Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2002
‎Zerbitzatzean, itsaski saltsa jarri oinarrian, bero. Saltsa horri txangurru papurtuaren zati bat gehitu dakioke, egin gabe gorde dena, eta otarrainxka eta zigala isats batzuekin apaintzen da.
2003
‎dana dala, ezin ukatu euskereak badituala gaur hortik eta hemendik bereganatutako berba asko (batez be, latinetik, zuzen zuzenean, edo inguruko erromantze hizkuntzen bidez), ta baita gramatika arau edo lege batzuk be. Beste edozein hizkuntzak lez, euskereak be lapurretan eginaz gorde dau bere bizia, eta izan dau bere aldatzea edo eboluzinoa (agiri danez, euskerearen aldaketa honeek beste hizkuntza askotan baino astiroago egin dira; baina, bizirik dagoana, aldatuz doa, ta euskerea be bai!)
‎Sekretuek, benetako sekretu direnean, min egiten dute. Minik ez egiteagatik gordetzen direlako isilpean. Eta, azkenean, eztanda egiten dute.
‎Probokazio antzuetan erori ordez, norbaitek txanponik ba ote zuen galdetu nuen, presaren presaz. Luisek, jubilatu intelektual astorgarrak, zeinak lau egunkari baitzeramatzan besapean, atsegin handiz eman zizkigun eguneroko hamaiketakoa egiteko gordetzen zituen bi txanponak:
‎Ondoren egindakoa gorde nahi ote duen galdegin dio ordenagailuak, eta baietz, gorde nahi duela. Zein izenekin.
2004
‎Egosi oilasko osoa urez estalitako kazola batean, barazki garbiekin batera, ordubetez. Oilaskoa egosi ondoren, salda aterako dugu (salda barazki egosiekin batera zopa bat egiteko gordeko dugu, puregailutik pasatuta). Kendu azala oilaskoari eta moztu haragia zati txiki txikitan, ia txikituta.
2006
‎Gure webgunean (www.arteleku.net) artxibo digital mugagabea sortzen ari gara. Artxibo horretan Artelekun egiten diren ekitaldi, proiektu eta jardunaldi guztien berri jasotzen da, baina helburua ez da egindakoa gordetzea. Artxibo honen helburu nagusia Artelekun egiten dugun lana ezagutaraztea eta zabaltzea da.
‎deitzen dituen bi edo hiru jaurtigai eskuetan. Etxera sartu edo irtetean miruak bezala egiten du txistu ahoarekin eta leku ezkutuan edo bakartian lapurretan egiteko gordeta egon eta lagunei isilean deitu nahi dienean hontzaren modura kantatzen du edo otsoaren erara egiten du ulu.
2007
‎Denboraldi batez Madrilera bizitzera zihoala gaineratu zuen, semearen etxera. Toles toles eginda gorde nuen papertxoa jakako poltsikoan. Denei oles eginda eta eskutik helduta atera ginen nire piku melatua, nire goxoki jelatua, nire fruitu antzigartua eta biok, abokatuaren bulegotik.
2008
‎Beste batzuetan goibel eta eroria iristen zen etxera eta diosalik ere egin gabe gordetzen zen bere gelan, nik negar zotinak entzuten nituen arte. Isilka joaten nintzaion eta lurrean barreiaturiko Brahms, Shostakovitx edo Mozarten diskoak hala moduz saihestuz hurbiltzen nintzaion.
2009
‎Epe horretarako IPv4 helbideak IPv6 helbideetan mapeatzeko espazioa gorde da, eta notazio bat ere definitu da horretarako (IPv4 mapped IPv6 address izenekoa). Mapeatze hori egiteko gordetako IPv6 helbide sorta unicast helbide globalen azpitalde bat da, hasierako 80 bitak zerokoak eta hurrengo 16ak batekoak dituena. Gelditzen diren azkeneko 32 bitak IPv4 helbidea adierazteko erabiltzen dira.
‎HTTP egoera gabeko protokolo bat da. Horrek esan nahi du zerbitzariak ez duela arakatzaile batekin egindakoa gordetzen. Hau da, arakatzaileak tarte labur batean agiri bera bi aldiz eskatzen badu, zerbitzariak ez dio «dagoeneko emanda duzu» esanez erantzungo; ostera, zerbitzariak agiria birbidali egingo du, aurretik egindakoa zeharo ahaztua edukiko balu bezala.
2010
‎Palestinarrek Jerusalem ekialdetik bota egin nahi dituztela sentitzen dute. Lurraren% 13an bakarrik uzten diete etxeak eraikitzen; lurraren% 60, ordea, kokalekuak eta gune turistikoak egiteko gordeta dago.
‎Horregatik, finantzabide iraunkorrak behar dira, finantza mekanismo berritzaileen bidez, hala nola Europar Batasunak gaur egun sustatzen duen finantza transakzioen gaineko zerga. Baliabide horien bidez bildutako diruaren zati bat osasun arazoei aurre egiteko gorde litzateke, hala nola desnutrizioari aurre egiteko, GIB/ HIESaren tratamenduak finantzatzeko edo tuberkulosiarentzako tratamendu berriak garatzeko.
2011
‎Ondarea bilatu eta lantzea ere izan da gure funtsa, eta duela hamar urte kantuari buruz lantxo bat egitea pentsatu genuen. Kantu Zaharraren Eguna egituratzen hasi ginen, baina behar zela urrutiago joan erabaki genuen, behar zirela ikerketak egin gordeak ziren kantuak berreskuratzeko. Bi liburu eginak ditugu, eta hirugarrena da hau.
‎Txanpinoiak azkar prestatu behar dira moztu ondoren. Zurtoinaren behealdetik, lurrarekin kontaktuan egon den oina kentzen da, eta gainerakoa nahaskiak eta salteatuak egiteko gordetzen da. Txapela oso erraz zuritu daiteke eskuarekin, platano bat zuritzeko erabiltzen den antzera.
2012
‎Habean egindako arrastoak zenbatu nituen, eta ikusi nuen hirurehun eta hirurogeita bost egun neramatzala itsasbazter horretan. Benetako baraua egin nuen egun horretan, eta otoitz eginez gorde nuen jaieguna, apaltasun handienarekin lurrean belauniko jarri eta Jainkoari neure bekatuak aitortuz, Hark niri bidalitako zigorraren zuzentasuna onartuz eta Jesukristoren izenean nitaz erruki zedin otoitz eginez. Ez nuen mokadu txikiena ere hartu hamabi ordutan, eguzkia sartu arte, eta orduan opiltxo bat eta mahats mordo bat jan eta oheratu nintzen, eta eguna hasi bezala bukatu nuen.
‎Eskerrak fedeari, zutik egongo da bere Semearen kurutze ondoan. Eskerrak fedeari, bere Semearen berbak eta egiteak gordeko ditu bihotz barnean. Eskerrak fedeari, bere Semearen ikasleekin batera alkartuko da otoitzean Espiritu Santuaren etorrera gertatzen.
‎3 urtera bitarte haurtzaindegietan egoten dira haurrakgaur egun. Duela gutxi arte, aldiz, amarekin eta etxean egon ohi ziren seme alabak, amei lanpostua gordetzen baitzitzaien eta ia soldata osoa kobratzen baitzuten. Aldiz, krisiaren ondorioz, amatasun baja eta eszedentziaren baldintzak okertu egin dira, eta haurrak 3 urte egin arte gordetzen zaion arren amari lanpostua, diru sarrera iaerdiraino jaisten dio Estatuko Ministerioak gaur egun. Datuetan agerikoa da krisiareneragin hori: 2003 urtean, 15.698 haur zeuden eskolatuak Tallinn hiriburuan, eta iaz, aldiz, 21.512 zazpi urtean ia% 40 igo da beraz eskolaturiko haurren kopurua.
‎Erabaki harrigarriaren motiboa filosofikoa izan zen, nolabait esateko. Bizarra egitekoak gorde eta hortzak garbitzen hasi zelarik, bat batean oldoztu zuena izan zen kausa:
2013
‎izaten da, bai foie arentzat eta bai patearentzat, zati txikiak eginda gordetzea ontzietan.
‎Baina azkeneko momentuan jabetu zen edertasunak ez duela ezer edertzen begiradaren erroan oro bada itsusi edo desolazio edo destaina. Eta, hala, eskultura egiteko gordeta zeukan egur puska itsasora jaurti zuen. Harrika.
‎Funtsezkoa da sorosleek, prebentzioaz arduratzen diren profesionalek eta edozein egoera arriskutsuren aurrean salbamendu arduratsuaz arduratzea hondartza. Kirol nautikoak egiteko gordetako eremuak errespetatzea, adin txikikoekin arazo desatseginak gerta daitezkeenean. Ez bainatu arroka eremuetan.
2015
‎Gauza batzuetan ongi egingo zuen. Irakurtze hutsa nekagarri egin zitzaidan; zer ez ote zitzaidan egingo gordetzea. Sinets beza ez dituela sufritzen gure erregelak pertsona astunak, bera aski astun baita.
‎20 Bada beste era bateko adiskidetasun bat, hau baino handiagoa, bekatu astunez Jauna iraintzetik gordetzen direnena; mundua dagoen bezala egonik, aski lortu dute honaino iritsi direnek. Pertsona hauek, bekatu astunak egitetik gordetzen badira ere, noiz edo behin erortzen direla uste dut; izan ere, bekatu arinengatik ez zaie batere axola, egunean asko egin arren, eta horrela, oso hurbil daude astunetatik. Hau diote:
‎Ezkutuko diru usaina hartzen zuen eta gehiago jokatu ez izanaren damuak ziztatu zuen. Errentan eta xume bizi bazen ere, garai batean egindakoak gordeak behar zituela sinetsita zegoen, ez koltxoiaren azpian, baina bai baserriko zirrikituren batean. Irabazi beharra zeukan, garai batean egin ohi zuen bezala, eta diruarekin zer egin ere pentsatzen hasia zegoen.
‎Gizabanakoak, gaur egun, aukera asko eta askotarikoak ditu. Baina, seguru asko, gogoratuko duzue altxorra zegoeneko atea giltzapetu eta, gaztelura sartzea debekatu beharrean, mila ate berdintsu eginez gordetzen zuen erregearen antzinako fabula.
2016
‎Erdiko nabe hartan usaina ere desberdina da, hamarkada askotako jardunaren poderioz urrin berezi bat destilatuz joan balitz bezala, lantegi zaharraren hormei itsatsita gelditu dena. Erreformaren ondoren, anodizazioa eta lakatua egiteko gorde zuten zati hura, eta horretarako erabiltzen zituzten azido eta gainerakoek are kutsu bereziagoa ematen zioten han arnasten zen aireari. Han, barreneko hormaren kontra barra mordo ederrak daude pilatuta, hurrengo goizean bainua hartzeko prest geratu direnak.
2018
‎Etxekoen alde. Baina hori gertatu eta gero, lotsa lotsa eginda gordeko genuke kontua, paparra atera gabe. Gainontzeko herritarrek txalo egin ligukete, ustezko gaizkile bati alde egiten edo ezkutatzen lagundu diogulako?
2019
‎Armairu tapak zarratu eta eztulka jesarri da ohe bazterrean, zapata kaxa altzoan duela: poltsikorako aizto bat; nortasun agiri estatubatuarra; hamar, hogei, berrogeita hamar dolarreko billeteak kiribi kiribil eginda gordetzen dituen tabako paketea; bigarren aizto bat. Eta zuri beltzeko argazkitxo higatu bat:
‎Nahitaez, egunerokotasunetik pixkanaka ezartzen diren ohiturek maila praktikoenean ematen diren jarrerak osatzen dituzte. Honen adibidetzat azkenaldian horrenbeste arduratzen omen gaituen faxismoaren gorakada har dezakegu.Testu honen helburua ez da bozen eraginkortasunari buruzko analisia egitea, jainkoak eta lege zaharrak horrelakoak egitetik gorde gaitzala. Bozkatzera ez joateak adierazten duen jokabide politikoen adarkaduretan murgiltzea ere beste artikulu baterako utzi dugu.
2020
‎Patrikatik Kilopondiok emandako paper txatal inprobisatu hura atera nuen. Gasolindegiren bateko tiketa zen berez, urratzen eta tinta galtzen hasia, zimur zimur eginda gorde nuelako. Kontuz zabaldu eta begira begira gelditu nintzaion, gertatu zeneko unera eraman nintzan.
2022
‎Beste aldean, Txinak ere ez du galduko; Errusiak EBean salduko ez dituen petrolioa, gasa eta abar oso ongi etorriko zaizkio defizit nabarmenak dituzten sektoreak orekatzeko. Eta galtzaileak herritar xumeak izango gara, diru publiko gutxiago geratuko zaigulako zerbitzu publikoetan inbertitzeko, zergak igotzea" debekatuta" dagoela ematen baitu, eta ez dirudi mozkinak zergei ihes eginaz gordetzen dituzten paradisu fiskalak enbargatuko dituztenik.
2023
‎Xukatuta, limoi zuku pixka batekin igurtzi, oxidatu ez daitezen. Salda krema edo zopa bat egiteko gorde daiteke. Zainzuri berdea Zainzuri beltza, mikatza edo gari zainzuria ere deitzen zaio.
‎Gauean, amak aipatu du Erandio aldeko trenbideko leherketarena, beste batzuen artean. Egindakoa gorde du Gabrielak. Gainera, aita haserre antzean igarri du:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia