2020
|
|
Antxonek agentziari modaz pasatako irudia ematen ziola uste zuen Jurdanek eta hura aldamenetik kentzeko gogoarekin zebilen aspaldian. Kalte ordainerako dirurik ez
|
zeukan
Jurdanek, egia, baina ez zen hori Antxon ez kaleratzeko arrazoi bakarra, ezta nagusia ere: Jurdanek ez zuen sekula Antxon kaleratuko berarekin egon zelako agentziaren jaiotzaren unetik, bien artean eraiki zutelako Muga Agentzia azken finean.
|
|
Afal osterako karaoke txapelketa bat antolatuta
|
zeukan
Jurdanek, gonbidatuek euren Britney, Madonna, Cher edo Kylieren imitazio hoberenak erakusteko parada izan zezaten eta ospakizun hari gay kutsua, apur bat bederen, nabaritzeko. Britney bai, baten batek hautatu zuen, baina beste hiruretatik bat ere ez zen eszenatokitik agertu; Lady Gaga bai, Rosalía ere, bizpahiru Ariana Grande, baina Madonnarik ez, ezta Kylierik ere.
|
|
Jurdanen belaunaldiko gayen artean janzkeraren gaineko horrelako arduragabekeria pentsaezina zen, baina Yerai bezalako millennialen artean ostera ohikoagoa omen zen. Twitteren edo honen antzeko beste millennial explaining saio batean entzuna edo irakurria
|
zeukan
Jurdanek, belaunaldi berriek moda ez jarraitzea euren ikur bereizgarrietako bat bezala defendatzen zutela. Haien ustezko nagusitasun moralaren ikurtzat zeukatela ulertu zuen Jurdanek.
|
|
Oreka zaila. Abantaila bat
|
zeukan
Jurdanek, dena dela, Alainen konfiantza berehala eta hasieratik irabazteko: Aioraren berrespena.
|
|
Begirada pantailatik jaso eta bere atzean
|
zeukan
Jurdani zuzendu zitzaion Yerai.
|
|
Iruzurgile profesional bat bazen, kaletik zihoanean tentuz ibiliko zen. Alain hormen atzean behatu behar zuela argi
|
zeukan
Jurdanek, sabai baten babespean. Kamera baten jomugan ez egotearen segurtasunarekin, agian, Alain aktorea lasaituko zen eta benetako beste Alain bat azaleratuko.
|
|
Kafetegi batean, parkeko eserleku batean edo kalean bertan ere bil zitezkeen erakutsi behar ziona erakusteko, ez baitzen beste munduko gauzarik; baina bezeroa bulegoraino joatera behartzeak garrantziz janzten zuen prozedura osoa. Formak, itxurak zaintzea funtsezkoa zela ikasia
|
zeukan
Jurdanek, bezeroek kalitatezko zerbitzu esklusibo bat jasotzen ari zirela sumatzeko, batez ere hura bezalako kasu arruntetan, edukiak mami handirik ez zeukanean. Astelehen goizez soilik bil zitezkeela erantzun zion bezeroak, senarrak lanerako bidea hartzen zuenean, eta, nahiz eta Jurdanen ustez holako informazio bat astelehenez jasotzea karmaren ikuspegitik komenigarria ez zen, hitzordua jarri zuten.
|
|
Burusoiltzen hasia zegoen eta zimurduratxoak nabaritzen zitzaizkion aurpegian, baina hala ere bere adineko hetero batek baino azal gazteagoa eta ile ilunagoa zeuzkan, gayen artean gertatzen den modura. Ez erretzeak, gaztetandik azala zaintzeko produktu garestiak erabiltzeak eta seme alabarik ez izateak, gayen zahartze prozesua atzeratzen zutela soberan baieztatua
|
zeukan
Jurdanek. Alkohola eta drogak heteroek baino urte gehiagotan hartzeak, bestalde, aurreko guztia konpentsatzen zuen maiz.
|
|
Ondo jantzita zihoan, hasierako elkarrizketa izan zuten egunean bezala, markako arropekin eta estatus ikurren batekin ere Tag Heuer bat zen haren erlojua. Dirua bazeukala argi
|
zeukan
Jurdanek kobratuko ziona makala ez zelako batez ere eta dirudun jendearekin lan egin behar zuela, baina ez finantzen arloan, ez baitzeraman traje ilunik ezta gorbatarik. Arkitekto edo mediku pribatua izan behar zuen.
|
|
Nagusiak Txitxi ote zen haren izena? Mingain puntan
|
zeukan
Jurdanek., akzioak eskuratu eta, enpresetako kudeatzaileen profesionaltasunaz fidatuz, lanik egin gabe etekinetatik errege bat bezala bizitzea hautatu zuen.
|
|
Eta hedabideek briefinga erosten zieten, artikuluak eta elkarrizketak aberastuko zituzketen beste ñabardura batzuk ahaztuz, hala nola, Egurrolak LGTB kolektiboko beste sigla batzuekiko erakusten zuen jarrera baztertzailea eta, jakina, haren klasismo lotsagabea. Asko entzuna
|
zeukan
Jurdanek xehetasuntxo hauen inguruan, hedabideetan inoiz aipatzen ez ziren arren, hiria oso txikia baitzen eta Endika Egurrolarekin harremanak izan zituen jende mordoa ezagutzen baitzuen. Hala jakin zuen Jurdanek, esaterako, Egurrolak, bere hoteletan Pride egunean ospatzen ziren jaietara, gayak soilik gonbidatzeko agindua ematen zuela, hotela" Carmen de Mairenaz bete" ez zedin.
|