2018
|
|
Malaria puntu bat izango zen seguruenik, aldian behin izaten baikenuen; baina, edozer zela ere, ahulduta eta astun utzi zuen. Bere giharretan ez zuen ohiko oldarra, eta nahiko egoera txarrean zegoen ihes
|
egiteko
Begi Gorik, haitzuloetatik hegoaldera zenbait miliatara, basazakurren habietatik gertu zokoratu zuenean. Beste batean izan balitz, ingurubira egin, lasterka irabazi, eta gure sarrera estuko haitzuloaren babesean gordeko zen.
|
2020
|
|
Zentinelok, ordea, burdin hesia altxatu egin dute ezustean eta batez ere ordu onean. Ez dakit nik ba komedia petral honen nondik norakoen arabera zer topatuko dudan hesiaz bestealdean, baina tira, nire atzetik segika zetorren jendentza asaldatuaren beldurrez edo kanpoan zain ote zuten etsai ezezagun bati erasoan zetorrelakoan, zentinelek paso eman eta nik ez dut aiko maikorik
|
egin
begiak ia itxita, harresia zeharkatu eta Urraitz inguruko bide, larre eta galsoroetan barrena antxintxiketan noa hiriko lau dorreen itzal edonongoa oso atzean utzi arte.
|
|
Emakume ilegorriak gela argitsuaren aurrean dagoen emakumearen parera eraman du Sole, andre biak berriketan hasi dira eta Solek ez du bururik altxatzen aurrean dituen neskatilen aurpegiak ikusteko, nahiz eta beste guztiek ez dioten begirik kentzen. Nahiago du zoruko egur horixkaren biribil ilunei erreparatzea, tamaina eta itxura desberdinetako orbanetan begirada galtzea, biribil batetik salto
|
egitea
begiekin beste batera; ohol xafla bakoitzak gutxienez badauzka holako bat edo bi, denak antzekoak eta denak dira diferenteak, zoruko egur guztiak bereiz daitezke zipriztinduta dituen beltzuneei esker, kolpe ilun horiek bereizgarri direlako, xafletako identitate markak. Berak, bitartean, atzamar puntak igurtzi ditu bata bestearekin, eta konturatu da ez duela hatz markarik, azala berdindu zaiola, lehen zituen arrasto finak ez dituela aurkitzen, bera ez dela egurraren modukoa, ez duela identitate markarik.
|
|
Orain, Luis Mari majo izorratu ondoren, pozarren egongo zara zure etxekoekin, baina txiripa batez Luis Marik zurekin hitz egitea lortuko balu, arren, ez eman esperantza faltsurik, ez esan itzultzeko asmoa duzunik, berarekin akordatzen zarenik edo antzekorik. Gu bagabiltza ahaleginak
|
egiten
begiak behingoz zabal ditzan, baina alferrikakoa da guk esaten diogun guztia eta horregatik erabaki dugu zuri gutun hau idaztea, seguru gaudelako gure neba ahaleginduko dela zurekin berba egiten. Jakin badakigu aurpegira barre egin diguzula, dirua eman zizula Luis Marik bidaia egiteko eta etxekoei eramateko, baina ez dugu zurrunbilo beltz honetan beherago jaitsi nahi, duintasun apur bat behar dugu eta Luis Mariri zutaz duen irudi faltsua ezabatu behar diogu.
|
|
Aitak, irribarre lotsatia eginez hain sinesbera izateagatik, gora jaso zuen talismana. Semea piano aurrean jesarri eta nota larri batzuk jo zituen aurpegiera solemneaz, amari
|
egindako
begi keinuak solemnitate itxura hondatu bazuen ere.
|
2022
|
|
Egin dizudana gustatu bazaizu, esadazu lasai lasai jarraituko dut eta. Ileetatik indarrez heldu zion zaurituaren buruari gorantz
|
egiteko
begietara begiratzeko asmoarekin. Adelinaren begiradak ez zuen inolako zalantzarik ezkutatzen.
|
|
Gezurretan zabiltza, Julio. Juliok esaldia haserre esaterakoan, gora begiratu zuen, eta Karmelo konturatu zen Juliok
|
egindako
begi mugimenduaz. Julio irudiak sortzen ari zen. Badakizu zehazki zer ordu zen.
|
|
Don Eduardori, horretarako propio
|
egindako
begi itxurako aska batean bainatzen zelarik, landare lurrintsuen esentziak botatzen zizkioten uretan; askaren nini inguruan koloretako arraintxoak ibiltzen omen zituen igerian, eta tximeletak buruari bueltaka. Bidaiariak ez du ez koloretako arraintxorik ez tximeletarik begiztatu, baina goizeko argi izpiek hormigoizko zutabe batzuen artetik iragatean eratzen zituzten irudiak gozatu ahal izan ditu; ur jauzi eta putzuen ondoan ibilita, berriz, freskura sentitu du; eta aise joan zaio denbora, oihan jori hartan han hemenka paratutako hormigoizko egiturei begira.
|
2023
|
|
Hor zaude? kriskitin
|
eginez
begien aurrean. Goizean mendira joan gara eta leher egina dago gizajoa.
|
|
Berari zegozkion kasuak itxi izanaren lasaitasuna behintzat bazuen, baina lana utziko zuela esan zienean denek jarritako harridura aurpegiak ikusten zituen trenaren leihoko kristalean. Bere irudiak behar lukeen tokian, jakin minaz zabal zabal
|
egindako
begiak zituen so, aldiro ezberdinak, erantzun eske: nolatan, baina?
|