|
Ezin al zion bere buruari bi ordu eskaseko dibertsioa ere oparitu, fereka festa, lizunaldia, bidaia labur bat alegiazko denboraren makinan? Ez zen hainbesterako, joder!, eta gainera, inork ez
|
zeukan
ezer jakin beharrik, Gasteizen gertatzen dena Gasteizen geratzen da, bezatuko zuen kulpa nola hala, pikante pixka bat bota behar zaio tarteka eguneroko izokin lehorregiari, zer arraio!
|
|
Baina orain bai, orain logika nagusitu da gure artean ere, gizakiongan, ikusi eta ikasi baitugu logikoena gure logika konputagailuen logikaren esku uztea dela, logika konputarizatua gizakion logika baino askoz logikoagoa baita, esponentzialki logikoago eta orotariko akats orotatik libreago, eta halaxe bizi gara orain, logikak eta logikaz gidatuak, ez ordea logikan heziak, gure gidari handia, bere logika guztiarekin, gu gidatzean gure funtsaren aurka aritzen baita une oro, konputarizazioaren baldarkeria suntsitzaile osoarekin, eta dena hondatzen du hartaz ezer ez dakien eta gu geu garen izaki horren bizitzan, hartaz dakien bakarra, baldin badaki, nahasmenez eta azaleko arduraz eta funtsezko arduragabekeriaz baitaki, jakin gabe, haatik, horrekin krimenik handiena egiten ari dela. ...abateko ezjakintasunez eta doilorkeriaz, gure gidariak munduan gidatzen gaitu eta mundua gidatzen du eta, behin hor gauzkalarik, ezin gaitu mendean hartu eta gu mendean hartzeko bere ahalegin guztiek huts egiten dute, laster ematen du amore baina beti beranduegi, beti gu suntsitu gaituenetik denbora puska bat igaroa delarik, eta orduan gure gidariak ez du gidari gisa ezer jakiterik nahi izaten, ez
|
baitauka
ezer jakiterik, ezin delako gizatasunaren muinera iritsi azaleko ahalegin hutsaletatik harago, eta, ezjakintasun horrekin, hautsi eta deuseztatu eta hautsi eta deuseztatu egiten gaitu bizitza osorako, halako moldez non beti eta nonahi aurkitzen ditugun munduan bere gidariak, gidari ezjakin, doilor eta gizatasunik gabekoa denez, hautsi eta deuseztatutako gizakiak, hautsiak eta deuseztatuak bizitza... Gizaki berria beti da konputarizazioak gidatu eta bideratua, makina bat balitz bezala, eta makina baten gisa tratatu eta galbidera eramaten du gidari horrek, gidariak gidatutako makinak baino ez ditugu aurkitzen, ez gizakiak, gidariak bere ezjakintasun konputarizatu guztiarekin hautsitako eta deuseztatutako makinak, baina gidari horrek ez du inolako errurik, inoiz eta inola ezin baita gizaki izan, eta gizartearen interesek ez baitute bat egiten gizatasunarekin, gizarteak ez baitu inondik inora gizatiartzeko asmorik, eta gobernua beti dago, kasu guztietan, herrialde guztietan eta estatu forma guztietan, bere gizartea gizatiartua ez izatean interesatua, bere gizartea gizatiartuko balu denbora gutxiren buruan deuseztatuko lukeelako gizarte gizatiartu horrek gobernua, eta gizartea gizatiartua izango ez den mende ugari etorriko dira, gizartearen gizatiartzeak gobernuen suntsiketa ekarriko lukeelako, eta horregatik ez gara gizatasunik gabeko gizakiak baino, bizi garen artean gizaki ez gizatiartuak izaten jarraituko dugunak, bizitza osoan gizatasun gabezia erabatekora kondenatuak.
|