Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2003
‎Eta piztu egin du zigarro puruaren muturra tximiniatik ateratako txotx luze baten suarekin. Keak munstroari fereka egin diola iruditu zaio, eztarrian behera iragaitean. Lehen ez zekien bazenik ere.
‎Apur bat nahikoa izaten duela emakumeak, berezkoa estali gabe, gizonaren aukeran jartzen dela adierazteko. Eta gehiegiak kalte egiten diola arraren oldarrari. Oreka zail hori ez duela oraindik Lupek menperatzen, deliberatu du azkenik Damianek.
‎Hala ere, bere buruari aitortu behar izan dio, behin etxe barruan eta berokia kendutakoan, gorputza edertu egiten diola soineko luze eta estuak. Ez dakar ezer azpian, pentsatu du, eta dena dago bere neurrian.
‎Emakumea ohartu egin da zerbaitek egin diola ihes. Ez dela iritsi behar zuen lekura.
2005
‎Segitzen ziola. Etxean ez dagoela tokirik, badakiela, baina gelan bai, oso handia dela, berak egingo diola saskia, jolasteko txokoan esaterako, eta berak zainduko duela. Egunero janaria ekarriko diola.
‎Aldiz, kale berberean, maldan behera jaisten naizenean topatzen dut beti okindegia. Esango didazue kaleak berdinak direla joaneran eta etorreran, gure begiari zerbaitek ihes egiten diola akaso, baina kalea ez dela aldatzen. Bada nik diotsuet ezetz.
‎Bi astean behin egiten diola bisita Poliklinikako medikuari endoskopioa egin diezaion. Eztarrian behera.
‎Pitzatuta daukala ahotsa. Eta min egiten diola hitz egite hutsak. Barkatzeko baina horrelaxe daudela gauzak, oraingoz.
‎Apenas egin dezakeela hitzik ganoraz. Aireak egiten diola ihes ertz batetik, eta listu zipriztinak bestetik. Oporto botila bat ekarri du Leonek sukaldetik eta bi edalontzi luze.
2006
‎Gloriak adarra jo dio, esan dio berari haserre egiten diola, eta Neilari, berriz, maite maite, ikusten dela, bai, harekin gustatuta dagoela, bera orduan urduriago jarri da, ez du neskekin ezer jakin nahi: Neskak ut, ut, ni bakean utzi!
‎Bata amari, Aitor jasotzera ikastolara joateko. Bestea senarrari, Mila, aspaldiko laguna, lagun asmatua, tabernan agertu eta arratsalde pasa egiteko gonbitea egin diola, eta segur aski nonbaiten mokadutxoren bat hartzen amaituko dutela, gauera arte ez itxaroteko. Azken dei horren ostean beste zigarro bat isiotzean apur bat dardaraka ikusi ditu eskuok.
‎Itxaropena dut Mickiek tarteka liburuari begiradatxo bat egingo diola. Agian bada hor berak ez dakien zerbait Idahoz.
2007
‎Eta gero esan du, bera prest dagoela nire kutxan sartu eta hiru zatitan egin dezadan. Gustura egingo lukeela lan hori, eta jendeari ere grazia handia egingo diola, Parroko Jaunaren zangoak, gerria eta buru enborrak kutxa banatan ikustea oholtza gainean zatiturik.
2011
‎Alabek ez dirudite oso konbentzituta. Amuan ezer jarri gabe arrainak kosk egingo diola. Bai zera!
2012
‎Afalostea luzatzen ahalegindu da Aingeru, ekaitzaren ondoren barealdia etor zitekeelakoan, baina ez du zirrikiturik aurkitu eta inguruan afaltzen ari direnak baino lehenago altxatu dira mahaitik. Hain konpultsiboki jan du Aingeruk, ezen janariak gainezka egingo diola sentitzen duen. Kotxean sartu direnean, hondartza alboko pisura gonbidatu du Ane eta honek amorratuta begiratu dio, ia txistua aurpegira bota behar diola dirudi.
‎Nora orain eta hemen besteentzat adibide ona izatearen garrantziaz mintzatu da. Une batez ahaztu egin nahi izan du jendeak berriro kale egin diola. Orain dela garaia gauzak ondo egiteko errepikatu dio Norak, eta Manuelek baietz erantzun dio, oso garrantzitsua dela, baina azkenean bakoitza bere etxera joan denean, Norak badaki ez dutela ezer gehiago egingo, bukatu direla hemengo saiakerak, eta kaleratuen zerrenda noiz argitaratuko duten itxarotea besterik ez zaiola falta bere izena bertan irakurtzeko.
‎Josu tematu egin da, kontatu behar diona jakiten duenean ez dituela gauzak berdin ikusiko. Norak berehala lotu du aldarte hori Josuren tartekako une euforiko depresiboekin; batetik, garai txarra pasatzen ariko dela pentsatuz, pena eman dio eta, bestetik, Norak sumatu du ezezko definitibo batek ziurtatu egingo diola bulegoaren erdian Josuk piztuko duen istilua.
‎Bulegoko lanari ekin dio, gainerakoa burutik uxatu nahian, baina ia ezinbestean asteburuan Amaiarekin izango duen solasaldian esan nahi dizkionak ordenatzen hasi da: azalduko dio aspertuta dagoela besteei emateaz, besteak gustura egoteko ahaleginak egiteaz, jende guztiak kale egin diola, aspaldi ikasi zuela inoiz ez dela eman adina jasotzen, bere kasua ez dela hori behintzat, baina badela garaia balantza pixka bat orekatzeko, eta, hala ere, Josuren kontuarekin hasierako iritzia aldatu duela. Ez daki zergatik.
‎Deitu egiok eta hitz egin ezak berarekin. Lagun onak zineten, eta nik uste on egingo diola beste norbaitekin hitz egiteak. Nik ere deitzen zioat noizean behin, baina niri jada ez zidak jaramonik egiten.
2013
‎Horregatik ekin diot testu hau idazteari. Uste dut lehen pertsonan emateak eragotzi egingo diola denborari nire memoria guztiz jatea. Neuretzat idazten ari naiz, beraz, baina zeuretzat ere bai akaso, akaso zeu ere bazarelako maitasunak jo eta egundaino akabatu ez duen norbait.
‎Ai, Emily Dickinson, zuk bai jakin! " Ohartzen naizenean hilkorrek ikusiko ez duten lorategiak aliritzira segatzen dituela lore kuskuak, eta erleari ere izkin egiten diola, alde batera utz dezaket uda, kexarik batere gabe". Norberaren baitako lorategi horretan norberari gogoko zaizkion haziak erein ezean, akabo.
2014
‎Eta hura gutxi balitz, behera jaisten hasi da burua, neskaren hankartean geratu eta mihia han sartzeko. Irrikak barruan eztanda egingo diola sentitu du Xabik.
‎Xabik ez dauka mutilarekin txantxetan aritzeko kemenik, baina irribarre egin dio hala ere, eta ijitoak irribarrea itzuli dio, hortz zuriak agerian. Berriz aitari so egitean, hau zutik dagoela ikusi du, eskuak kristalaren kontra, eta Gotzoni so egiten diola:
‎Mizel Donetx". Berriz ikusterik badu, galde eginen diola beraz, Etienek arrapostu. Bertzenaz, bizirik dauden 49.eko gizonik gehienak uros dira, aski uros, nola erran, eta botila arno zenbait irekitzeaz arduratzen dira, listuaren berregiteko.
2015
‎Sabinoren hezurrak papertxo banatan elkarri idatziko dizkioten esaldiek ordeztuko dituzte. Polikarpok" zu zara nire aberria" idazten dio Bioletari, eta, Sukarrietatik Donostiara itzultzeko bereizten direnean, Bioletak deitu egingo diola agintzen dio. Saizarbitoriaren protagonista ez da kosmopolita izaten, Euskadi zehatzetik Bioleta zehatzarengana doa, ez du aberritzat, Flaubertek bezala, bihotzean noizbehinka senti litekeen infinitua.
‎Mahai osoarena, noski. Badaki seme txatxu horrek haserre eginen diola bihar etzi. Edo berehala azalduko zaio bertan" Zer ari zara orain ere!" esanez, gordetzeko diru hori jainkoarren.
‎tamaina guztietako argazkiak, egunkari ebakinak markoetan, Bidasoako Itzuliko irabazlearen maillota. Banesto taldearen aurkezpen eguneko argazki ofiziala Iraolak sinatuta (“Txemarentzat, bihotzez, bere animo ikaragarriengatik”); Iraola umea kadeteetako podiumean irribarretsu, lepoan zinta zuri berdez segurtatutako urrezko dominari kosk egiten diola; Iraola afizionatuetan, Txemaren beraren eskutik Gipuzkoako txapeldunaren kopa jasotzen 91n; Avanti Iraola! peñako azken afarian muxika zukua edaten KAS etxeko bisera jantzita, inguruan, whiski bana eskuetan eta belarri muturrak gorri, Txema eta gainerakoak papar harro ageri direla.
2016
‎Ez dago jakiterik zehatz mehatz zer parametrotan hitz egin zuten Wallacek eta Agirrek, eta zer agindu zion batek besteari. Jasota dagoena da, hori bai, Francok Washingtonen zuen enbaxadoreak Estatu Idazkaritzara igorritako kexua, esanez jakin duela Wallace presidenteordea euskal agintari batekin egon dela berbetan eta, promes egin diola, gerra bukatu bezain laster, euskal herrialdeen askatasuna bideratzen lagunduko duela. Kexak ez zuen erantzunik jaso.
2017
‎Baina aldaketa horren ondoriorik kezkagarriena hauxe da: gertakizun horrek XX. mendearen amaieran gure ezaugarri garrantzitsua izan zen anonimotasun eta, horrekin batera, kolektibotasun filosofiari kosk larria egiten diola.
‎Eta Mirenek baiezko arin bat baino ez dio eskaini, berriz ere Axirengana ihes egiten diola begiradak, arrapostua hark baleuka bezala.
‎Guillermok berak ireki du atea. Txirrina jo aurretik paratuko duen harridura imintzioa igarri izanak, halako nagusitasun plazerñoa eragin dio Josebari, eta jakin du, egun horretan kontra egingo diola, irabazi egin dituela psikologoak kobratzen dizkion 32 euroak, zeinak, dena esatera, ez zaizkion garesti, aurretik biek aurrezturiko diruaren babesa kontuan izanik. Babesa, Pilik –oraingoz tutore ofiziala, ongibidean epaileak bien arteko harremana izan badela onartu eta bera tutore egin arte–, ongi portatu, eta ez diolakoz arazorik paratu.
‎“Zerbait pasatu zaio Axiri”. “Zer? ” galdetu dio, baina ez dio esan nahi izan; KulturaSustatzekoZuzendaritasunak kalte egiten diola aipatu behar diola iragan zaio gogotik, idazle, antzerki talde, zinema zuzendari, eskultore, malaparteo artisten artean hitzaldiak eta kanporako bidaiak erregalien moduan banatzera ohitu izanak adiskideen artean botere igualtsua erabil dezakeelako uste ustelaz errepararaziz.
‎Josebak uste izan zuen Axik beharbada telefonoa eskatuko ziola eta Begoñarekin mintzatzen saiatuko zela, gabon esango ziola edo, baina Axik baiezko keinu bat egin eta telebistara itzuli zituen begiak. Duela hilabete pare bateko Axi huraxe beraxe du ondoan, Axi sor hau, bere baitako gogoetara bildua emanagatik, hustasuna baino adierazi ezin duen Axi hauxe, Iruñeko bideberri desertuak ispilu egiten diola.
‎Arnasa hartu du. Eta arnasaren atzetik tristura erraldoia, itzala egiten diola. Sillan eseri da.
‎Landerrek pantailara ñarrotu ditu begiak. Ongi iruditzen zaiola otu zaio gogoak mundakarrarengana ihes egiten diola. Gero Durangoko bikotea etorri zaio gogora.
‎Axik irribarre egin dio. Ohartu da Joseba ohartu dela berak kamareroari irribarrea egin diola, eta libertigarria iruditu zaio, zeloek Josebari eragin diezaioketenaz sadikoki gozatuz.
‎“Joseba, ez dago ezer nire barruan” bota dio harriduraz Axik larrugorritan urak gorputz behera egiten diola.
‎Baina onartu behar du han aurrean, urruti urrutian, Deustuko Erribera baino lehentxeago Euskalduna zubia ageri zaiola, esperantzak zaputz egin diola, “azken aldiz, hemendik aurrera ez baita izango esperantzarik”.
‎Jo egin du. Jo egin dut, errepikatu du hondoan urtebeteko zaintzaren ordaina delako plazerak toki egiten diola, eta bere burua barkatzeaz gain zapuzturik, berehala ohartu delako paseoak –susmatzen zuen bezala– ez duela ezertarako balio izan.
‎Inori buruz hala ez hitz egiteko entzuteko betarik gabe. Barre eta negar bereiz ezinean kontatu dit Inesen etxerako bidean, auzoko bankuko zuzendariak inguratzeko keinua egin diola ataritik. Ez dakiela ondo ari ote den, baina jakinaren gainean jarri nahi duela Ines banketxean izan dela.
2018
‎Hala ere, emakume beltzek sarritan yo no quiero negro bat jaso izan dute edonolako lana eskuratzeko garaian. Beltza izateak erantzun arrazistak jasotzeko aukera zaildu egin diola aipatu du.
‎Hasieran samur joan da dena, Baudelaire eta Verlaine, Rimbaud eta Lautreamont, badute zer konpartitua. Montaigne irakurtzeko aholkatu dio Azurmendik eta kasu egingo diola hitz eman Teklasek. Urte batzuk gazteagoa da Teklas eta autore publikatua Azurmendi, lezioa jasotzea egokitzen zaio lehenari eta gogo onez entzuten dio beteranoari.
2019
‎Dio, amatasunaren esperientziak eragin egin diola, ez soilik idazteko beharrezkoa den logistika lanari, baita ere idazteko manerari eta testuari berari:
‎Etxe huts batean geratu da katua, ez daki jabea nora joan den ezta noiz arte ere, eta berdin eta aldi berean ezberdin igartzen du dena. Bakardade berri horri neurria hartu ezinik dabil… Kontsolatzeko, pentsatzen du ongi etorri hotza egingo diola jabeari itzultzen denean.
‎Tira, gauza da bota egin diola paparrekoa aitari alabak, ez duela nahi. Ernegatuta dago alaba.
‎Berdin dio... Iruditzen zait Iturriak barre egiten diola horri: hiltzen ari den pertsona, bizitza begien aurrean...
‎Eskaileraren astinduarekin hostoren bat eta ur tanta batzuk baino ez dira jausi; ematen du eutsi egingo diola oraingoz. Igotzen hasi da.
‎Alexandrok zaldiari bezala berba egingo diola
‎Ados. Baina ez didazue ukatuko umore inteligenteak min egiten diola botereari.
2020
‎Trenean sartu denerako, nekea jasangaitza egin zaio, hainbeste, abioian balego bezala loak atakea egin diola, eta, lehenengo aldiz, seko egingo du itzulerako bidaia. Esnatu denean, etxe txuri batzuk antzeman ditu iluntasunaren artean, eta horrek Hendaiatik oso gertu dagoela adierazi dio.
2021
‎So egiozu, zein ederra zen Maddi, bere begi bizi eta ile horiekin. Ez nuke imajinatu nahi norbaitek min egin diola, zerbait latz gertatu zaiola edo lur hotzaren azpian hilik dagoela! Hipotesiak oro kontuan hartzekoak, ez?
‎Baina batek jarraitzea erabakitzen badu, erabakitzen badu familiaren baitan aitonaren iragana ezezaguna edo isildua izan arren berak jakin nahi duela, eta gero kontatu nahi duela, uste duelako kontatzeak on egingo diola berari eta bere familiari ere bai, ikusten du 1938ko apirilaren 30ean premiazko epaiketa sumarisimoa hasi zutela Iruñean Ramon Prieto Alvarez Altsasuko bizilagunaren kontra, “matxinada militarra” leporatuta. Prieto honi egotzi zitzaion 1934ko gertakari iraultzaileetan oso parte hartze aktiboa eduki izana, eta 1936an Errepublikaren alde armak hartu eta borrokatu izana.
‎Ezetz, berak egin diola uko.
2022
‎Vitaren ahotsa entzun du beste aldean. Eskolatik deitu omen dute, alaba sukarrarekin dagoela eta oraintxe ekarriko duela irakasleren batek tabernara, egoteko lasai, berak zainduko duela eta egingo diola kamamila bat eztiarekin, pentsioko gela batean etzango duela lo kuluxka bat egin dezan, bai, hirugarren gelan, eramango dutela medikuarenera arratsaldean, egoteko lasai, Ana, lasai egon, hartuko diot tenperatura ordu erdiro, goiza lasai doa eta moldatuko naiz. Ikusi al duzue ama?
‎Rakelek beti heltzen die larriduraz azazkal txikidun esku horiei, beti gehiagoren eske. Lanek inoiz askatzen ez duten ama, lehendik ere beretzako denbora gutxi daukana, norbaitek hartu eta kendu egingo diola uste izan du umetatik. Ama baserri aurreko zelaira izarak biltzera irteten zenetan ere, Rakelen begi handiek goiko pisuko leihotik zaintzen zuten emakume segail hura gauaren erdian.
‎Bizkarra inguratu dio eskuekin, atzerantz eror ez dadin. Umea isildu egin da, aho zabalik, begiak aurpegi berri hartara kateatuta, eta nini beltzekin galderaren bat egin diola iruditu zaio; baina berak ezer erantzun orduko, mutikoak begirada baztertu du, axolagabe, eta Migel bakarrik geratu da besarkada erdizkako hartan. Bizenta laster itzuli da gatzatu katilu batekin.
‎EMAKUME 2: Inoiz entzun al dun emakume batek tiro egin diola bere buruari. Edo gizon batek bere zainak moztu dituela?
2023
‎Gelako hormak hamaika posterrez beterik ditu, BBK Liveko aurreko edizioetakoak tartean. 1969 zenbakia duen auto matrikula bat ere badago horman eskegita Woodstock egin zen urteari erreferentzia egiten diola suposa genezake. Planoa ixten denean, ikus dezakegu nola zerrendatzen duen hainbat kontzeptu Antoniok; pros zutabean kokatzen ditu batzuk, contras izenekoan besteak.
‎Ogitartekoa eskatu du eta zain zegoenean zerbitzari bati entzun dio emakumearen gorpuzkiak aurkitu dituztela; besteak, emakumearen bizilagunak akabatu zuela, eta morroiaren izena esan du. Aski ezaguna dute antza, tipoak Poliziari aitorpena egin diola eta nahi gabe hil zuela. Ez du ogitartekoa amaitu, ur botila hartu eta handik atera da.
‎zure munduan existitzen ez den zerbait ezin duzu gozatu, baina existitzen den momentutik aukera berri bat zabaltzen zaizu. Bestalde, antzerkia nondik enfokatzen duzun, alde handia ezartzen du, aukeratzen den metodoa norberaren kontua da, baina funtsean, antzerkiaren gauzarik ederrenetako bat jendeari on egiten diola da. Hain da handia eta zabala!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia