Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2000
‎gero eta marjinatu gehiago dituen gizartea, hirugarren munduaren egoeraren okertzea ekarri duena, eta lehen munduaren barruan ere desorekak areagotu egingo dira. Honela, Ipar Amerikako eskuindarrek zerbait egiteko beharra ikusiko dute: hortaz, boterea bereganatzeko diktadura ezarri beharrean izango dira.
2003
‎Behobiak 21 kilometro ditu eta gainera bi aldapa!". Gauza bat da gizarteak kirola egitearen beharra ikustea, gero eta kirol gehiago egitea eta beste gauza bat da lehiaketaren alorrera igarotzea. Badirudi ez dakigula kirola egiten ez bada lehiaketa baterako prestatzeko.
‎Ipuinetik ipuinera Pinotxok, Hamelinek, Aladinek eta beste hainbatek inoiz egokitu ez zaizkien egoerei aurre egin beharrean ikusiko dute euren burua. Edurne Zuri ipuineko protagonistak, esaterako, Freuden psikoanalisiaz ere azter daitezkeela frogatuko dute liburu saltzaile xelebre hauek.
‎Katalunia izan zen aitzindarietako bat, eta 1986an, araudi orokorretik kanpo, elikagai artisautza arautu zuen berariaz. Orduz geroztik, beste erkidego batzuk legeak egiteko beharra ikusi dute, ekoizpen sektorearen bilakaera ekonomiko eta teknologiko azkarrak mehatxatutako sektore bat babesteko. Arrazoiak ez dira falta:
2008
‎Ordutik metatu duen esperientzia eta jasotako ekarpenei esker etengabe garatuz joan da Ziurtagiria, gero eta tresna eraginkorragoa bihurtuz. Orain urtebete urrats kualitatibo garrantzitsua egiteko beharra ikusi zuen Kontseiluak, bere sorreratik Ziurtagiriaren kudeaketaren ardura izan duen erakundeak. Hala, Ziurtagiriak 7 urteren buruan lortu zuen arrakasta ikusita eta proiektua sendotzeko bide berriak ireki behar zirela ohartuta, Kontseiluaren ekimenez Ziurtagiriaren Elkartea Bai Euskarari Ziurtagiriaren sustapenerako Elkartea sortu zen.
2009
‎Izan ere, Valladoliden bere mutilek egindako lanarekin pozik da Camacho. Eta ez du aldaketa gehiago egiteko beharrik ikusten.
‎Jakinik Madriletik, Ajuria Eneko eta Moncloako giltzak eskura mantendu nahian, PSOEk Euskal Herriko hegoaldeari irtenbiderako urratsak egin beharrean ikusten ahal duela bere burua. Eta horretarako bideak jorratzeko prest egon daitekeela.
2010
‎Marokok lehen bezala jarraitzen du, eta azkenean Aiunen bizi direnek, bizia arriskatuz kanpamendu bat antolatzea erabaki dute. Urteak joan eta urteak etorri, eta ezer aldatzen ez denean, nazioarteko erakundeek ezer egiten ez dutela ikusten denean, munduak bizkarra ematen duenean behin eta berriz, errege tirano batek nahi duen guztia egiten duenean, eta horren berri ematen inori uzten ez dietenean, sahararrek zerbait egin beharra ikusi dute.
‎Eta horregatik saharrak pauso hau eman beharra izan dute. Munduaren ahaztueraren eta bazterketaren aurrean hiltzen ari dira, eta euren ohiturak, kulturak eta nortasun zeinu guztiak ezabatzen ari diren bitartean, zerbait egin beharra ikusi dute. Batzuetan legediak eta nazioarteak beste aukerarik ematen ez dutenean, badirudi indarkeria erabiltzea beste erremediorik ez zaiela geratzen.
‎" Hizkuntzaren psikologia eta psikolinguistika": hizkuntza bereziki giza jarduera bezala kontsideratzen den unetik, bada, psikologiak eta linguistikak elkarrekin lan egiteko beharra ikusten dute, hain zuzen, ekintza linguistikoa beti norbaiten ekintza delako eta giza portaera nagusiki hizkuntzaren bidezko portaera delako. Hizkuntza psikologiak eta psiko linguistikak, gehiago psikologiatik edo linguistikatik abiatuz, bereziki aztertzen dute lehen hizkuntzaren jabekuntza prozesua, bertan" komunikaziotik hizkuntzarako" pausoa azpimarratzen dutelarik.
2011
‎Kezka eragin digu, adibidez, aurtengo jaietan eraso asko egoteak, eta emakume bat eraila izateak Bilbon. Horren guztiaren harira, zerbait egin beharra ikusi dugu. Leloak esaten duen bezala, indarkeria sexistak dituen milaka aurpegiri buruz hitz egiten ari gara.Duela bi aste izan zen azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna.
2012
‎Denboran atzera egiteko beharra ikusten du A k, ordu erdi besterik ez du behar. Orratza luzea eskuma aldera 180 gradu mugitzeak munduan kataklismoa ez lukeela suposatuko pentsatzen duen bitartean, hanka sartzea mezu bidez konpontzen saiatu duela onartu du.
2013
‎Kontziente gara maila sutilagoko eraginak egon daitezkeela eta horretarako ikerketa sakonagoak egiteko beharra ikusten dugu. gutxituak dauden testuinguruetan, tokian tokiko hizkuntza aldaerarik ez dagoen kasuetan, hizkuntza nagusiak bete ohi du funtzio hori. Baina horrek hizkuntza gutxituaren biziraupenean eduki dezakeen eragina kontuan hartuta, uste dugu garrantzitsua izan litekeela tokian tokiko hizkuntza aldaerek daukaten balioa aitortu, prestigio soziala altxatu eta beren biziraupena bultzatu edo indartzea.
‎Esparru informaleko hizkuntza aldaeraren ezaugarri nabarmenentzat hartzen diren ezaugarririk (euskalkia, laburdurak eta ahozkora gerturatzeko estrategiak) ez dugu aurkitu esparru formaleko idazlanetan, eta neurri horretan eraginik ez dugula nabari esango genuke. Hala ere, kontziente gara maila sutilagoko eraginak egon daitezkeela eta horretarako ikerketa sakonagoak egiteko beharra ikusten dugu. Idazteko estiloari, gramatikari, hiztegiari eta ortografiari zenbateraino eragiten dion ikusteko uste dugu beharrezkoa dela hizkuntzalaritzaren esparrutik gai honen inguruko azterketak egitea.
‎Kluba borroka politikoan ez erabiltzeko eskatzen die alderdiei, kirola baino ez baita euren jarduna. Alderdi guztiekin solastu zela ere esaten du, eta guztiek Bilbao Basketen proiektuak aitzinera egiteko beharra ikusten zutela ere bai. Era berean, Aldundiarekin lortutako akordioa, guztientzat positiboa dela ere adierazten du eta alderdi guztiei euren laguntza eta ulermena eskatzen die.
‎1 Testua irakurlearen ezagutzetara egokitzeko, txertatu azpian dituzun informazioetatik egoki deritzozuna; erabili, horretarako, ikasitako baliabideak. Testua egokiagoa izan dadin beste aldaketaren bat egin beharra ikusten baduzu, egin ezazu.
2014
‎Urte eta erdi edo, “Gazta zati bat” dokumentala ikusi eta hark piztu zuen nigan erabakitze eskubidearen alde murgiltzeko gogoa. Zerbait egiteko beharra ikusten nuen, eta ekimen berri hau sortu zenean bat egiteko asmoa azaldu nuen. Une berezia dela uste dut, bake giroan bizi gara..., beraz, zergatik ez?
‎Egia erran, Urtats urteko edozoin egunez izaiten ahal litake, hautua gisa hartarat eginez geroz. Gu arrunt jarriak gira urtarrilaren lehenari bainan ez ginuke harrituarena egin behar ikusiz ez dela denetan gostuma bera. Erromanoen denboran, aspaldiko ixtorioa da beraz, jadanik urtarrilaren lehenarekin hasten zen urtea, orduko jainko baten omenez naski.
2015
‎zuen izena. Zelula gorriek, ordea, balantze politiko globala egin beharra ikusten zuten beste ezer baino lehen, eta, horretarako, herrialdez herrialde jasotako txosten batzuk eta. Batasuna, kanpainari buruzko zenbait lan atera zituzten.
‎zerbait egitea edo bere horretan uztea. Eta zerbait egin beharra ikusiz gero, zer egin?
‎Horietaz ere arduratu behar dugu, eta hor dago erronka. Paisaia kontserbatu bakarrik ez, egunero bizi eta lanera goazenean pasatzen ditugun paisaien kalitatearen inguruko gogoeta egiteko beharra ikusten da, ahalik eta kalitaterik onena lortzeko; hitzarmenaren arabera horietan antolamendua egin behar da. Amaitzeko, paisaia degradatuak daude; zituzten balio positiboak galdu dituztenak eta balio negatiboz bete direnak, eta horietan zerbait berritzailea egin behar da, sorkuntza erabili.
‎Hori da abiapuntua, baina historia askoz lehenago hasten da, etxean, Euskal Herrian, Gerra Zibila bitartean. Gerra galduta, Eusko Jaurlaritzak eta milaka euskaldunek erbestera ihes egin beharrean ikusiko dute euren burua, baina han gerra berdinarekin egingo zuten topo, faxismoaren kontrakoa, dimentsio handiago batekin: bigarren gerrate mundiala.
‎Irakurzaletasuna sustatu eta Gotzon Garate Udal Liburutegiko liburu zein ikus entzunezkoen artxiboa handitzeko 5.000 euroko partida ere defendatzen du, eta euskararen sustapenerako emendakin partziala ere aurkeztu du. Euskara ikasten dihardutenei babesa eman eta kalean berba egiteko beldurrak eta lotsak galtzera bideratutako kanpainaren bat egiteko beharra ikusten du. “Jendeak euskara ikasten dihardutenak identifikatu ahal izateko Ni ikasten ari naiz edo antzerako esaldiren bat idatzita duten txapak atera genituzke, esaterako, kanpaina horren barruan”.
‎Pello Urzelaik (Egunkaria,) ELA, LAB eta HBren jarrerak aztertzen zituen, besteak beste: " Mugimendu honetatik esanguratsuena, lehenik, ELAk erantzun eta protesta egin beharra ikustea izan da eta, bigarrenik, espetxeko atarian HBk erakutsitako malgutasuna erantzun zabal horretarako aukera aintzat hartzeko. ELA, LAB eta HBk hitzartutako erantzun mota horrekin aldaketa kualitatibo bat gertatu da, Euskal Herriaren eremua oinarritzat duen multzo edo gehiengo sozialari aukera ematen baitzaio Espainiatik bideratzen ari den estrategia gaitzesteko"; artikulu berean mugimendua HBren kalterako eta" hirugarren gunearen" mesederako izango ote zenaren kez637. Agerraldian egin ziren adierazpen potoloek erakusten dute uneak deitzaileentzat zuen garrantzia:
2016
‎Beste ohar bat ere egin beharra ikusten dut: arazo eta zailtasunekin bada ere, elkarrekin, EGIkoek eta Ekin ekoek, eskuz esku klandestinitatean eginiko ibilbide horren garrantzia, hiruzpalau urtekoa, azpimarratu beharrekoa da Txillardegiri dagokionez, bere bizitza politiko guztian, hamarkadaz hamarkada, fronte abertzalearen beharra aldarrikatuko baitu tematsuki eta suharki.
‎Deba erdigunetik kilometro gutxira zentrala jartzeko asmoak kezka eragiten ziola azaldu zuen Izagak. Gaia zabal jorratu ostean, beste bilera bat egiteko beharra ikusi zuten bertaratutakoek.
‎Autodefentsa feministan saretzen dabilen talde feminista bat da. Udan egondako eraso matxistei aurre egiteko beharra ikusi genuen; hasiera batean lagun arteko sorrera izan zen, izenik gabe, autodefentsa oinarri hartuta, pare bat ekintza egiteko. Hortik aurrera, apurka apurka jendea hurbiltzen hasi da eta taldea osatzeko eskatu ziguten.
‎Santio Erreka auzoko hiritartze lanak egiteko beharra ikusi dute, eta, horretarako, 60.000 euro erabiliko dira. konponketara beste 60.000 euro bideratuko dira.
‎Kasu horretan, batez ere, bestek zuri buruz kontatzen duten hori barneratu eta zeure egiteko aukerak arriskuan jartzen du komunitatearen izatea bera. Sistema oso bati aurre egin beharrean ikusten du minorizatuak bere burua, etengabe lehiatu beharra dauka, baldin eta asimilatua izan nahi ez badu. Garaian garaikora egokitzen asmatzen du, edo akabo.
‎Prozesua bidea baita. Eta herritarron akordioa sustatu dutenek ez dute prozesurik egiteko beharrik ikusi, logika horretatik kanpo kokatu den proposamen partidista huts bat bailitzan aurkeztu baita.
2017
‎Pentsa zitekeen diruz pobre zirenak denboraz ere hala izango zirela, baina herritarren zati txiki bat dago egoera horretan?. Puntu horri lotuta gogoeta bat egin beharra ikusten du. Errenta banatzeko zenbait gauza egin diren arren (diru sarrerak bermatzeko errenta martxan jartzea, adibidez), denbora banatzea askoz konplikatuagoa da.
‎Euskal Herrian, Xabier Etxanizek ere 1994 urtean euskaraz sortu ziren 38 liburu aztertu zituen eta ondorioztatu zuen liburuek estereotipo sexistak, kontzienteki edo oharkabean, sustatzen direla (Etxaniz, 1999). Hau guztia dela eta, euskal haur eta gazte literaturan estereotipoak transmititzen jarraitzen diren ikusteko, corpus handiagoa eta osoagoa eskatzen duen ikerketa egin beharra ikusi da.
‎Eskualdeko gazte kualifikatuak eta eskualdeko enpresak harremanetan jartzea da Hazilan praktika programaren xedea. Dagoeneko bi aldiz jarri da martxan langileak eta enpresak lotzen dituen egitasmo hori, eta, bi deialdien arrakasta ikusita, hirugarren edizioa egiteko beharra ikusi dute.
2018
‎Kataluniako gizartea mobilizatuta dago 2009ko irailean Arenys de Munt en galdeketak abiatu zirenetik eta, bederatzi urte luze hauetan mobilizazioak ez du etenik izan. Egia da udazkena inflexio puntua izan zela, baina emaitzei erreparatu besterik ez da egin behar ikusteko independentismoa gora doala. Ezin dugu ahaztu boto independentista gehiago izan zela abenduaren 21eko hauteskunde inposatuetan, erreferendumean baino.
‎Hasteko, su eten mugagabearena. Ordura arte, Aljerren eta batean eta bestean negoziatzen ibili zirenetan, aste pare bateko su etenak ematen zituzten, asko jota luzagarriak izan zitezkeenak; mugagabea izatea berria zen; hori bai, dokumentuak zioenari zehaztapen batzuk egin beharra ikusten nuen. Bat:
2019
‎Baina izango dira horretarako zailtasun handiagoak dituztenak, ardurapean jendea dutelako eta haien zaintza beste batzuen gain uzteko modurik ez dutelako. Edo izango dira greba egiteko beharrik ikusten ez dutenak ere. Bakoitzak beretik hitz eginda, gaiaren inguruko iritziak partekatu dituzte bost emakumek.
‎Esku artean zeukaten lanaren porturatzea ziurtatu nahian, lehenengo saioa lotu eta data horri begira lan egiteko beharra ikusi zuten. " Orduan esan genuen:
‎Azkoitiko herritar talde batek, «gaia sozializatzeko, hitz egiteko eta kontzientziazio lana» egiteko beharra ikusi du, eta gaia lantzeko eta ikuspuntu desberdinak azalerazteko, bilera egingo dute ostiralean, Elkargunean. Horren harira, atzo, asteazkena, hitzaldia eskaini zuen Igor Meltxorrek.
2020
‎Disko berria gizarteratzeko eskainitako aurkezpen kontzertuaren ondotik, ez dute aukerarik izan publikoari kantu berriak eskaintzeko, eta" zerbait" egin beharrean ikusi zuten euren burua. Hala, disko berriko abesti bat, Zerua ukituz, formatu akustikoan moldatu eta sare sozialetan zabaldu dute.
‎Beste behin. Laminaciones Arreguiko langileek, berriz ere, mobilizazioak egin beharrean ikusi dituzte euren buruak. Abenduan jakin zuten enpresak (gaur egun Celsa Atlantic) 117 langileko taldean %10eko murrizketa egiteko asmoa zuela.
2021
‎" Ematen du ez garela gai gure baliabideekin bizitzeko". Horren inguruan hausnarketa egin beharra ikusten du: " Ezarri behar dugu estrategia bat gure beharrak asetzeko, eta jakin behar dugu noraino garen beste herrialde batzuen menpeko".
‎Hitzarmenak euskararen bultzatzeko helburua du eta besteak beste, hezkuntza, helduen euskalduntzea, euskararen erabilera, ikerketak eta euskarari buruzko gogoeta zehazten ditu. Hitzarmenaren 3 sinatzaileek, euskarazko erakaskuntza garatzeko lankidetzaren alde egin beharra ikusten dute. Hortarako ikasleen mugikortasuna eta goi mailako ikasketak beste lurralde batean egin nahi dituzten ikasleentzat, unibertsitateko edo eskoletako sarbide aukerak eta moduak aztertuko dira.
‎Pentsamoldeak aldarazteko lanketa sakon bat egiteko beharra ikusten du Christyk ere: " Kasuan kasu hartuz, ikuspegi partikular batetik begiratuz gero, bakoitzak badu bere erabakia azaltzeko esplikazio bat...
‎Bereziki, Kolonbiako nasa yuwe hiztunkomunitatearekin darrai gaur egun ere hainbat egitasmo bideratzen, dela bertako hezitzaileen prestakuntzan, dela nasa yuwe hizkuntzaren alfabetatzerako programazio eta materiala sortzeko eta erabiltzeko elkarlanean dela beste hainbat normalizazioegitasmoren aholkularitzan. reziak egin beharra ikusi dugu, izan ere, Euskal Herrian lankidetzaren alorrean bideratzen diren hainbat ekimen eta erakunderen ahalegin eta proiektuetan geroz eta ageriagoa da hizkuntza ere laguntza behar duen eremutzat hartu behar dela. Horren aldeko argudioak eta irizpideak eskaintzen dira Urangaren (2013) lanean.
‎Pornoaren kontsumoari dagokionez, adibidez, antzinako beldur eta segurtasun faltak areagotu dira. Horren inguruan oholtzatik hausnarketarako dei bat egin beharra ikusten genuen. Eta gu, gure ezintasun eta ahulezia kontu guztiekin, erantzunen bila hasi ginen.
‎Bigarren saioan, hilaren 21ean, azterketarekin jarraituko dute, baina" ikuspegi praktikotik". " Analisi kritiko bat egin beharra ikusi dugu plataformetan arrisku asko daudelako"(...)" estrategiak eta bestelako jokatzeko moduak landu behar ditugu", gaineratu du. Amaitzeko, apirilaren 28an izango da hirugarren saioa, eta bertan" adikzioaren aurkako erresistentzia eta estrategia" landuko dituzte.
‎Atzokoan hango edertasunetan pausatu nintzen, Arrospe Gana etxean bizi eta ziurrekin Abinara joan etorriak egiten zituen gizonaren osasunaren arduraz. Hark, ostera, bere burua idearioaren osasun onaren alde egin beharrean ikusten zuen. Zuzentasunaren bila, zuzenketak egiten eta zentsura edo ezartzen.
‎Zaharrak berri! Twitter era jo baino ez da egin behar ikusteko, oraindik ere, euskararen inguruko aspaldiko ikuspegi ezkorrak darabiltzatela askok eta askok; itxuraz, ustez, gaindituta omen zeuden ikuspegiak. Kike Amonarrizek horietariko batzuk bildu ditu bere azken liburuan, zeintzuen artetik lau nabarmendu nahi ditudan, aspaldiko lau kritika nagusiren lekuko baitira.
‎Ikerketa pixka bat egin behar Ikusiko duzue zein goxoa!
2022
‎Zentzu horretan, garai horrek eragin izan dit abestean sentitzen nuen erosotasunean, murrizturik ikusi baitut. Ez naiz sentitu lehen bezain eroso, egoeragatik aurretiaz ohikoak ez ziren galdera eta kuestionamenduei aurre egin beharrean ikusi naiz... eta pena da, zeren aipatzen genuen bezala hau gozamen iturri den prozesu bat da, asetzen zaituena, izateko zentzua ere ematen dizuna, eta zentzu horretan bai izan da pixka bat gogaikarria.
‎9 Kontuan harturik materialak formatu berekoak izanda ere nahiko informazio ezberdina lortu dugula bakoitzarengandik, txantiloietan ere aldaketak egiteko beharra ikusi dugu.
‎«Orkestra bat jarri genuen eskola batean eta institutu batean, pentsaezina zelako horrelako auzo batean umeek ikasketa musikalak izatea eskolako orduaz harago». Zentrotik kanpo bai, baina zentroan bertan ere segregazioari aurre egiteko beharra ikusten du oraindik: «Helburua da eskola guztiek erantzutea auzoko errealitateari».
‎Immigrazio handia izan du Vic hiriak, eta segregazioari aurre egiteko «apustu politiko bat» egina dutela nabarmendu du Elisabet Franquesa Hezkuntza eta Gazteen zinegotziak. Azaldu duenez, «arazo bat» zeukaten, ikastetxe batzuk oso segregatuak zituztelako, eta zerbait egiteko beharra ikusi zuten: hezkuntza behar espezifikoak zituzten ikasleak hiriko zentro publikoetan eta itunpekoetan banatzen hasi ziren.
‎hala nola kuotak debekatzeko asmoa, euskalduntzearen aldeko «borondatea» eta herri mailako eskolaratze eta planifikazio batzordeak sortzea. Ordea, hiru gai nagusiri lotutako ekarpenak egiteko beharra ikusi du: publikotasunari, euskarari eta lan baldintzei buruzkoak.
‎Baina, zalantzarik ez dago ezta ere, agente horietako asko biktimarioak direla edo izan direla, eta hala geratu da frogatuta horri buruzko lege bat egiteko beharra ikusi zen unetik. Eusko Legebiltzarrean, 2016an, onartu zen uztailaren 28ko 12/ 2016 Legea; aldiko Poliziaren gehiegikerien legea bezala ezagutzen dena, ahaztuta eta baztertuta izan diren biktimei zuzendua.
‎Lorpen zehatzetan azpimarra egiteko beharra ikusi duzue?
‎«Euskal Herriak ez du aski ahalmen eta eskumenik langile klase eta herri xumeen bizi baldintzen inguruko politikak garatzeko». Halaber, «kapitalismoaren erasoaldiari aurre egiteko eraldaketa sozial eta ekonomikorako proposamen osoa» egiteko beharra ikusten du, «ekonomia herritarraren zerbitzurako tresna izateko alternatiba bideragarriak eta demokratikoak ahalbidetzeko».
‎Amaren heriotzaren ondorioz sortutakoa dela azaldu du Zuñigak: " Orain dela lau urte abiatu nintzen arrangura horrekin, eta, harrezkero, hainbat praktika artistiko garatu ditut doluaren inguruan, gai hori kolektibizatzeko eta nolabaiteko dolu errito kolektibo, komunitario edo publikoa egiteko beharra ikusten nuelako. Gero, egiazki, pieza bera omenaldi bat da, oro har, ama guztiei, eta hildako senide guztiei ere bai, ez bakarrik nire gertukoei.
‎...tzala datoz, ezpainetako margoa, ezpain ingurua lapitzez markatu eta gero, ilea distirarazteko maskara eta jela, bularretako uztaiduna, titiak handiarazteko eta ez noa gainerako guztiaren zerrenda egitera, zeren ongi dakizu zertaz ari naizen, egingo nuke lepazamarreraino zaudela, baita neu ere, lepazamarreraino nago nonahi dagoen horretaz, hala ere inork ez du horretaz hitz egin nahi, ez dago hitz egin beharrik ikusteko egina den horretaz, ez dugu unean bertan miresmena eragiten digun lana geure gogoetekin zikindu behar, dentelaren azpian ezkutatutako zirujiaren josturak eta ubelduak desagertu zain emandako orduak, ez dago hitz egin beharrik, beste inora begiratu baizik, emakume berri bat ikusteko eta haren gainean isuri ahal izateko, gaztetasun berri bat edertasun aretoetako neoen azpian berre...
‎Gosaritan Ameqranek aipatu dit dauden egoeran hiru ariketa egin beharra ikusten duela.
2023
‎Amara Berrin, besteak beste, Ongi etorri eskolara programa dute, etorri berriei harrera egiteko, eta tutoreekin ere jorratzen dute gaia. Hala ere, uste dute agerikoa dela oraindik ere gabezia handiak daudela, eta beste zerbait egiteko beharra ikusten dute. " Agian, curriculumean sartu arrazakeria, komunitateko bitartekaritza egiteko pedagogoak jarri ikastetxeetan...".
‎Zer pedagogia aldaketa datorren, digitalizazioari zer leku egingo zaion, irakasleei zer baliabide emango zaizkien... Horretaz guztiaz hitz egiteko beharra ikusten du. «Niretzat, hori da hezkuntza; hain justu, ikasgela barruan gertatzen dena».
‎Emaitzok ikusita, ijitoen aurkako jarrerei aurre egin beharra ikusten dute erakundeek. Bide horretan ekiteko, Artolazabalek beharrezkotzat dauka Antigitziganismoaren Aurkako Itun Soziala.
‎Emaitzok ikusita, ijitoen aurkako jarrerei aurre egin beharra ikusten dute erakundeek. Artolazabal bide hori egiteko prest azaldu da.
‎nahi dute A, B eta D hizkuntza ereduen ordez hizkuntza proiektuen tipologia bat definitzea. Horretarako, prozesu bat egin beharra ikusten dute, eta legea onartzen dutenetik bi ikasturteko epea jarri dute; bitartean, proposatu dute gaur egungo hizkuntza ereduei eustea.
‎Eta horrekin batera «Iparraldearekin elkarlan gehiago» egiteko beharra ikusten du, «bizilagunak ditugu». Ipar Euskal Herrian «bertako produktuen kontsumoa aunitzez ere normalizatuagoa» dutela iruditzen zaio, «orokorrean guk baino gehiago baloratzen duten lehenbiziko sektorea.
‎Teknologia berrien nahiz sare sozialen presentzia gero eta handiagoa da gizartean, gero eta digitalagoa da eguneroko bizimodua, eta horrek haurrengan duen eraginarekin" kezkatuta", guraso elkarteek lanketak egin dituzte nork bere ikastetxean. Gaian sakontzeko eta lanketa herri gisa egiteko beharra ikusi zuten gurasoek, ordea, eta udalera jo zuten orduan. Hala, udalaren eta hiru ikastetxeen artean Aurrez aurre talde eragilea sortu zuten. " Talde eragilearen lehen urratsa mahai ingurua antolatzea izan badazen ere, hemendik aurrera herrian gaiaz hausnartzea eta pausoak ematea da helburua", adierazi dute.
‎Garaiko diktadura giroan Legegileak toki ogasunei buruzko arauketa egiteko beharra ikusi zuen eta 1952an toki ogasunei buruzko erregelamendua argitaratu zen212 Erregelamenduaren 1 artikuluak zehazten zituen toki ogasunaren baliabideak213:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia