Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2001
‎Gustatzen zitzaion Urrabiara joatea, presa azpiko putzutik beheitixeago, ibaia zabaltzen zen tokira. Han bazen harri zelai bat, urak denboraren poderioz eginiko lana. Uharri leun haien artean bilaka gustura aritzen zen.
‎" Luxia aterizu baxo bat ardo", galdetu zion zerbitzari gazteari. Eginiko lanaren saria. Neskatxak basoa ardoz bete eta sukaldera bueltatu zen, eztul ttikia eginez, etxeko nagusiari gosaria prestatzera.
2002
‎Obretan zegoen Carlos III.a kaleko bidegurutzera heltzen ari ziren. Espaloi berriak egiteko lanak zeuden, eta argiztapen sarea ere hobetzen nonbait. Galipot kamioien inguruan sortzen zen hodei gris iluna ikustearekin batera, Mentxuk ezkerreko kale batetik sartzeko adierazi zion.
2003
‎Ez nekien CĂ­scarren egindako lanaz ala hangoak idazteko egindako ahaleginaz ari ote zen. Orriengatik bazen, ez zekien hark zergatik egin nuen orri pilo hura.
‎Banekien zorionak egindako lanagatik zela esateak lotsa eragiten ziola. Beraz, laburtu egin nizkion zorioneko orriek ziotena.
2005
‎" Oh, putain! Ez da hau, ez da hau!", esan zuen, egindako lan guztia zapi batez kakanahasten zuen artean.
2006
‎Zintzoak izan, beraz, eta gizarteak markatutako bideak segi gainerakoak galarazita daudela onartuz? Zintzoak izan, alegia, eta gogoz kontra egin lana, gogoz kontra errespetatu handi mandiak eta haien gehiegikeriak, gogoz kontra ezkondu, gogoz kontra ekarri haurrak mundura. Non uste duk bizi garela, Martin?
2007
‎Gero, saileko lanaren zama handiena neska etorriberriaren gain uzten hasi zen, artean Edurne inoiz ez bezainbestetan bulegotik kanpo joanda. Eta hala ere, etengabe gutxiesten ditu etorriberriak egindako lanak.
‎Itsasgora 7:15ean bazen ere, bareago zegoen eta lanak espigoiaren bi aldeetara ez ezik Paseo Berrira, Monpaseko arroketara eta Pasaia aldera ere zabaldu ahal izan zituzten. Egun osoan eginiko lanetan ez zuten arrasto bakar bat ere aurkitu.
‎Arrakastaren morroi zegoen aspaldi aukera. Ez zitzaion arreta eskaintzen ongi egindako lanari, itxuraren eragin hanpatuari baizik eta, jakina, erabilpenari egokitu ezean, ez zegoen benetako kalitaterik. Arrakasta, gainera, berez zen iragankorra eta, modaren mende, probetxu gabeko xahuketan eta aitzinamendu gabeko aldaketan jausi bertze erremediorik ez zegoen.
‎Auzo bakoitzak bere karroza zekarren. Guanabo, El Cerro, Guanabacoa, Vedado, Guanimar, Miranao, Habana Zaharra eta bertze hainbat alderditan egindako lanak ikusi ahal izan zituzten jainko eta jainkosaz beterik. Ogun, Chango eta Lemanja, urre paperezko koroak buruan, dantzan zebiltzan kartonezko zutarri borobilen erdian eta gezurrezko zaldiarrain erraldoiak zaindari.
‎Lauzpabortz lagunek eusten zioten txotxongilo bakoitzari, eta ahalegin horiek guziek bat egiten zuten neurrian bihurtzen zen bizidun. Ikusleak, azken batean, panpinaren zerbitzuan egindako lana baizik ez zuen jasotzen ahal, zeren...
‎Etorri zaizkio bi emakume, bat gazte kalparduna, bestea eguzkiak maizturiko ilegorria. Egindako lana erakutsi die Anak eta ilegorriak xamurtasuna galdu gabe esan dio kolore eta lore gehiegi dituela web orriak. Anari iruditu zaio ilegorriari plazera eman diola ohartarazpen hori egiteak.
2009
‎Hainbeste denbora eta gero, ezkutuan egindako lana agertuko dugula pentsatu dut. Satorrak bezala ibili garela, lur azpiko lanean, hainbeste denboran, muturrik ere atera gabe, argia zer den ahaztuta.
‎Orain lanak ematen dizkidana bizarra da. Sekula baino luzeago daukat, eta ematen du hura hazten egindako lanean ahitzen zaizkiola indarrak nire gorputzari. Lau egun, eta hebaindua daukat gorputz osoa oraindik.
2010
‎Askoren aldarriak lor dezakeenaren lehen aztarrenak ezagutu nituen orduan. Askoren artean egindako lana beti samurragoa dela ikasten hasi nintzen. Euskaldunak desagerrarazi gura zituen diktadurapean bizi ginen, armen indarrez agintzen zutenen menpean, eta gainera langileak ginen.
2012
Egindako lan eskergaren ostean, ordea, ahituta sentitu zen zeharo, ezer idazteko indarrik gabe, eta urtebeteko atsedena hartzea erabaki zuen. Haize freskoa hartu, bapo lo egin, taxuz jan...
2013
‎Gibeleko atetik alde egiten zuen inork ez ikusteko. Anaia Ramontxo ere haren ondoan zegoen, baina gehienbat osaba Anjelek hartu zuen bere gain jendeari kasu egiteko lana. Aunitz balio zuen osabak.
‎Erotu egin ginen, bada, pozez erotu, bereziki Flavius, helburuak gertu ikusten baitzituen, nahi zuena baino gehiago lortuko zuela uste zuen orain: guda hura irabazteak ekarriko zionaz gain, nik egindako lanak ere laguntzen zuela ondotxo ohartzen zen, inoiz eskertu ez bazidan ere. Nik ez nuen aukerarik galtzen tribunoari nire maite maltzurraren ahalmenak goresteko; bere fideltasuna, prestutasuna eta umiltasuna aipatzen nizkion, neure buruari ere sinetsarazi nahian.
2014
‎Afalostean, aitona Ximunek berritu dizkio herriko kontuak Manexi: ...k ez dela gehiago ikusten makilarekin; pilota jokoa ere galtzeko bidean dela lehenaz gainera, pilota utzi eta dantzarat eta ostatuetarat joaten hasiak baitziren gazteak lehenagotik, eta jada ez baita partidarik ikusten, ez herrien arteko lehiarik ez bertzelakorik; emazteak ari direla lan guzien egiten, bai eta igandez ere, josten eta lisatzen aritu beharrean baitira, aste egunez ezin izaten dutena egin lan guziez kargatuak direnez gero. Guzia arrangura eta pleinu da aitona Ximun, eta malko pare bat ere xukatu ditu eskuarekin.
2015
‎Eta halanda be, hemengo irudi guztien artean, hauxe da barre egiten duen bakarra! Horrelako gogo jardunetan zegoen hondar beroan jesarrita eginiko lanari buruz, noiz ere hurreratu zaion neskatila bat.
2016
‎Ez, barrenak ez dit uzten. Zelairatzen banaiz, ez dut isilaldia sufritzeko aski hoztasunik edukiko, oihuka hasi ninteke, edo dantzan, edo pultsuak egiten langan
‎Ez zen sinesgarria. Tunel bat egiteko lana hartuta, ETAk tona bat dinamita leherraraziko zuen bertan, geroago benetako tuneletan egin izan zuen moduan. Baina abertzaleok, salatariak ikaratzearren, haize eman genion ipuinari gure paperetan.
‎Han zegoen hiru ordu geroago bidali behar nuen posta, igortzeko prest. Halaber, hantxe zeuden nire aurrekoak egindako lan guztiaren kopiak, kontaktuan egon behar nuen pertsonen telefono zenbakiak eta helbideak. Harrapatu zidaten gauzarik muntazkoena izan zen Conselleko presidentea den Marquet jaunak pasatu zidan posta, guk hartzaileei bidaltzeko:
‎– Nik neuk batera jotzen entzun nituen Kwai gaineko ibaia filmean egindako lanarengatik Oscar saria irabazi zenuenean.
‎Harro zegoen Jose Antonio Agirre, Euskal Zerbitzuen eta amerikarren arteko elkarlana era ofizial batean sinatzea lortu zuen 1942an. Britainiarrekin egindako lan onak estatubatuarren zalantzak uxatu zituen. Euskaldunak propaganda eta espioitza lanean arituko ziren batez ere OSSrentzat –Office of Strategic Services, gerora CIA izango zenaren aurrekaria– eta FBIrentzat.
2017
‎Edozein kontzeptuk badauzka bere ahuleziak eta problematizatua izan behar du, eta jarrera hori erabat emankorra izan da betidanik feminismoan. Gogora dezagun, adibide baterako, publiko/ pribatu, emakume/ gizon, homosexual/ heterosexual... bezalako dikotomiei buruz egindako lan eskerga. Edo “genero” kontzeptuari berari buruzkoa.
‎{ 2} Euskal Herriko feminismoaren historian sakontzeko 1977, 1984, 1994 eta 2008 urteetan eginiko Jardunaldietako ponentzietara jo beharra dago. Hortik aparte egindako lanen artean, bi liburu aipatuko nituzke: Begoña Zabalaren Movimiento de Mujeres.
‎Etxe hauek Mugimendu Feministak betidanik izan duen aldarrikapen nagusiari erantzuten diote, espazio propioak eraikitzeari. Baina badira ere tokian tokiko emakumeen elkarteek ordura arte egindako lanaren aitortzarako lekuak.
‎Beste mota bateko arriskua lanpostuaren beraren iraupenarekin lotua legoke: noiz edo noiz enplegua edo lanpostua bera mantentzea helburu nagusia bihur daiteke eta ez hainbeste egindako lana baloratzea eta horren arabera beharrak (eta lanpostuak) zehaztea.
‎seguru dago elkar ezagutu zutenean bera ez balitz Axirengana hurbildu, bakoitzak zenbait alde egingo zuela, eta bakarrik jaitsiko zela Artxandatik, joan bezala, autoan lo egin eta hurrengo goizean Txato eta jasorik Iruñera buelta; eraiki duten guztia, eta, jakina, heziketa sentimentalari dagokionez, ezkerkeriagatik, eta marikitismoari dagokionez, sexuaren aldarriagatik, handi, larri, gora edo higatuagatik onartu nahi izaten ez duen hitza: maitasuna; hasieratik bukaerarakoa, une zoro haietatik orain duten urmael moduko harreman honetara egindako lan guztia; elkarrizketak; haserreak, batez ere, haserreak; gaizki ulertuak, neke edo utzikeriagatik egindako traizio txiki horiek guztiak: gogo txarrez egindako deiak, lehen irrika sortzen zien bekokiaren kurba leuna itsustasunaren eredu iruditzeari kontra ez egin izana; aldapatxo egin, eta, hala ere, larrualdiak, higadura; baina, baita ere poza, horrenbeste urte elkarrekin hori guztia eraiki izanaren harrotasuna, heterosexualez bestela sortutako harremana, harreman irekiaren kontua...
‎Berak azken 40 urteetan egindako 500 inguru margolan mailutzar batekin kolpeka suntsitzen ageri da Jesus Mari Villar Andiano (Ordizia, 1946) YouTubeko bideo batean. Olioz egindako lan abstraktuak dira, neurri handi samarrekoak. Artearekiko luzaz izandako pasioa ahiturik, ekintza horrekin utzi zion Villar Andianok, joan den asteazkenean, margolari izateari.
2018
‎osatzen ari garen ezagutzen mataza eta liburuxkan bildu nahi ditugun gogoetak izan ditugu hizpide. Laguna iritsi denean ekin diogu elkarrizketari, eta emakume beltzen errealitateaz eta horren inguruan egindako lanaz mintzatu zaigu Jeanne. Gure alboan, bikoiztutako mundu (guretzat) ikusezin batean bizi diren emakumeez ari da, eta zuriok haien errealitatearen aurrean dugun itsutasunaz eta gorreriaz jabetu gara.
‎Akademiarekin beste ezberdintasun bat, gure lanaren errekonozimendua da, ez gaude puntuazio baten menpe. Gure erabiltzaileek pertsonek, udalek egindako lanari ematen dioten balioa da guretzat garrantzitsuena. Zein puntura arte izan zaien erabilgarria egindakoa, edo praktikarik aldatu duten egindako lanaren ondoren.
‎Gure erabiltzaileek pertsonek, udalek egindako lanari ematen dioten balioa da guretzat garrantzitsuena. Zein puntura arte izan zaien erabilgarria egindakoa, edo praktikarik aldatu duten egindako lanaren ondoren. Ezagutzen hierarkia bat ikusten dut argi eta garbi.
‎Seiko harro egongo da egindako lanaz. Badaukate jendea gero pasaporte haiei argazkia aldatzeko.
2019
‎Berak dio emakume indartsuak, proiekzio soziala daukan emakumeak, eremu publikoan aritu ostean (hitzaldia eman ondoren, esaterako) inkontzienteki bilatzen duela gizonezkoen onarpena; emakume horrek behar du gizonezkoak berrestea ondo egin duela. Eta, gainera, bere burua gutxietsi egiten du, garrantzia kentzen dio egindako lanari, lan bikaina izanagatik. Lortutako arrakasta egotziko dio lanean emandako ordu mordoari edo zori onari, baina ez bere gaitasunari, sakon sakonean, uste baitu bere ahalmena agerian utziz gero galdu egingo duela gizonaren afektua.
‎Emakume bertsolari batzuek euren burua kolektibo feministatik kanpo sentitu edo kokatu izana kontuan hartzekoa eta lantzekoa da. Komunikazio zubiak hobetzea, hainbat esparrutatik egindako lana aintzakotzat hartzea, era guztietako bizipenei leku egitea, pentsamendu feministan sakontzea, egiturazko azpiratze mekanismoak bistaratzea eta aitortzea, sistemak eragiten duen elkarren arteko lehiakortasuna desaktibatzea eta lanketa eta tresna kolektiboen garrantzia azpimarratzea beharrezkoak izango dira aurrerantzean ere.
‎Bileron helburua, besteak beste, emakumezko idazleen lana publikoari helarazteko aukerak lantzea izan zen. Bilera haietan egindako lanaren emaitzetako bat 29 idazleren ipuinak biltzen zituen Gutiziak (2000) liburuaren argitalpena izan zen.
‎Berak dio emakume indartsuak, proiekzio soziala daukan emakumeak, eremu publikoan aritu ostean (hitzaldia eman ondoren, esaterako) inkontzienteki bilatzen duela gizonezkoen onarpena; emakume horrek behar du gizonezkoak berrestea ondo egin duela. Eta, gainera, bere burua gutxietsi egiten du, garrantzia kentzen dio egindako lanari, lan bikaina izanagatik ere. Lortutako arrakasta egotziko dio lanean emandako ordu mordoari edo zori onari, baina ez bere gaitasunari, sakon sakonean, uste baitu bere ahalmena agerian utziz gero galdu egingo duela gizonaren afektua.
‎(Iztarteak begiratu ditu) Zazpi eta erdietan igual... (Besapeak ere begiratuz) Oraintxe konturatu naiz oraindik egiteko lan bat badudala! Zazpietatik zortzietara azalduko naiz, ongi?
‎Zentzu horretan ere arreta berezia merezi du Patxo Telleriaren lanak. Autore testutik abiatzen dira bere obrak, idazle batek bakarka egindako lan intelektualetik alegia, baina aktorea eta zuzendaria den heinean bikain bereganatzen ditu antzerkiak eskatzen dituen hitzaren kodeak eta dialogoen erritmoak. Telleriak kapazitatea dauka hizkera ustez zailena erraza eta ulergarria egiteko.
2020
‎Ez, ez da arratsaldeko bostak arte zain egongo; oraintxe bertan joango da jatetxera Danielarekin hitz egitera, eta arratsalderako plana zehaztuko dute. Furgoneta mantsotzeko ahalegina egin du, eta pentsamendu ilunak uxatzeko goizean egindako lanak errepasatzen hasi da; gogora etorri zaio Garik nola aprobetxatu duen haragia zatitzeko plantan berak egindako hanka sartzea, eta gero harekin izandako solasak erabili ditu buruan; lore biltegitik irten direnean kontatu dionaz ere akordatu da, behin antzeko biltegi batean izoztuta aurkitu zuen kardantxiloaz. Txoriaren gorputz izoztua ikusi du berriz, lumen koloreak denak gris arre bihurtuak, hanka bat bilduta eta bestea luzatuta, biak gogorturik, bat bateko hotz eraso batek trapezioko artista bat zurrunduta utzi balu bezala, eta begi bat zabal zabalik geratu zitzaion kardantxilo hark bezala begiratzen zion orain izoztutako trapezistak, esku ahurretik Lezetari begiratzen zion txoriak bezala trapezistak ere jauzi bat egin, muga bat igaro eta atzera bueltarik gabeko lurralde ezezagun batetik begiratuko balio bezala.
‎Bidali nion informazio berria jaso orduko berriz deitu zidan Sandra Cianik, egindako lanagatik eskerrak emateko.
‎Nork berea erosi dugunean, gizona eta biok batera tokatu gara botikako atean berriz ere. Ilusiorik ez egiteko esatekotan egon naiz, onena opa diotenei bost axola diela berak egindako lanak, erakusketaren inaugurazio ekitaldira joaten direnak beste asmo batzuekin joaten direla, eta berak ere ondo dakiela, bere buruari onartu nahi ez badio ere, ez duela zipitzik salduko. Neuk Isabelekin bizi izandakoa gogoratu dut, eta ia ia esan diot aspaldian baretuta daudela diruditen sumendiak erupzioan hasten direnean hauts eta laba oldearen azpian geratzen direla Ponpeia guztiak, betiko kiskalita.
‎Eskerrak eman nahi nizkizuke egindako lanagatik. Hobe genuke hemen ere zu bezalako jende saiatu gehiago bagenu.
‎Bere begiradapean aritzea beti da ikaskuntza bat niretzat. Beti eskertuko diot nirekin egindako lan sakon eta eskuzabala.
‎Traiektoria luzeko antzerki konpainia handien eta azken urteetako korronte berritzaileen arteko eremu batean kokatu daitekeen Kepa Errasti antzerkigileak gaztetasuna eta eskarmentua biltzen ditu bere baitan. Aspaldian euskal antzerkiaren munduan barrena abiatua, barru barrutik ezagutzen ditu arloak bizi dituen gazi eta gozoak; ez testu egile moduan bakarrik, beste esparru ezberdinetan ere garatu baitu bere orain arteko ibilbidea, aktore edota zuzendari laguntzaile moduan egindako lanak aipa daitezke, besteak beste. Ahaztu gabe, telebistarako eta zinemarako gidoigintzan egindako lanak, Aitona mantangorri laburmetraia, kasu.
‎Aspaldian euskal antzerkiaren munduan barrena abiatua, barru barrutik ezagutzen ditu arloak bizi dituen gazi eta gozoak; ez testu egile moduan bakarrik, beste esparru ezberdinetan ere garatu baitu bere orain arteko ibilbidea, aktore edota zuzendari laguntzaile moduan egindako lanak aipa daitezke, besteak beste. Ahaztu gabe, telebistarako eta zinemarako gidoigintzan egindako lanak, Aitona mantangorri laburmetraia, kasu. Antzerkian, Mami Lebrun lanaz gain, eszenatokia ezagutu duten beste bi antzezlanen egilea da, Lur (Xake Produkzioak, 2018) eta Erlauntza (VaivĂ©n Producciones, 2018).
‎Une honetan bi ildo jorratzen ari da: batetik, erotismoari loturiko marrazki minimalistak; bestetik, kafe hondakinekin egindako lan abstraktuak. Serie osoa erakutsi digu:
‎Eustat eko datuei erreparatuz, esate baterako, ikus dezakegu 2013 urtean emakumeek ordu bat eta 31 minutu eskaini ziotela erakunde batean borondatez egindako lanari; gizonek, ordea, 3 ordu eta 13 minutu. Aldiz, erakunde bidezko lanari{ 10} emakumeek 2 ordu eta 55 minutu eta gizonek ordu bat eta 57 minutu (Sagastizabal eta Luxan, 2015).
‎Aktore izateaz gain, gidoilari ere badugu, zuzendari, eta liburu honekin gero eta gehiago, idazle. Esanguratsua da, zentzu horretan, Amancay Gaztañaga eta Miren Gaztañagarekin batera sortu duen Kamikaz kolektiboaren baitan egindako lana, bere fazeta askotarikoak erabiltzera bultzatu duena: Käffka lanean, kasu, zuzendari, aktore eta gidoilari ibili zen, Euli giron berriz aktore sortzaile, beti ere kolektiboak erakutsi ohi duen arriskuarekiko eta ahots propioen bilaketarekiko leial.
2021
‎Ur jauzi handien orroa izan zitekeenak eta naturaren soinu txikiek girotu dituzte emanaldiaren lehen minutuak, eta Ching Ying Chien dantzari gaztea felidoen arintasunarekin eszenan agertu denean Erresuma Batuko Dantza saria lortu du pieza honetan egindako lanagatik ulertu dugu atzean utzi behar genuela gure mendebaldar erritmo estresatua, beste dimentsio batean sartzeko baimena lortuko bagenuen. Zirkulu handiaren inguruan lau musikarik hartu dute gidari espiritualen rola eta zurmailuekin zein ukabilekin markatu dituzte kontakizun sakratuaren erritmoak.
‎Azpimarratu behar da altxor hori ez dela gureganaino iritsi memoriaren alde erakunde publikoek egindako lanaren ondorioz, edo ikerlarien edo historialarien eginahalagatik, ezpada gizon txiki eta saiatu hark lekukoekin harremanetan jarri, interesa agertu, errespetua azaldu eta galdetu zielako: “Eta zuek, nola gogoratzen duzue 36ko gerra? ”.
‎Gure osasun asegurua ez zen oso ona eta Euskal Herrian familiatik gertu geundeke. Baina orain bueltatzeak bi urte hauetan egindako lana desegingo luke. Alferrik orain arte egindako guztia.
‎Gogo onez ekin zion dena kontatzeari. Ordura arte egindako lan guztiaz aritu zen, gerraren eztandak Londresen harrapatu zuenetik. Azaldu zion kongresuko emakume batzuek hitz egin zutela herrialde neutraletako Atzerri ministroekin eta horiek sinatutako agiriak zeramatzala poltsan.
2022
‎Urte batzuk pasatu behar izan dira arrazializazioaz hitz egiteko eta arraza zapalkuntzaren ardatza gure testuetara ekartzeko. Feminista antiarrazisten antolakundeek ikuspegi dekoloniala txertatzeko egindako lanari esker, eta subjektu politikoen ulerkera zabaltzeko egindako interpelazioei esker, hasi gara geu ere ikuspegi edo kokapen horien inguruan hausnartzen.
‎1990eko hamarkadan tortura sexistak agerpen publikoetan salatu ziren, baita irakurketa politikoak egin ere, euskal emakume* disidenteen kontrako bortxa berezitu eta matxista hori ikusgarri egiteko (Dañobeitia, 2021). XXI. mendean ere tortura sexista ikusgarri egiteko lana egin da, baina oraindik ere gatazka armatuaren aroko biolentziez, zauriez, arrakalez ezin da guztiz aske hitz egin, eta transmisio eten bat gertatu da.
‎Nahiz eta azken urteotan herri burujabetzaren eta hizkuntza eskubideen auziek Euskal Herriko Mugimendu Feministan urratsak egin dituzten, ez da hala izan bestelako ikuspegi feminista hedatuenetan (Estatu mailako mugimendu feministetan, feminismo akademiko, feminismo mediatikoan, eta abar). Oraindik ere mugimendu feministaren barruan geure herri azpiratze hori ikusgarri egiteko lanean aritu behar dugu, eta horrek are gehiago zailtzen digu zapalduaren diskurtsotik urruntzea eta zapaltzailearen posiziotik lan egitea. Alegia, zapalduaren kontzientzia horrek pribilegio zuriak birpentsatzean erresistentziak ekarri dizkigulakoan gaude, zapaltzaileak izan gaitezkeela onartzeak geure herri erresistentzia horri traizio txiki bat egitea ekarriko bailuen.
‎Nola hurbildu ijito kulturara, euren bizipenak eta esperientziak hobeto ezagutzeko eta ulertzeko? Aipatzekoa da Amugek [48] azkeneko urteetan Euskal Herriko Mugimendu Feministaren barruan egindako lana.
‎Ordura arte, guk egindako lana ez zuten modu batera edo bestera produkzioarekin zerikusia zutenek baino ikusi eta, jakin mina tarteko, gure jirako jende mordoxka bildu zen Elebeltzen. Gehientsuenak ingurukoak ziren, eta asko eta asko gure inguru hurbilenekoak.
‎Soka rekin, eskolan jazarpena sufritu eta jasaten dutenak, haien senideak eta horri aurre egiteko lanean diharduten guztiak hartu nahi izan ditut gogoan. Nire asmoa, bidaia honekin, Igorrekin batera sokari tiraka, gogoeta egitea besterik ez da.
‎Honezkero badakigu ordea analisiek geruza ugari dituztela, eta elkarrekin lotura duten elementu anitz. Horregatik, emakume hauen parte hartzearen inguruan egindako lan eta ikerlanetan behin eta berriz gurutzatzen dira sektorearen egoera; izoztutako salmenta prezioak eta etengabe hazten doazen gastuak; errelebo falta; sektorea osatzen duen egitura tekniko eta administratiboa; ordezkariak; beraien jardunarekiko eta baldintzekiko ezezagutza, bai egitura ustez laguntzaileetan, bai jendartean, oro har; beraien produktuen balio eta estimu galera.
‎1989an Vicente Mazariegosek jaso zuen etxeko lanen izaera eta irismena, ikusezina dena, dibertsifikatu eta zabaldu egiten direla familia erabilerako ondasunen ekoizpenera bideratutako etxe ustiategietan, sakabanatutako habitata nagusi den lekuetan, eta etxe familiaren eta ustiategiaren arteko integrazio espazial horren garrantziak berebiziko ondorioak zituela emakume nekazarien errealitatean (1989: 212). Muñizen hitzak hartuta, emakumeen zailtasunetako bat ustiategian bertan egindako lanaren, etxeko lanaren eta landa lan jakin batzuen arteko banalerroa egitea da, emakume nekazariak familia esplotazioan egiten duen lana bi aldiz ikusezina delako, etxeko lanak ez ezik, kontabilizatzeko zailak diren ustiategiko ekoizpen lanen zati handi bat ere hartzen duelako (2002: 5).
‎Ni baiezkoan nago, ordea. Izugarri eskertzen dizkiet orduan egindako lana eta irekitako ateak. Ezin dira alferrik galdu urteotan emandako denbora, egindako kilometroak, entzundako iruzkin matxistak, behin eta berriz leporatutako akatsak, entzun ez ziren ideiak, aintzat hartu ez ziren ekarpenak, baloratu ez den lana...
2023
‎Txantxetako, eta ez hain txantxetako gauzetan […], hainbeste diru gastatzen den errian, guzurra dirudi euskal kantarien aurka jardutea, jaialdi bategaitik behar leukeen erdiaren erdia eskatzen dabelako. […] Artea egitea lan bat da, giza eginkizun bat, herriak behar duen zerbait; ez beharrezkoena, baina gizakumeak lehen beharrak betetzen dituen ondorenean beharrenetarikoa. […] Artistak profesionala behar du izan; ez profesionala dirua irabazten, lan egiten baino.
‎Hortaz, kasurik onenean bi edo hiru egonaldi egiteko denbora izango duzu proiektua sortzeko. Azalara gazte asko etortzen dira egonaldia egin aurretik lan espekulatibo bat eginda, hau da, lanean jarri aurretik beren buruan dagoeneko pieza sortuta daukate: badakite norekin lan egingo duten, nolakoa izango den argiztapena, eta abar.
‎Ez da benetakoa. Niretzat esposizioa interesgarria izan daiteke, garatutako gaitasunak praktikan jarri eta sortutakoa besteekin konpartitzeko, adibidez egindako lana adin bereko beste talde bati erakustea, haien iritzia jaso eta elkarrekin hausnartu ahal izateko. Hala bada ondo, baina erakusten dugun horrek ez du zertan beti obra bukatu bat izan behar.
‎Baina amarengan eta bion arteko harremanean pentsatzeak artegatu egiten nau, ezinegonera eraman. Askotan irudikatzen dut neka neka eta nazka nazka eginda lana uzten duela bizitzaz gehiago gozatzeko eta nirekin beste era batera egoteko, baina nire irudimena ez da istorio horri bilakaera pozgarria emateko gauza.
‎Beti aldatzen da sormena sortzailearen bizipenen, minen eta esperantzen arabera, eta hemengo egonaldiak inoiz pentsatuko ez nituzkeen eremuetara eraman nau kantuen sorkuntzan. Ezin, ordea, lehen bezala erakutsi egindako lana. Zuzenean jotzeko aukera ere izaten dut batzuetan, hemengo areto txiki batean, baina ikus entzule bakar burbuilako kideak izan ditzaket.
‎Barrura begiratzeko momentua. Azken urteetan egindako lanaz hausnartzeko unea. Liburu hau idazteko garaia.
‎Aurrera egiteko lan berriak hartu behar nituen. Bizi ahal izateko denari bai esaten nion.
‎David Bowieren itxurako makillaje batekin nire interpretazioan izugarrizko indarra eta esfortzua jarri nuen. Grabaketa ikusi nuenean konturatu nintzen alferrikakoa izan zela egindako lana. Ez zuela ezer berezirik ekartzen, eta helarazi nahi nuen emozio hura ez nuela helaraztea lortzen.
‎Eta esan beharra dago: aktore eta sortzaile honen hainbat emanalditan hunkitu izan diren bihotz horiek guztiak ondo egindako lan baten ondorioz hunkitu dira, ez kasualitatez. Dena ez da gezur, dena ez da amarru.
‎Patri Urkizu idazle lezoarrak euskal antzerkiaren inguruan egindako lana eskertzekoa da. Izan ere, antzerkiaren bibliografiari dagokionez euskaldunok hutsune galanta dugu, eta zentzu horretan, bere ekarpena ezinbestekoa izan da.
‎Lizitaziorako gu aurkeztu ginen, baina udaletik ez genuen erantzunik jaso. Egindako lan guztia pikutara! Ez atzera ez aurrera.
‎Jose Martin Urrutia Txotxe artista elgoibartarrak 2018ko otsailean utzi gintuen, baina egindako lan itzelaren arrastoak gelditzen zaizkigu. 1995 urtean sortutako Euskal Antzerki Talde Amateurren Elkarteko (EATAE) kide izan zen.
‎Adibidez, Afrikako umeei aldez aurretik probatu gabeko medizina bat ematea bidezkoa al da? Horregatik bada, esperimentazioak aldez aurretik egindako lana izan behar du, etxean, entseguetan, desorduko elkarrizketetan sortzen den lana. Hala ere, logikak baztertuz eta kontraesanak sortuz, bertsolaria beti daukagu es (per) imentatzen, beti dago bidaiatzen, bai fisikoki bai mentalki.
‎Japoniako noh teatroan aktoreak egindako lana ikusleari gustatu bazaio, berarengana hurbildu eta zera esaten zaio, “gaur gustatu zait zure lana, gaur izerdia bota duzu”.
‎Sortutako energia, sortutako magia, desagertuz doa. Emanaldia bukatu ondoren beti egiten dut egindako lanaren errepaso bat. Gogoeta bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egindako 59 (0,39)
egiteko 8 (0,05)
Egindako 3 (0,02)
eginiko 3 (0,02)
egin 2 (0,01)
Eginiko 1 (0,01)
egin aurretik 1 (0,01)
eginda 1 (0,01)
egitea 1 (0,01)
egiten 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia