Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2000
‎Horrela gertatzeko zein esperantza guti nuen azaltzen ahal nion, baina ez nion azaldu. Bion arteko ahaleginez, galtzak atorrari eta jakari lagun egitera abiatu ziren lurrean. Edurne metro bat urrunago zegoen orain, nire belaunaren gainean ariki, eta ez nizkion inguruak hain ongi begiesten ahal.
‎Hiletak ez baitira hileta zintzurra busti gabe, neronek proposatu nuen trago egitera abiatzea. Ttipik baizik ez zion gonbidapenari uko egin, lana estakuru.
2003
‎–Epailearen aurrean saiatu naiz agertzen, onez onean lehenik eta deiadarka gero, neu naizela idazlea, eta, egia osoa kontatzeko prest nagoela behin eta berriz errepikatu diedan arren, ez didate jaramon handirik egin, beren artean berriketan jarraitu dute edo egunkarietako kirol kronikak irakurtzen, epaileak, aharrausi eginez, bere esku irekiarekin mahaian jo eta isiltzeko agindu didan arte. Orduan, buruak nire aldera itzuli badituzte ere, ez diet niri entzuteko jarrera abegikorrik ikusi, ezer kontatzen hastekotan lehen egunetik hasi bainuen eta bai epailea eta bai bere laguntzaileak presarekin ikusi ditut, beren larruzko maleta beltzak atontzen ari baitziren, etxera edo beren egitekoetara abiatzeko –hasi zitzaidan eta, begirada itzuliz, aurpegira begiratu zidan.
2005
‎Txantxekin arreta desbideratu bai, baina galderek bere horretan diraute, erantzunik gabe. Naroaren buruak, behintzat, ez du atseden hartu, ez Ametsek dutxa hartu bitartean ez jantzi eta Ainararekin osteratxo bat egitera abiatu denean ere. Zer esan ondo jakin aurretik telefonoa du eskuan eta erietxeko zenbakia markatua.
2010
‎Amets horiek denak behe lainoa eguzkipean bezala desegin ziren ordea. Gerora jakin zenez, auto stop eginez abiatu omen ziren, kamioizale batek hartu omen zituen, eta harekin egin omen zuten kilometro mordoxka bat, Errioxa aldera iritsi arte edo; gero, berriz, kamioizale hark irratiz mutiko iheslarien albistea entzun, guardia zibilei horren berri eman, eta hortik aurrerakoa erraza da asmatzen.
2011
‎Hala ere, etsita, mandatua egin gabe abiatu ginen etxerantz; zortea izan genuen, ordea, gutxiena espero genuenean topo egin genuen kaletik etxerantz zetorren Mariarekin.
2013
‎Eskatutako mandatua egitera abiatu zen, pozik. Bigarren zita bat izango zuen Roberta Baccirekin.
‎Eta, beherainoko erreberentzia bat eginik, Elizabeth bertan utzi eta Darcy jaunari eraso egitera abiatu zen; Elizabeth begira geratu zitzaion Bingleyren lagunari, ea nola hartzen zituen Collinsen errekeritzeak, eta Darcyren harridura inor beragana horrela zuzentzen ikustean begien bistakoa izan zen. Lehengusuak erreberentzia solemne bat egin zuen bere berbaldiaren atari, eta Elizabethek hitz bat ere entzun ez zion arren, goitik eta behera entzungo balu bezala sentitu zen, Collinsen ezpainen mugimenduan «barkeske», «Hunsford» eta «Lady Catherine De Bourgh» berbak aditu zituelarik.
2015
‎Deabruaren lana badirudi ere, gizakiak gerra Gerra Santu bihurtzeko ohitura du, gazteak itxaropentsu hil daitezen edo. Halaxe, bada, amerikarrak eta beren aliatuak Iraken sartu zirenean, dena GORRIA den lurralde hartan, zerua, lurra eta neskatoen ezpainak?, goizalde batean, hogei bat gazte fusilak hartuta etsaiari aurre egitera abiatu ziren. Ez zuten tiro bat bera ere egiteko aukerarik izan; bertako lurra gorriagotu baino ez zuten egin.
‎Horixe izan zen gure azken otoitza. Gero, gizon zuriari aurre egitera abiatu ginen, Herioren bila. Ustekabean eraso genien ahal izan genuen guztietan, eta gizon asko galdu zituzten; gure buruzagiak ere erortzen hasi ziren, pixkanaka pixkanaka.
‎Lorpenik handiena? Dudarik gabe, bidea egiten abiatu ginela, bidean segitzen dugula eta bidean segitzeko asmoa dugula. Bidean goazela, hainbat eta hainbat azpiegitura berri sortu, eraiki esaten da gaur egun?
2017
‎»Hitzegiten dizuen honek zenbat aldiz ez ote ditu salbatu kretarrak heriotzatik! Zenbat aldiz, kanoiak tiro egitera abiatzen ziren puntuan, ez ote diot bizarretik heldu atorranteari eta galarazi pun! pun!
‎Neska puska harek burua itzuli dik eta begira geratu zaidak. Hartu zidak eskua eta mun egitera abiatu duk. Nik galarazi.
‎Istant berean, krak!, ikonoak berebiziko karraska egin zuen, erdibitua bezala. Hara, baldin ez badakizue, horrelakoxe karraska hotsa egiten dute ikonoek mirakulu bat egitera abiatzen direnean. Gure aitak bertatik ulertu zuen.
‎–Bai! , erantzun nion barreka, eta ondoren jaiki eta ongi etorri egitera abiatu nintzen?. Milaka goraintzi igortzen dizkizu.
‎–Atsegin dut zurekin ezagutzak egitea, madama Hortense! , erantzun nion nik, bat bateko aldarte on baten poderioz eskuan mun egitera abiatuz.
‎Hauek ingurura begira zeuden, inoiz jenderik, etxerik, zerurik edo mendirik ikusi gabeak balira bezala. Zapidun gizonezkoa ezker eskuin argazkiak egitera abiatua zen bere mugikorrarekin.
‎Taldea borbor emozional baten erdian zegoela gogoratzen du begirale nagusiak. Aste batzuk lehenago taldeko kide bat hila zen beste kanpamentu batean, bihotzekoak jota bainatzen zen bitartean, eta Burgiko kanpamentutik alde egin eta Pirinioetan ibilaldia egitera abiatzea erabakia zuten. 23 gazte, lau begirale.
‎Agenteak inongo kontrolik gabe pasa zitezkeen zona batetik bestera. Bazkaldu ondoren bota astunake eta inpermeableak jantzi eta hiriaren azpitik ostera bat egitera abiatu ginen. Estolda nagusia ibai bat goraldian bezalakoa zen eta usain gozo berdina zerion.
‎Txuekak eta Asiainek uste izan zuten mendizale bat izanen zela, bihotzekoak emanda edo istripu baten ondorioz hila. Arraroa gertatu zitzaien Elizondoko kideek laguntza eskatzea halako kontu baterako, baina galderarik egin gabe abiatu ziren. GPSa erabili behar izan zuten mendi gailurrera zeraman pista aurkitzeko.
2019
‎Beste bi zaintzaileak etxetik irten eta enperadoreari harrera egitera abiatu ziren. Ez zen ageri oraindik.
2021
‎Eta han dago, garai batean zirrara erotikoa sortzen zion bolanteari helduta, bera, Malthus, 38 urtekoa, Avgikoa, 2222 honetan mundu hau mendean hartu eta goitik behera aldatzera deitua, bere patuarekin topo egitera abiatuta, atzerakorik ez duen bidaian. Hori da, behintzat, bere buruari esaten diona, auto zaharraren barruan.
‎Sarmiento esaten bazioten ere, Argentinako Errepublikaren fragata hark Presidente Sarmiento zeukan izena. Ontzia, 1901eko otsailean munduaren gerri buelta egitera abiatua, 1902ko ekainaren 5ean Portugaletera iritsi zen, argazkiak eta prentsa daude lekuko.
‎Itsaso beharra aseta edo, mendirakoa sartu zitzaidan bat batean. Nagoreri eskaini ere egin gabe abiatu nintzen. Bere unibertso paraleloan murgilduta segitzen zuen hark, pozik orain, Ibonen mezu pilula irentsi berri zuelako.
2022
‎Afaldu ondoren, lo egitera abiatu dira, lur jota daude.
‎Bere burua entzungailuetakoa baino ozenago entzunen balu, uko eginen lioke bigarren ahotsean saiatzeari. Haurra ikastolako lanak egitera abiatu da, eta auzoa, sukaldetik marrubizko bixkotx zati bat hartu ondotik, komunera joan da berriz.
‎Lur neurtzailea hasperen bat eginez abiatu zen geltokiaren atzealdera. Bertan, bilaketarako, elkarrizketarako eta zalantzarako tarte luze baten ondoren, muzhik erraldoi bat topatu zuen, kopetiluna, baztanga orbanduna, soinean marrega urratu bat eta oinetan zumezko nekazari zapatak zituena.
2023
‎Bezperako ontziak garbitzen hasi zen, kinki eta kanka, gero sukaldea garbi utzi zuen, bazkaria mahaira ateratzeko unerako txukun egon zedin. Saltsa berotu artean, ohea egitera abiatu zen, eta logelako atea ireki orduko ulertu zuen etxe hartan zangoak sartuko zituen azken aldia zela...
‎eskelaren kontua berritzeak heriotza iradoki zidan, aieru txarreko aipamena iruditu zitzaidan; heriotza, bai, betiko loa, ametsen laborategiaren ondoan. Baina komisarioari ezin nion itxaroteko eskatu –edo nik neuk ezin jakin minari eutsi–, eta Gabrieli belarrira xuxurlaturik Bericusera itzul gintezkeela autoa jasotzera, elkarri pega pega eginik abiatu ginen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia