Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 129

2000
‎Ameriketatik harrapa zezakeen guztia lapurtu zuen Espainiak, aberastasun iturri osoa hirietara ekarri; eta orduan, jendeak hirietara jo zuen... Askok, fabrika textilean lana eginez baino gehiago irabazten zuten eliz atarian eskale jardunda. Venezuelan horrelako zerbait gertatu zen nekazaritzan aritu izandako jendearekin, petrolioa aurkitutakoan.
2001
‎Biztanleria segmentu honek, era berean, erosketetan denbora aurreztearren ordaintzeko prestutasun handiena agertzen du eta erosketak egitea baino gehiago, erostera joatea nahiago izaten du.
‎Senarrak, Herminiok, gurgur eta kurrinkak ateratzen zituen, eztarriarekin baino gehiago sabelarekin hitz egiten baitzuen. Hitz egin baino gehiago zarata modukoak ateratzen baitzituen. Arduratzen hasi nintzen eta medikuari kontsulta egitea erabaki nuen.
2002
‎EAE erakundeak aholkatzen duenez, ibilgailua luzaro mugitu gabe egon denean, tailer mekanikora eramatea komeni da, automobila urtebetez geldirik edukitzeak 100.000 kilometro egiteak baino gehiago higatzen dituelako gurpilak.
‎Galiarren eta hispaniarren ezkutuak ia eite berekoak ziren, baina neurri eta tankera ezberdinekoak ezpatak: galiarrenak luze luzeak eta puntarik gabeak ziren, eta etsaiari ebakiak eginez baino gehiago punta sartuz eraso egiten ohituak ziren hispaniarrenak berriz laburraren laburrez erabilerrazak eta puntadunak.
2003
‎Zer esanik ez, ikusi baino lehen hitz egiten hasi direnek. Bestalde, hitz egiten baino gehiago, kritikatzen jardun dutela esan dezakegu, ez baitu inork ezer positiborik aipatu, iritzi guztiak negatiboak izan baitira. Egileari, bere pelikulari eta parte hartutako guztiei eman diete egurra; Medemen iragan guztia jarri dute kolokan, eta, sinestea zaila baldin bada ere, azkeneko marka ezarri dute, hau da, «Lucia y el sexo» pelikularengatik TVEri kobratutako dirua bueltatzea eskatu diote Medemi.
‎Hona heldu gareanean, Etxenagusiak puntu bat argitu gura izan deust. Urtero egiten eta argitaratzen ei dau Juan San Martinek, aldizkariren baten, azkenengo euskal liburuen euskeraz idatzitakoen zerrenda bat; lista hori dala ta ez dala, aurten eztabaidatxua be izan da," h" z idatzitakoak hain barik egindakoak baino gehiago badireala ta ez direala... Dana dala, gauza batek harritu ei eban gure Karmelo:
‎Lekukoek diotenez, parkean egin zuten topo eta emazteak senarrari tiro egin aurretik hitz egiten jardun omen zuten, hitz egiten baino gehiago errietan edo elkarri egundokoak esaten, baina eskandalurik sortu gabe nolanahi ere, jendearen arreta gehiegi erakarri gabe behintzat, ingurutik pasatzen zirenek irribarreren bat egiten baitzuten gehienez, bikote ezezagunen krisialdiek eragiten diguten auzo lotsa puntuarekin, eta gero, emazteak bere poltsatik pistola atera eta senarrari apuntatu zionean ere, ez omen zen jendea asalda...
2004
‎Neure portschearekin joan nintzen, jakina. Arrakasta muturraren aurrean erakutsi nahi bainion, harekin hitz egin baino gehiago. Handik aurrera, elkarrizketa hotza izan zen, moduak eta manerak zaindu bagenituen ere.
‎Eta indar hori besteek sortzen eta eragiten dutenaz hitz egiteko baino gehiago norberak egin behar duenaz kezkatzeko, norbere egitekoetara ekartzeko erabili behar da. Beasaingo Ikastolan Kilometroetan aldarrikatzen genuena elkarlanean mamitu baitaiteke:
2005
‎Gainera, Jose Franzisko Zinkunegik Euskara euskaldunen atzetik: Argentinan euskaraz etik Euskara munduan era lanaren bigarren partea eskaintzen du, eta Iñaki Muruak Txata, ziberespazioan lagunak egitea baino gehiago: esperientzia bat irakasleekin HABEnet campusean.
‎Halaber,% 68ri eskatu gabeko mezuak iristen zaizkio. Hitz egiteko baino gehiago Hitz egiteko baino gauza gehiagotarako balio du mugikorrak. Izan ere, adingabeen %24k bakarrik egiten ditu deiak egunero, eta %50ek ia egunero bidaltzen ditu SMSak.
‎Teilatuetara. Eta hori gustatzen zait niri, lekuetara igotzea, futbolean egitea baino gehiago. Edo berdin.
‎Non, on. Klik egitea kili kili egitea baino gehiago da; zurrupatzen gaituzten honetan, txikioi dagokigu saguari eragin eta digitalizazioaren garaian bizkor aritzea. Eta kezkatzeko moduko afera da Informazio aren Gizartea rena, guretzat ere.
‎Begia kameraren zuloan, gogoetari lotu zitzaion Graxi: bai horixe zen, jendeek elkarrekin hitz egitea xerkatzen zuten eta aldi berean eskapatzen ziren, hitz egitea baino gehiago desiratzen bailuten, hala nola gatazka, eztabaida, erasialdia emateko aukera, belaunaldiz belaunaldi landu gorrotoa, beraien buruarekiko norbait zirela egiaztatzearren. Euskaldunak izpiritua beti alha zuen:
2007
‎Erraz prestatzeko modukoa, beste gauza gutxi bezain osasuntsua, dieta mediterraneoaren ordezkari arketipikoa, Andaluzian du jatorria baina Espainia osoan kontsumitzen da: etxeko errezetarik tradizionalenetako bat da gazpatxoa eta orain, presa eta erosotasunak nagusitu diren garai honetan, elikagaien industriak abilezia handiz atera du merkatura, etxean eginikoak baino gehiago iraun dezan ontziraturik, prezioan torlojoak gehiegi estutu gabe: dendak bizpahiru eurotan du litroa salgai.
‎Oro har, baina, Euskal Herriko eta Estatuko ekoizleak eta banatzaileak izan dira. Sufersako Unai Juaristik dioenez," eskualdeko asko egon gara, bai; adibidez, gure hornitzaile asko zeuden". Elgetako burdineria enpresa horrek lehenengo aldia izan du Ferroforman, eta" oso interesgarria" iruditu zaie.Munduko berritasuna Antzuolako Goizper Estatuko liderra da lorategiko lainoztagailuetan, merkatuaren %70arekin; horregatik, eurendako, bezero berriak egiteko baino gehiago, produktuak erakusteko aukera izan da azoka. Besteak beste, mundu osoan berria den lainoztatzeko ekipamendua aurkeztu dute Ferroforman.
2008
‎Gure ikerketa inoiz amets egin baino gehiago aurreratu dugu. Eta hurbil daukagu,, azterketako punturik interesgarriena:
‎Malagako ratioa are okerragoa da, kilometro bat 102.045 biztanleko. A Coruñako (9 kilometro, bat 27.154 biztanleko) eta Santanderko (10 kilometro, bat 18.180 biztanleko) hornidura pobretzat jo daiteke, turistak hirian joan etorri jasangarriak egitera baino gehiago gozatzeko. Termino erlatiboetan, txirrindularientzako bide sare onenak Gasteizen (55 kilometro, 4.172 biztanleko bat) eta Iruñean (41 kilometro, 4.754 biztanleko bat) daude.
‎Iragarria du erretiro politikoa, bolada baterako behintzat. Eta, nahiz eta beti esan duen bera, hitz egiteko baino gehigo, lan egiteko dagoela, ondare ideologikoa utzi behar duela iruditzen zaio nonbait. Esaten dituenak, horregatik, tentuz aztertu behar dira, hurrengo urteetarako dogmak izango direlako.
‎Elikagaien osagaien gainean egiten den iruzurra maiz salatu izan da, baina Rodriguezi harrigarria iruditzen zaio nola egin den hau haurrentzako esnearekin. «Iruzurra egitea baino gehiago, pozoitzea izan da. Umeen giltzurrunetan kalte larria egin eta umea hil dezakeen elikagai arriskutsua egin badute, zer ez ote den egingo!».
‎Atzo, Gazteria 2008 sarien banaketan, mitinean emandako mezu bera berretsi zuen, eta gurdi blindatu horretara igo nahi duen orori luzatu zion deia. Samuel Caro PSNren Parlamentuko eledunak erantzun dio abertzaleen aurka Nafarroa blindatzeko dei hori antzua dela eta, kanpora begira eginda baino gehiago, militanteei zuzendua dagoela uste du, gauzak gaizki doazenean noizean behin ateratzen duen gaia delako.
‎Ikerketa lan handi eta sakon bat egin baino gehiago, musikaren plazera jendearen eskutan jartzea izan da gure helburua. Gure asmoa sekula ez da izan operazio hauetako protagonista izatea.
2009
‎XX. mendean badira biltzaile batzuk beren lanean halako batzuk jaso zituztenak, baina, zalantzarik gabe, ekarpenik handiena, berriz ere, Resurreccion Ma Azkuerena da: berak bakarrik dauzka beste guztienak bat eginda baino gehiago.
‎GERMAN. Nik higatik egindakoa baino gehiago egiten ari haiz.
‎Mezu laburren arrakastatik forma komunikaziokoak, argi geratu da mugikorrek telefonoz hitz egitea baino gehiago. Gaur egun, HSPA eta antzeko teknologiek operadoreen datu sareak sarbideekin berdindu arte banda zabalekoak.
‎Ez da iazko jende uholderik izango, baina Pristinako kaleak musikaz eta kolorez bete dira atzera ere. Ospatzeko motibo gutxi izan ohi du Europako herrialderik behartsuenetakoak, horregatik, balantzea egiteko baino gehiago etorkizunera begiratzeko antolatu dituzte gaurko ekitaldiak.
‎Espanyolek, Recreativok, Getafek, Racingek, Almeriak eta Athleticek galdu egin zuten, eta Mallorcak eta Betisek berdindu egin zuten elkarren aurka jokatutako partidan. Egia da Numantziak Valentzia mendean hartu zuela, baina Osasunak bere partida irabazi izan balu, atzekoek egindakoari baino gehiago begiratuko zieten gorritxoek aurrekoen emaitza txarrei, zalantzarik gabe. Sporting jaitsiera postuetan hondora zezaketen nafarrek, eta hiru puntu gehiagorekin, une honetan sailkapenean Mallorca, Betis eta Getaferen aurretik izango zen Iruñeko taldea.
‎Bada, hori guztia kontuan hartuta ere, txalo; modu sutsuan, gainera. Izan ere, Athleticek Espainiako Kopako finala jokatu du 25 urteren ondoren, eta lorpen hori irailetik ekainera egindakoa baino gehiago baloratu dute bai zaleek, bai entrenatzaileak, baita zuzendaritzak ere. Joan den maiatzaren 13an Bartzelonaren kontra finalean aritzeak, partida haren argiak, ilusio horrek, itzalean utzi ditu gabeziak.
‎izan daitekeela uste du horregatik Pastorrek: . Izan ere, Urkulluk egin dituen adierazpenetan argi ikusi da proposamena herriarentzako begira eginikoa baino gehiago dela alderdiari begira eginikoa?.
‎Belaunaldi berriko tramankulu guztiek bezala, Motorolaren gailu berriak 3G sareak (HDSP) erabili ahal ditu Internetera konektatzeko, baina, horrez gain, wifi eta bluetooth konexioak eskaintzen ditu. Dext erosi asmo duten guztiek oso kontuan izan dute Interneten ibiltzeko tresna dela hau, ia telefonoz hitz egiteko baino gehiago. Izan ere, pantaila nagusitik Facebook, Gmail, Twitter, MySpace eta bestelako sare sozial zein webguneetan sartzeko zuzeneko sarrerak eskaintzen ditu.
‎Analfabetoak izan gara geure hizkuntzan, eta azken urteotan asko egin bada ere, analfabetismoa ez dugu gainetik kendu. Dirua erraz eta erruz egitea baino gehiago kostatzen nonbait.
2010
‎zu galtzeko beldurra, izua hobeto esateko. Zin dagizut, kontu hau zuri aitortzea jauzi hirukoitza begiak estalita eta sarerik gabe egiteak baino gehiago izutu izan nau beti. Oraintxe heriotzaren zain nagoen honetan ere, damuak eta derrigorrak eraginda, dardar eta negar batean ari natzaizu idazten.
‎Ausartuko naiz esatera ez daukagula pisu edo presentzia handirik gizartean, ñabartu du Larrañagak. Aldaketa handiak egiten baino gehiago, norabidea ondo definitzen egin behar dugu lan. Zer funtzio bete behar dute euskara elkarteek gure herriak, eta herria, euskaldunago egiteko?.
‎Ur xirripa bat bezala azaltzen zen basoko pago lizarren artean, eta haranean behera abiatzen zen kizkurka, bizkor," itsasora lehenbailehen iristeko erabakia hartu izan balu bezala", Redinen hitzetan, edo" azelerazio optimoarekin", Cesarrenetan. Berehala, ordea, egokitu aurrez aurre harkaitz handi batekin, eta guk Sansonen putzua deitzen genion sortzen zuen haren oinean, txikia eta sakona, igeri egiteko baino gehiago bainua hartzeko baliatzen zitzaiguna.
‎Ekarpen zientifiko bikainak baino gehiago, gaitasun teknologiko eta konputazional handi baten erakustaldiak ei dira haren lanak. Maisua da egindakoak eta egin nahi dituenak zalaparta handiz iragartzen, baita, askoren ustez, egindakoa baino gehiago saltzen ere. Gehitu horri guztiari baliatzen dituen finantziazio iturriak eta patente kontuak, eta emaitza garbia da:
2011
‎Rubalcabak berriro ere neurria defendatu du. «Atzera egiten baino gehiago, aurrera egiten ari gara halako neurriekin».UPDko diputatu Rosa Diezi erantzunez egin zituen adierazpenak Rubalcabak. Diezen arabera, Espainiako Gobernuak erregaia aurrezteko hartutako neurriak «desegokiak eta irrigarriak» dira.
‎Zer diozu. Ulertzekoa dela. Oso jokalari ona da, eta guk geuk ahalegin berezia egin baino gehiago, berak Donostian Lagun Arorekin jokatu nahi izan duelako etorri da. Guk ere nahi genuen hura etortzea, baina bistan da berak nahi izan ez balu jai genuela.
‎Itxurak egitea baino gehiago, rocka da gauzak gehien komeni zaigun alderditik erakustea. Ez da gezur osoa esatea, baina traban egiten dizkiguten egiak ezkutatzen ditugu.
‎Errealitateari aurre egiten erakutsi. Ezaugarri teorikoei buruz hitz egin baino gehiago, pertsona paranoidearen helburu konkretuekin lan egin behar da. Arrakasta lortu nahi badu, bere mugak kontuan hartu ditu, eta pertsona arduradunen laguntza eskatu behar du.
‎Psikotikoak afektua errepresentaziotik bereizten du, desira ez du errealitatean edo objektuan inbertitzen; desirak haluzinazioz betetzen ditu; prozesu primarioa nagusitzen da harengan. Ez du pentsatzen, beraz, prozesu sekundarioek indarrik ez dute harengan; hitz egin baino gehiago hitzekin jokatzen du, hizkuntza ekintzaren esparru berean kokatzen baitu.
‎Pisu galerari erritmo egokia ematea, argaltzeko estiloetatik urrun, denbora errekorrean. Komunitatean gertatzen diren aldaketak onartzea (familia, lagunak, etab.) bakarka aurre egitea baino gehiago. Adibide eztabaidagarriak Epe luzeko obesitatearen tratamenduan, lehiakortasuna, iskanbilizazioa eta sari ekonomikoak ez dira pizgarri onak Telerrealitate programei dagokienez, beste muturrean, lehiaketa eta parte hartzaileen arteko lehia dira joera nagusiak.
2012
‎Nolabait, hau ez da festa bat niretzat. Nire lana entzutean oinarritzen da, hitz egitean baino gehiago. Festetara joaten naizenean, jendeak istorio harrigarriak kontatzen dizkit.
‎Gazteek ez dakite errealitateari nola aurre egin. Asko pozten nau M15 bezalako mugimenduak ikusteak, gauza berriak deskubritzeko irrikaz, gazteak boteiloia egiteko baino gehiagorako mugitzen direla erakusten ari dira.
‎Jaurlaritzako buruaren ustez, demokraziak ideiak alderatzea eskatzen du, eta jarrerak gerturatzea eta akordioak lortzea behar du herrialdeak, batere lagungarriak ez diren irain polemikoak egitea baino gehiago.
‎Feltroaren aldetik egiten badugu, denbora gehiago dugu soinua ateratzeko, baina, igurtzi ahala, bibrazioa hautemanez joango gara. Egurraren aldetik, soinua altuagoa da, eta beste aldetik egindakoan baino gehiago eta lehenago entzuten da. Bakoitzak gogokoen duen aldea hautatuko du.
‎Espero izan balute etxe merkeagoa erosi zuten, eta, gainera, Estatuaren laguntzez eta zergak murrizteaz baliatu zen. Hori dela eta, etxebizitza horiek egitea baino gehiago, kontuan izan behar dira etxebizitzaren erosketari eragiten dioten aldagaiak, pertsona bakoitzak orain erostea merezi duen ala ez erabaki dezan. 1 Ohiko etxebizitza erosteagatiko desgrabazioaren amaiera El Gobierno anunció este verano que las casas que se compraran a partir de 2013 ya no contarían con desgravaciones fiscales. Hoy, quien esté pagando una vivienda se puede desgravar el 15% de la inversión que haga hasta un límite anual de 9.040 euros.
‎Hasperen ere egin du hondarra eskuekin ferekatzean. Anakonda bizirik sentitzen du, bizia eman dio, eta eskultura egin baino gehiago, laztantzen ari da, eskuekin, gozo eta atsegin: " Hau magikoa da, magia!".
2013
‎Oinetako jokoa. Egun, geldiketak egitea baino gehiago eskatzen baitzaie atezainei. Gutxienez atzelari baten pare jokatzeko eskatzen zaie.
‎Beso eta eskuek mugimendu ez seguruak badituzte, ez dute laguntzen ariketa egiten; ezta enborra kulunkatzen edo alboetara okertzen bada ere, korridorea oinkada bakoitzean orekatzera behartzen baitu. Hankak korrika egin baino gehiago, gorputza astiro propultsatzen badute, belaunek bultzada bakoitza jasaten dute. Hori gerta ez dadin, komeni da gorputzaren mugimenduei buruz kontzientzia jartzea, hasieran behintzat.
‎Kulturaren definizioen nahaspilak aurrera egiten baino gehiago laguntzen du hitzetan harrapatuta gelditzen.
2014
‎«Izugarrizko desafioa da, baina demostratzen baduzu rol hau jokatzeko gai zarela, horrek erakusten du pertsonaia ez hain muturrekoak ere antzezteko gaitasuna baduzula». Halere, uste dute film jakin hori egiteak baino gehiago zinema ekoizpen batean parte hartzeak, horrek, ireki diezazkiekeela ateak. «Film bat egitea ez dago jende askoren esku.
‎Txikitxoek ez, baina gurasoek ulertzen dituzten erreferentzia batzuk botatzen ditugu. Nik, gaur egun eta aktore lanetan, beste gauza batzuk egiten baino gehiago, clown gisa disfrutatzen dut, askoz gehiago. Momentuan bertan ikusten dugu egindakoak zein eragin sortzen duen.
‎Jakina, produktu desberdinak dira. Batzuk berotzeko eta zerbitzatzeko plater azkarrak dira, beste batzuk ura besterik ez dute behar eta hirugarrenak pastillak egokiagoak dira zaporeren bat indartzeko, plater bat egiteko baino gehiago. Denak dira baliagarriak bere erara, nahiz eta sukaldaritzan abantaila handiagoa emango diguten hegaztiak bai hegazti saldak, bai arrain eta itsaski saldak eta itsaski eta boletus kremak ere.
‎Eta ez nuke amaitu nahi, zeharka bada ere, ‘euskal zinemaren’ gaia aipatu gabe. Euskal zinemaz hitz egitea euskal zinema egitea baino gehiago atsegin dugu oraindik, eta iruditzen zait, askotan, pankarta gisa erabiltzen dugula. Euskal zinemaz hitz egiten dugu, baina, batez ere, kontzeptuaren lehen hitzaz aritzen gara.
‎Hau ez da aparantziarik etnologiari buruzko digresioa, berriki testuak atera dira segurtasun osoz erritual hori tsiganoen ohitura edo asmaketa dela eta hauen trufatzeko baizik ez direla ari horretan euskaldunak. Nicole Lougarot ek anitz komunikatu du euskal herrietan bere liburuaren promozioa egiteko baino gehiago tesia hori herritartu nahiz. Konbikzioz.
‎Idazleak berak azaldu zuen hizkuntza dela liburuaren abiapuntua, hortik erne zirela Gandalf, Sauron, Elrond. Esaten da hizkuntza berriak asmatzea, hori zela Tolkienen zoroa, narrazioak egitea baino gehiago. Hizkuntza sinpleak hasieran, gero eta osoagoak, morfologia, sintaxia.
2015
‎Hamarkada batzuen ostean, Uribe Kostako herritar batekin topo egin, eta orduko ibilbidearekin harremanetan jarri zen Etxezarreta berriz. Topo egin baino gehiago, Etxezarreta bilatu egin zuen Fredi Paia algortarrak. Artzainek Goierritik Uribe Kostara egiten zuten bidea egin eta dokumental batean jasotzeko proposamena egin zion Paiak.
‎–Ezin izan genizkian ontziak salbatu, jarraitu du Pedrok, poliki, hitz eginez baino gehiago eleak xuxurlatuz, hildakoak gogaitzeko beldur balitz bezala?. Begiak bustita dauzka, eta gorrituta, negarrez aritu den seinale.
‎Burua, uztaileko euli eta eltxo pila burrundaran hasten direnean bezala neukan. Baina Mokattam auzunetik alde egitea baino gehiago, zabor enpresa atzerritarrek joatea eta istiluak amaitzea baino gehiago, neska izena du orain nire desirak: Do a ia a-a a!, Nagibek esango lukeen bezala.
‎Zitekeena omen zen kartzelan izatea, baina inolaz ere ez otseinaren erruz. Gauzak larritzen eta okertzen joan zitzaizkion Damianori morroia hitz egiten hasi zenean (hitz egiten baino gehiago, garrasi eta oihuka). Zeru azulak estaltzen duen munduan hari ez ziola inork inoiz esan gezurtia zenik, are gutxiago hura bezalako azti txatxu batek.
‎Artikulu honen helburua apala da. Azterketa bat egitea baino gehiago testu argitaragabe bat fidelki ematea izango da jomuga nagusia. Lantto honetan, beraz, transkripziozuzen bat eskainiko dugu, iturbegiko ura eskainiko dugu idazlearen lumatik atera zenbezain fidel.
‎8 Uste dut, Jaunak nahi duela arima konturatzea, hemen bat egitean baino gehiago gozatzen duela, eta horrela gainezkaldian oso ohikoa da Haren Maiestatearen gauza batzuk hari agertzea; eta ariman geratzen diren ondorioak handiak dira eta bere buruaz ahaztea, hain Jainko eta Jaun handia ezagutua eta goretsia izan dadila nahi izatearren. Nire iritziz, Jainkoarena bada, ezin daiteke gera berak han ezin zuela ezer egin eta bere ezereza eta esker txarra argitasun handi handiz ezagutu gabe, bere ontasun hutsez hain grazia handia egiten diona zerbitzatu ez duelako.
‎Besteak putzuan murgiltzeko esaten ziola ulertu zuen, eta arin arin joan zen hartara; besteak laster batean joan ez bazitzaizkion, han murgilduko zen, Jainkoari zerbitzurik handiena egiten ziolakoan. Honelako beste gauza batzuk eta oso nekagarriak, obedientziaren pean zer sartzen den jakintsu batzuek seinalatu eta neurria ezarri beharra izateraino; izan ere, gauza oso nabarmenak egiten zituzten, beren asmoak salbatuko ez balitu, merezimenduak egiteko baino gehiago galtzeko izango liratekeenak. Eta hau ez zen gertatzen monasterio honetan soilik (hemengoa harira datorkidalako esan dut), baizik eta guztietan hainbeste gauza egonik, ni neu parte ez izatea nahiko nuke, haietako batzuk esateko, Jauna goretsia izan dadin bere mirabeengan.
‎Udako katuek ordu gehiago lo egiten dute, eta goiz eta arratsalde pasa pasatzen dira, osorik etzanda, etxeko txokorik freskoenean. Baina beroak ekitaldira gonbidatzen ez badu ere, felidoak lo egitea baino gehiago egin behar dute udan. Tenperatura altuenak saihestuz, bost trikimailu hauek jarrai daitezke uda honetan katua aktibo edukitzeko:
‎Ikastolak, alfabetatzea, euskara batua, literatura, irratia eta telebista, prentsa eta abar sortu ostean, azken berrogei urteetako berpizkundearen ondoren, ematen du euskararen aldeko mugimendua egonkortu egin dela mende honetan. Aurrerapauso handiak egin eta gero, aldakuntza baratzen ari dela ematen du, egindakoa baino gehiago dagoen arren oraindik egiteke, euskara bizitzeko hizkuntza izateko.
‎Bai, baina, Sarah, horretaz hitz egin baino gehiago egin behar dugu.
2016
‎Makilakadek esnatu naute, eta irten naiz habiatik. Baina, hegaz egitera baino gehiago, EAEko zenbait leihatilatan itsatsita bizitzera kondenatu naute. Horrela hauspotuko al da nire hegaldia?
‎Altunak uste du beste era bateko jardunak ere behar direla eskolan: «Beharbada, eskola itxurako lanketa egitea baino gehiago, uneak eta guneak eskaintzea litzateke gakoa: haur eta gazteek euskaraz lagunartean hitz egin ahal izateko espazioak».
‎Europako herrien jatorria Indian kokatzen zuen. Helburua kristautasunaren aurka egitea baino gehiago, kristautasunaren jatorri juduaren aurka egitea zen. Ekialde Hurbilean zegoen kristautasunaren jatorria, eta horrek nahitaez kristauak juduekin lotzen zituen.
‎Arazoa dirudiena baino garrantzitsuagoa da. Erleek eztia egitea baino gehiago balio dute. Polinizatzaile gisa duen papera funtsezkoa da naturan eta ekonomian:
‎Tipologiarena bada buruan darabilgun ideietako bat, gure ikerketaren produktuan (liburuan) publikatuko ditugun fitxa modukoetan jasota agertuko baitira proiektuen tipologiak hain zuzen ere. Horietatik haratago goaz ordea. gure helburua dagoenaren gaineko deskribapena egitea baino gehiago, helduaroko bizitzaren zaintzaren eta jendartea hezurmamitzen duten gorputz ezberdinen arteko interakzioak aztertzeko helburua da gurea.
‎Egia. Tiroko ariketak egiteak baino gehiago.
2017
‎Betaurrekoak eta buru berokiak dauzkate jantzita –etiketa bistan dutela eta errietan egitera doakizunaren keinua. Baina badu zerbait argazkiak, errieta jasotzeko gogoa pizten dizuna, ihes egitekoa baino gehiago. Moderazioa horren goraipatua den garaiotan, “erradikalak gara” diote Ane Labakak (Lasarte, 1992) eta Beatriz Egizabalek (Lasarte, 1971), “nahi eta behar baino gutxiago”, gainera.
‎Ikusmin handia zegoen. Dena dela, dir dir egiteko baino gehiago, zailtzeko garaia zuen. 1954an etapaka lehen itzulia jokatu zuen Anquetilek, Paris Cote d" Azur, eta zazpigarren bukatu zuen, erlojupekoa irabazita, hori bai.
‎hor aipatutakoa bezalakoa zela gure bizitza gotorlekuan sarjenturik gabe: jokoa, pattarra, txakurrekin jolasak eta, batez ere, ohea eta deskantsua, ez baitago ezer ez egitea baino gehiago nekatzen duen ofiziorik...
‎–Bai, beno, irakurterraz egin baino gehiago, Itun Berria sakonki aztertzen du, detaileetan sarturik, egiazkotzat hartuta baina kontraesanetan erreparatuz.
2018
‎Musikari beste zentzu bat ematen diogu DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleekin. Zer egin baino gehiago, nola egin erakusten diegu ikasleei. Sukalde lan hori lantzen dugu.
‎Denbora berria baino gehiago, aukera berriak sortu. Eragin, egin baino gehiago, eragin gizarte zibilean; aldaketek behar dituzten baldintzak gauzatzen joateko eragin, perspektibaz eta pragmatismoaz. Hortaz, eragin egin dezaketen eragile sozialak mugitzeko garaia da, direnena eta ez direnena ere, baina mugitzea ez da nahikoa, beharrezkoa bada ere, aldaketak gauzatu behar dira, trantsizioen bidean izan arren.
‎Piztu Bilbo, Itzali MTVko kideen helburu nagusia Bilbo jakin baten kontra egitea baino gehiago, beste Bilbo baten alde egitea da. Martxoaren 8ko Greba Feministak edo pentsiodunen aldarriek hirian izandako oihartzuna kontutan hartu ezkero, baikorrak izateko arrazoiak badaudela uste du Ibañezek:
‎" Lagunak egiteko baino gehiago, lanerako ikusten dut garrantzitsua hizkuntza. Hemen gelditzeko etorri naiz, eta hemengo jendeari zerbitzuren bat eman nahi badiot, euskara jakin beharra dago", erantzun dio Silvak.
‎Mespretxuz bezala. Errieta eginez baino gehiago abandonu tonuaz. Zu ez zara gurea esan nahiko balute bezala.
‎Irati pentsakor geratu zen, kalkuluak egiten baino gehiago iraganeko argazki eguzkitsuak gogora ekarri nahian, berez oso ondo baitzekien noiztik ez zen inora joan bidaian.
‎Hortaz, gurean ere jende askok ikusten du primeran gaudela horrela; zertarako bat egin??. Izatez, bi alardeek bat egiteaz baino gehiago, mistoko kideak tradizionalean sartzeaz mintzatzen dira. Eta badira aukera horrekin uzkur daudenak ere.
2019
‎Astero bertso eskolara joanez, «bertsoa gure afiziorik handiena» izatera pasatu zen, eta «saioren batean kantatzeko aukera edukiz gero», ez zuen alferrik galtzen: «beti joan izan gara probatzera eta ongi egitera, nahiz eta ziurrenik ongi egindakoak baino gehiago izan diren akatsak, baina hala ikasten omen da...». Aldi berean, «saio asko» ikusitakoa dela ere adierazi du.
‎Ni ez naiz batere hiztuna, hitz egitea baino gehiago gustatzen zait entzutea. Hala ere, hitz egitea debekatzen badizute, zer egin behar duzu?
‎Pentsatzen du dialektoren batean hitz egiten duela edo ez duela hizkuntza arautu bat erabiltzen, soinu solteak baino ez. “Mazurek” polonieraz ‘mazurka’ edo antzeko zerbait dela esan du Eszterrek, eta egia da gizonak hitz egin baino gehiago egiten duela kantatu. Jaten ari dela ere kantatzen du, hoteleko harrerakoei kantatu egin die, korridoreetatik ate joka ibili da, kantuan geletako bezeroei.
2020
‎Txillardegik plazaratu zituenean ere, ez ziren aintzat hartuak izan (Euskal Herritik erdal herrietara, 1978). Baina, denboraren poderioz, hizkuntzen ezagutzari kasu egitea baino gehiago, erabiltze moduetan eragin beharra dagoela onartzen dugu gehienok ezinbestean.
‎nazio txiki eta zapaldu baten ahotsari bozgorailua jartzeko?. Ertzainak galdeketa bat egiten baino gehiago hitzaldi bat entzuten ari zirela ematen zuen, eta tarteka zalantza bat argitzeko galdetzen ziotela zerbait.
‎Edonola ere, atzo osasun sistema publikoak 7.373 PCR proba egin zituen. Igandean egindakoak baino gehiago diren arren, kontuan hartu behar da ostiralean 9.229 gauzatu zirela eta larunbatean 9.696 Guztira, 285 positibo berri agertu ziren EAEn, asteburuan baino nabarmen gutxiago: ostiralean 398 izan ziren, larunbatean 479 eta igandean 354.
‎Alde ederreko sosegua nabaritzen zion Mikelak gelara sartu orduko lagunari. Baina egindakoa baino gehiago egin beharra zegoela uste zuen, azaletik baino ez baitzen konpondu problema. Itxurazko lasaitasunaren azpian, gehiegizko ernetasuna ikusten zion Luperi:
‎Haien liburuetan hiru idazleek gerrarekiko begirada ezberdina eskaintzea esanguratsua da. tzeko; Eulali bere barnera begira dago, eta barne gogoeta horiek aberasten dute bere kanpoko errealitatea; Teresaren begirada zorrotza da, gizartearen genero ikuspegia eta balio sozialak auzitan jartzen dituena. Narratzaile heterodiegetikoaren presentzia txikia da, bere helburua pertsonaiak espazio berean elkartzea eta haien arteko elkarrizketak jasotzea delako, egoeraren deskribapena egitea baino gehiago.
2021
‎Abokatuaren hitzetan," errazena eta emakumeari etorkizunerako berme gehien ematen dizkiona ezkontza da", izatezko bikote egitea baino gehiago. Bi erremintak oso antzekoak direla esan du, baina garrantzitsua dela zertan bereizten diren jakitea; eta alde nabarmenena aipatu du:
‎Gobernuarentzat pre sioa azkarra izanik ere, 1908an, Aristide Briand ek, Clemenceauren gobernuko justizia ministroak, hiltzeko gaztigua ezez tatzearen aldeko proiektua defendatu zuen Biltzarrean, hitz horiekin: " Iritzi publikoari buru egiteko kuraia behar da, jendetzaren itsukeriari men egiteko baino gehiago". Jean Jaures en sustengua ukan zuen bo rroka horretan.
‎Alde batetik, Etxarrin" Berrerabiltzearen artea" izenekoa, arropa erabiliekin gauza berriak egiteko. Patroiak egitea baino gehiago, arropari bigarren bizitza ematea da ideia. Eta bestaldetik, Iruñerriko Mankomunitatean Cose Telas izeneko saioak egiten ditugu ostiraletan, Berriozarren Emauseko Trapuketariek duten egoitzan.
‎sarri egiten baino gehiago
‎Eta bertara joatean ohartu zen Urbieta hiltzearen inguruan hitz egiteak lasaitasun handia ematen duela. «Norberak hitz egitea baino gehiago, besteei entzuteak». Han ikusi zuen Urbietak bazuela nolabaiteko beharra gaiaz hitz egiteko, eta aitortu duenez, alde ikaragarria nabaritu du saioen eraginez.
‎Jokoa antolatzen ibili naiz ibilbide osoan, eta orain ere horretan ari naiz, baina jokoa beharrean, nire bizitza dut buruan. Aurrera begira nago egindakoari baino gehiago.
‎Baina produktu oso ona egiten dugu, lehiakorra dena. Gaur egun, hemen egindako makinak Alemanian egindakoak baino gehiago ordaintzen dira. Zergatik?
‎Baina behin baino gehiagotan gustatuko litzaidake nire aitarekin edo amarekin bakarrik bizitzea. Azkenaldian, hitz egin baino gehiago eztabaidatu egiten dute, oihukatu, elkarri errespetua galdu. Bereizketa konponbidea izan daitekeela esaten diet askotan, eta beraiek ezetz, elkar maite dutela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia