Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 112

2000
‎Baina derradan ezen, Pedro Huizik bere fresko hura egiten eman zuen denboraren azken partean, aita eta Mattin harat eta honat ibili zirela, anaia negozioen munduan treba zedin eta aitzina; ni, berriz, kasik ez nintzen denbora hartan jauregitik atera, eta osaba are gutiago bere dorretxetik: horregatik, aita etorri zenean, eta erran zuenean ezen freskoaren inauguraziorako osaba Joanikot ere gonbidatu behar zuela, urduri jarri nintzen.
‎Hain nintzen neure egitekoari emana ez bainion entelegatu berriz ere mintzatu zelarik. Burua bere bular artetik kendu behar izan zidan eta eskua bere sabelpeko zauritik apartarazi, galdera errepikatuta haren hitzen jabe izateko.
‎Haren ondotik, atsoaren hilkutxa garraiatzeko erabili zuten orgatila berari bulkaka, hilerriko langile ezagunak, beso bildurik oraingoan ere. Sotanadunak nahiz beharginek lana zuzen eginak ematen duen atsegina zuten begitartean itsatsia. Haien ondotik, agur emaileak, erretiradan.
‎Pipatzeko bertze paper bat atera berria zuen paketetxo gorri batetik, eta lanean ari zen berriz, lehiatsu, jainko ezezagun bati gure garunak arruntik ketzeko zina egin balio bezala. Hain zegoen bere egitekoari emana, non harrigarria egin zitzaidan haren boza entzutea, Ximurrari galdezka:
2001
‎Atzera eta aurrera ibiltzen zuen mingainarekin jolasean eta konbentzituta zegoen txikleak goizero zapore desberdina zeukala. Puxikak egiten ematen zuen eguna, beti bere pentsamenduetan galduta. Haurra zen oraindik nire biloba hura, baina ez nik uste beste.
2002
‎–Eta eginda ematen din guztia, ezta?
‎Izan ere, Altzako parrokiaren babesean sortutako" Gazteen Topalekua" elkarteak mendi ibilaldiak antolatzen zituen, hilean behin, autobus bat alokatuz hartarako, hileko azken igandean. Arantxak eta Trintxerpeko haren lagun batzuek ere hutsik egin gabe ematen zuten izena. Baita inguruko hainbat gaztek ere, Herrera eta Intxaurrondokoek nagusiki.
2003
‎Eta egia da, haste hartan, eta aski luzaz, zahar gazteen arteko eztabaidatzat hartu dugula abertzaleen arteko gatazka. Bizkitartean oroitzen naiz, 1973ko udaberrian, Hego Euskal Herriko lau apezpiku eta 70 bat apezek, Aralarreko santutegian egin zuten zenbait eguneko biltzarrean parte hartzeko gonbita izan nuela eta ene Pariseko lehen bi egonaldietan ezagutu nituen 1936 eta 1966ko bi belaunaldietako ihesliar euskaldunen konparazioa egitea eman zidatela lagunek mintzagai.
‎Ez urrunegi hala ere, susmo txarrik har ez dezaten. Ez dute dudarik egin eman dizkiedan datuez.
2004
‎–Geurean ere Irlandan bezala gerta daiteke, dio Ibon Sarasolak?, alegia, jende guztiak euskaraz jakitea, gehiago edo gutxiago, baina gero inork ez hitz egitea. Hitz egiteari eman behar zaio garrantzia, ez jakiteari. Hizkuntzak hitz egiteko dira, ez jakiteko, eta ez dakit hori gure artean nahiko argi dagoen eta nahiko indar egiten den horretan.
2006
‎Adin batera etorri denetik, Agerrek sari guti baimentzen dio bere buruari. Sari guti, aparte utzita Jainkoari zerbitzu egiteak ematen duen plazer ukaezin baina aldi berean beti berdina. Arnoa –arnoa tentuz, inoiz ez gehiegikeriaz– sari horietariko bat da.
2009
‎–Ibili ninduan bila, eta oso gaizki pasatu nian. Lan honek jateko eta epelean lo egiteko ematen zidak. Aukeratzea, aukerak dituztenentzat duk, ez niretzat.
‎Bere planoan arkitektura guztiz erregularra den arren, eraikin traketsaren inpresioa egiten dizu kanpotik: adabakizko materialez baldarki egina ematen du, adreilu gorriz eta harri puska ezberdinegiz tamaina eta tonuz (harlandu puska handi, txiki, landugabe, zuri, gris, okre), kontra forte moldegabe batzuekin saihetsean. Kaotikoa.
‎Lagunek okerkeriatan ibiltzen eta eskolatik piper egiten bazuten ere, Razo auzoko lanak egitera emana zen, Saint George High School katoliko entzutetsuan oso nota onak ukan zituen eta kirol anitzetan txapela irabazi. Atleta bikaina Razo; baseballean ere primerako linebacker.
‎Gaizki hartuko zuten bera Iruñera itzultzea? Bai, Ana basoan galdurik zegoen, baina ulertu zuten berak gaua izozturik eta ia lorik egin gabe eman zuela. Eta, azken batean, berak ezin zien ezertan lagundu.
2010
‎Bibiren ordez, Susanaren lehengusina batek, erizain ere bazenak, zaindu zuen Teofilo Maria, ongi zaindu ere, itxura batean. Teok, bestela, bere bidean jarraitu zuen, bere egitekoei emana. Gainontzean, lanetik etxera itzultzen zenean, Susana eneko kaperan ematen zituen orduak, Kempis a eta deboziozko beste eskuliburu batzuk eskura zituela, existentziaren eta zoritxarraren gudu zelaian aurrera egiteko lagungarri.
‎Kafea hartu izanagatik eskuak dardaraka zituen. Uste izatekoa zen lorik egin gabe emana zuela gaua, hirian beste hainbatek bezala beroaren ondorioz. Baina eskuko dardara trajera eraman eta handik argazki bat ateratzean neurriz kanpokoa izan zen guztia.
‎Edonola ere, sendatu bezain laster hegazkin txartela erosi nuen, hain esperientzia latza sufriarazi zidan hiritik lehenbailehen alde egitearren. Lahoreko azken orduak hiri zaharreko kaleetatik ostera bat eginez eman nituen, han izandako azken bizipenak birgogoratzeak, beharbada, gertatu zitzaidanari arrazoibideren bat aurkitzen lagunduko zidalakoan. Ibiltariz gainezka zegoen ingurua, ohi bezala, eta hantxe zeuden otordu gehienak egiten nituen lokalak:
‎BIHARAMUNEAN paperak gora, paperak behera ibili da Julen: Inem eko bulegoan langabezia saria kobratzeko, telefono finkoa zein mugikorra berriz ere martxan jartzeko eta beste hainbat kontutarako buruzpideak egiten eman du goiz osoa; eskualdeko Eroskin erosketak egiteko ere aprobetxatu du gero: janaria, garbiketa gaiak eta etxean behar dituen beste hainbat gauza, bezperako garbialdian egindako inbentarioaren arabera.
‎Bibiren ordez, Susanaren lehengusina batek, erizain ere bazenak, zaindu zuen Teofilo Maria, ongi zaindu ere, itxura batean. Teok, bestela, bere bidean jarraitu zuen, bere egitekoei emana. Gainontzean, lanetik etxera itzultzen zenean, Susana eneko kaperan ematen zituen orduak, Kempis a eta deboziozko beste eskuliburu batzuk eskura zituela, existentziaren eta zoritxarraren gudu zelaian aurrera egiteko lagungarri.
2011
‎Asteburuetan Karlaren etxeko futoi zabalean eta asteazkenetan Nadiaren burdinazko ohe meharrean lo eginez eman nituen bi urte horietan idatzi nuen Zwei Frauen. Karlak ez zidan inoiz galdetu ere egiten zer idazten ari nintzen bigungarri baten gainean koadernoa zabaldu eta egiteko horretan ikusten ninduenean.
‎Harrigarria egin zitzaidan sarrera, zeren entzulerik gabe mintzo baitzen aldaretik apez bat, latinez, oihu lazgarriak jaurtiz. Errezatu nuen apur bat, bidaia osasunez egitea eman zitzaidalako, eta bere bakardadean utzi nuen laster Deabruen uxatzailea, benetan izugarria baitzen. Elizpean apez eta armagizon ugari zegoen, gaztelaniaz mintzo batzuk, euskaraz bestetzuk.
‎–Eta luze bat egitea ez da hain zaila, Gorka Merchanek egin du, Nire aitaren etxea. Filmaketan aritu zirenek esan didate kaosa izan zela. Baina zuzendari mota batek egunkarietan agertzea bilatzen du, film luzea egiteak ematen dizun prestigioa, kaletik jendeak ezagutzea. Niri zinema gustatzen zait, zinema mundua ez.
‎Azkenean, kristalezko plateretan geratu ziren koilara txiki xapalak. Henniek leher eginda ematen zuen, baina hark berriro jantzi zituen eskularru zuriak. Ezin zuen asmatu diamantezko ordulariarekin; trabatu egin zitzaion.
2012
‎Banekien horrela hitz egiteak ematen zuen mina zenbaterainokoa zen, baina hala ere ezin nion jarrera hura izateari utzi. Nire mendekua zen.
‎Ahaztu egin nahi izaten genuen. Han gertatzen zenaz hitz egiteak ematen zigun minak eta eragiten zigun lotsak ere ez zuten laguntzen.
‎Masterra bukatu eta lantxoak egiten eman zituen bi urte, freelance moduan. Baina ekonomia okertzen hasi zenean ohartu zen segurtasun ekonomikoak ematen zion lasaitasuna gutxietsi zuela eta, hortaz, lan bila hasi zen.
‎Auto ilaran egonda ere, axolagabe, arin. Auto ilarak telefonoz hitz egiteko ematen dion aukera baliatuz. Uneren batean handik aterako dela dakienaren lasaitasunarekin.
‎Esan bezala, denboraldi batean gauzak horrela gertatu ziren, eta, ardura horiek alde batera utzita, lehengo bizimodu lasai eta baketsura itzuli ziren. Gauza horiek guztiek gero eta gehiago ikusarazten zidaten nire egoera urrun zegoela zoritxarrekoa izatetik, beste zenbaiten egoeren ondoan; are gehiago, nire bizitzaren xehetasun asko, Jainkoak niri mesede egiteko emango zizkidanak baino hobeak izan zirela. Horrek pentsarazi zidan munduan kexa gutxi izango zirela edozein egoeraren aurrean, baldin eta jendeak bere egoera okerrago daudenen egoerekin konparatuko balu, hobeto bizi direnekin konparatu beharrean, eta orduan eskerrak emango lituzkeela, kexaka eta marmarka aritu ordez.
‎Urriaren 1etik 24ra. Egun horiek guztiak itsasontzira joan etorriak egiten eman nituen, ahal nituen gauza guztiak handik atera, eta alen gainean itsasbazterrera eramaten, itsasaldiaz baliatuta. Egun horietan ere euria sendo egin zuen, noizbehinka ostarteak izan ziren arren, baina bazirudien hura euriteen garaia zela.
‎Azaroak 7 Eguraldiak hobera egin zuen. 7, 8, 9, 10a eta 12ko zati bat (11 igandea baitzen) aulkia egiten eman nituen, eta, lan asko egin ondoren, nola halakoa egitea lortu nuen; egiten aritu nintzen bitartean, ordea, zenbait aldiz desegin nuen, ez bainuen erabat gogokoa.
‎Azaroak 14, 15, 16 Hiru egun horiek kutxa edo kaxa karratu txikiak egiten eman nituen, libra bat edo gehienez bi libra gordetzeko edukiera zutenak, eta horrela sutautsa bertan sartu, eta ahal izan nuen era babestuenean eta elkarrengandik bereizienean kokatu nituen. Hiru egun horietako batean txori handi bat harrapatu nuen.
‎Blefuscuko Enperadoreak, hiru egun eman ondotik kontsultetan, adeitasun handiz eta desenkusa askoz betetako erantzuna itzuli zion. Lotuta bidaltzeari zegokionez, esan zion kide maiteak bazekiela ezinezkoa zena; bere ontziteria kendu nion arren, halere zor handiak zituela nirekiko, bakeak egiterakoan eman nion laguntza handiagatik. Edonola ere, bi Maiestateak laster lasaitu ahal izango zirela; zeren eta, ikaragarrizko ontzi bat aurkitua nuenez hondartzan, ni itsasoratzeko gauza zena?, eta berak agindua zuenez hura ekipatzeko nire laguntza eta zuzendaritzapean, aste gutxi barru bi Inperioak libre izango zirela hain eragozpen jasangaitzetik.
2013
‎Gogoratzen naiz gau batean, zuk aldatu gizartea, nik gizakiaren bihotza aldatuko dut?, esan niola zure aitari. Beste garai batzuk ziren, geure artean lubakiak egiten ematen genuen denbora. Geroago sartu nahi izan nuen erakundean, baina ez nuen probarik gainditu, esan nion.
‎–Gaztetan helburuei bakarrik begiratzen genien, hain geunden haien ederraz itsututa, hain ginen haizeak bezala ginderamatzan zorion izenik gabeko baten mendeko. Orain egindako albo kalteen kontaduria egiten ematen ditut orduak, jarraitu zuen, eta isiltasun mingarri batean murgildu zen berriro.
‎–Erakundeko militanteen jarraipena egiten eman ditut bizitzako urterik onenak, eta mundua haien begietatik ikusten ikasi nuen, neurri batean neure ikuspegia ezabatzeraino. Ezinbestekoa nuen hori, gertakariei aurrea hartzeko.
‎Elizabethek pozarren entzun zituen Janek gordetzen zituen esperantza eder baina apalen berriak, Bingley jaunak harengana bide zuen estimazioari buruzkoak, eta ahal bezainbeste esan zuen ahizpa nagusiaren uste hori sendotzeko. Bingley jauna bera elkartu zitzaienean, Elizabeth Lucas andereñoarengana itzuli zen; Charlottek azken dantzakidearen atsegintasunaz galde egin zion, eta Elizabethek apenas emana zion arrapostua, halako batez Collins jauna hurbildu zitzaienean; zorionez gainezka, orduantxe bertan halabehar zorioneko batek zeharo aurkikuntza garrantzitsua egitea emana ziola esan zion Elizabethi.
2014
‎Bitxia zen egoera. Une hartan bere bizitza osorik kontatzeak bost axola ziolako irudipena nuen, hitz egiteari emandako mozkorti malenkoniatsua nola.
‎52 egun kartzela barnean ihes eginda eman eta 875 zaku lur atera ostean, Basauritik aldendu zituzten bostak. Hurrengo egunetan, Patxi Arana, Kordobara bidali zuten.
‎–Tasser batek egina ematen du, bat dator Potoloren erredurarekin, erran zuen. Autoaren maletategia aztertu zuten baten laguntzaz.
2015
‎Ez zen arraroa? Izan ere, batzuetan besteak ez bezala egindakoa ematen zuen, ohiko gauzen aurrean itsu, gor eta mutu, baina ezohikoen aurrean arrano begiduna. Askotan harritzen zen haren zentzuaz.
‎Bakan batzuk egon ziren erresistentzian eta gehienak isilik. Ia gerrarik egin gabe eman baitzuen amore Frantziak. Gero nahi zuena esango zuen De Gaulle ahoberoak, baina irudipen hori neukan.
‎Norbaiten zita bat zuan. Niretzako egina ematen zian.
‎Ate kantoian geratu zen Izaskun hala ere, zalantzan bezala. Ez zekiela ondo zer egin ematen zuen. Edo egin nahi zuena egitera ez zela ausartzen.
‎Nortasun agiria ateratzeko egindakoa ematen du. Mutil gazte batena da, eta aurpegi borobil samarra dauka, begiak urdinak beharbada; ilea, berriz, nahiko horia.
‎Ez nekien deus ere horretaz neure burua kanpoan ikusi dudan arte. Beraz Gobernari berriaren izenean topa eginez emango diot hurrengo zurrutada baso ardoari. To, ardo honen ederra!
‎Lehenengo inpresioa belaunetako ahulezia izan zen, gero hotzarena, eta zabaltzen hasia zen gripe epidemiari leporatu zion ustekabeko indargabetze hura. Ohituraz bestera, ez zen marrazketa mahaian eseri, eta ezer egin gabe eman zuen arratsalde osoa, noiz aldizkari zaharren bat irakurtzen, noiz Carlton hoteleko bezeroen joan etorria espiatzen gortinarik gabeko leihate zabaletik. Baina ez zen gripea izan, zeren hurrengo egunetan ez baitzitzaion kalenturarik etorri, ez giharretako minik, ezta bestelako sintomarik ere.
‎Eta, bizirik nengoelako hain zuzen, beldurrak nengoen. Uste izanen duzuenez, Schenker doktorearen galdeketaren lekuko izan nintzen egun hartako gaua batere lorik egin gabe eman nuen. Begiak bildu orduko, han agertzen zitzaidan gizon haren aurpegi luzanga, izuak bihurrituta; eta haren begi arranpaloak, betaurreko distiratsuen atzean igerian; eta esku horixka haiek, erruki eskeko keinu etsitu batez elkartuak...
‎Aldi batez nire ingurutik eta neure baitatik urrundu naiz, nire garaikideen hitz jariotik, ohituraz eta aukeraz erdipurdikoen korutik: , gaurko gazteek ez dute lan egin nahi, dena egina eman behar zaie?... Utikan putzak:
‎Emadazue, hortaz, semearen gorpua, behinik behin. Haren zoriona kendu didazue, haren hazteak eta gizon egiteak ematen zidaten poza ere bai. Egunen batean aita bihurtzen ikusteko aukera eta eman behar zizkidan bilobekiko jolasak, haiei beren beregi kontatzeko gordean izan ditudan ipuin eta elezaharrak ere isilpean geratuko dira.
‎Azurmendiren jarrerari esker, traste teknikoen aurreko patxadari eta enigmara zabalduriko arimari esker alegia, poesiak, meditazioak, jakinduriak bizirik iraun lezake, mundu teknikoan bertan baina babesturik. Hala ere, jarrera hori ez zaigu eginik ematen, zerutik erorita. Gogoetaren ahalegina behar du, hedatuko bada, eta hari atxikiz gero aro teknikoaren muinera daroan eta berau zeharkatzen duen bidea apaila genezake.
‎Nolanahi ere, hiritarrak legea bere sentitzea da funtsean demokrazia. ...atik Ardantza egitasmoan Estatuaren gabezia demokratikorik eza hain sarritan azpimarratzea (kontuan hartuz gainera, besteak beste, Amnesty International batek urtero, hau barne, salatu dituela torturak. Rousseaurentzat, suplizioen maiztasuna beti ahuleziaren seinalea da, edo gobernamenduaren nagikeriaren marka??, Espainian ofizialki demokrazia dagoenez geroztik), konstituzionalistei negoziaketetan eginiko ematea baino ez da, ez baitu egiarekin zerikusirik batere.
‎zarenez, ongi ezagutzen dituzu ikerketa bat egiteko eman beharreko
‎bete taula, eginda emandako adibideak kontuan hartuz.
2016
‎Hori izan da Hiruburuak bidaia honetan onartzeko arrazoi nagusia, zuekin bat egiten dutelako. Haiek geroa ere badaukate eta hori dute haien baitan duten interesgarriena, alderantzizko ikuspegiak goiko buruari iraganari so egitea emaiten diolako, etorkizunerat harroki begiratzen duenak, funtsean, atzealdera begiratzen duelako eta iraganeko zahar aholkulariak patuaren berri emaiten diolako, hemen atzealdea aurrea delako. Arazo bakarra da zaharrak geroaren berri emaiten diola, bai, baina maiz etorkizun moldatu baten berri, esperientziak gaztetasun berotik baztertzen dituen uneez osatuta, askotan zahar guziek esandakoa errepikatuz.
‎Alde egiteko emandako lehen urratsak egiten ari zirelarik, barneko hitzak adigai zituzten oraino. Haiek zioten Semearen heriotza hurbil zegoela, eta Jesusek aitzinetik hori bazekiela, baita ere Judasek salduko zuela.
‎Alberto iritsi zenean, gauzak aldatu ziren, eta oso inportantea sentitu nintzen. Kirolean ondo ibiltzen nintzen eta kirola egiten ematen nuen denbora guztia. Korrika egitea maite dut, eta gogor saiatu naiz.
‎–Nola dakigu maitasun bat noiz hiltzen den? Beti gelditzen da taupadaren bat, beti dago garren bat errautsen azpian, jarraitu dut, adinak tarteka, emakume gazteen aurrean bereziki, aitorpen intimoak egiteko ematen didan lainezarekin. Baina bera ez da harritu.
‎Ibaiaren ondoan zeuden, bai, lursailak, eta tartean zeuden gaztainondoen arteko belardia eta garai batean hainbesteko beldurra eragin zidan Etxe Urdina. Gogoratzen nuen bezalaxe zegoen etxea; hura ikusita, denborak ez zuela aurrera egin ematen zuen.
‎Bakoitza bere gelan kokatu eta zerbait (ez askorik) bazkaldu ondoren, inguruak ezagutzen eta hitz egiten eman genuen arratsaldea. Ezin esan alferrik galdutako orduak izan zirenik, taldearen kohesioa sendotzeko lagungarri izan baitziren, nolabait.
‎– Zentral hura egiteko emandako baimenak
‎diru pila edo diru eza ez dira aski aurretik bizitza luzea duenaren bihotza iluntzeko; aberriaren ilunaz denez bezainbatean, aldiz, Jaurlaritzaren barnetegian ezagutu berri dituen gazte bipilen sua eta garra ikusita, ziur da luze baino lehen lortuko duela Euskadik bere askatasuna, gerra aurretik zuena ez ezik, lehendik amestutako askatasun oso eta erabatekoa; bestelakoa da Begoñaren ilunaldia: izan ere, Parisa bizitzera joan diren honetan, alde handia baitago bere adineko gazte sasoiko eta osasuntsuz inguraturik egon, Donibane Lohizunen zegoen bezala, ala ganbara kaxkar batean egun osoa amari konpainia egiten eman, orain eman behar duen bezala, kale jendetsuen, jende aldraren eta hizkuntza arrotzaren beldurrez Elorrioko emakume hau ez baita ausartzen inora joaten alabarekin ez bada, eta alabarekin izanda ere nahiago du galdutakoaren doluz eta damuz lantua jotzen aritu, egunero ari den bezala, ezen ez begi aurrean dituzten berritasun eta era guztietako bitxikeriekin alaitu, Begoñak nahiko lukeen antze... Zaharraren oroimina eta gaztearen bizimina, bizia bera bezain zaharra den alegia, hemen luzatzen eta xehatzen ibiltzea merezi ez duena.
‎Izan ere, badago nobelaren gorentasunaren mitoari heltzen dionik, oraindik ere. Ez dut oroitzen zehazki zein komunikabidetan, Jokin Muñozek, akaso Antzararen bidea bere nobela zuelarik hizpide, gure ipuingintzaren indarra egozten zion, hein batean, ihes egiteko ematen duen aukerari: hots, Gauzari buruz sakon idazteko ihes egiteko euskal idazleon grinari.
‎Bagenekien desadostasun nabarmenak zeudela, baina ezin nuen imajinatu aldaketarako gobernu baten programan euskararen lege berria ez egotea. Egintzat ematen nuen».
‎Ondoren, podcasta egiteko eman beharreko pausoak eta ordena
‎a) Laburbildu klonazioa egiteko ematen
‎–egoki adierazi badut ahozko aurkezpena egiteko eman beharreko pausoak.
‎b) Ahozko aurkezpena egiteko eman behar dituzun pausoak planifi katzen ari zara, eta pauso bakoitzaren
‎ikasketak egiten eman ondoren,
2017
‎Bi itzal gara orain, osaba, esan nion. Eta izaretan proiektatzen ziren formekin antzerkia egiten eman genuen arratsa. Txori bat naiz, txori bat.
‎Goldsmith pozik zegoen. Gogoko duela uste dut esamesen erdigune izatea, baina klasearen norabidea aldatzen saiatu da eta, bertsolaritzaren auzira etorriz, gaiaz hitz egiten eman dugu ordu laurden bat. Sarean bertsolaritzari buruz dauden irudi ugariak gainetik begiratu ditugu lehenik, tartean BECeko final batekoak, zeinetan txapelduna ageri zen bere zortzigarren edo bederatzigarren txapela buruan zuela, irribarre maltzur bat ezpainetan eta hezetasuna begietan.
‎Herriko jendearekin ere ibili nintzen, jakina, eroa bezala adiskideak egin nahian edo galdutakoak berreskuratzen. Baina ez dakit seguru hauekin ala etxaldetarrekin egindakoak ematen duen etekin gehiago, eta etxaldetarrei dagokienez, ezer ematen duen ere ez jakin.
‎Holako gauza guztiak kontatzen ari nintzaion Micaelari gau batean, eta bidenabar neu ere kultura handiko gizon bihurtua izateko neure asmoa adierazi nion, eta filmearen kasuan maisua gizon bazen, gurean emakumea izan zitekeela neuri, gizon, irakatsiko zidana. Eta hau entzun orduko farre egiteari eman zion Micaelak. «Heure bidea erratu duk» errepikatzen zuen algarek permititzen zioten eran.
‎b) Ahozko aurkezpena egiteko eman behar dituzun pausoak planifikatzen ari zara, eta pauso bakoitzaren
‎–egoki adierazi badut ahozko aurkezpena egiteko eman beharreko pausoak.
2018
‎Norbanakoa bere lan indarraren jabea da, eta bere jabetzekin, gorputzarekin eta ahalmenekin duen harremana, egiaz, jabe gisa bere jabetza materialekin daukan kanpo harremanaren berdin berdina da. Norbanakoak bere buruari kalterik egin gabe eman dezake, kontratu bidez, bere edozein jabetza, baita bere izatea osatzen dutenak ere. Dena dela, nahiz eta lan indarra jabetza bat den, nahiz eta merkantzia bat den, ez da beste edozein jabetza materialen gisa gisakoa.
‎Lagunak ez dut uste oraindik jabetu direnik arazoaz, baldin denek uste ez badute batek jada egintzat eman zidana: Hori Jainkoaren erara konpontzen da.
‎Baita barruko arauak betearaztekoa ere, neurri handi batean. Txetxu Urrutiren kasuan, Said, lehenengo otordua ekarri zion 5.833 presoa, izan zen lehen gidari hura; patio orduak luze hitz egiteko ematen zuen, eta Txetxuk otzan jarraitzen zion limoiondo baten gerizperaino. Said berberea zela jakin zuen.
‎Esan zidan ez zitzaigula horretarako aukerarik faltako, begia kliskatuen zidan bitartean. Estuago heldu nion eskutik eta hark beste horrenbeste eginez eman zidan segida. Bere begiradaz hitz egin nionean marraztutako irribarreak hortxe zirauen, ezabaezin, eta horrek ere lasaitu egin ninduen.
‎Ni erretiroa hartzekotan nengoen. Fabrikan egin nituen azken urteak bulego lanak egiten eman nituen, eta haietako batean, Erandioko saltoki handi batek egindako eskaria iritsi zitzaigun.
2019
‎Eta hantxe geratu da, katua altzoan eta txakurra oinetan, mahai gaineko ogi papurren bueltan dabilen euliari eskua noiz botako; hantxe, motor hotsa urruntzen sumatu duenean, ziztuan altxatu den arte. Eulia harrapatu, katuari zanpa zanpa eginda eman eta:
‎Hautuaren nozio hori baztertzen du psikoanalisiak bortizkienik, determinismoaren eta, inkontziente kolektiboaren? izenean; inkontzienteak irudi eginak ematen dizkio gizonari, eta sinbolismo unibertsal bat; horrek esplikatzen du nola sortzen diren ametsen, hutsegiteen, eldarnioen, alegorien eta giza patuen analogiak; askatasunaz mintzatzeak, hain zuzen, berekin ekarriko luke parekotasun aztoragarri horiek esplikatu ezina onartzea. Baina askatasunaren ideia ezkon daiteke zenbait konstanteren existentziarekin.
‎emakumeak ez du sinesten gorputzean sentitu ez duen indar batean; ez da ausartzen ekiten, matxinatzen, asmatzen: otzantasunera eta etsimendura kondenaturik dagoenez, gizartean egina ematen zaion lekua onartu beste biderik ez du. Egintzat hartzen du gauzen ordena.
‎Berak umea hazten zuela erabili zuen kontraerasorako Edurnek. Ahuntzek ere beren kumeak hazten zituztela erantzun eta bertatik ihes eginez eman zuen bukatutzat eraso berria gerrilla taktiketan maistra zen emakumeak. Lehoien kontu horrek erakusten zuen osasuntsu hazteaz aparte, azkarra ere bazela; eta dinosauro ehiztari bezala ez zuen parekorik.
‎–Ia ia. Egia esan, Red Bayn baleontziaren hondakinak aurkitu zituzten arkeologoek lan bikaina egin zuten, eta dena eginda eman didate. Horregatik ari naiz honekin laguntzen, azaldu zuen lizpapera erakutsiz.
‎Alkoholikoak ikasten duen lehenengo gauza gezurra esatea da, gainerakoak eta, bereziki, bere burua engainatzeko. Hemendik aurrera, zeure ekintzek epaituko zaituzte soilik, baina hona etortzeko eta hain argi hitz egiteko eman duzun pausoa, horixe da hastapenik onena.
‎berak bere burua salbatzea gu hirurok ia aukerarik gabe utziz. Horra haren esanari men ez egiteagatik eman digun ordaina!
‎Bizipoza berriro ere bereganatu zuen: egunak eta gauak haurra jaioko zenerako planak egiten ematen zituen. Tamalez, Anaren patua odolez izkiriaturik zegoen.
‎CNTkoak gehienak. Haiek ihes egiteko eman zituzten arrazoiak, politikoak omen: gobernuan sartzea eta beren egunkaria berriz kaleratzeko baimena ematea eskatzen zituzten; hura lortu bitartean planto!
2020
‎Bere alboan. Arratsalde osoa elkarri pega pega eginda eman genuen. Aita lantokian zegoen.
‎Honek muga ondo ezagutzen zuen, Abaurregainekoa izaki, eta horri esker lortu zuten 1944ko irailaren 6an Ezkabatik ihes egin eta bi egunen buruan Iparraldera igarotzea. Baina bi lagun hauek ez zuten askatasunaz gozatzeko aukera handirik izan, ez zuten bizi izandako infernutik urruntzeko ahaleginik ere egin, dagoeneko mugatik barrura sartzeko prestatzen ari ziren makiekin egin baitzuten topo eta haiekin borroka egiteko eman baitzuten izena. Ihes egitea lortu eta hilabete eskasera, urriaren 4an, Felipe Zelaik hartu zuen parte makien lehen operazioan.
‎Aurpegira ia so ere egin gabe eman dizkio mihise zahar batzuekin egindako oihalezko sokak, tomate landareen ondoan dauden makilatxoei lotzeko. Eta hitzik egin gabe segitu dute, harik eta eguzkiak gogorregi jotzen duela-eta amatxik bazkalordua dela erabaki duen arte.
‎" Teresa zara, ezta?". Miguelek galderarik egin gabe eman zion baiezkoa hitzorduari.
‎Franco jenerala gobernuburu bihurtu zenean, Segundori iruditu zitzaion, Bartzelonako auto lantegia langile batzordeen zuzendaritzapean egon zen garaian, nagusiei Frantziara ihes egiteko emandako laguntzagatiko ordaina eskatzeko ordua iritsi zela. Auto saileko kudeatzaile izendatu zuten eta baita lantegi eraberrituak eskaintzen zituen hegazkin, kanoi eta material militar alorreko saltzaile ere.
‎Aurreko gaua batere lorik egin gabe eman duenez, lo gelditu da Txarro iratzez osaturiko ohatze goxoan etzan eta berehala. Lauren, berriz, aldian behin esnatu da, aitzinean duen etorkizun lausoa barrenean eztenka ari zaiola.
‎Sei solairuko eraikina zen, kristalez egina ematen zuen.
2021
‎Nik estrainamendu ariketa egiten dudanean, hau da, bertsolaritza zer den Ameriketan kontatzen dudanean, da arraina uretatik aterata zer den esplikatzea bezala. Ariketa hori egiteko eman behar dituzu gakoak. Bat batekotasuna eta ahozkotasuna ezinbestean izan behar dira euskal balio, ze, horiek ez bagenitu, bertsolaritzak ez luke daukan balioa izango...
‎Orain dela egun batzuk ezagutu egin nuenez horretara behartzeko berorrek erabiltzen duen prozedura, galde egin diet gaztetxoei eurotako zeinek daukan eraztuna, eta halaxe esan didate nork, eta erakusteko esan diot mutikoari, eta eskuetan harturik tresna zitala, nire bizi guztian lehenengoz hartu ere, mutiko gaixoari esan diot esateko berorri neuk kendu diodala. Mutikoa negar batean joan da, eta orduan nik haren amari txakur batzuk [txikiak ala handiak, ez dio] eman dizkiot, semeari emateko, euskaraz egiteagatik eman ere, ordain horrekin ordezkatuz berorrek ezartzea pentsatuta zeukan zigorra".
‎Fabore horiek normaltasunaren sailera pasa ziren arte. Jakintzat eta egintzat ematen hasi zen dena. Eskatzen ez bada, ez dago faborerik.
‎Erretiroa hartu zuen aspaldi, baina, anaia baino gazteagoa izanik, erreparoa ematen zion. Joseba, Miren eta niri beste lekuren batean lan egiteak eman zigun erreparo bera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia