Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2000
‎Liburu hauetako narrazioak solteak dira, elkarrekin loturarik gabeak, baina ez da beste gabeko gehikuntza formula hutsez eginiko egitura, berariaz egina baizik. Honezkero jakinaren gainean gaude, Sarrionandiaren obretan dena dagoela, zentzu batean ala bestean, literaturaren zerbitzutan pentsatua.
2002
‎«Doan uzten badizkigute askoz hobe», dio Xabierrek. Javierrek aldiz jendearen aportazioa «denek apur bat jartzea» beharrezkoa dela dio «produkzio propioa egiteko egitura lortu artean».
‎Egia esan, lan premietarako gehiago zeuden prestatuta. Batzuek sagardoa egiteko egitura osoa zuten, eta barru haietan, gero, baserritarrak bizitzeko antolatzen ziren. Horietako bat zen Ezkio Itsasoko Igartubeiti baserria.
‎Une horretan hori egin ahalizateko, ganberako harlauzarik ezin zitekeen zutik hor egon, tokirik gelditzen ezzelako giza hezur erreak harlauza eta tumuluaren arteko tartetxotik, azken honenbarrenean, paleozoruan? uzteko (160 cm-ko sakonerara tumuluaren gailurretik). Agian, garai horretan tumuluaren erdialdean zulogune handi bat egongo zen (etaordurako ganberako harlauzak kenduta), giza ehorzketak egiteko erabiliko zena, zeharka ezarritako enborrez edo zurez egindako egitura batez estalita (eta hauharkoskoz sendotuta); baina horren arrastorik ez zen aurkitu.
‎Italiako beste hiribatzuetan, eta baita gainerako Europako beste askotan ere, XVIII, XIX eta XX.mendeetan eginiko ekintzak antzeko interesei dagozkie. Egia esanda, hirien ikerketa arkeologikoa hiri klasikoen azterketa eginez hasi zen, eta, hauen artean batezere, eraikin ikusgarriak hartu ziren kontuan, publiko nahiz pribatuak; baita defentsarako eginiko egiturak ere. Honelako indusketak oso modu errazean egin ziren, eta emaitza ikusgarriak lortu zituzten, zeren eta, normalean, bertan behera utzitakoguneak baitziren ikertzen zirenak, eta ez gaur egunera arte bizirik iraun duten hiriak.
‎Ikerkuntza egiteko egiturak ez dira oso egokiak
‎Ikerkuntza egiteko egiturak ez dira oso egokiak
2003
‎Aipatu berri dugun ikerketaren haritik, orain dela gutxi ehiza hegazkin bati hainbat elementu aldatu zizkioten. Besteak beste, eskularru itxurako pieza bat ipini zioten muturrean eta aluminiozko egiturari eta fuselajeari material konposatu batez eginiko egitura berezia erantsi zioten. Geroztik, soinua baino abiadura azkarragoan bidaiatzean sortzen den zarata jasangarriagoa zaie gure belarriei.
‎Mugimendu nazionalisten aurkako  borroka horretan, baita botere zentralak errepresentazio maioritariorik ez duenean ere, edozein domestikazio ereduri ekiten zaio, baita errepresiboari berari ere3". Hots, instituzioa goberna  tzera heldu den sentipenak ez daki leku egiten egituretara heldu ez denarentzat, eta gehiago: besteak pertsegitu egiten ditu; baina gauzak legeak agindutakoaren arabera egin behar izaten direnez, legeak eraikitzen dira pertsekuzioa bermatzeko eta eskularru zuriz egin ahal izateko.
2005
‎Herriak eta aipatzen ziren, baina estatuen Europa zen eta orain baino estatuen Europa handiagoa, orduan ez baitzen estatuz kanpoko beste aipamenik ere egiten. Orduan inork ez zuen pentsatu ere egiten egitura juridiko hartan estatuz kanpoko inolako erakunderik aipatu ere egin zitekeenik. Orain aipamenak badira, ez nahikoak, agian, baina badira.
2006
‎Saretak zurez, metalez, PVCz edo erretxinaz egindako egiturak dira, eta erabilera ugari dituzte etxebizitza baten kanpoaldean zein barruan. Konposizio horiek listoiekin egiten dira, eta horiek, elkarri lotuta edo gainjarrita, oso apaingarriak diren burdin sareak osatzen dituzte.
‎Eskaintzen ez duten barruko biziegokitasunaren estalkia dute kanpoaldeko edertasun hori. Eta ez dezagun hitz egin egituraz. Zenbait eraikin gustatu egiten zaizkizu kanpotik.
‎Hautespen naturalean beste norbait gailendu balitz? Adibidez, soilik etorkizunaz hitz egiteko gaitasuna duen gizakia gailendu balitz, iraganaz hitz egiteko egitura sintaktikorik gabeko gizakia gailendu balitz. Hala izan balitz, agian ezinen genuke iragana edozein gauza justifikatzeko erabili, eta ez litzateke batere txarra izanen.
2008
‎Ura galtzen joatea da kontua, baina beren ezaugarri organoleptikoak (usaia, kolorea) galdu gabe, eta hori lortzeko, lehortegietan uzten dituzte: harrizko eraikinak izaten dira, bost metro garai, eta sabaian, makal habez egindako egitura bat edukitzen dute, zumez elkarri lotuta.
‎Gasteizen ezin bizitza liberalik, moderno edo postmodernorik, alegia? eraman, eta ezin zinema egiteko egiturarik aurkitu. Literatura nazional txikiaren eta egiazko literaturaren, hots, unibertsalaren, hiriburu literario handietakoaren?
‎i. Estatutuen arabera kooperatibaren ekonomia, antolaketa eta egitekoen egituretan oinarrizko
‎Eraikuntzari berari argazki bat atera nahi, baina zabala da eta urrutiratu barik ez dago kamararen ikuspegian batzerik. Lurraren berezko formarekin jokatuz egindako egitura du leku askotan. Arthur Erikson ek egina, hau ere.
2009
‎Marrazketa, aztertu nahi den egituraren ertzeko puntu baten gainean, ordenagailuko saguaren ezkerreko klik batekin hasiko da. Ertzetik, beti erlojuen orratzen noranzkoan, elementuari jarraituko diogu klik desberdinak bidean eginez egituraren profila osatzeko. Programak segmentuak sortuko ditueta gure egitura barneraturik geratuko da.
‎Bartzelonako Unibertsitateko Ekologiako katedradunak eta txostenaren egileetako batek (Domènec) adierazi duenez, Kataluniako itsasoak eta kostek nabaritzen dituzte klima aldaketaren ondorioak, 20 metroko sakonerako tenperaturaren igoera 1,2 gradukoa eta 80 metroko uretan 0,7 gradukoa izan baita. Ikerketak erakutsi du oso garrantzitsua dela itsasoko uraren pH-a karbonatoz egindako egitura eskeletikoak bizirik irauteko, batez ere koralak eta oskoldun organismoak. Gainera, gogoratu ozeanoak co2 aren kaptadore handiak direla.
‎Lurralde Hitzarmena izenpetu zenetik, Ipar Euskal Herrian zeuden tresnak banaka banaka desegin direla gogoratu du Autonomia Eraikik, hala nola Ofizialeen Ganbera; Frantziako Bankua; CAF eta URSSAF zerbitzuak, eta Merkatari Ganbera bera. Erabakitzeko ahalmenik ezean, Ipar Euskal Herriak geroari buru egiteko egiturarik ez duela uste du Autonomia Eraikik. AHTren kasua jarri dute adibide gisa.
‎Azken eskaera horri soilik eman diote baiezkoa agintariek. 20.000 ikuskatzailek prozesuan parte har dezaten baimena eman dute, baina Abdularentzat ez da nahikoa izan, iruzurra egiteko egitura lehengoa bera delako.
2010
‎Gainera, sektore publikoa moztu nahi dute, eta pribatizazioak egin. Krisia aukera gisa ikusten dute, inork gogoko ez dituen erreformak egiteko egitura ekonomikoan.
‎Saguzarren hegoa, berriz, aurreko gorputz adarretako lau hatzek, besoak eta atzeko gorputz adarrak eusten duten mintz batez osaturik dago, patagio deritzona. Saguzarren hegan egiteko egituren artean bereizgarriena atzeko bi gorputz adarrak elkartzen dituen mintza da; uropatagioa, alegia. Irudia:
‎Horrez gain, fosilek frogatu dute dinosauro bipedoen ondorengoak direla hegaztiak. Beraz, litekeena da hegoak, hegan egiteko egitura baliagarriak izan aurretik, korrika egiteko egitura laguntzaileak izatea. Bestalde, badirudi lumen sorrera gorputzeko barne tenperatura erregulatzeko gaitasunarekin lotuta dagoela; exaptazioaren beste adibide bat dira, beraz.
‎Horrez gain, fosilek frogatu dute dinosauro bipedoen ondorengoak direla hegaztiak. Beraz, litekeena da hegoak, hegan egiteko egitura baliagarriak izan aurretik, korrika egiteko egitura laguntzaileak izatea. Bestalde, badirudi lumen sorrera gorputzeko barne tenperatura erregulatzeko gaitasunarekin lotuta dagoela; exaptazioaren beste adibide bat dira, beraz.
2011
‎Vuelta & Vuelta lana hilaren 14an estreinatuko dute.TurukutupaReziklonk instalazioa aurkeztuko dute hilaren 12 eta 13an. Hondakin materialak berreskuratu, eta musika egiteko egiturak sortuko dituzte. Tresna horiek ikusleen eskura jarriko dituzte, eta obraren beraren protagonista bihurtu.Latirili TeatroMirentxu eta Ainaipurdi izenekoak txalaparta kontzertu bat ematera doaz, baina malabarista «gogaikarri» batek ez ditu bakean utziko.
‎Zorro eta konduktuez gainera, hoditeriak mekanikoki babesteko, helburu horretarako egindako egitura edo profil metalikoak erabil daitezke.
‎Finbria edo piliak: proteinez egindako egitura filamentutsuak. Flageloen antzeko konposizioa eta morfologia daukate, baina ez dute mugitzeko balio.
‎Adibide baterako: kontsumo ekologikorako taldeak eta kooperatibak sortzea, orain eta hemen gauzak beste modu batera egiteko egitura lokal eraginkorrak dira, baina beharrezkoak izanik ere, ez dira nahikoak. Produktu ekologikoen aldeko hautuak transgenikoen debekua behar du, ezinezkoa baita bien arteko bizikidetasuna.
2012
‎–Barkamen eskea? egiteko egitura parentetikoak egoki datozkio. Ikus ditzagun horren adierazgarri ondorengo adibideak:
‎3 Parentesiak darabiltza egindako egitura sintaktiko hertsiak hausten dituenean; esaterako, postposizio egitura hausten duenean.
‎Horrek bi dilema planteatzen ditu. Lehenengoa da beharrezkoa delasozializazioan aurrera egitea egitura sozialaren bitartez, hau da, egitura soziala berazeharkatuz. Bestela esanda, oraina nola hobetu etorkizuna sortzeko.
2013
‎CSNk iazko abenduan Europako Batasunean aurkeztutako akzio planean azaltzen denez, hondamendi naturalei aurre egiteko egitura berritu luke, isolamendu kondentsadorearen fidagarritasuna areagotu, ustekabeko drainatzeak eragozteko iragaztasuna bermatu... Horrek guztiak, inbertsio handiak egitera behartuko luke Nuclenor.
‎Ibáñezek azaltzen du itxura karratuak (kuboak) oso onak direla egiturak pilatzeko, baina ez direla egonkorrak, eta itxura triangeluarrak (tetraedroa), aldiz, bai. Triangelua zurruna da, eta, hain zuzen ere, eraikuntza askori eusten dion oinarrizko forma da; triangeluz egindako egiturak dira BECen eraikina, aireportu edo kiroldegi asko, Bucky Fuller en kupula geodesikoak eta beste. Egonkortasuna ematen diote triangeluek eraikuntzari.
‎Ez galdetu ehun edo berrehun urte iraungo duten, hori ezin da jakin. Eraikuntza materialek zeresan handia dute. Jakina da egurrez egindako egitura batek ondo irauten duela 300 urte. Eta badakigu hormigoizko egiturek ehun urte baino gehiago irauten dutela, baina oraindik ez dago duela 300 urte egindako hormigoi armatuzko eraikinik.
‎Familia bat, azken batean, familia handi bat da liburukoa, odolezkoa, sentimenduzkoa, komenientziazkoa. Ez beste ezergatik, familiak eskaintzen diolakoidazleari gaur egungo jendarteaz hitz egiteko egitura egokia. Ikuspuntu guztiak ematenzaizkigu hemen, ikuspuntu guztiak ikusarazi eta biziarazi gainera.
‎Alde batetik, Euskal Herriko gure bazterretan, Bilbon bertan, Donostian, Gernikan, Eibarren eta abarretan aurkituko ditugu ustez kulturaren eta artearen mesedetan birgaituriko enpresa askoren bulego eta lantoki zaharrak (egitasmo publikoen zein pribatuagoen bitartez). Bestetik, monumentu bilakaturiko adibideak ditugu; hauetariko batzuk Bilboko ibaiertzean (garabiak, mineralaren karga itsasontzietan egiteko egiturak, tximiniak eta bestelakoak). Batik bat barnean espazio habitagarririk apenas dutenak izaten dira, eta Iñaki Uriarte arkitektoak dion bezala normalean bertikalak, hau da; espazioaren ustiapen ekonomiko eta espekulatiboari oztopo larregi jarriko ez dietenak.
‎Andereak ez du hitzik esan oraindik, laster Auzako ganara helduko dira. Hango ikuspegiak harriturik utzi du, harlauzaz egindako egiturak izpiritua baretzen dio istant batez. Han, behean, bide bat ikusi du, bide garrantzitsua iritzi dio, haraino helduko balitz...
2014
‎Historia ez da gertakari hutsez egindako egitura finkoa, baizik eta komunitate batek bere buruaz egiten duen kontakizun subjektiboa, oinarrian pasarte zehatz ba tzuk dauzkana, baina bere modura interpretatzen eta epaitzen dituena. Labur esanda, guk geure buruari konta tzen dioguna, horixe da geure buruari buruz daukagun sentimendua edo ustea.
‎Euskaldun asko ari da administrazioan lanean, Lakuako korridoreetan gero eta euskara gehiago entzuten da, baina lanean betiko dinamikak agintzen du. Lana euskaraz egiten baldin baduzu, denek estimatuko dizute, euskarak prestigioa duelako gaur egun, baina euskaraz sistematikoki lan egiteko egiturarik ez da sortu oraindik.
‎115 eta 150 metro bitarteko altuerarekin, gizakiak egindako egiturarik altuena izan zen mende askoan. Nilo inguruko kostaldea hain laua izanik, ez zegoen nabigaziorako erreferentziarik, ezta portuko sarrera adierazten zuen elementurik ere.
2015
‎Ederrak dira bere txikian eta batez ere ikusgarriak bere itxura hauskor, arin eta sotila dela eta. Lau hego izaten dituzte, nerbio txikiz egindako egituran, arotz baten ordez altzari apaintzaile batek egindako gurtetxe afiligranatua balitz bezala, gorputzarekiko proportzioan handiak bi aurrekoak eta txikiagoak bigarren parekoak.
‎Artikulu honek Orconerako Paisaiarako Ekintza Plana aurkezten du, gobernu plangintzaren eta udal esparruko paisaien antolamenduaren arteko bitarteko kudeaketa tresna gisa. Plana egitean ikasitakotik, Eusko Jaurlaritzaren lurralde politika gauzatuko duten etorkizuneko Paisaiarako Ekintza Planak egiteko egitura bat proposatzen dugu.
2016
‎Gustuko zuen tunelak egitea egitura guztietan.
2017
‎Bi eraikinak arkitekto berberarenak dira, eta zerbitzu etxea bertako arkitektura eklektikoaren erakusle nabarmena da. Horren adierazle dira harlanduz egindako egiturak, begiratoki nagusia, egurrezko egitura eta egitura sendoa".
‎Abric Romanin bezain garbi ez bada ere, beste leku askotan ere suaren arrasto garbiak aurkitu izan direla gogoratu Riosek: Bruniquel, adibidez, oso ezaguna da estalagmitekin egindako egitura berezi horiengatik, eta han ere aurkitu dituzte suaren arrastoak. Bestela ere, ezin izango zuten han barrura sartu eta egitura haiek eraiki surik gabe, han ez baitago argirik.
‎larruz egindako baltsak. Kasu honetan, adarrekin eginiko egitura bat erabiltzen zuten, ondoren tenkatutako larruarekin estaltzen zutena. Monoxilarekin gertatzen denaren kontra, eta kontuan edukiz eraikitzeko erabiltzen ziren materialen izaera galkorra, zuzeneko aztarnak aurkitzea ezinezkoa da.
‎Nabigazio metodoekin amaitzeko, aurretik aipatutako larruz egindako baltsak berreskuratu behar ditugu. Kasu honetan eta, ondorengo garaietan ikusiko dugun antzera, egurrarekin egindako egituraren gainean zurezko listoiakjarriko zituzten. Horrela, erresistentzia eta egonkortasun gehiago emango zioten itsasontziari itsas zabaleko itsasketa ahalbidetuz.
‎non bost azentu argi nabaritzen diren eta TA TAN multzo bakoitzak oin bat osatzen duen. Poemokorokorrean erregularrak diren arren, ohikoa da aldaketa txiki batzuk egitea egiturotan, helburu estetikoedota artistikoekin.
2019
‎Abric Romanin bezain garbi ez bada ere, beste leku askotan ere suaren arrasto garbiak aurkitu izan direla gogoratu Riosek: " Bruniquel, adibidez, oso ezaguna da estalagmitekin egindako egitura berezi horiengatik, eta han ere aurkitu dituzte suaren arrastoak. Bestela ere, ezin izango zuten han barrura sartu eta egitura haiek eraiki surik gabe, han ez baitago argirik."
‎Hurbildu denean, ohol batzuekin egindako egitura bat ikusi du Aizek. Sorginaren aginduei jarraiki, tiraka hasi da, ibaiaren alde argiago batera eramateko.
‎Jakinekoa da ere nekazaritza sortu zen garaian hasi zitzaizkiela hildakoei halako monumentuak eraikitzen hilobi modura. Bitxikeria moduan, Tapiak jakinarazi zuen gure arbasoek hildakoendako harriz egindako egitura trinkoak erabiltzen zituztela, eta aldiz, euren bizitokiak material askoz ere sinpleagoz egiten zituztela.
‎Lehena formala da: eskema horrek ongi deskribatzen du zortzikoaren arabera egindako egitura formal edo berez semantikoa, Lekuonaren estrofismoa aberatsagoa izaki, ez da mugatzen egitura itxi eta jakin horretara, gorago ikusi dugunez, laster jotzen du esaldi menperatuetara (jakina da, oro har, aho espresaerak nahiago dituela esaldi bakunen elkarkidetza, eta ez menperatuak erabiltzeko), eta beraz, esanahia zabaltzera. Bigarrena esanahiarekin lotua da:
‎Eskuak mandarrean garbitu zituen gero eta, kanalean irekita, erraiak atera zizkion. Arkumea eraitsi eta dendara eraman aurretik, lau estrabez egindako egitura baten gainean jarri zuen larrua, eta sabaitik zintzilik utzi zuen lehortzen. Urtean pare bat aldiz larrugindegiko langileak etortzen ziren, eta kamionetan eramaten zituzten denak.
2020
‎Cabillonek dioenez, Ipar Euskal Herriko egiturak ttipiegiak dira hein horretako obren beren gain hartzeko," jabeak itotzeraino". Bestela, barradera eta argindar egiteko egituren desegitera behartzen ditu administrazioak. " Ipar Euskal Herriko hidroelektrika ekoizpen unitateen edo eiheren %90ek administrazio mailako arazoak dituzte".
‎Lan handia zen, eta, gainera, aurrera egiteko eskean ibili behar nuen, bai apunteak lortzeko bai irakasleei nire egoera azaltzeko. Egia da gelakide batzuen aldetik laguntza haundia jaso nuela, eta irakasle batzuk ere asko saiatzen ziren, baina unibertsitatearen aldetik ez nuen halako egoerei aurre egiteko egiturarik aurkitu.
‎Ozeanoaren kimika aldatzen ari da, eta itsas bizitzak pairatu duen aldaketa bortitzena izan daiteke. Azidotasunak kaltzio karbonatoz egindako egiturak disolbatzen dituenez, itsasoko bizidunen egitura karedunak desegiten ditu. Ez bakarrik moluskuenak, krustazeoenak eta koralenak; itsasoan animalia askoren larba egoeran dira behar beharrezkoak egitura karedunak, hain zuzen ere beren bizitzako egoera zaurgarrienean.
‎«Egiazki, hau ez da hari [Putini] buruzkoa; guri buruzkoa da, Errusiako herritarrei eta haien etorkizunari buruzkoa. Zertarako egin egitura artifizialak. Dena gardena eta zintzoa izan behar da».
‎Indusketak zailtasun handiak izan ditu ondorengo eraikinak egiteko egiturak desegin direlako, eta, beraz, zimendu mailako trazadurak baino ez dira aurkitu, harresirik, altxaerarik eta elementu arkitektonikorik gabe, hala nola zutabeak edo kapitelak. Halaber, XII. mendetik XIX. mendera bitarteko lurperaketak ere egin dira, lurra zulatu eta geruzak mugiarazi dituztenak, indusketaren beraren sekuentzia oztopatuz.
2021
‎Zuzendaritza Batzordeak 90 eragile biltzen ditu, eta Garapen Kontseiluko kide guziekin landu ekarpenak eta iritziak onartzeko ardura izanen du. Euskal Elkargoarekin lan egiteko egitura ofiziala da. Euskal Elkargoak, heldu den martxoaren 4an, ofizialki plantan emaiteko Zuzendaritza Batzordea errezibituko du.
‎Aditz esapidea, onomatopeia+ egin egitura izan ohi duena, aurkituko dugu oinarrian: irrist egin, purrust egin, tarrat egin, txirrista egin, zizt egin, zurrut egin...
‎irrist egin, purrust egin, tarrat egin, txirrista egin, zizt egin, zurrut egin... Izena+ egin egiturako aditz lokuzioa dugu bultzada izenaren kasuan. Batzuetan aditzoin kategoriako oinarria ere ikus daiteke:
‎Nabari denez, lau itxura desberdin ditu partizipio burutuzko egiturak adibide horietan: egindako, eginiko, eginikako eta eskaini( eginen pareko egitura, alegia). Lau aldaera horiek literatura euskalkien joera nagusiei dagozkie, horrek ez baitu erran nahi zenbait euskalkitako mintzamoldeetan hauetaz beste aldaera batzuk ere ezin erabil daitezkeela.
‎32.9d Bestalde, konparazioa barik banakaritzako juntadura adieraz dezake forma bi hauekin eginiko egiturak ere, itxuraz konparazio egitura duten beste batzuek bezala: Guztiak ito ziren, hala zaharrak, nola gazteak, hala gizonak, nola emakumeak (Agirre Asteasukoa); Hitzak nola batzuentzat hala besteentzat izan ziren (Beobide); Kargu handiko lagunkideak, hala bat nola bestea (Xalbador); Agintzen zizkioten gauza denak egiteko gertu, nahiz urian nahiz etxean, nola soroan hala mendian (Agirre); Hala Probintzian, nola Nafarroan, eta ere gehiago Bizkaian[...] hitz asko laburtzen dira (Kardaberaz).
‎Azken honetan nahiz Meyer-en eta Coyleren (2017) lanean, orobat, Content and Language Integrated Learning (CLIL) markoa osatzeko beharraz ere ari dira. batetik, jakintza arloari dagozkion prozedura, gaitasun eta estrategien automatizaziora, eta, bestetik, edukiaren ezagutza kontzeptualaren jabekuntzara iritsiko litzatekeelako. Ez hori soilik; Meyer eta besteen (2018: 239) arabera," Ikaskuntza sakonagoa gertatzen da" ikasleak kontzienteki aukeratzen duenean lehendik dituen ezagutza berriak integratzea", eta berekin dakarrenean" kontzeptuen txertaketa substantiboak eta ez arbitrarioak egitea egitura kognitiboan" (Novak 2002, 549 or.), eta, azkenik, ezagutza eta trebetasun transferigarriak garatzea ekar dezakeenean".
‎El Dueson, urte eta erdi luze daramatzate aurrez aurrekoek debekaturik; aitzakiak dira kanpoko intzidentzia eta aurrez aurrekoen osteko berrogeialdiak egiteko egitura/ eraikuntza egokirik ez izatea, edota lekurik ez dagoela, baimenekin atera eta bueltatzen direnekin betetzen delako horretarako prestatu modulua. Horren harira, emakumeen moduluan holakorik ez izatean," txaboloz" aldatzera behartzen gaituzte berrogeialdiak egin ahal izateko, ezinegona areagotuz.
2022
‎· Bostgarren aukera bat izan daiteke, LAKOA izan edo LAKOA egin egituraz baliatzea, hau ere testuinguruak onartzen duenean. Gaisorik dagoelakoa egin, gaztea delakoa egin, kontra dagoelakoa egin ereduko egiturak.
‎Bidea luzea izan da, eta bidaide asko izan ditugu (pertsonak, enpresak, ekintzak, planak...), eta horri esker eskarmentu handia lortu dugu, asko ikasi dugu, eta horrek lanak eraginkorrago, azkarrago eta hobeto egitea ahalbidetu digu. Adibidez, orain ez da nahikoa euskara plana martxan jartzea; aitzitik, bereziki ahalegintzen gara plana enpresen bizkarrezurrean edo muinean txertatzen, bere ohiko lan egiteko egituraren eta moduen barruan, eta ez alboan; horrela, saiatzen gara enpresen eguneroko jardunean aintzat hartzen, eta ez dadin izan aukerakoa, borondatezkoa edo nahi duenarentzat bakarrik. Ez da erraza, ordea, eta batzuek oraindik euskara plana aparte ikusten dute, ez lanari lotutako zerbait bezala; oraindik euskararen alde lan egiteari ez zaio behar besteko baliorik ematen, eta lan horrek sarritan ez dauka behar adinako aitortzarik.
‎Funesen ere kezka handia zegoen: aurreko uholdeak kalte handia eragin zuen herrian, batik bat ibai ondoko auzoan, eta uholdeei aurre egiteko egiturak oraindik ez dituzte konpondu. Ebroko ur konfederazioak iragarri zuen goraldia «ezohikoa» izango zela, 900 metro kubiko segundokoa.
2023
‎2007an argazkiak atera zizkien, eta zaharrenak iruditu zitzaizkion deigarrienak: «Makal enborrez egindako egitura sinpleak ziren, egurrezko ohol bat gainean zutela; xaflak ustelduta eta higatuta zeuden denboraren eraginez, eta irregulartasun hori interesgarri egin zitzaidan». Neoprenoz eta paperez, moldagarriak direlako, egin zituen erakusketako etxeen maketak.
‎Hain zuzen ere, beraien desirak, afektuak eta sexu portaerak derrigortzerik eta indarkeriarik gabe adieraz ditzaten, genero estereotipoak eta genero aginduak alde batera utzita.Udalak, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak diren aldetik, udalerritan berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko bizikidetzarako baldintzak bultzatzeko arduradunak dira. Hori dela eta, Usurbilgo Udalak konpromiso hauek hartzen ditu: Indarkeria matxista prebenitzeko tokiko estrategia eratzea/ hobetzea/ indartzea, adingabeen artean sexu indarkeriari aurre egiteko egiturak, baliabideak, zerbitzuak edo programak ezarriz. Biktima adingabeen inguruan sexu indarkerien antzematea eta arreta goiztiarra gaitzea/ hobetzea, tokiko koordinazio protokoloen bidez. Sexu indarkerien biktimekin esku hartzen duten profesionalen prestakuntza programak diseinatzea/ ezartzea/ eta ebaluatzea. Sentsibilizazio programak diseinatzea/ garatzea/ hobetzea herritarrekin, eta berezik...
‎Barruan harea, harria edo antzeko zerbait zeukaten 80 zaku astun garraiatu behar zituen, eskuz, hirurogei metro inguru, eta zurezko txabola baten barruan sartu. Txabola oholez eginiko egitura baten gainean zegoen, eta pare bat eskailera maila ere igo behar ziren. Ugazabari zakuak ekarri zizkiotenean ez zen inor bertan egon, eta ahalik eta hurbilen egin zitzaion tokian utzi omen zituen kamioian ekarri zituenak.
‎15 Zera dio Zakariak: " Koloreko beste feminista askok bezala, neure buruari galdetu diot ea egitura horiek desegin eta barnetik berregin ote daitezkeen, edo ea erabat baztertu beharrekoak ote diren" (199 or.). Uste al duzu emakume zuriek gidatu eta haien premien neurrira egindako egiturak aldatzen saiatu behar dutela koloreko feministek. Ala ba ote garaia" beren kasa beste feminismo batzuk eraiki [tzeko], arraza arteko elkartasuna ahaztuta?" (200 or.). Nolakoak izango lirateke feminismo horiek?
‎Horiek horrela, aldizkako tributuetan zenbatu behar da zergaldi bakoitzean iruzur egindakoa (PFEZ, Sozietateen gaineko Zerga); istanteko tributuetan zenbatu behar da zerga egitatea likidatzeko balio duen kontzeptu ezberdin bakoitza aintzat hartuta (OEEJDZ, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga), tributu horiek dituzten berezitasunen arabera, ulerbidez, halako tributuak aldizka likidatuz gero (BEZ), ikusi baita aitortzeko epealdi bakoitzean iruzur egindakoa, epealdi hori hamabi hilabetetik beherakoa izan ezik, horrelakoetan egutegiko urtean iruzur egindakoa aintzat hartu behar da eta. Edozein kasutan, ziurrenik BEZaren kasuan iruzur egiteko egitura antolatuak gogoan izanik, artikuluak ezarri duenez, delitua berehala zigortu daiteke baldin eta gutxieneko kopurua aitortzeko edozein epealditan gaindituz gero. Halakoetan, ez da itxaron behar egutegiko urtean zehar iruzur egindako zenbatekoa zehaztu arte baldin eta jokabidea talde edo antolakunde kriminal baten baitan gauzatu bada edota egiazko jarduera ekonomikoan itxuraz ari diren pertsona edo erakundeek gauzatu badute, benetan inolako jarduerarik gauzatu gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egiteko 29 (0,19)
egindako 25 (0,16)
eginiko 6 (0,04)
egin 5 (0,03)
egitea 4 (0,03)
egiten 2 (0,01)
eginen pareko 1 (0,01)
eginez 1 (0,01)
egitekoen 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia