2013
|
|
Egoera txarra izanagatik, hala nola lur lohitsua, adibidez, zenbait herri hartzen zituztela azpimarratzen zuen Saint Pierrek, 1915eko urtarrileko artikulu batean bezala. Maiz azaletik aipatzen zituen batean edo bestean
|
egindako
aitzinamenduak. Adibidez, Soissons inguruan egin zuten aitzinamendu baten ondotik, alemanek berreskuratzeko ahalegina egin zutela idatzi zuenean, hau komentatu zuen:
|
|
Beste artikulu batzuetan, gainerako aliatuek
|
egin
aitzinamenduak ere goraipatzen zituen, adibidez errusiarrek Austriako Przemysl hiria hartu zutenekoa. Hori erranik, alemanek ere austriarren gisan amore emanen zutela iragarri zuen:
|
|
Aste baten buruan berriz idatzi zuen Craonne herria hartu zutela apirilaren 16an, eta maiatzeko lehen egunetan Euskal Herriko soldaduek gunearen gainerako zatia berenganatu zutela. Artikulu beraren segidan, gudu hartan
|
egin
aitzinamenduak are gehiago azpimarratu zituen.
|
|
Beste batzuetan bere «lagunek»
|
egin
aitzinamenduak aipatu zituen, adibidez, bera Euskal Herrian egon zen batez, bitartean, bere eskualdekoek alemanei 40 kilometroz gora kendu zietela eta lubaki berrietara itzuli zela idatzi zuen. Kronika bereko beste atal batean, zehaztu zuen bere lagunak Saint Quentin hiriari buruz oldartu zirela, eta Nesles hiria hartu zutela.
|
|
Artikuluaren helburua zen behin eta berriz errepikatzea zer aitzinamendu handia zen. Irakurleei distantzia hori bistarazteaz gain, Baionako ospitale militarrean zeuden zaurituen lekukotasuna eman zuen, berri hori jakitean zer erreakzio ukan zuten azalduz eta haien hitzetan jarriz frantsesek
|
egindako
aitzinamendua zinez balentria handia zela. Azkenean, balentria handia zela errepikatuz eta errepikatuz, Hiriart Urrutiren artikulua espantuz betea zen.
|
|
Artikulu osoa Craonne hartzearen balentriaz zen, baina bereziki erabili zituen hitzetan nabaritzen zen espantua: «zalaparta gaitzak», «bermatzen», «azkarki jazartzerat», «hilak bazituzten metaka», «lan bat harrigarrizkoa» eta gisa horretan handietsi zuen, Adémak, borroka hartan
|
egin
aitzinamendua.
|
|
Baina ez zuten erran, adibidez, 49 Infanteria Erregimentuan 27 soldadu hil, 10 desagertu eta 113 zauritu zirela maiatzaren 4an, eta beste 32 hil, 9 desagertu eta 104 zauritu maiatzaren 5ean. Halako daturik ez zuten ematen eta ez zen haizu, baina hiltze eta zaurituei halako erreferentziarik ez
|
egitea
aitzinamendua are gehiago ederrestea zen, eta ez zen zinezko informazioa ematen.
|
|
Gerla hasieran, Marneko batailatik landa
|
egin
aitzinamendua aipatu zuenean ere, bitartean alemanek egindako kalteak aipatuz erlatibizatzen zuen aitzinatze hura. Alemanek, hasieran aliatuak anitz gibelarazi zituztela?
|
|
Marneko gudua ere baikorki aipatu zuen, ordu arte alemanek
|
egin
aitzinamendua erlatibizatuz, aitzinamendu haren geldiaraztea lortu baitzuten frantsesek; are gehiago, Frantziak hamar departamendu galtzeari ere kutsu baikorra atera zion:
|
|
Berdin jokatu zuen 1918an ere, urte hartako udaberrian alemanek
|
egin
aitzinamenduak hilabete batzuk geroago aipatzean. 1918ko apirilean, alemanek, Pariseraino heltzeko asmoz, oldar handia hasi zutela eta beren ustez ongi hasia zutela idatzi zuen.
|