Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2011
Egin gabe daukat oraindik bazkariaren aukera. Usain bikaina dator sukaldetik.
‎—Ez dago ezer esplikatzekorik. Burua neka neka eginda daukat.
‎Informe Semanal programa uste horretakoa da, baina oraingo kazetariak kamara begira mintzatzen dira, ez dira lehenagokoak bezalakoak, guri bizkarra emanda pertsonaiari begira elkarrizketa egiten zutenak. Leihoak eta pertsianak ixtean, ilargi bete baten ostia ikusi zuen zeru beltzean, bihar ere zenbat zuen lixatzeko ikusi eta gaurko telefono dei guztiak eginda zeuzkala erabakitakoan. Autoen bozinek ere bestela soinatzen zuten larunbateko gauean, eta objektu hegalari ezezagun gehiago ere ikus zitezkeen.
‎Zer da orduan?, jakin minez galdegin zion neskak. Zurekin gertatzen zaidana da, erantzun zion kazetariak, gero eta gusturago nagoela, eta gauero zurekin lo egiteagatik daukadan guztia emanen nukeela... baina ez da hori esan nahi nizuna. Nora Marcoren hitzek lasaitu zuten.
‎Mahaira itzuli zenean, Marcok egina zeukan kontua. Sekulako beroa egiten du hemen, esan zuen mutilak, ez zaizu iruditzen?
‎Goizean zehar iritsi behar zuten ekipoko beste guztiek; Nishimoto kameralari japoniarra eta Tony, Thomas, Wei Ping eta Chin Ti aktoreak. Teknikariek dena prestatzen zuten bitartean, Bruce eta Nora Koliseo inguruko trattoria batean gosaltzeko hitzordua egina zeukaten.
2012
‎Bi zenbakiak eraldatu egin ziren bere buruan, eta airean zebiltzala iruditu zitzaion lehenik, eta hurrena segituan txori bihurtu eta belaze zabal baten gainetik zihoazela. Belazeak zapal zapal eginda zeukan belarra zati batean. " Mon ami, ikusten al duk belar zapaldu hori?
‎Burua bi zati eginda zeukan, eta bietan irudi berbera ikusten zuen: Christine Saliat de Meilhan bainujantzi bustiarekin Biarritzeko hondartzan.
‎Sagu bat zela ikusi zuen besora jaitsi zitzaionean. Sugeak ahoa zabal zabal eginda zeukan, eta aurrera eta atzera zerabilen burua, kontaketa egiten ari balitz bezala —bat! bi!
‎Ospitalean esan didate tentsio beherakada izango zela, baina sinistu, tumoreen dokumental bat pasatu zait burutik. Pentsa, egiteke dauzkadan zereginak apuntatzen hasi naiz paper batean, notarioaren telefonoa bilatu dut agendan, alabentzako gutun baten zirriborroa ere egin dut...
2013
‎Egoera horretan, bere burua hiltzeko ahalegina egiten du, eta gainera, Jainkoaren eta Frantziaren aurka ez ezik, apaizen aurka hitz egiteko ausardia du. Azkenean, ordea, Domingo apaizgaia lagun, eta bere semetxoak Komunio Txikia egiteko daukan ilusioa tarteko, fedea errekuperatzen du, eta malkotan, hoska, literatura unibertsaleko majaderia handienen antologian kokatu beharreko aitorpena jaulkitzen du: " Itsu niok, Domingo, baña orain badiat, euskaldunen gisa, egiazko argia, badiat siñismena".
‎Bizar zuriko gizona begira gelditu zitzaigun bere modu tristean, ea zerbait gehiago behar genuen. Argazki batzuk egiterik bageneukan galdetu genion. Segituan joango ginela.
‎Arreta handiz entzun zuten, gogoko zutela adieraziz. Kristalezko ale batzuk eman nizkien gero, badaezpada hartu nituenak, eta belarrietan nik neuk jarriko al nizkien eskatu zidaten, gehienek zuloa eginda zeukaten eta. Gisa hartan, oso arratsalde atsegina pasatu nuen, harik eta, iluntzen ari zuela eta, kapitainak cayucoa bidali zidan arte ontzira erretiratzeko.
‎Tratu ona ikusi zutelarik, indioak bakean etorri eta beren rancherietara eraman gintuzten. Ereintza biltzen ari ziren une hartan, eta linaziarena bezalako hazi batzuekin pilak eginda zeuzkaten; eltzeak zituzten janaria prestatzeko, eta emakumeak animalien larruekin janzten ziren; Jeneralak ez zuen soldadurik ametitu rancherietan, eta, berandu zenez, fragatarantz itzuli zen, eta indio askok lagundu zioten hondartzaraino".
‎Galbahe bat egina daukat, alanbre sare batekin, gizarte aldaketa eta teknologia aldaketen profeten hitzentzat.
‎Aurten bi bakarrik dira trebakuntzako ekinaldian laxatuko diren uso mezulari gazteak. Ahuxo eta Ehoxi izena dute, bikote eginik daude eta habia eginik daukate, baina arrautzak errun gabe oraindik. Horixe da trebakuntza saioa egiteko unerik egokiena.
‎Xemen ilunpetan igo da Malkaizko mendatera; zerua izar izar dagoelarik etxetik abiatuta. Bidea askotan egina dauka, eta ongi baino hobeki ezagutzen du. Mendateko ospelean pago sastraka batzuen artean gorde da isil isilik, eta adi adi gelditu.
‎Malkaizko elorri zuria deitzen diote Kokoherrin. Elorriondo hauxe izan ohi da batzuetan harrapakinek harrapariei ihes egiteko daukaten babesgune bakarra.
‎—Zoazte aurrera boluntario batzuk iradoki dute itzainek; horrela idiekin iristen garenerako aukeratutako haritzondo dotore hura botata eta garraiorako antolaketak eginik eduki zenituzkete. Inguruak garbitzen, sarbideak prestatzen, adarrak mozten eta abar lan handia izaten da, zuhaitza bera botatzeaz gain, badakizue.
‎Handik aurrera, berriz, dena aldapa behera da Kokoherriraino. Hitz egina daukate bi itzainek aldapa gorakoan bi idi pareak erantsiko dizkiotela; baina gero, aldapa beherakoan, idi pare bakarra eta kate luze luzeko loturarekin gainera dela, enborra amilduz gero ere, lehertu gabe ihes egin ahal diezaioten, aldapa beherakoan horrenbesteko enbor astunarekiko arriskua amiltzearena izaten da eta.
2014
‎Aski heien gibel milikari hintzen bizkitartean denboraz, herrian xantrekoa egiten huelarik. Jaun erretorak, elizako arnotik edaten hatzeman eta, kanpo emanez geroztik, iduri duk iragan denboraren aipatzeak berak min egiten daukala.
2015
‎Eta herriko hainbat xelebre seinalatzen zizkiguten: hantxe geneukala frogantza, haiek guztiek hozka eginda zeukatela buruaren puska bat."
Egiteke zeukan, jada arratseko haizetxo freskoegia arnasten ari ginelarik, galdera deserosoa eta behartua.
‎—Erosketak egin gabe dauzkat; beraz, oraintxe bertan noa kalera.
‎Iruñeko Gobernu Militarrean egin zuen eskari formala. Eta maiatzaren 27an beste behin idatzi zion ministroari, jakinarazteko galdatua zeukala jagoitik erretiratu egoerarako pasea, supernumerario zen aldetik, zeinean 23 urte eginak baitzeuzkan. Aditzera eman zion ere, izan bazukeela bere" desio barrena, supernumerario egoera hori egundaino ez kitatzeko, horixe baita Ejertzitoari atxikiena, espirituari dagokiolarik".
‎Aita Jorgek egiteke dauzka obra multiple bat folk erakoa, beste arras ezberdin bat artikuluez osatua, eta beste bat superstizioaz eta Erdi Aroko botanikaz, etab. Aita Jorgek aurrera atera du obra dagoeneko (12 musika liburuki), eta autorearen bizitza dauka egiteko, zelanbait.
‎ELArekin egoeraren larritasunaz;[...] Estatutua besorik gabe dago, ebakita, baina hala ere gorputz garrantzitsua da", esan zien Xabier Arzalluzek alderdikideei nazio batzarrean; 548 Ardanza lehendakariak, bere aldetik, lekuz kanpo zekusan ELAren planteamendua," alferrik baita markoaren gainditzeaz hitz egitea daukaguna betearazteko gauza ez garenean", eta ELA eta LABi aurpegiratu zien alderdi nazionalistak legebiltzarrean Estatutuaren konplimenduari buruz onartutako ekimenekin bat egin ez izana; 549 Joseba Egibarrek ere" marko berriak marraztea aurrekoa bete ez denean, ariketa konplikatua" izan zitekeela uste zuen, eta ez zuen baztertzen EAJ, EA eta ELAk deitutako Estatutuaren konplimen...
2016
‎—Hemen hitz egitea badaukagu, ez, galdetu zion Mikelek inguru guztira begiratuz.
‎—Futbolariekin traturik izan banu, hitz egingo nuke esan zion Carlosek. Gainera, belarria gorri gorri eginda daukat. Oso itsusi kameraren aurrerako.
‎Furgoneta bat gurutzatu zen orduan beren aurretik eta Mikelek Euskal Herritik abiatua behar zuela pentsatu zuen, edo orduantxe ariko zela ateratzen. Eta Jon eta Jonek ere eginda edukiko zituztela beren poltsak. Eta Stefano?
‎" Biziaren primaderan armetara joaitea Zorigaitzik dorpheena zitzautan jasaitea Desertatuz uste nuen hobeki izaitea Pentsamendu zoroa hik egin naukan kaltea".
2017
‎Seme alabak ditxoso horri, ze badirudi ez dela inoizjoango, eta are, behin ilunabartu eta eguzkia desagertzen joan berri, eta berehala berriz kontu berarekin, astuna behar du gero gizonak. Nazka eginda nauka denean, badirudi baita gero eta hotz handiagoa egiten duela ere, eta, hain justu, hotz horregatik oraingoan. Ez da horretan pentsatzen egoten naizenik, baina oraindik maite dut, nik uste, ez gahasi behar du berak larruak lotzen, eta saiatu egin du horretarako, behin eta berriz saiarai batean maite nuen bezala, klaro.
‎Baina, testuaren harira itzuliz, ikus dezagun gure Patziku Goizueta abarrak zer nolako zorrak eginak zeuzkan harekin eta honekin etxe erdia saldu aurretik, salmentako eskritura egiterakoan garbi esaten baita Katalin Bizargorri erostunak nori zer pagatzeko kargua hartu zuen:
2018
‎Sustrai sendoak eginak zauzkat buru bihotzean itsatsiak, olibondoak lurrari nola, amets ereile.
2019
Egina zeukan, lurra hondeatuz, ohantze moduko bat pinudiaren itzalgune batean, eta botak erantzi eta bertan etzan zen. Segituan, luzatu ezkerreko besoa, eta platano bat atera zuen galtza militarren belaun azpiko poltsiko zabaletik; luzatu eskuinekoa eta, beste poltsikotik, Santos brigadak pasatutako liburua:
‎Kalkulua eginda zeukan. Abuztuaren ondoren, euririk egin ez zuela, basurdeek nahitaez hurbildu zuten ertz hartara.
‎Goizegi. Udaberri osoa zeraman Eliseoren pausoak zelatatzen, Rosaliak sasoiko lehen amuarraina erakutsi zionetik, eta bazekien ez zela inoiz zazpi eta erdiak baino lehen joaten kanalean alanbre sarez egina zeukan piszifaktoria moduko hartara. Batzuetan, lagunen batekin edo Paca emaztearekin igotzen zen; pare bat aldiz, Julianen bikietako batekin, Luisekin seguruenik; baina gehienetan bakarrik.
‎Emakumeek kobratzen duten diruaren datuak genituzke. Hilean 600 euro kobratzen dutenak gehiengoa badira, titularra egina daukagu: " Tori 600 euro, ekarri 6 000 000".
‎7. Joanes Lazkano Sorobarrengo bordariari ere hamabi errealeko isuna ipini diotela, labea etxez kanpotik egiteagatik, baina, beste batzuk ere hala egina daukatela, eta ez zaiela inolako isunik ezarri. Honatx azkeneko honi dagokion muinaren faksimile puxka:
2020
‎Umetan, mendian txabolak egitea ere gustatzen zitzaigun, eta han egoten ginen ezkutatuta gure kontuekin. Behin, udaletxe atzean dagoen Mota izeneko muinoan txabola bat egina geneukan sasi artean. Norbaitek pospolo batzuk eraman zituen eta su txiki bat egin genuen.
‎Aurrena Koro Zabala hartu genuen andereño, baina ez zuen titulurik, geroago atera zuen. Hurrena, Joxepi hartu genuen, harek titulua bazuen, Magisterio eginda zeukan. Baina gero Villafrancara joan behar izan zenuten.
‎—Bai, gizona, bai, lo egitea badaukak, etxea hutsik zegok eta.
‎Eguerdian, lanetik ateratzen nintzenean, pontxe bat eginda edukitzen zuen niretzako. Salan edukitzen zidan, armairuan, eta banekien hara joan behar nuela hartzera, ez baitzen ailegatzen besteentzat.
‎Begiraleak erakusgarri bat eskatzen zien artistei, beren artearen froga bat. Giottok, baina, lehendik eginda zeukan obra bat eman beharrean, hartu pintzel bat, busti pintura gorriarekin, eta pultsuan, konpasik gabe, zirkulu bat egin zuen paperean; zirkulu perfektu bat. " Hau eraman behar al diot aita santuari?
‎Paraje hartara benetan eraman gintuena egiteke zeukan Izarbek. Ea oroitzen zuten Mateo Dalmau zelako bat.
‎Pausatu eskua habia egina daukadan leku horretan.
2021
‎(Leher egiten zaukanagu alaba, kotxeko karnetaren teorikoa ateratzeko!)
‎(Lehertzea zaukan!)( Egitea zeukan!) (Esatea zeukaan!)
‎(norbait) paratua izan Izatea/ egitea eduki en gisakoa izan
2023
‎Rociok haurra utzi dio baina, oraingo honetan, haserre baino gehiago kezkatuta atera da. Senar ohia ez du batere ongi ikusi, eta etxea zalditegi eginda dauka, baina Ernestitori ez zaio axola eta aitarekin gustura geratu da, are gehiago Scalextric ean jokatzeko perspektibarekin.
‎" Gipuzkoako Herri askotan nekazariak alkarren artean egina daukaten anaiatasun pare bagekoaren azaldurea[...]
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia