2020
|
|
Beraz, Mendebaldeko Saharan kokaturiko lau enpresa aztertu dira era zabalean, ikerketa honetan enpresen sektorearen efektuak izan dezakeen eragina kontrolatuta izateko asmoz. Lagin honek ahalbidetu du historiak, kulturak eta usadioek, garapen eta egitura ekonomikoak zein erlijioak EOaren eta familia enpresen emaitzen arteko erlazioan
|
daukaten
efektua aztertzea. Landa lana 2017ko ekainean eta uztailean burutu zen, aukeratutako kasuak «Grounded theory» delakoaren arabera aztertuz (Yin, 2003).
|
|
Ikerlan honek, Mendebaldeko Saharako lau enpresatan oinarriturik, enpresaz gaindiko faktoreen eragina orientazio ekintzailean aztertzen du bai eta horrek familia enpresen emaitzetan
|
daukan
efektu positiboa ere. Konkretuki ikertzen du historiak, testuinguru politikoak, egitura eta garapen ekonomikoak, kulturak eta usadioak, eta erlijioak nola eragiten duten, joera ekintzaileak familia enpresen emaitzetan arrakasta izateko.
|
|
Kanpo faktoreei dagokienez, gehienbat ingurune lehiakorrak (Lumpkin eta Dess, 2001) eta harreman sareak (Stam eta Elfring, 2008) EOan nola eragiten duten aztertu da. Barne faktoreei dagokienez, zuzendari orokorraren ezaugarriek (Cruz eta Nordqvist, 2012), familiako belaunaldi ezberdinen esku hartzeak (Casillas et al., 2011; Sciascia et al., 2013), epe luzerako edo epe motzerako orientazioa izatearen ezberdintasunak (Lumpkin, Brigham eta Moss, 2010) eta antolaketa kulturak (Breugst, Patzelt, eta Rathgeber, 2015; Zahra, Hayton eta Salvato, 2004) EOan
|
dauzkaten
efektuak neurtu dira.
|
|
Beraz, Mendebaldeko Saharan kokaturiko lau enpresa aztertu dira era zabalean, ikerketa honetan enpresen sektorearen efektuak izan dezakeen eragina kontrolatuta izateko asmoz. Lagin honek ahalbidetu du historiak, kulturak eta usadioek, garapen eta egitura ekonomikoak zein erlijioak EOaren eta familia enpresen emaitzen arteko erlazioan
|
daukaten
efektua aztertzea. Landa lana 2017ko ekainean eta uztailean burutu zen, aukeratutako kasuak" Grounded theory" delakoaren arabera aztertuz (Yin, 2003).
|
|
Ikerlan honek, Mendebaldeko Saharako lau enpresatan oinarriturik, enpresaz gaindiko faktoreen eragina orientazio ekintzailean aztertzen du bai eta horrek familiaenpresen emaitzetan