Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2001
‎Hala ere, errepikapenak zenbat aldiz azaltzen diren jakiteak garrantzi handiegirik ez daukala onartuz ere, behin eta berriro azaltzen diren motibo edo gai hauen garrantzia azpimarratu nahiko genuke. " Punta zorrotzeko zapatak"," erloju suizarra", Unamunoren aipua Hondarribiaz(" Fuenterrabia es un cromo en la tapa de España"), logelan galtzerdien bila sartu zenekoa eta berauek erosterakoan saltzailearekin izandako elkarrizketarena, Juliak behatz txikiarekin zigarroa eusteko moduarena, Ortiz de Zarate ezagutu zuenekoa,... memoria harilkatzen laguntzen diguten elementuak dira.
2003
‎Ez, niri ez deustazu esan beharrik; egitekotan, gustetan jatzulako izan daitela... Dana dala, ez legoke txarto; seguru nago berak ez leukela zalantzarik eukiko onartzeko.
2004
‎espazio propietateak ez dira berez gureerrepresentazioen parte, hautematen ditugun objektuen forma orokorra osatzen dutenakbaizik; espazio propietateek objektua osatzen dute, baina, aldi berean. gure mendc daude, gure sentikortasunaren mende (espazioa gure seiiiikortasuriaren a priori eginiko forma batda). Tesi horri esker, Kantek ez dauka onartu beharrik hautematcaren prozesuan objcktuakgure aurrean presente ez daudenik. Gurekiko independente bailiran uler ditzakegu, bainahorrek berhaitango gauzak (Dinge an sich) legez ulertzea suposatuko luke.
2005
‎Musika klasikoak bere baitan nolabaiteko zentzu kultua daukala onartuko duzu, behintzat...
‎Erabiltzaileak jakin behar du idatzizko aurrekontua izateko eskubidea duela. Eskaera egin eta edukia onartzen ez duenean bakarrik ordaindu da. Aurrekontua kontsumitzailearen eskura egonen da, eskatzen denetik bost egun balioduneko epean.
‎Ezteiak aipa ditzagun xuxurlatzen zuen Maddik. Ideiak argi zeuzkala onartzekoa zuen Jessicak, ezpainetarik eleen janiza akuilatzen zuen arto irinezko ogale baten pare iragana isurtzen zitzaiola andere adinduari. Zerion tu xirripa malgu eta zehargiak izpirituaren egoera larria frogatzen zuen.
‎Hargatik aspaldian ez zuen Janinak Garaziko diputatuaren hitzik irakurri. Baina apez euskaldunen artean mutil anitz bazeukala onar zezakeen, ez baldin baziren arras alemanen alde, bederen komunisten, judioen eta framazonen kontra oldartzen baitziren, sotanak sutan. Gerla aipatzen zuen Rachelekin, Jacob txokolate atelierreratzen zenean:
2007
‎Duela bi urteko neskak eta gaur egunekoak ez dute zerikusirik, eta horren errua Miguelek daukala onartu du. Gauez ondo sentitzen da, baina eguna infernu bilakatu zaio.
2008
‎ALIZIAk ez dauka onartzea beste erremediorik. ALIZIA ez da oso hiztun agertuko.
‎Miguel José Etxeberria konstituzioan oinarritu zen bizi zuten diskriminazio egoera salatzeko, kapareen eta plebeioen arteko bereizketa ezabatuta zegoela azalduz832, eta ondorioz, erlijio eskubideak onartzen ez ziren bitartean Kultu eta Kleroaren Zerga ez zutela ordainduko agerraraziz. Udalak gainerako biztanleek baino diru gehiago zertan ordaindu ez zeukatela onartu zuen. Ordurako gauzak aldatzen hasita zeuden estatu mailan, lau hilabete lehenago moderatu eta aurrerakoien aliantzak, Espartero erregeordetzatik kendu egin zuelako? 1843ko uztailean?
‎Errepublika islamikoko presidentearen arabera, munduko potentziek kopuru hori edukitzea onartzen diote Irani
‎Beti hainbeste kostatu zait gauzak lortzea, sufritu gabe eskuratzen ditudanean ez ditut hainbeste gozatzen!». Bere lagunek ere masokistatzat daukatela onartzen du, barrez: «Baina zer egingo diogu ba, ni horrelakoa naiz...».
‎Gaiari buruz eztabaidatzeko asko daukatela onartu arren arau horiek hiru oinarri izango dituztela aurreratu du Irujok: giza eskubideen errespetua, herritarren gehiengoaren nahiaren errespetua eta nazioarteko gehiengoaren babesa.
‎Pneumatikoak egiten dituen enpresa horrek etorkizun «beltza» daukala onartu du. Eskaerak jaitsi egin dira, eta egoera hori dela eta, neurri «berezi» batzuk hartu beharrean dago.
2009
‎Aurrekontuen ildora, Basagoitik bermatu du urrats bat gehiago falta dela aurrekontuak lerratzeko eta lehendakariari ohartarazi dio atzo 2010 urterako kontuen zergapetzea iragarri zuela baina sozialistek ez daukatela onartzeko gehiengoa.
‎Bestalde, garrantzitsua da hezkuntza materiala eta edukiak antolatzea, gero esanahiak erlazioz eraikitzeko aukera emango duen barne egitura antolatua izan dezaten. Edukiak ordena logiko eta koherentean ematen badira, ikasleen ezagutzei erreparatuz, familiakoak izan daitezen, errazagoa izango da edukiak onartu eta gordetzea. Ikasleak ikaskuntzarekiko duen jarrera funtsezkoa da ikaskuntzaren kalitatea lortzeko.
‎Erantzuna dakiena aberatsa, analisi horretan asmatzea zaila delako oso. Bartzelonak talde osoagoa daukala onartu behar da. Baskonia 7 jokalarirekin ari da, eta Xavi Pascualen taldea, 10 jokalarirekin.
‎–Lokalean oso ikusgarriak diren lekuetan daude irudi horiek, eta beraz, ezin du eduki, jartzen haiek eginak diren ekimenak goratzea beste helbururik. Eta ekimen horiek goretsi egiten ditu argazkiak jarri dituenak, eta baita berak jarri ez arren tabernako nagusia izan eta han edukitzea onartzen duenak ere?. Gainera,, beren ekintza terroristengatik?
‎Orain artean negoziatzen ari direnaren %60 adostuta daukatela onartu dute bi aldeek. Batasun nazionaleko gobernua eratzeko bat etorri dira, esaterako.
‎Liburu elektronikoak, egunkari digitalak eta beste argitalpen digital batzuk eskuratu, kudeatu eta irakurtzeko erabiltzen da. PDF, XHTML eta Flash formatuko edukiak onartzen ditu, DRMz babestuak barne. XHTML formatuaren barruan. epub formatukoak onartzen ditu.
‎Nietzschek honela dio: erlijioak sentimendu metafisiko batean hastapena daukala onartzeak esan nahi du erlijioa aurretiaz bazegoela, inplizituki, sentimendu metafisiko horretan bildurik. Nietzscheren iritziz, ordea, historia ez da hori, gauzak ez dira horrela gertatzen erlijioak ez baitauka hastapenik, ez du Ursprung ik; erlijioa asmatua izan zen, izan zen behinola erlijioaren Erfindung bat; halako batean, bera sortarazi zuen zerbait jazo zen.
2010
‎Denak errespetatzen ditut baina aldaketa sakona egiten ez bada, etorkizuna oso txarra dauka. Zapatero Espainiako presidenteak proposatu duen lan erreforma ez zaio nahikoa iruditu baina, ideia onak dauzkala onartu du. Hasiera puntu bat izan liteke eta gero ikusi da ze garapen duen.
‎Hala ere, agertokiaren muntaian ez zuela parte hartu eta bideoak ez zituela berak aukeratu azaldu du. Ekitaldiaren mami politikoaz informazioa bazeukala onartu du, eta hainbat pertsonek hitz egin zutela gaineratu du. Otegiren hiru orduko hitzaldi bat gehiegi litzateke, ironiaz esan du.
‎Nolanahi ere, Lienen bulegoak ziurtatu du ez duela golardoaren berri: Ez dugu inoiz entzun sari horri buruzko ezer, eta noski, Lien jaunak ez dauka onartzeko asmorik.
‎–Ez dago aldez aurretik zehazterik Nafarroak eta EAEk zer marko osatu behar dugun etorkizunean, eta, gainera, hori ezinbesteko baldintza moduan jarri indarkeria amaitzeko. Hori ez daukagu onartzerik. Prozedura hori, erabakia aldez aurretik baldintzatu nahi izate hori, une honetan errealitatetik at egoteaz aparte, ez da demokratikoa?.
‎d) Batzordearen txostena aurreko c) idatz zatiaren ondorioz aurkezten bada, estatu alderdi interesdunek Komiteko lehendakariari jakinaraziko diote, txostena jaso eta hurrengo hiru hilabeteetan, Batzordearen txostenaren edukia onartzen duten ala ez.
2011
‎Baina jendearen erantzun eta emozio aldetik oso antzekoak dira. Jendeak ezagutzen dituen abeslariak dira, beraiek daude erakusleihoan, eta ni horien barruan sartzen naiz.Norbait konturatzen al da zu agertokian zaudela. Errealista izanda, ez; aspalditik daukat onartuta. Musikaria zarenean hori ez badaukazu garbi, jai daukazu.
‎Satan Txikik, Kamirekin bat egiteko asmoa daukala onartzen badugu, hiru androideok oso arrisku larria direla ikusi duelako izan behar du.
‎ALIZIA. Nik ere ez dakit Leok ze asmorekin egin didan proposamena, baina nik ez daukat onartzea beste erremediorik.
‎LEO. Baina horretarako arazo bat daukala onartu luke, eta esaten ari zarenez, ez du egin, ez?
‎Erlijioak orduan nigan zuen eragina ikusita, ez daukat onartu beste erremediorik: zuk transmititu zenidan errukiaren zuribide kristau hori nuen alibi Neskari baiezkoa eman nionean.
‎Sexu harremanak bikote ezkonduetan eta bikote heterosexualetan bakarrik edukitzea onartzen zuen garaiko Elizak. Sexu harreman haiei esker, Jainkoak nahi zuen hainbat ume sortuko zen.
‎Inkestaren emaitzak estatuz estatu analizatzen badira nabarmentzeko joera bat dager. Interneten eduki handia duten hizkuntzen hiztunek tolerantzia txikiagoa dute beste hizkuntzetan dagoen edukiarekiko edo, modu batean esanda, Interneten eduki gutxi duten hizkuntzen hiztunek beste hizkuntza batean dauden edukiak onartzeko joera handiagoa dute. Hori Zipren, Maltan edo Eslovenian nabarmen ikusten da.
2012
‎Akta bertaratutako guztiei bidali behar zaie lehenbailehen. Dokumentua sinatu baino lehen, bertaratuek horren edukia onartu behar dute. Akta bileran bertan onar daiteke, edo hurrengo bileran.
‎– Azkenik, telegrama berretsi behar du, edukia onartuz, eta telegrama ordainduko du. Telegramaren guztizko zenbatekoa entrega modalitatearen, hitz kopuruaren eta aukeratutako ohar motaren arabera kalkulatzen da.
‎Txostena Batzar Nagusietan bozkatu zen eta bere edukia onartua izan zen. Baina Bilbo, Balmaseda, Portugalete eta Karrantzako ordezkariek protesta egin zuten.
2013
‎Nik, denbora, liburuak irakurtzeko izango nuen denboraren arabera neurtzen nuen. Nahi nituen liburu guztiak irakurtzeko adina denborarik ez nuela bizitzan edukiko onartuta baneukan ere, kalkulua egiten nuen bakoitzean denbora gehiagoren beharraz ohartzen nintzen. Adibidez, laurogei urte biziko banintz, eta hamabi urterekin hasi nintzela modu konpultsiboan irakurtzen kontuan hartuz gero, nire irakurle bizitza hirurogeita bederatzi urte baino ez litzateke izango.
‎–Mesede bat eskatu behar diat, ez daukak onartu beharrik. Arriskutsua izan daitekek.
‎Postmodernitateak amets horietatik esnatu eta urrundu nahi du; modernitateak jartzen dituen mitoen ordez, ez du beste mitorik garatu nahi; mito guztiak gainditu nahi ditu. Modernitatearen planteamenduak munduak zentzu bat daukala onartzea eskatzen du, eta hori da, hain zuzen ere, postmodernitatean zalantzan jartzen dena. Zentzu horretan inportantea da gorago egindako baieztapena, hots, postmodernitatea bigarren sekularizazio bat dela.
2014
‎txorrota airegailudunak, txorrota termostatikoak, sentsore infra gorridun txorrotak, txorrota tenporizadore sakagailudunak, fluxumetroak eta kontsumo puntuak baino lehen instalatutako erregulazio giltzak. Bestalde, udal askok ekoordenantzak dauzkate onartuta, eta haien bidez, udalerri horietan ezinbestekoa da erabilera publikoko eraikin nahiz instalazio berrietan edo zaharberritze lanetan ixte automatikoko txorrota tenporizadoredunak edo elektronikoak jartzea. Profesionalek, beraz, nahitaez jakin behar dituzte autonomia erkidego bakoitzeko araudiak edo tokian tokiko udal ordenantzak.
‎Konstante komertzial horiexek erabilita, Aurrezki Kontu Erraza aukera daiteke. Aurrezki Kontu horrek, entitatearekiko edozein konpromisorekin batera, dirua penalizaziorik eta komisiorik gabe edukitzea onartzen du, eta hori guztia% 0,75eko ordainsaria jasotzen du. Ez du komisiorik sortzen, eta hileroko interesen likidazioarekin egiten da.
2015
‎Ni izu ikaraz geratu nintzen, eta gero beste egun batean zaldunari esan nion gertatzen zena, hartan gehien egiten zuena izanik, harengana jotzen bainuen?, eta ez zezala inola ere errenta edukitzerik onartu esan nion, eta auzia aurrera joan zedila. Hura ni baino askoz sendoago zegoen horretan, eta biziki poztu zen; gero adierazi zidan zein gogo txarrez hitz egiten zuen akordioan.
‎Edonola ere, test horiek funts zientifiko oso urria dutela azpimarratu nahi izan du, test hauek galdera zuzenen bidez osatutako inkesta arruntak direla esanez. “Benetan emakumezkoek depresio gehiago daukagu, edota depresioa daukagula onartzeak gizonezkoei baino lotsa gutxiago ematen digu. Agian gizon eta emakumeek ondoezak adierazteko modu ezberdinak ditugu, eta nolabait emakumezkoa estigmatizatu egiten da, esanez guk depresio gehiago izaten ditugula”, argitu du Aldasorok.
‎239. 1993ko urriaren 4ko Ebazpenak Euskadin lan harremanen markoa egonkortzea eskatzen zuen," elkarren errespetuan eta kolaborazioan, etengabeko elkarrizketan eta negoziazio askean oinarritu behar dena"; horretarako beharrezko ikusten zuen" euskal ugazaba eta sindikatuek, gehiengoz, libreki hitzartutako esparru eta edukiak onartzea, inolako interferentzia eta inposiziorik gabe". Confebaskeko zazpi ordezkariek eta ELA, UGT eta CCOOko seiek alde bozkatu zuten; LABeko ordezkari bakarrak, aurka.
‎AMAK SEME ALABEN JABETASUNA ZEUKALA ONARTU ZUEN.
2016
‎Dohain hori zeneukala onartzea kostatu egin al zitzaizun?
‎Bi prehistorikoek, beraz, hura onartzeko beste erremediorik ez zeukatela onartu zuten, baina, halako behar batean, zanpaldi eder bat emanen ziotela hitz eman zioten elkarri. Eta hala izan zen.
‎Estazio zentralak (Master) modu sekuentzialean, bata bestearen atzetik, galdetzen die gainerako estazioei (Poll). Slave estazio bati. Poll, a daukanean onartzen zaio informazioa transmititzea, baldin eta informaziorik badu.
‎Fase horretan, bi aldeek arazo bat daukatela onartuko dute. Bietako batek arazoa onartzen ez badu, ezinezkoa izango da hura konpontzea.
2017
‎Mitoari, aurreiritziari zein dogmatismoari eustera bultzatzen gaituen neurrian, esentzialismoa modu segurua da hantustea, mespretxua eta gatazka hauspotzeko. Gaitz horiek gainditzeko bermerik eskain ez badiezaguke ere, hemen aurkezturiko postmodernismoak errealitatea goitik behera mendean hartzerik ez daukagula onartzera bultzatu eta umiltasun kognitibo erabakigarri batean kokatuko gaitu. Umiltasun kognitibo hori iraultzailetzat ere har daiteke, oso bestelako harremanak ezartzea ahalbidetu egin bailezake errealitatearekiko, geure buarekiko zein besteekiko, zeinetan lañotasuna, estimazioa eta harmonia egungo munduan baino ohikoagoak izan litezkeen, akaso.
‎Hello!") eta gizabidez agurtzen gaitu amaieran(" Goodbye!"). Bestetik, izugarrizko erretolika bat bota ondoren, istorio bakoitzak bi bertsio dauzkala onartzen du(" Two sides to every story").
‎Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, lantzen diharduten Paisaiaren Ekintza Planak Euskadi, Gipuzkoa eta Elgoibarko Udalaren konpromisoa erakusten du “Paisaiaren Europako Hitzarmeneko edukiak onartu, bere erantzukizun eremura eraman eta bere biztanle guztiei beronen partedun egiteko”.Era berean, etorkizunean egin asmo duten planaren garapenean, Moru Mendiaren inguruko paisaien diagnostiko bat egingo dutela azaldu du Udalak. Moru mendian dagoen Burdin Aroko herrixkaren aztarnak, Olaso eta Idotorbe auzoak, eta zonalde horretako Deba ibaiaren ertzak dira aztertuko dituztenak.Halaber, kalitate paisajistikoaren helburuak ezarriko dituzte.
2018
‎Subrogatuari ez zaio ordaintzen umea aitari emateagatik[?] Aita biologikoak dirua ematen dio emakume subrogatuari, hain zuzen, hark ernaldua izatea eta gizon horren haurra edukitzea onar dezan. Umea jaiotzen denean, beraz, aitak ez du haurra erosten, bere umea baita biologikoki.
‎Afizio arraro bat daukadala onartu behar dut: egunkari digitaletan, nolabait genero berdintasunarekin lotutako albisteei jendeak egiten dizkien komentarioak irakurtzea.
‎ia dena barkatzen zaio, ia dena barkatzen diogu boterekeria matxistaren aurka, baina ohekide andrazkoaren baimenik gabe sexu harremanak grabatzeagatik zein hedatzeagatik auzipetuta dagoen Sergi Enrichek gola sartzen duen bakoitzean urtzen dira plazerez Ipuruako harmailak. Futbola garelako behar ditugu heroiak, futbola garelako ez dugu memoriarik, futbola garelako bihurtu da kontraesanak dauzkagula onartzea beroriek ez kudeatzeko pose hutsa, futbola garelako ikusten dugu ikusi nahi duguna... Futbola, alegia.
2019
‎Batzorde teknikoa zuzendari baten gidaritzapean, Batzorde tekniko bat eratu behar da, 16 kidez osaturikoa. Batzordeari dagokio estandarretan hutsuneak antzematea, estandar berrien garapenerako aukerak identifikatzea, eta estandarren edukia onartzea. Lan taldearen erabakiak adostasunez hartu behar dira beti, delphi metodo aldatuaren bitartez (Modified Delphi). gaiaren inguruko interes taldeak ordezkatzeko helburuarekin aukeratzen dira batzordeko kideak, berariazko hautespen prozesu baten bidez, eta lau taldetan banatzen dira:
‎Ordura arte, ia dena eraso pertsonalak ziren. Azkenean, mundua kontra neukala onartu, eta egin nahi nuena zer zen erabaki behar izan nuen. Utzi edo hartu.
‎Ondorioz, bi koten arteko distantzia oso laburra izaten ahal da. Beraz, aukera honetan —prismatiko hauekin—, baldintzazko esaldiak ezagutzen ditugun eran oso modernoak direla eta baldintza kota oso hurbil daukagula onartu genuke.
2020
‎" Normaltasuna" zalantzan jartzeko eta esnatuago bizitzeko. Filosofia da galderetara irekia egotea, eta galderak dauzkagula onartzen badugu, onartzen dugu baita ere ezjakintasuna. Apaltasun hori eta zalantzan jartze hori dogmatismoaren eta autoritarismoaren kontrako antidotoa izan daiteke, erantzun erabatekoak direlako totalismora garamatzatenak.
‎Bide hori izango da, beraz, hortik aurrera Elsa Scheelen kritikatzeko erabilitako formula. Bistan da orduko euskal inteligentziak (apaizak, gehienak) ezin zuela Elsa Scheelen eleberriaren edukia onartu, baina, halere, haren idazkuntza kritikatuko dute gehien. Horrela, adibidez, Gotzon Garatek (Jakin, 1979):
‎Bide hori izango da, beraz, hortik aurrera Elsa Scheelen kritikatzeko erabilitako formula. Bistan da orduko euskal inteligentziak apaizak gehienak ezin zuela Elsa Scheelen eleberriaren edukia onartu baina, halere, haren idazkuntza kritikatuko dute gehien. Horrela, adibidez, Gotzon Garatek (Jakin 1979):
‎Eta, noski, hiriko erdigunean alokairuek zeukaten prezioa ikusita, gelatxo baliogabe hura alokatzeagatik aterako zutena segurtasun enpresaren prezioa baino nahiko handiagoa izango zen. Amorrua ematen zion arren, Yeraik arrazoia zeukala onartu behar izan zuen Jurdanek. Segurtasun enpresa bat zen ordutik Muga Agentziaren kudeaketa dokumentalaren arduraduna, eta ordura arte artxibategia zena tarota botatzen zuen marisorgin batek okupatzen zuen.
2021
‎Etxetik, kaletik, etxeko sintagmetan, ordea, inesibo hori ez da azaltzen. Hala ere, etxeko ren ‘azpian’ etxean ko daukagula onartzen den bezala (§ 20.1.1), etxetik en azpian etxean tik dagoela pentsa liteke, zuregandik edo hemendik sintagmetan bezalaxe; batean ezkutuan, bestean agerian.
‎ez nengoen bakarrik; nire aurrean askatasuna neukan. Honengan eskubiderik eta nagusitasunik ez neukala onartuz gero, ni bere tresna baino ez nintzela onartu beharra neukan.
‎Ildo horretan, inguru digitalean erronka izugarria daukatela onartu du Bengoetxeak: “Bai, erronkak handiak dira, baina EiTB k hor egon behar du, gazteek euskaraz kontsumitzea nahi badugu.
‎Egile oharretan euskarazko edukiak onartzen direla adierazi arren, aldizkari guztiek ez dituzte euskarazko artikuluak argitaratzen zenbaki guztietan, ez eta maiztasun berdinarekin ere. 2019 urtean argitaratutako zenbakietan11, honakoa da euskarazko edukien presentzia aztertutako aldizkarietan:
‎Euskarazko edukiak onartzeak, beraz, ez du euskarazko edukiak argitaratzen direnik adierazi nahi. Aldizkarien% 39k (16) ez du azken urtean euskarazko edukirik argitaratu.
‎Argitaratzaileen artean nagusi dira irabazi asmorik gabeko erakundeak; horiek 18 aldizkari argitaratzen dituzte, euskarazko edukiak onartzen dituzten aldizkari guztien% 44 dira hortaz. Erakundeetako hiruk, aldizkari bat baino gehiago argitaratzen dituzte:
‎Horietatik 3 (Ekaia, Gogoa eta Tantak) euskaraz argitaratzen dira. Beste 3 aldizkariak Deustuko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta UNEDek ematen dituzte argitara; euskarazko edukiak onartzen dituzte, beste hizkuntza batzuen artean.
‎ERIH Plus12 edo Web of Science13 bezalako baldintzen artean edukiak dauden hizkuntzetan daudela ere, laburpenak ingelesez ematea ageri da. Artikuluen laburpenetarako erabiltzen diren hizkuntzak modu argian zehaztea ezinezkoa da kasu batzuetan, aldizkarietan hizkuntza desberdinetako edukiak onartzen direnez, laburpenak ere hizkuntza desberdinetan ematen baitira. Ondorengo taulan egileentzako gidalerroetan laburpenen inguruan adierazitakoa jasotzen da (irizpideak garbi ematen ez diren kasuetan, azken zenbakietako artikuluak kontsultatu dira):
‎Euskarazko edukiak onartzen direla adierazten bada ere, horietako portzentaje handi batek ez du azken urtean euskarazko edukirik argitaratu(% 40). Halere, aldizkarien% 51 laburpenak euskaraz emateko baldintza ezartzen du,% 59k gaztelaniazkoa, eta gehiengo batek(% 93) laburpena ingelesez izatea jartzen du baldintzatzat.
2022
‎Ala zinikoegi ematen dut horren lasai mintzatzean? Zintzotasunez, errealitateari begietara begira, noiz eta nola hilko den inork ez dakien arren, nire kasuan ospitale bateko gelan hiltzeko probabilitate oso handiak dauzkadala onartu beharra daukat, daukagu; eta bakarrik, probabilitate handiarekin ere, edo zaintzaile lanak egiteko ordaindutako migratzaile ezezagun baten alboan akaso. Kartzelara joateak edo ez, ez du ikuspegi hori ezertan aldatuko.
‎Putzuzulo autogestioaren, ikasketaren eta sormenaren sinonimo bihurtu zen. Arraio Irratia izan zen gutako askoren lehenbiziko komunikabidea; bertan ikasi genuen alde handia dagoela «arazo teknikoak» dauzkazula esatetik, teknikoak arazoak dauzkala onartzera. Putzuzulon ezagutu genituen feminismoa, konplizitatea eta kritika umoretsua.
‎Sarri ekartzen dut etxebizitzaren gaia, badakit, sarriegi akaso, eta jakitun naiz bota berri ditudan neurriak oso deklarazio ederrak direla baina hori baino askoz gehiago dela arazoa konpontzeko, programa ekonomiko eta politiko serio bat, eta konpromisoa aurrera eramatekoa. Baina has gaitezen arazoa, eta handia, daukagula onartuz, eta lehentasunen zerrendan kokatuz. Izan ere, kolore ia guztietako alderdiek izan dute agintea gure inguruan, maila batean edo bestean, eta alor honetan bederen berdinduta daude:
‎Herabe hurbildu ginen aurreneko aldietan handia eta iluna iruditzen zitzaigun fabrika zaharrera, baina aurki topatu genituen garaiko giro hertsian falta zitzaizkigun koloreak. Putzuzulo autogestioaren, ikasketaren eta sormenaren sinonimo bihurtu zen. Arraio Irratia izan zen gutako askoren lehenbiziko komunikabidea; bertan ikasi genuen alde handia dagoela «arazo teknikoak» dauzkazula esatetik, teknikoak arazoak dauzkala onartzera. Putzuzulon ezagutu genituen feminismoa, konplizitatea eta kritika umoretsua.
‎Lan honek erreta naukala onartzen dut behintzat.
2023
‎Gizakiak bere arima gogoeta propioz eta pertsonalez betea edukitzea onartzen dueno, bere beharren hertsadurari eta indarraren joko mekanikoari erabat menderatua dago bere pentsamenduen une intimoraino; eta uste badu horrela ez dela, makur dago; baina dena aldatzen da noiz eta egiazko arreta bati esker, bere arima husten duen zuhurtzia betierekoaren pentsamenduak sartzera uzteko. Orduan, indarrari agintzen dioten gogoetak berak bere baitan darabiltza.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
eduki 76 (0,50)
euki 1 (0,01)
Lehen forma
edukiak 11 (0,07)
daukala 9 (0,06)
edukia 8 (0,05)
daukatela 6 (0,04)
edukitzea 6 (0,04)
daukagula 5 (0,03)
dauzkala 4 (0,03)
dauka 3 (0,02)
daukat 3 (0,02)
bazeukala 2 (0,01)
dauzkagula 2 (0,01)
neukala 2 (0,01)
zeukatela 2 (0,01)
ZEUKALA 1 (0,01)
daukadala 1 (0,01)
daukagu 1 (0,01)
daukak 1 (0,01)
daukanean 1 (0,01)
dauzkadala 1 (0,01)
dauzkate 1 (0,01)
edukiko 1 (0,01)
edukitzerik 1 (0,01)
eukiko 1 (0,01)
naukala 1 (0,01)
zeneukala 1 (0,01)
zeukala 1 (0,01)
zeuzkala 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia