|
Baina lehenbizi lursail handiagoa prestatu behar nuen, akre bat lur ereiteko adina hazi bainuen orduan. Hori egin aurretik, gutxienez astebeteko lana nuen pala bat egiteko, baina egin nuenean ordea penagarria iruditu zitzaidan eta oso astuna, eta harekin lan
|
egiteak
lan bera bi aldiz egitea esan nahi zuen. Dena den, aurrera egin nuen eta hazia bi lursail handi eta lauetan erein nuen, etxetik ahal izan nuen bezain gertu; hesi on batez inguratu nituen, eta hura egiteko zutoinak lehen erabilitako zuhaitzetatik moztu nituen, banekien eta hazi egingo zirela, eta handik urtebetera hesi igokaria edo bizia izango nuela, eta konponketarik ez zuela.
|
|
Enplegatzaileek langileen gorputzen gainean agintzen dute, eta senarrek ere emazteen gorputzen gainean agintzen dute, baina, nahiz eta senar bakoitzak bere eskari jakinak izaten dituen, emakume izateak berak baldintzatzen du zer lan egin behar duen etxekoandre batek. Egia esan, langileak zer lan egin behar duen ere kapitalistak erabakitzen du, baina, kapitalismoa patriarkala denez, emakume langileek eta gizonezko langileek ez dute
|
egiten
lan bera. Emazteei emakumetasunetik datorkienez gero mendekotasuna, eta lanaren sexu bereizketa lantokiraino hedatzen denez gero, feministentzat tentagarria da ondorioztatzea norbanakoa jabe gisa aurkezten duen ideia hori antipatriarkala dela.
|
|
Malgukiak jauzi egin zueneko klakada entzun zen, hatzek atea bultzatu zuten, barruan argiak ezin indartsuago dirudi, eta ez da, baina Raimundo Silva erreferentziarik gabeko espazioan arraunean egingo balu bezala dago, naturaz gaindiko gauzei edo lurretik kanpoko izakien agerpenei buruzko filmetan boladan dagoen giro horietakoa da, argitasunak gainez egiten duen giro horietako bat, volten gehiegizko gastuarekin, espero izatekoa da telefonistak ikarazko garrasia egin dezan edo estasizko trantzean sar dadin, baldin eta, jada iraungitzen ari den une batez, bere sentikortasuna bilakatu den bibrazio kaleidoskopiko sentimenezko garroen ugaritze bat bezala edo edertasun gorenezko irradiazio baten moduan agertzen bada, gorputzaren kanpoko aldetik. Baina telefonistak, telefonogunea ibiltzeaz aparte atea irekitzeko eta datorrenari harrera
|
egiteko
lana bere gain dituenak, keinu bat egiten dio hatzez, telefonoz mintzatzen bukatzen duen bitartean, eta gero, jendetasunez eta batere harridurarik gabe, hauxe esaten dio, Kaixo, Silva jauna, aspaldian ezagutzen du eta ikusten duen bakoitzean joan badoan denborak eragindako diferentziak baizik ez dizkio ikusten, handik pixka batera inork galdetuko balio zer moduz aurkitu duen zuzentzailea, hauxe e... Sarak entzuten du Maria Sara doktoreak esaten diona, buruaz baiezkoa egiten du, elkarrizketa laburra da, baina ateaz beste aldean eduki duen berezi ikusteko ahalmenaren itzal zurbila den ikusmen hondar bat gelditzen zaiola, Raimundok behatzen du, hariz hari, telefonistaren ile horia, ahotz ehoaren kolorekoa, telefonistak burua apaldurik du, ezin igar dezake zer nolako basakeria dagoen begirada hartan, basakeria esatea gehiegikeria da, noski, gizonak ez baitu emakume harentzako txarrik nahi, begien kontua baizik ez da, gizonak zer egin behar duen esan diezaioten baizik ez du nahi, urrutitik etorri da, eta presaka, eta hantxe utzi ditu probak, sarrerako mahaian, erantzunik gabeko gutuna ekarri duen edozein mandatari bailitzan, Maria Sara doktoreak bere bulegoan itxaroteko esan du, telefonistak burua goratu du, irribarre egiten dio, Eskerrik asko, Sarita, Sarita deitzen dio betidanik, horrelaxe gelditu da, ezkondua eta ondoren alargundua den arren, zorte handiko jendea badago, gehienak emakumezkoak, bistan da, gizonek, orokorrean hitz eginda, haur izateko denbora laburra eduki baitute, eta batzuk ez dira sekula haur izan, jakina den bezala eta idatzita dagoen bezala, eta beste batzuk betiko haur gelditu dira, baina ez dira esatera ausartu.
|