Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 90

2000
‎UPNrekin beti izan dira harremanak zailak, baina UPN ere eroriko da. Loturak apalki eginez hasi behar da, eta historia errespetatuz; gure historiarekin bizi behar dugu. Eta guk historian Nafarroarekin izan dugun harremana beti izan da gerra.
‎Ez zegoen lar inzentiborik ekoizle beregainak programak sortzera anima zitezen. Horrexegatik WEAF estazioak irra tsaio propioak egiten hasi behar izan zuen, RCA edo Westinghouse ko estazioek bezalaxe.
2002
‎–Zer esan nahi duzu, injinerutza utzi, eta botijoak egiten hasi behar duzula?
2003
‎Lasterketa horrek jendea kirolera engantxatzeko balio badu ondo, baina irailaren 1ean, opor ondoren sabelera begiratu eta" uff! Zerbait egiten hasi behar dut… Behobia!", horretarako bada ez du balio.
‎Hotzaren hormak su baxuaren altzora zeharo erretiraraziko ez gaituen itxaropenez neguan bezala lanean hasi beharra dago dagoenerako, di dako bueltaxka azkarretan. Neguko solstizioarekin batera patrika husteraino itsasten zaigun txoro planttak jo baino lehenago egiten hasi beharreko lan txikiak gehienak.
‎Haur espainiar batzuek, gaur egun, ez dute irakurtzen eta idazten ikasten Haur Hezkuntzako hirugarren mailara arte. Gaur egun, legezko betebeharra da Lehen Hezkuntzako lehen mailara arte (sei urte) haurrek ez dutela irakurtzen eta idazten hasi beharrik, ez eta batuketa, kenketa, biderketa, atzerriko hizkuntza bat eta abar egiten hasi beharrik ere. Hezkuntza Ministerioak, autonomia erkidegoei emandako testuen arabera betiere, Haur Hezkuntzan funtsezko aldaketa bat egitea erabaki du.
2005
‎Abertzaleok lan komuna egiten hasi beharrean gaude euskal komunikazio sistema sendotzeko, hezkuntza sistema indartzeko, unibertsitatea mailarik gorenenera eramateko, Euskal Herriko enpresak indartzeko, euskarazko aktoreen ariketa eta gizarte sareak indartzeko eta abar. Markoaren inguruko adostasuna bezain garrantzitsua da, marko horren barruan herri estrategia sendo bat pentsatu eta praktikara eramatea.
‎Hemen eta han zenbat galtzen ari garen eta zer gutxi irabazi. Beste mundu bat posible eta beharrezkoa dela eta beste mundua hemen bertan gurean egiten hasi behar garela.
2006
‎Aurretik aipatutako egitasmoak. Hau da, Arau Ordezkatzaileak onartu, eta etxebizitzak egiten hasi behar dugu, batik bat, babes ofizialekoak. Babestutako 250 etxebizitza inguru aurten hasi nahi ditugu eraikitzen:
‎Goizean, kantari sumatu nuen ama Likona dorreko lixiba egiten. Aita hil zenean, arotzen gremioak lagundu bazigun ere, ez zen nahikoa izan, eta josi eta lisatzeaz gain lixiba egiten hasi behar izan zuen amak.
‎Esperientzia hori zabaltzeko asmoz, indarrean genituen material eta eredu desberdinen azterketa egiten hasi behar genuela erabaki genuen.
2007
‎Garrantzitsua da hori aldarrikatzea. Helduek hori egiten hasi behar dute, adineko asko baitira baliozkoak. Eta politikariek horren berri izan behar dute».
‎Lege horrek aukera ematen du edozein herritarrek zorrak erreklamatzeko, abokatu baten eta prokuradore baten zerbitzuetara jo gabe, betiere zorra 900 eurotik gorakoa ez bada. Tramiteak egiten hasi aurretik beharrezkoa da jabekideen batzordearen bilera egitea, behar bezala deituta, jabe batek edo batzuek komunitatearekin duten zorra kitatzea erabakitzeko. Jabe berankorrari idatziz eman behar zaio erabakiaren berri, etxean jasoko duen gutun baten bidez. Azkenik, jakinarazpena egin eta komunitatearen iragarki oholean jarriko da zorra agertzen duen oharra.
2008
‎Baina xahutu egin zen abantaila hori hautagaitzaren teknologia ahalmena eta seriotasuna frogatu ez zirelako. Seriotasuna frogatu nahi bada, zerbait egiten hasi behar da. Fakultatean antolatzen ari garen ioi iturriarekin oinarri bat prestatzen ari gara, oso mugatua bada ere.
‎Lehenik, planifikatu egin behar du idazleak idatzi behar duena. Plangintzaren diagnostiko zehatza eginez hasi behar du. Kalteturik dauden moduluen diagnostikoa egin behar da lehenik.
2009
‎Publizitatea jartzeko aproposak izan daitezkeen aldamioen peskizan ibiltzen dira. Hala ere, gero eta gehiago dira beharren bat egiten hasi behar duten eraikineko jabeak eurengana joaten direnak. Guk jarritako beste iragarkiren bat ikusi dute, gustatu egin zaie, eta guregana jotzen dute informazio eske.
‎–Orain arte egindakoa eta hemendik aurrera egingo duguna gizarteratu behar dugu. Kalean lan egiten hasi behar dugu?, esan zuten topaketen amaieran.
‎Horri gutxi iritzita edo, beste adierazpen hau ere kaleratu da: . Udazkenean nik uste urratsak egiten hasi beharra dagoela, beste etorkizun bat gauzatzeko. Herri honek aldaketa nahi du?.
‎Hatz marken bidez 59 gorpu soilik identifikatu ahal izan zituzten. Gainerako gorpuak kiskalita zeudela eta, DNA probak egiten hasi behar izan zuten. Datuak ere nahasiak izan ziren.
2010
‎Esku artean sonbreirua zerabilen. " Gauza arraroak egiten hasi behar al duk orain?", esan zidan. Ez zegoen haserre, baina kopeta zimurtu zuen hala balego bezala.
‎Egun batean, Carlosek gimnasia egiten hasi behar genuela adierazi zigun, eta footing egitea ere komeni zitzaigula, eta Etxeberriak eta Ramuntxok erretzeari utzi behar ziotela, forma fisikorik gabeko militanteak problema besterik ez zuela ekartzen. Etxeberriak, orduan, ezezko borobila eman zion eta alde egin zuen bileratik.
‎Hainbat gaitan eta proiektutan iluntasunak nabari dira, San Ferminen museoan esaterako. Hala, alderdi politikoen interesak zokoratu eta herritarren alde lana egiten hasi beharra dagoela azaldu du Barkosek, UPN eta PSNri erreferentzia eginez.
2011
‎adibidez 30 urtetan CO2aren isurpena %47a handitu dugu, azpiegitura eta hirigintzaren ondorioz zoru urbanizatua hirukoiztu egin dugu, Europa mailan porlan tasa altuena dugu, Zaborraren kopurua bikoiztu egin dugu 20 urtetan,... Datu hauek ematen dira atzera egiten hasi behar dugula erakusteko. Horixe da liburuaren funtsa.
‎Kataluniarren pistan jokatuko dute nafarrek eta Asobal ligan etxetik kanpo hobera egiten hasi beharra daukate
‎Hasiera gogorra izan zen. Otar diseinu asko bururatu zitzaizkion Agirrezabalari, eta merkatuan tokitxo bat egiten hasi beharra zegoen. Tolosa eta Donostia aldera jo zuen lehenbizi, dendatan otarrak utzi eta pixkanaka ezagutzera emateko.
‎Ahaztu behar ez den kapitulua, baina gizarteak aspaldi amaitu nahi zuena. Iritsi da eguna eta orain, bakeaz hitz egiten hasi behar da.
‎Euskaldunok ez gara asko, baina bagara. Elkarrekin zenbait gauza erdietsi dezakegula garbi izan behar dugu eta gauza txikiak egiten hasi behar dugu, hala nola, kontsumitzaile gisa telefonia mugikorreko konpainiei kontuak eskatzen. Hizkuntza ohiturak aldatzearekin lotuta dago.
‎Egia esan, oinetako gutxi zegoen, are gutxiago herri txikietan, eta larruz forratuak eta hain beroak izanda arrakasta handia izan zuten. Gero udaberriko oinetakoak egiten hasi behar nuen, fantasiazkoak, eta espartin arruntak ere bai. Beste egun batean, Clermont Ferrandera jaitsi nintzen oihal eta hari bila, eta oihal gutxi ekarri nuen, nahiko itsusia eta josteko lodi samarra baitzen.
2012
‎–Etxebizitza berri bat egiten hasi behar dira, antza, esan dio Leirek Mariari, eskua bekokian jarrita urrunera begira.
‎Ostia! Negar egiten hasi behar nuen une batetik bestera. Eta ez nuen hori nahi.
‎Etxea utzi zuenetik ez zion arretarik eskaini diru hari(" etxea" zioen, ez zitzaiolako esateko beste modurik bururatu; berez, ordu gutxi iragan arren artean, hura ez zuen bere etxetzat bizi ordurako). Ez zeukan kontuak egiten hasi beharrik: dirurik sobera zeraman aldean gaua ostaturik dotoreenean ere iragan ahal izateko.
2013
‎Iaz oso gaizki ekin zion lehen ligaxkari, eta gorriak pasatu zituen gero. Aurten, beraz, etxeko lanak goizago egiten hasi behar du, eta lehen jardunaldia aukera egokia izan daiteke Maccabi garaitzeko. Tel Aviveko taldea aspaldiko laguna da.
‎URA: Honez gero susmo txarrak egiten hasiak behar dute. Zabalanetan urik gabe daude!
2014
‎Uztailera eta abuztura begira," bidea egiten hasteko beharra" aldarrikatu du EAJk," 2020an bultzatu nahi den Ignazioren bidearen zain egon gabe. Ordurako etxeko lanak eginak izan behar ditugu, eta turismo proiektu kontsolidatu bat izan behar dugu", adierazi du.
‎Garapen hau ez da garapen ekonomiko hutsa, garapen soziala ere bada, eta osagarri sozial honetan gizarte batentzat indar kohesionatzailea duten elementuak aintzat hartu behar dira, euskararen normalizazioa besteak beste. izan den gidaritza publikoa euskara planen arloan ere gauzatzea beharrezkoa da, eta elkargune hauen osaera, antolatzeko modu, helburu, azpiegitura eta abarri buruz hitz egiten hasteko behar gorria dago.
2015
‎Udalean trainerua osatzeaz arduratzen zen batzorde bat zegoen, eta horrek arraunlariak biltzen zituen estropadak baino bi hilabete lehenago. Entrenamendu batzuk egiten zituzten arraunlariek, eta udan estropadak jokatu.Elkartea sortzeak zer aldaketa eragin zituen. Lehenik eta behin, bagenekien aulki mugikorra egiten hasi behar bagenuen, modalitate hori menperatzen zuen teknikoa behar genuela. Teknikoa bilatzea izan zen lehen urratsa.
‎Dena dela, arazoa, gizarte bizitzan gertatu ohi den moduan, askoz ere konplexuagoa da. Porrotaz hitz egiten hasi behar badugu, askoz ere porrot garrantzitsuagoa izan zuen Zuzenbide debekatuak Maldan Beherak baino. Azken batean, Maldan Beherak Loramendi saria irabazi zuen 1959an eta horregatik argitaratu zen; Zuzenbide debekatua, aldiz, 1961ean Lizardi Sarira aurkeztu eta ez zuen irabazi.
‎Eska biezaio Jainkoari nire alde, eta idatz biezat zer egin behar dudan bidali zizkidan paper hauekin, ez baitute batere balio kobratzeko. Begira beza, zer erremedio izango den, eta saia bedi berorren agurgarritasuna mojaren bat hartzen nire nebaren kaperarako diru hori ordaintzeko, dagoeneko egiten hasi beharra baita. Nik ez dut hemendik inolako baliabiderik, eta sentitzen dut benetan; baina konponbidea jar dezakeen Jainkoaren eskuetan guztia uztea baino besterik ezin dut.
‎Izan ere, ez du zentzurik hizkera berezi hau ez dakienak hauxe baizik ez dakienarekin hitz egin nahi izateak. Eta horrela, ez zaituzte aspertuko ezta kalterik egingo ere; izan ere, ez litzateke kalte txikia izango hizkera berria hitz egiten hasi beharra; denbora guztia horretan joango litzaizueke. Eta arimarentzat zein kaltegarri den ezin duzue jakin nik bezain ongi, neuk ikusita baitakit; izan ere, bata ikasi orduko bestea ahazten zaio, eta azkengabeko egonezina da; eginahalak egin behar dituzue, bada, horretatik ihes egiten.
‎Hasieran esan dut, urratsa praktikara eraman dugu jada, orain herrietara eraman behar dugupraktikara benetan zer eragin izango duen eta nola ikusten den. Hor ikusi dugu zenbat eta goragotik begiratu gehiago difuminatzen dela, baina herrietara jaisten garenean, orduan eragina zuzenagoa da; hori da urratsa nire ustez, herrietan egiten hasi behar gara. Behin hori izanda, 2 3herri, Jaurlaritzaren ateak jotzen hasi gara.
‎Lurdesek azaldu zuenez, maila pertsonalean, kirolak asko ematen du, nahi dituzun markak lortzen direnean, batez ere: “Kirola gozatzeko egiten hasi behar da, baina bideak lehiatzera eramaten bazaitu, erronkak gainditzeak poz handia eta betetasuna ematen du”. Norbera ez ezik, ingurukoak ere poztu egiten direla esan zuen Aitziberrek.
‎ziklo bat amaitu da euskalgintzan eta euskararen biziberritzean. Eta ziklo berria amesten, zirriborratzen eta egiten hasi beharrean gaude. Astiro, baina tinko.
‎Iduri lege bat bezala egina beren artean. Droga saltzaileek beren lana erreski egiteko hasi behar dela saka saka kazetalarien hiltzen. Horrela ez dela nihun lekukotasunik izanen salbu polizarenak.
2016
‎Aitor Gorrotxategi EAJren udal bozeramaileak dio udalak ezin duela jarraitu" besoak gurutzatuta", eta esan du Plan Orokorra hartu eta Soreasu auzoko etxebizitza eremu dena eraberritzeko urratsak egiten hasi behar dela. Horrez gain, esan du Landetako industrialdea berrantolatzea ere lehentasuna dela," etorkizunean etor daitezkeen enpresa berrien beharrei erantzuteko".
‎dioen pankartaren atzean joango gara, eta goiburuak adierazi nahi duena zera da; amnistia aldarrikatzea ez dela nahikoa, eta berau ezin dugula lelo huts eta lortuezin bilakatzen utzi. Amnistia preso eta iheslari denen etxeratze gisa ulertuta, gaurdanik bidea egiten hasi behar dugu, pausoz pauso baina etenik gabe, ez baita izango egun magikorik denen etxeratzea ekarriko duenik. Bestalde, amnistia bere osotasunean kontzeptu politiko gisa herri honek burutu beharreko prozesu independentistan eta horrek duen arrakastaren eskutik etorriko da.Orain gutxi arte, amnistia, arlo guztietan ukatzen gaituzten gobernuekin sinatutako akordio politiko negoziatua izango zela pentsatzen genuen.
‎Eragiketen propietateak aztertu ondoren, polinomioen arteko batuketak eta kenketak egiten hasi behar duzu. Baina lan hori urratsez urrats egitea komeni da, kasu errazetatik abiatu eta zailagoetara jauzi eginez.
‎600 biztanle inguruko herria izanik, ez da familiarik egongo aldez edo moldez mutil horietakoren batekin harremanik ez zuenik; doluak etxe batetik bestera josten du bere sarea, tragediak biderkatu egiten dira hildako bakoitzarekin. Beraz, kanporantz hitz egiten hasi beharra zegoen, serio, betiko kanpainetan geratu gabe. Serio hitz egitea maskulinitate ereduari buruz hitz egitea da, behingoz gai horri tinko heltzea; asko sakondu da, nekez emango zaio buelta hain errealitate errotuari, baina egin beharra dago, zeren istripuen atzean abiadura baino gehiago dago:
2017
‎Gainera, hango estatu eta gobernuak ahulagoak dira egoera horren aurrean erantzun sendo bat eman ahal izateko. Gu zerbait egiten hasi behar gara, ezin diogu eskatu Indiako inori ez dadila kotxean ibili.
‎Alajainkoa, iruditu zitzaidaan burutik egiten hasi behar nuela!
‎Bazkaldu ondoren tertuliak edo, bestela, lanera itzuli aurretik ibilaldi bat edo ibilaldi bat egin daiteke. Hala ere, pertsona inaktiboek tiratze laburrak egiten hasi behar dute eguneroko errutinaren zati gisa, 10.000 urratsekin obsesionatu gabe, eta pixkanaka handituz joan behar dute, bai iraupena, bai intentsitatea eta maiztasuna.
2018
‎ziklo bat amaitu da euskalgintzan eta euskararen biziberritzean. Eta ziklo berria amesten, zirriborratzen eta egiten hasi beharrean gaude. Astiro, baina tinko.
‎ziklo bat amaitu da euskalgintzan eta euskararen biziberritzean. Eta ziklo berria amesten, zirriborratzen eta egiten hasi beharrean gaude. Astiro, baina tinko".
‎Ez dakigu baina badakigu ez dakigula. Zer ez dakigun badakigu eta ikasteko ahalegina egiten hasi behar dugu. Ikasteko geratzen zaigun guztiaren jakitun gara une honetan, eta ikasteko erabakia hartu dugu.
‎Tolosaldea, Urola...) lan mundua euskalduntzeko plangintzarik indarrean jarri behar ez litzakeenik. Horretan ere Txepetxekin bat nator; oker ez banago, eskualde horietan euskarari funtzio komunikatibo guztiak esleitzeko politikak egitetik hasi behar genuela baitzioen.
‎Hor ere pausoka egingo dugulako bidea... Baina noski hik garbi daukekan bezela, bide egiten hasi beharra zeok, aurrez aurre ez bada ere, azpiak janez, lan munduan ere gure aldeko birusak zabalduz...
‎Ez dakigu baina badakigu ez dakigula. Zer ez dakigun badakigu eta ikasteko ahalegina egiten hasi behar dugu. Ikasteko geratzen zaigun guztiaren jakitun gara une honetan, eta ikasteko erabakia hartu dugu.
‎Elkarrizketa hasi aurretik, hasperen egin du BERRIAk bildutako hiru lagunetako batek, zeregin nekoso eta gogaikarri bati ekin behar dionaren aldartearekin. «Marka da gero urtea honetaz berba egiten hasi behar izatea!». Denek eman diote baiezkoa egunkariaren gonbidapenari, baina nabari dute hautua ez dutela gogoko, oraindik ere barruan gauza asko mugiarazten dizkielako, eta haien egoera ere berezia delako.Ezinbestean, tortura gaurkotasuneko hizpide bilakatu da berriro azken bolada honetan, Eusko Jaurlaritzaren aginduz eta Paco Etxeberriaren zuzendaritzapean EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuko talde batek egindako txostena plazaratu eta gero.
2019
‎Orain," normaltasunaren bidea" elkarrekin egiten hasi behar dute Itziarrek eta Debak. " Orain hasiko gara benetako politika egiten, eseriz eta hitz eginez", esan du Garciak.
‎" arrautzak frijitzeko moduari buruz azaldu nuen iritzia ote zen, ala Florari, denen aurrean, tratatu ninduen bezala tratatzen utzi izana" (35). Labur esanik, matxismoa horren errotua dauka, ez baita jabetzen Flora kanpoko eta barruko lanak egiteaz nazkatuta dagoela, eta ez zaio bururatzen etxean lan gehiago egiten hasi behar lukeenik. Bere gizontasuna jokoan dagoela sentitzen du, kezkatuago baitago besteek zer pentsatzen duten bere emazteak aurre egin izanaz, benetan Floraren haserre eta ezinegona ulertzen eta baretzen baino.
‎Batez ere adinagatik eta jatorriagatik dituzten aurreiritziek maskulinitatea ulertzeko modua baldintzatzen diete; eta ikuspegi hori, sarritan, ez da bateragarria pertsonen duintasun berdinaren printzipioarekin?. Asuaren ustez, begirada xehetasunetatik aldendu eta irakurketa sistemikoagoak egiten hasi behar litzateke. Ñabardurak bigarren mailakoak dira, behin frogatuta geratzen denean erasotzaileek beste norbaiten gorputza erabili dutela haren gogoaren aurka:
‎Kontzientziak igortzen dion gaztigu iragarle hau ez duela ahaztuko agintzen dio bere buruari, eta, bat batean, bion artean zabaldu den isiltasunaz konturatzen da, deserosotasun apur bat, agian, baina ez, Maria Sararen aurpegia bare dago, lasai, argiteria publikoa iristen ez den txoko honetako itzalak apur bat urtzen dituen ilargi urri baten argitasunak ukitua, deserosotasuna bere baitan baizik ez dago, eta deserosotasunaren arrazoi bakarra da zerbait ezkutatzen ari dela jakitea, ez beldur izatearen lotsa, esan dezagun, baizik eta lotsa izatearen beldurra. Maria Sarak ez du ezer esaten deus ez duela esan behar uste duelako, Raimundo Silvak hitz egiten hasi behar du ez duelako aitortu nahi zein den isilik egoteko arrazoia, Aspaldi hemen txakur alderrai bat ibiltzen zunan, eta aldarrikapen honetan oinarriturik txakurrarekin topo egin zueneko pasadizoa osatu zuen, benetakoago eta errealago bilakatzeko nahikoa imajinazio gaineratuz, Ez zinan hemendik alde egin nahi, janaria eman nionan bizpahiru aldiz, beste zenbait auzokok ere zerbait ematen ziol... Zenbait minutuz, Raimundo Silvak bere erantzukizunak eta erruak errepikatzen jardun zuen, jakinik, hala ere, egiazko aladura, harra, aladura edo har faltsu batez estaltzen ari zela, hau zalantzazkoa, etorkizun dena oraino ezezaguna, gero, bat batean, isildu egin zen, irrigarri sentitzen zen, haur baten pare, hainbeste kezka txakur alderrai bat dela-eta, Maria Sarak halako esaera garrantzi gabea esatea besterik ez zuen behar, komentario interesik gabea, Txakur errukarria, esaterako, eta horixe bera izan zen esan zuena, Txakur errukarria, eta gero, zutitzen zela, Goazemak.
‎Ohitura zen esnea saltzea. Orduan pentsatu genuen ez genuela esnea saldu behar eta gazta egiten hasi behar ginela. Eta hor hasi zen abentura.
‎Ezagutzen duzue noski kosta ordeka hori, non gau eta egun haizeak txistu jotzen baituen ihien artean; non, tarteka marteka han hemen, zutik zein etzanda, jainkoenak izandako harritzar horiek ikusten baitiren, eta halakoxe kezkagarri zera bat mantendu baituten beren jarreran, beren egon moldean, beren forman. Betiro iruditu izan zait piztu egingo direla, zelaian zehar joaten ikusi behar ditudala granitozko kolosoen pauso motel astunean, edota hegan egiten hasi behar dutela, harrizko hegal itzelekin, Druiden paradisu aldera.
‎Gero, arratsaldeko batzarrean, beste puntu bat sartu behar dugu. Exhumazioetako hezurren DNA frogak egiten hasi behar dugu.
‎Segundo bat, Miguel. Kristinak esan dit DNA frogak egiten hasi behar dugula gerrako hezurrekin. Egia da?
2020
‎Emakume ttikia zen, eta aulki batean jarririk ematen zuen eguna, leihotik kanpora begira, eta inkik ere ez zuen esaten, mutua balitz bezala edo giza mintzairarik ulertuko ez balu bezala. Baina arrats batean, giltzapean zeukaten etxeko andreak, afaria egiten hasi behar zuela eta, sua piztu eta eltze bat esne eseki zuen txingarren gainean, zopa egiteko. Eta bat batean, andre hura hara eta hona ari zen bitartean, oihuka hasi zen emakume xarmatua:
‎Zimela zen, tente eserita, gogoa beste nonbait paseatzen ari direnen gorputz zurruntasuna ageri zuen. Hitz egiten hasi behar nuen. Nire iniziatibaren zain zegoen?
‎Horrenbestez, beharrezkoa eta premiazkoa da lan kritiko bat egitea, eta hitzetatik eta isiluneetatik diskurtsoak deseraikitzea. Aldaketa hori Haur Hezkuntzako lehen zikloetan egiten hasi behar da, bestela berandu izan daiteke (Trujillo, 2015).
‎Seigarren mailako gauzak egiten hasi behar gara.
2021
‎Eusko Jaurlaritzarena, berriz," guztiz lotsagarria" dela deritzote, eta egoerari buelta emateko berriro ere antolatzen hasiko direla adierazi dute Alokairuko kideek: " Presioa egiten hasi behar gara berriro ere, bestela honek ez du atzera bueltarik izango".
‎Tolkienen mitologia osoaren corpus orokorra da hori, eta hainbat bertsio zeuden haren oharren artean. Bazuen bertsio amaitu bat 1930eko urteetarako, baina preseski orduan ekin zion nobelak idazteari, lehenik Hobbita (1937) eta gero Eraztunen Jauna (1954), eta, bi horiek osatutakoan goitik behera aldatu zitzaionez aurreneko Silmarillion amaituaren zentzua, sakon sakoneko aldaketak egiten hasi behar izan zuen, eta berridazketa horiek bukatu gabe hil zen. Horixe izan zuen aurreneko lana Tolkien semeak, mitologia corpusaren behin betiko bertsio bat bukatzea, eta 1977an plazaratu zuen.
‎Jende dezente, dagoeneko, txertatuta dago. Beraz, pixkanaka gauzak egiten hasi behar dela iruditzen zait.
‎Solasaren bolumenak deseroso sentiarazten du. Seme alaba nerabeei buruz hitz egiten hasi behar badute, jaitsi ditzatela dezibelioak denek, bere seme nerabea etxean dago-eta, nerabeek dena entzuteko duten gaitasun horrekin. Galdetuz gero ezer entzun izana ukatuko duena baina guztia grabatu duen nerabe bat, telefonoarekin ez baldin bada hesteekin.
‎Hondartzan ez zegoen inor. Edozein unetan euria egiten hasi behar zuela ematen zuen.
2022
‎Eta pentsatu dut itzulpenak egiten hasi behar dugula gure hizkuntzatik gure hizkuntzara, kontzeptuz kontzeptu, ulertzeko prest gaudenok gauza bera ulertu arte.
‎Ez dugu identitate eztabaidarik sortu behar, arrazoia nork duen eztabaidatzeko. Beldurrik gabe hitz egiten hasi behar dugu, eta ondoeza eragiten diguten kontuak aitortu eta horiei buruz hitz egin.
‎–Zuk ere trikimailuak egiten hasi behar duzu?
‎Gaur ez nauzu horrela limurtuko, Eñaut! Benetan, fundamentuzko zerbait egiten hasi beharrean zaude! –esan zion amak, errukia eta haserrea biltzen zituen begirada batekin.
‎Denzelen besarkada berezia izan da, eta Garabiderako hari polita izan litekeena luzatu dit: " Elkarrekin gauzak egiten hasi behar genuke MITekook eta zuek". Konexioa dago, eta hauek serioak dira lanean.
‎Garbi uzten ditu beti, txikitan gurasoengandik ikasi zuen moduan. Ohiko kuluxka egiten hasi behar duenean ikusten du kaskagorria etxera itzultzen, oraingoan taxian. Ez du askotan hori egiten, baina erabaki du ilobari deituko diola, haren bisitaren zain egon gabe.
2023
‎Erritmo bizian lan egin dute azken asteetan, hazleen dei andanari erantzuteko. Usaian, bi pertsonaren artean arratsaldeko bostak arte egiten zuten egunaren partez, hiruren artean gaueko zortziak arteko laneguna egiten hasi behar izan zuten, kolpetik. Behien mina eztitzeko bide bat atzeman dutela zehaztu du Cazaubonek:
‎Etxean ezer egin gabe ezin zela egon eta lan egiten hasi behar zuela esan zioten gurasoek, mehatxu moduan, ea horrek ikasketak berriz hartzera bultzatzen ote zuen, baina baietz esan zuen Adelek, ados zegoela eta lanean hasi nahi zuela. Lan egitea zer zen ez zekielako esan zuen hori Adelek, eta gurasoek, egia esateko, hark zertan lan egin zezakeen ez zekiten.
‎Poliki poliki gaixotasuna gainditzen ari zen Vincent. 1882ko uztailaren 21ean (218) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion gaixotasuna gainditutzat eman behar zuela eta lanean jarraitu beharra zuela; berriro marrazkiak egiten hasi behar zuela; jendea ukituko zuten marrazkiak egin nahi zituela; arteak lan iraunkorra eta etengabeko behaketa eskatzen zituela.
‎hostoak, loreak, pinaburuak, adarrak, harriak, azalak, haziak, maskorrak, lekaleak, pintzak… Mandala horietako bat sortzeko arau bakarra dago: modu simetrikoan zentrotik kanporantz egiten hasi behar da. Ea zer polita geratzen zaien!
‎16 urterekin jada ama izan nintzen, eta haurdunaldian kilo asko hartu nituen. Zerbait egiten hasi behar nuela esaten nion neure buruari, eta korrika hasi nintzen. Gazteago nintzenean Orioko taldean ibili nintzen, baina ez genuen denborarik izaten egunero entrenatzeko.
‎Oso garestiak direla. Hidrogenoa eginez hasi behar duzu, gero karbonoa harrapatu, eta, orduan, energia gehiago galtzen duzu erregaia egiten. Duela gutxi logistika enpresarik handienetako batekin hitz egin nuen, hegazkinak ere badituena.
‎Bada, erleak desagertuko balira, pinuen garaira egingo genuke atzera, lorerik gabe, intsekturik gabe…, eta espezie bezala desagertu egingo ginateke, baikenuke egoera hori jasan. Txinan bada erlerik gabe gelditu den zonalde bat, eta eskuzko polinizazioa egiten hasi behar izan dute. Udareondo sail handiak dituzte baina erlerik gabe geratu dira, eta polinizazioa eskuz egitea besterik ez zaie geratu.
‎Nondik hasi, ordea? " Erantzukizunaz eta aitortzaz" hitz egiten hasi behar dela uste dute. Eta, ildo horretan, Karibeko Komunitateak (Caricom) proposatzen duen hamar puntuko plana eredugarri izan daiteke, gogoratu dutenez; besteak beste, herri indigenak garatzeko programa, kultura erakundeak, analfabetismoa desagerraraztea, errehabilitazio psikologikoa, teknologiaren transferentzia eta zorraren kitapena eskatzen ditu.
‎Itziar Murua EH Bilduko bozeramaileak esan zuen azken urte hauetan etxe askoeraiki diren arren, arazoari ez zaiola konponbiderik eman: “Herritar askok ezin dute etxe baterosi edo alokatu Zarautzen, ezta babes ofizialekoak izanda ere”.Zarautz Gipuzkoa eta Euskal Herriko herri garestienetakoa denez, oposizioko taldeak ustedu Udalari gai honetan esku hartzea dagokiola eta horretarako etxebizitzaren ingurukohainbat alderdiren azterketa sakon bat egiten hasi behar lukeela. “Konponbidea erraza ezden arren, zarauztarrentzat erreminta legalak badaude etxebizitza eskubidean hobekuntzaklortzeko, baina horiek aplikatzeko diagnostiko zehatz bat behar dugu lehendabizi”, dioMuruak.Apartamentu eta etxebizitza turistikoak ere aipatzen ditu mozioak.
‎–Guk deia jaso dugu larrialdi zerbitzuetatik eta inspekzioa egiten hasi behar dugu, protokoloak dio abisua jaso duenak lehentasuna duela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia