|
Melillako hondamendiari lotutako mozioak onartezintzat jotzen ditu Espainiako gobernuko presidenteak esandakoak,"
|
egindako
jarduerak ulertu eta babestuz, eta Espainiako eta Marokoko segurtasun kidegoek egoera ondo konpondu zutela adierazi zuen". Egoera honen aurrean, Usurbilgo Udalak" gure atsekabea eta salaketa irmoa adierazten dugu", elkartasuna adieraztearekin batera" poliziaren jardun basatiaren ondorioz" hildako, zauritu eta haien senideei.
|
|
MELILLAKO SARRASKIAREN INGURUKO ADIERAZPENAJoan den ekainaren 25ean, Espainiako Estatuko hegoaldeko mugaren historiako hondamendi humanitario larrienetako bat bizi izan zen. Gutxienez, 37 pertsona hil dira, GKEen arabera, eta dozenaka zauritu Melillara iristen saiatzean, indarkeria irudi basatiekin, beroan itzulketekin eta migrazio agintarien aldetik Giza Eskubideen urraketa larriekin.Testuinguru horretan, Espainiako presidenteak adierazpen onartezinak egin zituen
|
egindako
jarduerak ulertu eta babestuz, eta Espainiako eta Marokoko segurtasun kidegoek egoera ondo konpondu zutela adierazi zuen. Horiek horrela, Usurbilgo udalbatzak honako adierazpen instituzional hau onartzen du: 1 Gure atsekabea eta salaketa irmoa adierazten dugu joan den ekainaren 25ean Melillako mugan gertatuakoarengatik, eta elkartasun osoa adierazten diegu poliziaren jardun basatiaren ondorioz hildako edo zauritutako Saharako hegoaldeko pertsonen familiei.2 Ikerketa berehalakoa eta independentea eskatzen dugu, gertakariak argitzeko, erantzukizunak garbitu eta biktimen erreparaziorako neurriak ezartzeko.3 Hildakoen gorpuak berreskuratzea, identifikatzea eta jatorrizko herrialdeetara aberriratzea eskatzen dugu, familien nahiak errespetatuz.4 Adierazi nahi dugu, halaber, erabat gaitzesten ditugula migrazioaren eta asiloaren arloan Europak eta Espainiak gaur egun dituzten politikak, mugak militarizatzeari eta kanpora ateratzeari buruzkoak.5 Eskatzen dugu legezko bide seguruak ezartzea, migratzaile guztien duintasuna eta giza eskubideekiko errespetua bermatzeko.6 Gure ustez, Europar Batasunak migrazio politika koherente eta bateratua ezarri behar du, eta asilo eta babes politika giza eskubideen errespetuan oinarritua.7 Mugetara iristen diren migratzaileen erantzukizunak eta kudeaketak EBko kideen artean komuna, arduratsua eta solidarioa izan behar duela uste dugu.8 Azkenik, giza eskubideetan oinarritutako migrazio politikak bultzatzea eskatzen dugu, eskuin muturreko ideologiek bultzatutako diskurtso xenofoboen eta praktika autoritarioen aurrean._____________________________________________________________________________________________________________ MOZIOAERREFUXIATUAKErbestea etengabeko konstantea izan da gizateriaren historian, baita gurean ere:
|