Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 116

2000
‎Badirudi ordea, ekonomikoki ez duela esfortzurik eskatzen: " Fagor bezalako enpresa batentzat argibideak euskaraz idazteak bakarrik fotolito bat gehiago egitea esan nahiko luke. Besteetan, etiketa bat diseinatzeak, euskaraz edo gaztelaniaz, berdin balio du".
2001
‎Horixe da, hain zuzen ere, Pasaiako portuko arduradunek behin eta berriz diotena, eta kanpoaldeko portu bat eraiki beharra aldarrikatzen dute egungo portu azalera mugatu horrek berekin dituen arazo larriei irtenbide bat bilatzeko. Dagoeneko hainbat azterketa eta txosten egiten ari dira asmo hori aurrera eramateko, baina horrek 75.000 milioi pezetako (3.000 milioi libera) inbertsioa egitea esan nahiko luke. Gauzatu litekeen hedapen hori, halere, kezka bihurtu da Bilboko portuko agintarientzat; izan ere, Uniport bezalakoentzat ondorio larriak ekar ditzake.
‎Hizkuntza gutxituekiko orientazio instrumentalak, euskara kasu, esanahiberezia du: hizkuntza horren erabilpen erreala egitea esan nahi du.
2002
‎Nire mentalidadetik, lanak erdi aukeran egiteak esan nahi zuen, demagun aizkolari batek 45 egin nahi bazuen apustua, eta besteak 15era, erdi aukeraren poderioz biek ere 30nara jokatu zuketeela. Oker nenbilen.
‎Oker nenbilen. Lanak erdi aukeran egiteak esan nahi omen du, batak 45 lana proposatzen badu, 15 proposatzera zetorrenak egin egin dituela 45 horiek, eta 45eko ideian zetorrenak, bestearen 15ak ere egin egin dituela.
‎Eragimena: Gauzak ahalik eta ongien egitea esan nahi du, ahalik eta kosturik txikienarekin eta ahalik eta denbora laburrenean. Bere denborari eta erosten dituen artikuluei ahalik eta probetxu handiena ateratzea ere esan nahi du, alferrik gal ez dadin.
2003
‎Gasteizko Legebiltzarrak horrela egingo balu, zilegitasuna agian izan lezake, baina ez du betetzen espainiar legalitatea. Hori egiteak Espainiako Estatuari desafio zuzen bat egitea esan nahi du. Zuk uste duzu Estatuak permitituko duela?
2004
‎Ez naiz ezkor ere. Gauzak, akaso, ez direla ongi eginak esan nahi dut. Herri uztartze asko daude, baina ez dute fruiturik eman.
‎(...) Hala eta guztiz ere, euskal errealitatearen ikuspegi pluralista hau begi bistakoa den arren, kontua da bi joera antagonikoren artean erdibitu dela euskal gizartea. (...) Gaurko Euskalerriaren ezaugarri erabakiorra pluralismoa dela aitortzeak, izan ere, identitate etnozentrikoan ez bestetan oinarritutako komunitate organiko homogeneoari uko egitea esan nahi baitu?. 51
2005
‎Beste barik, boligrafoaz zirriborratu eta inguratu, eta gorde egingo dau egunkari atala. Ordutik aurrera, neskame batek aurreztu daikena baino gehiago aurreztuko dauala dinotso bere buruari, horrek, lana astoen pare egitea esan nahi badau be.
‎Oihuka hegan egiteko esan nahi dio txori gazteari, lurrean izango dituen arriskuak ezagutzen baititu. Hegan egiten ez duen txoriak ez dauka zereginik.
‎Jakinarazpena egin eta 30 egun naturaleko epean isuna ordaintzeak deskontu handia du dagokion zenbatekoan. Alegazioei uko egitea esan nahi du, baina ez errekurtsoei.
‎Ez du handik mugitzeko presarik. Argia piztu eta elkarri aurpegira begiratzeak erantzunik gabeko galderei aurre egitea esan nahi du, agian berriro errepikatuko ez den egoera atzean betiko uztea. Naroak ere ez du presarik.
2006
‎Arrazoi bategatik diot: euskararen kontuan aurrera egiteak esan nahi du herri honetako hizkuntzen arteko elkarbizitzan aurrera egingo dugula, eta azken batean normalizazio politikoa horixe da, integrazio gehiago, normalizazio gehiago.
‎Era berean, “bioadierazle” argiak dira, haien gutxitzea edo desagertzea haien habitataren narriaduraren sintoma argia baita. Horregatik, desagertzeko arriskuan dauden anfibioei buruz hitz egiteak esan nahi du naturak okerrera egiten duela oro har. Biodibertsitatearen ezinbesteko osagai gisa duten balioaz gain, animalia horiek, eta zehatzago esanda, larruazalaren jariakinak, gero eta interes handiagoa dute zientzialarientzat, izan ditzaketen propietate medikoengatik.
2007
‎Euskara Elkarteen mugimenduaren gaztaroan egin dira horiek guztiak, baina 25 urterekin motxilan gaztaroa atzean utzi eta garai berriei heldutasunez heltzeko momentua izan daitekeelakoan nago. Heldutasunez lan egiteak eskarmentuak emandako ezagutzaz lan egitea esan nahi du eta baita egin denaren jabe izanik egin nahi denaren kontzientzia garbia izatea ere. Etorkizun horri heltzeko gogoeta garaia da hau, hainbat eta hainbat Euskara Elkartetan ematen ari dena eta federazioaren bidez bereziki, Topaguneak azaroaren 23rako Donostian antolatu dituen jardunaldietan jorratu nahi dena.
‎Arnasketa oso eta zuzena egiteak esan nahi du aipaturiko estruktura guztiak ongi mugiaraztea baina hori, maiz, ez da horrela gertatzen.
‎Oro har, argudio bati aurre egiteak esan nahi du: a) argudioa gaizki eraikia dela frogatuko dela, edo b) kritikatzen den diskurtsoan, faltsuak direla aurkezten diren frogak eta hori argitu ahal izango dela.
‎“Bestela, nazioarteko nekazaritza merkataritzan distortsioak sortzeko arriskua dago”, ohartarazi du testuak azken edizioan. Hala ere, ez da ahaztu behar nazioarteko elikagai laguntzari buruz hitz egiteak esan nahi duela gaur egun urtean hamar milioi tona elikagai inguru bidaltzen direla 200 milioi pertsona behartsuentzat, 2.000 milioi dolarreko kostua izan dezaketenak. Zalantzarik gabe, laguntza hori funtsezkoa da, eta are gehiago hondamendi naturaletan, krisi humanitarioetan eta abarretan.
2008
‎Tinettiren Testean hobera egiteak esan nahi du adineko horiek pausoa eta oreka hobetu dituztela, eta, beraz, erortzeko arrisku gutxiago dutela.
‎–Pagoak dau den lekuan> gora, aldapan> gora? egiteko esan nahi dugu horrelakoetan,, paga dian gora, diogunean.
‎ln. Loturak edo estekak egitea esan nahi du link ingelesezko hitzetik datorren komando honek; beraz, ez da fitxategiaren kopia egiten. Bide absolutu desberdinetatik fitxategi edo katalogo berera iristeko balio du.
‎“Baso produktuen kontsumo arduratsua egiteaz gain, herritarrek Europar Batasunari exijitu behar diogu benetan serioski har dezala deforestazioaren aurkako borroka, eta onar dezala lege bat merkatuan dauden basoko produktu guztiak legezko iturrietatik eta baso kudeaketa egokitik datozela bermatzeko”, adierazi zuen Miguel Ángel Sotok, Greenpeace Españaren Baso Kanpainaren arduradunak. Talde ekologistaren esanetan, “egur ona” aukeratzeak basoen kudeaketa arduratsuarekin lan egitea esan nahi du. Kudeaketa horri esker, basoek co2 a finkatzeko funtzioa izaten jarraituko dute, hori baita klima aldaketaren erantzule den berotegi efektuko gas nagusia.
‎Baina ondasunak, kontu korrontea edo nomina apalagoak badira, abalatzeko gaitasuna murriztu egingo da. Datu hori interesgarria da zenbait seme alaba dituzten gurasoen kasuan; izan ere, horietako bat babesteak gainerakoekin gauza bera ezin egitea esan nahi du, eta hori familia gatazken iturri izan daiteke. Askotan uste izaten da abal emaileak zorrari erantzuten diola bankuak ez duenean lortu hipotekaren titularraren dirua, baina hori ez da beti horrela izaten.
‎Formula oso sinplea da. Batera lan egiteak esan nahi du lan egitea komunitate eta diziplina anitzeko eremu batean," a priori" elkarrekin zerikusirik ez duten lankideez inguratuta. Langile askorentzat, formula hori ezin hobea da bulego baten eta kafetegi batean arnasten den giroaren artean.
‎Gaur egun, proiektu honek hainbeste egin du aurrera, non kolan espazioen sarea baitu edo" garajeak", eurek esaten duten bezala, non ekintzaileak, telelangileak, enpresa handiak, txikiak eta baita lokal hutsen jabeak ere nahasten baitira. Komunitate eremu batean lan egitea esan nahi du, lankideek inguratuta, eta ez dute elkarrekin zerikusirik. Baina, aldi berean, lantokia, argi gastuak, alokairua eta Interneteko konexioa partekatzera mugatzen da.
‎Behin baino ez duela hots egin esan nahiko nioke, baina isildu egin naiz plastikozko aulkian eseri aurretik behetik gora so eginez. Beti izan da horrelakoa, aitaz beste zerbait, askotan kezka bat, matraka bat, enbarazu egiten duen zerbait.
2009
‎Bigarrena: hizkuntza batean baino gehiagotan lan egiteak esan nahi du hizkuntza horiek oso ondo menperatu behar direla. Aipatu zuen, adibidez, ingelesa edo alemana jatorrizko hizkuntza duen norbait lan taldean izatearen abantaila.
‎Esako urtegian, Mekinenzan, Aragoin eta Sorian, barbo, karpa, silurua eta abar dira harrapakinak. Kayaketik aritzeak arrantza gehiago egitea esan nahi du, inor iristen ez den lekura iristeko aukera ematen baitu, baina horrek inguruarekiko errespetu handiagoa ere eskatzen du. Esan bezala arrantzatu eta askatu egingo dituzte amuarrainak.
‎“Drunkorexia”: ez jan edateko Argaltzeko dieta egiteak esan nahi du kontuan hartu behar direla, energia karga handia dutelako, gorputzari behar dituen kaloriak emateko mugatu behar diren elikagai guztiak, baina ez gehiago. Kontsabido gozo eta zizka mizka energetikoez gain (patata frijituak eta antzekoak), dietista nutrizionistak, dieta osasungarria planifikatzerakoan, edari azukredunak eta alkoholdun edariak kontsumitzeko muga jartzea ere proposatzen du.
‎Hala ere, iruditzen zaigu hemen eskuratzen ditugun aukerak baliatuz arkitektura interesgarria egin daitekeela. Eta egitearekin esan nahi dugu arkitektura gauzatu beharra dagoela, paperetik harago joan beharra dagoela. Arkitektura ez da marrazkia, edo hasierako proiektuaren egitasmoa, azkenean egikaritzen dena baizik.
‎ezkerra gara, abertzaleak gara eta politika egiten dugu. Eta politika egiteak ez du esan nahi bakarrik bide politiko soilen aldeko apustua egiten dugula; politika egiteak esan nahi du egunerokotasunean eguneroko gaiei erantzun zehatzak ematea. Eta errepresioaren aurkako borrokak edo borroka nazionalak beste guztia alde batera uztea.
‎Hain zuzen, UBSn kontuak dituzten 4.450 estatubatuarren izenak ematea adostu zuten bi herrialdeek asteazkenean. Banku sekretuan salbuespen bat egitea esan nahi du horrek. Herrialdeko legeen arabera, Suitzako finantza erakundeek ez dute ematen beren bezeroei buruzko inolako informaziorik.
‎Benetan jakintzaren trukean (sare lanean) oinarritutako kultura librea sortzea bada helburua, komertzioaren ideia guztiz birpentsatu behar da, orain arteko uste guztiak hankaz gora jarri etxe berria zimenduetatik eraikitzen hasteko. Ados, ez da lan erraza, gure egunerokoan hain errotua dugun sistema kapitalistaren oinarriei eta bidenabar gure jokaerei astinaldi autokritiko gogor bat egitea esan nahi baitu, baina posible da.
‎Horrek gaixoaren osasunean kalte larriak ditu, diagnostiko ugari gaitza agertzen ari denean egiten direlako. Gainera, diagnostikoa berandu egiteak esan nahi du aurretik ez direla hartu beharreko neurriak hartzen eta birusa hedatu egiten dela.
‎Brasilgo enbaxadatik irten eta bere burua entregatzea, edo atzerrian asilo politikoa eskatzea. Horrek, baina, presidentetzari uko egitea esan nahiko luke eta Zelaya ez dago horretarako prest. Gezurrak erabiliz Honduras ezustean hartu nahi izan zuten Brasilgo enbaxadatik, baina ez dute lortu, adierazi du Michelettik.
‎Ez gaitezen erdi gezurretan ibili geure buruarekin: guztia sistematikoki euskaraz eta gaztelaniaz egiteak esan nahi du lehenik gaztelaniaz eta gero euskaraz egitea, itzulpen bidez. Guztia sistematikoki bi hizkuntzetan egiteak luzarora gaztelaniaren nagusitasuna sendotzen du, eta euskararen gaztelaniarekiko menekotasuna indartzen.
‎Horrela, bada," zer axola dio hizkuntza bat edo beste edozein erabili, kontua denok ulertzeko moduan hitz egitea baita!", esango dute. Hori dioenak, jakina, hizkuntza hegemonikoren baten talaiatik begiratu ohi du, eta denok ulertzeko moduan hitz egiteak bere hizkuntza hegemonikoan hitz egitea esan nahi du. Talaia hori, gainera, elebakarra izan ohi da.
‎Etniaz eta etnizitate faktoreez ari garenean, ezaugarri soziokultural jakin batzuk dituen gizatalde bateko kide izatearen kontzientzia ulertuko dugu. Beraz, etnizitateaz hitz egiteak desberdina izatearen (diferentziaren) pertzepzio soziala sortuko duten jarreraz hitz egitea esan nahi du, jarrera politikoez, kulturalez, eta abarrez?, eta diferentzia hori da, hain zuzen, baliagarritasun bermea ematen diona, gure unibertso sinbolikoaren barruan. Hortaz, egiazko edo alegiazko talde etnikoen arteko bereizketa egitetik urrun gaude.
‎ezagutza, absolututasunaz gabeturik, erlatibismo integralera, balioen ziurgabetasunera, helburuak bitartekoetan iraungiak izatera, zinismo orokorrera kondenatua egongo litzateke. Baina egiaren kontzepzio euskor eta jeloskorrari uko egiteak ez du edozein irizpideri uko egitea esan nahi. Egia harreman bat da eta ez gauza bat.
2010
‎...k dira, biak ofizialak, berdintasunean. bi hizkuntzen berdintasuna helmuga bat da ordea, inolaz ere ez gaurko errealitatea. horregatik, bi hizkuntzen parekidetzea gauzatuko bada gizartean, bere ondorio guztiak onartu behar ditugu. honek esan nahi du elebitasuna onartu behar dugula gutako bakoitzaren kasuan arlo eta maila guztietarako. bi hizkuntzak, euskara eta gaztelania, partekatzeak, biak geure egitea esan nahi du. gutako bakoitza, elebidun izatea suposatzen du honek. eta ez hori bakarrik, nazioarteko gaurko errealitatea ikusita, gaurkoa den gizarteko izan nahi badugu, nazioarteko hizkuntza indartsuenetako beste bat ere geureganatu genuke. eleaniztasuna izango genuke beraz helburu. gutxienez bertako bi hizkuntzak eta hauek ez ezik, atzerriko besteren bat ezagutzeko borondatea izan behar dugu. ... gizarte eleanitza eraikitzea da.
‎Testuan irakurri dituzun bi adibide hauetan zein adiera hartu duen aztertuko dugu jarraian: Rita gaztea aitaren esanaren kontra... Norbaiten esanaren kontrako jarrera edukitzeak hark nahi duena ez egitea esan nahi du. Alegia, ez obeditzea.
‎Aurrekoarekin bat, kredituek mugak eta hasierako epeak berritu eta zabaltzeko aukera ematen dute, eta maileguek, berriz, ez dute berritzerik edo aldaketarik onartzen. Horiek aldatzeak kontratu berria egitea esan nahi du, horrek dakartzan interes eta komisio guztiekin. Interesak eta komisioak.
‎Forsytherekin lan egiteak esan nahi du denbora luzerako lan egitea. Irakaspena luzea da.
2011
‎Hain zuzen, alderdiko hainbat iturriren arabera, posible da Rubalcabak nahiz Chaconek azken egunera arte itxarotea hautagaitza aurkezteko. Horrek, euren buruaren aldeko kanpaina egiteari uko egitea esan nahiko luke.Oposizioan, programa beraBatzorde federalean egindako hitzaldian, hauteskundeetara aurkeztutako programa defendatu du Rubalcabak. «Gobernuan egongo bagina, programa hori erabiliko genuke, eta oposizioan gauza bera egin behar dugu».
‎Gu hiltzeko makurtu ere ez direla egingo esan nahi dute?
‎Hura egiteak esan nahi zuen elkarrizketak kalean egitea, irudiak hartzea, soinua ere txertatzea, konplexua zen.
‎– Traturik ez duzula egingo esan nahi duzu. Ez zara aingeru bat, Lazkano...
2012
‎Gaitza da irudikatzea Hollande horri guztiari aurre egiten, besteak beste merkatuei aurre egitea esan nahi duelako, eta hori gaur gaurkoz hil ala biziko borroka delako. Errazagoa da pentsatzea, Alemaniak amore emanda, hazkundeari begira hainbat neurri hartuko direla, hori bai, funtsean Europaren Egonkortasunerako Ituna zalantzan jarri barik.
‎10 Auzolanak lana egitea esan nahi du, auzokoari begira geratu barik; eta bizipozez lan egitea. auzOlana OTe DiRa, literatura eskola
‎9) Auzolana prozesu bat eta ikasbide bat da; jarrera irekia eskatzen du helburuei eta emaitzei begira. 10) Auzolanak lana egitea esan nahi du, auzokoari begira geratu barik; eta bizipozez lan egitea. l
‎Obamari dagokio erabakitzea. Errepublikanoekin akordioa lortzeko, aberatsei zerga ez igotzea eta azken bi urtetako diskurtsoan atzera egitea esan nahiko luke: porrot politikoa.
‎Guan Moye da haren benetako izena (txinatarrez ez hitz egin esan nahi du, zentsura salatzeko)
‎Normala zela pentsatu nuen; izan ere, baziren hiru hilabete ez ginela elkarrekin oheratzen. Beno, ez genuela txortan egiten esan nahi dut. Lekualdatzeak sortzen zidan estresari botatzen nion erru guztia, eta berak, Italiara joateko esfortzua saritze aldera, ez zuen txintik ere esaten.
‎Baina lehenbizi lursail handiagoa prestatu behar nuen, akre bat lur ereiteko adina hazi bainuen orduan. Hori egin aurretik, gutxienez astebeteko lana nuen pala bat egiteko, baina egin nuenean ordea penagarria iruditu zitzaidan eta oso astuna, eta harekin lan egiteak lan bera bi aldiz egitea esan nahi zuen. Dena den, aurrera egin nuen eta hazia bi lursail handi eta lauetan erein nuen, etxetik ahal izan nuen bezain gertu; hesi on batez inguratu nituen, eta hura egiteko zutoinak lehen erabilitako zuhaitzetatik moztu nituen, banekien eta hazi egingo zirela, eta handik urtebetera hesi igokaria edo bizia izango nuela, eta konponketarik ez zuela.
‎Euskeraz Planifikatu, Burutu, Egiaztatu eta Jardun esan genezake. «Planifikazioa» kudeaketa aro (urtero, gehienetan) bakoitzean egin beharreko plangintzari dagokio; «Burutu», planifikazio hori martxan ipintzeari, produktua egiteari; «Egiaztatu»k definitutako adierazleen bitartez ekoizpenaren zaintza edo kontrola egitea esan nahi du, eta «Jardun», hobekuntza jarduerak burutzeari deritzo, hots, prebentzio neurri zein neurri zuzentzaileak hartzeari. Burututako ekimenen efikaziaren egiaztapena egin da hurrengo ziklo baten plangintzarekin hasi aurretik.
2013
‎Ni ez ezik, horretan dira Eneko, Patxi eta Ana Mari, lau kide baikara gure taldean. Gu, geure lanean, udal batzarra egiteak esan nahi du udaleko bilkuran ez ezik gizarte mugimenduekin ere biltzea, gaiak aztertzea, eztabaidatzea, ohar eta ekimen propioak erabakitzea, eta atzera udalera bihurtzea, zehaztapen guztiak udal batzarrari aurkeztera. Denbora da, beraz, eta beste gauza bat ere bai:
‎Kairok argi esan du Hamasek eta jihadistek elkarrekin lan egiten dutela militarrak erasotzeko, eta «terrorismoaren kontrako gerratzat» jo ditu Gazari ezarritako murrizketak. «Zeharo nazionalista den Egiptoko gizartearentzat, armadari eraso egiteak segurtasun nazionalari min egitea esan nahi du», uste du Satarrik. Hala, Egiptok legezkotasuna kendu dio Hamasi.
‎Ikerketa sustatzea eta baloratzea pazienteen ametsak luzatzeko lehenengo urratsa da. Ikerketaren aldeko apustua egiteak esan nahi du itxaropena izatea etorkizunean planak egin ahal izateko, baita pankreako minbizia diagnostikatu ondoren ere.
‎frustrazioa itxaropen batzuk ez betetzea eragin dezake. Baten alde egitea esan nahi du baikortasun errealista, errealitatetik abiatu eta hura hobetzeko jarduten duten pertsonena. Gainera, baldintza egokia da espezialistek «xedapen» edo orokorra, bizitzak esparru guztietan ondo funtzionatzea espero dutenena, egoeraren edo partzialaren aurrean, hau da, alderdi jakin batzuetan (pertsonala, soziala edo lanekoa) bakarrik ondo joatea espero dutenena.
‎Irudia: Pawel Kryj Olioaren iruzurrari buruz hitz egiteak esan nahi du oliba olioa saltzea, eta, egia esan, kalitate gutxiko olioen nahasketa bat da, oliba olioa, oliba olioaren antzeko profila, edo olio desodorizatua. Kasu batzuetan, ontziratutako olioarekin bat ez datozen jatorri geografiko edo oliba barietate desberdinei ere egiten die erreferentzia etiketak.
‎Bisitaldia bakarrik egiteko esan nahi duzu. Bai.
2014
‎bere klasearen, erreibindikazioaren eta borrokaren antolakuntza. Euskal esparrua ez zaio interesatzen Jaurlaritzari, ez Confebaski, Espainiakoa ez den politika egitea esan nahi badu. Legealdi honen hasieran, ELAk Urkulluren gobernuari proposatu zion, bere garaian Lopezi egin zion moduan?
‎Azken batean, haurren bizi baldintzen hobekuntza bultzatzen duten politikak eta zerbitzuak. Save the Children en ustez, Espainiako haurren pobreziaren aurka borroka egiteak esan nahi du diagnostiko zorrotza egitea, haurtzaroari eragiten dioten esparru guztietan estrategia komuna definitzea, beharrezko baliabideak bideratzea eta administrazio bakoitzak haurtzaroari ematen dizkion guztiei buruzko informazioa ematea, familiei laguntzeko plana egiteaz eta onartzeaz gain. Europako Batzordearen gomendioa erreferentzia izan litzateke azken horrentzat.
‎Eta orgaren azpian zaratak entzuten hasi ziren, kraskak, hezurrak apurtzen ariko balira bezala, kartilagoak. Kexuren bat ere entzun uste izan nuen, pertsonaren batek eginikoa esan nahi dut, ahoarekin esan nahi dut. Ez nintzen gelditu, ezin nuen, hori ere ulertuko du Berorrek, armairuari begira nengoen ni, orgari begira, usain harekin asko pentsatzeko modurik ere ez.
‎Ez dut ihes egitea esan nahi, baizik eta duintasunez joatea.
‎Huts egin nahi ez diodan gizonari huts egitea esan nahi badu ere.
2015
‎Orduan," kapritxo" hori ikusita, Aldama bera azaldu zen eta azaldu ei zien" ez egoskortzeko, esklaboak izan behar duelako nagusiak agintzen diona". Baina armekin tiro egiteko mehatxuaren aurrean maioralaren bertsioaren arabera, beti ere, esklaboetako batek" ipurmasailak erakutsi eta haietan golpetxoak joaz" erantzun zuen" horra tiro egiteko esan nahian bezala". Gordexolarrak ez zuen gupidarik izan eta soldadu pelotoiari agindu zion tiro egin eta baionetaz kargatzeko.
‎Sektorizatutako guztia batera egikaritzean egiten duzu politika. Horrek aliantzak egitea esan nahi du, mugimenduen arteko gizarte mailako aliantzak, baina baita ezagutzari lotuak ere. Horregatik diot feminismoa dela integratzaileena, subalternitatearekin lotutako borroka guztientzako aterkia baita.
‎Otazuak arrakasta izatea nahi zuen, horra hor dena ondo uzteko beste arrazoi bat. Horrek ez zuela ihes egin esan nahiko zuen eta enpresa behar bezala utzi ziola, ez ziola ziririk sartu, ez ziola tranparik egin. Aitonaren izenak horman jarraituko zuen eta langileek euren lana gorde eta etorkizuna izango zuten.
‎Gernikako Akordioarekin bat egitea ETAri armak uztea eskatzea bezala zen. Eskaera hori EPPK-ko presoek egiteak esan nahi zuen eskaera ETAko militantziaren zati handi batek egiten zuela, kolektiboan erakunde ugaritako kideak bilduagatik haietako asko ETAko kide ere baitziren. Azken batean, EPPK-k Gernikako Akordioa sinatzeak esan nahi zuen ETAk borroka armatua uzteko erabakia hartua zuela, edo hartuko zuela.
‎Ez dut ulertzen zer dela-eta duten hain arriskutsutzat Jainkoak arima bat hortik eramatea, ezta nondik etorri den izu ikara hau ere. Ez dut orain esan nahi zeintzuk diren onak eta zeintzuk txarrak, ezta hori ezagutzeko pertsona oso jakintsuei entzun dizkiedan seinaleak ere; bere burua halako egoeran ikus dezanari zer komeni zaion egitea esan nahi dut, aitor entzuleengana jotzen badu, haietako gutxi izango baitira beldurturik utziko ez dutenak; izan ere, ez du izutzen hainbeste deabruak hainbat eratako tentaldiak eta birao espiritua eta gauza zentzugabe eta lizunak ekartzen dizkiola burura esateak; gehiago eskandalizatuko du aingeruren bat ikusi duela edo hitz egin diola, edota Jesu Kristo gure Jauna irudikatu zaiola esateak....
‎Joseba Asironek esan du Gomezek aurkeztutako konpromiso zerrenda hori onartzeko arazorik ez duela," gardentasunaren eta elkarbizitzaren alde lan egitea esan nahi duenez gero". Esan du agintaldiko programa osatzeko abiapuntu gisara dokumentu ona iruditzen zaiola.
‎Aipatu bezala, egoera konplexu eta kontraesanez betetako hartan tentuz jokatu behar zuen adierazpen nahiz erabakietan ELAren zuzendaritzak, are tentuagoz ikuspegi eta sentsibilitate anitzeko lagunez osatutako erakunde jendetsua gidatzen ari zela kontuan hartuta.475 Zuhurtziak ez zuen, ordea, konbikzioei uko egitea esan nahi, eta ELAren zuzendaritza konbentzituta zegoen gatazka bideratzeko isolamenduarena formula okerra zela, elkarrizketa eta negoziazioa beharrezkoak zirela, eta sindikatuari bazegokiola komunikazioa, elkarrizketa eta negoziaziorako giroa errazteko zerbait egiteko ardura.
2016
‎«Ez dugu esan behar gutxiengo bat direnik, baina ez diogu duena baino garrantzi handiagoa eman behar». Otxoaren iritziz, pintaketa horiek egiteak esan nahi du, sektore horren «marra gorriak» gainditu dituela udalak, «sinesgaitza» bada ere.Aritz Romeo Iruñeko Udaleko Bizikidetza zinegotziarentzat, ordea, pintaketak egin dituztenak gutxiengo bat dira. «Iruñean muturreko eskuindarrek espazio txikia dute; txikia eta anekdotikoa, nire ustez».
‎Kritika, besteak beste, bata eta bestearen artean bereiztea bada, egunkarietako kritiko gehienek kritikarik ez dutela egiten esan nahi nuen [aurreko zutabe batean]. Arrazoia dutela gehitu dut, nik ere berdin eginen nuke, Euskal idazleen ostia txarra ezaguturik, gauza baitira kritikoa jo eta bertan akabatzeko.
‎Dieta begetarianoa nutrizio aldetik desorekatzen ez den dieta izan daiteke, dieta begetarianoa eginez gero. Hori horrela da landare jatorriko elikagaien aukera ugari daudelako gantz trans edo gantz saturatu eta azukreetan aberatsak, eta, beraz, dieta begetarianoak dieta osasungarria egitea esan nahi du. Dieta begetariano ugari izan daitezke kaloria gehiegi, gantz eta azukre ugari dutenak, hala nola galletak, opilak, haragikien ordezko prestatuak, gosaltzeko labore azukretsuak, eztia, azukrea eta edari azukretsuak, olioa, margarinak, izozkiak eta aperitibo produktuak.
2017
‎Alemanian justizia klimatikoaren alde egiteak esan nahi du berehala amaitu behar dugula herrialdeko erregai fosilen erauzketarekin, gu geu kaltetzen ari garelako. Eta ez dago beste biderik hori egiteko, horregatik dauka zilegitasuna.
‎Nahiz eta, azterketa pausatua eginda, ezin ziurtatu merkatu horretan gora edo behera egitea esan nahi duen. Estreinako erreakzioa kalterakoa da, seguruena, banaketa gauza txartzathartzea, baina era berean zoriontasunaren kontrakotzat ere pentsatu genuke hondoa jotako bikote harremanari eustea.
‎Ikus Otelo I, 1, 108 Iagoren ezpainetan maitasuna egitea esan nahi du espresio horrek.
2018
‎zein da artistak ikusten duen errealitatea, eta ikusleak ikusi lukeena? Hori oso prozesu gaitza da, arreta jartzea, jakin mina izatea, galderak egitea esan nahi baitu. Eta munduak ez du horretarako abagunerik ematen, korrika eta presaka bizitzera behartzen gaitu, distrakziotik distrakziora.
‎Mundu guztiak ez zuen gogo onez hartu. Jaurlaritzan eta alderdian bazen jendea ilusiorik egiten ez ziona alardeei saria emateak; izan ere, sari horrek Irungo alkateari aurre egitea esan nahi zuen?. Agerikoak izan ziren kexuak.
‎dagoen eremu batean agertzen da tabua, emozioei eta identitateei guztiz atxikitako mundu batean. . Hor arrakala bat egiteak esentzia baten aurka egitea esan nahi du, eta esentziez mintzatzen hasten garenean. Guztiz mistikoa da hori, eta ezin du hor inork eskua jarri, ezin baita esplikatu.
‎Unboxing a! Unboxing a egitera esan nahi nuen!
‎Gaizki jotzen du, gaizki. Eguzkiari uko egitea esan nahi du horrek? «Ez, suposatzen du Eguzki materialean asko aplikatu behar da kalteak gutxitzeko eta onurak sublimatzeko Azalaren kolorera eta adinera pertsonalizatutako fotobabesleak aukeratu, eta azken belaunaldiko iragazki multiaktiboekin (erradiazio ultramorea xurgatzen dute), eta haien aplikazioa berritu.
‎Iraultza egiteak esan nahi du buruak moztea.
2019
‎Post operaismo ak, bere bilakaeran, posten kritikotasun guztiak (pentsamendu ahula, akademizismoa, liberalismoa...) eta ezkerraren bizio historikoak (modernismoa, unibertsalismoa, humanismoa, instituzionalismoa.) batzea lortu du. Hipotesi post operaistari aurre egiteak esan nahi du, zehatz mehatz, gaur egun proiektu iraultzaile ororen aurkaria eta komunismoa eraikitzeko oztoporik handiena Ezkerra bera dela, ezkerraren ondare teorikoa eta oinordetza historikoa; izan ere, horixe da post operaismoa: ezker historikotik geratzen dena, haren post aldaeran eta aldaera akademikoan.
‎Ezkerraren kontrakoa izateak esan nahi du haren forma politikoaren — demokrazia burgesa, haren aldarrikapen esparruaren — eskubide liberalak, haren denbora historikoaren eta esparru epistemikoaren —Modernitateaaurkakoa izatea. Iraultza pentsatzeak/ egiteak esan nahi du, beraz, Ezkerrarekin eta haren Modernitatearekin bukatzea, botere konstituziogilearen fetitxearekin eta Historian eta Zuzenbidean jarritako konfiantzarekin bukatzea, ekonomiarekin eta Aurrerapen itxaropenarekin bukatzea. Ezkerraren errautsetatik jaioko da hurrengo Komunaren fenixa!
‎Ezkerraren kontra iraultza pentsatzeak/ egiteak esan nahi du Aurrerapenaren AHTa (Tari, 2017) eta Historiaren AHTa (Roggero, 2017) saboteatzea —hor geratu dira harrapatuta Ezkerra eta bere post aketa iraultzaren tren blindatura igotzea. Tren hori Historiaren eta orainaren kontrakoa da (Roggero, 2017), tren katekhontikoa (Tronti, 2007) eta mesianikoa (Benjamin, 1940/ 2001, Tari, 2017); komunismoaren trena, Historiaren eta Modernitatearen denborazkotasun lineala eta progresiboa eteten/ bertan behera uzten duena eta beste denborazkotasun bat iraultzailea eta mesianikoa agerrarazten duena eta, horrekin, beste bizimolde batzuk eta munduan bizitzeko beste modu batzuk, komunistak, antagonikoak eta Kapitalaren moldeekiko ontologikoki asimetrikoak.
‎Bestalde, hizkera dotoretzearekin batera batu egiten du batua gure belarrietan. Paracetamol txistukariaz egiteak esan nahi du bat arduratu eta saiatu egiten dela. Berdin gertatzen da Iparraldeko hizlaria tarteka bederen hitzaldi formaletarako R hobikaria egiten saiatzean.
2020
‎Horregatik hartu behar dira kontuan neurtu ezin daitezkeen aldagaiak eta bigarren mailako jarduerak, hala nola, Luxanek zioen moduan, kudeaketaren, arduraren eta antolaketaren (ocupacion versus pre ocupacion; carga mental eta gestión kategoriak) pisua nork daraman. Horrek azaltzen baitu zergatik neurtu behar den emakumeen parte hartzea, esparru batean zein bestean, parte hartze horren kalitatearen bidez eta ez soilik kantitatearen bidez. Hala ere, Lan Zama Guztia neurtuta, emakumeek ordubete gehiago lan egiteak esan nahi du astean gizonek baino 7 ordu gehiago egiten dutela lan, hau da, ia lanaldi oso bat gehiago, eta 30 ordu inguru gehiago hilabetean. Bestetik, emakumeek lan ez ordainduari denbora gehiago eskaintzen diote, eta garrantzitsua da kontuan hartzea lan ez ordainduaren espaziotik ez dela kapital sozial eta sinbolikorik lortzen apenas, ezta kapital ekonomikorik ere, eta aipatu dugu kapital ekonomikoak ahalbidetzen duela prestigioa eta estatusa lortzea gizarte liberal kapitalistetan, hala nola, kapital soziala eta sinbolikoa metatzea eta alderantziz.
‎Alderdiaren aparatuaren itxaropena da Sanders ordezkarien gehiengoa lortu gabe iristea uztaileko konbentziora; testuinguru horretan, zuzendaritza prest dago superordezkarien botoari esker presidentegai moderatuago bat aukeratzeko, horrek alderdiaren oinarriei traizio egitea esan nahi duen arren.
‎Askotan esaten da, esan ere, distopiek immobilismoa dakartela: aldaketak okerrera egitea esan nahi badu, konforma gaitezen gaurko mundu inperfektu baina ez hain distopikoarekin. Ez gaitezen gehiegi urrundu normaltasun berritik, 0 fase zaharberritu bat izango bada ondorioa.
‎Nik ez nioke horrela deituko izan ere, atzera egiteak esan nahi duelako badakizula atzera egiten ari zarela.
2021
‎Trenbidea estali eta pasealekua haren gainetik egiten badute, auzoa behean geratuko dela dio Troitiñok," lurperatu" egingo dituztela inguruko etxeak, eta inor gutxi pasatuko dela handik. " Pasealekua egiteak esan nahi du mendian hormigoia jartzea, eta lehendik ere nahiko berdegune gutxi ditugu Eibarren. Nik, adibidez, orain, mendia ikusten dut nire etxetik, eta, gero, hormigoi puska bat izango dut aurrean".
‎Beldur nintzen, gainera, azkenean gertatu ez diren istorioak asmatzen hasiko ote nintzen (Salaburu); Baina ez zaio zintzoa iruditzen. Beraz, analitika eskatzea besterik ez duela egin esan nahi dio, bera dela osasuntsu eta sasoiko eta mardul dagoena (Saizarbitoria); Guztia erakutsi zidan sarjentuak, ona eta pazientzia handikoa izan zen nirekin, baina, hala eta guztiz ere, ez dakit sekula barkatuko diodan (Zaldua).
‎Beraz, aukeratutako hizkuntzan idaztea, hala nola Ionescok, Cioranek, Beckhettek, Pessoak, Borgesek edo Margaritek egin zuten bezala, horretan datza literaturaren hautu behinena..., sintaxi jakin baten bidez adieraztea, testu eredu batzuen eta tradizio literario jakin baten aukera egitea esan nahi du hain zuzen ere, Flaubertek esango lukeen moduan.
‎“Helduen aisialdirako guneak, jolas eta jarduera motak… gero eta gehiago dira. Eta batzuen ustez, seme bat izateak bizi kalitatearen zati horri uko egitea esan nahi du”, dio psikologoak. seme alabak dituen edo ez duen gizarte ingurunea (familiakoa edo lagunena), eta egoera horri nola aurre egiten dion, amatasunera edo aitatasunera irits daiteke, edo ez. Seme alabak izateko erabakian laguntzeko aholkuak Zer aholku emango zenieke amatasunerako edo aitatasunerako bidea egiteko zalantza dutenei?
‎Kasu honetan, batez ere konfinamendu garaian, emakume gehienek ezin izan dute lanik egin. Emakume hauentzako, lanik ez egiteak esan nahi du diru sarreren zenbatekoa zero izango dela. Horrez gain, bakardadea aipatu behar da, edota etxebizitza prekarioak.
‎Grabagailua piztu aurretik esan zidan behin nire aitarekin hitz egin zuela. Ez nekien bere alaba nintzela bazekienik eta lotsa azal guztitik zabaldu zitzaidan ohartu nintzenean hitz egiteak horretaz hitz egitea esan nahi zuela. Aitak esan ziola sagardoa izan zela bere lehen alkohola, mendian, gurasoen eskutik, oso lotsatia zela eta mingaina askatzeko hasi zela edaten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia