Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2017
‎Eta bele eta belakitasun horren barruan bakoitzak dauzka bere metodoak, baina esango nuke oso erne egotean datzala, sekretua. Gizartean, inguruan gertatzen denarekiko erne egon, gogoeta egin eta gero gogoeta hori partikularra izatea."
‎Pozten gara, ni ere pozten naiz, denok poztu beharreko albistea da turismoak gora egin eta gero eta bisitari gehiago izatea Euskal Herrian (utzidazue orokortzen datua). Ona da gure ekonomiarentzat.
‎Gutxitan azaltzen da hemendik nagusiaren andrea. Baina gaur etorri da, eta nagusiarekin hitz egin eta gero, berak, lore sorta hau oparitu dit, eta eskerrik asko guztiagatik esan dit. Eta nik" Milesker zuri ere, Andrea, bihotzez, milesker zuri ere" erantzun diot, eta uste dut benetan esan diodala.
‎Nire ile beltza hartu eta orrazten hasi da. Kopeta bat egin eta gero apaintzen hasi da.
‎" Tragedia duela hiru urte gertatu zen", esan zuen neskatoak;" zure arrebak alde egin eta gero, alegia".
‎Azken sigi saga gelditzen zitzaien, Puidemoro menditik zetorren ibaiarekin bat egin eta gero, lautadako Xabierregarai herrixka begiztatu aurretik, halako batean, harri puska bat malkartu zitzaienean bere buruen gainera.
‎Bertan jaio ginenok, ostera, edozein gauza behar dugun aldiro, alboko herrira joan behar dugu autoan; baita gutun zertifikatuen bila ere postaria etorri denean ez bagara etxean egon. Trenbide pasaerak beste guztienak egin eta gero egiten dizkigute, farmazia egun batzuetan bakarrik irekitzen dute, medikuak ordutegi estua du, herri askotan ez dago eskolarik, ogia non erosi ez daukagu, eta, orain, BBK k Bizkaiko herri txikietako bulegoak itxi nahi ditu. Hesiz inguratutako txaletak eraikitzea modan jarri zenetik hona, han etorri zitzaizkigu ez dakit zenbat bizilagun berri.
‎Tourraren ostean, nola ez ba, kriterium dantza izan zen, eta Les Nations erlojupeko luzera bueltatu zen Anquetil, aurreko urteetan kale egin eta gero. Garaile irten zen eta bigarrenari, Gilbert Desmeti, bederatzi minutu atera zizkion.
‎Zazpigarren etapan erantzi egin behar izan zuen Anquetilek maillot horia, baina horrek ez zuen atsekabetu. Handik bi egunera, Besançon eta Thonon Les Bainsen artekoan nagusitu zen, Planckaert belgikarrarekin eta beste ziklista batzuekin tropelari iskin egin eta gero.
‎Aurreko urtean eztanda egin eta gero, askok espero zuten Anquetil gailurrera aitaren batean iristea eta hankapean hartzea arerio guztiak. Ikusmin handia zegoen.
‎Kobaren txoko batean txalapartaren soinua, ekaitzaren ostean eta bidaiaren hasieran entzundako soinu bera, espazio guztia betetzen hasten zelarik. Edabea beraiengana iristean urrup egin eta gero, bai beso bai zangoetan ukendu likits bat igurtzi zieten emakume haiek irribarretsu. Oraindik mesfidantzaz, arropen artean zeramaten hainbat laban ukitzen zituzten badaezpadako erasoaldi bati erantzuteko prest, baina hasierako tentsioa lausotzen hasia zen edabe zein ukenduaren poderioz seguruenez, eta suaren inguruko dantza erritual baten, ikusle izatetik partaide izatera pasatu ziren, adar antzeko zein txalaparta soinuen besoetan eroriz.
‎Ilundu orduko, sua piztuko dugu eta haren epeltasunean elkartuko gara elkarri eguzki bira berria emankorra izan dadin opaz. Joan den urteaz geroztik etxeko atarian ditugun erramuak botako ditugu sutara, eta berria eramango dugu bueltan, garrak erabat amatatu aurretik haien gainean salto egin eta gero. Federik gabe, baina konbentzimendu osoz.
2018
‎(Barrezka hasi da berriz ere, baina Julenek ez duenez barrerik egiten, isildu egin da.) Beno... e... bihar arte, polita. (Komikoki eskuekin muxuak bidaltzen hasiko da telefonotik, hori egin eta gero, soinekoa berriz dotore jarri eta ama serioaren papera egiten saiatuko da.) Ez badugu gosarian elkar ikusten, zereal guztiak jan itzazu, bai Julentxo. Hartz itxura duten zereal horiek guztiak, bai?
‎(Julenek, orain arte konturatu ez bagara ere, kable antzeko batzuk daramatza erantsita eskuetan, eta inolako teklaturik erabili gabe idatz dezake. Hasperen egin eta gero.) EGUNEROKOA. (Kristalezko horman argia piztuko da berriro ere, Julenek bere Egunerokoa idatz dezan.
‎Kar, kar, kar! (Horrenbeste barre egin eta gero eztulka hasiko da eta ia itoko da; dibertigarria izango da ikuslearentzat bere mugimenduak eta jartzen dituen gehiegizko aurpegiak, Julenentzat ez bezala.) Ai, ai! Ene ama maitea!
2019
‎Davek ezikusia egin zien. Spitz ordea, lehenengo saiatu zen batekin borroka egiten eta gero bestearekin. Billeek adiskideki buztana mugitzen zuen.
‎Idatzi bat bere zamarra poltsikoan gorde zuen, eta bestea Joeren kapela barruan. Hori egin eta gero, isilka misilka urrutiratu zen. Aurrena poliki, zaratarik ez ateratzeko, baina gero korrika bizian.
‎Bi jeneralak, lasai eserita, tontor gainean. Azkenean, borroka latz eta ikaragarria egin eta gero, Tomen mutilak irabazle geratu ziren. Kontatu zituzten hildakoak, zauritutakoak, presoak eta abar...
‎Eta hurrengo batetarako berriro, bere borrokaren eguna, lekua eta zehaztasun guztiak ipini zituzten. Hori egin eta gero, Tom bere etxera itzuli zen.
‎2013an Suediako Gobernuak ikertzaile bat izendatu zuen kasu horretan zerk huts egin zuen aztertzeko; Säterko ospitale psikiatrikoan egon zen artean lege aldetik eta osasun aldetik zer tratamendu izan zuen jakiteko. 2014ko martxoaren 19an, 64 urterekin, askatu zuten Bergwall Säter dik, 23 urte han egin eta gero. Nahaste psikologikoarekin jarraitzen zuen arren, zainketa psikiatriko forentsea erregimen irekian egingo ziotela esan zuten
‎Goizean goiz egiten dut korrika, eta egun osorako energia ematen dit. Irratiko lankideek esaten didate nola edukitzen dudan hainbeste energia korrika egin eta gero. Erantzuten diet ez banu korrika egingo ez nuela energiarik edukiko.
2020
‎Dena dela, eta hegoaldetik hirbururaino ardoa kupeletan ekartzeko behar adina diru eskainitakoan, Ollanda Dorreko jaunak idazkari ere hartu zuen nire aita. Azken hau oso garrantzi handiko gauza izan omen zen nire aitak bere senitartekoen patuari uko egin eta gero, hots, nire aitajaunaren aroztegia bertan behera utzi eta gero, nolabait bizkarra eman zion artisauen taldeak barkatuta izan zedin, eta baita zeharo arrotz eta ia bultzaka sartu berria zen beste giza taldeak, merkatarienak, muzinez eta guzti onartuta ere. Aita merkatari zen, oso merkatari azkarra ere bai, bizpahiru urtez negozioa sendotu eta berehala zabaltzeari ekin ziona.
‎Topa egin dezagun! berdin dit bi arloteok ni mozkor mozkor eginda zerraldo erorita lapurretan egiten didaten ala horrekin txortan egin eta gero potrozorriak edo harrapatzen ditudan. Aitortu ere behar dut bi arloteokin, ordea, Done Paulo Elizako jauntxoekin baino gusturago sentitzen naizela, hau da, nire alderdikideekin bainoago.
‎Jakina, seminariotik ihes egin eta gero bilin boloan ibili delako, noraezean, potrojorran buhameen antzera, jatekoa nola edo non lortzen ez dakiela nire aitak bota egin du bere onetik at eta niri zorrotz zorrotz begira, horrexegatik itzuli da barkazio eske. Baina, oso berandu da, gauza asko gertatu dira, ezin ahaztu direnak, alde egin zuenetik, berak hautatu zuen bere bidea, joan dadila etorritakotik ebatzi egin du.
‎Badirudi momentu hori ez zaiola oraindik iritsi EAJri. Bizikidetza berdintasunean lortzeko hamaikagarren saioa egin nahi du, baina horrek hamaikagarrenez porrot egin eta gero, zer proposatuko du. Lehen, ETA zen; orain, krisi ekonomikoa.
‎Estebanek alde egin eta gero, Asuni tokatu zaiona ez da samurragoa izan. Beste emakume asko bezala, etxean geratu da, Lutxanan alaba biekin.
‎Hori egin eta gero lagun guztiei agindu zien:
2021
‎Horregatik garbitu zuten, eta horregatik ere Luzaroko jendeak bere heriotza otzan otzan onartu egin zuen. Azken hau ezin argiago egiten zaio nire nebari, ezin du ahaztu, horregatik berak bai, berak Luzarotik alde egin zuen behin betiko, batez ere gure aitaren hiltzaile harroputz horrekin Luzaroko kaleetan topo egin eta gero. Ezin zuen sinistu, defecto de forma ez dakit zer, baina kalean zegoen babes gabeko gizon adintsu bat hil zutena, bi tiro garondoan, zuzen zuzen eta atzetik, egiazko koldarren modura, bi tiro eta listo, lan garbi garbia, inolako oztoporik gabe ekaineko arratsalde batean, gure aita portuko tabernara oinez zihoala bere lagunekin musean aritzeko, luzarotar gehienak bertan zeudela udako aurreneko eguzki izpi biziez gozatzearren.
‎Zergatik? Oraindik aiko maikoetan nengoelako, nire nebarekin hitz egin eta gero. Eskainitako domina onartzeko hainbat aitzakia bildu arren, onartzeak ere traizioaren usaina duela sumatzen hasia bainengoen.
‎Dominarena aparteko eskaintza zen, nolabait ere nire txikitako herriarekin berriro adiskidetuko ninduena, eta gainera bizian maiteen dudanari esker, musikari, Liverpooleko sari ospetsua irabazi eta gero munduan zehar agian pittin bat ezaguna, gutxienez, egin nauen musika. Orain, azken buruan hamaika gogoeta ergel eta goibel egin eta gero, banago zinegotzi gazte eta jator honen aurrean, senitarteko dudana, udaletxe barrura azkar sartzeko erregutzen didana, danok zain dittuzu. Nire zain, aspaldian erbesteraturiko piano jole luzarotarra, Conservas Ábalosen jabearen alaba, azken urteotan Luzaro zeharo ahaztu egin zuen oraingo alaba kuttuna, honaino aiko maiko ailegatu eta nola edo hala zain dituen auzoko guztiak bertan behera uztekotan dagoena.
‎Hala eta guztiz ere, eta nire kaleko lagunek nire zaletasun sasi sekretuari buruz zituzten susmoak alde batera lagata, ez dut uste inoiz pianoa nire ogibidea bihurtuko zela asmatu zutenik, are gutxiago nire arloan hain goraino iritsiko nintzela, nire ustez orain dela gutxi emandako Liverpooleko sariak ondo baino hobeto adierazten duenez, beharbada munduan diren musika sari handietariko garrantzitsuena, batez ere musikari gazte baten karrera sustatzeko orduan. Eskuarki, gertatutakoa gertatu eta Luzarotik alde egin eta gero beste edozein zereginetan, buruhauste handirik edo ezer egiteko lan handirik emango ez zidana, jarduten nuelakoan egongo ziren, hain zuzen ere oraindik ere gogora ekartzeko guztiz gogorra, mingarria, atsekabe hutsa, egiten zaidana ahazteko bidean, edo bestela esanda, isilpeko edozein gauza, gehienok ahanztura isilean bakarrik antzeman ohi duguna.
‎Lotsak nago, ikaragarri hestu hartuta, ni azken urteotako luzarotarrik omentsuena benetan izaten baldin banaiz, horrek Luzaroren alde batere onik adierazten ez duela esateko. Isiltzen naiz inolako zergatirik ez eman nahian, nekatuta nago eta gorazarrearen eguneko gorabeherez hitz egin eta gero atzetik kuxkuxean dudan nire senarrarekin inoiz baino bakarkiago egon nahiago nukeela konturatzen naiz.
‎Ageri da, baliteke, antzeko aitorpen bat egin eta gero oso modu onez, adorez, nagoela edozein gauzatarako. Hura ere pozten da, nire jarrerak den dena errazago eta arinago egiten baitu, batez ere soberan omen dauden aitzakiak, xehetasunak, zuriketak eta antzekoak alde batera lagatzea.
‎Luzaro? Zeharo ahaztuta nuen, bertan ez zitzaidan batere geratzen, batez ere nire gurasoak hil eta nire nebak Bilbo aldera alde egin eta gero. Oroitzapenak, bai noski, haurtzarokoak, oroitzapenik goxoenak, agian gehienak bat izan ezik, denok ondotxo dakiguna, denok urteotan ahazten saiatu garena.
‎Eta zergatik ez diguzu guri laguntzeko eskatu? azkenik, eta nire ustez agurearekin talka egin eta gero honek bizikleta bahitu zidala gezurra botatzeari esker, nire amak erabaki zuen.
‎Arratsaldeko zazpiak izan aurretik banago ni zorioneko taberna honen aurrean nire irakasle txit jator eta arduratsuaren zain. Banago berak esan baino lehenagoxe nire etxetik ihesi egin eta gero, hau da nire amaren biraoei eta nire arrebak Yâsserri laguntza eskatzeko mehatxuari entzungor. Baina banago, batez ere, nazka nazka eginda asunto hau guzti honetaz.
‎Auzoko berriak mairuak zirela asmatu orduko, eta zer esanik ez guztion ama omen zenarekin eskaileretan topo egin eta gero, Brahim gaztea gogora etorri zitzaidan, traizionatu egin ninduen mairu zikin madarikatua, behin batean koarteletik amarruez ia herrestan eraman eta bere lagun batzuen laguntzaz bahitu egin ninduena, behar beste informazio erauztearren. Nik ez nekien gauza handirik kuarteleko nondik norakoez eta, hala eta guztiz ere, denetarik egin zidaten koartelera nola sartu asmatzearren.
‎Ez dut uste agure nazkante horrek nire anariari aurre egiteko adore izango duenik, are gutxiago adar jotzeko gogorik, Hâkimekin egin bezala. Yâssarrek eskaini adina ardo edango du, baina azken zurruta egin eta gero labana sakelatik lasai lasai aterako eta hâluf madarikatu horri lepoa ziplo moztuko dio; baliteke apurtxo bat txoriburu eta etxekalte galanta izatea gure arrebak esan ohi bezala, sarritan ere arriskutsua, ogibide omen duen hshishak jota dagoenean, baina ez da batere makala nire anaia bere etxekoen alde egiterakoan!
‎Atzo arratsaldekoa demasa izan zen, benetan zoratzeko modukoa. Udaltzainek, datuak eskatu eta euren arauek edo eskatu bezala, ez sinestuena egin eta gero, nik emandako helbideraino lagundu ziguten. Jainkoari esker, gure amak inoiz ez bezala aurre egin zien, hau da, inoiz baino nahigabetuagorik.
‎Zorionez ez genuen Petrineria kaleko atariko txirrin guztiak banan banan jo behar, halabeharrez aztoratu egin genuen lehenengo auzokoak, eta tarte luze batez hausnarrean egin eta gero, Ruiz Payueta jaun ezaguna laugarren pisuan bizi omen zela erantzun baitzigun. Eskerrak bihotz bihotzez eman genion eroan oneko auzoko horri, eta berak esandako pisuko txirrina jotzean atariko atea zabaldu egin ziguten tutik ere esan gabe.
‎Harekin tupust egin eta gero bizikleta eskuetatik kendu egin zidan.
‎Gabrielen ustez, berriz, bere auzoko elkartekoek ez zioten bere emaztearen atzeneko egunak ahalik eta zoriontsuenak eta ahal bezainbeste lasaiak izan zitezen samurtu. Ez behintzat berak bere emazteari hainbeste urte pasa eta gero hainbeste buruhasute eman eta egin eta gero ez esateagatik zor zion amodioa erakusteko gogoan zuena gauza zezan: euren bizi guztiko etxean azken hatsera arte ohe ondoan egotea.
‎Akordio osoa eginikoan, erran zion alabari beretako baitezpadakoen jotzen zuen ezkongaia hautatu ziola. Alabak, jakinik behin gauza bat egin eta gero alferrik direla aholkuak, erran zion Jainkoa laudatzen zuela guziagatik; eta, ikusirik ama hain arrotz berekiko, nahiago izan zuen obeditu, bere buruaz urrikaldu baino. Eta, hainbertze zorigaitz arintzeko, jakin zuen Fortuné Infantea eri zela, hil hurran21; baina ez zuen sekula oinazerik azaldu, ez amaren eta ez bertze nehoren aitzinean, eta hainbertze behartu zuen bere burua, non malkoek, bihotzean gorderik nahitaez, odola isurarazi baitzioten sudurretik; halako moduan, ezen bizia galtzeko perilean egon baitzen.
‎Floridek, ustez kontsolatzen zuelakoan haren desolazioa zenak, arrastiri oso bat eman zuen ahal zituen elerik ederrenak eginez gizonari, haren damuaren handia albait hobekien leuntzeagatik, eta segurtatuz bilatuko zituela berak moduak gizonak uste baino maizago elkar ikusteko. Eta, goizean partitzekoa zenez eta hain ahul zegoenez, non ezin baitzen ohetik mugitu, galde egin zion andereari arratsean jin zedin bera ikustera, jende orok alde egin eta gero; emaztekiak hala eginen zuela agindu zion, ohartu gabe amodio muturrekoak ez duela arrazoirik. Gizonak, anderea hain luzaroan zerbitzatu eta nehoiz harengandik entzun duzuenaz bertzelako tratamendurik ukan ez zuenak, erabat etsiturik ez zuela nehoiz errezibitu ahal izanen, eta amodio gordeak eta harekin egoteko bide guziak zerraturik ikusteak sortzen zion etsipenak joa, kito edo doble eginez jokatzea deliberatu zuen osoki galdu edo osoki irabazteko, eta bere buruari oren batean kitatzea merezi zuela uste zuen ongia.
‎Semeno Iruñerriko herri txiki batean ezkutatu zen momentuz, baina berehala, Uharteko Eneko Santxezek mezu bat bidali zion eta haren bidez Errege aurrean ostiral goizean lagunekin batera aurkeztu behar zuela adierazi zion. Uharten agertu zenean anaiak harrera hotza egin eta gero, isilik entzuteko aginduta, hizketan hasi zitzaion saloian:
‎Azkenik, hurrengo goizean, ontzirako azkeneko horniketa guztiak egin eta gero, urrea larruzko zakuetan atera zuten ordu gutxi batzuetan ongi babestuta. Arratsaldean bazirudien Kayeseko herritar guztiek agurtu behar zituztela.
‎Biharamunean, ez, biharamunean ez, gustatuko baina ez, txortan egin eta gero, ezin baldarrago jokatu nuen, nirekin ohean etzanda zegoen neskato pinpirina ikusita, eta lotsak eraginda, arineketan jaiki eta jantzi nintzen-eta.
‎Eta oraindio ohean gaudela, oraindio arnasestuaren hondarrez arkitekto handiustekoaren ohe erraldoi ezin postmodernoagoan txortan ezin kemen eta trebetsuago egin eta gero, eta neure aspaldiko garai benetan bihurriagoetan bezala, erdi ezkutuka edo hiru aldiz erabili eta aldi berean ere lekuko bakarra dugun atiko erdi hutsetik alde egitekotan dagoela, Laura aiko maiko sumatzen dut aurreneko aldiz.
‎Garai hartan bai, ezkerreko abertzale sutsu sutsua nintzen, banituen ere nire zalantzak, batez ere noiz edo noiz eta halabeharrez iritsi behar zen independentziaren osteko gizarte horren antolakuntzari buruz; Albaniaren eredua guztiz gaitzesgarria begitantzen zitzaidan, eta behar bezala gogoeta egin eta gero zeharo beldurgarria ere bai. Hala ere, inola ere dudatan jartzen ez nuena Euskal Herria askatzeko eskubidea izan zen, beste batzuek Aljeria edo Irlanda askatzeko izan zuten bezala.
‎Hala agindu zidan nire auzoko taldeburuak, edo hobeto esanda, nire auzoko Herrikoan denoi aginduak eman ohi zizkigun buruzagi handiuste edo harroputzak, auzoko abertzalerik sutsuena, hots, tabernako ahoberoena, bortitzena, kaikuena. Bada garaia organizazioaren alde zer edo zer egiteko, zor diogun konpromisuari eusteko, hala esan zidan argi eta garbi, ordura arte, hau da, hamaika sabotaje eta kale iskanbilak egin eta gero, aiko maiko izan bagina bezala bakar bakarrik, ala gutxienez gure sakelako diruaz, egunero hamaika Keler zurrupatu eta noizik behin ere presoen aldeko itsulapikoan txanponen bat bota eta gero. Asteburuetako kale borrokan parte hartzeaz eta batez ere hitzez behintzat aldeko nintzen erakundeari laguntzeko unea azkenean heldu balitzait bezala, urtetan, sikiera auzoko lagunekin bat etortzeko edo agian benetan sinistuta nengoela-eta, lau haizetara, eta batez ere nire auzokideen aurrean, hau da, auzoko abertzalerik sutsuen aurrean, etengabe aldarrika ari ginen abertzaletasunari eusteko parada ezin hobea.
‎Bada, orduan, betiko gorde eta isildu behar izango dudan zerbait, ez da bakarra izango. ...aiteke, batez ere badabilena oztopatzeko modukoa denean, eta geure artekoa ez dabil batere gaizki, ikaragarri ondo baino, geure artekoa inoiz izan dudan harremanik asegarriena da, inora ez doazen ez baldin bada betiereko bizimodu hutsal batera harreman gehienak bezain atsegina, goxoa eta batik bat lasaia, eta hori da, nire emaztearengandik banandu eta gero, makinatxo bat amets eta egitasmori muzin egin eta gero, nire gaur egungo bizimoduaz nola edo hala moldatutakoan, gogokoen dudana: lasaitasuna.
‎Edonola ere, derrigorrezko bisita zein eritzi arinak egin eta gero, besteak beste herri honen itxuraldaketa, apur apurka baina baita geldiezina ere, delako museoa adibide hutsa denez, alde zaharreraino gerturatu gara pintxotan derrigorrezkoa ere zen bakailaoa bazkaltzera joan aurretik. Laurak pozarren ematen zuen, gaur arte ez bezala, nik etengabean esan eta egiten nituen txantxa zein zirtoei beti adi eta irribarretsu, bere ohiko sudur zimurdura, maiz pose bat besterik ez dena, egun batez erabat ezabatu balu bezala.
‎Alde horretatik, eta nire emazte ohia rekin bizitutakoa, edo hobeto esanda, harengandik espero eta azkenean topatu nuena oso kontutan izanda, hau da, berari bakarrik egokitzen zitzaion bizimodu guztiz konbentzional eta batez ere zeken bat, hain zuzen ere ni bezalako koitadu batek inola ere ezin eman ziona, Laurarena aldiz bikaina da, agian larregi, nirearekin inola ere bat ez datorrena. Esan liteke geure harremana bikain bilakatzeko saioan hil garela, elkarri hamaika promes eta asmo egin eta gero ezinarekin topo egin dugu. Ez da posible elkarrekin egonda eta ezer ez sentitzea, ez da posible ere elkarren maite izatea eta norberarena existituko ez balitz bezala jokatzea.
‎Hala ere, ezin dut gogotik kendu albiste txar edo dena delako honek gure artekoari nola edo hala kalte egingo diola, orain ni bere bizitzatik behingoz eta betiko ezabatzeko aitzakia bikaina izango balu bezala. Edonola ere, eta atzo hauek bezalako hainbat gogoeta inozo eta zentzugabeko egin eta gero, nire buruari Laurarekikoa lasai moduan, hots, etorkizunerako kezka handirik gabe gogoan hartzeko agindu arren, oso nabarmena da ez naizela batere ziur nire benetako sentimenduetaz, beharbada orain arte inoiz eta inola nahi izan ez dudalako. Agertu da ezustean geurea popatik hartzera joan dadin zirrikitu bat eta ni behingoan ikaratu izan naiz.
‎Bai, emakume leikorra; bai, menditar siñistxarrekoa; bai, Riktrudis: laster naz emen bakeak egin eta gero, k eta eroango zaitut bereala zeure mendietara, zeure ariztiak ikusi daizuzan, zeure lurrari mun egin daiozun, zeure erritarrak zeruetaraiño iaso zaiezan eurakgaitik Erbesten zer egin dozun iakin daienean.
‎Konploterako hariak, edonola ere, lehenagotik zetozen ehuntzen, Arnoldok berak itun esplizitua egin eta gero aitortuko zuenez,
2022
‎Goazen kalera, utzi zientifikokoei euren lana egiten eta gero gu sartuko gara. Orain azkar mugitu behar gara.
‎Edo pasadan, kaleko erakusleihoetan. Edo komun publikoetan, egitekoak azkar egin eta gero. Ez nago ohituta nire burua hain luze ikustera, eta hainbeste angelu ezberdinetatik.
‎E nire bikotekidea da. Beharbada, biok bikote egin eta gero E berriz atxilotu izan balute, ni ere atxilotuko ninduketen. Ez dakit.
‎Autorik ezean, ibiltzea tokatu zaik: goizeko hamarretan abiatu eta arratsaldeko seietan bueltan hintzen ostera, 16 milia egin eta gero, nekatuta.
‎Erantzi, eta, beste aitzakiarik ezean, berriro kanpora irten eta aurrera egin duk. Ia bi ordu euripean egin eta gero oso gogorra ez, baina euria, heldu haiz gaua pasatu beharreko Chileno aterpera.
‎Booking, erreserba, ez zegok lekurik hik nahi duan ostatuan, ea beste honetan... listo! Beti bezala, egin eta gero hasi haiz xehetasunak aztertzen. Ostatua ez duk merke merkea baina basic samarra zirudik, berokuntzarik ez, eta han hotz egingo dik, noski:
‎Hipotesia egin eta gero, baieztatzea falta zuan, baina galdetzea ez zuan aukera bat, noski. Adi jarraitu diek hire mahaia ia haienaren ondoan zegoan, metro eskas batera, eta Hassanen hasperen eta eztarri hots hahakariek ez zitean zalantzarako tarterik uzten:
‎Eta ez duk erantzunik aurkituko, erantzunak eginez frogatzen direlako; hots, egin eta gero, gertatutakoa ikusita.
‎" Iduri zait, ene andereok, dama horren hipokrisiak ongi mereziak zituela zaldunaren amarruak, emazteki onaren halako itxurak egin eta gero hain zoroa agertu zenez".
‎Erredukzionismoa: mundua partetan partitzeko ideia da, parte horiek puzle baten piezak balira bezala, haietako bakoitzarekin lana egin eta gero piezak batzera mugatu.
‎Ahalegin asko egin eta gero, Margulis ek eta Lovelock ek lortu zuten bi aldizkari zientifikotan bi artikulu argitaratzea. Horietan aurkeztu zuten Gaia hipotesia:
‎Azkenean telefono dei bat jasotzen du eta elkarrizketa bat proposatu diote. Galdera gutxi batzuk egin eta gero, gizonak kontratatuko duela esaten dio, eta gela zeharkatu, neskaren atzean gelditu, sorbaldak inguratu eta bularrak zanpatzen dizkio. " Kirten hori!
‎Hurrengo egunerako, txerri hiltzearen lan guztiak bukatuta, hau da, mondongo denak egin eta gero, sukaldeko sabaitik zintzilik eta txukun agertzen ziren, makila horizontal luzeetan, berezko usain tipikoarekin eta piperrautsaren ohiko kolore gorriarekin: txistorrak, birikiak, lukainkak eta abar.
‎...den, holako kasuetan, gauza bat oso argi eta garbi zegok, Manex, alegia, beren buruaz beste egiten duten pertsonek, esan nahi dik, une horretan bederen, ez dutela bizitzen jarraitu nahi, ezin dutela segitu; egoera latz horretan ez ditek jasaten bizitza, eta horrexegatik nahiago izaten ditek mundu honetatik joan eta bakea beste nonbait bilatu amaitu zuen amak, semearen hobe beharrez, bere ahalegina egin eta gero.
‎Gauzak horrela, txerrikumeei paseoan ibiltzeko denbora agortu zitzaienean, bi anaiek baserrira eraman eta txerritegiraino sartu zituzten, egin beharreko guztiak egin eta gero. Geroago amak zera galdetu zien:
2023
‎Londongo lantokian ez zuen bezeroekin lotura zuzenik izango, han ez baitzegoen arte galeriarik; handizkako salmenta bakarrik egiten zen han. Theo ere, geroxeago, Vincentek Londonera alde egin eta gero, Roos familiaren etxean jarri zen bizitzen (Van Gogh Bonger, 1913).
‎Paratu besterik ez zutela egiten koadro horretako irudiek; koadroaren zati guztien kritika zorrotza egiten zion Rappardek Vincenti. Eta esaten zion nola ausartzen zen Millet-en eta Bretonen lanak aipatzera, horrela lan egin eta gero.
‎1889ko abenduaren 15ean (617) St. Rémytik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion olibak biltzen ari ziren emakumeen koadroa egiten ari zela; tokian bertan estudioa egin eta gero, oroimenetik ari zela koadroa egiten; koadro horren bi edo hiru kopia egingo zituela, olibondoen dozena erdi bat estudioren emaitza zelako. zeukala zer esango zuen Theok Wheat Field koadroari buruz.
‎Argiak berebiziko garrantzia zuen liluramenduan, eta herriak hori eragin behar zion Izarori ere. Mikel, erdi arnasestuka iritsi zena beste biengana, plastikozko aulkian eseri eta zigarro bat egiten hasi zen atean zegoen zerbitzariari keinu egin eta gero.
‎Kafesnea edalontzian atera zion orduan tabernariak eta pasa berri ziren festen inguruko aipamen ulergaitz bat egin eta gero, berriro itzuli zen kameralari eta aktorearengana. Herriaren historia kontatzen hasi zitzaien kuadrillakoei txikitan gertatutako anekdota bat kontatzen den gogo berarekin.
‎Egun ilun eta motelak filmaren lehen erdian egon behar ziren, egun eguzkitsu eta goxoak bigarrengoan; eta bien artean kobako eszena, katarsi momentua bailitzan. Oinatzetan atzera egin eta gero, behin guztiaren iturburua ikusita, mundua beste era batera ikus zezakeen Izarok.
‎Ospatzeko, bere etxera gonbidatu zituen Kirmenek. Kontatu zien nola etxe hura indiano batena zen, ia bera bezalako bat, dirua Amerikan egin eta gero bere palazioa herrian egin zuena. Baina istorio edo legenda zaharrek ziotenaren arabera, jaun hura tenteldu eta tematu zen etxean lanean zeukan zerbitzari gaztearekin.
‎Ura, ur hotza, nire gainera jausten hasi orduko gogoratzen hasi naiz. Arrano Beltzara sartu ala ez errietan egin eta gero Redin kaletik Jarautarantz jo genuen. Bertan egon ginen tabernarik taberna eta kalimotxo zein garagardo katxika behar bezala.
‎Ez genuen dantza egiteko aukera edo leku asko izan, baina. Horrenbestez, Gallego tabernara heldu eta bertan barraraino heltzeko zein katxiak behin eskuetan kalera irten ahal izateko enegarren aldiz ingurukoekin elkar bultzaka, ostikoka edota biraoka ere egin eta gero, Roberrek Gaztelu Plazara itzultzeko proposatu zigun.
‎Kalean, ordea, institututik alde egin eta gero ohiko bilgunerantz hiri erdian, lau katu baino ez ginen eguneko deialdiari eusten genionak, hau da, betikoak, ikasle sindikatukoak zein gurekin antzerako hamaika saltsatan bildu ohi ziren hiriko beste banaka batzuk ere bai, gure egiazko borrokaideak, Keparen hitzetan poliziaren argazkiotan gurekin batera agertzen ziren gehientsuak, hain zuzen ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia