Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2001
‎Izan ere, behar bezala zahartzea horixe baita, luzaroago bizi eta astiaz gozatzea, helduarora iritsi aurretik ezinezkoa izan genuena, egin nahi izan ez genuena edo egiten jakin ez genuena eginez.
‎Mariak bizkarrean iltzaturik sumatu zituen Domingo Mariaren begiak eta, krak!, hirugarren alozak ezkerreko titia nahi beste lekurekin utzi zuen. Zer egin jakin ez eta, eskuetakoarekin jarraitzea izango zela onena pentsatu zuen. Bitartean, mutilak jaka poltsikotik pipa berri berria atera, eta piztu egin zuen.
2003
‎Orain gela handi baten zegoen, baina horma guztiak, sabaia eta behea, ispiluzkoak ziren, eta guztiek islatzen zuten gorputz biluzia. Zer egin jakin ez eta, jesarri egin zen, negarrez.
2005
‎Ametsek buruaz erantzun dio, baietz, japonieraz badakiela, baina aurpegiak beste zerbait ez duela ulertzen islatzen du. Eskuan duen argazkiari begiratu eta, azkenean, zer egin jakin ez eta Madokari erakutsi dio. Hau, Ametsek zergatik ez dakiela, barrez hasi da, masail zuriak gorrituta.
‎Benjamini jarraituzHannah Arendtek gauza bera susmatu zuen: Gobernuaren legeak zer egin jakiten ez baldin badu, Nazio Estatuarenpolizia bidaltzen du arazoa konpontzera. Orduan polizia da pertsonak zuzenean gobernatzen dituena.
2006
‎akusatua kondenatzea, nahiz eta jakin horrekin legea hausten dutela edo deuseztasuna eragiten dutela; eta, gisa bertsuan, akusatua absolbitzea, uste osoz kriminala dela pentsatu arren. Azken kasu horretan, akusatu absolbituak, bere presentzia eta garaipen jarrerarekin, biktimari eta horren familiari iseka egiten die, eta hori gertatzeko arrazoi bakarra izan da, besterik gabe, Fiskaltzak delitua ez kalifikatzea, horri dagokion izaeraren arabera eta Zigor Kodean ezarritako manuen arabera, hori egiten jakin ez duelako edo ezin izan duelako hori egin. Edozein modutan ere, ukaezina da, akusazio sistema mutur horretaraino eramanez gero, eta auzitegiak guztiz pasibo izanez gero, auzitegiok zeregin guztia uzten dutela Fiskalaren esku, alegia, horren esku geratzen da justizia osoa.
2008
‎Imagen: Sophie Batuketak, kenketak, biderketak edo zatiketak egiten jakitea ez da nahikoa lehen hezkuntzako ikasle batek ebaluazio matematiko bat arrakastaz gainditzeko. Ikasle hori ez bada gai eragiketa horiek eguneroko bizitzako testuinguru erreal batean aplikatzeko, ez du lortuko prestakuntza arlo horren ikaskuntzaren oinarrizko gaitasunetako bat garatzea, eta, beraz, ez ditu ikasgaiaren helburuak lortuko.
‎Poteko purearekin eta frutekin, ordea, ez zitzaion gauza bera gertatzen. Ez zen geldirik geratzen eta ahokoa kanpora botatzen zuen, ahoan zuen horrekin zer egin jakingo ez balu bezala. Beijingeko hotelean, esaterako, meriendaren ordua sufrikario itzela izaten zen.
2009
‎UNAIk irribarrea. MIMIk zer egin jakin ez eta mahaia txukuntzen jarraituko du. GERMAN, non sartu ez dakiela.
‎Auziarekiko horrelako jarrera izatea deitoragarria eta lotsagarria da; Marokorekin akordio ekonomikoak egitea jakinda ez dituela sahararren giza eskubideak errespetatzen. Espainiak ez aitzakiarik; rol erabakigarria jokatu luke auzian; izan ere, bera da kolonizazioaren erantzule historikoa.
2010
‎Bertan agertzen dira kristauaren erantzukizuna, bete gabeko lanak, bekatuak eta desbiazioak. Agertzen dira egin ezina, egin nahi ezina, eta baita, egiten jakin eza: dotrina ahaztea, Mandamentuak urratzea?
‎Raimundo ihesari eman zitzaioan baina okerreko bidea hartuz, ibaira salto egitea besterik otu ez zitzaiolako, etsipen hartan. Eskerrak ur handirik ez zetorren, bestela bertan geldituko zelako, kutsadurak eta igeri egiten jakin ezak itota. Orduan ez zegoan oraingo sakelako telefonorik edo gualkitalkirik baina ziztuan inguratu zuan aguazila inspekziotik, baten batek abisua pasatuta, Raimundo soka batetik helduta ibaitik atera eta kalabozora eramatera.
2011
‎Bi bertsolarietan txikiena zezena plazara sartzen ikusi orduko ziztu bizian atera zen korrika, plazaren beste muturrera iritsi, eta atzetik jarraika zuen zezenak heldu baino lehen barrera saltatu zuen txapela airean galduz. Besteak, berriz, plazaren erdian jarraitzen zuen, bere gorputz itzelarekin zer egin jakingo ez balu bezala. Diegok ez zuen bitan pentsatu.
‎–Ordu asko pasa zuten gurasoek gurekin, hori ere eskertzekoa da, ustezko lorpen soziopolitikoez gain; guk gurasoekin apurtu genuen zuek egiten jakin ez duzuen eran, betiko letania hipokrita: zuen gurasoek ez zuten abandonatuak izateko zuek duzuen beldurra, zuek gurasoekin apurtu zenutelako eragotzi diguzue guri berdina egitea, laguntasunaren bertsio makiabeliko bat aplikatuz:
‎Eta han nola doan Diego eskaileretan behera Ilegorriarekin, El Salvadorreko oihana buruan txertaturik," legalak ere behar ditiagu", atzean uzten duena heriotza seguru bat denik batere jakin gabe, susmatu gabe gauzak artez eta zuzen egiten jakiteak ez zaituela beti salbatzen eta salba zaitzakeela batzuetan ezjakintasunak ere, jainkoek baztertu ez baizik eta hautatu egin dutela susmatu gabe, bere zeregina zein izango ote den galdetzen dion bitartean bere buruari.
2012
‎Hona nire desioa: 1933 eta 1936 urteetan egiten jakin ez genuena, orain hobeto egitea". Txillardegik Irujori berriz, hauxe:
‎Bere funtzioa egiten badakite. Bere lana egiten dakienari ez eskurik sartu?.
‎Ez du izan alde horretatik bultzatzaile askoren beharrik. Baina zer gertatu da lan hori egiten jakin ez duten artistekin. Non geratu dira?
2013
‎Dena egin nahi zuen azkar eta ondo. Eta dena horrela egiten dakienik ez da jaio oraindik. Nortasun krisian murgildu zen italiarra.
‎Horrelako momentuak ere gorroto zituen. Ustekabeko zerbaiten ostean zer esan jakin gabe eta isilik geratzen zenean, egoerari aurre egiten jakingo ez balu bezala. Sentsazio horrek sutan jartzen zuen.
‎uharte hartako orduek hirurogeita bat minutu zeuzkaten! Versusek, zer egin jakin ez eta, aurreskua dantzatu zuen.
‎Ez dira agertzen, edo nik ez dakit irakurtzen. Eta, nekearen nekez, eta aurrera egin beharraren eta nondik egin jakin ezaren artean nekatuta, Kimu lo geratu zen. Bertan.
2014
‎Ondorioz, iritsi zirenean, azkenean iritsi baitziren, are handiagoa izan zen nire haserrea. Hozkailuko ardo botila bukatu nuelako, edan, erre eta telebista ikusi besterik ez nuelako asmatu denbora pasa moduan, besterik egiten jakingo ez banu bezala. Urte luzeetako bizimodua baino ez duzunean ezagutzen, besterik dagoenik ere ez dakizulako edo jada ahaztua duzulako, badira planteatzen ez dituzun gauzak:
‎Dogmako Jesukristoa (Jainkoaren Seme, Hirutasuneko bigarren pertsona, betieretik existitzen den Hitza, hiletatik berpiztu, Aitaren eskuinean eserita dagoena? eseri ere egiten den eta esertzeko soinatalak betidanak dauzkana hortaz, etab.) egungo burgesarentzat dena helenismo abstruso zentzurik gabekoa bilakatu denean eta harekin zer egin jakiten ez denean, haurretan Jesusen irudia maita maitatzen ikasi dutenentzako Renanek, iturri dokumentalek eman lezaketenarekin zerikusi gutxirekin, Jesus gizaki soil baina gizagaindiki guztiz maitagarri batekin, iragaitza eramangarri bihurtzen du Jesukristoren maitasun zaharretik ene Jesus etiko estetikoaren maitasun berrira. Renanen laizismoa kristautasuna hirietako burgesia liberalaren kontsumorako apailatua besterik ez da:
2015
‎Burua auzoan, ihardetsi zion emazteak, apur bat gorrituz. Biek sentitu zuten ondoeza, aurrera ala atzera egin jakin ez balute bezala. Jamesi maitagarri ipuinak irakurtzen aritu zen, esan zion emazteak.
‎Salaketa kutsua zuten. Besterik egiten jakingo ez banu bezala edo. Dena dela, nire irudikeriak ziren noski, Jérôme bera literatura ikasketak egiten ari baitzen.
‎Hau lezio bat da zergatik ez dugun esan behar zerbait egiten badakigula ez badakigu.
‎Zokoarat" zokoratua", Hazparneko bikario gazteak argiki langileriaren aldea agerturik, zer ez du egin jakinez ez zela ez elizarik, ez erretor etxerik orduan arrantzale auzo hortan. Bera muntatu zen, eskale, arkitekto, hargin, lan hortan auzoko eta lagun batzuk esku kolpeak emanez...
2016
‎Esan dudan bezala, deserrialdiko hogeigarren eguna bete eta gero berriro hasi nintzen Finzi Contini etxera joaten astearte eta ostiralero. Baina sarritan igandeetan zer egin jakin ez (lizeoko lagun zaharrekin, Nino Bottecchiari eta Otello Fortirekin adibidez, edota berriagoekin, unibertsitatekoekin, berriro harremanetan jarri nahi izan banu ere, ezinezkoa izango zitzaidan: oporretara joanda zeuden denak) eta, halako batean, igandez ere joaten hasi nintzen.
‎Aspaldi ez diot kasu handirik egin, eta lehor lehorra daukat hura... Suitzak ardoa egiten jakingo ez balu bezala...
‎Moises Sinaitik jaisten da, taulak hartuta. Ibarrean judu jendea zer egin jakin ez eta Urrezko Zekorra adoratzen hasi dira. Taulan, bosgarren, kaligrafia dibinoz," Ez hil inor".
2017
‎zornazorroak nonahi, mantxak gero eta ageriago eta sukarra eta eztula bortitzago une batetik bestera. Berak ez zekiena zera zen, herritarrek erruduntzat jotzen zutela, berak ekarri baitzuen madarikazioaren lehen berria Zalduondora eta mendeku bila ari zirela, izurritearen kontra zer egin jakin ez, baina norbaitek ordaindu behar zuela egunetik egunera Herio segalariak mozten zuen bizitza andana hura. Berak, Markos, Markitos, Belea, izan behar zuen eskaini beharrekoa, ea horrela asetzen zen Herio aseezinaren txikizio hura.
2018
‎Hori bai, arreba alarguna eta bere familia laguntzeko prest zegoen. Huraxe izango zen hortik aurrera, berak egiten jakin ez zuen familia. Gogoetari emana zegoela, soinu handi bat sumatu zuen bere gainean.
‎Zer egin jakin ez eta irribarre egin nion. Esaldi hura adituta, Martinen gezurra ulertu uste izan nuen.
‎Auskalo. Kontua da gorpuarekin zer egin jakin ez eta Erandioko hilerrian eman ziotela lur. Diktadura amaitutakoan, frankismoarekin zerikusia zuten kale izenak aldatu zituen Udal berriak, eta haietako hiruri 1969an hildakoen izenak eman zizkieten.
2019
‎Indioak bezala hitz egiten duzue! Beti euskaraz egiten genuen, erdaraz berba egiten jakin ez, eta beti lotsak, koldar eskolan. Horiek eduki duten aurpegia!
‎Poteko pure zein frutekin, ordea, ez zitzaion gauza bera gertatzen. Ez zen geldirik geratzen eta ahokoa kanpora botatzen zuen, ahoan zuen horrekin zer egin jakingo ez balu bezala. Beijingeko hotelean, esaterako, meriendaren ordua sufrikario itzela izaten zen.
‎Hau da, gerta daiteke ikasleak zailtasuna ukaitea irakasleak hilabete batzukaitzinago ukan zuen leku berean (eta leku horretan H2ko irakasle hiztun zaharrak ez ulertzeazertarik datorren arazoa, zergatik puntu zailtsu bat den ikaslearentzat). Kasu hauetan azalpen argi, edo adibide eraginkor bat eman diezaioke irakasle hiztun berriak, beretzat ibili den estrategia baterakutsiz (hiztun zaharrak egiten jakinen ez zuena beharbada, edo agian azalpen teknikoegi batekin, ez hain egokia lehen edo bigarren hezkuntzako ikasle batentzat) 7.
‎Hori horrela, zerbait esan edo adierazteko, esan behar den hori jakitea ez da nahikoa; ezagutzok adierazteko modua ere funtsezkoa da. Ondorioz, ikastea, Schneuwlyk (2009) dioen gisara, jakitea eta egiten jakitea ez ezik, esaten jakitea ere bada.
‎Haserre xamar itzuli bainintzen etxera Mulhernekin izandako solasaldiaren ondoren. Haserre baino, arraro, entzundako kritikekin zer egin jakingo ez banu bezala. Arraro, haserrearen iturburua Mulher Jaunari, neure buruari edo nori egotzi behar nion jakin ezinean.
2020
‎Gune formalaren eta informalaren arteko oreka asko zaindu genuen, zeren informalak botere gune oso maskulinoak sortzen ditu. Lehen, lana bukatu eta gizonak poteatzera joaten ziren eta emakumeak etxera, noski, hori aldatu behar duzu, bideratu behar duzu[?] Bestalde, gauzak kontrastatzen dira edo ez askotan esperientziaren arabera, edo tranpak egiten dakizkitenek ez dute kontrastatzen, eta horiek askotan gizonak dira; dena den, nik uste dut emakume eta gizonek kontrastatzen dutela, baina emakumeek kontrastatzen dutela gehiago bide formal eta ofizialetatik gizonek baino, eta azken hauek kontrastatzen dute ondokoari, konfiantzazkoari, kontrastatzen dute isilean. Hor ez dakit zerikusia duen gizonek ez dutela intseguritatea erakutsi nahi eta gainera arazoak dituztela emakumeekin kontrastatzeko.
2021
‎Euskarari dagokionean, informatzaile gehienek iritzi diote euskaraz hitz egiten jakitea ez dela beharrezkoa. Arrazoi ugari ematen dituzte baieztapen horri eusteko.
‎Harrigarria egin zitzaidan, gizakiongan zahartzearen arrastoak ezabatuta dauden munduan, herri baten gainbehera azkar horren lekuko izatea. Kaleetako berbaroa askoz isilagoa zen, langileek antzezpen hori norentzat egin jakin ez eta gogoa galdu balute bezala. Langileek gogorik balute...
‎Ez zaio anaiaren erreakzioa gustatu. Zer egin jakin ez eta ordulariari begiratu dio. Eskua jarri dio gero Martini bizkar gainean.
‎Blancak hura jasotzean eskua igurtzi zion nahita, eta izoztuta gelditu ziren biak, sendagilearen mahaiaren alde banatan, ondoren zer egin jakingo ez balute bezala. Alabaina, gauetan intziri bakartiak eragin zizkien igurtzi hartatik ez zuten urrundu nahi.
‎✳ Abstrakziorako joera gehitxo ote dago ba gugan? Zer egin jakin ez, eta abstrakzioaren tripaki lainoetan galtzeko joera ote daukagu?, ote daukat? ■" Tripaki"?
‎Gioconda Belli, Julio Cortazar, Marguerite Duras, Joxe Azurmendi, Brendan Behan, Gilles Perrault, À bout de souffle, Viaggio in Italia, Dracula, Malcolm X, Do the Right Thing. Izenburuen bidez hitz egiten dugu bestela hitz egiten jakingo ez genukeen gauzez, gainontzekoek sarbidea ez duten mundu bat sortuz; besteen sorkuntzen bidez edertzen eta zabaltzen gara, haiek estimatzeko gai izateak hobetuko bagintu legez. Ezagutzen dudan lehen pertsona da hitzekiko nik adinako lilura sentitzen duena.
2022
‎Ez ditugu ahanzten ere hemen gaindi argiaren bila zabiltzan etorkin dohakabeak, Yaya, Abdulai, Momo eta besteak, ongietorria egiten jakin ez diegun guziak. Halere bizia aitzina doa, Zerkanbideko gainetan bezala.
‎Urteak igarota neronek ere hori egiten ikasi behar nuela zin egin nion neure buruari eta DYAko lehen sorospen ikastaro batean hori nola egiten den erakutsi zidaten. Hala ere, beti daukazu, momentua iritsita, behar bezala egiten jakingo ez duzun beldurra eta zalantza. Tira, ba, Karmak bultzaturiko patua bailitzan, duela aste gutxi nire lagun bati kale gorrian itolarri bizian zegoela, hilzorian hobeto esanda, mesedea itzultzeko okasioa eman zidan existentziak.
‎Forma aldetik, modu" autokonzienteago" batean" apurtzailea" izatea bilatu dute," deserosoagoa". " Diskurtsoan saiatzen baginen ertz berriak bilatzen, orain arte aipatu ez diren gauzak plazaratuz, saiatu gara forman ere egiten genekienean ez geratzen". Bertsotan badakite," bertsoak batu gaitu", baina beste diziplinak landu dituzte ere:
‎–Barkatu, Dédée, sutatik baztertu behar nuenean atean jo duzu, eta... zer egin jakin ez, eta... –erantzun dio anfitrioiak.
2023
‎Konpainietan berdina gertatzen da, antzerki konpainiak ere autonomoak direlako. Aktore batzuk autonomoak dira eta beste batzuk ez, hori ere ez dago erregulatuta, eta zaila da nondik tira egin jakitea ez dagoenean biderik. Edo ez, behintzat, bide aproposik.
‎Erdaraz ondo egiten jakin ez eta, konplexu hori kentzeko edo, irakurtzeari eman nintzaion. Ajoblanco hilabetekaria irakurtzen nuen, eguneroko prentsa, eleberriak eta baita klasikoak ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia