Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2002
‎Erromatar mandatariak hara joan zirenean eta horien oste ugariak etxea inguratu zuenean, atetik begira zegoen esklabuak esan zion Hanibali ohizkoa zen baino armatutako gizon gehiago ageri zirela. Honek, ate guztietara ostera bat egin zezala agindu zion eta berari agudo jakinaraz ziezaiola ea alde guztietatik modu berean setiaturik zegoen. Esklabuak nola zegoen kontua azkar adierazi eta irteera denak hartuta zeudela jakitera eman zionean, sumatu zuen hori ez zela zoriaren eraginez gertatu, baizik eta bere bila zetozela eta ziola biziari luzaroan eutsi; bizia inoren esku ez galtzearren, bere lehengo balentriez gogoratuz, beti soinean eraman ohi zuen pozoia irentsi egin zuen.
2003
‎Ekuadorren gainean beste gida bat idatzi zuen eta, hari esker, Lituaniako Gobernuak, independentzia lortu berri, Baltikoko errepublika hartaz monografia egin zezan agindu zion.
‎Izan ere, frantsesak saiatu, saiatu ziren misiolariek herriarengan zuten eragin moralaz baliatzen. Misiolari ezagunetako bati, Jose Kruz Etxeberriari, esaterako, Jose Bonaparte erregeari obedientzia aldarrikatzeko sermoi bat egin zezan agindu zioten. Etxeberriak uko egin zuen, ordea," y prefirió las prisiones a tal vil libertad".
‎Esperientzia hori oso gogoan izango zuten Pirinioen bestaldeko kontrairaultzaileek, Erlijioa, Erregea eta foruak denak ondo lotuta aldarrikatu zituztenean. Era berean, 1801eko Konkordatuaren ondoren, Departamendu zibilek eta diozesiek bat egin zezaten agindu zen, eta horrela lehenago hiru elizbarrutitan (Baiona, Akize, Oloroe) zatituta zeuden Iparraldeko hiru probintziak ordutik aurrera Baionakoan bildu ziren, Biarnorekin batera.
2005
‎Horrek, berriro ere, gure zaharrak azpiegiturez hornitzeaz eta arreta bideratzeaz hausnarketa egin dezagun agintzen digu, osasun alorreko gogoetez haratago.
‎Hidronorte k Espainian hamar mini zentraletik gora dauzkan enpresa, Vigoko Unibertsitatearekin elkarlanean jardunez, aholkularitza bulego independente bati, Santiago Compostelakoan Tambre ibaian enpresak daukan zentralak eragiten duen efektuaren ondorioak ezagutzeko Ingurugiroko Zaintza Programa egin zezan agindu zion.
2006
‎–Andereñoak matematikako lanak egin ditzagun agindu digu.
2007
‎Azken kasu horretan, bost egun igaro aurretik alderdiak eta Fiskaltza deituko dira, errekurtsoaren izapidetza prozedura bereziaren bidez egitearen bidezkotasunari buruz duten iritzia eman dezaten. Hurrengo egunean, organo judizialak autoa emango du jardunek prozedura horren bidez aurrera egin dezaten agintzeko edo horiek ez onartzea adosteko. Jardunek aurrera egitea erabakitzen bada, errekurtsogileak zortzi egun izango ditu demanda formalizatzeko, eta alderdi demandatuek eta Fiskaltzak zortzi eguneko epea izango dute kasuan kasuko alegazioak egin ditzaten.
2008
‎Frai Millanek, baina, eskuaren mugimendu kementsu batez, aurrera egin zezala agindu zion.
‎Gainera, nork zekien kontuak garbiak ote ziren? Eta nor zen Miel denak agintepean edukitzeko, orain hau, gero hori eta bihar beste hura egin zezatela agintzeko?
‎Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko presidenteak AHTren ibilbideari eta balizko geltokiari buruzko ikerketa egin dezala agindu dio Hirigintza Agentziari. «Geltoki baten interesak, ondorioak eta trabak» azter ditzala eskatu dio, hautetsien iritzia jakinaren gainean plazaratu ahal izateko.
‎Frai Millanek, baina, eskuaren mugimendu kementsu batez, aurrera egin zezala agindu zion.
2009
‎Euskal gizarteak herenegungoan, beste behin, aukeratzeko eskubidea gauzatu zuen. Gure gizarte honek, hurrengo lau urteotan Eusko Legebiltzarrean zazpi alderdik politika egin dezaten agindua ebatzi du. Ohiko parte hartzea izan dugu, bi heren, eta boto baliogabeak ez dira %9ra heldu.
‎Hitzak betidanik goi klaseek asmatu dituzte; hitzek esanahi bat adierazten digute: interpretazio jakin bat egin dezagun agintzen digute. Horrenbestez, zeinu primarioak eta enigmatikoak izatea ez da gu interpretazio lanei lotuak egotearen arrazoia, interpretazioak (bat baino gehiago) izatea baizik, mintzo den ororen gainetik interpretazio bortitzek ehunduriko bilbe handia baitatza beti.
2010
‎Ikerketa Institutuan egin nuen lan, pneumologia sailean, tuberkulosia ikertzen batez ere. Institutuak ospe handia zuen eta, ni hartan ari nintzela lanean, Kubatik Moskura mediku espedizio bat izan zen ospitaleetako zuzendariak eta beste; tartean zen Machado Ventura, hemengo Ikerketa Institutuko zuzendaria, izen handiko medikua Kuban orduan, eta nik gaztelaniaz banekienez, bisitariekin hitz egin nezan agindu zidaten, medikuntzaz gaztelaniaz hitz egiteko, alegia. Haiekin lan egin nuen, gure pneumologia programa azaldu nien, nola lan egiten genuen tuberkulosiaren kontra, hau eta hura, nik nekien guztia.
‎eta maila guztien gaineko maila beretzat harturik. Une hartan, baina, alderantziz gertatu zen, aitak ez baitzigun egongelatik alde egin genezan agindu; aldiz, berak alde egin zuen bere borondatez, etxeko jauna zen neurrian, aitak etxeko harri guztiak zituen, baina ez zen giltzarriaren jabe, antza?, jarrera harekin beste zerbait ere esan nahi baligu bezala: –Orbetarren arraza galdu da, bai, maila batean, baina ez da betiko galduko, Teofilo Maria eta biok horretarako baikaude, harrizko zutabe batzuk eginik, bigunkeria eta samurkeria guztietatik urrun?.
‎Aita, izan ere, beti izan zen etxeko aginpidea, etxekooi tokia eta maila esleitzen zizkiguna, toki guztien gaineko tokia —piramidearen erpin mugigaitza— eta maila guztien gaineko maila beretzat harturik. Une hartan, baina, alderantziz gertatu zen, aitak ez baitzigun egongelatik alde egin genezan agindu; aldiz, berak alde egin zuen bere borondatez —etxeko jauna zen neurrian, aitak etxeko harri guztiak zituen, baina ez zen giltzarriaren jabe, antza—, jarrera harekin beste zerbait ere esan nahi baligu bezala: " Orbetarren arraza galdu da, bai, maila batean, baina ez da betiko galduko, Teofilo Maria eta biok horretarako baikaude, harrizko zutabe batzuk eginik, bigunkeria eta samurkeria guztietatik urrun".
2011
‎Bertigorik gehienak jarrerazkoak izaten dira, eta aurre egiteko, jarrerazko maniobra batzuk egin ditzan agintzen zaio gaixoari, bertigoa zerk eragiten duen jakin eta konpentsatzeko.
‎Bigarren armazoia osatzeko behar duen guztia emango diola, baina estreina berea egin dezala agindu dio andereñok. Mugitu du, beraz, lanak bukatuko baditu.
‎Don Erasmok, batzuetan, denok marrazki bera egin genezan agintzen zigun, baita, bertze batzuetan, askatasun osoa eman ere, nork bere marrazkiari ekin ziezaion, egun hartan ere halatsu?
‎Onen ondorioz, naiz «Eusko Ikaskuntza», ri naiz eratu liteken beste kulturazko bazkunari, euskal irakaskintza ta kultura guzirako egitarau orokar bat egin dezala agintzea.
2012
‎Udaltzaina besoei eragiten ari da, autoei ahalik eta azkarren aurrera egin dezaten aginduz. Eta azkenean auto gorria ere abiatu da.
‎Iturriak, lorategiak, pasealekuak, etorbideak eta zuhaiztiak gustu on eta irizpide zehatzez zeuden denak ezarriak. Merezita goraipatu nion ikusitako guztia, nahiz Gorentasun hark ez zuen batere aintzat hartu afalostera arte; orduan, beste inor gabe aurrean, oso malenkoniatsu esan zidan beldur zela hiriko nahiz landako bere etxeak bota eta garaiko modaren arabera berreraiki ote zituen, baita berak landaturik zuen guztia desegin eta ohitura modernoek eskatu bezala beste batzuk ezarri, eta berdin egin zezatela agindu ote zien bere maizterrei ere, ez bazuen harrokeriaz, berekoikeriaz, arrandikeriaz, ezjakintasunez eta kasketaldiaz salatua izan nahi behintzat, eta agian Maiestatearen haserrea ere areagotu.
‎Kaxa handiaz gain, non eramaten baininduten eskuarki, beste txikiago bat egin ziezadatela agindu zuen Erreginak, karratua, lau metro zabal eta hiru altu, bidaietarako egokiagoa izango zena, zeren eta agian bestea handiegia baitzen Glumdalclitchen altzorako, eta deserosoa zalgurdi barruan eramateko; lehengo artisau berak egin zuen, neuk zuzenduta ekintza osoan. Bidaiatzeko gelatxoa karratu karratua zen, leiho batekin alboetako hiru alderen erdian, eta leiho bakoitzak burdin hesia zuen kanpotik, bidaia luzeetan istripurik gerta ez zedin.
2013
‎Ez nintzen batere gose, eta amaren esanak ez nituen entzuten ardurenean. A neska, iratzar hadi, andratu haizenetik lo hago eta esan zidan azkenean, hori gertatu beharrekoa zunan; baina nik ez nion jaramon handirik egin itxuraz, zeren osabak gogorra ala burugogorra iragarri al zinan jaurti zuen handik astebetera, eta esaldi harekin batera orein larru bat ere jaurti zidan, lan egin nezan aginduz keinu batez.
2014
‎Jakina, Bonaparte gizakia zenez, hutsegiteak ere izan zituen. Esate baterako, Urdiaingo eta Etxarri Aranazko hizkeretara itzulpen batzuk egin zitzan agindu zion hango apaiz bati. Garai hartan ez zegoen dialektologia zer zen zekien lagun askorik eta apaiz hark, nonbait, Bonapartek euskara" onera" itzultzea nahiko zuela pentsatu, eta Tolosaldeko euskarara itzuli zuen, hura zelako garai hartan euskara on eta dotoretzat jotzen zena.
‎Zerbait ikusi zenuela iruditzen zitzaizun, baina zigilua ipinita zegoen. Otorduetan gizon zuriek esertzeko lehentasunagatik izan ohi zituzten liskarrez aspertu zenean, izugarrizko mahai biribil bat egin zezatela agindu zuen, eta horretarako, etxe berezi bat eraiki behar izan zuten. Huraxe zen estazioko jantokia.
2015
‎Baina semeak gorroto zion. Gorroto zion ondora etorri zitzaielako, gelditu eta goitik begiratzen zielako; gorroto zion etena sortu zuelako; gorroto zion imintzio asaldatu eta handios haiengatik; buru aparta harengatik; hainbeste eskakizun eta egotismorengatik, hantxe zegoen zutik, kasu egin ziezaioten agintzen?; baina, batez ere, gorroto zion aitaren zirrara dardarkari eta txiolariari, inguru guztian hoska oztopatu egiten baitzuen amarekiko harremanen sinpletasun eta zuhurtzia perfektua. Begirada orrian josiz, hari alde eginaraztea espero zuen; hatzarekin hitz bat seinalatuz, amaren arreta bereganatzea espero zuen, haserre, bai baitzekien berehala barreiatzen zitzaiola, aita aldamenean gelditu bezain laster.
‎Egun batean, patuak Neronen itxura hartu zion. Enperadoreak, bere aurkako konplot batean esku hartzeaz salatu eta bere buruaz beste egin zezan agindu zion. Senekak, bere filosofiarekin ados, fortunaren erabakia patxadaz onartu, bainuontzia bete, eskumuturretako zainak ebaki eta goxo goxo hil zen ur epelean.
‎2 Penitentzia eta otoitz handiko emakumea da, eta Jaunak mesede handiak egiten zizkion, eta Andre Maria agertu zitzaion eta monasterioa egin zezala agindu. Jaunazerbitzatzean hainbesteko aldea zeramakidan, non lotsa bainintzen haren aurrean egoten.
‎Kondestablearengan aurkitu dute babesa, eta hark ongi hitz egin die eta mesede handia egin die. Berorren gorentasunari eskatzen diodana hau da, idatz diezaiola haren jauntasunari egin duena eskertuz eta horretan aurrera egin dezala aginduz eta lagun diezaiela behar duten guztian.
‎du sinetsi zein nahigabe handiaz nagoen egun hauetan, ez otoitz egiten ez irakurtzen ez bainaiz ausartzen, diodanez, honezkero hobeki banago ere; hala ere, zentzaturik geratuko naiz, nik diotsot. Eta horrela egin beza agintzen diotena, horrekin Jainkoarekikoa betetzen baitu. Ai gizagaixoa, ez uste izan otoitz era hori denik niri loa galarazten zidana!
‎Barberuarenean eserita dago: " Oroitzapenetan babestua, pena zuen bizarginak ‘el señor está servido’ esango zionean altxatu zuelako, eta eskuak egin ziezazkioten aginduz egonaldia luzatzeko aukera ere neurtu zuen, uste osorik gabe, ordea, bai baitzekien ez zuela halakorik egingo".
2017
‎Maisua berriz altxatu, kandelak piztu, eta lekura itzuliz arrautzaren dantza egin ziezaiotela agindu zuen.
‎. Zer dira ordenagailuaren kontrolatzaileak? Kontrolatzaileak programa txikiak dira, sistema eragilearen eta ordenagailura konektatutako periferikoen arteko zubia. Haren funtzio nagusia da biak komunikatzen uztea, sistema eragilearen komandoak dagokion periferikoak interpreta eta egin ditzakeen aginduetara itzuliz. Adibide bat. Inprimagailuaren kontrolatzaileak edozein aplikazioren «Inprimatu» komandoaren bidez bidalitako jarraibideak jasotzen ditu.
2018
‎Saguzarraren odolez betetako ukentontziari estalkia kendu, bertan antzara luma bat busti, eta han bilduta geundenon izenak idatzi zituen pergamuan. Tu egin zuen gero pergamura, eta geuk ere tu egin genezala agindu zigun. Azkenik, sutara bota zuen pergamua.
‎Maisuak agindutako elezahar eta alegorietako gaiak lantzen aritua nintzen ordu arte, baina maisuarekin izan nuen elkarrizketa horren biharamun goizean bere aurrera deitu ninduen, eta erretratu bat egin niezaiola agindu zidan. Luzaz egon nintzen maisuaren aurpegiko bertuteak indartu eta ahuleziak saihestekotan, baina, azkenean, ikusi bezalaxe eraman nuen maisua irudira.
2019
‎Oraingoan ez zuen matrakarik nahi, eta ibilgailua azeleratu zuen, baina bide seinaleak agintzen zuen baino motelago joateko, orduko berrogeian. Jarraikiz zetorkiona ikusteko barruko atzerako ispilua begiratu ondoren, leihoa zabaldu zuen eskuarekin aurrera egin zezan agintzeko.
‎Isilik, bere buruari eman dio aholkua: " Egin ezazu agintzen dizutena. Eta ondo begiratu beti".
‎Oso kezkatua zegoen, urduri, bere onetik at senarraren, Walter Fernandez delakoaren jarreraren kariaz. Niri Walter horren segimendua egin nezan agindu zidaten. Goiz hartan, beste egun bat gehiago nire errutina aspergarrian, Fernadez Fita senar emazteen txalet atxikia zaintzen ari nintzen.
Egin ezazu agindutakoa!
2020
‎Ahizpa berba lapikoen ama gero. Bere alabei baxuago hitz egin dezaten agintzeko ez du txutxu mutxu aldizkaritik begirada altxatu. Pilotuaren mezua entzundakoan, berriz, inguruaren azterketa egin du istantean.
‎Baina lurrak irents nintzan erregutzen nuen hein berean, beste zerbaitek arrunt kontrakoa egin nezan agintzen zidan barren barrendik. Zomorro moduko bat zen, zulatu eta zulatu ari zitzaidana, gero eta mingarriago gainera.
‎Kokotsa jaso, eta, egiteko asko daukanaren egonezin presatiaz, hitz egin nezala agindu zidan Lizartzak nahiko lehor.
2021
‎Adibidez: Egin ezazu agintzen zaizuna, adiskide. Bestela damutuko zaizu; Egin ezazu agintzen zaizuna, adiskide, bestela damutuko zaizu; Semea soldadu dauka.
‎Egin ezazu agintzen zaizuna, adiskide. Bestela damutuko zaizu; Egin ezazu agintzen zaizuna, adiskide, bestela damutuko zaizu; Semea soldadu dauka. Alaba, berriz, ikasten; Semea soldadu dauka, alaba, berriz, ikasten.
‎Ezkon bidaiara balihoa bezala antolatu zuen guztia. Herriko berrehun neska hautatu zituen berekin batera prozesioan joateko; bera senargaiarengana balihoa bezala kantu eta dantza egin zezaten agindu zien. Neska guztiek, irribarrez, bi ilara egin zituzten, Untonbinderen alde banatan, eta urduri abiatu ziren beren mentura bila.
‎" Zuhaitzetako hostoak haz daitezela agintzen dut! Euria egin dezala agintzen dut!...". Baina alferrik.
‎" Zuhaitzetako hostoak haz daitezela agintzen dut! Euria egin dezala agintzen dut!...". Baina alferrik.
‎* Amak lasterka egin ezin zuenez, Udaletxeko arkupeetan babestu ginen. Guardia zibil talde batek korrika alde egin genezala agindu zigun, baina amak lasterka egin ezin zuela esan zienean han gelditzeko esan ziguten, mugitu gabe, ez zitzaigula ezer gertatuko. Handik gutxira, beste guardia zibil talde bat etorri zen, Panizo sarjentua buru zuela; ikusi ninduenean, txintik esan gabe, arma kulataz niri jipoika hasi zen.
2022
‎Hain iruditzen zaizkio tentelak auzoen usteak, non sarri launaka sarrarazten dituen trabestiak portalera. Eta han lizunkeriak egin dezatela agindu, guztien bistara, soilik probokatzearren, egiazki espektakulu pornografikoek oka egiteko gogoa eragiten dioten arren.
‎Funtzionarioa piztu egin zen, haize zurrunbilo batek bere baitan harrapatu balu bezalaxe. Funtzionarioak informazioa eman, erregistrokoek kopia hura egin zezatela agindu eta eskatzaileari aulkia eskaini zion, eta hori dena istant batean. Eguraldiari buruz mintzatzeko eta uztari buruzko galderak egiteko astia ere atera zuen.
‎Baietz bazen, eskuineko keinukariari ematen nion, atzetik zetorren autoari paso emateko; ezetz bazen, ba, ezer ez. Baina egun batean, kamioi tzar bat parez pare zetorkigunean, egin nezala agindu zidan, emateko paso. Txakur putakumeak.
2023
‎Gogoeta egiten saiatzen naiz nire amak esandakoari buruz. Alperrik, gure aita atzeko gidarien bozina hotsagatik aiko maikoan hasi bitartean txapelokerrak kotxe barrurantz luzatu du bere begiratu zorrotza eta nire anaia eta biok ikusi orduko motorra piztu eta aurrera egin dezan agintzen dio. Isilean iritsi gara txapelokerrek errepidean jarritako arantzadun kateraino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia