituen, jakin ez bere buruari iruzur egin nahi ez ziolako edo ulertezin zitzaiona istant batean ulertzea espero zuelako; begiak ez ezik, ahoa ere zabalik nahi zuen, gainera, hondamenaren zerrendarekin lotutako galdera bat bederen egiteko, beste galdera guztiak alferrikakoak zirelakoan:
‎izan ere, eserita ordu erdi luze zeramaten arren, Ada ez zitzaion Albertoz mintzatu, ezta Albertoren heriotzak eragin ziòn penaz ere, eta hura ez zen logikoa? logikoa bazen ere, beste ikuspuntu batetik, Adak hartaz hitz egin nahi ez izatea, bere minezko mina berarentzat bakarrik nahi zuelako; baina Domingok bai, hitz egin nahi zuen, antza, eta orduan, arrebak egindako galdera buruan izan zuèn burutazioarekin lotzen zuela, esan zion:
‎–Badu, bai, baina aurrera egin nahi ez duen astoa baino burugogorragoa zara, eta hortxe bukatzen dira kontuak! –esan zion amak, zeinak, semearen jarrerak eragiten ziòn zorabiora ezin ohiturik, erantsi baitzuen?:
‎Marseillako senideek hitz egin nahi ez bazuten, eta ahizpa bakarrak elkarrekin bizi izandakoaren oroitzapenekin geratzea erabaki baldin bazuen, orduan biografia hori osatzeko modu bakarra nuen: Auschwitzen Lutxekin egondakoengana jotzea.
‎Maria Bibianak, aldiz, egoera bertsuan zegoen arren, begiak zabaltzea erabaki zuen: ikusten zuen, bai, berak ere, jauregia gainera erortzera zihoakiola, baina begiak zabalik nahi zituen, jakin ez bere buruari iruzur egin nahi ez ziolako edo ulertezin zitzaiona istant batean ulertzea espero zuelako; begiak ez ezik, ahoa ere zabalik nahi zuen, gainera, hondamenaren zerrendarekin lotutako galdera bat bederen egiteko, beste galdera guztiak alferrikakoak zirelakoan:
‎Arrebak egindako galderari erantzun baino lehen, beste burutazio bat izan zuen Domingok, menturaz: izan ere, eserita ordu erdi luze zeramaten arren, Ada ez zitzaion Albertoz mintzatu, ezta Albertoren heriotzak eragin ziòn penaz ere, eta hura ez zen logikoa... logikoa bazen ere, beste ikuspuntu batetik, Adak hartaz hitz egin nahi ez izatea, bere minezko mina berarentzat bakarrik nahi zuelako; baina Domingok bai, hitz egin nahi zuen, antza, eta orduan, arrebak egindako galdera buruan izan zuèn burutazioarekin lotzen zuela, esan zion:
‎–Badu, bai, baina aurrera egin nahi ez duen astoa baino burugogorragoa zara, eta hortxe bukatzen dira kontuak! –esan zion amak, zeinak, semearen jarrerak eragiten ziòn zorabiora ezin ohiturik, erantsi baitzuen–:
‎–Elizak sagar ustelak botatzen ditu Elizatik, senarrak sagar ustelak botatzen ditu lanetik, eta nik... –eta, eten puntuak betetzeko edo, burua mugitu zuen ezker eskuin, egin nahi ez zuena egin beste erremediorik ez balu bezala
2010
‎galdetu nion;. Gaizki iruditzen zaiolako??; Ada penatuta zegoen, zinez, eta haren penak penatzen ninduen, eta orduan, haren begia alaitzeko edo, esan nion: . Hori ez da arrazoia, guri ere uko egin nahi ez badigu behintzat??; Adak besagainak altxatu zituen, etsiak hartuta bezala; eta nik, oilarraren paperean jartzen nintzela, honela amaitu nuen: –Ni neu joango naiz hurrengoan?.
‎esan behar ote dut?, zeren eskuak bai baitzekien ordurako beste eskurako bidea, eta zeren eskuak eskua aurkitu bezain laster mugagabetu baitzitzaizkigun gorputz arimen mugak, barkamenak gure aldeak eta bestelakotasunak limatu balitu bezala eta harrokeriaren ertzak jan, nitasun bat beste nitasun batean urtuz eta bi gorputz zeudèn tokian bakarra osatuz?; bai, egia da egoera haietan haragiaren bultzada nabaritzen nuela neure baitan, beti aurrerago bultzatzen ninduena, nengoèn puntutik haratago, baina egia da, halaber, denboraren aterpe hartan aroma hura aditzen nuelako, Bécquerren poemen esentzia desdenborazkoarekin lotuta egon zitekeena eta nortasunaren alde ekintzailea geldiarazten zidana; edo susmoa nuelako apaizen ahotik mila bider entzuna egia izan zitekeela: haragia zaldi ero aseezina bihur zitekeela, alegia, edonori ihes egin ziezaiokeena, motzean lotu ezean; edo bekatu itsusi bat egin nahi ez nuelako, Helena damutzeko moduan lohi zezakeena??; egia da, halaber, nioen?, ni, neure tokiari eutsiz, puntu hartan gelditzen nintzela?, airezko puntu hartan, esango nuke orain, zuk muturra okertuko badidazu ere, Damaso?, debeku marra igaro gabe, Novalisen eta maitasun neurrigabearen lore urdina gogoan, neurriaren zentzu gutxieneko bat gidari, artean Novalis ezagutzen ez nuen arren; halaxe esan dut, eta halaxe gogoratzen ditut gauza haiek; eta ez ditut, ez, neure, merituak?
‎cuando habla uno de sí mismo, finge también? zioen Barojak berak, eta horretan ere arrazoi du, nik uste, itxura egin nahi ez dugunean ere itxura egiten baitugu, batzuetan gehiago, besteetan gutxiago, baina ezinbestean beti?, gure baitan beti baitago zerbait ezkutua, ihes egiten diguna, hain da nahasia eta hain atzemanezina inkontzientearen eremua. Baina badakit neure mugen berri, eta, jakinaren gainean nagoelako hain zuzen ere, are gehiago jakin nahi nuke?
‎" Bukatu dira Domingori eraman beharreko gaztak eta bukatu dira opariak" esan zuen;" Zergatik?" galdetu nion;" Gaizki iruditzen zaiolako..."; Ada penatuta zegoen, zinez, eta haren penak penatzen ninduen, eta orduan, haren begia alaitzeko edo, esan nion: " Hori ez da arrazoia, guri ere uko egin nahi ez badigu behintzat..."; Adak besagainak altxatu zituen, etsiak hartuta bezala; eta nik, oilarraren paperean jartzen nintzela, honela amaitu nuen: " Ni neu joango naiz hurrengoan".
‎" Instintivamente, cuando se pone uno delante de un fotógrafo, finge y compone el rostro: cuando habla uno de sí mismo, finge también" zioen Barojak berak, eta horretan ere arrazoi du, nik uste, itxura egin nahi ez dugunean ere itxura egiten baitugu —batzuetan gehiago, besteetan gutxiago, baina ezinbestean beti—, gure baitan beti baitago zerbait ezkutua, ihes egiten diguna, hain da nahasia eta hain atzemanezina inkontzientearen eremua. Baina badakit neure mugen berri, eta, jakinaren gainean nagoelako hain zuzen ere, are gehiago jakin nahi nuke... eta horrek ez du atzerabueltarik jada.
‎Hurrengo hitzorduan barkamena eskatu zidan, jakina, eta nik ere barkamena eskatu, eta horrela egon ginen biok irribarretsu, eskuak eskuetan lotu genituen arte; edo" lotu zitzaizkigula" esan behar ote dut?, zeren eskuak bai baitzekien ordurako beste eskurako bidea, eta zeren eskuak eskua aurkitu bezain laster mugagabetu baitzitzaizkigun gorputz arimen mugak, barkamenak gure aldeak eta bestelakotasunak limatu balitu bezala eta harrokeriaren ertzak jan, nitasun bat beste nitasun batean urtuz eta bi gorputz zeudèn tokian bakarra osatuz...; bai, egia da egoera haietan haragiaren bultzada nabaritzen nuela neure baitan, beti aurrerago bultzatzen ninduena, nengoèn puntutik haratago, baina egia da, halaber —denboraren aterpe hartan aroma hura aditzen nuelako, Bécquerren poemen esentzia desdenborazkoarekin lotuta egon zitekeena eta nortasunaren alde ekintzailea geldiarazten zidana; edo susmoa nuelako apaizen ahotik mila bider entzuna egia izan zitekeela: haragia zaldi ero aseezina bihur zitekeela, alegia, edonori ihes egin ziezaiokeena, motzean lotu ezean; edo bekatu itsusi bat egin nahi ez nuelako, Helena damutzeko moduan lohi zezakeena... —; egia da, halaber —nioen—, ni, neure tokiari eutsiz, puntu hartan gelditzen nintzela —‘airezko puntu hartan’ esango nuke orain, zuk muturra okertuko badidazu ere, Damaso—, debeku marra igaro gabe, Novalisen eta maitasun neurrigabearen lore urdina gogoan, neurriaren zentzu gutxieneko bat gidari, artean ...
2011
‎Asifek akordura ekartzen du maiz nola, oso txikitan, Essaouirako hondartzara eraman zuen amonak, eta itsasoa izugarri handia iruditu zitzaiola gogoratzen du, handia bezain ederra, eta uretan sartu eta kolore biziko arraintxoak zebiltzala igeri, eta, higitzen zirela, distira berde urdinez urreztatzen zutela ur gaina. Eguna argitu aurretik hondarrean egoteko agindu diete, txalupa huts egin nahi ez badute. Gaua labur egin zaio Asifi, lagun bat aurkitu du-eta berriketan jarduteko, Zagorakoa bera, mendien beste aldekoa, beltza, afrikarra.
‎eskola amaiturik ia beti niregana etorriko hintzen, hire irriño hori ezpainetan, Kale izkinako tabernara joango, galdezka, eta ni beti zain egongo nintzainan. Asteartero, berriz, Gero hartuko dogu zerbait, zortzietan urtengo dot; ondotxo nekinan, bai, zortziak arte hituela eskolak astearte arratsaldeetan, baina askotan alde egingo ninan, ordu horretara arte hire zain egoteak zergatik jakin gabe horren nabari egin nahi ez nuen zerbait eginaraziko bailidan.
‎alkate banintz, oraintxe sartuko zintuzket giltzapean bolada baterako, baina alkate jauna ni baino eskuzabalagoa da, eta zuri bertze aukera bat ematea erabaki du: kontuz ibili, baina, hurrengoan, hogei urte giltzapean egin nahi ez badituzu bederen, masoi alu bat izateagatik eta herria matxinadara deitzeagatik, jakin baitzenuke zuk, farmazialari jaun horrek, don Rufinori esker salbatu zenuela bizia, erreketeek Urgain hartu zutenean, horretaz deus ez badakizu ere:
‎Lehenengoa: herri honetan guk geuk bakarrik diagu politika egiteko eskubidea, gerra garaileok; hala, bada, argi ibili zer egiten duan, kartzelan bertze dozena erdi bat urte edo bizitza osoa egin nahi ez baduk bederen? –gero, baina, betartean irri bat marrazten zuela, gehitu zuen?:
‎–Lo eginarazteko ipuinak kontatzen nizkizun, lo egin nahi ez zenuenean.
‎05:00 Dantzalekua ixteko ordua da. Kepak alde egin nahi ez duenez, ateko zaindariarekin endredoa sortu eta liskarretan hasten da. Jendarme batzuk bertaratu dira, eta Kepak lasai egoteko xuxurlatzen dit, daraman speed droga atzematen badiote bera egingo dela erantzule bakar.
‎Agerikoegi litzateke berarekin oheratu nahi dudala, orain ere orduan jarraitzen dudanez. Orain orain, berez, sexuak alferkeria edo sortzen dit neure buruaz beste egin nahi ez dudanetan, zenbat bortxa inongo emaitzarik gabe, zenbat labankada zulo eginetan. Berarekin, soberan da esatea, ez nintzen inoiz oheratu, baina inork baino hobeto ikasi nuen kontra, alde eta beharrezkotasuna arrazoitzen.
‎Hock eta B. D. Jospeh? amarrutsuak ez direnik, zeren eta hizkuntz aniztasunaren aldeko jarrera hartzeak komunitateek egin nahi ez dutena eginaraztea dela uste izatea, berez, hizkuntz aniztasunaren aldeko jarduna, interbentzionista, dela iradokitzea baita?.
‎Mamitteren anaia Ignazio Garmendia zen Sakonetaren jabea, EAJtik hurbil dabilen eraikuntzako enpresaria, eta arazorik gabe sinatu zituen hark baserriaren desjabetze agiriak. Anaia anakoreta eta terrorista ohiak alde egin nahi ez, ordea. Errekerimendu guztiei muzin egin ondoren, idazkari judiziala ertzainekin agertu zenean onez ez bazen indarrez egozteko, bortizki erantzun zuen Marmittek, orain arte zehaztu ez den su armaren batekin.
2012
‎Uste baino lehenago amaitu zuen, eta, A utzi ostean, egin nahi ez zuen hartara abiatu zen.
‎Jendeak seguru zeukan Egoitz zela bietan azkarrena; Oier gizajo bat besterik ez zen beraientzat. Erru guztia Egoitzi egozten zioten, baina Oier borondate handikoa zen, eta inork ez zuen sekula lortuko berak egin nahi ez zuen zerbait egitea, eskolako irakasleek ondo zekiten bezala.
‎– aukera bakarra da ospitalera bisitarik egin nahi ez badut. Eta ez duzu nahi.
‎Ez da arraroa hitz egin nahi ez izatea, zure familiak diot, orain gutxi arte, eta oraindik ere esango nuke, senideren bat psikiatrikoan edukitzea ez zen harro egoteko moduko zerbait; ahal bezainbeste ezkutatzen zen.
‎Politiko bezala bere erantzukizunari ihes egin nahi izatea. Tortura badagoela aski jakin eta ezer egin nahi ez duen politikoaren aitzakia: biktimak ezin du ezer frogatu, berak ezin du ezer egin.
‎Ohorea bera ere auzitan zeukan. Beragan finkatuak zituen jendearen begiak; eta ez omen zegoen egin nahi ez zuen sakrifiziorik, baldin eta misterioaren argitzeko bazen. Bukatzeko, hizketaldi xelebre samarra egin zuen, Dupinen zuhurtzia izendatu zuenari konplimendu bat eginez, eta zuzenean egin zion hari proposamen dudarik gabe eskuzabal bat, zehatz agertzeko libre sentitzen ez naizena, nire kontakizunaren mamiarekin, berez, zerikusirik ez baitu gainera.
2013
‎Ertzain etxetik atera zenean ez zuen pentsatu nahi, hori zen egin nahi ez zuen gauza bakarra. Ahateen parkeraino jaitsi zen, eta bertatik buelta batzuk eman ostean inguruko kafetegi moderno batera joan zen.
‎Ibrahim Musallemek mercedes bikain bat zuen, baina, wadiabyadarren artean alarderik egin nahi ez zuelako, edo ez gidatzea erosoago zitzaiolako, edo, bertzerik gabe, beldur zelako automobila hondatuko ez ote zitzaion aldapaz eta bihurgunez jositako bide haietan barrena, ordurako asfaltatuak zeuden arren??
‎Handik urtebete pasatxora, baina, 1982ko jorraileko egun ezin eguzkitsuago batean, armadako hiruzpalau ibilgailu iritsi ziren, baita soldaduak ziztuan irten ere txilio batean, eskolan barrena egiten zutela: guztiak lurrera eta guztiok geldi, tiro egiterik nahi ez baduzue?!
‎–Batetik galtzen doguna bestetik irabazi geinke, ostera. Zubiaurrek solasgaiari uko egin nahi ez?. Areagotu egingo da erreinu bien arteko merkataritza; horrek dirutza polita irabazteko moduan ipini ahal gaitu ondo kokaturik gagozanok.
‎–A, hori; horretaz ez dugu kezkatu behar. Ahmetek esan dit betiko erradikalak direla, lan egin nahi ez duten gazteak, beren arazoen erru osoa gobernuari leporatzen baino ez dakitenak. Zer dago gosaltzeko?
‎Ibrahim Musallemek mercedes bikain bat zuen, baina –wadiabyadarren artean alarderik egin nahi ez zuelako, edo ez gidatzea erosoago zitzaiolako... edo, bertzerik gabe, beldur zelako automobila hondatuko ez ote zitzaion aldapaz eta bihurgunez jositako bide haietan barrena, ordurako asfaltatuak zeuden arren... – autobusez iritsi zen, eguerdian. Bere emaztearekin, jakina.
‎Handik urtebete pasatxora, baina, 1982ko jorraileko egun ezin eguzkitsuago batean, armadako hiruzpalau ibilgailu iritsi ziren, baita soldaduak ziztuan irten ere txilio batean, eskolan barrena egiten zutela: guztiak lurrera eta guztiok geldi, tiro egiterik nahi ez baduzue...!
2014
‎Ez Welles maitemindu zuen Rita Hayworth. Rita, bestelako Rita bat, inork egin nahi ez duenari ekiten diona, hasperen nekatu batekin. Rita nuen buruan ohetik altxatu ezin hartan.
‎Turistarena egin nahi ez eta hala ere turista izateak deseroso sentiarazten nau turismo lekuetan. Neure herrian ere, edonongo turistak ikusten ditudanean, ezin baztertu izaten dut barne barretxoa, irri erdi destainuzko bat, haien begirada xalo, onbera, jator ustekoa sumatzean.
‎astintzen du. Nietzschek ezin ditu pairatu gertakariak ispilatu baino egin nahi ez duten historialari inpertsonalak, izoztuak (Ranke?). –Baina beste historialari espezie horri dagokionez, agian oraindik espezie modernoago bat den horri, espezie gozatzaile, atseginkoi, bizitzarekin adina ideal aszetikoarekin koketeatzen duena, goante gisa «artista» hitza erabiltzen duena eta gaur egun kontenplazioaren laudorioa erabat monopolizatzen duena:
‎Balkhax aintziratik hara jo zuen, bidean zeuden kirgizen herrietako bizilagunak berekin eramanez. Harrapatzen zuen guztia arpilatzen zuen, errausten zuen, men egiten zutenak armadan sartzen zituen, men egin nahi ez zutenak preso hartzen, horrela zebilen hiri batetik bestera, atzetik sortaldeko subirano baten hatuak eta zamak garraiatuz, bere etxe zibila, bere emazteak eta bere esklaboak zerraizkiola. Gengis Khan moderno bat irudi zuen, ausarta eta lotsagabea.
‎Niregatik edo anaiarengatik egin nahi ez badu, euren amarengatik egiteko eskatu diot, ama horrek Alexekin gertatutakoa jakitea merezi duelako, egia osoa alegia. Bai, Josu Aginagari laguntza erregutu diot ahal dudan tonurik apalenean.
‎–Hobe duzu argazki horiek kendu, mehatxu egin zion Asianek?. Salaketa bati aurre egin nahi ez badiozu.
‎Baziren, haien artean, pobreak, eta baziren pobreagoak, hauek jantzi xahar xareak zeramatzaten eta haiek ez hainbertze?, baina guztiek zeramatzaten jantzi garbiak, Etorkinen Jangelan bizpahiru egun jarraian egiten zutenek bai bederen: , Felisaren errieta pipertsuei aurre egin nahi ezean! Eta Felisa, hala ere, desesperatu egiten zen batzuetan, gizonezkoekin batik bat.
2015
‎Utziko dizut hitz egiten tabernan, zure barruak askatzen, behiala izan ginen gizakien modura aritzen. Gau luzea dugu aurretik, eta hobe dut zu ondo estuturiko korapiloz lotzea, hutsik egin nahi ez badut. Kontatuko dizkidazu zure nahigabe eta saminak, apika terapeutarekin izaten dituzun hizketaldi huts bezain luzeak (izurria dira; terapeutak... eta isiltasunez beteriko solasaldi huts eta luzeak).
‎Kontuan hartu behar da, batetik, borroka armatuaren aldeko argudioak ematea legez zigortua dagoela. Modu anonimoan euren ikuspegia emateari ere uko egin diote, barne eztabaida gatazkatsuak utzitako zauriak berritu nahi ez dituztela eta nekez eutsitako kohesioari kalterik egin nahi ez diotela argudiatuta.
‎Nahiz eta ez jakin Izaskunek zer erantzungo zion, bidaia hura berarekin batera egin zezala eskatzen zionean. Berak ere bidaia hura bakarrik egin nahi ez zuela esaten zionean.
‎Mutu geratu eta gehiago hitz egin nahi ez duen aktore baten istorioa da Persona. Erizain batekin itsasertzeko etxe batera bidaltzen du medikuak, horrek bere gaixotasunari on egingo diolakoan.
‎Azkenik, Oñatira jaitsi, han salto batzuk egin eta gaueko ordu txikietan atzera Arantzazura. Gaur goizean indarrez zeudenak Urbiara igo dira eta ni etxera bueltan etorri naiz, gure amaren urtebetetze bazkaria huts egin nahi ez nuelako.
‎Kubatarrek hitz bat erabiltzen dute delituegileari, lan egin nahi ez duenari edo, jarrera antisozialak, dituenari deitzeko:
‎Arriskutsu izatea leporatu zioten 1993an preso sartu zuten lehen aldi hartan. . Arriskutsuetan sartzen gara eurek zabortzat jotzen gaituzten guztiok, lumpenak, lapurrak, jarrera antisozialak dituztenak, lan egin nahi ez dutenak, men egin nahi ez dietenak?.
‎Arriskutsu izatea leporatu zioten 1993an preso sartu zuten lehen aldi hartan. . Arriskutsuetan sartzen gara eurek zabortzat jotzen gaituzten guztiok, lumpenak, lapurrak, jarrera antisozialak dituztenak, lan egin nahi ez dutenak, men egin nahi ez dietenak?.
‎Bada bertan bertso gogoangarririk. XX. mendearen hasieran soldaduska egin nahi ez eta Australiara ihes egiten duten mutrikuar batzuen bertso tristeak ere badaude bertan.
2016
‎Solasaldi luzea egin genuen, oso luzea; umetan harreman samurrak eduki arren, hamar bat urte igaro ondoren elkarretaratze zintzo garbi bat baino egin nahi ez duten unibertsitate ikasle heldu biren arteko berriketaldi normal, ironiko eta orokor baten tonua izan zuen, Micòli esker batez ere.
‎Haren tailerraren aurretik igarotzen nintzenean, ordea, marraskatu egiten ninduen beldurrak, nire barruan betiko kokatua zen harrak. Eta horrela jarraitu zuen urteek aurrera egin eta ni helduago egin ahala, nigandik alde egin nahi ez balu bezala inoiz egin nuen izugarrikeria handienaren oroitzapenak, nire alde izan arren hura egin nuenean mutiko axolagabe bat besterik ez nintzela.
‎Nik bakarrik nekien ez zela egia; nik bakarrik nekien Daniel zela erruduna, heriotzaren erresumatik itzulia zela niri bizitza kentzera. Hainbeste urtez itxaroten egondako mendekua gauzatu gabe mundu honetatik alde egin nahi ez zuen Daniel hura zen erruduna.
‎Nestor kulpadun sentitzen zela. Eta, era berean, aipatu ere egin nahi ez zuen osabari ere nolabait errua leporatzen ziola.
2017
‎Inaxi etxe horretan ezagutu zuen Nikaraguatik iritsi zenetik eta ordurako gaixo bazegoen ere, oraindik gai zen zertxobait hitz egiteko eta Lunarekin txikia zenean egin bezala, Danielari ere ipuinak kontatzen zizkion. Askotan, inorekin hitz egin nahi ez zuenean edota haserretzen zenean, Inaxi izaten zen lasaitzen zuena. Hasieratik hartu zioten estimua elkarri etxeko zaharrenak eta etxeko txikienak.
‎Erloju bat zegoen, eguzkitan oso gora, eta pentsatu nuen gauza bat egin nahi ez duzunean, zure gorputza engainatzen saiatzen dela egin dezazun, oharkabean bezala. Lepo atzean muskuluak sentitzen nituen, eta orduan nire erlojuaren tiki taka hura aditu nuen poltsiko barruan eta handik gutxira beste soinu guztiak isilduak ziren, nire poltsikoko erlojuarena izan ezik.
‎Bai behar ere. Bere amak ahaleginak egin omen zituen arrauna utzi eta klaseko besteek egin ezin zuten edo egin nahi ez zuten zerbaitetan has zedin, baina behingoz egoskor jarri zen. Horri egoskortasun deitzerik badago, printze aspertuaren arabera eserita, bere ile hori kizkur eta bere begi bioleta eta bere betile eta bere New Yorkeko jantziekin, bere amatxok Geralden zaldi eta Geralden beltz eta Geralden emakumeez hitz egiten zigun bitartean.
‎Frantziskoren iraultza oinarrien babesarekin egingo baita, ez kuriaren eta arduradun handienarekin. Iraultza zalantzan dagoela esan nahi du Collinsek bere ukoarekin, garbiketa saiakera arriskuan dagoela, eliza barruan badagoelako jendea iraultza eta garbiketa hori egin nahi ez dituena. Aita Santuak babesa behar du, ez du goian halakorik topatzen, eta horregatik jo behar du oinarrietara?.
‎– Horregatik ez din sekula beraren kontra ezer egin, zegoen lekuan zegoela, harekin egon behar zuelako, eta Pottsvilletik alde egin nahi ez zuelako. Oraingoan, ordea, ez zeukan beste erremediorik.
‎orain europarrongatik esaten dut, gu ere pixka bat bagara eta). Zerk eramaten gaitu behin eta berriro, geu pertsonalki, baina masak ere bai, gabetasunean samintzera adina, aisetasun material guztiarekin ere deseroso sentitzera, sakon tristetzera; ongizatearen erdian eztanda absurduenak erakustera, tupust tapast maiteena ditugun gauzak apurtzera askotan, egin nahi ez genituen keinuak eta erasoak egitera, estremismo suntsitzaile edo utopia ilargitarrenetara. Eskolarik diferenteenetan aspalditxo jeneraldu da mendebaleko kulturaren zentzugabetzeaz eta krisi orokorraz mintzatzea, soziologian, filosofian, moralean nahiz zientzian eta politikan edo erlijioan, artean.
‎–Aizak! Oraingo honetan gero damutuko zaian zerbait egin nahi ez baduk sarjentu horrengandik urrundu egin behar duk. Erotzekotan, hobe duk mendiko bakardadearekin erotu, putakume horren maliziekin baino?.
‎Baina, hainbeste galderaren eta kezkaren atzean, ezkuta ezin zitekeen arazo larri bat zegoen. On Antoniok aurre egin nahi ez zion arazo bat, baina nahita ere ahaztu ezin zuena.
‎–noski. Nik ez zaitut sekula egin nahi ez duzun zerbait egitera behartuko.
‎Batzuek esaten zidaten: . Ez duzu lanik egiten nahi ez duzulako??. Erantzuten nien:
‎Erantzuten nien: . Ez dut lan egiten, hor lan egin nahi ez dudalako?. Izan ere, niretzat oso garrantzitsua da egiten dugunaren gaineko kontzientzia izatea.
‎–Ez du behar adina bilatzen? edo, lana badago, baina ez da hain gaizki egongo edozertan lan egin nahi ez izateko?. Esan ezin diren kritika horiek presente daude, sentitzen dira?.
‎– Zuri egiterik nahi ez duzunik ez egin.
‎– Zuri egiterik nahi ez duzunik ez egin.
‎–Nortaz bertzela? Alfer zorri horrek lanik egin nahi ez, eta Peiori diru eske ibiltzen zen beti. Segur naiz berak sartu zuela ene Peio katramila horretan.
2018
‎Gainera, Aiorak ere esateko gero eta gutxiago zeukala ematen zuen. Naomik telebistan bota zuen guztiak harrituta utzi eta harro sentiarazi zuela aitortu zion 10.782 presoak alaba nagusiari, baina Aiorak keinu zalantzagarri bat besterik ez zuen egin, kontra egin nahi ez baina harekin guztiz bat ez baletor bezala. Bisita haietako batzuen ondoren negar egin zuen bere gelara itzuli orduko, bakardadea baliatuta.
‎Nire ikuspuntutik gezurra errealitatetik ihes egiteko modu bat da. Eta norberak bizi nahi ez duen eta aurre egin nahi ez dion egia batetik ihes egitekoa. Niretzat ez dago fikzioa idazteko arrazoi handiagoa egia gehiago deskubritzea baino.
‎Pare bat ordu lehenago pasioz musukatu ninduenari zeharka begiratu nion eta ezezagun baten aurrean nengoela konturatu nintzen. Nire aldamenean eseri ere egin nahi ez zuen etsaia imajinatu nuen Martinen ordez. Areago, hura niretzat bezala, ni harentzat ere guztiz arrotz bihurtu nintzela bat batean.
2019
‎Bi, amak niri: karrerarik egin nahi ez badut, beste zeozer ikasi dudala, ez duela onartuko ni alferkerian egoterik.
‎Idazterakoan irakurlea aintzat hartzeak muga gehiago ezarriko lituzke. Edozelan ere, ulertzen dut badirela publiko egin nahi ez diren guretasunak. Beharbada horregatik erre zituzten gutunak Trotskik eta Kafkak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia