2003
|
|
Hamar egun eman ditut UVIn, gela batera jaitsi nauten arte. Leku-aldaketa egin baino sei ordu lehenago eman behar omen zuten parte komisarian, eta beldurrak nengoen gelan poliziak
|
edukiko
ote nituen zain, galdeketa egiteko. Ez dago halakorik.
|
2012
|
|
Charles bere besaulkian abaildu zen, irabiaturik, Emmak zer
|
eduki
ote zezakeen bila, nerbioetako gaitzen bat imajinatuz, negarrez, eta bere inguruan jiraka nolabait ere sentituz halakoxe zorigaiztoko eta ulertezineko zerbait.
|
2015
|
|
Hark bazeukan bere baitan arrazoi gorderen bat amak zer eraman aukeratzeari hainbeste garrantzi emateko. Zein ote zen arrazoi hura, pentsatu zuen Ramsay andreak, geldi geldirik jarrita alabak aukeratutako lepokoa itxi ziezaion, iraganetik igarri nahian berak amarengana zer sentimendu sakon, ehortzi, adierazezin
|
eduki
ote zuen Roseren adinean. Bere buruarekiko sentimendu guztien antzera, pentsatu zuen Ramsay andreak, tristea zen hura.
|
2016
|
|
Izan ere, azken buruan, zer esan nahi zuen «judu» hitzak? Nolako zentzua
|
eduki
ote zezaketen, guretzat, «Komunitate Israeldarra» edo «Unibertsitate Israeldarra» bezalako esapideek, ikusirik horietan ez zegoela geroagoko hurkotasun hori, ezkutua, partaide zenak baino estimatu ezin zuena bere balioan, eta sortua gure bi familiak erlijio berekoak zirelako, edo, hobeto, Eskola berekoak, ez ordea aukeragatik, baizik eta edozein oroitzapen baino zaharragoko tradizio baten pod... Tenpluko ataurrean elkar aurkitzen genuenean, ilunabarrean normalean, atariko itzalpean trukaturiko gizalegezko esaldi neketsuen ondoren, azkenik ia beti taldean igotzen genituen bigarren solairurako eskailera pikoak, han baitzegoen sinagoga italiarra, zabala, era guztietako jendez betea, eliza baten antzera organo soinuz eta kantuz durunditsu; teilatua hain altua zeukan, non maiatzeko zenbait arratsaldetan, eguzki sartze aldeko paretako leiho handiak zabal zabalik zeudela, halako batean urre euri moduko batean murgilduta gertatzen baikinen.
|
2019
|
|
Eta gizona mintzatu egin zen. ...dut emakumerik, salbu eta beharrak estutzen nauenean, eta orduan ere ez dut, bertute berezirik gabeko gizasemea naiz, normala naiz, baita ditudan akatsetan ere, eta honezkero ez nuen ezer askorik espero bizitzatik, tira, osasuna gordetzea espero nuen, erosoa delako, eta lanik falta ez izatea, hauexek ziren nire anbizioak, eta ez da gutxi, aitortu behar dut, orain nahiko nuke bizitzak ematea sekula
|
eduki
ote dudan gogoratzen ez dudana, bizitzak benetan duen ahogozoa dastatzeko aukera. Maria Sarak entzun zuen begirik kendu gabe, mugimendu azkar baten salbuespenarekin, mugimendua egin zuen une horretan jakin minezko eta ustekabezko espresioak arreta kontzentratua ordezkatu zuen, eta Raimundo Silvak bukatu zuenean, esan zuen, Nire ustez, ez gara kontratu baten baldintzak ezartzen ari, eta ez didazu aldez aurretik banekiena kontatu behar, Hau da nire bizitzako gauza partikularrez hitz egiten dizudan lehen aldia, Partikularrak uste ohi ditugun gauzak jende guztiak dakizki, ez dakizu zenbat gauza jakitera irits zaitezkeen itxuraz interesik gabeko bizpahiru hitz aspertu egin ondoren, Nitaz galdetu duzu hortik zehar, beraz, Argitaletxean lan egiten duten zuzentzaileen gainean galdetu nuen, ideia bat egiten joateko, besterik ez, ulertzen al duzu, baina jendea beti dago prest galdetzen zaiona baino gehiago esateko, pixka bat animatzea izaten da kontua, horretara bideratzea haiek konturatu gabe, Trebezia hori bazenuela ohartu nintzen, hasieratik, Onerako baizik ez dut erabiltzen, Ez naiz kexatzen ari.
|
|
Gaueko azken orduan euria hasi zuen, begiratokiko estalkia izaten zen euria iragartzen zuen lehena, euria arina bazen ere, tantoek erortzean ateratzen zuten hotsak iratzarri zuen Raimundo Silva, begiak ireki zituen leihoko zirrikituetatik lerratzen hasia zen argi hauskara hartzeko. Ordu horretan iratzartzen denari gertatu ohi zaionez, berriz lokartu zen, amets egin zuen oraingoan, kezka baten aurka ari zen borrokan, ia nahikoa denbora
|
edukiko
ote zuen ilea tindatzeko, beharrezkoa baitzuen ilea tindatzea, eta ilea tindatuta zegoela ez igartzeko bezain ongi tindatzeko gauza izango ote zen. Berriz esnatu zenean bederatziak joak ziren, burura etorri zitzaion lehen gauza izan zen, Ez dut astirik, gero ikusi zuen baietz, bazuela.
|
2020
|
|
Zuzenean ekonomikoak ez diren bestelako interesik
|
edukiko
ote zuen, espioi bezala zuen iraganarekin loturikoak. Hori ere litekeena da.
|
2021
|
|
Gaua hotza eta oso iluna zen. Errepideko hautsean estropezu egiten zuenean, bere zapata lustredunek zer itxura
|
edukiko
ote zuten pentsatzen zuen kezkatuta.
|
2022
|
|
Urdurituko ote nau? Bere ardura
|
edukiko
ote dut?". Baina amaren babesa baldintzarik gabekoa da, edozertan lagunduko lidake, berarekin joan naiteke munduaren amaiera arte.
|