Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2001
‎Nire anaia Kaietano eta beste batzuk, «Zeruko Argia» hamabostekari bezala ateratzen hasi ziren, egunkari formatuan, informatiboagoa edo egiteko, bestela Arantzazuko errebista eta horrelakoen oso antzekoa zela, eta usain hori kendu nahian. Baina Gipuzkoan, «Delegacion de Informacion» delakoaren arduradun Ugarte zegoen gero Donostiako alkate izan zena eta hark, hiruzpalau zenbaki ateratzen utzi, zorrak egin arazi, eta gero itxi egin zuen. Arrazoiak?
2002
‎Ohiko publizitatea egiten duten publizitarioek Toscanik dioen bezala, zera uste dute: publizitateak jendea amets egin arazi behar duela eta inolaz ere pentsarazi. Pentsaraztea beste gauza batzuen esparrua kontsideratzen delako.
‎Emezortzi eriotza, etxekoak sartu gabe! (...) Baina Municheko gertaerak beste galdera bat egin arazi behar liguke. Inork gutxik egiten duen galdera:
2004
‎DodecaSexual eta, beti ere umore ukitua baztertu gabe, sexu harremanen gaineko hamaika jarrera eta iritzi azaltzen ditu bertan: Paperean irudika daitezkeen hainbat sexu fantasia, larunbat gau batez porruak erre eta porno filmak ikustera elkartzen diren sei nesken arteko sexu grin eta gogoei buruzko elkarrizketa, koitoari uko egitera ausartzen den emakumezko baten aitormenak, sadomasokismoan murgildurik ibili den batek kontatutakoak, porno munduan makilatzaile gisa dabilen mutila, bere bikoteari nola negar egin arazi dakienaren jarrera likitsa eta abar luzea.
‎Sexuaren suak emakume guztiak harrapa ditzan nahi luke ere, eta beren buruari debekatu dizkioten guztiekin larrua jo dezaten. Horiek nahi ditu batik bat kitzikatu, txortan egin arazi. Zer esanik ez dago, bide batez senarrak, senargaiak eta aitak beldurrez airean jarri nahi ditu ere.
2005
‎Santa Barbara, Soledad, Santa Cruz, San Migel, San Fernando, San Luis... 50 ofizio ikasi zizkieten indioei, laborantzari egin arazi zizkion urrats handiak bestalde: ustatzea, urtegiak, ubideak.
‎Eta azkenik Jesu Kristorena: " Ongia egin gaizkia egiten dizunari." (Mt 5,38) Horiek denak Biblian dira nahiz batere ez berdinak, Bibliak gizonari pausoz pauso egin arazi dion bidearen lekuko. Mendekioa lehenik 77tan mugatua da, ondotik zazpitan, gero batetan, azkenik desagertzea goraipatua delarik.
2008
‎Hildako gehiago izan genituen Madrilen, baina gogorragoa izan zen Ebrokoa. Hasieran guk hartu genuen aurre baina gero frankistek atzera egin arazi eta ezereztu egin gintuzten. Bataila hura galdu ostean ikusi genuen ezinezkoa zela gerrari buelta ematea.
‎Gizonen ezaxolakeri eta zozokeriez goraki mintzo zelarik, zangoa pausatu zuen putzu ertzean. Orduan, bat batean, beheretik etorritako boz batek jauzi egin arazi zion.
2010
‎Ez da zuzen, ez da egia, horiek denak" krimak" ziren (eta dira) legearen kontra johan zirenak. Alta zonbat aldiz ez dauzkute egin arazi! Guk, gure gizon helduen bizian sartzen ari ginenak, ikasi ginuen krima egiten.
2012
‎2003ko otsailaren 20an atxilotu, eta bost egun Guardia Zibilaren esku egon ostean, inkomunikaziotik atera orduko salatu zuen Otamendik tratu hori, Del Olmo epailearen aurrean. Poltsarena egin ziotela, ariketa fisiko etengabeak egin arazi zikiotela, zutik egotera behartu zutela, eta mehatxu eta umiliazioak ere etengabeak zirela salatu zuen, besteak beste. Biluztu egin zutela, eta sexu jarrerari buruzko irainak ere egin zizkiela.
‎Caja Laboral Baskonia k 87 irabazi dio UCAM Murtziari Buesa Arenan, eta Endesa Ligako bigarren postuan dago talde arabarra. Talde bisitariak gogotik lan egin arazi dio Baskoniari.
‎Eta guk publiko orokorrarentzat esanguratsuak eta adierazgarriak izatea nahi dugu. Bildumako pieza bakoitzari hitz egin arazi behar zaio, bere testuinguruan kokatuz; makina gizakiarekin lotu behar da, eta gizakia garai jakin batean kokatu behar da. Hori egiteko, lehenik eta behin museoari buruzko hausnarketa estrategiko bati ekin diogu, honako galderei erantzun ahal izateko:
2013
‎Baskoniak ez du lehen zati ona jokatu, eta CAI Zaragozak gogotik lan egin arazi dio lehen bi laurdenetan. Aragoiko taldeak bikain ekin dio partidari, eta Caja Laboral ezustean harrapatu du.
‎Baskonia aurkaria baino gehiago izan da lehen bi laurdenetan, baina bigarren zatian Murtziak aldeak murriztu ditu, eta gogotik lan egin arazi dio Tabakek zuzentzen duen taldeari.
2015
‎Gazte hutsa, doi doia hogoi urte, eta tronurat igan berria. Ondotik, artean zergak ere emendaturik, erregeak gaitzeko" erreklama" egin arazi zuen jendeak untsa burutan har zezan gerla etzela egin ederrez bainan ezinbestean, Frantziaren eskubide xuxen batzuen begiratzea gatik eta
‎Bazterrak hain dira inarrosiak eta sesituak! Norbaiti entzun diot ez ginuzkeela beharbada gauza horiek hoinbeste aipatu behar, holako lan tzarrak egin arazi dituztenak direla loriatzen gure solasak entzutearekin! Gisa batez baditake hori ere bainan nola egon ixilik hoinbeste makur izaitearekin jendetasun izpirik ez duten terrorixta zonbaiten gatik?
2016
‎Dudarik baldin bada, telefonoz deitu edo bertara joan. Narrazioan utsunerik badin bada, bear dan betegarria egilleari egin arazi, gero bere lekuan sartzeko. Eta pruebak zuzendu, ta abar ta abar?».
‎Bai, bai jaun medikua." %80 eman zidan. Ez da esaten ahal zer harat honatak ez dizkiguten egin arazi! Euskal Herriko gazte guziek ‘behingotzat".
2017
‎Erran gabe doa ez duela behinere deusen eskasik ukan bere gusturat bizitzeko! Ez da harritzeko beraz Bourbon jauregia egin arazi baitzuen, gostaia gosta, obra guziak sei urte barne akulatuak, 1722 tik 1728 rat. Keinka berean ondo ondoan eraikia izan zen beste egoitza arraro bat, Lassay hotela erraiten zaiona.
2018
‎Barne minixtroak maite ditu kondu xuxenak. Kondaketa egin arazi du zonbat ziren horiz jauntziak joanden larunbatean. Orotarat, aratsean erran duenaren arabera, 287.527 Berriketari ainitzen gustuko ainitz eta ainitz gehiago bazen.
2019
‎Handik aurrera, asian kristautasuna zabaltzen jardun zuen, apaiz nahiz abadeak bideratuz, misioak zuzenduz eta eskolak sortuz. Bere apezpikuntzak iraun zuen denboran, 1912tik 1940ra bitartean, garrantzi handia eman zion kalean bizi ziren umezurtzei bizimodu hobea emateari, eta hainbat eraikuntza egin arazi zituen umezurtzei bizilekua emateko. 112.000 umezurtz lagundu zituen 28 urtean.
‎Lehenik, Antoni Domenech filosofo marxistaren testuak izan ditugula erreferentzia nagusi moduan; bera izan baitzen gure inguru penintsularrean sozialismoaren irakurketa errepublikarra eta jakobinoaren alde lan gehien egin zuenetarikoa. Testu honen perspektiba" domenechiarrak", beraz, ez diezaiola inori atzera egin arazi; ezta ere gure azalpenek filosofoarekiko duten dependentzia handiak. Bigarrenik ordea, testuan agertzen diren zita guztiak gaztelaniazko testuetatik ateratakoak direla aurreratu beharrean gaude.
2020
‎1756 urtean grabatu bat egin arazi zuen Madrilen, Mapa Topographica de la circunferencia de los lvgares de Plasencia y los Rea.s Almacen.s de la Fábrica izenekoa, eta liburua ere argitaratu zuen: Descripción y noticia distinta del origen y establecimiento, antigüedad y gobierno de las Reales Fábricas de armas de la villa de Plasencia en Guipúzcoa.
2022
‎Pineroloko (Turin, Italia) Historiaurreko Arte Museoko zuzendari Dario Segliek dio ezin dugula erantzunik espero: " Iraganeko esku horiek mutuak dira, ezin diegu hitz egin arazi".
2023
‎Egia da, populuak elizak abandonatu baino lehen, botere lurtarren alderako apaizeriaren joputasunak elizari huts larriak egin arazi zizkiola; baina huts horiek oraindik konpongarriak izan zitezkeen desertzio hori izan ez balitz; izan ere, elizaren hutsek desertzio hori eragin baldin bazuten, parte biziki tipian izango zen. Eta zientziak berak ditu kasik soilik elizak hustu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia