2015
|
|
12 Hau lortzen saia gaitezela nahi dut nik, ene ahizpak, eta ez gozatzeko, indar hauek zerbitzurako izan ditzagun baizik: otoitzerako gogoa izan dezagula eta otoitzari emanak egon gaitezela; ez dezagula nahi izan inoiz ibili gabeko bidetik joaterik, ustekabean gal ez gaitezen; eta oso berria litzateke Jainkoaren mesede hauek Hura eta santuak joan ziren bidetik ez baina beste bide batetik lortzea pentsatzea; ez dakigula burutik pasatu ere
|
egin
halakorik; sinets iezadazue, Martak eta Mariak elkarrekin ibili behar dutela Jaunari ostatu emateko eta beti beraiekin izateko, eta ez harrera txarra egin, jaten eman gabe utziz. Nola tratatuko zuen Mariak, beti haren oinetan egonez, bere ahizpak lagundu ez balio?
|
|
Neure osasun kaskar honek akats askotan erorarazten nau. Ana San Pedrorenak hara eramateko baino estimu handiagotan ditu bere alabak; burutik pasatu ere ez zaio
|
egiten
halakorik. Etzi joango naiz, berriro beste gaitzen batek jotzen ez banau; handia izan du, eragozteko.
|
|
Berorren gorentasunak duen mukieriak egin du, berorren gutunarekin egin didan mesedeaz bete betean ez gozatzea. Berorren gorentasunari eskatzen diot, inoiz ez dezala
|
egin
halakorik nigatik, niretzat nahikoa baitzen idazkariari hitz bakan batzuk idazteko agintzea. Mesede hori eskatzen diot, noizbehinka jakin dezadan berorren eta Fadrique jaunaren osasunaren berri.
|
|
Beste gauza hori ez zait burutik pasatu, nahiko oinutsik baitabiltza. Abisu eman biezaie berorren agurgarritasunak ez
|
egiteko
halakorik, lehenago ohi zuten bezala baizik, eta idatz biezaio gure aitari.
|
|
Uste dut ez dela izango haren ahizpa eta iloba kontsolatu beharrik. Eman goraintziak nire partetik eta esan badutela pozik egoteko motiborik Jainkoaz gozatzera joan delako; baina haren heriotza nahi izateaz ez du Beatrizek zertan pozturik; begira, ez dezala bekaturik
|
egin
halako burugabekeriaz. Mesede handia egin dit, hori niri hain zehazki idaztean, eta benetan poztu naiz hain herentzia ona dutelako.
|
|
Beldur naiz ez zaizkiola emango hemendik hilabete eta erdi baino lehen, eta orduan ere ez dakit nondik joango diren segurtasunez; izan ere, hemendik Soriara joan zen eta handik hainbat lekutara, bisitak eginez; horregatik, ez dakigu ziur non egongo den, ezta noiz izango dugun haren berri ere. Nire kontuen arabera, ahizpa gaixoak iristen direnerako Villanuevan izango litzateke; pena handia hartu dut, berak izango duen pena eta lotsagatik; izan ere, hain toki txikian ez da sekreturik izango, eta kalte handia
|
egingo
halako zentzugabekeria ikusteak; Beasera bidal zitezkeen berari abisu eman arte (bada, itzuli ziren lekurako ere ez zuten baimenik, beraren aginduz komentu horretakoak baitziren), eta ez beraren aurrean itzularazi. Bazeuden konponbide batzuk, berorren agurgarritasunak baitu erru guztia, Beastik zenbat zeramatzan eta belo zuridunen bat ote zeraman jakinarazi ez zuelako, kargurik izango ez balu bezala hari jaramonik egin gabe jokatu zuelako.
|
|
Ez urrezko ez zilarrezko gauzetan. Ez lehiatu haiengatik eman behar dutenaz, eman diezaietena gogo onez hartu baizik; eta ez dela komeni ikusiz gero, ez bezate
|
egin
halako lanik.
|
|
3 Kontu handia izan bedi interesak eragin ez dezan, apurka apurka diru gosea sar daitekeelako, limosnari gehiago begiratuz pertsonaren ontasun eta izaerari baino. Eta ez bedi
|
egin
halakorik inola ere, gaitz handia izango bailitzateke. Beti izan dezatela gogoan profesan agintzen duten txirotasuna, gauza guztietan haren usain ona zabal dezaten.
|
|
Eta norbaitengan horrelakorik balego, ez ezazue onar etxean, halakoa Judas bat baita apostoluen artean. Eginahalak
|
egin
halako lagunartetik zeuon burua babesteko. Eta hau ezin baduzue, beste ezergatik baino penitentzia latzagoak egin, lurrik kaskarrena izaterik ere ez zuela merezi uler dezan arte.
|