|
bakarrik zegoen, bai, eta ez zuen beste inoren beharrik, antza; gustura baino gusturago zebilen airean hegan, lur guztien eta lurreko arazo guztien gainetik, eta hura nahikoa zitzaion; edo ez zitzaion nahikoa, beharbada, goian zegoenari gorago egitea bururatu, airezko arrainontzi mugagabe bat ote zen, bada, zerua, kolore orotako arrainak zituena??, eta hirugarren kopa hartzea erabaki baitzuen, gaur gaurkoak, bihar biharkoak; gorago egin beharrean, baina, behera egin zuen, hartaz ohartu nahi zuenak begi bistan zituen frogak, Adaren irri dohatsua ez baitzen jada hain dohatsua, arintasunaren biribiltasuna nonbaitetik apurtu balitzaio bezala: esan nahi baita irri hura zurruntzen eta astunagotzen hasi zitzaiola, gorputza ere astunago egiten ari zitzaion seinale; Ada, beraz, beheraldiaren eta bere ezintasunaren errealitatea onartzeko moduan zegoen une hartan, baina hain zen handia, itxuraz, arestian
|
egindako
hegaldiak sorrarazten ziòn malenkonia eta esperientzia berritzeko gogoa, non hegaldiari berrekiteko erabakia hartu baitzuen, laugarren kopa hartuz, gaur gaurkoak, bihar biharkoak; ondorioak, baina, guztiz bestelakoak izan ziren, astuntzen hasia zèn gorputzak berunaren trinkotasuna hartu baitzuen. Adaren irria sorgortasunaren adierazpidea zen jada, zorion dohatsu orotatik urrun?, lo astun batek?... berunago egin zuena; ohera joateko ordua zen, beraz; zutitu zenean, ordea, mahai gainean bermatu behar izan zuen eskua, orekari eusteko; eman zuen pauso bat, baina eman orduko joan zitzaion beste oina?
|
|
bakarrik zegoen, bai, eta ez zuen beste inoren beharrik, antza; gustura baino gusturago zebilen airean hegan, lur guztien eta lurreko arazo guztien gainetik, eta hura nahikoa zitzaion; edo ez zitzaion nahikoa, beharbada, goian zegoenari gorago egitea bururatu –airezko arrainontzi mugagabe bat ote zen, bada, zerua, kolore orotako arrainak zituena? –, eta hirugarren kopa hartzea erabaki baitzuen, gaur gaurkoak, bihar biharkoak; gorago egin beharrean, baina, behera egin zuen, hartaz ohartu nahi zuenak begi bistan zituen frogak, Adaren irri dohatsua ez baitzen jada hain dohatsua, arintasunaren biribiltasuna nonbaitetik apurtu balitzaio bezala: esan nahi baita irri hura zurruntzen eta astunagotzen hasi zitzaiola, gorputza ere astunago egiten ari zitzaion seinale; Ada, beraz, beheraldiaren eta bere ezintasunaren errealitatea onartzeko moduan zegoen une hartan, baina hain zen handia, itxuraz, arestian
|
egindako
hegaldiak sorrarazten ziòn malenkonia eta esperientzia berritzeko gogoa, non hegaldiari berrekiteko erabakia hartu baitzuen, laugarren kopa hartuz, gaur gaurkoak, bihar biharkoak; ondorioak, baina, guztiz bestelakoak izan ziren, astuntzen hasia zèn gorputzak berunaren trinkotasuna hartu baitzuen –Adaren irria sorgortasunaren adierazpidea zen jada, zorion dohatsu orotatik urrun–, lo as...
|