Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 109

2004
‎Askok dute mendiarekin zerikusi duen materiala etxean, ganbaratan… gordeta. Baina erabiltzen ez diren gauzak botatzeko ohitura daukagu eta gorde ezean, laster, gure historiaren zati handi bat galdu egingo dugu”, adierazi digute jarraipen batzordeko kideek. “Gainera, Euskal Mendizaletasunaren Artxibategi Historikoak izan dituen aldaketek agirien desagertzea ekarri dute, eta hori kontuan hartuta, behin betikoz Elgetan kokatzeko erabakia hartu zen”, gaineratzen dute.
‎Esandako moduan, astelehenean hasiko dira zubi berria egiteko lanak. Proiektuak milioi bat euro inguruko aurrekontua dauka eta lanek, hasiera baten, bost hilabete iraungo dute.
‎Aranburuk zera esan digu: " Bergarak ondare aberatsa dauka eta gauza positiboa da kanpoko jendeak gure altxorrak ezagutzea. Azken urteotako datuetan oinarrituz, maiatza, abuztua eta iraila dira turista gehien jasotzen dituzten hilabeteak".
‎Egunero bazkalostean, bere lagun Joxe Mariren tabernara joaten da hango telebistan bere Angels maitea ikustera. Txora txora eginda dauka eta berari gutun hau idaztea erabakitzen du.
‎Argumentua: Goizean kotxearekin errepidean susto bat izan du eta horrek baloratu arazi dio ondean daukana eta halaxe adierazten dio.
2005
‎Fortuna Elkartekoak pozik azaldu dira lortutako erantzunarekin. Probak bere prestigioa dauka eta atzo irabazle berri bat izan zuen, palmaresari berari prestigioa ekarriko diona.
2006
‎Antzuolako Udalak han gizarte eta kultura etxea eraikitzeko asmoa dauka eta Xabier Legorburu plataformako kideak argitu digun moduan," Udalarekin biltzeko datarik ez daukagu, baina Udalak proiektua nahiko aurreratuta dauka, eta beraz, lehenbailehen bildu beharra daukagu sinadurak herrian". Hamar egunean bildutako sinadurak aurkeztuko dituzte udaletxean; datorren domeka arte batuko dituztenak.
2008
‎Hospederia zaharrak, bezala, erromes kutsua dauka hotel berriak eta arrera eta tratu" goxoa" eskaintzea da helburu nagusia. Eskaintza eta zerbitzu zabala daukate eta laster martxan izango da edonorendako hidroterapia zerbitzua. Inaugurazio ofiziala urria edo azaroan egingo dutela ere iragarri du Koldo Gomez zuzendariak.
‎Hala baieztatu digu Kike Zinkunegik baina zehaztuz gainontzekoetan ere jende asko egon dela" nahiz eta talde ezezagunak izan". Zinkunegik azaltzen duenez," horrek erakusten du jendeak gugan konfiantza daukala eta oso erantzun ona eman dutela". Jarduera denek izan dutela harrera paregabea dio prentsa arduradunak.
‎Eguenean, hilaren 7an, aurkeztuko du Udalak Espaloia Kafe Antzokian Barne Barnetik Elgeta delako ikus entzunezkoa. Galdare 19.90 enpresak egin du lana azken bi urteotan herrian jasotako irudiekin. Lanak 25 minutuko iraupena dauka eta Espaloia Kafe Antzokian egingo dute aurkezpen ekitaldia 20:00etan. Bertan izango dira bai udal arduradunak bai Galdare enpresako ordezkariak.
‎Erreminta horien bidez, unibertsitatea hasi da lehen urratsak egiten, bai edukiak eta baita ikasleekiko harremanak beste modu batean kudeatzeko, Web 2.0k eskaintzen dituen baliabideak erabilita, alegia, software sozialaren bitartez.
2009
‎Bestalde, lan eskaintza bat ere landuko dute udal agintariek gaur arratsaldean: ehorzleen lan poltsa osatu beharra daukate eta hautaketa prozesurako oinarriak onartu dituzte. Horrekin batera, bake epailearen ordezkoa aukeratzeko prozesura hastea ere erabakiko dute.
‎Egitarau oparoa zeukaten eta osorik bete ahal izan zuten. Ibarra, Barajuen, Etxaguen eta Olaetan egin zituzten geldialdiak.
‎Hala eman du aditzera Yolanda Perez de Arenazak, Gizarte Ongizate eta Kirol Sailetako udal agintariak, GOITBn egindako elkarrizketan: " Jendeak etxebizitzak, alokairuak eta hipotekak ordaintzeko premia handia dauka eta eskaerak askoz ere altuagoak izaten ari dira".
‎Prentsaurrekoa egin zuten atzo (eguaztena) grebari atxikimendua adierazteko Herriko Plazan. Oro har, aldarrikatu zuten “indarrean dagoen eredu kapitalista aldatu beharra” daukagula eta salatu zuten “gutxi batzuk herrialde osoen adinako ondasunak” dituztela. Orain bizi dugun krisiaren gainean, berriz, azpimarratu gura izan zuten" espekulatzaileek" sortutakoa dela eta" uko" egiten diotela" euren diru goseaz sortu duten krisia ordaintzeari".
‎Enpresa batzordearen balorazioa hauxe da: " Lana badaukagu eta, beste
‎" Bezeroei kalitaterik onena preziorik txikienean ematea", horixe litzateke Merkemerkauaren helburua. Erosleei dagokienezhori, ze herriko merkatariek negu sasoiko soberakinei aterabidea emateko modua daukate eta hori litzateke merkealdien azokaren funtsa, neguko salgaiak apaletatik kendu ahal izatea. Interes bikoitza duen azoka da, hortaz.
‎" Gero eta ohikoagoa da langile edo jende asko batzen den tokietan desfibriladoreak egotea. Eta normala da, azken baten arrisku egoerak gainditzeko ezinbesteko tresna delako gaur egun. Aspaldian kezka hori geneukan eta Arrasateko Udala bihotz babesdun tokia izan behar zela erabaki genuen. Hain zuzen, hortik dator formazioa eman eta hainbat desfibriladore erosteko erabakia".
‎Bizkor ibiltzea ezinbestekoa da eta kontuan izan anbulantzia, gehienetan, istripua gertatu eta handik 12 minutura heltzen dela. Gauzak horrela, aurreneko minutuek sekulako garrantzia daukate eta gaixoaren inguruan dagoen jendea ondo gertatuta baldin badago eta eskura material egokia badu, askoz hobe".
2010
‎Egia esan, magia egiten dute musikarekin, eta hortxe nabil, ikasteko ahaleginetan... Musika kultura izugarria daukate eta alde horretatik zorteko naiz, Dream team ean jokatzea moduko esperientzia izaten ari delako.Jazz musikarien artean zeintzuk dira zure kuttunenak. Asko daude: Bob James piano jotzailea, Oscar Peterson kanadiarra (lagun moduko bat ia ia), John Coltrane, Miles Davis, Herbie Hancock... Zure diskografian jazzeko disko mordoa ei dituzu... Bai, diskografiaren erdia musika beltzak osatzen duela eta beste erdia jazzekoa dela esango nuke. Eta disko bakar bat nabarmentzekotan. Bob Jamesek 1974an kaleratutako One diskoa.
‎inoiz ez da izan Euskal Herrian orain beste bolondres hirugarren munduko lagunei laguntzeko. Gazte jende sanoa daukagu eta gizarte kohesinatua mantentzen ari gara. Baina berandu baino lehen, gizarte bizi, aktibo eta aurrerakoia egin behar dugu, gazteentzat ere atraktiboa izan dadin, eta helduok hori ahalbidetzen lagundu behar dugu.
‎Urriaren 2an abiaraziko du ikasturtea Jardun euskara elkarteak. Aurten ere eskaintza zabala dauka eta ere zabalik dago irailaren 24a baino lehen, Errotalde jauregian duten bulegoan edo telefono zenbakian.
‎zer gertatuko zain edukitzea eta are gehiago apirilean udalbatza permuta
‎Azkenik, gaur, astelehena, zabaldu du Gureak ek Garaia Berrikuntza Guneko jatetxea. Uribarriko jatetxe berriak 160 lagun ingururendako tokia dauka eta bertan zortzi gutxituk, sukaldari nagusiak eta jatetxeko arduradunak egingo dute lan. Astelehenetik zapatura bitartean izango da zabalik, 08:00etatik 16:00etara, eta self service erara funtzionatuko du.
2011
‎Azterketa hori jakintza alorraren eta historiaren alorraren ikuspuntutik jorratu dugu. Eta hori estatu demokratikoen edukia eta esanahia parametro bezala hartuz egin dugu. Izan ere, guztiok dakigu mota honetako krimenen aurka egiteko askotan berme konstituzionalak alde batera lagatzen direla:
‎zuk lan egin duzun lekua telebistan ikustea. Horrek beste misterio bat dauka eta telebistan emititu arte ez duzu ikusten.
‎Bizitza honetan zer egin nahi duen argi dauka eta helburuak ere ondo finkatuta ditu. Ikus entzunezko ikasketak egin eta gero, Madrilera salto egin zuen iaz, fikziozko telesailen errealizazio eta edizioan oinarritutako masterra egiteko.
‎" Gura dugu duela lau urte udaletxean sartutako haize freskoak udaletxean jarraitzea. Lau urteko lanak erakutsi digu garrantzitsua dela hankak lurrean edukitzea eta horrela aurkezten gara: hankak lurrean baina etorkizunerako proiektu mordo batekin". Elgetako jeltzaleek, euren aldetik, lana, esperientzia eta ilusioa eskaintzen dute.
‎Distantzia txikiko alanbrerik gabeko sarea duen teknologia da bluetooth. Informazioa jasotzeko, bluetooth guneetatik gehienez 10 metrora pasatu behar da, mugikorraren bluetooth sistema piztuta eduki eta momentu horretan eskaintzen den informazioa jaso nahi dela adierazi. Teknologia proiektu horren bidez aretxabaletarrek bi astean behin “gif” animatu erako komunikazio aplikazioak jaso ditzakete telefonoan, eta urtean hirutan jaietako egitarauak deskargatu –Aratusteetakoa, Andramaixetakoa eta San Migeletakoa–.
‎Bergarako Udalak, ekimena oso akordio positibotzat dauka eta arazo puntual batzuei garrantzia kenduaz eraikinaren erabilpena primerakoa dela argitu nahi izan du. Goiko Rock elkartekoek ere akordia oso lagungarria izan zaiela azpimarratu nahi izan dute.
‎Gauzak horrela, Carrek etorkizuna ezelan ere ez du begi onez ikusten, analisi edota zalantza gaitasunen lerma dakusalako.Liburuen digitalizazioan dihardu azkenaldian Googlek," gure arreta diru bilakatzen", Carren arabera. Zenbat eta klik gehiago are eta interes handiagoa du edukiak eta interes hori Googlek, enpresa den heinean, dirutan gura du," nahiago dute, irakurleak ahalik eta klik gehien egitea eta sakontzea ekidin". " Liburuak pentsamendu analitikoa, sakona eta autonomoa ekarri zuen", dio amaitzeko Carrek," eta orain interneten eragina aztertzeko garaia da".
‎Gazteagoa nintzenean beti erronka bila ibiltzen nintzen eta lehiaketa hori testuinguru horretan kokatuko nuke. Gaur egun, musika jartzea plazertzat daukat eta lehiaketak plazer izatetik urrun gelditzen dira. Gainera, kasu askotan, parte hartzeko ordaintzea ezinbestekoa da; nire ustez, hori onartezina da.
‎Mondragon Korporazioko Alecop kooperatiba da, ikasleek osatzen duten kooperatiba. 45 urteko historia dauka eta 11.000 lagunetik gora izan dira bertako ikasle bazkide, eta arduradunek ez dute antzeko iniziatibaren berririk.
‎Baina bere negozio garrantzitsuena beste bat da: hezkuntzarako materiala, edukiak eta trebeziak sortzea. Koldo Etxezarretak azaltzen dizkigu azkenaldian dituzten lan eta proiektu batzuk:
‎Nola? Herritarrok daukate eta dute! Herritarrak ez gara denok, ala?
‎Ze balorazio egiten duzu Diputazioan egindako lanaz. Oso pozik gaude. Sentsazio onak dauzkagu eta inkestek diote gora goazela Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu guztietan eta, batez ere, Araban. Agintaldi honetan ibili gara herriz herri, udalez udal… batzorde administratibo guztiak bisitatu ditugu, astero astero.
‎Aramaiok ze premia dauka eta zela erantzun ahal zaio Foru Aldunditik. Gure nahia izan da beti Aramaiora dirua ekartzea eta, esate baterako, agintaldi honetan ekarri ditugu ia 2 milioi euro. Hori gero erabili egin behar da, gastatu egin behar da.
2012
‎Lehenengo aldia izan da. Gure diseinatzaile taldea daukagu eta normalean horrekin funtzionatzen dugu. Aurten zerbait desberdina egin gura genuen eta aukera sortu zen bai Kukuxumusurekin eta baita Custo Barcelonarekin diseinu kontuetan kolaborazio txiki bat egiteko.
‎Orain artekoekin alderatuz, prosezu ezberdina jarraitu dugu. Aurreko diskoak grabatzeko, lokalean dena ondo pentsatuta geneukan eta egun gutxi batzuetan grabatzen genuen. Hirugarren azalerako, ordea, aurrez abestien maketak egin arren, estudiorako denbora luzeagoz joan gara.
‎" Esku artean dauzkagun erronkak aurrera ateratzen jarraituko dugu. Politika egiteko orain arte izan dugun moduari eutsiko diogu; izan ere, aurrera egiteko, garrantzitsua da iparra argi edukitzea eta, alde horretatik, guk argi daukagu".
‎Lanak, herriko langileek egin dituztela azaldu dute: " Gure helburua, eraikina zegoenetan hartu eta hau gutxika eraikitzea zen; baina, denbora aurka geneukan eta oinarrizko obra herriko langileek egiteko erabakia hartu genuen, segurtasun arauak bermatuz".
‎Egunotan astean lautan zabaltzen du Arantzazu Aretxagak. " Loteria makina daukat eta herriko beste taberna batek hartuko badu ere lekuz aldatzeko baimenaren zain gaude", azaldu du. " Bitartean behartuta nago zerbitzu hori ematera".
‎Kalitatea ere ikusi. Beherapenetan saltzen diren artikuluek ezin dute akatsik eduki eta salgai egon behar izan dira merkealdia hasi baino hilabete lehenagora arte gutxienez. Produktu akastunak soilik saldoetan edo likidazioetan sal daitezke, ez merkealdian.
2013
‎Izan ere, lehenengo, haiei eskaini zieten, baina aita eta ama kanpora joatekoak ziren; beraz, niregana jo zuten. Bi hizkuntzak menderatzen nituen, baina esperientzia falta neukan eta horrek pixka bat beldurtzen ninduen, hori egiten nuen lehenengo aldia baitzen. Kasualitatea izan zela esan dezaket.
‎gerraren gaineko ezer gutxi dakite, oso urrun ikusten dute hura. Azken multzo honetan badira, halere, jakin mina daukatenak eta beren hurbilekoei, aitajaun amandreei, zer geratu zitzaien jakiteko gogoa dutenak, herrian zer gertatu zen… Historiagile profesionalen eta zaleen artean handitu da jakin min hori azkeneko urteotan.
‎Tasen igoera sinestezin bat eragin du horrek, bi urtetan %60 hazi arte. Gurean, baditugu gure arazoak eta saio presentzialak bermatzeak, noski, kostu altua dauka eta hartu ditugu neurriak. UNED orokorrari dagokionez, arduradun nagusia Espainiako Gobernua da eta erabakien eskuduntza berari dagokio.
‎Musika hamabostaldiak kontzertu ugari antolatu arren, Arantzazukoa berezia da. Tokiak xarma berezia dauka eta antolatzaileen esanetan" 1.000 pertsona baino gehiago batu ziren errezitaldian".
‎Eta parte hartzen gabiltza, ez bakarrik erakusketa hori hartzen. Adibidez, abuztuaren 31n, Donostiako Alde Zaharreko elizek kanpaiak joko dituzte, eta guk ere oso kanpai zahar bat daukagu eta horixe joko dugu.
‎Horretan ezberdintzen gara beste talde ekologistetatik. Eta ohiko alderdiekin alderatuta, antolaketa ezberdina daukagu eta Europako Alderdi Berdeari batuta gaude. Bestalde, Konstituzioaren aldaketa edota birsortze demokratikoa bultzatu nahi ditugu.
‎Bilbaok zehaztu duenez, 70 pertsona geratu dira etxerik gabe. Bizkaiko Foru Aldundiak Bermeon oraindik eman gabeko 35 etxebizitza dauzkala eta kalean geratutako familiak horietan sartzera konprometitu da Bilbao. Horretarako, bost eguneko epean etxebizitza horiek argindarraz, gasaz eta bestelako zerbitzuez hornituko dituztela esan du.
‎Baina gure helburu nagusia zen ahalik eta gehien birziklatzea eta ahalik eta gutxien eroatea zabortegira. Erronka hori geneukan eta argumentu horrekin eskatu zitzaien herritarrei ahalegin bat egitea. Ulertuta daukat papera eta kartoia, eta beira, ontzi berdinean batzen dituzuela.
‎Papera eta kartoia, eta beira, samur bereizi daitezke. Material ezberdinak bereizteko planta bat daukagu eta, horregatik batzen ditugu hondakindegi urdinean batera, papera, kartoia eta beira. Ez dizue arazorik ematen. Ez.
2014
‎Asko dago egiteko oraindik, baina bide onean goaz. Zein da gaur egungo Topagunearen eta euskara elkarteen funtzio nagusia. Gizarte mugimendu garenez, gure funtzioa da gizartean eragitea, eskura dauzkagun eta erabil ditzakegun baliabide guztiak tarteko, gizartean pisu bat izatea, entzun gaitzaten, kontuan izan gaitzaten, kasu egin diezaguten, herritarrok euskaraz gero eta toki eta funtzio gehiagotan bizi ahal izateko. Erronka nagusia. Ilusionatutako jendez eta euskaltzale aktiboz osatutako mugimendu indartsua taxutzea, gizartean behar bezala eragiteko, orain partekatzen dihardugun eta lurrean ereiten dihardugun amets horiek gertura daitezen.
‎Bidelaguna plana bultzatzen diharduzue. Ze aurrekontu dauka eta zein da helburua? 25 milioi euroko diru partida bideratuko dugu enpresei laguntzeko. Bereziki enpresa txikiei zuzendutako edo horiengana heltzeko programa da.Udalekin batera, enplegua bultzatzeko plana ere abian jarri duzue.Eskualdeetako garapen agentziak edo agenteak ezinbestekoak dira lurraldea garatzeko.
Edukiak eta hizlariak hauek izango dira: Egungo euskal kulturgintzaren aitzindariak (Patxi Uribarren, Pilare Baraiazarra eta Mixel Etxekopar), Sortzaileak:
‎Foru Aldundiaren esanetan," galdera berriak hobeto islatzen du administrazioak izan behar dituen harremanak elkarte sozial eta erlijiosoekin", eta" neutraltasun jarrera" azpimarratzen du. Gaineratzen duenez," administrazio akonfesionala eraikitzeko bidean, formulario publikoetako edukiak eta hizkuntzak posizio hori adierazi behar dute". Oraingoz, Foru Aldundiak ez du argitu zeintzuk izango diren beste helburu orokor horiek.
‎Proiektuaren barruan, seinaleak, ezarlekuak eta zabor edukiontziak aldatzen dihardute. Proiektuak 37.364,80 euroko aurrekontua dauka eta Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Zuzendaritzaren dirulaguntza jaso du.
‎" Nik asko ikasten dut. Auzokideek aditzera ematen digute Euskal Herrian ez dagoela kultura eta hizkuntza bakarra, baizik eta Euskal Herria eta euskara dela denon artean konpartitu dezakegun hori, baina bakoitzak hori bizitzeko bere modua dauka eta horrek ekarpen handia egiten digu".
2015
‎Global Word Inc. itzulpen zerbitzuetako enpresa da, 1995ean sortu zuten eta New Jerseyn dauka egoitza, Manhattanetik kilometro gutxira, hain zuzen ere. Bertan, 10 lagunek lan egiten dute, 300etik gora itzultzailek eta hizkuntzetako profesionalek osatutako sarea dauka eta komunikazio korporatiboaren zein giza baliabideen arloko itzulpen zerbitzuetan dago espezializatuta. Bere zorroan, oso bezero nabarmenak daude:
‎Mondragon Korporazioko kide Ausolan Taldeak Arrasaten egin duen berritze lanarekin, Euskadiko sukalde zentral garrantzitsuena moduan finkatu da, Korporazioak informatu duenez. Planta berriak merkatuan puntakoa den teknologia dauka eta, ondorioz, diharduen sektoreetan kolektibitateendako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak– hazteko aukerari heldu ahal izango dio. Halaber, berritzeko proiektua estandarrik zorrotzenen pean diseinatu da kalitateari dagokionez.
‎" Soinujolea da, askotariko instrumentuak jotzen dituzten horietako bat; talde askorekin ibilitakoa da, pertsona zaildua". Erromeria.eus izena du haren ikuskizunak; iaz magoa eduki eta gero, aurten musikaren aldeko apustua egin dute, uneoroko arretarik eskatu ez eta" hobeto funtziona dezakeelakoan".
‎Egia esateko sorpresa handia izan zen. Nik neuk lanerako sekulako gogoa daukat eta hala adierazi izan dut beti. Egia da Irabaziren komunikazio ardura hartu nuela eta baita koordinazio lana ere.
‎330 dortsal banatuko dituzte domekan (09:00). " 300 lagunendako lekua geneukan eta berehala bete ziren. Itxarote zerrenda luzea ikusita, beste 30 onartzea erabaki genuen", diote.
2016
‎Erakusketaren edukiak eta gaiak:
‎Eta Toberan parte hartzeko proposamena egin zidatenean, ausartu egin nintzen. Astia neukan eta lotsa handirik ez. Eta eskualdearen nortasuna indartzea zen helburua, beraz…
2017
‎Lehen, erosotasun baten barruan egiten nuen korrika, baina txipa aldatzea erabaki nuen, eta nire buruari apur bat gehiago exijitzea. Behobia ere helburu moduan neukan eta oso gustura gelditu nintzen egin nuenarekin. Beraz, esan daiteke nire momentu onenean nagoela orain, bai.
‎Ezarrita gelditzen dira baita ere errekreazioa egiteko pilatutako materialaren alokatze tasak. " Hainbat material daukagu eta aurten zazpi bat aldiz laga dugu helburu ezberdinekin erabiltzeko. Antzerkietarako, grabazioetarako… Prezio bat ezartzea planteatzen dugu.
‎AKEk hartu duen dimentsioa dela-eta, kirol mailan, estruktura teknikoa sendotu beharra dago. Jokalari pila bat dauzkagu eta herrian entrenatzaileak aurkitzeko arazoak ditugu. Beraz, bi bide landu behar dira:
‎Nahita edo nahi gabe, Oñatin elkarbizitza okertzeko beste ariketa bat gehiago izan da PNVk eta Lourdes Idoiagak egindakoa. Titularra ematen dioten PNVren hitz horien gainetik, ordea, Oñatiko herrian eta herritarrekin batera lana sendo eta ugari egiten ari den alkate eta zinegotzi taldea dauzkagu eta haiek erantzungo diote herriari bere ekintzekin, orain arte egin duten bezala.
‎Marrazten ditugun bitartean hasi gara gordetzen kutxaka. Ekarri galtzerditan zuk dauzkazunak eta hasiko gara kontatzen banaka", azaldu dute partaideek.
‎" Inportantea da, ondare ikuspegi batetik begiratuta, herriko historiari keinu bat egitea. Memoria motza daukagu eta ahaztu egiten gara, baina orain dela ez askora arte, herriko etxeetan ez zegoen ur sarerik, gure aitona amonek ez zuten ur sarerik etxean", zehaztu du.
2018
‎Espero dugu azkena ez izatea. Udalatx gertuan daukagu eta beraz, eguerdirako bueltan izango gara herrian. Gainera, pintxo lehiaketa dela-eta, eguerdian txaranga izango da herrian, eta eguraldiak laguntzen badigu, egun konpletua izan daiteke", esan dute mendi taldetik.
‎Bai, eta, gure kasuan, are garrantzitsuagoak, belar artifiziala daukagu eta. Puntu gehienak etxean lortzea izango da normalena.
‎Foru agentziak gogoratzen du Biriatun egon daitezkeen kontrolak joan etorrian eragina izan dezaketela eta nortasun agiria edota pasaportea eskura edukitzea eta informatuta egotea gomendatzen du, bai Eusko Jaurlaritzako Trafikoko web orrian, www.trafikoa.eus, twiterren, 011 telefonoan eta Bidegiko webgunean.
‎" Goizeko hamarretan Herriko Plazan elkartzeko dei egin nahi diegu antzuolarrei, auzoz auzo joan eta agerian dagoen zikinkeria jasotzeko –plastikoa, zigarrokinak... – Auzolanera animatu daitezen eskatu gura diegu", kontatu dute kanpainaren bultzatzaileek. " 11:30erako bukatzeko ideia daukagu eta jasotako hondakin guztiarekin argazkia aterako, dugu. Hamaiketako batekin bukatuko dugu Garbi jokatu ekimena".
‎azken urteetan hura jasotzea" opari onena" izaten zela esan zuen lehenengoan; bigarrenean argitu zuen kartzelatik bidalitakoa izaten zela postal hura; eta hirugarrenean: Eltzea hustu ta mahai gainera atera dugu txuleta/ ardo onari trago eman ta bizitu elkarrizketa/ oroitzapenen munduan sartu zenbat jira zenbat buelta/ postal zaharrak eskutan hartu kajoian zeuden gordeta/ beti postala bialtzen zidana aurrez aurre daukat eta.
2019
‎Uzta kontua da eta aurtengoa uzta ona da. Hiru zuzendariok batera ikusi zenuten zuzenean Goyen izendapen momentua. Bai; Irusoinen egoitzan geunden. Handia ren izendapen momentuan ere berdin egin genuen, guztiak elkarrekin, toki eta egoera berean. Oroitzapen oso ona geneukan eta errepikatzea erabaki genuen. Pedro Almodovar eta Alejandro Amenabar zuzendariekin lehian ariko zarete. Ez da erronka makala.Ez, horixe.
‎Grabazioa amaitu zenetik, HBOk guztia sekretupean eduki eta gero, gaur erakutsi dituzte Patria telesailaren lehen irudiak. Teaser moduko bat izan da, eta telesailaren sortzaile Aitor Gabilondok, eleberriarekin alderatua" obra desberdin" bat dela aurreratu du.
‎EAJk, EH Bilduk eta partzialki Podemosek adostutako oinarrien eta printzipioen edukietan oinarritutako artikulatua idaztea. Oinarri eta irizpide horiek zehaztapen argiak ematen dituzte estatus politikoak izan behar ditguen edukien eta ezaugarrien inguruan eta, besteak beste, EAEren eta Estatuaren arteko harreman eredua aldatzea proposatzen du, erabakitzeko eskubidea, botere ahalmena, blindajea eta berme sistema… Batzorde horrek ezin ditu ordezkatu Parlamentuak hartutako erabakiak eta bertan agerian geratu diren asmoak. Zilegitasunik ez du horretarako eta, hori egiteak, Autogobernu Batzordeak eskatutakoa gaindituko luke.
‎Eta oinarriak argiak dira: nazio bat gara, izaera konfederaleko eta berdintasunean oinarritutako harremana nahi dugu Estatuarekin, gure etorkizuna modu libre eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea daukagu eta eskumen burujabeak eskatzen ditugu (Gizarte Segurantza, pentsioak, hezkuntza…).
‎Gauzak horrela, herritar ezberdinez osatutako taldea sortzen gabiltza. Aurretik aipatu ditugun arloetan ezagutza edo interesa eduki eta herriarentzat lan egiteko ilusioa duten gazte, heldu, emakume eta gizonezkoz osatua egongo da hautagaien zerrenda.
‎Bere aita epaile frankista zela kontatu zidan eta harro zioen nola bere aitak heriotza zigorrera kondenatu zuen lehen euskal apaiza. Juan Carlos erregea traidoretzat zeukan eta, oraingo erregearen aldeko jarrera erakusteaz gain, gaur egun gertatzen ari dena goitik behera asmatu zuen.Kartzela berean mutil gazte bat ere ezagutu nuen. Diskotekako liskar batean labankada bat emateagatik zegoen preso.
2020
‎" Martxoko konfinamenduak Frantzian harrapatu zuen hirukoa, Lyonen, nazioarteko txapelketa batean esku hartzen. " Koreografia harako prestatuta zeukaten eta Espainiako Txapelketara koreografia berberarekin joan ziren, ez dute izan berri bat prestatzeko astirik eta ez zuen zentzurik, gainera". Izan ere, hilabete hauetan guztietan gorabehera handiak izan dituzte, entrenamenduak hasi, ondoren geratu...
‎Etorkinen multzoa pentsatu genuena baino anitzagoa zen, behar desberdinak geneuzkan eta hasiera baten marraztu genuen bideak ez zuen balio gehienen beharrak asetzeko. 2013an, bertako hiru emakume gurekin hasi ziren lanean eta elkartea jaio zen.
‎" Beste talde gogor bat da. Fisikoki indartsuak izateaz gain, talentua daukate eta defentsan ere sendoak dira. Gainera, aurreko denboraldiko bloke bera mantentzen dute, eta hori ere garrantzitsua da.
‎Aplikazio bat ere badaukate, Go.Data izenekoa," kasu positibo guztiak eta haien kontaktuak identifikatuta edukitzeko eta inork ihes ez egiteko", Ramon Sanchez aztarnariaren esanetan.
‎Horretan ez gaude ados, eta inportantea da errealista izatea. Ni, zortez, euskalduna naiz jaio nintzenetik, baina gaztelera ere badaukat eta ez genuke ukatu bietako bat ere. Euskararen egoera ona da gaur egun, bide onetik goaz, eta alderdi popularrak agintera iritsita, ez dut uste euskarak estutasunik pasako duenik".
‎Halere, online jarraitzea gura duenak badu horretarako aukera ere, orain arte moduan. " Itxialdia hasi zenean, zerbait pentsatu beharra geneukan eta telematikoki ikasleekin kontaktua mantendu dugu. Gu ere moldatu egin behar izan gara, egoera berezia izan delako.
‎Iaz mailegua eskatu genuen kiroldegiko lanei eta beste inbertsio handi batzuei aurre egiteko. Hasiera baten, hori edukita eta gerakina eta likidezia edukita, gure saiakera izango da gastua kontrolatzea ahal den neurrian. 2020an ez genuke gehiago zorpetzerik nahi.
‎Ura kutsatzeko puntu bat izan daitekeelako. Igerileku batek kloroa dauka eta horrek lagun dezake. Errekak ez.
‎Zer behar dugu momentu honetan daukaguna baino gehiago? Gehiegi geneukan eta urrunegi amesten genuen. Haurrek ere ez dute argi eta irudiz betetako jolas komertzialik behar.
‎Ama badoa eta ezin naiz alboan egon. Garuneko metastasia dauka eta gaitz hori aurrera doala bagenekien, baina onkologoak konfirmatu digu koronabirusak amaren egoera okertu egin duela eta ez dela irtengo. Berrogeialdian dagoen Gasteizko zaharren egoitzan kutsatu zen.
‎Segituan topatu nuen futbolean jokatzeko taldea, eta, gainera, hiri txikia eta erosoa da. Hondartza dauka eta mendia ere oso gertu dago. Herrimina sentitzen da, baina, etxetik horren gertu egonda, ahal dugun guztietan joaten gara Bergarara.
2021
‎Lehenik, Estatuko hizkuntza guztietako edukiak eta gutxieneko ehunekoak berdinduko dira bikoizketan, azpitituluetan eta audiodeskribapenetan.
‎Hala ere, datu hauek" minoritarioak" direla adierazi dute garatzaileek; izan ere," euskaraz nabigatzen dugun bitartean, euskarazko edukiak eta zerbitzuak erabiltzen, erdarazko konfigurazioarekin ari gara euskaldun gehienak". Hala nahi duen orok, Zure hatz marka euskaraz webgunean aurkitu ditzake telefonoak euskaratzeko beharrezko ikus entzunezkoak.
‎Leku batera iritsi, inguruko eragileak ezagutu eta haiekin lan egitea. Kasu honetan, Arantzazuko Parketxearekin harreman oso ona daukagu eta hezkuntza programa bat ere sortu dugu. Arantzazu Lab en laguntza nabarmena izan dugu, eta haiekin lanean jarduteko asmoa dugu.
‎Oso azkar jarri ginen markagailuan atzetik. Baina garbi geneukan emaitza gutxienekoa zela, mailari eusteko helburua lortuta geneukalako eta gozatzeko eguna zelako. Orain dela bost urte, Aloñan ari nintzela, oso urrun ikusten nuen, ezinezkoa.
‎San Bartolome eta Andra Maria Antzuolako parrokian daude. Hain zuzen ere, Altzarten jarraitzen duen kanpandorreak harrizko gorputza dauka eta egoera onean dago. San Bartolome egunean, abuztuaren 24an, bakarrik jotzen dute kanpaia, bi bider.
‎Eta, berez, emakumea izatea ez da titiak edukitzea: emakume batek bularretako minbizia eduki eta bular bat edo biak kenduz gero, ez da gehiago emakume izango. Zer gertatzen da umetokian ere tumoreren bat izan eta hustu egin behar badute?
‎Azken honek demostratzen ditu benetako balioak. Eta ez badira bat etortzen esanak eta eginak zaila dela lidergoa edukitzea eta jendeak zugan sinestea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia