Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 90

2000
‎– Asmatuko nuke, zerekin egina baneuka –erantzun diot– Idazmakina Bonxen utzi nion Joxeri. Hemen ordenadorea sartzeko baimena eskatu dut, baina auskalo noizko izango den hori.
2001
‎Ustekabean, Louisen gorputz irristakorrak Mantxolari eskuetatik alde egin eta berriz ere jo zuen Juliarengana. Aurpegia gorri gorri eginda zeukan eta arnas larria zuen. Ihesi zihoan neskari atzetik brusatik heldu eta goitik behera tarratatu zion.
2002
‎Borrokako azken asaltoa amaitzeko hamabost segundo faltako balitzaizkio moduan ari zen. Izerdiak blai eginda zeukan zilborra doi doi estaltzeko luzera zuen elastiko zuria, eta praka laburren gerri aldea ere hezetasunak ilundua zeukan. Txandaka irudikatzen zituen balizko arerioaren gorputz atalak zaku zigortuan, hara hor eskumako masailean krotxeta, to oraingoan ezker gantxoa birikaren azpiko saihetsean, eta bat biko azkarra gibelean, batez ere sabelean, ezker eskuma andana.
‎– Gura baduzu, abisua bidaltzeko modua egina daukat.
‎" Se parece a mí y la Infanta dice que tiene cara de Borbón". Alde egitea daukazu onena.
2003
‎Malkartsua zela leizerako bidea, bi ordu baino gehiago behar zirela haraino oinez iristeko eta ez zegoela inor halako pisuaz zamatuta, emakumearen zati guztiak lepoan hartuta, leku hartaraino iritsiko zenik. Eginak zeuzkatela azterketak eta, gutxienez, bi gizonek esku hartu zutela hilketa hartan edo, behintzat, gorpukien desagertzean.
‎Gudariek herria utzi ondoren Gure Gizona han geratua zela, horrainoko beste banekien. Haatik, esperantza izpi bat ere banuen, herriaren inguruetan maiatzeko egun haietako jotaldietan eta atzera aurrerakoetan guretarikoen arteko norbaitek herriraino egiterik eduki izan ote zuen, eta alkateari hango berririk ekarri ote zion.
‎eta lehen tragoa egin ondoren daukazuna
2004
‎Sydneyk eta Seanek lanak eginak zeuzkatela ikusi zuen. Mahaiak jakiz eta edariz beterik zeuden.
‎Hautsak familiarenak dira: haiekin zuek nahi duzuena egitea daukazue. Orain, auzoan jende gehiago bizi baldin bada, legeak ez du permititzen..."
‎" Erreserba eginda zeukatenan eta... Orain, igual da!
‎" Heuk egitea daukak. No te jode...
‎Axier; ezagutuko duk, Lore Tapiarekin ibili zuan aspaldi. Asegurua gurekin eginda zeukaan. Zaragozako tailer batean montaje bat egiten ari zela, holako batek hanka harrapatu zioan:
‎" Guk tratua hola eginda zaukanagu; elkarren komenientzietara."
2005
‎Bihotza eta gogoa ere, eginda dauzkat Leon Karrikaren alboan bizi dudan bakardade honetara. Jada ez naiz lehenagokoa.
‎Zuk ez zenekien eta ez dakizu gauza handirik autoei buruz, ez zenituen bereizten Ford bat eta Volkswagen bat, baina eginak zeneuzkan ametsen artean zegoen, noizbait diru gurdikada bat erortzen bazitzaizun zerutik, Vel Satis dotore horietako bat erosiko zenuela. Luxu hutsa zen, frantsesen erara emana, auto eder hori.
‎Usaia, bistan da, arian lortzen ahal duzu, abdominalak hilduratzearen poderioz etorri ohi da gerriaren zalutasuna. Higuingarriena, tematze hutsaz erdiesten ahal ez dena, erla saskian baino larriago zaudela hauspoko azken hatsa erretzeko adore hori ukaitea da, besoak karranpa eginda dauzkazularik ipurdiko zintzurra estutu eta jadanik zazpi arroa pisatzen duen adarra behar adina sakonduz estroboari intziri sanoa eragiteko gauza izatea. Horixe da orain arraunlari ona izateko ukan behar dena, hiru milia jo batean eginda barrena kiskaltzen dizun urradura ez dela oinaze sinetsi ahal izateraino amorratzeko ahalmena.
‎Etxeratu aurretik parapeto abandonaturaino igotzen zen, kazkarratoiek inbasioa hasia ote zuten edo zeroiren baten turrusta ikusten ote zuen haria eteten. Liverpoolez gogoeta egiteko zeukan modua zen hura, hala esanen nuke nik. Errietarik ez, arropak zoruan, docker hasi, ohean erre, berandu jaiki, neskatan ibili, errietarik ez.
2006
egina daukat atorra
‎Ostias! Asegurua ere egitekoa daukat... Eta, zer salduko dugu?
‎...beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen esk... –eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea:
‎A zer nolako bidea eginda zeukan Italiako gizarteak! Bi partisano, bata nekazaria eta bestea ikaslea, elkarrekin matxinatu ziren bi lagun, Italia errotik berregin egin behar zelako ideiaren alde, eta begira non zeuden orain:
‎Gero kalera irten zen berriz ere, nahiz eta bere lanegun arrunta eguerdian bukatzen zen. Baina hirian bazegoen arazo bat estorninoekin, eta zita egina zeukan udaleko parkeen arduradunarekin. Arazoa zen estorninoak saldo handietan zebiltzala parkeetan, izurrite bihurtuta, eta bazter guztiak zirinez zikintzen zituztela.
‎Valentina ere emakume fuertea zen, baina jada ez zen gaztea eta gero eta nekezagoa zitzaion aitona gobernatzea. Aitonak laurogeita hamabost urte eginda zeuzkan, eta ohean zetzan, ohetik apenas atera gabe bizi zen. Valentinak latexezko goanteak jantzi, goiko manta apartatu zuen usain gogorrari kasurik egin gabe, eta pixoihalaren itxiturak libratu zituen; gero besoak sartu zituen aitonaren gorputzaren azpitik, eta ahalegin handia eginez, bira eginarazi zion albo baten gainean utzi zuen arte, eta pixoihala kontu handiz erretiratu, bildu eta gelaren zoko batean utzi zuen.
‎Pilotatxoak frijitzen bukatu zuen. Tomatea aurretik eginda zeukanez, frigorifikotik potoa eskuratu, ireki eta kazuela batean bota zuen. Gero haragi bolak tomatetzan nahastu eta frijitzeko erabilitako su elektrikoa amataturik, horren gainean utzi zuen kazuela.
‎Hastings ek, ohiko bidea baino motzagoa edo laburragoa zen beste bat proposaturik baitzuen liburuan; Fort Bridger delakotik Great Salt Lake delakora, eta horren ostean Kaliforniara, Nevada eta Utah zeharkatuz. Egina zeukan Hastings ek berak bidea; joatean, gurdiz; itzuleran, zaldiz. Xehetasun hori ez zuen liburuan sartu, beretzat gorde baino, azeri halakoak.
‎Eta eginda geneukan zita bat.
2007
‎Txalo egin zioten berarekin zihoazen gortekoek, pailazo bati txalo egiten zaion era berean. Mila bider eginda zeukan jokotxo hura. Urrutitik antzematen zitzaion.
‎Gizon aparta zen, zinez, ikusten baitzitzaion inoiz edo behin begi ernez ibilia zela hura gure artean. Esan zidanez, film bat ere egina zeukan euskaldunoi buruz, mugaren alde batekoak eta bestekoak Europa zaharreko euskaldunak baizik ez ginela erakusten zuena, baina ez nion berak entzun nahi zuenik erantzun, esan bainion ni ez nintzela ez alde batekoa eta ez bestekoa, mugaren marra beraren gainean nintzela jaioa, Bidasoa gaineko zubietako baten erdian egin ninduela amak, eta izan nintekeela neuk erabakitzen nuen lekukoa eta baita...
‎Harritzen zuen, baita ere, bi emakume haiek zuten dotorezia berezkoak eta batek bestearen ondoren hitz egiteko zeukaten abileziak. Harritzen zuen bi beso eta bi esku, zango biak, bi bularrak eta gerria, nola goberna zitzaketen bi buruk halako sintonian.
‎Airean zintzilik, Migelek korapiloa eginda zeukan eztarria. Itsas azpian entzuteko asmaturik ematen zuen xilofonoa –Milt Jackson, beharbada– nabarmendu zen gero eta ozenago giroan, eta handik tartetxo batera gerrikoa askatzeko baimena eman zioten.
‎Amak aitonaren ondoan egiten zuen lo, oxigenorik gabe gelditzen zenean ito ez zedin. Itota hil ez dadin esaten zuen beti amak, etxe hartan heriotzaz hitz egiteko zeukaten soltura paregabearekin. Orain plastikoan bilduta dago ohe hori.
2009
‎Eskobiletako ikatza hauts eginik zeukan. " Kobre puska bat, latoia, burnia, zeozer!".
‎zereginak eginda zeuzkan
2010
‎Saiatu nintzaion azaltzen ospitalerako harrera egin aurretik eduki gintuzten itxaronziegan ezagutu genuela elkar.
‎Nire ipuina ez bide da konpatiblea bere feminismoarekin. Apika beraiek eginda zeukaten nire irudia apurtu egin diet. Idazle handiaren papera jokatzeari utzi diodalako, inolako aurreseinalerik gabe. Olabarria eta Tudela deseroso ikusi ditut, baina Centro Vasco Euskaltzaleak eko arduradunen ondoan zeudenez, ez da harritzekoa.
2011
‎Berrogeita hamar urte inguruko gizona da. Egin gabe dauka bizarra (minutu batzuk lehenagoko Mikelen mugimendu soraioak ekarri dizkio gogora). Ezohiko usain bat dario, garratza, animaliek ekarria beharbada.
eginda dauzkan kritikari honek
‎Gabardinaren txanoa jantzi eta txartelak egiaztatzen dituen hesirantz egin dut. Ezkurdira iritsi naizenerako blai eginda neukan aurrealde osoa. Taberna batean sartu naiz, ez diot-eta egoki iritzi izekoarengana horrela aurkeztea.
‎Bai, lekua uzten banuen jesarri eginen zen, berriketan hasiko zen ezer gertatu izan ez balitz bezala, bertan gelditzen banintzen haren zurikeriak entzun nituen ordea, ezin eramana. Heldu zen, uste dut inork ez ziola begitartea eman, zimitorioan egina geneukan hormamargo gaitzari beha jarraitu genuen, langileriaren nekeak patronalaren ankerra elizaren jokabidea. Aleksandra detaileak hartzen ari zen bere Leica M4 harekin.
2012
‎– Han ere kontaktua eginda zaukaagu. Bazakitek bagoazela.
2013
‎Ospitalean esan didate tentsio beherakada izan ote den, baina sinistu, tumoreen dokumental bat pasatu zait burutik. Pentsa, egiteke dauzkadan zereginak apuntatzen hasi naiz paper batean, notarioaren telefonoa bilatu dut agendan, alabentzako gutun baten zirriborroa ere egin dut...
‎Oraingoz esan zuen, Bilbon geratzea aspaldi hitz eginda geneukan arren, hipoteka hartzekotan ginen arren, gure semea bilbotarra izango zela ongi murtxikatuta geneukan arren. Eta nik gorrotatu egin nuen nire mutil laguna.
2014
Egina neukan testamentua:
‎Amets txiki bat eginda zeukan zerbaitek esnatu zuenean, aurpegia ukitu zion zerbaitek. Begiak zabaldu zituen, lanpara itzalita zegoela ikusi zuen.
2015
‎Alboko estatuen ponperia imitatzen saiatzen garelarik, patetikoak gara. Saizarbitoriaren ustetan, aitzina egitekotan daukaguntxoa aintzat hartu behar dugu, bertatik abiatuta egin urratsak, irudimenez baina zuhurtziaz. Zehazki, eleberria tresna egokia izan liteke euskararen ataka petralak euskaldunoi dakarzkigun pasadizo tragikomikoak adierazteko (edo telebista programa berezi bat).
‎Aterkia zabaldu du, etxerantz abiatu da ukondoa minbera. Bidearen erdia egina daukala, zer edo zer etorri zaio arnasan burura.
‎Gogait eginda zeukan gerizak. Izan ere...
‎– Sentitzen dut: azken erremateak egin gabe dauzka.
‎– Hegan egiteko modu motelago bat da igeri egitea, bazenekien? Jende apalak hegan egiteko daukan modua.
‎Urduri eman dut arratsaldea, kasinoko mahai batera eserita. Egiteko neuzkan galderak ez zaizkit orain egokiak iruditzen. Isolamenduaz, Robinson Crusoe sindromeaz eta antzeko tokian topikoez galdetu asmo nion, zergatik apartatu zen mundu literario eta sozialetik, zergatik, hain zuzen, horren onarpen handia zuen garaian, halako gaitasun enpatikoa izanik jendearengana gerturatu eta haren idazkera gustuko ez zutenak ere xaramelatzeko.
‎“Efecto llamada, esaten dio horri Barne ministroak”, baina konturatu zen Kermani ez ziola inurriak barrandan izateak batere graziarik egin. Txukundadea eta diziplina garrantzitsuak ziren harentzat, geratzen zitzaion ile apurra arretaz orraztu edo bizarra egunero errotik egiteko zeukan ohituratik beretik hasita. Kermanenak baino nahasiagoak beti Ramonen txima luzeak, zaindu gabea behiala hippie izandako bizarra.
‎Kermanek lagundu dio eskaileran gora umea ateratzen: indar gehiago dauka Unairen aitak besoetan jasoaldirako, zangoetan pendizean gora lasterka egiteko zeukana baino.
2016
‎Jaritos kontserbadorea da, eta ez da sekula ezerekin pozik, beti dago kexaka guztiarekin. Gogora dezagun Albaniarekin muga egiten duen eskualde batetik datorrela, gerrak eta pobreziak gogor astindu duten eskualde batetik, eta handik ihes egiteko eduki zuen modu bakarra Polizia akademian sartzea izan zela. Baina Jaritosek kontserbadore izaten segitzen du.
‎Belarriak tapatzen zituen, aitak, kopetaraino errerik, arrebari botzen zizkionak ez jakiteagatik. Nazka eginda naukazue!, eta alde egin zuen mahaitik platerekoa utzita, behin egin zuen, aitak berak ohi zuenaren antzera alabak arrazoi batzuk ematen hasten zeneko. Gero arreba etorri zitzaion, ohearen ertzean jesarri zen isilik, eta aitak apaiz bati sudurra apurtu ziola kontatu zion, sudurra apurtu ziola bere partetik apaiz zikin bati.
‎Eta paper batzuk irakurri dituela, paper batzuk azaldu direlako kuartelean barreiatuak, gure paperak, horrelaxe, zuen paperak, Polisariorenak. Batetik Maroko, besterik Polisario, hemen denak kaka eginda zaudek, Xabier, Kaka eginda dauzkazue espainiar harro horiek. Oraintxe dela une egokia kolpe on bat jotzeko.
‎– Sumatuko zenion... Judu estatubatuar hori, Golob, txoro txoro eginda daukazu. Antolatuko dizuet hitzordua nahi izanez gero.
2017
‎– Egitekoak dauzkat, etorriko naiz beste batean.
‎Lokala ez zen merkea, baina eskualdeko ardoa eta hestebete eta gazta taula prezio politean eskaintzen zituzten. Ez geunden geure buruari luxu haiek baimentzera ohituta, baina eta konbikzioak apur bat askatzeko ituna egina geneukan.
‎Hitz egin beharreko guztiak hitz eginda geneuzkan. Preso eramaten nindutenean Karrak hartuko zituen ostera nire programaren ardura eta irratiaren zuzendaritza, eta Irantzuren ordezkoa ere prest zegoen tertulia politikoa gidatzeko.
‎Alde horretatik lasai nago ni. Paperak ondo eginda dauzkat, agindutako papera ondo beteta eta hemendik aurrerakoa ere halatsu betetzekotan.
2018
‎Eta irakurleen mezuak ugariagoak dira blogean, hurrengo eleberriaren nondik norakoak jakin nahian. Eskema labirintiko bat ere egina dauka gelako horma batean. Testu solteak, argazki inprimatuak, egunkarietako berriak eta post it koloretsuak.
‎Hainbeste denbora zabaldu ere egin gabe eduki ondoren, erabat harrapatu du Tatianak oparitutako liburuak.
‎Hiru urte falta ditu Fakirrak hogeita hamarrak betetzeko: akatsak egiteko daukan tartea kalkulatzen du. Frantsesez pentsatzen du aspaldion, “une certaine marge d' erreur”.
‎Pintada egiteko zeukan gogoa, ez kafea hartzekoa. Konturatuko zen Bekaintiroren ama gero, ederra da bada hura ez konturatzeko, spontex bat ere faltako zitzaiola.
2019
‎Jaiok presioa izan du hizpide: idazten ari denean egin behar duena egiten ari deneko bake sentsazioa eta egin behar duen hori egiteko daukan denbora apurrak sortzen dion larriduraren arteko talkatik etorritakoa. Alberdik, idazteko antolaketa berria eta etengabeko negoziazioa aipatu ditu, eta esperientzia indartsua den aldetik, testuan eta idazteko maneran izandako eragina azpimarratu ditu.
‎Harri plantxa handia zegoen almendra txigortuen koloreko harribilez zolaturiko kala baten aldamenean. Patricki erakutsi nahi zenion, baita hormetan habia eginda zeukan belatz bikotea ere. Jeanek bazuen erreparoren bat zuok bakarrik joateko; Chantalek, ordea, Marie ere animatu zuen, komeni zitzaion gurasoen abaroan beti ez egotea.
‎Ni zinera joana nintzen, baina pelikula amaitu baino lehen etxeratu nintzen atzeko ilarako mutiko batek txiklea inkatu zidalako koletan, eta txoria eta gantxoak eta dena txaplata eginda neuzkalako.
‎Ohepean arratoi mordoa neukan txilioka, izaretatik igo nahian: buztanak sare eginda zeuzkaten substantzia itsaskor batez, eta koltxoiaren azpian kurubilkaturik, oholari hazka eta hazka ari ziren, lehian.
‎Usategian sartu eta sarraskia egiten zuten, usakumeak nahiz arrautzak janez. Herritik ordu laurdenerako bidean eginda geneukan usategia, Eluntzeta aldean. Gurbitzek eta intxaurrondo zaharrek hesituriko bazter hartan hazten genituen uso mezulariak.
‎Apalategiaren gorengo baldatik edukitzen nuen atento, harik eta salto egin eta hiztegiaren gainean etzaten zitzaidan arte, kasu egiteko. Neure eginda neukan Ray Bradburyren xelebrekeria: “Hauxe da sormenaren sekretu handia.
‎Gregoriok, Margarita Maguregiren seme nagusiak, pipa erretzen zuen ama hil eta berrogei urte geroago ere, frontoian aritzen zen oraindik eta diru asko eginda zeukan: enpresa propioa zuen, 123 langile, hiru seme, Ginean negozio batzuk.
2020
‎Beti izan da gizon serioa, boladaka hitz gutxikoa, baina noizean behin piztualdiak izaten ditu. Egun batetik bestera, barreneko kommutadore batek aktibatuta bezala, adoretu egiten da, eta ematen du luzaz lozorroan izandako asmoak denak batera esnatzen zaizkiola; halako ezinegon batek hartzen du, eta egiteko dauzkan guztiak bi egunetan egiteko premia eutsiezin bat sentitzen duela dirudi. Orduan hiztunago ibiltzen da, etenik gabe jardun behar horrek are gehiago animatuko balu bezala.
‎Ez zidan batere graziarik egin erdi burlazko ateraldi hark, baina berak umore onari eusten zion. Bere kopa berriz bete zuen, eta ardo haren bertuteak goratzen hasi zen, ukitu ere egin gabe neukan kopa beteari begiratu eta animatu nahi banindu bezala. Nire mututasunari ez zion traza onik hartu, nonbait, eta bere asmoa justifikatzen jarraitu zuen.
‎Haize leunak indarra hartzen zuen batzuetan, eta hostoen mugimenduak dardara eragiten zion infusioaren ondoan neukan argi tantoari. Aurrean tarteka kafe kikarari zurrutadatxoak eginez neukan mutilak ez zien erreparatzen horrelako detaileei; ezezagun baten aurrean zegoenez, beste zantzu batzuk sumatu nahi izango zituen.
‎Nik bai jasan dudala zurekin, harro puta. Nazka nazka eginda naukazu, urdanga merke horrek! Zure memelokeria guztiak entzun behar izan ditut gau osoan, beraz, orain zuk niri entzuteko momentua da.
‎Hobe ez balitzaio inoiz otu katua fikzioan hiltzea: Colettek beretzat eginda zeukan ugazabandrea.
2021
‎Sortzeko kristoren esparrua, alorra dago hor. [...] Zortez egiteko daukagu! Mundu erreferentzial bat eta hizkera bat, modu baliagarri kaletar artistiko bat eta gero horren metaforizazio bat.
‎Ez nuen astirik karakoil edo barraskilo abiaduran ibiltzeko. Buztanzelhai, Iparla eta Hauza gailurretako paisaia ederrak miresteari uko egitekoa neukan, ez banuen Garaziko hitzordura berandu iritsi nahi. Irudi zuen, ahotsetik beretik, Maddiren amak bazuela isilpeko zerbait salatzeko.
‎Ohiko amorru malkoen ordez, irribarre bat atera zitzaidan niri. Plantxo bat edukitzeak pazientzia handia ematen du, eta irribarre horrek zerikusi handia zuen Mariarekin urteroko balorazio bilera eginda edukitzearekin. Gabrielek ez, ez zuen egin oraindik.
‎Jeneralaren etxetikan ari naiz eskribitzen, han bait nago serbizioan. Hotzez hila nago; izan ere, honakoan euria ari zuen eta arropa zopa zopa egina daukat. Gainera, atetikan ziztuan sartzen da haizea.
2022
‎Ez dago ez eskailerarik, ez enborretik gora egiteko ezer. Euriak blai eginda nauka eta ideia guztiak agortzen ari zaizkit.
‎Ze iluntasun ote dago hor barruan. Baserriko kateme zuriaren kumeez oroitu da, artean gazteegia zen kateme hartaz, egin gabe baitzeuzkan mokorretako hezurrak. Bi egunez desagertuta egon ondotik azaldu zen ukuilura, ahituta, lasto fardoen gainean etzatera, eta, animalia ikaratia izanagatik, Rakelek uki zezan utzi zuen egun hartan; betazalak erori egiten zitzaizkion, lotarako deseatzen.
‎Txiklea mastekatzen sartu naiz antzokira. Ordura arte ez nuen horrenbeste nabaritzen baina txiklea xehe xehe eginda daukat ahoan eta indar bulkada batek are gehiago xehatzera bultzatzen nau: kosk, kosk, kosk!
2023
‎ez, ez da horrela esaten, esaten da tintico. Arratsean kafea edan ostean lo egiteko daukadan gaitasuna miragarria dela esaten dit, berak ez duela edango, bestela ez dituela begiak bilduko eta gainera kafea uzten ari dela. Semeagatik ere galdetzen dit eta ongi dagoela esaten diot, fotokopisteria handitzen ari dela eta plotter berria erosi dutela badakit ez dakiela zer den, edo prezioak izugarri igo direla eta orain txinatarrei erosten dietela haiek ere paper guztia.
‎Gure eskolan, berriz, hori guztia txikitatik normalizatzen joaten gara: seigarren mailara iristen direnerako bide guztia egina daukate, eta asko nabaritzen da.
‎Hori da nire misioa. Berez, lana egina daukat, aspalditik, baina orain gustura nago hemen, Michelle Delionen larruan, hari hiltzeko adina eta unea iristen zaion bitartean. Beste hogei edo hogeita bost urte kalkulatzen ditut.
‎Logikoa zen Bildosolak Haizea argitaletxeari buruzko xehetasunak jakin nahi izatea. Suposatu nuen Bildosolarekin kontaktuan zeuden poliziek eta mota guztietako informatzaileek ikerketa eginda edukiko zutela argitaletxe horri buruz, baina nik ezagutzen ez nituen arrazoiak tarteko, Bildosolak kontrastatu nahiko zuen bere informazioa nik ematen ahal nionarekin, eta horregatik eskatzen zidala niri Haizea argitaletxeari buruzko daturik behinenak jakin nitzan. Datu horiek lortzeko diru txiki bat gastatu nuen Gipuzkoako Merkatal eta Ondasun Higigarrien Erregistroan Bildosolari berehala jakinarazi nion moduan, baina merezi izan zuen, nire ikuspuntutik bederen.
‎Zartagina ere sutatik apartatu zuen, olioa eta gurina erre ez zitezen, eta hiru exalota txikitu zituen tipula ganibetaz; txiki txiki eginda eduki zituenean, berriz jarri zuen zartagina sutan, eta exalota zatiak zartaginera bota zituen, piperbeltz berde ale ugarirekin. Une hartan konturatu zen ez zeukala Calvadosik, are gutxiago jatorrizko errezetak eskatzen zuen Sagardoz likorerik; bat bateko arazoei bat bateko irtenbideak bilatzeko abila izaki, edarien altzarian zeukan Armagnac bati heldu zion.
‎Zeruertzik gabeko bide luze bat neukan bihotzean. Maleta eginda neukan. Amona agurtzeko ordua iritsi zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
eginda 41 (0,27)
egiteko 13 (0,09)
egina 12 (0,08)
egin gabe 4 (0,03)
egitea 3 (0,02)
Egina 2 (0,01)
eginak 2 (0,01)
egitekoa 2 (0,01)
Egin gabe 1 (0,01)
Eginak 1 (0,01)
Egiteko 1 (0,01)
Egitekoak 1 (0,01)
egin aurretik 1 (0,01)
egin ondoren 1 (0,01)
eginez 1 (0,01)
eginik 1 (0,01)
egiteke 1 (0,01)
egitekotan 1 (0,01)
egiterik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia