Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 250

2000
‎Memoria ametsen osagai garrantzitsua ere bada, eta baita orainari ihes egiteko aitzakia moduko bat ere. Beharbada nire liburuko pertsonaiari hori gertatzen zaio, orainari ekiteko gero eta gogo eta indar gutxiago duela, eta lehenaldira jotzen du, lehengoaren eragina du.
‎Alderdi aunitzetatik begiratuta, ez zen noski arras erabaki zuzena neurea izandako etxera deitzea. Lagunaren galeraren jakitun egitea aitzakia eskasa zen, Kristinak ez baitzuen behin ere Ttipiz estimu handirik egin. " Maritxu orojakilea", horrelaxe irizten zion eta, gogaitzen ninduela bazekielako, noiznahi errepikatzen, parada sortu bezalaxe.
‎horrela hemendik alde egiteko aitzakia izango nuke.
2001
‎Harremanak eta bizitza bera modu erromantiko batez ulertzen dituen protagonistak Afrikatik iritsi berri den gizonarengan bere ametsetako amorantea ikusiko du, sentsibilitatez betetako gizona. Laster konturatuko da, ordea, bere senar haginlaria eta ezagutu berri duen gizon lerdena ez direla hain ezberdinak," emakume honen inguruko gizon guztiak berdinak dira, egozentrikoak, eta guk hori komedia egiteko aitzakia gisa erabili dugu", dio hiru pertsonaia ezberdinen papera egiten duen Mikel Laskurainek.
‎Prestatzera goazen antzezlana ez da sinestunen mundu horrekiko kritika bat. «Shakespeare osoan» ere autorea umorezko antzerkia egiteko aitzakiatzat erabiltzen zen, clown eta pailazoarena egiteko batez ere. Kasu honetan ere hala da, Bibliak ari nagusi gisa balioko du, baina funtsean hiru saltzaile hauen bitxikeriekin dibertitzeko lan bat izango da.
‎literatur kritikarenera hain zuzen ere. Bestalde, paradoxikoa izan arren, eta irakurleakbe rehala igarriko duen bezala, kritikaren ezintasunarengaian sakontzeko bi saialdi hauek kritika egiteko aitzaki izango dira. Aitzaki hutsa (la), ziur aski.
2002
‎Lainoen aldamio soilak bihurtu aurretik, egun gutxi batzuez behinik ortzadarra beraiena izango da. Parisa bueltaxka bat egiteko aitzaki paregabea. Boulogne eta Vicennesko 5.520 golde basoetakoak alde batera utzita, 178.000 zuhaitz bizi dira Parisen:
‎Sukaldera iritsitakoan amak bidaiak zenbat iraungo zuen abisatu zion, eta aspertu ez zedin, aitari oparituko zion marrazki bat egiteko aitzakiarekin, orriak eta margoak hartzea aholkatu zion. Aita Parisen preso zuen, oraindik oso argi ez zuen arrazoi bategatik, amak usu azaldu izan arren.
‎Arkitektoa naiz, eta nire huts bakar batek etxe bat hondora dezake, ez dago oso bizkorra izan beharrik horretaz jabetzeko erantzun zion aitak. Baina zuek, kazetariok, ohartzen al zarete zer hondora dezakeen zuen huts batek, zenbat kalte egin dezakezuen gaizkiari kontra egitearen aitzakiaz. Agintea duzue, jendeak zer pentsatu behar duen markatzen duzue inoren eta inolako kontrolik gabe, eta bidean honi edo hari egindako kalteak ez dira ezer zuentzat.
2003
‎Beti bezala berritsu ni! Euskaldunoi buruz hitz egiteko aitzakia bat ere bazen hura. Ilusio handiarekin aritzen nintzen, herri kirolak Araban ia erabat desagertuta baitzeuden eta hura berpizteko aukera baitzen.
‎Bazuen berdin beste armarik Frantziako gobernuak eta, zenbait urteren buruan, hautsi mautsi bat egin ondoan elizarekin, arrotz etsaiaren mamua erabiltzen hasi zen, beldurraren bitartez herritarren menderatzeko gisan: Alemaniaren inperio gaiztoari buru egiteko aitzakiarekin, xurien eta gorrien. Batasun sakratua?, L. Union sacrée bermatu zuen probintzietan Errepublikak.
‎Haren ustez, zaila zen kulturaren eta politikaren arteko mugak bereiztea. Baina, edozein kasutan, Goihenetxek, Haritschelharrek eta beren lankideek udako ikastaro horiek antolatzeak euskal hizkuntzaren berpizkundeari buruz hitz egiteko aitzakia ematen zuen, baina ez harantzago joateko.
‎Izan ere, Egunkariaren auzian zein Euskal Herrikoarazo sakonenei dagozkienetan, ETA ren argumentua aurrera ez egiteko aitzakia eraginkorra baita. Ez Espainiarenpa rtetik bakarrik (ETArik gabe ere, Lizarra Garaziko garaietan ikusi zen bezala, Espainiak aurkituko du beste aitzakiaren bat), baina baita gure artean ere.
2004
‎Oo! Ihes egiteko aitzakia merkea da hori.
2005
‎Baina hori ezin izan daiteke saiakera ez egiteko aitzakiarik.
‎Legea ondo egina dagoela onartuta ere, merkealdiak neurriz gaineko erosketak bultzatzeko eta iruzurrak egiteko aitzakia dira, sarritan; hain zuzen ere, kontrol askorik gabe egiten direlako.
‎1 Alde batetik, kontuan izan behar dugu kontsumitzaileok markekiko dugun gehiegizko mendekotasuna iruzurrak egiteko aitzakia dela etxe komertzial askorentzat. Alegia, izenak izanak baino garrantzi gehiago hartzen duen heinean, kalitate gutxiagoko produktuak saltzen dira marka izenaren babespean.
‎Atea itxi eta estoreak jaitsi zituen, nahikoa entzun zuten kanpoan. Ez zien bere lepotik barre egiteko aitzakia gehiago emango.
2006
‎Ez zitzaion zerbitzatzea gustatzen, berari errekaduak egitera joatea gustatzen zitzaion. Bizikleta zaharra hartu eta, errekaduak egiteko aitzakiarekin, itsasertzera ihesalditxo bat egitea. Berak esaten zuen bezala, itsasoa usaintzeko.
‎Errekadu bat egiteko aitzakiarekin bizikleta hartu eta faroraino egin zuen ihes Luisa gazteak, askotan egiten zuen legez. Begirada itsasoa bukatzen zen lerroan jarrita, sakon hartu zuen arnasa.
‎Ez dakizu. Errekaduak egiteko aitzakia erabiltzen zuen beti, jatetxean geneukan bizikleta zaharra hartuta faroraino ihes egiteko. Askotan joan ginen elkarrekin.
‎Haserre, Bittorik berriz bueltatu zuen ontzia barra gainera eta geratzen ziren loreak harrotu zituen, ale batzuk falta zirela inork nabaritu ez zezan. Bittori sukaldetik irtetean hasperen egin zuen Luisak eta, errekaduak egiteko aitzakiarekin, farora alde egiteko une egokiaren zain gelditu zen.
‎Bizkarra eman, eta etxetik irten zen, etxe osteko baratzean lantxoren bat egiteko aitzakiaz.
‎Autobusetik jaitsi bezain laster. Bitartean Justinek eta biok elkarrekin hitz egiteko aitzakia izan dugu.
2007
‎Kazetarien kasua ez da PKLren 416 artikuluan eta hurrengoetan ezarri, adierazpenak egiteko betebeharretik salbuetsita dauden subjektuak arautzean. ...igortu desobeditzeagatik (ZKren 556 art.), ez justiziari oztopo egiteagatik (ZKren 463 art.), modu legitimoan eskubidea egikaritu nahiz ogibide edo karguan aritzean jokatuko luke eta (ZKren 20.7 art.). Baina kazetariak epailearen aurrean adierazpenak egin behar baditu ez lekuko moduan, ezpada egotzi moduan, kazetaria ezin izango da lanbide sekretuaz baliatu adierazpenak egiteko eginbeharrari muzin egiteko aitzakia moduan. Kasu horretan, beren buruen aurka adierazpenik ez egiteko eta errudun direla ez aitortzeko konstituzio eskubideaz baliatu ahal izango da beti (EKren 24.2 art.).
‎nola arrazoiak alde baterako zein besterako egon ohi diren, ondorioa formalismo juridikoa izaten da, zuzenbidea argudiaketa formalista huts hutsean gelditzea, barne garapiderik eman gabe. Alemanek, euren diskurtsoan aberriaganako leialtasuna eta zintzotasuna gogotik aipatzen dute, baina aberriaren alde ezer ez egiteko aitzakia baino ez da. Hegel-ek alemanei abertzaletasun falta aurpegiratzen die, aberria modernotzeko deus egin ez izana.
‎OCTAk salatu duenez, magazin horietan irainak, jarrera diskriminatzaileak eta hizkuntza desegokia eta soila dira nagusi, ikuspegi sentsazionalista eta morbosoarekin. Era berean, txostenak gehitu duenez, udaz geroztik kexa gehiago jaso dira poligrafoa edo gezur detektagailua gehitu duten programetan, “sexu izaera nabarmena duten galderak egiteko aitzakia dela ematen baitu”. Goizeko zortzietatik bederatziak arte “Sin Chan” marrazki bizidunak emateak ere kexa ugari eragiten ditu —guraso askok uste dute 13 urtetik gorakoentzako telesaila dela, gutxienez—, txostenak dioenez—, baita La Primera eta Telecincoren goizeko albistegiak ere.
‎Gure irudian ez da ageri geure lana, lanarekiko daukagun distantzia baizik (kopetilun edo barrez, ustetsua ala ezaxolatua, zimur bera da funtsean), hots, bat egiten dugu bisitariarekin, irakurlea ikusle bihurtzen dugu, hari so gu ere, magnifikatuak (hara, Susako estandean dagoen hori ez al da Elkarreko estandean daukaten argazki horretakoa? Saltzailea zela uste nuen...) eta aldi berean banalizatuak (beha iezadazu, zu lakoxea naiz, liburuak egitea aitzakia besterik ez da, tabernan identifika nazazun nago hemen, hitz egin genezake, idatzian bezain gozoagoa nauzu).
2008
‎Gerra garaian bortizkeria nagusiki landa eremuetan erabili bazen, orain sarraskiak hiriguneetan burutzen dira. Gerran" kontraintsurgentzia" egiteko aitzakian genozidioa eragin zuten militarrek. Soldadu eta paramilitarrek akabatutakoen gorpuzkinak bururik gabe, laurdenkatuta edo kixkalirik agertzen ziren, askotan izugarrikeria horiek biktimari hil ondoren eginda, jendearen izua handitzeko.
‎Herenegungo borda zahartu berera sartu dira mandataria eta gidaria, ilunkeran, mokadu bat egiteko aitzakiarekin. Hor bortxatu dute bien arteko isiltasun eramangaitza.
‎barru barruan geldiezinezko iturri hura zuela, esate baterako, hitzak eta errimak zerizkiona eta berak ezin geldiarazi zuena. Beñardo Orbe mutil bizi bat zen, bizia bezain alferra, lanari ihes egiteko aitzakiarik merkeenaz baliatzen zena; orain, baina, aitzakia bat gehiago zuen, buruan eman handiko iturri hura baitzuen, ireki orduko jarioaren ibilian arrastatzen zuena izerdiaren zigorrarekin zerikusirik ez zuèn beste lur baterantz, lurra zeru zuèn jolasaren lurrerantz. Eta aita eta hiru anaiak ohartu egin ziren, jakina, Beñardo txinbo bat balitz bezala zebilela, piku batetik bestera, harik eta egun batean aitari pazientzia bukatu zitzaion arte.
‎trazu eta formatu handiko letrak, ezkerretik eskuinerako grafismoak, zirkuluak eta zirkuluerdiak, sinusoideak eta forma obalatuak, ezkerrerantz eta eskuinerantz biratzen diren mugimenduak, errotazioak, goranzko eta beheranzko mugimenduak eta kiribilen trazatua. Mugimendu grafikoak egiteko aitzakia besterik ez dute izan behar marra horiek. Mugimendu horiei esker, beren gorputz eskemaren alderdi batzuez jabetuko dira haurrak (Auzias, 1981).
‎Euskal PENek hainbat talderekin biltzeko eta eztabaidatzeko aukera izan du, eta «terrorismoari» aurre egiteko aitzakian egun adierazpen askatasunean gertatzen diren murrizketak eta beste hainbat gai eztabaidatu dituzte.
‎barru barruan geldiezinezko iturri hura zuela, esate baterako, hitzak eta errimak zerizkiona eta berak ezin geldiarazi zuena. Beñardo Orbe mutil bizi bat zen, bizia bezain alferra, lanari ihes egiteko aitzakiarik merkeenaz baliatzen zena; orain, baina, aitzakia bat gehiago zuen, buruan eman handiko iturri hura baitzuen, ireki orduko jarioaren ibilian arrastatzen zuena izerdiaren zigorrarekin zerikusirik ez zuèn beste lur baterantz, lurra zeru zuèn jolasaren lurrerantz... Eta aita eta hiru anaiak ohartu egin ziren, jakina, Beñardo txinbo bat balitz bezala zebilela, piku batetik bestera, harik eta egun batean aitari pazientzia bukatu zitzaion arte.
‎Zer ikusi ote nion nik?, askotan pentsatzen nuen hori, dena zitzaidan  eta desatsegina, haren ibilera, haren narraskeria, haren arnasa eta usaina, haren hitz egiteko era, barre ere zantzoka egiten zuen beti, ez zekien beste modu finago batean, zer ikusi ote nion nik nire amaren ondotik alde egiteko aukeraz gainera, horixe behintzat ikusi nion nik Tomasi, etxetik hanka egiteko aitzakia, baina okerretik makurrera egin nuen txango, hori da egia, berorri ez dakit baina gizonezko gehienei berenak garela sartzen zaie kaskoan, begiz jotzen gaituzten unetik nik uste, neskamotz hori nirea izango duk erabakitzen dutenean ez dute etsitzen pieza ehizatu arte, hori da hitza, ehizatu, ehiza garela uste dute gizonezkoek, eta horixe bera sinistu zuen Tomasek ere nik bi hitz egin ordu...
2009
‎Egoera berezi honetan bertako bizilagun bakarrak diren senar emazteekin aritu da Sardui. Bide batez, batean eta bestean egin izan diren pelikulen errepasoa egiteko aitzakia ere eskainiko digute bi bidaitxo hauek.
‎Udaleko Gobernu Batzordeak abenduaren 23ko eta 24ko lau desfile aztertu ditu eta ustez ekintza kultural bat zena ETAren aldeko manifestazio bat egiteko aitzakia izan dela ebatzi du.
‎Halako erraldoiak egiteko aitzakia eraikitzeko lur falta izan daitekeen arren, beste arrazoi batzuk daude atzean. Iñaki Aurrekoetxearen ustez, teknologiaren erronka bat da:
‎–Bai, Garazi, arrazoia zenuen. Ez egiteko aitzakiak beti izango ditugu, eta azkenean sasoia pasako zaigu. Beraz, zergatik ez orain?
‎bazterrak ere nahasten zituen, noiz edo noiz?; gainera, beti lanpetuta zebilèn sendategiko zuzendariarekin ere. Gibelalde doktorearekin? egoten ahalegintzen zen, eguraldiari buruz edo beste zernahiri buruz bi hitz egiteko besterik ez bazen ere, hitz egiten zutena hitz egiten ez zutenaz hitz egiteko aitzakia hutsa balitz bezala, Regina halako zerbait ere esaten ari baitzitzaion, ausaz, halakoetan: –Zuzendari jauna, gaur ere eguraldiaz hitz egin dugu, bai, baina gure seme hori gaixo dagoen bitartean, ni zure itzala izango naiz, aldamenetik inoiz kendu duzuna eta oroitaraziko dizuna Gabinori ezin falta dakiokeela ezer?.
‎Komedia genero zaila da, parodia (pertsonaien imitazioak, estereotipoen ustiaketa) ez hainbeste. Batzuetan, sentipena daukat, geure buruari barre egitearen aitzakian, ez dugula umorea serio hartzen. Geure buruarengan aski konfiantza ez bagenu bezala.
‎Nagusiek, hanka jasoarazten diete menpeko kideei, genitalak aztertzeko. Ez dago ohitura horri ihes egiteko aitzakiarik.
‎Elizondon apiri­la­ren 8ko goizeko 1,30ak aldera izanen da, Donezteben 3,30etan, Lesakan 5,45etan eta Beran 6,25etan. Euska­raren aldeko gaupasa egiteko aitzaki ederra, beraz.Baztan, Malerreka eta Bortzirie­tatik goizean goiz pasatu ondotik, Ibardinetik Baiona aldera segituko du, betiere hamabiak aldera harat ailegatzeko. Hau guzia antolatzeko Korrika batzordeak antolatu dira herriz herri.
‎Droga trafikoan aritzen direnen laguntzarekin, Felipe Calderon presidenteak erabaki du beste aldearen kontrako gerra hastea. Horretaz gain, gaitzetsi egin zuen, trafikatzaileen aurka egitearen aitzakiarekin, militarrak kalera ateratzeko Calderonen erabakia.
‎Alabaina, bai agintari politikoek, bai militarburuek ohartarazi dute erasoari berriro ekinen diotela Gazatik Israelgo lurretara misilak botako balituzte berriz ere. Misil jaurtitzeak gelditzea izan zen Israelgo Gobernuak Gazari oldar egiteko aitzakia. Erasoaldi horrek 22 egun iraun du, eta ikaragarrizko ondorioak eragin ditu.
‎Eredu berri horrekin langileak lan egindako urte bakoitzeko hogei eguneko kalte ordaina jasoko luke. Gaur egun, kontratu finkoa duten beharginek 45 eguneko kalte ordaina dute, baina bada 33 eguneko ordaina duen eredua ere, behin behinekotasunari aurre egiteko aitzakiarekin Espainiako Gobernuak onartu, eta CCOO nahiz UGT sindikatuek babestu zutena.
‎Ororen buru, 9.071 ibilgailu eta dozenaka eraikin erre zituzten, eta 2.921 lagun atxilotu zituzten; horietatik 600 bat giltzapetu egin zituzten, ehun adingabe inguru barne. Liskar egileei aurre egiteko aitzakian, 11.000 polizia eta jendarme baino gehiago jarri zituzten lanean.
‎beharrezko konponketak garaiz egin ordez, egoitza itxi, bertan ziren adineko pertsonak (300 inguru), askoren borondatearen kontra, handik atera eta beste egoitza pribatuen artean banatu; eta bertako langileak ere, kalera. Hori dena proiektu berri bat egiteko aitzakiaz. Sei hilabete luze igaro ostean, ez dira ezta eraikina botatzen hasi ere.
‎etxetik atera gabe egingo du bidaia, teilatura hamar mila globo lotuz, hain zuzen ere. Horrela, haren emazte Ellierekin hainbestetan amestutako bidaia bakardadetik ihes egiteko aitzakia bihurtuko da. Baina lasaia dirudien bidaiatzeko modu bitxi horrek sorpresa bat gordetzen du:
‎Etorkizuna telebista da, babesleak, txapelketa erakargarriak, ikuskizuna... Errazena da astean hirutan Donostian partidak jartzea eta 200 apustu zale elkartzea, baina zesta ezin da izan apustua egiteko aitzakia bat; bestela, hemen ere AEBetan gertatu zena pasatuko zaigu.
‎Izan ere, festaren arrakastaren gakoa koadrilen artean sortzen den giroa da. Karroza egiteko aitzakiarekin, jaia aurreratu egiten dute askok, eta lanaren ostean gogotsuago hartu izan dute festa. Gaur egun, ohitura batzuk galdu diren arren, asko dira karrozen desfileari eusten dioten koadrilak.
‎Eta turismoa bultzatzeko, edo batek daki zertarako, lehiaketa xelebre hura egitea bururatu zitzaien batzuei; azkenean, bozketa sistema ireki baten bidez, mundu modernoko zazpi mirariak aukeratu genituen (zituzten). Egia esan, ez naiz batere gogoratzen zein diren giza ahalmenaren ikur berriak, baina berdin dio, beste zazpikote bati buruz hitz egiteko aitzakia besterik ez baitira.
‎Regina eta Maria Bibiana, hasieran, elkarrekin joaten ziren sendategira, baina ohartu zirenean, bizpahiru egunetan elkarrekin bertaratu ondoren, eraginkorragoa zela goiz arratsaldeak banatzea, halaxe joaten hasi ziren, goizetan Maria Bibiana eta arratsaldeetan Regina, alderantziz ere bai, noizean behin; Reginak –ama zen neurrian, oilaloka bat ere bazen, egoerak oilalokago bihurtzen zuena– guztia jakin nahi izaten zuen –egun bakoitzean zer zuten gosaltzeko, zer bazkaltzeko eta zer afaltzeko; paseoren bat izango ote zuten, edo bainu edo garbiketa bereziren bat– eta guztia gainbegiratzen zuen: bazterrak ere nahasten zituen, noiz edo noiz...; gainera, beti lanpetuta zebilèn sendategiko zuzendariarekin ere –Gibelalde doktorearekin– egoten ahalegintzen zen, eguraldiari buruz edo beste zernahiri buruz bi hitz egiteko besterik ez bazen ere, hitz egiten zutena hitz egiten ez zutenaz hitz egiteko aitzakia hutsa balitz bezala, Regina halako zerbait ere esaten ari baitzitzaion, ausaz, halakoetan: " Zuzendari jauna, gaur ere eguraldiaz hitz egin dugu, bai, baina gure seme hori gaixo dagoen bitartean, ni zure itzala izango naiz, aldamenetik inoiz kendu duzuna eta oroitaraziko dizuna Gabinori ezin falta dakiokeela ezer".
‎Eta agerian jartzen dira kantagintzaren bitartez imaginario nazional propio bat sortzeko ahaleginean diharduten narratibak eta mitoak. Ez litzateke zuzena izango esatea kantagintza herriaz hitz egiteko aitzakia bat besterik ez dela. Hori ez da horrela.
2010
‎Batzuetan testuak liburuak egiteko aitzakiak baizik ez dira, eta irudigilearen lana idazlearena baino garrantzitsuagoa gertatzen da. Eskerrak geroz eta jende gehiago ohartzen den marrazkitxoak ez direla apaingarri hutsak.
‎Oscar Terolek zuzendu eta aurkeztutako saioa irailaren 20an izango dugu berriro ETB 2n. Kirola du oinarri eta futbola kirolen artean zutabeetako bat, umorea egiteko aitzakian. Umorea da, dena den, saioaren ardatza eta aktualitateko edozein gairi umorea egiteko tira egitea da xedea.
‎Gaztelaniazko edizioaz gain, gaztelania euskara edizio elebiduna ere argitaratu zuten. Etxean lasai irakurri eta ikusteko moduko liburua da, baina, gainera, aurkezten dituzten proiektuak turismoa egiteko aitzakiak izan daitezke. Liburu interesgarria, zalantzarik gabe.
‎izandako saltzailearekin hitz egiteko aitzakia izan da.
‎2. La politesse, euskara ez egiteagatik aitzakia bihurtzen dena.
‎Israelen bisitan dabilen Europako Batasuneko Segurtasun eta Atzerri Politikarako goi komisario Catherine Ashtonekin bilera izan ondoren atzo, halaxe azaldu du Israelgo Atzerri ministro Avigdor Liebermanek: Juduek Jerusalem ekialdean ez dezaten eraiki galdegitea ez da batere zentzuzkoa; nazioarteak Israelen aurka egiteko aitzakia dela esan daiteke argiki. Ashtonek, berriz, negoziazioak lehenbailehen hasteko eskatu dio Tel Avivi.
‎Hiriburuan bertan bizi ziren, jatorriz madrildarrak izan arren; diruz eroso zebiltzala lehen begiratuan antzematen zitzaien arren, ez zuten nabarmenkeriarik batere, eta itxuraz ematen zutena baino aberatsagoak izango zirela pentsarazi zion Kepari axolagabetasun horrek. Aita merkataritzako erregistradorea edo antzeko zer edo zer omen zen, eta amak, berriz –" dama burgesen asperdura arintzearren", alabak zioenez–, boutique bat zeukan, Parisera joan etorriak egiteko aitzakia ematen ziona, bilduma berriak ikusteko, materiala erosteko eta beste. Familia osatzeko Oskar zegoen, Laura bera baino gaztexeagoa, izotz gaineko hockeya eta punk britainiarra beste kezkarik ez omen zuen, arrebaren hitzetan, eta zaletasun horiek baino bitxiagoa egiten zitzaion Kepari anai arreben artean sumatzen zuen ezikusi adeitsu hura.
‎Amatasun senez ez bazen, ordea, zergatik hartu nuen neure gain zeregin hura? Orduan ez nuen hala ikusten, edo ez nion neure buruari gaia planteatzen, baina orain, igarotako denboraren talaiatik begiratuta irudipena daukat, barru barruan bilerekin gainezka eginda nengoela eta etengabeko biltze eta eztabaidatze dinamika hartatik ihes egiteko aitzakiaren bat topatzeko desiratzen.
‎Gogaikarri samarra izaten zen Felixinen solasa gehienetan, bai hitz totelagatik, bai bere munduaren mugatuagatik; bestetan, berriz, amorragarri bihurtzen zen, ideia bat buru barruan sartu eta harekin kasketa hartzen zuenean, kaskagogorra baitzen halakoetan, inon kaskagogorrik bada. Hortaz, pentsa liteke, zer probetxu ateratzen nien nik Felixinekiko topaldiei, bileretatik alde egiteko aitzakiaz gainera. Haren izaera tolesgabea aipa nezake, gauza txikiekin hartzen zuen poza, haren leialtasun erabatekoa; baina, pentsatzen jarrita, konpainia egiten digun txakurrari egozteko moduko bertuteak dira horiek denak.
‎Bart, niri agur esan ostean, etxerako bidean zela, Peruk taldeko hiruzpalau arraunlari kiderekin topo egin zuen, haiek ere etxerako asmoan. Alabaina, elkar animatzeko eta indarrak bat egiteko aitzakia hartuta, erabaki zuten elkartean afari arin bat prestatzea. Edateko debekua espresuki azpimarratu zuten.
‎Berehala antzeman nion nagusiak helburu bakar batekin bidali zuela, neu zuzendu eta burutik txorakeriak kentzera. Don Juan Antonioren goraipamenak egiteko aitzakiarik txikienaz baliatzen zen eta Don Alfredori buruzko berriak ere ematen zizkidan, neuk nola erantzuten nuen neurtzeko. Baina alferrik izan zen, ahultasunak ematen zidan aitzakiarekin, ia erantzun ere egiten ez niolako, eta horrela aspertu ziren arte.
‎batek (mediatiko esaten dio mediano bati) jo eta lurrera! Haize txatxu bat zikloi egiteko aitzakia. Eta dale!
‎Lau pauso besterik ez dira behar mailegua egiteko. Hemendik gora, beraz, liburutegiari muzin egiteko aitzakiarik ez dago... beno, beti egongo da aitzakiaren bat: munduaren akabera, bigarren uholde unibertsala... orain serio, Irakurketa Sare Publikoak dagoeneko irakurle berria dauka bere hatzaparretan.
‎Pena sentitu zuen ikasle gazteak kantxan ikustean, igual ariko ziren pentsatzen latineko klaseari izkin egiteko aitzakiaren bat, aitaren sinadura imitatzeko artea ikasten, auskalo. " Irakasle jaun agurgarria, nire seme Mikel gaixo dagoela esateko idazten dizut, horregatik egin duela huts matematikan azken sei klaseetan" eta abar.
‎Gezurra. Alde egitearen aitzakian kontra ere egin behar duzula ahaztuz gero, edozer onartuko baituzu azkenean, alde egiteko arrazoiak lausotuko baitzaizkizu ez kontra ez alde egiteraino, ikusle axolabakoa izateraino.
‎Horrela izan da, esaterako, Yemengo agintarientzat, herrialde honetan, gainerat, Al Kaeda muturreko ekintzaile islamisten sarea garatuta dagoelarik, betiere Washingtonen esanetan. Sanako gobernua, dena den, terrorismoari aurre egitearen aitzakiaz baliatzen da giza eskubideak urratzeko, eta oposizioko indarrak apurtzeko.
2011
‎Osagai horiek beharrezkoak dira, noski, baina modu gaiztoan baliatzen ditugu diagnostiko murritzak, lehentasun desbideratuak eta perspektiba faltsuak egiteko aitzakia direnean, are txarragoa plangintzaren benetako xedeak ezkutatzeko erabiltzen badira. Nekez aurkituko dugu euskara plan baten inguru konplexutik abiatzen den diagnostikorik edo eremu horretan sartzen den ebaluaziorik.
‎Halaber, adinekoen etxeetan ere lapurretak maiz egiten dituztela egiaztatu dute, ezezagunei bertara sartzen uzten baitiete maiz. Azterketa bat egiten ari den enpresa bateko langileak direlakoan sartzen dira lapurrak horien etxeetan, edo galdeketa edo merkataritza eskaintza bat egiteko aitzakian, eta behin barruan daudenean, baso bete ur eskatu edo komuna non dagoen galdetzen dute bakarrik geratu eta baliozko gauzak eta dirua osteko. Egoera horien aurrean, gure etxera ezezagunei sartzen ez uztea da har dezakegun neurririk onena.
‎Pasarte seinalagarriak daude saioan, batez ere ezker eta eskuin aldeko urbanismo eta bizimodu desberdinen analisia egiten duenean. Portugalete eta Getxo arteko zubi eskegia euskal industriagintzaren historia ederra egiteko aitzakia da, Bristolgo zubiarekin konparatzen du eta alde batetik bestera pasatzen den jendearen erretratuak erakusten ditu. Ikerketa gutxik lortu dute euskal historian eta klase gatazkan hain argi eta hain poetikoki murgiltzeko ahalmena.
‎2009an, Madrilgo Sociedad Cooperativa de Enseñanza Arturo Soria elkarteari eman zitzaion lehen saria, Gosari Solidarioa programarengatik. Gosaria etxerik gabeko pertsonei ematea zen, “haiekin hitz egiteko aitzakia gisa eta pairatzen duten ahanztura orokorrari aurre egiteko”. Jarduera larunbatetan lau orduz egin zen, Atotxan, Madrilen.
‎Tamalez, eguneroko artegatasunaren labankadak hasiak ziren asaldatzen Janen gorputza, eta horretarako konponbidea bilatu ezean, esku ikarak eta gainerako seinaleak bueltatuko ziren handik gutxira. Beraz, Anna plater zerrendari begirada bat ematen ari zitzaiola aprobetxatuta, telefono dei bat egiteko aitzakiarekin, kalera irten, eta zabalik aurkitu zuen lehen atarian sartu zen. Han, berokian gordeta zeramatzan tresnak korrika eta presaka prestatu, sendagarria pare bat aldiz arnastu, eta ekaitzak eztitasunari tokia uzten ziola igarri zuenean, bebarrutik atera, eta tabernara itzuli zen berriro.
‎Eta lapurretan egiteko aitzakiarik izan ez zezan, koskortuak zituen semeak morroi jarri zituen ugazaba ondraduen etxeetan, eta oraindik gaztetxo zirenak pertsona prestuen esku utzi zituen korrejidoreak bere kontura hazi zitzaten.
‎Dibisak ateratzearen delitua askotan produktuen lapurreta egiteko aitzakia besterik ez zen izaten. Noski, atzerritako merkatariek Hego Euskal Herrietako portuetan produktuak saldu ondoren, irabazitako dirua etxeratzekoan eramaten zuten.
‎orriotako aitorleak bere izaeraren eta erantzukizunen kontu argitze bat egiten digu bere barne muinetako sineste, uste eta zalantza esanguratsuenak aitortuz. Ez dago mozorrorik, ez dago gaur hainbeste txalotzen den ezkutaketarik edo simulaziorik; are gutxiago dago fikzioa egitearen aitzakiaz errealitate benetakoaren begietara so egiteko erreparo estetikorik, are gutxiago etikorik.
‎Anitaren irudiak oparitu zizkionak lapurtzen zion orain Anitaren presentzia. Emakumeak berandu zela eta hurrengo goizean gauza ugari egin behar zuela esan zion, alde egiteko aitzakia gisa edo. Errauskineren ihesaldia baino azkarragoa.
2012
‎Horrez gain, 70eko hamarkadan talde paramilitarrak sortu ziren, ustez gerrilla zegoen eremua babesteko. Baina gerrillari eraso egiteko aitzakia aprobetxatu zuten, nekazariak desplazatu eta lurraldea banatzeko.
‎Horrezkero, Islandiako paisaia zuriekin ohituak ginen ingurukook, haiekin amets ere egiten genuen batzuok. Gutako inor ez zen bazter hartan inoiz egona, Kepa bera ere ez, baina zain geunden noiz animatuko ote zen, urtero urtero hara joateko grinak erasotzen baitzion, primaderako asteniak nola, nahiz eta azkeneko momentuan atzera egiteko aitzakiaren bat topatu. Urte hartan, aldiz, bai, segurua zen, zioen lehengusuak, hiru urte lehenagotik esaten aritu zen erabakitasun berdinaz, urte hartan joan egingo zen.
‎Orduan ez daukat paso egiteko aitzakiarik.
‎MALEN. (musu emanez) Kaixo! Etxetik alde egiteko aitzakia eman didazu. Zer gertatzen da?
‎2006 urtean, Gerra Zibilaren hasieraren 70 urteurrena gogoratzeko, hainbat ekitaldi egin ziren Hego Euskal Herrian, eta, Markina Xemeinen ere zerbait egiteko aitzakiarekin, liburuak arakatzen eta gerrako belaunaldiko batzuei elkarrizketak egiten hasi nintzen, Garaian aldizkarian artikulu batzuk idazteko asmoarekin. Hasieratik ikusi nuen ikertzea merezi zuen historia interesgarria zegoela, eta gerrak nik uste baino askoz herritar gehiagorengan izan zuela eragina.
‎Toberak, salaketa plazaratzeko estakurua izateaz gain, besta ederra egiteko aitzakia ere baziren. Antzerki satiriko horretan alegiazko auzia antzezten zuten non honako pertsonaiak edo sujetak agertzen ziren:
‎Partekatu nahi ez izateko jarrera naturala egon arren, etxean, eskolan eta besteekiko enpatia eta eskuzabaltasun egoerak nagusi diren beste gizarte zirkulu batzuetan giroak eragin nabarmena izan dezake haurrengan, inguruan hautematen duten jokabide eredua xurgatu eta imitatzeko gai baitira. Horregatik, etapa natural horretan eta haurrek konpartitzea gauza dibertigarria dela hautematen duten arte (izan ere, “arazo” bat baino gehiago beste haur batzuekin jolasteko eta lagun gehiago egiteko aitzakia ezin hobea da), beharrezkoa da gurasoek jokabide arau batzuk erakustea, “norberekeria” hain modu traumatikoan gainditzen laguntzeko, eta etorkizunean pertsona eskuzabala izateko bidea erakutsiko diote. Partekatzen ikastea:
‎Garaitutako soldaduak kartzela bat egiten jarri zituzten, baina soldaduak zaintzen zituzten guardiek ez baitzeukaten arrastorik ere eraikuntzaz, galeria bat zulatu zuten ibairaino, estolderiak egiteko aitzakian.
‎Bozketa egin zen eta Batzar Nagusietan onartutako testuak Bizkaiko eta Espainiako Konstituzioen arteko uztartze eta bizikidetza arautu behar zela agintzen zuen, ahalegin eginez bien arteko egokitzapena posible egiteko. Egitez, Konstituzio berria onartu egiten zen baina harik eta konstituzio bien arteko egokitasuna lortu arte, erabat men ez egiteko aitzakia ere bideratzen zuen. Gutxiengoan gelditu zirenek, hain zuzen ere, Cadizeko Erregentziaren aurrean, horixe salatu zuten:
‎Eta bertan abertzale eta errefuxiatuentzat propio jarritako kontrola estreinatu genuenak. Stopa ez nuelako egin aitzakia gelditu gintuzten. Ez genien ezer ulertzen.
2013
‎Iturri ezberdinek adierazi moduan, dirudienez, edozein aitzakia ona zen herritar ba tzuentzat jaiak edota festak plazan antolatzeko. Askotan diru bilketak egiteko aitzakia ziren festak eta hauen baitan euskal dantza erakustaldia antolatzea ohikoa zen.
‎Arrrpegiak estalita, gaiztakeriak egiteko aitzakia ere bazeukaten lehenago atorrok. Neskei gonak altxatu, etxeren batean sartu tostadak hartzera eta halakoak.
‎Aratuste urbanoak dira, lagun taldeak mozorrotzen dira eta parranda egiteko atxakia ezin hobea da. Mozorroetan danetik egoten da:
‎Drogaren aurkako gerraren nondik norakoak kontatzen ditu, eta defendatzen duen tesia beldurgarria da: droga gutxiengoen aurka egiteko aitzakia hutsa da. Txinatarren, mexikarren, italiarren, beltzen aurkako jazarpena justifikatzeko erabili izan da betidanik.
‎Estatutuaren ikerketa eta erreforma planteatzen bada, eta horren barruan autogobernua, PSE EE «oso prest» dago parte hartzeko. «Orain, autogobernu lantalde hori erabakitzeko eskubidearen inguruan hitz egiteko aitzakia bada, Katalunian egin bezala, ez dezatela gurekin konta». Autogobernuari buruzko lantaldeak azpian «independentzia aspirazio bat» izan dezakeen errezeloa du Pastorrek; baina, haren ustez, independentzia ez da Espainiak behar duena, ez eta euskal herritarrek eskatzen dutena ere.
‎Bigarren aldia izango da aurten, eta irailaren 13, 14 eta 15ean egingo da Irungo Ficoba erakustazokan (Gipuzkoa). Azoka barruan eta kanpoan izango dira ekitaldiak, bertaratuko den bisitariak handik alde ez egiteko aitzakiarik izan ez dezan. Izan ere, kalamu azoka baino askoz gehiago da Expogrow, lelo horixe izango du azokak.
‎Gertaerak, epika kutsukoak, anekdotak olerkigai bihurtzen ditu, kontakizunak bertsotara ekarrita. Batzuetan doinu narratiboa emanda daude, beste batzuetan beste era bateko gogoeta egiteko aitzakia dira, eta beste batzuetan zirikatzaile bihurtzeko, anekdota edo pasadizoren bat tarteko dela.
‎MADDI. Baina badakit saiatuko dela: lanaz hitz egiteko aitzakian geratuko gara eta enau bakean utziko.
‎Eta MIREIA joan egingo da. ESTHERrek ere hanka egiteko aitzakia gisa:
‎“Bitarte horretan, parte hartzera gonbidatu nahi nituzke larrauldar guztiak. Oso ondo pasatzen dute eta kirola egiteko aitzakia polita da”.
‎“Gazte hauen iniziatibak agerian utzi zuen alde batetik jabeen utzikeria, eta bestetik udalaren akzio falta”, adierazi du.Zinegotziak gogoratu du gaia Udalbatzan jorratu den aurreko guztietan, udal talde guztien partetik, orduan hirigintza zinegotzia zena Rikardo Barkala barne, agerian geratu dela Bilboko auzoetan gabezi nabarmenak daudela ekipamenduei dagokionean. Hala ere, momentu horretan ezer ez egiteko aitzakia jabetza pribatua zen.Jabetzaren arazo hau dagoeneko desagertu da jabeek Udalari eraikina eskaini baitiete 85 urteetarako, erabilpen sozial batera bideratzeko baldintzapean. Ibaibarriagak, eraikinari eman nahi zaion erabilera gazte ekintzailentzako enpresalde bat izango dela prentsa bidez jakin izana salatu du.Erabaki honekin Udalaren jarrera agerian geratzen dela uste du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egiteko 231 (1,52)
egitearen 9 (0,06)
egitea 6 (0,04)
egin 3 (0,02)
egiteagatik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
egin aitzakia bat 18 (0,12)
egin aitzakia eman 12 (0,08)
egin aitzakia ere 7 (0,05)
egin aitzakia ezin 6 (0,04)
egin aitzakia gisa 6 (0,04)
egin aitzakia besterik 5 (0,03)
egin aitzakia huts 5 (0,03)
egin aitzakia ez 4 (0,03)
egin aitzakia merke 4 (0,03)
egin aitzakia modu 4 (0,03)
egin aitzakia bihurtu 3 (0,02)
egin aitzakia eder 3 (0,02)
egin aitzakia hartu 3 (0,02)
egin aitzakia on 3 (0,02)
egin aitzakia polit 3 (0,02)
egin aitzakia baino 2 (0,01)
egin aitzakia behar 2 (0,01)
egin aitzakia egun 2 (0,01)
egin aitzakia ekarri 2 (0,01)
egin aitzakia erabili 2 (0,01)
egin aitzakia hartz 2 (0,01)
egin aitzakia perfektu 2 (0,01)
egin aitzakia ukan 2 (0,01)
egin aitzakia aprobetxatu 1 (0,01)
egin aitzakia aurkitu 1 (0,01)
egin aitzakia aza 1 (0,01)
egin aitzakia baizik 1 (0,01)
egin aitzakia baldin 1 (0,01)
egin aitzakia baliatu 1 (0,01)
egin aitzakia benetako 1 (0,01)
egin aitzakia bestelako 1 (0,01)
egin aitzakia beti 1 (0,01)
egin aitzakia bezala 1 (0,01)
egin aitzakia bilaka 1 (0,01)
egin aitzakia bilatu 1 (0,01)
egin aitzakia bizikleta 1 (0,01)
egin aitzakia dantza 1 (0,01)
egin aitzakia desberdin 1 (0,01)
egin aitzakia elkartu 1 (0,01)
egin aitzakia entzun 1 (0,01)
egin aitzakia eraginkor 1 (0,01)
egin aitzakia eraiki 1 (0,01)
egin aitzakia errealitate 1 (0,01)
egin aitzakia eskas 1 (0,01)
egin aitzakia eskatu 1 (0,01)
egin aitzakia Espainia 1 (0,01)
egin aitzakia etengabe 1 (0,01)
egin aitzakia gehiago 1 (0,01)
egin aitzakia gelditu 1 (0,01)
egin aitzakia genozidio 1 (0,01)
egin aitzakia geratu 1 (0,01)
egin aitzakia gisan 1 (0,01)
egin aitzakia ha 1 (0,01)
egin aitzakia hitz 1 (0,01)
egin aitzakia hurbildu 1 (0,01)
egin aitzakia ikusi 1 (0,01)
egin aitzakia jabetza 1 (0,01)
egin aitzakia jarri 1 (0,01)
egin aitzakia kontra 1 (0,01)
egin aitzakia moduko 1 (0,01)
egin aitzakia murduskatu 1 (0,01)
egin aitzakia nahiko 1 (0,01)
egin aitzakia neu 1 (0,01)
egin aitzakia ondoko 1 (0,01)
egin aitzakia otu 1 (0,01)
egin aitzakia paregabe 1 (0,01)
egin aitzakia sinestezin 1 (0,01)
egin aitzakia txiki 1 (0,01)
egin aitzakia Ukraina 1 (0,01)
egin aitzakia utzi 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia