Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 178

2000
‎Euskalki desberdinak daudela kontuan hartuz, esan daiteke bateren batek besteek baino egoera okerragoa bizi duela, adibidez? Edo funtzio desberdina izan dezaketela euskalkiek batuari egin diezaioketen ekarpenari begira?
‎ARGIAn bertan oraintsu aipatzen zuen Gotzon Lobera berak ordea etorkizuneko lana bizkaierari dagokionean: " Lana batuari egin diezaiokeen ekarpenaren ikuspuntutik egin behar da eta ez bizkaiera versus batua planteamendutik. Hori antzinako kontua da.
‎Guretzat, ordea, Herri txikia garenez, konkistaren eta harrapakaritzaren ereduantropologikoa eredu ezegokia zaigula deritzot. Pentsatzeko da, orduan, ea Euskaldunok munduari egin diezaiokegun ekarpena, harrapakaritzako zibilizazioa, kriminaladela salatu eta Europan bertan harrapakaria izan ez zen beste zibilizaziorik egon zelaaldarrikatzea ez ote dugun izango.
2001
‎Egokiago gidatzeko elementu gehiago izateak ematen duen segurtasunaz gain, GSIek oinezkoari buruz egin dezaketen ekarpenik handiena eta onena zerbitzu publikoen kalitatea indartzea da.
2002
‎Ahozko testuformalen generoen artean ahoz gora irakurtzea, edo beste modu batean esanda, irakurketa ozena politoago aztertzeko denbora hartu dugu. Interesgarria begitantzenzaigu ahozko jardunaren irakaskuntzan egin dezakeen ekarpenagatik. Horretarako, berriz, zenbait aldaketa beharrezkoak izango dira, arlo hau jorratzen den ikuspegiaren eta baita lan metodologiaren aldetik ere.
2004
‎Zubirik dioenez," guk erabiltzen dugun programa irakasle birtuala da. Gure ustez, informatikak egin dezakeen ekarpena ez da bakarrik aldiberekotasunean lan egiteko aukera (Internet bidez eta abar), adimen artifiziala baizik. Askotan, autoikaskuntzak ikaslea oso bakarrik dagoelako huts egiten du.
‎XX. mendearen bigarren zatian, kooperatibek sistema kapitalistan garatzekoduten ahalmena erakutsi dio Arrasateko esperientziak munduari, eta baita baloreekonomiko eta sozialak uztartzeak eskualde garapenerako duen garrantzia etaahalmena ere. Gure ustez, XXI. mendean AKE k egin dezakeen ekarpen baliotsuenenartean MCC ko kooperatibek atzerriko filialekin duten harremana lankidetzarenesparrutik bideratzeko ahalegina dago, hots, multinazional demokratikoagoa sortzeko saiakera. Lankidetzan oinarritutako Arrasatekoa bezalako esperientziak, beresaio izaeraren ildotik, ekonomiaren egituraketa berrian berdintasun eta elkartasunekonomiko eta sozialaren alde lagun dezakeela pentsatzen baitugu, ez soilik hurbileneko komunitatean, baizik eta baita nazioarteko harreman ekonomikoen eremuanere.
‎Instituzionalismoak paradigma berri eta alternatibo bat sortzeko egin ditzakeen ekarpenak hainbat esparrutara hedatzen dira. Ekonomia sozialarekin loturagehien agertzen duten hiru alderditara mugatuko gara lan honetan:
‎Sinposioa Alzheimer gaitzaren gaur egungo tratamendu aringarriei buruzkoa izan zen —memantina soilik dago fase aurreratuetan, eta azetilkolinesterasaren inhibitzaileak, berriz, azetilkolinesterasa arinaren eta moderatuaren kasuan baino ez daude—, eta abian diren ikerketen etorkizuneko itxaropenak aztertu zituen. Gaixotasunaren ikuspegi integrala osatzeko, topaketak hutsune bana gorde zuen bere gizarte karga aztertzeko eta teknologia berriek pazientearen bizi kalitateari egin diezazkioketen ekarpenak azaltzeko. Ikuspuntu horretatik, Fernando Schwartz ek, Bizitzeko Teknologia (T4L) eta Alzheimer (Afal) duten Gaixoen Senideen Elkarteak etxebizitzaren domotikak edo automatizazioak pazientearen ingurunea hobetzeko dituen aukerak aztertu zituen.
2005
‎Landare hondakin horiek interes zientifiko eta industrial handikoak dira. Zenbait ikerketa zentrok zainzurien konposatu bioaktiboak zehazten dituzte, bereziki gari zainzurienak, elikagai industriari, elikagai funtzionalen osagai gisa, eta beste sektore batzuei (animalientzako pentsua, etab.) egin diezaieketen ekarpenagatik. ).
2006
‎Eskubide nazionalen aldeko borrokan aurrera egiteko, berriz, ETAk politikari bide eman behar dio behingoz eta betiko, alde bakarreko urratsa eman behar du. Hori da abertzaletasunari egin diezaiokeen ekarpen onuragarriena. Bestela arrisku bat dago:
‎Izan ere, eskubide horri buruzko iritzi ekonomikoa, politikoa edo lurraldekoa ematen dute. Parte hartzaileek ezin izan zuten akordiorik lortu Mexikoko lehendakaritzak aldeztutako azken adierazpenaren inguruan; uko egin zion testua herrialde beligeranteenek egin zitzaketen ekarpenei irekitzeari, hala nola Boliviak eta Venezuelak —oinarrizko eskubide hori esplizituki onartzea eskatzen baitzuten—, edo Europako Batasuneko (EB) batzuek, Espainiaren kasuan, Europako Parlamentuak edateko uraren inguruan berriki eman duen ebazpena Espainiara eraman nahi baitzuten. Azkenik, foroaren erabaki ofizialak berretsi egiten ditu NBEren eta beste erakunde aldeaniztun batzuen Milurtekoko Helburuek ezarritako helburuak, eta Boliviari eta Venezuelari buruzko eta EBri buruzko adierazpenak eransten ditu.
2007
‎Arratsaldean norberaren emozioek hizkuntza ikasteko eta erabiltzeko duten garrantziaz aritzeko aukera gehiago izan zen jardunaldietan, bai behintzat Alex Mungia eta Xabier Elortza HABEko teknikariek gidatutako mintegian beste hiru mintegi izan ziren ordu berean. Haur txikien gurasoak euskarara erakartzeko saioak egiten dituzte beraiek eta emozioen ekologiak euskararen normalizazioari egin diezaiokeen ekarpenaz aritu ziren. Euskararen aldeko betiko diskurtsoaz harago nola erakarri guraso horiek, horixe egitekoa.
‎Enpresa batek pertsona inplikatuak, motibatuak eta enpresan zertarako daudendakitenak lortzen baditu, eta ideiak emateko eskatu eta ematen dakitenak, enpresa hori ezin da gaizki joan. Aldiz, pertsona bati eskatzen bazaio enpresabatean eskulan hutsa izatea, ahalik eta gutxien pentsatzea, ez partekatzea etaideiarik ez ematea, enpresa hori ez da hain lehiakorra izango, landu gabe uztendituelako pertsonek egin ditzaketen ekarpen asko eta asko.
2008
‎Liburua ez da perfektua noski, ezta izateko asmorik ere. Egin zezakeen ekarpena egin du eta pozten naiz.
‎Gu ez gara soziolinguistak, eta nekez egin genezake ekarpenik hain espezializatua den ikertze arlo horretan. Artikulu honetan, gure asmo bakarra da euskarazko eta beste hizkuntza batzuetako corpus baliabideetan eta corpusgintzan egin dugun datu bilketa aurkeztea, eta datu horien azterketan oinarrituta gogoeta xume bat egitea, non gauden eta norantz jo behar genukeen hausnartzeko.
‎Ondoren azaltzen den taulan garbiro adierazten dira hezkuntza mailan sortzen diren beharrak, gaur egun behar horiei erantzuteko dauden zailtasunak eta proiektu honek eginkizun horretan egin ditzakeen ekarpenak.
‎Arrazoi handia dute horretan, handia dutenez, bai Santamariak eta bai Garatek. Munduko nazioen mapan gure herriak gizateriari egin diezaiokeen ekarpenik behinena ez baitatza aurreko parametro horietan agertzen diren adierazleetan. Joxe Antonio Artze poetak guk baino modu ederragoan adierazi zuen guk orain aditzera eman nahi genukeen aburua:
‎Euskararen munduak Aurelia Arkotxaren izaeraren garrantzia nabarmendu du, unibertsitateko irakasle eta ikerlariak Euskaltzaindiari egin diezaiokeen ekarpena.
‎Jon Abril alderdiko koordinatzaileordearen ustez, «soilik bide politikoen bidez lor daiteke AHT gelditzea, baita Euskal Herriaren independentzia ere». Hortaz, desagertzeko eskatu dio ETAri, hori baita «Euskal Herriari egin diezaiokeen ekarpen bakarra».
‎Normalean, aldez aurretik ongi ezagutzen ditudan pertsonak dira. Gure artean aurretik harreman pertsonala badago, orduan saioan egin dezaketen ekarpena askoz ere handiagoa da, konplizitatea baitago.
‎Jokalaria izan da entrenatzailea baino lehen, eta badaki gurekin eduki beharreko tratua nolakoa izan behar den. Atzerritarrekin asko hitz egiten du, haiek taldearen alde egin dezaketen ekarpenaren inguruan eta. Taktikaren aldetik, norgehiagokak oso modu zorrotzean prestatzen ditu.
‎Horretan, sindikatuek« zeregin handia» dutela dio. Izan ere, langileen alde egitea eta gizarte eredu justuago bat aldarrikatzea da, Elorrietaren aburuz, sindikatuek prozesu subiranista bati egin diezaioketen ekarpenik egokiena. «Prozesu subiranista galtzaileekin egin behar dugu».
‎Nire adinarekin hemengo norbait euskara ikasten hasten bada, jendea zorrotzagoa izan ohi da berarekin. Nik hemen egin nezakeen ekarpen bakarra euskara ikastea zen, jendeak ikus dezan ez dela ezinezkoa. Gizarte honetan dena azkar eta erraz nahi dugu eta euskara ikastea ez da hain azkarra edo hain erraza, baina merezi duten gauzak horrela izan ohi dira.
2009
‎– Nor izatea, ez inoren kopia huts. Autokonfiantzatik, ahots propiotik abiatzea, globalizazio garaiotan hedabideen azoka globalean lekua bilatzeko pasaporterik egokiena baita hori (Andu Lertxundik zioen moduan, gu geu izatea da unibertsaltasunari egin diezaiokegun ekarpenik preziatuena).
‎Hain zuzen ere horregatik, sano interesgarria da aldea etxea oinarri zuen produkzio ereduak sortutako elikadura aztertzea. Bai osasunarekin daukan loturagatik eta baita inguruko lehengaiekin garatutako biziraupen ereduak gure gizarteari egin diezazkion ekarpenengatik ere.
‎Hasieratik aritu behar duelakoan nago, taldekide bat gehiago dela sentituz. Hurrengo urteari begira egin geniezaiokeen ekarpenik egokiena da.
‎Birusen paketatzeko gaitasunetik gailu elektronikoen disko gogorrak miniaturizatzea posible egin duen espintronikaren aurrerapenetaraino. Tartean, gantza eratzen duten molekulek eskaintzen dituzten aukerak, eta nanoteknologiak energia erronkari egin diezaiokeen ekarpena. Horiek guztiak, eta gehiago, izan ziren Kursaalen hizpide Atom by Atom kongresuan.
‎Parte hartzen duten ezinduen urteko gehieneko ekarpenak ez dira 24.250 eurotik gorakoak izanen. Ezgaitasuna duen pertsona baten alde ahaideek urtean gehienez ere 10.000 euroko ekarpena egiten badute, hori guztia bere pentsio planean egin ditzakeen ekarpenen kalterik gabe. Ezgaituak eta senideek pentsio planetarako egiten dituzten urteko gehieneko ekarpenak 24.250 eurokoak izanen dira gehienez.
‎Eta bazter uzteko modukoa da, besterik gabe, kalamuaren onuren eta arriskuen nahiz kalamuaren lege egoeraren inguruko gizarte eztabaida ezinbestekoari halako programa batek egin diezaiokeen ekarpena. Kalamua ez dela kalte bakoa?
‎Eta hainbesteko zalaparta, horretarako? Hori al da Cuatrokoek halako eztabaida garrantzitsuari egin diezaioketen ekarpen bakarra?
‎Joxerra Gartziak Mintzolari buruz egin zuen proiektuan pisu berezia eman zion Bertsozale Elkarteak egin zezakeen ekarpenari. Irudipena da Bertsozale Elkartea dela gaur egungo Mintzola txiki, etorkizuneko Mintzola handiaren ispilu izan daitekeena.
‎Garrantzitsua da hemengo ahotsa Europara eramatea, nazio gisa ditugun berezitasunak Europan defenditzeko. Europari egin diezaiokegun ekarpenik garrantzitsuenetarikoa dira gure hizkuntza eta kultura eramatea. Horregatik uste dut berebiziko garrantzia duela bere burua euskalduntzat duten ordezkariak Europan egoteak.
‎Erronka garrantzitsua dute ikastolek, Imanol Igeregi Ikastolen Elkarteko zuzendari berriaren esanetan: . Euskal Curriculuma da, segur aski, XXI. mendean ikastolek euskal hezkuntza sistemari egin diezaioketen ekarpen garrantzitsuena?. Euskal Curriculumaz gainera, Eleanitz proiektua, ikastolen finantzaketa eta, giza eskubideak osotasunean?
‎Helburu hori ezin da ahalegin mota bakar batekin edo batzuen ahaleginarekin bakarrik erdietsi; ezin da, beraz, helburu hori hezkuntzaren ahalegin hutsarekin gauzatu. Askoren ahalegina behar da, nahitaez, baita hezkuntzarena ere, eta gainera handia da hezkuntzak egin dezakeen ahalegina, handia da berak bakarrik egin dezakeen ekarpena gizarte kohesiorako hain eraginkorra litzatekeen elebitasun sozialaren alde. Ahalegin hori zehaztu eta finkatu egin behar da, beraz.
‎Hizkuntzen bizikidetza, euskara eta gaztelaniaren estatus berdinkidetasuna, hizkuntza biekiko errespetua, hizkuntza bien ezagutza eta erabilera ziurtatzea, hizkuntza ahulenaren alde aktiboki jardutea, hizkuntza bakoitzaren erabilerarako aukera berdintasuna bermatzea, hizkuntza biak errespetatzen direnez bietariko bat bera ere ez inposatzea eta de facto ez eragoztea, hizkuntza hautua egiazki ahalbidetzea: horiek dira hizkuntza bizikidetzaren diskurtsoaren ezaugarriak, hori guztia baita hizkuntza bizikidetzak gizarte bizikidetzari egin diezaiokeen ekarpena.
‎Z&Tren egungo baldintzen ondorioz (aztertu beharreko arazoen ziurgabetasun eta konplexutasunaren onarpena), funtsezko eginkizun jakin batzuk —kalitate bermea edo ebaluaketa kritikoa, besteak beste— ezin dira adituen eskuetan bakarrik utzi, ebaluatzaileen komunitate hedatua delakoa kontuan hartu gabe, alegia (gero eta iritzi gehiago, orduan eta aukera gehiago erabaki hobeak hartzeko) (Funtowicz eta Ravetz 2000). Zentzu honetan azpimarratu izan da, orobat, herritarrek zientziari egin diezaioketen ekarpena, bai tokiko ezagutzaren3 balorizazioaren bitartez, baita, adibidez, herritarrak ezagutza sortzeko fasean bertan inplikatuko dituzten ikerketa parte hartzaileen bitartez ere. Parte hartzeak berak, gainera, gizarte ikaskuntza sor dezakeela kontuan hartzen badugu, zientzi kultura sakonagoaren sustapena, testuinguru honetan, parte hartzeko moduekin lotu daiteke, kultura hori parte hartzearentzako ezinbesteko baldintza izatera iritsi gabe.
2010
‎Bakegintzan gazteek egin dezaketen ekarpena nabarmendu dute, halaber. Euskal Herriko gazteak askotarikoak direla diote eta aniztasun hori maila politikora eraman behar dela uste dute.
‎Hori aurrerapauso itzela litzateke, baina ezin da hori lotu Espainiako Gobernuak hau edo beste egitearekin. Espainiako Gobernuak edozer egiten duela ere ezkerreko abertzaleok jarraitu behar dugu elkarlanerako oinarriak jartzen, eta horretarako ETAk egin dezakeen ekarpen bakarra borroka armatua behin betiko uztea da.
‎Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate mailako ekoizpen zientifiko gehiena Euskal Herriko Unibertsitateak sortzen du. Erabat estandarizatua ez dagoen hizkuntza batentzat, ikertzaileek hizkuntza horretan egin dezaketen ekarpenak derrigorrezkoak dira. UPV/EHUk arlo honetan ere ahalegin berezia egin du, eta une honetan euskaraz argitaratzen diren hiru aldizkariz gain, euskarazko Doktore Tesien kopurua eta Tesi Europarretan erabiltzen den hizkuntza ofiziala euskara izatea bultzatu nahi dugu.
‎Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatemailako ekoizpen zientifiko gehiena Euskal Herriko Unibertsitateak sortzen du. Erabat estandarizatua ez dagoen hizkuntza batentzat, ikertzaileek hizkuntza horretan egin dezaketen ekarpenak derrigorrezkoak dira. UPV/EHUk arlo honetan ere ahalegin berezia egin du, eta une honetan euskaraz argitaratzen diren hiru aldizkariz gain, euskarazko Doktore
‎Adierazpen horretan zientziak krisiaren ostean izango duen garrantzia azpimarratuko dute, eta zientziaren industriak lanpostuen sorreran egin dezakeen ekarpena.
‎Kohesio arazoak, maila linguistikoan hika mikak edo indarkeria problemak dituzten hirietarako sendagai egokia da kultura, gaineratu du alkateak. Bere ustetan, Euskadik Europan egin dezakeen ekarpenik handiena elkarbizitzaren aldeko proiektuan lan egitea da.
‎Era berean, abiatu dugun prozesuan euskal presoen taldeak egin dezakeen ekarpenaren alde egin du, nahitaezkoa baita Euskal Herrian prozesu demokratiko baterantz ireki den fase berri honetan.
‎Europako ministroak poztu egin ziren kultura industrien Liburu Berdearen hurrengo argitalpenaz. Liburu hori apirilaren 28an onartuko dela aurreikusten da, eta sektoreak “gizarte berritzaileagoa eta sortzaileagoa” eratzeko egin dezakeen ekarpena azpimarratu zuten. Era berean, Europako kultura eta sorkuntza industria horiek beren potentzial guztia garatu ahal izateko ingurune egokiagoa sortzeko beharra azpimarratu zuten.
‎Debate horretan kontzeptu gakoak, erdigunekoak," nortasuna eta nonbaiteko partaidetza" izango zirela defenditu zuen, eta kontzeptu horietan oinarriturik definitu zituen elkartasun espazioak ere. " Horixe da abertzaleen egitasmoak egin dezakeen ekarpen nagusia. (...) Euskal Herria herri txikia da etsipena eta immobilismoa albo batera utzi behar dituena.
‎Paraleloki, ‘mugaz gaineko’ gaiari dagokionez —estaturik gabeko nazioen ezin izendatuzko auziaz aritzeko eufemismo bat erabiliz—, EBk nazio estatuen nazionalismo handiaren aurrean makurtzen jarraitzen badu, ez dirudi Euskal Herriko eta antzeko gatazken konponbideari egin diezaiokeen ekarpena positiboa izan daitekeenik. Aitzitik, EB oztopo erantsia izan daiteke berez larria eta konplexua den arazo batentzat, zeren eta mugaz gaineko europar eskualdeetarako iragartzen dituzten tresna berriak nazio estatuetako nazionalismoen esku gera litezke, eta tresna horiek estaturik gabeko mugaz gaineko nazioak suntsitzeko erabili, naziook halako heriotza gozo eutanasiko batera bultzatuz.
‎Aldiz, EBren jarrera (eta dituen eskumenak kontuan harturik, mugitzeko ahalmen mugatua duela ahantzi gabe) estatu kideek lehenagotik praktikan jarritako neurriak erraztekoa balitz, egoera errealetan edo potentzialki gatazkatsuetan —hala nola gerra hotzaren amaieran EB ekialdeko herrialdeetan edo, oraintsuago, Irlandan— EBk" euskal gatazkaren" konponbideari egin liezaiokeen ekarpena funtsezkoa izan liteke. Eta are gehiago, neurri berriak sortzeko gai balitz, estatuen esku hartzea ekidinez, lurraldeen arteko zein
‎hizkuntza komunitateen araberako gizadiaren banaketaren erabatekotasuna eta bortxaezintasuna behar batean oinarritzen da, hain zuzen, giza bizitzaren oinarri espiritualak kasualitatetik zein arbitrariotasunetik urrun dagoen modu batean ziurtatzeko beharrean. Funtsezko baldintzapen horretan esku hartze bidegabe eta arbitrario orok porrot egingo duela ulertaraztea da, finean, hizkuntzalaritzak egin dezakeen ekarpenik handiena, ekarpen horrek giza bizikidetzaren egiazko helburuei lagunduko dien jarduera oinarrituko baitu.
2011
‎Herri txikia izanagatik, ez du asimilaziorako arriskuaren beldurrik, eta «autokonfiantzatik» idatzi du. «Herri txikia gara, eta partikulartasun hori da unibertsaltasunari egin diezaiokegun ekarpenik onena», esan du, «Miguel Torga idazle portugaldarra parafraseatuz Anjel Lertxundik adierazitakoarekin bat eginez».Kiko Venenoren abesti bateko lerroak ere ekarri ditu liburura. «Oso modu naifean esaten ditu gauzak, baina azpidoinu handiarekin.
‎Jarduera hauek guztiak, Genevako IV. Konbentzioaren eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren Erromako Estatutuaren arabera, gerra krimenak laguntzearen pareko dira. ...n zuzen ere, Bilboko autobus garraio zerbitzua kudatzen duen enpresa, eta Udalak, gertaera hauen berri izan arren, kontratua bertan behera utz dezala orain arte egin zaizkion eskaerei entzungor egin die, kontratu publikoetan esleipendun konpainiei ezarritako baldintzen artean giza eskubideak eta nazioarteko legeak bete dezatela eskatzearekin egin duen bezala.Beraz, palestinarren borroka baketsuari egin diezaiokegun ekarpena ez da ezinezko ameskeria, ezta herritarren eraginetik kanpo dagoen zerbait ere; aldiz, udal politikatik egingarria da, ezin dugu onartu gure Udalak Veolia bezalako ibilbidea duten enpresak diru publikoarekin saritzea.
‎Berma dezatela, euren egoera gorabehera, agintari publikoek atxilotu dituzten migratzaileak inpartzialtasunez eta gizabidez tratatuko dituztela eta babes juridikoa jasoko dutela eta, orobat, interprete aditu baten laguntza izatea, nazioarteko zuzenbidearen eta giza eskubideen arauen arabera, batik bat galdeketetan; Polizia eta immigrazioko agintariek migratzaileak duintasunez eta bereizkeriarik gabe tratatuak izan daitezen ardura izatea, nazioarteko arauekin bat etorriz. Besteak beste, administratzaile, polizia, immigrazioko funtzionario eta interesaturik egon daitezkeen beste talde batzuei zuzendutako heziketa espezializatuko ikastaroak antolatzearen bidez; Migratzaileen heziketa agiri eta agiri profesional eta teknikoen aitorpena sustatzeari buruzko gaia aintzatestea, euren bizileku berri diren estatuei egin diezaieketen ekarpena gehienekoraino areagotzeko xedearekin; Migratzaile guztiek giza eskubide guztien gozamen osoa izan dezaten sustatzeko neurri egingarri guztiak har ditzatela; batik bat soldata justu eta balio bereko lanagatik ekitatezko ordainketa, inolako bereizkeriarik gabe; era berean, segurtasunerako eskubidea, ondorengo kasuetan: langabezia, gaixotasuna, desgaitasuna, alarguntza, zahartzaroa edo bizirauteko bestelako baliabide baten gabezia, euren borondatearen aurkako inguruabarrengatik, gizarte segurantza, barne hartuta gizarte asegurua, edota hezkuntzara iristea, osasun laguntza, gizarte zerbitzuak eta euren kultura nortasunarekiko errespetua; Immigranteei harreman zapaltzaileetatik irteten lagunduko dieten immigrazio politika eta programak onetsi eta aplikatzeko aukera kontsidera dezatela, ororen gainetik ezkontidearen edo etxeko indarkeriaren biktima diren emakume eta haurrentzako mesedegarri izango direnak; Eskatzen die estatuei, emakume migratzaileen proportzioa areagotzen dela kontuan izanda, genero kontuetan arreta berezia jar dezala, batez ere sexu diskriminazioari dagokionean, eta bereziki, emakume migratzaileek jasan behar izaten dituzten oztopo ugariak batzen direnean; ikerketa sakonak egin ditzatela, ez bakarrik emakume migratzaileen giza eskubideen aurka gauzatutako urraketen inguruan, ezpada emakume horiek euren jatorrizko herrialdeko ekonomiari nahiz harrera herrialdeko ekonomiari egiten dieten ekarpenaren inguruan, eta ikerketa horien emaitzak hitzarmenen arabera sortutako organoei, zein txosten zuzendu eta horietan barnera ditzatela; Aholkatzen die estatuei aukera eta erantzukizun ekonomiko berdinak aitor diezazkietela epe luzeko biztanle diren migratzaile dokumentatuei, gizarteko gainontzeko kideei bezala; Gomendioa luzatzen die migratzaileen harrera herrialdeei, gizarte zerbitzu egokiak eskaintzeko aukera kontsidera dezatela, batik bat osasun, heziketa eta etxebizitza egoki baten inguruan, lehenespenezko gai gisa, Nazio Batuen erakundeekin, erregio erakundeekin eta nazioarteko finantza erakundeekin elkarlanean; era berean, eskatzen du erakunde horiek erantzun egokia eman diezaiotela halako zerbitzuen eskaerari;
‎Aitortzen dugu adierazpen askatasunaren egikaritzeak eragin duen ekarpen positiboa, bereziki, komunikabideek eta teknologia berriek askatasun horretarako dituzten aukerak, Internet barne, eta informazioa bilatu, jaso eta komunikatzeko askatasunaren errespetu osoak arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokari egin diezaiokeen ekarpena. Horren inguruan, prentsaren independentzia eta komunikabideen autonomia errespetatzeko beharra berresten dugu;
‎bata, hizkuntza txikiaren komunitatearen babespean sortua litzateke, eta bestea, berriz, komunitatez kanpoko erakundeek babestua. Azken honek haurrei oinarrizko eskolatzea eskaintzerakoan egin dezakeen ekarpena ukatu gabe, komunitatearen beraren babespeko eskolaren abantailak azpimarratzen ditu Fishmanek: horrelako eskolek gurasoen babesa eta konpromisoa eskatzen dute, eta hortik dator, azken batean, komunitatea bera indartzea.
‎Eskolak hizkuntza gutxituari egin diezazkiokeen ekarpenen artean, Cunninghamek (2005) aipatzen du hizkuntza gutxitua eskolara etxetik dakarten haurrengan autoestimua nabarmen indartzen dela euren etxeko hizkuntza eskolako hizkuntza dela ikusita. Eta hizkuntza hori etxean ez baizik eta eskolan ikasten duten haurren kasuan ere ekarpen positiboak ikusten ditu autore honek:
‎“Dagoeneko baditugu Somalian haur horien bizitzak salbatzeko laguntza ematen duten taldeak, baina funts gehiago behar ditugu lehenbailehen, gure lana zabaldu eta milaka haur gehiagotara iristeko”, esan du Zambakidesek. Lan horretan lagundu nahi dutenek GKEaren Larrialdietarako Funtsera egin ditzakete ekarpenak Banco Santander-eko kontu zenbakian, telefono zenbakian edo Interneteko www.savethechildren.es orrian.
‎Ke arteko egunak, Gartxot, Olentzero edo Bertsolari... gurea den hori kontatzeko errelatoak dira. Eta bakegintzari egin diezaiokegun ekarpenik handiena etor daiteke ikus entzunezkoetatik ere. Errelatoak horren garrantzitsu bilakatzen diren unean, gidoiak, proiektuak, grabazioak eta emanaldiak ditugu beharrezko.
2012
‎Zein da ELAren lekua nazio eraikuntzan? Egin dezakegun ekarpen nagusia arlo sindikala eta soziala babestea da. Langileez arduratzea.
‎Ez da aski hizkuntza ikertzea, errealitatearekin torratu, zikindu behar da. Sartrek zioen giristinoek esku zikinak ez ukaiteagatik ez dutela eskurik, eta guregatik hori erran ez dezaten, sar gaitezen saltsan, gure gustuko eremuetan egin ditzagun ekarpenak euskaraz.
‎Zenbakiak eta gastua hizpide, Administrazioak trabak jartzen ditu maiz, eta ixtekotan izan da eskola bat baino gehiago, ikasle kopuru gutxienekoa ez betetzeagatik. Etorkizuneko ikuspegiarekin jokatu behar dela diote protagonistek, gaurko inbertsioa biharko fruitua delako, kalitate oneko hezkuntza jasotzen duten haurrak hobeto moldatuko direlako ondorengo ikasketetan, eta handiagoa delako gizarteari egin diezaioketen ekarpena. Bide horretan, batuta eta indartsu ageri dira Gipuzkoako 27 eskola txikiak, 800 familiak, 1.200 ikasleak eta 175 irakasleak, Iñaki Alcaldek filmatutako erretratu ederrean.
‎Bai, konturatu nintzen garrantzitsua dela jakitea non gauden bakoitza, zein den gure arloa eta non diren baliagarriak egin ditzakegun ekarpenak. Eta politikan ikusi nuen ez naizela baliagarria eta ez nagoela eroso.
‎Ez daukat bost urteko epean eraikitzeko moduko gailu bat sortzeko asmorik», esan du Jose Ignacio Pascualek, bere lan moldearen argigarri. Ez du ukatu bere ikerketek egin diezaioketela ekarpenik nanoteknologiari, baina horrek baino zirrara handiagoa eragiten dio jakintzak berak: «Naturaren efektu berriak bilatzen ditugu guk.
‎Euskal kooperatibismoaren beste erronka handi bat jabetza sozializatzekoprozesuari egin diezaiokeen ekarpena da, jabetza moten egitura berri batitxuratuz komunitatean, behar sozialak betetzeko xedea gehiago nabarmenduz.Gai hau garrantzitsua izaten da beti, baina garrantzi estrategiko berezia hartzendu helburutzat dugun testuinguruan, alegia, euskal estataltasunaren eraikuntzalangile klaseak gidatutako Europa prosozialista batean. Hemen marxismora jotzendugu, eta espezifikoki formazio ekonomiko sozialen aldaketa gradualaren legera10; haren arabera, jabetza harremanek haustura puntuak adierazten dituzte garapenhistorikoan.
‎Hori kontuan harturik ulertzen da zein den Psikologiak autonomia proiektuari egin diezaiokeen ekarpenik handiena: gure bizitzaren funts bakarra ohitura dela gogoraraztea.
2013
‎Orain festari berari Oriok egin diezaioken ekarpenerako ideia berriak lantzen ari dira Orioko Herri Ikastolan. Horretarako, Gemma Etxabek esan duenez, sei hilabete inguru daramatza Hastapen Taldeak Kilometroak jaiarekin buru belarri lanean.
‎" Katalana hizkuntza komun eta nazional gisa harturik bakarrik lortuko dira gizarte kohesioa eta demokrazia erreala". Andreu Barnillsek, Vilaweben, eredu elebidunaren ordez, eleaniztasunaren kudeaketa publiko, bizkor, malgu eta integratzailea proposatzen zuen, Kataluniak Europari egin diezaiokeen ekarpenik garrantzitsuena bezala. Juan Carlos Moreno Cabrera ere aukera honen aurka azaldu da.
‎Eta zer ekarpen egin diezaioke idatzi beharreko historia horri zinemagile baten begiradak? Pintore batek, edo poeta batek, edo sortzaile batek egin dezakeen ekarpen bera egin dezake. Hainbeste gertakari bizi izan genituen aurreko mendean, non harrobi tematiko izugarria dugun lantzeko.
‎Karparen helburu nagusia informazioa ematea da," urte honetan dagoeneko urduliztarren iritzia jaso baita hainbat bitartekoren bidez". Dena dela, Urdulizko Udalaren ustez," herritarrek beti egin ditzakete ekarpen interesgarriak eta beti aberastu ditzakete panelen bitartez emango zaien informazioko hainbat gai". Horregatik, nahi duenak oraindik ekarpenak egin eta parte hartzeko aukera izango duela agindu du Udal Gobernuak.
‎" Interaktuaziorako aukera ematen du, eta tresna indartsua da modu horretan. Edonork zuzenean galdetu edo egin ditzake ekarpenak, eta herritarren iritzia jasotzeko ere balio du. Dena den, idazten dudanean zaila zait nire iritziaren eta ordezkari publikoaren iritziaren artean desberdintzea.
‎Postmodernitateak duen erlijio kontzeptuari dagokionez eta pobreen historiaren inguruan egiten duen planteamenduari dagokionez, Mardones oso kritiko agertuko da; baina jarrera kritikoak ez dio iluntzen postmodernitateak egin dezakeen ekarpena. " Sublimearen estetika" delako esapidea dugu gakoa berriro ere; postmodernitatearen estetika, Lyotarden iritzian, sublimearen estetika dela gogorarazten digu Mardonesek.
‎Norbere euskararen emari osoa, oso osoa, haurrari trasmititzea. Horra haurrari (eta hizkuntzari, baina batez ere haurrari) egin diezaiokegun ekarpenik onena. Norberak umetan jasotako euskalkiaren tolesdura guztietatik hasi eta dakizun terminologia berezitu guztiraino, haur batek ez du inolako arazorik izaten guztia bereganatzeko.
‎Bestetik, errealitatea humanitzatzeko bideetan herri honek egin eta aporta lezakeena, bere humanizazio potentziala. Mende berriko humanizazio bide prekarioetan egin dezakeen bidea eta egin ditzakeen ekarpenak. Horretan nire bularpea gizateriarekin hunkitzen da, ez du interes berezirik herri baten edo bestearen ongizate handiagoan.
2014
‎Bestalde alderdi sozio-ekonomikoan euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoek une honetan finkatu xamar duten muga gainditzeko bidea ere izan daiteke hau. Ondorengo lerroetan hizkuntzaren berreskurapen prozesuak toki garapenari egin diezaiokeen ekarpenaz jardungo dugu, baita toki garapenak hizkuntza berreskurapenari egin diezaiokeenaz ere. Prozesu hauetan gizarte eragileek bete beharreko funtzioak, eta euskararen berreskurapena bere baitan daraman toki garapenak behar dituen tresnak ere aipatuko dira.
‎Egia esan, ez dakit. Baina uste dut ez duela ezertan laguntzen presoek prozesuaren alde egin ditzaketen ekarpenei oztopoak jartzeak. Foro Sozialaren gomendioen jarraipen batzorde bat aurkeztu duzue.
‎Aipatu dute berriro aurrekontuen «izaera soziala», eta aipatu dute berriro «egonkortasuna» lortzeko «guztien» parte hartzea dela beharrezkoa. Gainontzeko taldeek egin ditzaketen ekarpenei «irekita» daudela diote horregatik. Are gehiago, Iñigo Urkulluk gainontzeko alderdiekin egindako bilera errondaren ostean, ikusten dutela «adostasun zabal bat» lortzeko aukera, aurrekontuek izan luketen «eduki sozialen» inguruan.
‎Hargatik, kontzientzia hartze berri batez ariko ginateke non, behingoz, kirolaren onuren inguruan saldu izan diren mitologiak hankaz gora jarri eta egiaz gizarte eraikuntza egin lezaketen ekarpenez ariko ginatekeen.
‎Berriro ere Coalterrengana bueltatuaz, beharbada interesgarria litzateke zer kirol, zer baldintzatan, zer ondorio eta zeinentzako galderen erantzunean sakontzen hastea eta ez, besterik gabe, kirola ona delako definizio zabalean gelditzea. Aurrerapauso hori egingo bagenu, asko aurreratuko genuke kirol politika serioago hartzeko garaian eta, behingoagatik, gizarte arazoetan egin dezakeen ekarpen zehatza argitzeko garaian.
‎Hala, ENIDEren inkestak adierazten duenez, «C bitamina gehiegi izateagatik eragin kaltegarriak izateko arriskua, biztanleria oro har hartuta, oso txikia da». Zukuak eta gehiegizko pisuari egin diezaiokeen ekarpena Nolanahi ere, hainbeste bitamina hartzeak ez du onura gehigarririk ekartzen, eta hori argitzeko unea da laranja zukua maiz edatea arriskutsua izan daitekeela populazioaren osasunerako. Osasun arloan, zalantzarik gabe, zukuen ohiko kontsumoa, etxean izan arren, gehiegizko pisua edo diabetesa izateko arrisku handiago bihur daiteke, artikuluak aztertu bezala Etxeko fruta zukuak edo «%100»:
2015
‎Justizian oinarritutako normalizazio prozesua aurrera eramatea. Munduari egin diezaiokegun ekarpenik handienetakoa hori da".
‎Ikasgai bakoitzak ahozko hizkuntza berariaz lantzeko ematen dituen aukerak aztertzea eta proposamenak egitea ere baliteke izatea erronka emankor bat. Azkenik, eskolari gai honen ardura osoa eman beharrik gabe, eskolaz kanpoko eremu antolatuetan ahozkotasunak egin ditzakeen ekarpenak aztertu genituzke: hedabideak, kirolaren eremua eta aisialdia.
‎/' Ideiaz beterik nator, zer egin dezaket?'. / Hobe pobre izatea laket», dio, esaterako, Canok idatzitako Bai mundu berria kantuak.«Uste dugu mundu azkarrotan musikak eta kulturak egin dezaketela ekarpenik, eta hau da gure alea», xehatu du aurkezpena Beñat Barandiaran gitarra jotzaileak. Jazza eta popa ditu arnasa nagusi diskoak, baina ez dio muzinik egiten rock progresiboari eta esperimentalismoari ere, kideen hitzetan.2014ko azaro abenduan grabatu zuten diskoa, Beasaingo Pottoko estudioan, Fredi Pelaez zutela soinu teknikari.
‎Ez berehala, ordea, hasieran Hego Euskal Herriko euskara hutsezko astekariek ere prentsa abertzale elebidunaren premiaz jardun baitzuten, eta baita estreinako agerkariei abegi bero samarra eskaini ere. Gerora, ordea, bide berri hark euskarari egin ziezaiokeen ekarpen urriaz jabetuta, jarrera aldatzen hasi ziren, euskal prentsa euskaraz idatzitakoa baino ez zela aldarrikatuta. Garai haiek gogoan, segidan datozen lerroak idatzi zituen Pello Zubiriak Jakin aldizkarian (1996:
‎Hizkuntza asko daude, anitzak gara bai, hemen bizi edo hilko den berezko hizkuntza, euskara, arriskuan dago, eta orduan zein da ekologiaren ikuspuntutik egin dezakegun ekarpena. Ba aniztasun hori mantendu.
‎Baina alderantziz erebehar da. Ezagutu behar ditugu oso ondo, pentsatu behar dugu oso ondo tokian tokian zer gertatzen ari den, eta horri ondo erantzuten asmatu behar dugu, izan ere, desberdina izan beharda errealitatearen arabera, proposatzen den plana edo ekintza, eta hizkuntzetan ere berdin.Munduko aniztasunari guk hemendik egin diezaiokegun ekarpen handiena euskarari eusteada, eta euskara kalitatez garatzea. Pentsatu behar dugu globalki, eta tokian tokiko planak eginbehar ditugu teknika ezberdinak erabiliz.
‎Hain zuzen ere, azken urteetan lan handia egin da ikastoletan gure jaiak parekideak izan daitezen bultzatzeko, eraso sexistarik ez onartzeko, eta, emango balira, haiei aurre egiteko eta salatzeko. «Horretan sakontzea dagokigu eta sakonduko dugu, uste baitugu hori dela ikastolok gai honetan gizarteari egin diezaiokegun ekarpen garrantzitsua», jakinarazi du Ikastolen elkarteak.
‎Barcinaren proiektua Nafarroako Gobernua izan da, eta bertako Landa Garapenerako kontseilari izan da Esparza, baina hark orain dio bere proiektua beste bat dela. «Nire ustez, Nafarroak eskatzen diguna da auzia, UPNren kontseilu politikoak bere garaian eskatu zidan apustua da auzia, eta hori da orain mahai gainean jartzen dudana».Esparzaren ikuspuntutik, maiatzaren 24aren aurreko kanpainan eta batez ere maiatzaren 24aren ondorengo negoziazioetan Barcinak egin dezakeen ekarpena da arazoa. Kanpainari begira, eskuineko sektorearen mobilizazioa oztopa dezake, baina, batez ere, emaitzen arabera, bozen ondorengo negoziazioei begira, lasta handi bat bihur daiteke.Orain, Barcinaren teilatu gainean dago pilota.
‎ELAk, hedabideon jokabidea salatzeaz gain —ahoan bilorik gabe salatu ere732—, komunikabideek gatazka bideratzeko egin zezaketen ekarpena aldarrikatu zuen; horrela, Ipar Irlandako Irish News egunkari katolikoaren eta Newsletter protestantearen zuzendaritzetako kide banarekin topaketak antolatu zituen Bilbon azaroaren azkenaldian; 733 hurrengo martxoan ELAren Manu Robles Arangiz eta LABen Ipar Hegoa fundazioek Komunikabideen erronka Euskal Herrian txostena aurkeztu zuten ehun bat kazetari bildu zituen jardunaldian...
‎ELAren ordezkarien aburuz, sindikatuek bere alorra landu behar zuten, batik bat, eta alor horretan lankidetza sakontzea zen ELAk eta LABek naziogintzari egin ziezaioketen ekarpenik berariazkoena eta baliotsuena: garai zailagoan elkarlanean aritzeko gauza izan bagara —zioten ELAkoek—, ETAren esku hartzerik gabeko garai berrian elkarlana egonkortu eta sendotzeko parada aproposa dugu; azter dezagun, hortaz, zeintzuk izan ote daitezkeen elkarlanari luzera begirako dimentsioa eman liezaioketen lan arloak eta saia gaitezen horiek elkarrekin jorratzen.
2016
‎Aldiz, erakundea desagertzen bada, hausnarketa kritikoa egin ondoren, ezker abertzaleak ere berea egiten badu, presoak ere parametro berri horietan bere bidea egin dezake, hasteko hobeto paratuko da. Hori gertatu ondoren, preso direnek eta izandakoek egin dezakegun ekarpen erreala elkarbizitzaren aldeko lana da. Horrek normalizazio politikoa ekarriko du herrian.
‎Euskararen normalizazio prozesuan eta gizartearen bizikidetzaren sustapenean egin dezaketen ekarpena Osakidetza eta EHU gizartearen erdigunean kokatzeko indargunea izan daiteke.
‎azken finean, nori axola zaio gure Gauza tristea? Izan al daiteke, inoiz defendatu izan den bezala, europar literaturari egin diezaiokegun ekarpenik behinena. Kontuan hartuta euskal literaturaren zein lanek eskuratu duten nazioarteko arrakasta minimo bat, eta baita gure arazoa are txikituago utzi duen mundu mailako terrorismoaren bilakaera ere, ez dirudi hala gertatuko denik.
‎Badakit politika eta pentsamendu munduan, uko egiten diotela batzuek indartsu Kreatzailearen ideiari; edota funtsik gabea iruditzen zaiela. Horrela, ekologia osoaren eta gizadiaren garapen betearen mesedetan erlijioek egin ditzaketen ekarpenak zentzungabeko gauza bezala bazterrera uzteraino ere iristen dira. Beste batzuetan, azpikulturatzat hartzen dira ekarpen horiek eta nolabait ere toleratu behar diren gauzatzat.
‎Liburuek oso ondo laburbiltzen dute egin nahi duguna baina ordua da, pixkanaka, praktikara eramateko. Denok batera joan nahi izan dugu, bakoitzak bere esparrutik egin dezakeen ekarpena aintzat hartuta". Aste bukaera oso baterako egitaraua prestatu dute eta asmoa da" ahalik eta ume gehien" elkartzea.
‎Izatea zer den, izateko zein modu dauden, zein errealitatek duten benetako izatea eta zeinek itxurazkoa baino ez, eta antzeko auziez arduratzen da ontologia. XIX eta XX. mendeetan fisikak pertzepzioaren filosofiari eragin zion moduaren antzera, antropologiak eta bere atal bat den mitologiaren azterketak ere egin diezaioke ekarpenik ontologiari. Antropologiaren ikuspunturik begiratuko diogunez ontologiari, honen aspektu bati baino ez diogu begiratuko:
2017
‎ez da gizartea edo erakundeen lana izan soilik, elkarrekin egindako zerbait baizik. Bakoitzak egin zezakeen ekarpenetik, izugarria izan da antolaketa lana, eta hori inoiz ez bezala bisualizatu da urriaren 1ean. Klandestinitateak bakarrik eman dezakeen adrenalinatik, desobedientzian trebatuak diren CUPekoek melé ak egiteko teknikak erakutsi zituzten, erakundeek lokalen kudeaketa bermatu zuten eta milaka herritarren borondateak goizeko bostetatik iluntzeko zortzietara ikastetxeak irekita mantentzeko grina suposatu zuen.
‎Aurten, aurrenekoz, Azpeititik kanpoko sortzaileek ere aurkez diztakete lanak bekara. Diru-laguntzak banatzeko orduan kontuan hartuko dituzte, besteak beste, proiektuen interesa, kalitatea, originaltasuna, diziplina ezberdinak nahastea eta Azpeitiko kulturari egin diezaioketen ekarpena.
‎16 urtetik gorako edonork aurkez ditzake lanak bekara, eta aurten, aurrenekoz, Azpeititik kanpoko sortzaileek ere izango dute horretarako aukera. Sortzaileek edozein kultur arlotako proiektuak aurkez ditzakete (musika, pintura, eskultura, literatura, antzerkia, komikia, soinu konposizioa, ikus entzunekoa, dantza...), baina laguntzak banatzerako orduan kontuan izango dituzte, besteak beste, proiektuen interesa, kalitatea, originaltasuna, diziplina ezberdinak nahastea eta Azpeitiko kulturari egin diezaioketen ekarpena. Eskatzaile bakoitzak nahi adina proiektu aurkez ditzake bekara, baina sortzaileko gehienez bi proiektu lagunduko dituzte diruz.
‎Kontuan hartuko dira proiektuen interesa, kalitatea, originaltasuna, diziplina ezberdinak nahastea, Azpeitiko kulturari egin diezaioketen ekarpena, eta genero ikuspegia eta bazterketa soziala jasateko arriskuan daudenak ere kontuan hartzea.
‎2012an, kulturaren eta artearen sorkuntza eremu gisa hasi zen. Bonbardaketatik bizirik atera ziren haien lobek osatu zuten," utzi diguten lekukotzarekin eta ondarearekin bakoitzak bere esparruan egin dezakeen ekarpena egin dezan", azaldu du Maitane Uriartek.
‎Aipatu hiru herrialdeetan, pairatzen zuten egiturazko krisia gainditu nahian (politiko, ekonomiko eta soziala) herriek prozesu konstituziogileak abiatu eta konstituzio berriak onartu zituzten, bidean irakaspen mordoa utziz. Lan honetan irakaspen horiek Euskal Herriari egin diezaieketen ekarpena azaltzeko ahalegina egingo da. Zeharka bada ere, Kataluniari ere begiratuko zaio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia