Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2004
‎behialako izerdiak mendietan, indarra gainezka, barreak eta kantak lagunartean, kontzentrazio urduria idazlan isilean, noizean behingo txaloak edo arrakastatxo pizgarri bat irakurleria gaztean. Gaitzak erretirora behartua, ezer ezin eginera bere burua zaindu baino eta egunean ordu batzuetan bisitatxoren bat eskertu, galdua dirudi denak – irudi ez, galdua dago jada dena, heriotza da(" heriotza behintzat/ badut jarauntsitzat") aurrean gelditzen den bakarra eta guztia. Hala ere, berarentzat bizi berri honetan heriotzaren zain, Gandiagak momentu ezberdinak beha behatzen jarraitu du, beti egin duen moduan, eta behaketa horiek hitz berrietan notatzen(" norbere bizikizun/ egunero berriei/ beren izenez deituz/ jarraitu") eskola ume saiatuaren kaligrafia dotore betiko berean.
2009
‎Irudika genezake gizaberetxoaren arbaso hankabikoa, egunez mundurik hara sabanan ibilki jaki bila, bat batean buruz buru patariren bat arerioa ikusi eta tximista batean asmatu, kreatu? beharrean zer egin bere burua eta lagunak salbatzeko. Ez dauka betarik, ageri den piztia hori analisatzen egoteko, kolorea, etc., beretzat arriskutsuak direnen klasekoa ote den ala ez haztatzeko, segurutik lehenago izango bailuke gainean erpekada, gogoetaren konklusioa baino.
‎hura besterik ez zuen behar, hantxe aurkitzen baitzuen Ernestinak, agidanez, ordu laurden luze hartan, bere zerua, irudirik ez zuelako irudi guztiak zituena, objektuak, izakiak eta gizakiak formarik gabeko forman urtuta?, irudirik gabeko irudien komunioan, komunioak berak sortu eta gorpuztu ahala jaten eta ezabatzen baititu irudiak bere baitatik; gutxi batzuetan, ordea, egunaren nekea astuna egiten zitzaionean, lotan bezala geratzen zen, eta orduan, anai arrebek atsegin izaten zuten besotik tiratzea: Ernestina, normalean, aztoratu egiten zen lehen segundoan, baina segituan bihurtzen zuen bere aztoramendua irri, bekatutxoa egin ondoren bere buruaz urrikalduko balitz bezala, kontzientziaren autoulertze mugimendu batean; egun batean, baina, irri egin beharrean hitz egin zuen, esan ere halaxe esan baitzuen, arrosarioa une batez eteten zuela:
‎Egia bada ere giza talde ia guztiek asmatu dutela kontsolatzeko eta poza adierazteko bide erlijiosoren bat, bistan da bide horiek oso desberdinak eta arbitrarioak direla, eta gurean nagusi den erlijioa bederen, psikiatrek azpimarratu dutenez, erokeria mota zenbaitekin arras estu dagoela loturik: zikin jaio gara Adamen bekatuaren ondorioz, ezin kitatuzko zor bat dugu Jainkoarengana, Jainkoaren seme gizon eginak bere burua sakrifikatu zuen gu asko maite gaituelako...
‎hura besterik ez zuen behar, hantxe aurkitzen baitzuen Ernestinak, agidanez, ordu laurden luze hartan, bere zerua, irudirik ez zuelako irudi guztiak zituena –objektuak, izakiak eta gizakiak formarik gabeko forman urtuta–, irudirik gabeko irudien komunioan, komunioak berak sortu eta gorpuztu ahala jaten eta ezabatzen baititu irudiak bere baitatik; gutxi batzuetan, ordea, egunaren nekea astuna egiten zitzaionean, lotan bezala geratzen zen, eta orduan, anai arrebek atsegin izaten zuten besotik tiratzea: Ernestina, normalean, aztoratu egiten zen lehen segundoan, baina segituan bihurtzen zuen bere aztoramendua irri, bekatutxoa egin ondoren bere buruaz urrikalduko balitz bezala, kontzientziaren autoulertze mugimendu batean; egun batean, baina, irri egin beharrean hitz egin zuen, esan ere halaxe esan baitzuen, arrosarioa une batez eteten zuela:
2010
‎gogoratzen al zara, Gabino? Izeba, normalean, aztoratu egiten zen lehen segundoan, baina segituan bihurtzen zuen bere aztoramendua irri, bekatutxoa egin ondoren bere buruaz errukituko balitz bezala. Egun batean, baina, irri egin beharrean hitz egin zuen, esan ere halaxe esan baitzuen, arrosarioa une batez eteten zuela:
‎Helburuen artean jendez mukuraino beteriko trena, Maisons Lafitteko zaldi lasterketara zihoala. Begirune handiagorik ez, bertze gai batera doa, hilarazte militarraren estetikara, exekuzioak egiteko bere burua eskaintzen zuen kaporal baten eskutik. Kaporal exekutatzaileak hiltzera zigortuen bihotzera destatzen zuen armaz, baina gogoko ez zituen presoekin buruari egiten zion tiro, hamaika puskatan leherraraziz.
‎gogoratzen al zara, Gabino? Izeba, normalean, aztoratu egiten zen lehen segundoan, baina segituan bihurtzen zuen bere aztoramendua irri, bekatutxoa egin ondoren bere buruaz errukituko balitz bezala. Egun batean, baina, irri egin beharrean hitz egin zuen, esan ere halaxe esan baitzuen, arrosarioa une batez eteten zuela:
2011
‎Lurrin zorrotada batek konponduko zuen. Bizarra korrika eta presaka egin bitartean bere burua madarikatu zuen hitzordua hain goiz egiteagatik. Ur apur batez ilea lisatu, autoko giltza hartu eta eskaileretan behera oldartu zen.
2012
‎Artista sena, margolanak ondo ateratzen zaizkio. Logelako horman dozenaka zintzilikatu ditu, agian politena akuarelaz egindako bere buruaren erretratu surrealista.
‎Eta azpimarratu behar dut, atsekabez baita ere, arimaren ezinegonak eragin handia izan zuela nire erlijio pentsamenduetan; izan ere, basati eta kanibalen eskuetan erortzeko arriskuak sortzen zidan izuak eta beldurrak nire arima horren menderatua zuten, ezen nekez aurkitzen bainuen egokierarik nire Sortzaileari otoitz egiteko, edo ez behintzat lehen izan nuen arima lasai eta etsi berarekin. ...naze eta arima estura handia nuela egiten nion otoitz, arriskuz inguratua, eta gauero eguna argitu baino lehen hila eta irentsia izango nintzelakoan; eta adierazi beharra dut, bake, esker on, maitasun eta xerazko jarrera askoz egokiagoa dela otoitz egiten duenarentzat, izuarena eta ezinegonarena baino, eta berehala gertatuko den zoritxarraren beldur den gizona ez dagoela prestatua Jainkoari otoitz eginez bere burua sendotzeko, ez behintzat ohean dagoen gaixoa bekatuez damutzeko dagoena baino gehiago. Ezinegon horiek ariman baitute eragina, besteek gorputzean duten bezala; eta arimaren ezintasunak gorputzarenak bezain handiak dira, eta are handiagoak, Jainkoari otoitz egitea berez arimaren ekintza baita, eta ez gorputzarena.
‎Beste batzuei egiten zizkien bisitaldietan ugazabarekin joateko ohorea ere izan nuen batzuetan. ...ere barne damuz egiten nuen, neure burua hobetzeko denbora alferrik galtzea baitzen; baina zeharo liluraturik egoten nintzen elkarrizketa haietan entzule apal izateko aukeraz, non gauza onuragarriak baizik ez baitziren esaten, ahalik eta hitzik gutxien eta esanguratsuenez; halakoetan (jadanik esan dudan bezala) egokitasunik handienaz jokatzen zen, inolako zeremoniarik gabe; eta inork ez zuen hitz egiten bere buruari eta gainerakoei atsegin eman gabe; eta ez zen etenik, asperdurarik, suhartasunik edo iritzi ezberdintasunik egoten. Jendea bilduta dagoenean, isilaldi labur bat elkarrizketarako lagungarri izaten dela pentsatzen dute; hau egia zela ohartu nintzen; zeren eta, bitarte labur horietan, ideia berriak sortzen baitzitzaizkien buruan, elkarrizketari bizitasun handia ematen ziotenak.
‎Charlesi dagokionez, ez zen saiatu ere egin bere buruari galdetzen ea zergatik etortzen ote zen atseginez Bertauxetara. Horrelakorik bururatu balitzaio ere, kasuaren grabetasunari eratxikiko ziokeen bere arreta sutsua, edota horretatik ateratzea espero zuen onurari, beharbada.
2013
‎Kanta bat edo biren ostean, eta berriz abesteko batzuek egin zizkioten erreguei erantzuteko denbora eduki baino lehenago, bere ahizpa Maryk hartu zuen gogotsu Elizabethen lekua pianoan. Begien mesederako dohainik ez zuen bakarra izanik familian, Bennet gazteak lan gogorra zeukan egina bere burua jakituriaz eta trebeziez janzteko, eta beti egoten zen ikasitako guztiak erakusteko prest.
2014
‎Uniformez jantzitako soldadu bat ikuste hutsak kolpetik isilduko zituen merkatari haien mingainak, jakina da uniformeek Errusian duten garrantzi ikaragarria?. Baina Mikel Strogoffen konpartimentuan ezerk ere ez zuen susmarazten militar bat zegoela haien artean, eta tsarraren mandatariak, itxurak egitera derrigorturik, ez zion traiziorik egingo bere buruari.
2015
‎Ez zegoen inoiz astirik hartan pentsatzeko. Baina halako galderak ari zitzaion egiten bere buruari, Ramsay andrea mirabeei aginduak ematen ari zelako, eta baita ere burura etorri zitzaiolako, pentsaturik Ramsay andrea zenbat harritu zen Carrie Manning artean bizirik egoteaz, zein ahulak diren adiskidetasunak, onenak ere.
‎Hortaz, eginaren damua bezain gutxi du Sokratesek pairatzen geroaren kezka: filosofoa ez da heriotzaren beldur, hamaika bider hilko balute ere ez lioke uko egingo bere burua zintzo ezagutzeari, arima ona sortzeari, egiari. Egitez baitu erakutsi Sokratesek bere bizialdian barrena, ez hitzez soilik, heriotza bospasei zaiola, duintasuna eta egia ez bezala.
2016
‎Bere proiektu izate hori zer ote zen galdetu nion, eta berak erantzun zidan, pertsonek badutela beraien buruak ukatzeko erraztasun itzela, eta normalean denek hala egiten dutela. Arras jende gutxi dela bere buruaren aurka eginez bere burua ezagutu nahi duena. Ni horietako bat ote nintzen jakin nahi zuen.
2018
‎Darabiltzaten arrazoibideetako batzuk Thompsonen eta Millen arrazoibideen antzekoak dira; beste batzuek, berriz, sakonago jotzen dute, eta ezkontzak kontratu gisa dituen berezitasunak azpimarratzen dituzte. Gaur egungo feministek, besteak beste, azaldu dute ezen ezkontza kontratuan, beste kontratu baliozko batzuetan ez bezala, beharrezkoa dela aldeetako batek uko egitea bere burua babesteko eskubideari eta bere gorputzaren integritatearen gaineko eskubideari. Halaber, adierazi dute ezkontza kontratua ez dela agiri idatzi bat lehenik irakurtzen dena eta gero sinatzen dena; oro har, ordea, kontratu bat baliozkoa izaten da, soil soilik, baldin eta aldeek haren baldintzak irakurri eta ulertu badituzte konpromisoa hartu baino lehen.
‎Ez zuen ezer txiokatu periodikoko elkarrizketaz ez sari banaketaz, hala ere. Ez zuen bere buruaren propagandarik egiten, edo, hobeto esanda, ez zuen egiten bere buruaren propagandarik modu agerikoan, lotsa handiegia emango liokeelako autoinkulpazio traol horietako bat erabiliko balu ere (#autopunpa).
2019
‎esker txarrekoak dira beti, gutxi asko. Etxeak jadanik ez du babesten bere askatasun barren hutsetik; bakarti, abandonaturik, emakumea konturatzen da subjektu bat dela, eta ez daki zer egin bere buruarekin. Afektuak eta ohiturak oso lagungarriak izan litezke, baina ez dira salbabidea.
‎Eta horrexek izutzen du; maitale duen gizona are beldurgarriagoa da begirada bat baino: epaile bat da; hark ikusaraziko dio nolakoa den egiaz; neska gazte guztiek, baita beren irudiaz sutsuki maitemindurik daudenek ere, zalantzak dituzte gizonen epaia iristekoa denean, eta neskak horregatik eskatzen du ilunpea, horregatik ezkutatzen da maindire artean; ispiluan miraz begiratzen zuenean, oraindik ez zuen egiten bere burua amestu baizik: gizonaren begien bidez amestu ere; orain, begiak hortxe daude; ez dago tranpa egiterik, ez dago borrokatzerik:
2020
‎Uda gainean zen jada, eta laster etorriko ziren Altzatekoak. Aukera ona izan zitekeen ostatuan lan egiteko bere burua eskaintzeko. Otorduak soilik ematen zituen jatetxe bat zen langile bila zebilena, eta ederki etorriko litzaioke:
2021
‎Eskuak karroaren heldulekutik askatu gabe egon da tarte batez, inguruko produktuei begira. Orgari bultza egiteko bere burua derrigortzekotan egon da, baina azkenean baimena eman dio orga askatu eta, apaletako batera hurbilduta, ume jantzi bat eskuen artean hartzeko. Gorputz osoko jantzi bat da, negurako, pack berean txapel eta guzti datorrena.
‎" Ergelkeria da hori, ez du zentzurik", zioten Suzonek eta Élisabethek, marmarti. Amak ez zuen ezer egiten bere burua zuritzeko; baina goizetik gauera korrika egiten zuen alde batetik bestera, gelditu barik ihes eginez. Zenbait ordu giltzain elbarri zaharraren gurpil aulkia bultzatzen ematen zituen; beste zenbait, aldiz, lehengusina gorrarekin atzamar eta ezpainez hizketan.
2022
‎Ezin zuen ahizpa burutik kendu. Orain arte egindakoa bere burua zuritzeko baino ez zela izan zirudien. Gehiago egin beharra zegoen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia