Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2015
‎Eta horrez gainera (negar malko ugari datozenean, hau da, une batzuetan Jainkoari buruz hitz erditxo bat entzun edota pentsatu orduko, negarrari ezin eutsi diotenean) gerta daiteke bihotzean humoreren bat biltzea, eta horrek gehiago laguntzea Jainkoari dioten maitasunak baino, malkotan urtu behar dutela baitirudi; eta malkoak onak direla entzuna dutenez gero, ez diete haiei eragozpenik jartzen ezta ez lukete nahi beste ezer egiterik ere, eta albait gehien laguntzen diete. Deabruaren asmoa hemen, otoitza edukitzeko eta beren Erregela betetzeko gauza ez izateko moduan, ahultasunak jota gera daitezela da.
‎Ni benetan beldur naiz, Jainkoak mesede hau egin eta otoitzetik urruntzen denari, horixe ez ote zaion gertatuko, bestela arrisku handi handian egongo da edota otoitzera laster batean itzultzen ez bada, gero eta txarrago joango da. Nik badakit badela zertan beldurrik izan kasu honetan, eta ezagutzen ditut nahiko nahigabeturik naukatenak eta ikusi dut esaten dudana, hainbesteko maitasunez adiskidetzat eman nahi izan zitzaienagandik eta hori egintzekin erakutsi nahi zienagandik urrundu zirelako. Esan eta esan ari naiz ez jartzeko arriskuetan, deabruak ahalegin handiagoak egiten dituelako arima hauetako bategatik, Jaunak mesede hauek egin ez dizkienengatik baino; kalte handia egin diezaioketelako beste batzuk berarekin batera eramanez, eta baliteke mesede handia egitea Jainkoaren Elizan; eta Haren Maiestateak berariazko maitasuna diela ikustea baino besterik ez balitz ere, nahiko da deabruak eginahalak egiteko gal daitezen; eta horregatik eraso latzak izaten dituzte eta, galtzen badira, beste batzuk baino are galduagoak izaten dira.
‎Urte batzuk geroago, autografoa Teresaren lehenengo biografoaren, Frantzisko Ribera jesulagunaren, esku gertatu zen. Hau, originalaren edukiaz eta formaz liluraturik, zentsoreen esku sartze eta aldaketen aurka jaiki zen,, kontra zentsura, antzekoa idatziz (ik.
‎Tarte honen amaieran, Jesusen Lagundiko errektorea hemendik joan ondoren, Haren Maiestateak beste bat ekarri zuen hona oso espirituala eta kemen handikoa eta adimen onekoa eta letraz jantzia, ni premia larrian nengoenean; izan ere, nire aitortzak entzuten zituenak nagusia zuen eta haiek beren nagusiaren nahira ez bada, zirkinik ere ez egiteko bertutea dutenez gero, bera, nire espiritua ongi ezagutu arren eta oso aurrera joan nendila nahi izan arren, ez zen ausartzen erabakia hartzen, horretarako zituen arrazoi askorengatik. Eta nire espiritua ordurako bultzada handiekin zebilen-eta, gogor egiten zitzaidan loturik edukitzea eta, hala ere, ez nintzen irteten agintzen zidanetik.
‎Izan ere, bide bat baino gehiago ez badakite edota bide erdian gelditu badira, dute ongi asmatu. Eta, egia esan, badira batzuk Jainkoak goi goiko bidetik daramatzanak, eta uste dute beste batzuek ere probetxu aterako dutela hor eta adimena geldi eduki eta ez direla baliatuko gorpuzdun gauzez, eta egur zati bat bezain lehor geldituko dira. Eta gelditasun pixka bat izan duten batzuek, besterik gabe, bata izan dutenez gero, bestea ere izan dezakeela uste dute; eta aurrera egin beharrean atzera egingo dute, esan dudanez.
‎Neuk nahi nuenean edukitzea, ezinezkoa zitzaidan. Neure artean pentsatu nuen ez nuela erremediorik, kontzientzia garbi edukitzen eta bekatu arrisku orotatik, baita bekatu arinen arriskutik ere alde egiten saiatzea baizik; bada, Jainkoaren espiritua izanik, argi zegoen irabazia; deabrua bazen, ni Jauna pozik edukitzen eta Hura ez iraintzen saiatuz gero, ezin zidan gaitz handirik egin deabruak, alderantziz: bera irtengo zen galtzen.
‎Neuk nahi nuenean edukitzea, ezinezkoa zitzaidan. Neure artean pentsatu nuen ez nuela erremediorik, kontzientzia garbi edukitzen eta bekatu arrisku orotatik, baita bekatu arinen arriskutik ere alde egiten saiatzea baizik; bada, Jainkoaren espiritua izanik, argi zegoen irabazia; deabrua bazen, ni Jauna pozik edukitzen eta Hura ez iraintzen saiatuz gero, ezin zidan gaitz handirik egin deabruak, alderantziz: bera irtengo zen galtzen.
‎Oroimena aske gelditzen da, eta irudimenarekin batera izan behar du; eta hau, bakarrik dagoela eta, ikustekoa da zer gerra ematen duen eta nola guztia asaldatu nahi duen. Ni neka neka eginda nauka eta gorroto dut, eta sarrieskatzen diot Jaunari, niretzat hainbesteko oztopoa izango bada, ken diezadala une hauetan. Batzuetan hau esaten diot:
‎edo ur gurpil eta ubidez, tornu batez aterata; nik atera izan dut batzuetan: beste era hartara baino lan gutxiago dauka eta ur gehiago ateratzen da;
‎10 Handia zen nire aitaren samina aitortzen utzi ez zidalako; oihu eta otoitzak ugari Jainkoari. Bedeinkatua izan bedi entzun nahi izan zituelako; izan ere, egun bat eta erdian nire monasterioan hilobia irekita gorpuaren zain eduki eta hemendik kanpora dagoen gure fraideen monasterio batean hileta elizkizuna ere egin ondoren, neure senera itzul nendila nahi izan zuen Jaunak.
‎Diodan hasiera honetan iruditzen zitzaidan, nik liburuak eduki eta bakardadeaz gozatzeko modua izanez gero, ez zegokeela hain ontasun handitik atera nintzakeen arriskurik; eta uste dut hala izango zela Jainkoaren laguntzaz, hasieran arriskuetatik ihes egiteko abisu emango zidan eta, sartuko banintz, laster batean haietatik irtenaraziko zidan maisu edo pertsonarik izan banu. Eta orduan deabruak ageri agerian eraso izan balit, iruditzen zitzaidan, ez nintzatekeela itzuliko inola ere bekatu astunik egitera; baina hain maltzurra izanik eta ni hain kaskarra, nire erabaki guztiek ez zidaten probetxu handirik egin; bai, ordea, Jainkoaren zerbitzuan eman nituen egunek, izan nituen gaixotasun ikaragarriak sufritu ahal izateko, Jaunak eman zidan pazientzia handiarekin.
‎5 Ni ongi samar nago osasunez; besoa eskas eduki eta janzteko baliatzen ez naizen arren, badoa hobetuz, eta nik hala joan nahiko nuke Jainkoa maitatzean.
‎6 Goraintzi asko ene alaba Blancari, oso pozik bainauka eta zor handia baitut honen aita eta amarekin, berorren agurgarritasunari dagokionez ahalegin handia egin baitute. Eman eskerrak nire partetik.
‎Lautasunez esan diezaioke Garciálvarezi, malenkonia handia izan duela esan diotela; niri zoroa deitu zidan argi argi, horregatik, ustez, nik ez nuen gehiago hitzik egin, eta uste dut ez nabilela oker. Horiek aita daukate eta ezer atera orduko, nahigabeak izango ditu. Hala ez balitz ere, orain ez da komeni etxea betetzea, berehala zorrak kitatzeko ez bada.
‎Ondasunetan dauka eta ez esku-dirutan.
‎erdialdean, hau da, gutuna tolesten zen gunean, goitik behera, ia lerro guztietan letra bat edo bi (hiru) falta dira; hutsune horiek osatzea lortu da. Datarik agertzen ez badu ere, 1576ko irailaren erdi aldean idatzia dela ateratzen da, edukia eta agertzen diren erreferentziak kontuan izanik. Beraz, argitalpen honetako gutunen zerrendan dagokion lekuan kokatu dugu:
‎Bistatik galtzen du tarte hartan; ez da inoiz izaten iraupen luzekoa, laburra baizik, eta han Jainkoak, tarte hartan eta gero ere, Haren Maiestatea ongi kontentatzen jakiteko eran ezartzen du, adimenak ulertu gabe, esanda dagoen bezala. Hala ere, gero adimenak ongi ulertzen du, arima esmaltez beterik eta bertutezko harribitxiz eta perlaz horniturik ikusten duenean, harriturik baitauka eta esan dezake: Nor da eguzkia bezain argi agertzen den hau?
‎11 Hau begien aurrean dugun Kristoren irudi bati begira eskatzen baduzue, berriz, lelokeria iruditzen zait pertsona bera alde batera uztea, marrazkia begiratzearren. Ala ez ote zen hala izango, maite maite dugun pertsona baten argazkia eduki eta pertsona bera gu ikustera etorririk, harekin hitz egiteari utzi eta solasaldi osoa argazkiarekin egingo bagenu. Badakizue irudia noizko den ona eta ni atseginez betetzen nauena?
‎–Ez diezaiogun geure buruari atseginik eman, etab.: hildura honetan guztia gozo bihurtzen dela dirudi, eta guztia nahi izatean atsegin ematen dute; izan ere, nahi dutena daukate eta daukatena nahi dute; hortik dator gure poza, nahi den hori gauza ona denean?.
‎Lehen idazketan: , dei egin Jainkoari eta otoitz guztia izan dadila erremedioa jar dezan erlijiosoa edo otoitz zalea den pertsona emanez; egiaz otoitza daukana eta erabaki sendoz Jainkoak egiten dituen mesedeak eta graziak hartan gozatzen dituena; askaturik egote hau guztiei ongi datorkiena da.
‎txitean pitean utziko zaituzte. Eta haren grazia handi handia da, edukitzea eta egiaz ulertzea ez daukagula ezer hartu ez dugunik.
‎4 Beste tentaldi bat ere jartzen du, oso arriskutsua: inola ere ez ginatekeela itzuliko lehengo huts eta munduko atseginetara uste izatearen ziurtasuna;, honezkero argi daukat eta badakit guztia amaitzen dela eta gogokoago zaizkidala Jainkoaren gauzak?. Hau, hasieretan bada, oso txarra da, ziurtasun horrekin berdin zaielako berriz arriskutan jartzea ere, eta ahuspez erortzen dira, eta, Jainkoarren, ez dadila izan berriz erortze hau lehenengoa baino okerragoa.
‎Orain gatozen Jainkoaren beldurrera. Gauza oso ezaguna da hori ere daukatenentzat eta horretan dihardutenentzat. Dena dela, jakin dezazuela nahi dut, hasieran ez dela izaten hain handia, esan dudanez?
‎5 Santua zen santa Marta, kontenplatiboa zenik esaten ez badute ere. Bada, zer besterik nahi zenukete dohatsu honen antzekoa izatea baino, Kristo bere etxean hainbeste aldiz edukitzeko eta hari jaten emateko eta zerbitzatzeko eta harekin mahai berean jateko zoria izan baitzuen. Magdalena bezala osoki bildurik egon balitz, ez zen inor izango ostatu eman zioten jainkozko Lagunari jaten emango zionik.
‎Kontuan izan bezate, egiazko apaltasuna, Jaunak beraiekin zer egin nahi duen huraxe egiteaz pozik egotean dagoela, eta beren buruei mirabe ezerezak deitzean. Bada, kontenplazioa izatea eta gogoetazko eta ahozko otoitza edukitzea eta gaixoak sendatzea eta etxeko gauzetan zerbitzatzea eta lan egitea, beherengo gauzetan bada ere, guztia da gurekin egotera, jatera eta gozatzera datorren Jaunaren zerbitzurako; beraz, guri zer gauza batean nahiz bestean zerbitzatu?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia