2015
|
|
Baina hau ikusi ez, eta beste garai batzuetakoa kontatuko baligute, nork sinets dezake? Zer arrazoiz atera dezakegu, har bat eta erle bat bezalako izaki hain arrazoi gabeak gure onerako lan
|
egiten
hain arduratsuak eta hainbesteko trebetasunaz ari direnak izan daitezkeenik, hartxo gaixoak bizia ahalegin horretan galtzeraino. Besterik esaten ez badizuet ere, zati baterako baduzue hemen, ene ahizpak, hausnartzeko, horretan gure Jainkoaren miragarriez eta jakinduriaz gogoeta egiteko aukera baituzue.
|
|
Oi ene Jauna! Baina Zuk zeure handitasuna ezkutatuko ez bazenu, nor ausartuko litzateke hainbeste bider bat
|
egiten
hain gauza zikina hain gorentasun handiarekin. Bedeinkatua izan zaitezela, Jauna!
|
|
nire ohorea dagoeneko zurea da eta zure ohorea nirea?. Grazia honek hain eragin handia izan zuen nigan, non neure baitan kabitzen ez nintzela bainengoen, eta zoraturik bezala geratu nintzen, eta esan nion Jaunari edo zabal zezala nire bihotz kaskarra edota ez ziezadala
|
egin
hain mesede handirik; izan ere, egiaz, ez zirudien berezko izaerak halakorik eraman zezakeenik. Horrela egon nintzen egun osoan neure baitan oso murgildurik.
|
|
Gure onaren etsai amorratua denez gero, ez naiz harritzen gure Jaun errukitsua hainbeste mesede batera egiten ikustean, hura izuturik geratzea eta bere sentimenduaren erakuspen hain nabarmena egitea; batez ere konturatuko zen, arima hartan halako aberastasuna geratzean, bera beretzakotzat zituen beste batzuk gabe geratuko zela. Izan ere, nik uste dut gure Jaunak ez duela sekula ere
|
egiten
hain mesede handirik, pertsona bera baino gehiago hartzen ez dituela. Berak egundo ez zuen esan honetaz ezer; baina erlijioso bizitzaren gogo handi handiaz geratu zen eta gurasoei behin eta berriro eskatu zien.
|
|
Ama gaixoa nahigabe handian sartu zen hain irmoki ezkutatzen sumatuz, ez zela egundo zuzenduko uste baitzuen. Handia izan zen neskatxoak bere buruaren kontra ez
|
egitea
hain oinaze gogorretik libratzearren; baina Jainkoak eutsi zion, errugabea zenez gero, beti egia esan zezan. Eta errugabeen alde irteten den Haren Maiestateak haietako biri hain gaitz handia eman zien, non errabia zutela baitzirudien, eta ezkutuan bidali zuten izeba neskatxoaren bila eta barkamena eskatu zioten, eta beren burua hil zorian ikusirik, esandakoa gezurtatu egin zuten; eta besteak ere beste horrenbeste egin zuen; hau erditzean hil zen.
|
|
Fedea erdi lotan dutenak bezala, ez doaz gogoetan aurrera, ezta ez dira gogoratzen Jainkoak horrelaxe eratzen duela, guztia haren eskuetan uzteko. Eta hau ez
|
egiteko
hain itsuturik daudenez gero, ezjakintasun handia da nahigabe hauetatik zein on gutxi lortzen duten ez konturatzea. Oi ene Jainkoa!, bai desberdin ikusiko ditugula ezjakintasun hauek, gauza guztien egia agertuko den lekuan!
|
|
Alde batetik, une hartan libre zegoelako, abenduko predikuak egin zituen ordurako eta Soria bisitatu behar zuen, fundatu zenez gero ez baitzuen ikusi eta bide laburra zen; bestetik, bideetan nire osasunari arreta jartzearren, eguraldi gordina zelako eta ni zaharra eta gaixoa eta, dirudienez, nire bizia axola zitzaien pixka bat. Eta, egia esan, Jainkoaren probidentzia izan zen, izan ere, bideak euri handiak
|
eginik
hain egoera txarrean zeuden, non behar beharrezkoa baitzen bera eta beraren lagunak joatea nondik ibili behar zen begiratzeko, eta karroak basatzetatik ateratzeko. Batez ere Palentziatik Burgosera bitartean, nahiko ausarkeria izan baitzen handik irten ginenean irtetea.
|
|
Alcalára zekartzaten Artzaintxo Santuen erlikiak; Jainkoa gorestekoa da. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik; izan ere, jauna, Haren Maiestatearentzat Santuak
|
egitea
hain erraza izanik, ez dakit nola dauden harriturik gauza guztietatik hain aparte daudenei mesede batzuk egin izanaz. Berak nahi beza zerbitza dezagula, hain ongi ordaintzen baitaki.
|
|
6 Egundo ez didate esaten nor duen lagun; hori dut pena bakarra, zaratarik
|
egin gabe
hain ongi egiten delako oso pozik bainago. Non jaten duen Remedios en ez dezatela jakin nahiko nuke, ate hori irekirik egotea ez baita onartzen beste inongo prelaturekin.
|
|
Bi kasu hauek esan ditut, eta beste batzuk ere esan nitzakeen, konturatzeko badirela halako batzuk, hemen idatzi baitut gutxi direla nekeetan urte luzeak igaro gabe gure Jaunak grazia hauek egiten dizkienak. Ez zaio neurririk jarri behar hain Jaun handiari eta grazia hauek
|
egitea
hain gogoko duenari. Hala gertatzen da, eta hau ia ohiko gauza da, Jauna arima batera datorrenean grazia hauek egitera.
|
|
9 Ezinezkoa da priore hautatzen diren guztiek hartarako balio izatea, eta honetaz konturatzean, ez bedi igaro inola ere lehenengo urtetik aurrera, bere kargutik kendu gabe; izan ere, urtebetean du kalte handirik egin, baina hiru igarotzen badira, honda dezake monasterioa inperfekzioak ohituratzat hartuz. Eta hau
|
egitea
hain garrantzitsua izanik, prelatua desegiten bada ere, priore hura santa bat dela eta asmo onez ari dela pentsatuz, gogor egin biezaio bere buruari hura karguan ez mantentzeko. Hau eskatzen dut soilik, gure Jaunaren maitasunagatik, hautatuko direnak nolabaiteko goseaz edo nahikeriaz ikusiko balitu, ez beza nahi Jainkoak halakorik?, baliorik gabe utz dezala hautaketa eta aukera ditzaten beste monasterioetakoak izenda ditzala hauetako priore; izan ere, horrela eginiko hauteskundetik sekula ez da gauza onik etorriko.
|
|
Bestalde, norbaitek arreta honekin ahoz erreza ezin badu, jakin dezala ez duela egiten beharturik dagoena; eta, perfekzioz errezatu nahi badu? eginahalak egin beharrean dago, bestela ez luke
|
egingo
hain errege handiaren emazteak egin behar duena. Eska iezaiozue, ene alabak, zuei aholkatzen dizuedan bezala egin dezadala, asko falta baitzait.
|