Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 118

2008
‎Badakizue zer pentsatu dudan? Bihartik aurrera diana joko dizuedala, goizeko zazpietan, benetako gizon egin bitartean!
‎Badakizue zer pentsatu dudan? Bihartik aurrera diana joko dizuedala, goizeko zazpietan, benetako gizon egin bitartean!
2009
‎Armentia urrats luzeka sartu zen Oskarren etxean. Korridorean aurrera egin bitartean, bere bota astunen hotsa besterik ez zen entzuten. Egongelara helduta, ezikusia egin zion Xabierrek luzatzen zion bostekoari.
‎–Asko gustatzen zait zuen herria, esan du Reginak, sofan hankak zabal zabal dituela eserita eta kafesneari zurrut egin bitartean. Zurrutada txikiak ematen dizkio, ez erretzeko?.
‎Gabriela etxe honetan ikustearekin Olatz eta Sabin umeak ziren garaia gogoratzen dut ezinbestean. Askotan uzten digu Reginak Gabriela etxean, berak Mirenentzako mandatuak egin bitartean. Etxe honetan zegoen lasaitasunarekin?
‎–Zergatik ez zoaz kalera? , galdetu dit halako batean umeak, marrazkiak egin bitartean.
‎Ohetik kantuka jaikitzen da. Ohea egin bitartean abestu egiten du, kafesnea prestatu bitartean ere bai. Isidrok esaten zuen kantatzen duen jendea konfiantzazkoa dela, barruan musika duen jendea bizirik dagoela eta loreek bezala edertasuna kutsatzen dutela.
‎Beatrizek bazkaria egin bitartean abesten du. Eta harrikoa egitean, eta arropak eskegitzean.
‎Haren tronpetak ariman zauria egiterainoko zorroztasuna duela pentsatu du, agian azkenaldian berak ere arima zauritua duelako. Aurrera egin bitartean, iruditu zaio nota bakoitzak marrazki bat egin duela airean, eta tronpetari egindako azken putzaldiarekin galdera ikurra utzi dio Milesek airean. Galdera ikur misteriotsu bezain mingarria.
‎Atzo balitz bezala ikusi dezaket: aho alboko orezta ukitzen ari da hitz egin bitartean. Ese lunar que tienes cielito lindo, hemen da berriz kanta, nire buruan, titiriteroak abesten ziona.
‎Ese lunar que tienes cielito lindo, hemen da berriz kanta, nire buruan, titiriteroak abesten ziona. Carmenek bazekien polit egiten ziola oreztak aho alboan, eta diamantea balitz bezala zaintzen zuen, laztantzen zuen, hitz egin bitartean. Guk entzun egiten genion, eta haren munduaren inguruan bueltaka ibiltzen ginen, haren oreztaren inguruko sateliteak bagina bezala.
‎Atzo balitz bezala gogoratzen ditut janzten genituen gona eta galtzerdiak, eta egiten zidaten azkura, azala gorritu arte. Domeketako zapaten distira gogoratzen dut, nola begiratzen nien Carmenekin batera dantza egin bitartean. Igandeetako dantzaldian, herriko bandak balsaren doinuak jotzen zituenean, batak besteari heltzen genion, eta, barreari eutsi ezinik, plazan dantzan zebiltzan bikoteen artean ibiltzen ginen balantzaka.
2010
‎Telebistako berriak entzun zituen harrikoa egin bitartean, eta albisteen artean Kepa entzun zuen, komuna utzi eta bere gelara zihoala. Harrikoa egindakoan, platerak eta mahai tresnak xukatzen utzi, eskuak trapu batez lehortu, eta, yogur bat hartuta, pasilloan barrena abiatu zen, nebaren gelarantz.
‎Horixe zen Kepak inola ere nahi ez zuena. Aitaren, etxearen eta fabrikaren kargu egin beharra; oraingoz, urte batzuetako menia zeukan, unibertsitateko ikasketak egin bitartean.
2011
‎–Bere anaia mendiko txalet baten atarian zegoen zain, ez bakarrik, baizik eta garai hartan, ametsa kokatzen zen 1977ko udan, alegia? bere komunitatean zeuden bospasei partaidez inguraturik, eta berak harako bidea egin bitartean zakur multzokada ugari batek zaunka egiten zion txaletaren alanbrezko hesiaren bestaldetik. Zakur gehienek, arraza nahastukoak, ez zioten kezkarik sortzen, baina taldeko buru egiten zuten bi dobermanek oso arriskutsuak ziruditen.
‎–Hire ama maiteak niretzat egindako artilezko mantelina jantziko dinat, esan zuen amamak, eta lukainkari lokarria kenduz, hura atera eta jirabiratu zuen buruan; izkinako borla grisak begi inguruan dantzan ibili zitzaizkion, Fenellari goxo eta triste irribarre egin bitartean. Ondoren, gerruntzea askatu zuen, eta azpiko zerbait, eta azpiagoko beste zerbait.
‎Egunkarietako zenbat gauzarekin saiatu ziren! Igande goizero Ethelek ozen irakurtzen zuen, Ma Parkerrek lixiba egin bitartean.
‎Aurpegia ere luzea, estua eta akitu itxurakoa; kopetako ile kizkur eta ederrak ere errea eta zimeldua ematen zuen. Badia osoko emakume erretzaile bakarra zen, eta etengabe erretzen zuen, hitz egin bitartean zigarretari ezpain artean eutsiz, eta ez zuen ahotik kentzen, harik eta hautsa ez erortzeak sinestezina ematen zuen arte. Bridgean jokatzen ari ez zenean, eguna joan eta eguna etorri aritzen zen bridgean?, eguzki galdatan etzanda igarotzen zuen denbora.
‎Kontatu dizudan istorioa aste honetan bertan jakinarazi dit. Ezagutu dudan gizonik serioena da aitona, baina haur bat bezala aritu zitzaidan negarrez hitz egin bitartean.
‎Hurrengo egunean goiz jaiki ziren. Bizarra egin bitartean, Mikelek ezin zuen sinetsi Alemaniarako hegazkin bat hartzera zihoala. Sukaldetik Lucíaren harat honaten hotsa iristen zitzaion.
‎Hura odola zen. . Balitekek Julenek bizarra egin bitartean ebakia egitea. Edo mozkortu eta kolpea hartuko zian sudurrean?.
2012
‎Baina zentrora joan beharra daukazu eta berarekin zaudela esan. Gaizki pasatzen egongo da, oraindik ume bat baino ez da eta seguru beldur dela. Pablo begiradari eusten aritu zen Uxuek hitz egin bitartean, baina bukatu zuenean eskua askatu, zutik jarri eta gelatik ibiltzen hasi zen, eskuak patriketan eta burumakur.
‎Mirenek galderaren bat tartekatu zuen, baina denbora gehienean isilik egon zen. Hitz egin bitartean, Jon ahalegintzen zen haren aurpegiera irakurtzen, baina ezinezkoa zitzaion zehaztea neskak sinesgaitz, haserre ala interesaturik jarraitzen zituen bere hitzak. Amaitu zutenean, Miren une batez hausnartzen gelditu zen.
‎Hitz egin bitartean gizonak argazki txiki bat eskuetaratu zion Dasilvari. Honek begirada labur bat eman zion.
‎Toki estrategikoan zeunden, elizako azken bankuen atzean, zutik, elizkizuna bukatu bezain pronto handik hanka egiteko asmoz. Eskerrak, aipazak hitz egin bitartean entretenitzeko adina email jaso zenituen. Atsekabetuaren plantak eginez burua beheratu eta Goldamenko berri irakurtzen aritu zinen.
‎Eta liburuzainetarako ikasi bitartean ere, Leirek beti sentitu zuen, beste ikasle guztien asmoa liburuak nola ordenatu ikastea zen bitartean, berea haratago zihoala, berak, horrez gain, literaturarekiko maitasuna sentitzen zuela. Ikasketak egin bitartean, han ere, bera ez zen besteak bezalakoa, bere jarduna artistikoa zen, intelektuala. Zaila egiten zitzaion literaturaz gozatzea liburutegi bat ondo ordenatuta eduki gabe.
‎Eskuak ur txorrotaren azpian dituela, Bakarnerekin izandako elkarrizketa gogoratu du. Peruk eta semeak siesta egin bitartean, ezkutatutako telefonoa ateratzen imajinatu du Bakarne, eta toalla bat gainean jarrita pizten, Peruk zaratarik ez entzuteko.
‎Orduan, labana oraindik eskuetan, etxearen ezker aldera ematen duen sukaldeko leihora hurbildu da Ane, eta lorategian ikusi du Bakarne, dozenaka arrosa ederren artean, telefonoz hitz egiten, ahopeka, irribarrea ezpainetan. Hitz egin bitartean, belarri ondoko ileari bueltak ematen ari da. Bakarneri begiratu bitartean, atzamarra pasatu du, suabe, labanaren aho zorrotzaren gainetik; kili kilia egin dio.
‎Ahopeka hitz egiten saiatu da Josu, baina batzuetan urduritasunak altuago hitz egitera eraman du. Ohe ertzean eserita, ukondoak izterretan iltzatuta, lurrerantz begira, kopetako ileei tira egiten die hitz egin bitartean.
‎Gaur ilargi betea dago. Ania behatzetako azazkalak margotzen ari da, sofan eserita, Josurekin telefonoz hitz egin bitartean.
‎Senarrarekin telefonoz hitz egin bitartean, urruntzen ikusi duzu, eta sabeleko pospoloa sentitu duzu berriz pizten zeure burua haren koadro baten barruan imajinatzean.
‎Mesede horren truke, ganibet eta eskumuturreko hau erregalatuko dizkizuet» (poltsikotik atera eta erakutsiz esan nien). Bi izaki haiek isilik egon ziren nik hitz egin bitartean, arreta handiz entzuten, itxuraz behintzat; eta amaitu nuenean, irrintzi egin zioten elkarri behin eta berriz, elkarrizketa serioan ari balira bezala. Argi eta garbi konturatu nintzen haien hizkuntzak oso ongi adierazten zituela grinak, eta neke gutxiz, txinerazkoak baino errazago, pasa zitezkeela hitzak alfabeto batera.
‎Berehala konturatu nintzen zertaz ari ziren, eta benetan poztu nintzen hura jakiteaz. Dirudienez, ontzia hondoratu eta itsasertzera iritsi nintzenean hain zorabiatua nengoenez, loak hartu ninduen lekura iritsi baino lehen, kapela, arraunean egin bitartean sokaz buruari lotua izan nuena eta igerian egin bitartean ere han egon zena, erori egin zitzaidan lehorreratu nintzenean; soka, pentsatzen dut, apurtu egingo zen niri oharkabean pasatu zitzaidan zerbaitengatik, kapela itsasoan galdua nuela uste banuen ere.
‎Berehala konturatu nintzen zertaz ari ziren, eta benetan poztu nintzen hura jakiteaz. Dirudienez, ontzia hondoratu eta itsasertzera iritsi nintzenean hain zorabiatua nengoenez, loak hartu ninduen lekura iritsi baino lehen, kapela, arraunean egin bitartean sokaz buruari lotua izan nuena eta igerian egin bitartean ere han egon zena, erori egin zitzaidan lehorreratu nintzenean; soka, pentsatzen dut, apurtu egingo zen niri oharkabean pasatu zitzaidan zerbaitengatik, kapela itsasoan galdua nuela uste banuen ere.
2013
‎Otoitz egin bitartean, ziegako lau paretak neurtzen nituen. Bat, sei urrats eta bi oin.
2014
‎(Hala ere, men egin nuen azkenean, ez zidan inork gehiago planik proposatu eta nire tradizio handiko karnabal boikota gauzatzear nintzen: etxean bakarrik geratu eta garagardoa edan, txokolatea jan, irakurri/ filmak ikusi; baina, egiazki bihotzaren hondo hondoan banuen gordea zenbait mozorro sekula jantzi ez izanaren arantza3, eta orduan, orain dela astebete, kasualitateak zer diren, kide batek (T) Zuloara lagun nezala eskatu zidan, liburu aurkezpenen batera edo, eta T k aurkezpenaren antolatzailearekin hitz egin bitartean bazterrak miatzen eta liburuak hostokatzen jardun nuen, neure buruari ez erosi ezer ooommm ez erosi ezer ooommm mantra errepikatuz bat batean Frida Kahloren egunkari intimoen edizio aparteko eta eder batekin4 topo egin eta izoztuta gelditu arte. Egoera hartan aurkitu ninduen atzera T k eta (hasiera batean) oso altruista niretzat erosi eta poltsan sartu zidan liburua, dedikatoriaren orri zurian odolezko dardo bat idatzita utziz:
‎Neska langileak, binaka eta taldeka eta aldraka, alderrai zebiltzan leihoen ondotik, beren etorkizuneko arreoak hornitzen erakustoki distiratsuotan, non gizonezko baten pijama ere baitzegoen etxean bezala ohe batean zabalduta. Bitxi denden aurrean geratzen ziren, ezkon hitzerako eraztunak, ezkontzarako eraztunak eta platinozko erlojuak aukeratzeko, eta, gero, aurrera segitzen zuten lumazko haizemaileak eta operarako longainak ikuskatuz, bazkaritako ogitartekoen eta izozkien digestioa egin bitartean.
‎«elepante, elepante, elepante». Batzuetan Nanak uzten zion ohe gainean salto egiten, eta hori oso dibertigarria zen, zuzen eroriz gero punpa eginez altxatzen baitzen berriro, eta salto egin bitartean «A» etengabe esanez gero, berriz, bokal etenaren efektu atsegina lortzen zuelako.
‎Neskatoa bizirik askatzea. Pistan aurrera egin bitartean, mantra bat bezala errepikatu zuen hura.
‎Alberrok segurtasun indarren arteko elkarlana aipatu zuen bere doinurik diplomatikoenaz. Inspektore-ordeak hitz egin bitartean, Alvirak ez zion begirik kendu Asiaini. Biluzik bezala sentitzen bazen ere, inspektoreak bere burua behartu zuen guardia zibilaren soari eustera.
‎–Errepide ertzetik nenbilen, Txisparekin paseoan, erran zuen Ganuzak. Hitz egin bitartean, zapatila askatu eta txapin bat hartu zuen mahai azpitik?. Lo kuluxkaren ondoren hankak luzatzea gustatzen zait.
2015
‎Sakak agindu zorrotzak eman behar izan zituen soldaduen artean burugabekeriarik zabaltzen ez uzteko. Dena den, berak ere ohiz kanpoko urduritasun bat sentitu zuen Shadomirearen gainean hedatzen zen ke beltzari so egin bitartean.
‎–Zuk lo egin bitartean bizkarralde bat egin diot zaldiaren zelari bidaia makilekin. Maisua eserita joanen da zaldi gainean.
‎Zerbait latza. Mintak ogitartekoa jaten jarraitu zuen, amorruz, hark hitz egin bitartean. Hitz gaitzitu, jeloskorrak jaulki zituen, irainak, xuxurlatuz, umeak, bi mutikoak?
‎Niretzat gona eta bihotzeko kontuak eguraldia bezalakoak baitira: euria egin bitartean soilik bustitzen duten horietakoak.
‎Bilbon harrapatu zaituzten arte, ez omen dute jakin nondik barrena ibilia zaren. Injineru tekniko izateko ikasketak egin bitartean, Cenia Pingonen edo Arconadan egin omen zenuen lan, eta ez omen daukazu ondasunik batere. Zure ama alargunduta dagoela ere esaten du, herriko zenbait etxe garbitzen ibiltzen omen da, eta horri esker bizi omen zarete.
2016
‎Esklabotza zaharrari ihes egin nahian egin zuten alde iparraldera, eta konturatu ziren ez zeukatela bestelako lanik eskura. Ikerketa egin bitartean, hainbat emakume elkarrizketatu zituen Eatonek: eskolako irakasle aritu ziren, baina lanetik bota zituzten,, aurreiritziak?
‎zen azken proba: baldin eta emakumeen kausari mesede egiten bazion, ez zegoen gaizki emakumeak greba hausle aritzea, beren langintzako gizonek greba egin bitartean. 1869an, Sindikatu Nazionalaren biltzarretik kanpo geratu zen Susan B. Anthony, greba hausteko eskatu baitzien emakume inprimatzaileei.
‎–Zer lan egin bitartean. Garbitu bitartean?
‎–Ideia bat da, hitz egin bitartean, Asiainek oharrak hartzen zituen?. Emazteaz libratu nahi izanez gero, Artundok aski zuen ez ordaintzea.
‎Hitz egin bitartean, Leizeandiak argazkiei begiratu eta idazmahaiaren gainean jartzen zituen. Ez zen lan erraza, mahaia mukuru beteta baitzegoen liburukotez, marrazkiz eta objektu sailkaezinez.
2017
‎Oraingoan, dantzarietako batek, kandela berarekin eraman zuen. Guztiek egin zuten dantza, nahiz eta kandeladunari inori baino gehiago kostatu argia itzali gabe mantentzea dantza egin bitartean.
‎–Behin demandaren ohartarazpena jasotakoan, hamar eguneko epean zordunak ez badu aurka egiten, prozedurak aurrera egiten du, eta gero, etxea enkantera ateratzeko epea finkatzen da. Enkantea egin bitartean, minutu bat lehenagora arte, aukera egoten da ordura arte zor duzuna soilik ordaintzeko, ez erreklamatzen dizuten guztia?. Diru kopuru hori biltzea ez da ohikoena izaten, eta bildu ezean, egin egiten da enkantea.
‎Alegiazko solaskidearekin hitz egin bitartean, haren begiak ero moduan mugitu ziren karrika arakatuz: espaloiko jendea, aparkaturiko autoak, denden erakusleihoak.
‎Telefonoa sakelaratzear zegoela, Oskarrek behar baino mantsoago hurbiltzen zen Audi A4 ilun bat ikusi zuen. Bizkarra eman eta erakusleiho bati begiratzeko itxurak egin bitartean, ibilgailuari erreparatu zion. Zentzurik gabeko esaldiak botatzen zituen telefono itzalian.
‎–Errusiar alu horrek saldu egin gaitu, berak ihes egin bitartean.
‎Asiainek labur laburrean eman zion egoeraren berri. Hitz egin bitartean, inpresioa izan zuen komisarioak oharrak hatzen zituela.
‎Ibilgailuko dokumentu batzuk ikusita, jakin zuten hildakoa Nafarroako Gobernuko teknikaria zela eta igarabei buruzko ikerketa bat egiten ari zela. Autopsiak kontrakorik erran ezean, epailearen inpresioa zen gizona argazkiak egin bitartean irristatu eta ibaira erori zela. Harrien kontrako kolpeak edo ur izoztuak akabatuko zuten.
‎Drexlerrek hitz egin bitartean, Asiainek liluraturik egiten zion so. Superheroien filmetako gaizto baten itxura xelebrea zeukan, eta, haien antzera, plan ilunak eta proiektu megalomanoak zerabiltzan.
2018
‎Zernahi gisaz, pena handiz azaldu beharrean nago egia betekoa suertatu zela herriko jendeak bart botatako ateraldi gisako hura; alegia, gau hartan ez nuela lo ongi egingo nire gela azpiko zalaparta zela kausa. Egia esan, ugazabaren emazteak ez zuen garrasirik egin, baina aise entzun zitekeen haren hizketa etengabea, bai gau beranduan berak eta senarrak etxeko lanak egin bitartean, bai eta orobat gaur goizean goiz ere. Nolanahi dela ere, prest nengoen senar emazteei barkatzeko, gauza ageria baitzen zein maratz eta arduratsu ari ziren lanean; zarata hura guztia, seguru nago, horri zor zitzaion gehien gehienean.
‎Darlington Hallen geratuko zela eta. Berak aipatutako «lantalde» hori, noski, seiko talde mehe bat zen, lord Darlingtonen ondorengoek etxea gobernatzeko utzia salerosketako izapideak egin bitartean; eta zorigaitzez adierazi behar dut behin erosketa burutuz gero ezin izan nuela deus askorik egin Farraday jaunari laguntzeko langileei eusten, zeren, Clements andrea izan ezik, gainerako guztiak beste enplegu batzuetan hasiak baitziren. Nagusi berriari idatzi niolarik nire arranguren berri emanez, Estatu Batuetatik erantzun zidan, «antigoaleko jauretxe ingeles baten neurriko» lantaldea kontratatzeko galdatuz.
‎Kamareroak eskaera egin bitartean barra ertzean utzitako periodikoari luzatu diot atzaparra; nire aurrean zabaldu dut, eta lehenengo razioa ekarri didatenean ohartu naiz ez dudala lerro bakar bat ere irakurri, ez naizela gauza, eta zegoen lekuan utzi dut berriro ere.
‎Rakel Astorkizak eta Jokin Antxorenak hitz egin bitartean, Txetxu Urrutik klimari buruzko zerbait eztabaidatzen ariko balira bezala begiratzen zien, haien argudioetan adostasun eta desadostasun puntuak aurkitzen dituenaren keinuak egiten zituela. Mariasun Larretxeak, bestalde, oharrak jasotzen zituen bere biosegan.
‎Eta ez dio onik egingo. Txostena egin bitartean ez, behintzat. Estiloa kontrolatu behar du, menderatu, bere aginduen pean ipini.
‎Aiorak biopantaila ukitu zuen, teari putz egin bitartean, eta ikasgaira itzuli zen.
‎Hitz egin bitartean, aurpegiko malkoak lehortu egin zitzaizkion eta zirrara espresioa baino ez zitzaion geratu. Berriro hitz egiteko ahoa ireki zuenean, bazirudien uhateak zabaldu eta urari turrustan ateratzen utzi ziola.
‎aterpea, esertzeko aulki finkoa, bakardadean nagusitzen diren ideiak uxatzeko entretenimendua, eta era berean, bakea. Egunak joaten ikusteko leku erosoa zen, irakasleek hitz egin bitartean isilik egonez gero, eta, okasioak hala eskatzen zuenean, arbelera begiratu, koadernoan idatzi edota ikasliburua irakurtzen ari denaren plantak eginez gero. Antzerki hutsa izan arren.
2019
‎Bien arteko elkarrizketan Ismael erditik noiz kenduko zuen zain. Jauregirekin hitz egin bitartean, senarra hortz artean geratutako haragi puska bat zela sentitzen nuen. Zain geratzen nintzen noiz hasiko zen nirekin hitz egiten, garai bateko unibertsitateko lagunarekin, eta ez Ismaelen emaztearekin.
‎Nahikoa da atseden hartzeko. Lo egin bitartean ez dut bista ederrik behar.
‎Txiza egin dut eta urrezko ur sarda, itsasokoaz bestelakoa, aienatzen doa. Jarraitzen dut nire irudia uretan ikusten txiza egin bitartean. Gogoratu zait eztabaida eruditu bat, Gongoraren Polifemoak, maite auziez goibel, Siziliako itsasoaren azalean bere burua ikusi ahal duen ala poetaren hanka sartze bat den (laku edo ibai batean baizik ezin baitu nork bere isla ikusi).
‎Nolanahi ere, arratsalde luze eta huts bat du igarotzeko. Haur txikiak parke publikora eramaten ditu, eta puntua egiten edo josten aritzen da haiei kontu egin bitartean; bestela, etxeko leihoaren ondoan eserita, pasaratzen aritzen da; eskuak lanean ditu, baina buruak ez du egitekorik; kezkak gogoan beti, proiektuak zirriborratu, amets alferretan ibili, eta aspertu egiten da; haren zereginetako bat ere ez beregaina; gogoa senarrarengana doakio, alkandora horiek jantziko dituzten eta berak prestaturiko janaria jango duten haurrengana; haientzat bizi da, ... Asperdura ezinegon bihurtzen zaio poliki poliki, eta haien itzulera irrikatzen hasten da.
‎Horiek denak etorri zitzaizkidan erauntsian gogora, tronpetatxoak ezpainetarainoko bidea egin bitartean. Baina erne jarri beharrean, inoiz hain eskura izan ez nuen hori behingoz probatzera akuilatu ninduten, gaitzespen horien arteko bakar batek ere ez zuelako inoiz zenbait galdera sinple azaltzerik lortu.
‎Justuki noiz eta non elkartuko ote ginen, adibidez. Etxeraino etorriko ote zen, eta hitz egin bitartean, nola konponduko ote nintzen Amatxirekin. Edo eguna libre eskatzerik izango ote nukeen, eta, hala egitea erabakiz gero, zein aitzakia emango ote niokeen Mari Milagrosi, susmorik hartu ez zezan...
‎Jabarrek lasai jaten eta edaten utzi die, eta dena haien gustukoa den galdetzeko baino ez die hitz egin bitartean. Ase geratu direnean, erdiko azpileko ontzia hartu du miraberik zaharrenak eta hamar edalontziak bete ditu, ur ilun ketsu batekin.
‎–Gura duzun legez; dana dala, kontseilua batu arte ez dugu ezer jakingo. Lo egin, lasaitu eta indarrak hartu, ez dago besterik egiterik bitartean. Nire kontu begiak eta belarriak zabalik eukitea, hamen belarriek gutxirako balio badidate bere.
‎Txalupariak barre egin zuen ahopean, buruaz baietz egin bitartean.
‎Behin edo behin iruditu zait leihoan norbait zebilela, baina hau erokeria madarikatu bat da. . Hitz egin bitartean, Leirek frogagiriko datuak aztertu zituen?. Atzo bidali zuten.
‎Hitz egin bitartean, merenderoraino iritsiak ziren. Harrizko hamar bat mahai, beren banku eta guzti, ilaran jarrita zeuden itsaslabarraren ondoan, ikuspegi ezin ederrago bat eskainiz.
‎Gaston edozein unetan itzul liteke. . Hitz egin bitartean, Leire beheko solairuko leihoak aztertzen ari zen. Lortua zuen errepidea gurutzatzea eta etxearen atzeko aldera iristea, Marcial Besaideren ikus-eremutik kanpo geratzen zen eremura.
‎Ondoren, erdi herrestan, polizia-buruaren bulegora eraman eta, haren aurreko aulkian astun erortzen uzten dute, patata zaku bati ematen ohi zaion tratu ezti berdinarekin. Poliziak, atxilotuak erakusten duen itxura negargarriaren aurrean guztiz soraio, zigarro bat piztu, eta ke bafada jaurtitzen du emeki eta luze, hura bezain ilaun eta iheskorra den gogoeta dagien bitartean; jarraian, bestela bezala, Joani beste zigarro bat luzatzen dio.
2020
‎Beste ezer baino lehen," ahalmen kognitiboaren urritasun ertaina" ahoskatu zuen, silaba bakoitza bereiziz, hizkuntza ezagutzen ez duten norbaitzuen aurrean balego bezala. Txandaka, zutik zeuden ertzainei begiratzen zien hitz egin bitartean.
‎Soldaduak oihuka hasi zaizkio orduan Martinari, pagatu beharrekoaz galde, etxolaren bila abiatzeko tenorea ailegatu dela iritzita. Emakumeak kontuak egin bitartean, zaldiak prestatzen hasi dira soldaduak.
2021
‎Entzuten. Kattirekin hitz egin bitartean ikusi egin du begira zegoela. Oihana ez da ezkutatu, hala ere.
‎zuela jasan esan ziolako bere buruari. Bere buruari entzungor egin bitartean, besteei entzun zielako. Ez zen bere lekuan egon Sara, karena zer zen ere ez zekielako, umea kanporatu ondoren karenaz ere erditu zela ez zekielako.
‎Dantza egin zuen. Begiak itxi zituen dantza egin bitartean. Eta istant horretan, bere burua musikari eta dantzari eta gauari eta gorputz ez ugalkorrari eta deribari utzitako lipar horretan, errua etorri zen.
‎Ezinezkoa iruditzen zaio, beste batzuetan, nahi duen leku horretara iristea. Baina bere buruari esaten dio badabilela ibili, eta hobe duela bidea egin bitartean ingurura begiratzen badu, trenean leihotik begira doanean bezala, jomugaz apur bat ahaztu eta bidaiaz gozatzeko. Bidaia bera bizitzeko.
‎Nekazari bat beste batekin elkartzen denean, gutxitan sartzen dira etxe barrura. Horren ordez, sororik soro ibiltzen dira astiro, belar bat edo beste erauziz, edo hostoak hartu zuhaitzetatik eta atzamar artean probatuz hitz egin bitartean. Udako lehen egunak ziren.
‎Gelan lan egin bitartean, Pat antzerki lantxo bat ari zen garatzen. Honela gertatzen zen:
2022
‎Iriarte andreak erratza eta trapua hartuta lan egin bitartean, Jokintxo eta biok eserlekuak tolesten eta zakarrak biltzen aritu ginen. Normalean, emanaldien ostean, aretoa zigarreta puntaz, gaztaina azalez eta otartekoen paperez beteta egoten zen.
‎Hala ere, hitz egin bitartean, ohartzen nintzen kontua irrealtasun kutsu bat hartzen ari zela niretzat ere, izugarrikeria hura pelikula batean ikusi banu bezala.
‎Doneztebek hitz egin bitartean, buru barnean ere aditzen nuen. Ez ziren hitzak, ideia eta irudi izugarrien nahaspila bat baizik, erlauntz baten burrunba erogarriaren antzekoa.
‎Jokintxok hitz egin bitartean, Berasa urduri eta liluraturik egon zen gelari begira. Abenturaz betetako arratsalde bat bizitzen ari zen:
‎Jokintxok hitz egin bitartean, nik isilean iraun nuen, betilun. Seguru nengoen Garnier andrea lotsagabe bat besterik ez zela, eta nahiago izanen nuen kikara bat errizino olio gosaldu, hari laguntza eskatu baino.
‎Teresa Ortegaren etxean emandako minutuetan jendetza biderkatu egin zen, eta ukondoka egin behar izan nuen bidea. Bultzaka aurrera egin bitartean, kexak eta irainak entzun nituen, baina ez nuen atzera begiratu. Berasak eta Jokintxok bidaia luze batetik itzuliko bagina bezala agurtu gintuzten.
‎Ohartu nintzen izaki hura hurbilago zegoela. Hitz egin bitartean ez zien hankei eragin, baina, jakina, ez zuen haien beharrik mugitzeko. Atzeraka hasi nintzen, teilatu bizkar estuan barrena.
‎Begiak teilatura bihurtu nituenean izakia han zegoen, baina ordurako mamigabetzen ari zen. Eta, zeruko izarrekin bat egin bitartean, eskuaz agur erran zidan. Ulertu nuen hura ez zela behin betiko agurra.
‎Hileta zerbitzukoek Marioren gorpua eraman zutenean, aitak poliziei desenkusa keinu bat egin eta bere bulegora pasarazi ninduen. Tabako usain garratza zerion eta hitz egin bitartean bi aldiz bete zuen kopa koñakez.
‎Ni Berasarekin ados nengoen. Hirurok Garnier andrearekin hitz egin bitartean, Isabelek ingurura so egin zuen.
‎Hitz egin bitartean, Vazquezek paperak nahasten zituen nikotinaz horituriko hatz batzuekin. Piztu gabeko puru bat murtxikatzen zuen aho ertzean.
‎Nik gar eztanda saihesteko atzera egin bitartean, gizona jauzi batez zutitu zen, Isabel askatuz. Saiatu zen garrak zapladaka itzaltzen, baina eskuek ere su hartzea besterik ez zuen lortu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia