Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 346

2000
‎Ateraidazu gin tonic bat, otoi zuzendu natzaio, eta berak, artean bildots begiekin, irribarre firfira bat marraztu du bere ezpainetan. Gizonek aspertua naukazue Eta nire irribarrea berarenean pausatu dut.
2001
‎Ondo zorroztuta eduki eta etxeko beharretarako beste batzuk erabili.
‎Duela aste guti, Manuel Iruxo jaunari idatzi nion kezkaturik nindukan eta berak Garaian aipatu zuen gai batez galdezka: 1936ko Estatutuak, alegia, lehenagokoetan agertzen ez den baldintza gogorra ipintzen diola-eta gure autonomiari, irakaskuntza arloan.
‎berehala aurkitu zituen lankide eta ondorengoak, luzaroan ahituko ez zen andanan. Eliz gaiak ziren batez ere gogoan zeuzkanak eta horietan aurkitu zuen, bestetan baino areago, bere asmoak mamituko zituen jende mordoa. Berak mami zitzakeen baino egokiago, agian.
2002
‎Zer nahi duzue ematea, emakumeak? Ilobak ere badauzkagu eta.
‎Ez zegoen alai, ezta triste ere. Ohi baino begitarte argiagoa zeukala eta automobila ohi baino arretatsuago gidatzen zuela, hori bai. Bestalde, halako baretasun bat ageri zuen, hitz bakar batez edo esaldi labur batez erantzuten zidanean.
2003
‎Emakume bakartia zen, berrogeita hamartsu neure antzera, eta Rayk esango lukeenez, azabatxea ilean. Izterretan pausatua zuen aldizkariaren gainean orri batzuk zeuzkan eta zerbait idazten ari zen. Gutun itxurako zerbait.
‎Ohean sartu da. Emaztea hurbildu da telefonora, eta, belarrian une batez eduki eta gero, eseki du berriz ere.
‎irabazi arte! Alta gero eta kide gehiagok borroka mota horrekiko zalan  tzak dauzka eta aitzina jarraitzen baldin badu, guztiz kontra jarriko dira. Soziologo batzuk harritzen dira beren estatistikek ager  tzen dutenean behialako borrokak interesatzen ez dituen zenbat gazte dagoen bazterretan.
‎Hobeto oraindik! Kanta ezazu, adi gauzkazu eta.
‎Sentitzen dut hau esan beharra, Teresa, baina iridoziklitis bat daukazu eta baita bagotonismo apur bat ere...
‎Ezetz. Ez zen harritu batere, erabat inu  tiltzat nindukan eta. Igarri nionez, traktorea neuk gidatzea nahi zuen, eta berak egingo zuen gurdi gainetik kaka banaketa.
‎Atsaldeon! Aizue, ni baserri hontantxe bizi naiz, zatozte nerekin, txukuntzeko behar ederra daukazue eta!
‎21 Orain artean" Oñatiko eskuizkribuak" edo" Arrazola etxekoak" izenekin ezagutu izan da. Berez bi eskuizkribu dira eta ez bat, biak ere 450 bat orrialdekoak, egile bera eta eduki eta forma oso antzekoa dutenak. Bestearen izenburua hauxe da:
‎Bere bihotzaren bila ari den odola da gurea. Gure herria bere hizkuntzaren bila dabil, bazeukan eta ez dauka; nahiz ba omen dauzkan: baten faltan, hiru edo lau.
‎Argitasuna behar dugu, erreferenteetan eta ekinbideetan. Zehaztasuna edukietan eta azaletan. Helburuak ezarri eta lantresnak eskuratu.
2005
‎Uste dut ama konturatu ere ez zela egiten aitari gertatzen ari zitzaionaz; betiko gizona ikusten zuen, bere baitan bildua, geza samarra, baina ogi puska. Tartean sartzekotan egon nintzen, baina aitak ez zuen uzten zirrikitu txiki bat ere bere barnera iristeko, gela ilun hartako ateak eta leihoak erabat itxirik zeuzkan eta.
‎Hurrengo egunetan, egunero bisitatu nuen Adela, Idoiarekin edo amarekin batera batzuetan, haiei biei esan egin bainien gertatutakoa, isilik gorde zezatela aginduta. Zer moduz zegoen jakitearren joaten nintzaion bisitan, baina baita ere espero nuelako egun haietako batean luze hitz egingo zidala puzzlean falta zitzaizkidan zatiei buruz, buru barruan osatu ezinik neukan eta.
‎beren edukiaz eta beren patuaz.
2006
‎–Duela pare bat aste egon ninduan han; hire anaiak hots egin zidaan auskalo nondik iturri bat hondatuta zeukala eta ez zakiat zer gehiago kontatzeko; ea hurbilduko nintzen konpontzera. Eta joan egin behar, zer demontre; erosi zuenetik bigarren edo hirugarren aldia zuan.
‎–Erosketen orgatxoa utziko diat orduan, lasai. Ez zegok presarik, hozkailua goraino zeukaat eta: hik eraman, Luisen etxean utzi, eta ni joango nauk bila beste egunen batean.
‎Orain urte batzuk, Milango kale garbitzaile batek emakume baten gorpua aurkitu zian Duomotik hurbil. Hildakoak zintzurra ebakita zeukaan eta diapasoi bat ahoan. Karabineroek jakin zutenean hildakoa Greta Klein izeneko sopranoa zela eta ikusitakoan neskaren gorpuak ez zuela eraso sexual baten traza bakar bat ere, jelosia profesionalak eragindako krimentzat jo, eta Gretarekin harremanak izandako hainbat musikari ikertzea erabaki zitean.
‎noski. Txantxak txantxa, egia da erdaldunengana eta indiferenteengana iristeko diskurtso eta mezu egokiak behar ditugula, bai edukian eta bai forman. Horretan ez dut uste desadostasun handirik izanen dugunik euskaltzaleok.
‎–Herri aldizkarina: irakurle euskaldun ez alfabetatuak ez uxatzeko eta ez ikaratzeko edukian eta forman arin arina den euskarazko aldizkaria.
2008
‎Laburra izan da haren. Maleta gorri bat dauka eta norabait doa. Louk mugitu behar duela ulertu du.
‎Besarkadatik askatu nahi dut, baina Mateok ongi helduta nauka eta laztanak egiten dizkit bizkarrean goria iruditu zaidan besoaren ukituaz. Heldurik nauka eta nik garrasi egiteko gogoa daukat.
‎Besarkadatik askatu nahi dut, baina Mateok ongi helduta nauka eta laztanak egiten dizkit bizkarrean goria iruditu zaidan besoaren ukituaz. Heldurik nauka eta nik garrasi egiteko gogoa daukat. Askatu naizenean, hortxe dago ama atearen zirritutik atera berria bailitzan.
‎–Ongi; tragediaz hitz egin behar dugu. Eta tarteka abertzalekeriaz, ez badirudi ere, tragediarekin zer ikusteko asko dauka eta. Hirugarren mailako tragedia, hori bai, hala nola gure terrorismoa, edo zuena hobeki esanda, hirugarren mailako terrorismoa baita.
‎Aurpegi txarra daukazu eta burutik pasatu zait zerbait gertatuko zitzaiola amari.
‎Telebistan eta oso erraz esaten dute zer egin behar den horrelakoetan, zer dira ba lerde jale gibel  beltzak, poliziarengana joateko aholkatzen dute, nire Tomasek hau eta hau egin dit, eta kalera irtendakoan, zer?, Tomasi besotik heldu eta goazen etxera esango al nion, zatoz, laztana, gozatu bat emango dizut beti bezala... ...egiten zait atzera egitea, horixe da gertatzen zaidana, eta begira orain, ez dakit zertaz ari nintzen ere, Tomasen jipoiez, bai, zertaz bestela?, jipoi bakoitzaren ondoren, Tomas damutu egiten zen, beti damutzen zen, eta barkamena eskatzen zidan ume batek bere amari barkamena eskatzen dion bezala, baina nik ezin nuen hori ulertu, berorren buruan kabitzen da nola litekeen ostikoka jardun ni lurrean naukala eta handik bost minutura barkamena eskatzea erdi negarrez, eta handik ordu laurdenera larrutan hastea animalia bat bezala berak eragindako ubelduren mina areagotuz?, eta ze iruditu, galdetzen zidanean, nik esaten nion, oso ondo, zeruan bezala, eta ahaztu egiten zitzaion ordubete lehenagoko jipoia, ahaztu bakarrik ez, seguru nago pen  tsatzen zuela ez ninduela jipoitu, ez zegoela berak baino hobeto tratatuko ninduen gizonik, eta loak hartzen zuenean, ni ohetik jaikitzen nintzen eta komunera joanda, zauriak eta garbitzen nituen ur oxigenatuarekin...
‎Neuk ere pentsatzen dut batzuetan, ipuin etnikoak bazterrera utzirik, ez lukeela inporta behar ze hizkuntzatan ari garen, eta balio duena dela zer esaten den; hau da, edukiak; baina orduan oroitzen naiz edukiak arrazoi edukia besterik ez direla, eta nola ni arrazoi edukiaren kontrakoa eta dabiltzan hitzen aldekoa naizen, txit garrantzizkoa bihurtzen da atzera berriz ze hizkuntzatan eta doinutan ari naizen, ipuin etnikoak bazterrera utzirik betiere.
‎Lau esanetatik hiru boutadetzat hartzen dizkidate, zinez ehunetatik lau ere ez direlarik. Arazo latza daukat eta ez dakit zer egin.
‎Bagara; arrazoia daukazu. Bagara eta ez gara; arrazoia daukazu eta ez daukazu. Izan ginen; sekula ez duzu arrazoirik izan.
‎[Intelektual serio baten autobiografia ezkututik.]" Txikitan motela nintzen; totela nintzen; tristea nintzen. Ez nion antzik ematen ezeri, baina inork ez bezalako markatzaile fuksia bat neukan eta harekin nituen hitzak inguratzen liburuetan eta paperetan. (...) Orain hitz fuksiatuz dut neure arrazoia agertzen".
‎[Availability.] Ahal den guztia erosi, harrapatu, kopiatu, deskargatu edo nahi dena, baina betiere" eduki" eta" nahi denerako". Norberak eduki eta norberak nahi duenerako. Libertate eta botere izugarria.
‎Batzuek eskemak egiten dituzte, atal bakoitzean kontatuko dutena zehatz mehatz jakite aldera eta beste batzuk ideien kaosaren barnean murgiltzen dira handik nahi dutena aterako dutelakoan. Ez dago esan beharrik bakoitzak bere metodologia daukala eta ez dagoela eredu txarrik. Azken batean, idazteko pare bat gauza behar baita:
‎Ez naiz aditu bat, gure prozesua –eta lagun on batzuena– besterik ez dut ezagutzen, nazio bakoitzak bere legeak zein xehetasunak ditu, eta Txinarako balio duenak ez du zertan balio Etiopiarako. Informazioa nahi duenak erakunde publikoetara jotzea dauka eta han jakinaraziko diote zer egin behar duen haur bat adoptatzeko. Adop  zioaren munduan dabiltzan elkarteek ere behar den informazioa ematen dute, bai eta Interneteko sarean barreiaturik dauden adop  zioari buruzko orrialdeek ere.
‎Eta bada esku zuriko lapurtzat jotzen gaituenik. Zoritxarrez, informazioaren aroan bizi garen honetan inoiz baino informazio gutxiago daukagu eta, ondorioz, aurreiritziz inguraturik bizi behar dugu. Haatik, ez dut inor konbentzitu nahi.
‎Seme alabek sufritu egingo dute munduan, batzuek gehiago eta beste batzuek gutxixeago, baina denok sufrituko dugu, eta bada sufrimendu hori ikusteko eta are gutxiago onar  tzeko prest ez dagoenik. Bada seme alabarik izanda besteren bat mundura ekartzeko prest egon bai, baina arazo ekonomikoak direla –ai, interes tipo madarikatuak! –, arazo fisikoak direla –hirurogei metro koadro dauzkagu eta etxean ez zaigu inor gehiago sartzen– edota arazo fisiologikoak direla –adin batetik aurrera haurdunaldiak arriskutsuak dira–, bere nahia bete ezinik dagoenik. Eta azkenik bada, besterik gabe, interesik ez duenik.
2009
‎" Sardini, belli sardini"; hango aire osasuntsua sartuko zitzaion biriketan; beranduxeago, eguzkipean jostatuko zen. Hantxe gelditu beharra zeukan eta emakume hari dirua atera. Orain larriturik, orain sumindurik, orain esperantzaz beterik, hala begiratzen zien, txandaka, hormei, altzariei eta andre jeneralaren aurpegiari.
‎Terapiako idazkariarekin solasalditxoa eduki eta handik bi egunetara, gauza bitxi bat gertatu zitzaion Ireneri. Liburu dendatik zuzenean etxera itzuli ordez, bidean zegoen kafetegi batean sartu zen.
‎Ikaragarri gustatu zait nola geratu den. Beltza da, mahuka luzeak dauzka eta orkatiletaraino iristen zait. Gerrialdean hartua da, nire argaltasuna disimulatzeko edo; osterantzean, lisoa da, liso lisoa.
‎Biharamunean medikuarenera joan behar nuela erabakita, eta, beste alde batetik, ez geneukala lanik jakinda, trankilago sartu nintzen ohean. Gorputz guztiko giharretako mina neukan eta uste dut horregatik kostatu zitzaidala loak hartzea. Ahal dela ez zait gustatzen ohean bueltak ematea gauzei, ia dena ikusi ohi dudalako beltzago bertan.
‎" Errukirik ez", errepikatzen nion neure buruari," errukirik ez". Jada errepidearen beste aldeko espaloian, Eroskiaren irudiak etorri zitzaizkidan gogora, ikusi berri neukanarenak eta lehenagokoarenak, bienak, elkarren atzetik eta nahasita. Haietan murgilduta egin nuen aterpetxe ingururainoko bidea.
‎Nondik ibiliko ote zinen jada ordurako? Sasoi hartan zuri buruz neukan ardura nagusia izan zen behatz lodi luzeak zeneuzkala eta galtzerdi guztiak zulatzen zenituela. A ze lotsaria, pentsatzen nuen, nonork zure galtzerdi zulatuak ikusiz gero institutuan edo kalean edo dena delako lekuan.
‎" Ukitu ere ez egin. Hemezortzi urte dauzka eta adinbetekoa da. Berak nahi ez badu, ez behartu ezertara, legearekin arazorik eduki nahi ez baduzu behintzat".
‎" Ukitu ere ez egin. Hemezortzi urte dauzka eta adinbetekoa da. Berak nahi ez badu, ez behartu ezertara, legearekin arazorik eduki nahi ez baduzu behintzat".
‎Aitak erosi dizkidan marrubietariko bat sartu dut oraintxe ahora. Zein gozo dagoen barrabana; azukre eztitsua dauka eta gorri gorria da. Gogoratzen zara?," nire mailuki gorritxoa" deitzen nizun umetan.
‎Sabela hautsita zeukan eta begi bat zulotik irtenda.
‎Gure iritzian, aurrerantzean ere, hezkuntza sistemaren oinarrizko zutabe izan dira gurasoen borondatea, bi hizkuntzak ezagutzeko obligazioa eta ikastetxeen autonomia. Ikastetxe bakoitzak bere proiektua garatzeko aukera edukitzea eta bere hezkuntza elkartearen gogoaren eta errealitatearen araberako hizkuntza proiektua finkatu eta garatzeko modua edukitzea oso positiboa gerta daiteke aurrerabidea eraginkortasunez egiteko. Horrekin batera, ikastetxe bakoitzak lor dezake hobekien tokian tokiko gainerako erakundeekin batera jardutea euskararen erabilera indartzeko lanean.
‎Ez du onik, anbizio pertsonalak sekula ez baitu nahikorik, eta, ondorioz, bitxia da eragiten diguna: dena daukagu eta asko falta zaigulako sentipenak bizi gaitu.
‎Lore jokoen bultzatzaileetako bat zen M. Guilbeau medikuak idatziz emandako iritziaren arabera, erdipurdikoa zen saritutako lana, ez bakarrik gaiari dagokionez: erdipurdikoa omen zen baita formari, edukiari eta literatur balioei dagokionez ere. Eta Guilbeauk galdetzen zuen:
‎–Mesedez, eskuizkribu bat daukat eta asko poztuko nintzateke begiradatxo bat botako bazenio.
‎–Gaur kontuz, e! Bazilo txarra zeukaat eta...
‎Mintzaera kamutsa, baina, mezukarga potentea horixe: edukiz eta janzkeraz, bietara lortua, gainera. Bakoitza kadauno, noski.
2010
‎Urte batzuk geroago Eusko Jaurlaritzak literatur sorkuntzarako diru-laguntza batzuk eman behar zituela eta epaimahai bat antolatu zen, eta ni izendatu ninduten batxilergoko katedratikoen ordezkari; Koldo Mitxelena ere zegoen Euskal Unibertsitatearen partetik, eta Anjel Lertxundi ere bai, Euskal Idazleen Elkarteko presidente gisa edo, hala nola garai hartako Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Pedro Miguel Etxenike eta, oker ez banago, baita Martin Ugalde ere, garai hartan Eusko Jaurlaritzako euskarazko arazoetarako zuzendaria. Bilera bukatu genuenean Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez eleberri saritu berriaren luxuzko edizio bereziaren ale batzuk ekarri zituzten (1982ko Eusko Jaurlaritzako Jon Mirande eleberri saria) autoreak sinatu ondoren guztioi emateko (liburua ordurako irakurrita neukan eta biziki ona iruditu zitzaidan). Hauxe da niri jarri zidan eskaintza eskuzabala:
‎Ez gara denbora luzez elkarrekin egon. Bihar goizeko zazpietako txanda daukat eta aldi berean Perurentzat estropada eguna izaki, hurrengo gauerako atzeratu dugu egun handia. Hala, estropada irabaziko dutelakoan, xanpaina hozkailuan gordeta geratu da; garestia eta frantsesa.
‎–Axola zait umeak bere ohean lo egitea komeni dela esaten dutelako baina, pentsatuko duzun bezala, ohe guztia niretzat bakarrik daukat eta alabaren beroa baino hoberik ez dago horrela jarraitzen dudan bitartean. Sara Xian hartu nuen arte ezin nuen imajinatu ere egin zer izan zitekeen alabak sortzen duen emozio uholdea; orain ezinezkoa da niretzat gizaki txiki hori gabe ezer ulertzea, dena mugitzen zait bere inguruan eta sinetsiko al didazu ia beste ezer ez zaidala axola?
‎Horregatik ez nintzen uzkurtu. Zorteak ere lagundu zidan, nazkatzen eta beratzen hasita nengoenean, hain justu, sartu baitzen ofizialen gelan Torres kapitaina, Salamancakoa bera, kuttunen artean nindukana eta Antxoni zertan ari ginen galdetu zion. Gau hartako ihesa ikertzen laguntzeko deitu zidala erantzun zion eta bakean alde egiteko agindu zidan kapitainaren aurrean.
‎Etxe handi zahar samar bat zen, kaleetako jendearen joan etorria amaitzen zen inguruan. Lau solairu baino ez zeuzkan eta atzeko aldean lorategia eta igerilekua izan zitzakeela ematen zuen, alboetan zeuzkan hesi altuek ezkutatu egiten zituen arren. Arbola altu samar batzuk ere antzeman zitezkeen iluntasunean.
‎Andresekin ere sentitu zuen hari erakargarri zitzaiola, baina inongo momentutan ez zion harreman profesional edo pertsonal on batez haragoko seinalerik egin. Teresarekin nahikoa eta gehiago zeukan eta, hala ere, berarekin egin zituen topaketa guztietan azpi berezi bat zegoela sentitu zuen, loturarik gabeko egoera batean ondorioak izan zitzakeena, berari ere oso gustuko zitzaiolako Andres, adin tarte eta guzti. Ez zen harritzen, beraz, Anizeto eta Magdalenaren ezteietako bazkalondoan Teresak kontatu zionarekin, ezagutu orduko laxoa bota behar ziola sentitu zuela eta hamabost egunetarako etxean sartu zuela alegia, lagun batzuentzako koadro bat erosten laguntzeko eskearen aitzakia tartean.
‎Alkatearen onespena behar zuen, ordea, eta Satisek beldur handia zion Juana Mariri, behin baino gehiagotan esan ziolako ez nahasteko Bedaiope eta Disneyword, alegia, hankak lurrean edukitzeko eta eskuak sakeletan sartzeko.
‎Horrelako kasuetan ohi denez, Anizetorekin hitz egin behar nuela esan nion eta ea ba al zekien Benidormetik itzulia zen ala ez. Bezperan kalean ikusia zeukala eta segituan bilatuko zidala. Noiz eta zertarako jakin nahi zuen.
‎Azkenean deskubritzeko zorian nengoen Anizetoren sekretua: ezkutuko alaba bat zeukan eta honen amak ez zuen inondik ere euskalduna izan behar. Neskaren begiak, ilea eta aurpegiko bestelako fakzioak ikusita, eslaviarra izan zitekeen.
‎Badakik ni nolako ardo zuri zalea naizen, eta edozerekin ez naizela konforme gelditzen, ba kristorena zuan ardoa, eta halaxe aitortu nioan. Etxean gehiago bazeuzkala eta hurrengoan jai tokatzen zitzaionez, bazkaltzera gonbidatuko ninduela, nahi baldin banuen. Hasieran ez nekiela ahal izango nuen erantzun nioan, berealdiko izua eman zidalako proposamenak:
‎Orain dela berrogeita hamar urte baino gehiago, mojak alkateari laguntza eske joan zitzaizkioan. Baratza ederra zeukaten eta lanerako jendea falta, gaitz bortitzen batek haien erdiak ohetik altxatu ezinik utzi zituelako, bestela bakarrik moldatzen baitziren etxeko lan guztiak kanpoko inor gabe egiteko. Alkateak Patxintxiri proposatu zioan eta honek baietz.
‎Begiratu balu ere, ez zuen deskubrimendurik egingo, zoritxarrez. Teresaren mezu bakarra neukan eta mami gutxikoa, niretzat altxorra izan arren. Kafearen ondoko whiskiaren ondoren, aita zenaren beste ohitura bati heldu nion:
‎Pentsatuko dut eta interesatzen baldin bazaigu, esango dizut. Eguberritako programazioa oso kargatuta daukagu eta ez da erraza izango.
‎Baietz esan nion, beti bezala, baina, nahi baldin bazuen, berak baieztatzeko berriro deitzen baldin bazuen. Gosetuta nengoen; Robertorenera joateko gogoa sartu zitzaidan; etxean bazkaldu behar nuen, ordea, arrebak aurreko asteburuan emandako bazkariaren hondarrak izozkailutik aterata neuzkan eta ez nuen alferrik galtzea nahi. Bazkari arin batekin nahikoa nuen, gainera.
‎Telefonoak jo zuen. Roberto zen, nire dei galdua zeukala eta. Esplikatu nion bazkaltzera joateko gogoa sartu zitzaidala baina deitzen ari nintzaion une berean etxean bazkaltzeko erabakia hartu nuenez, deia moztu nuela.
‎Eztarritik behera joan ordez, ahoan gora joan zitzaidan gelditzen zitzaidan ardo zuri hondarra eta mantela pixka bat zikindu nuen, hartu nuen izuaren eraginez. Lagun onei ematen zaien konfiantza handia izan daiteke, baina Juana Marik egin zidana traiziotik hurbil zegoen, horrelakoetara batek prestatuta joan beharra daukalako eta ez dut galtzontzilo garbiengatik esaten, hain zuzen. Teresa gugana zetorren, irribarrez.
‎Ilobetatik zaharrena, Ane, haserre zegoen amarekin gauean Mallopeko disko festatik bueltatzeko jarri zioten ordua zela eta. Hamalau urte zeuzkan eta ordu baterako bila joango zitzaizkiola esan zioten. Amak nahikoa eta gehiegi zela zioen.
‎Gaia bukatutzat ematen duela esan nahi du, gutxienez, eta, bide batez, saltsero samarra naizela esan diotela, bide zuzenetik aparte ibilia. Hala ere, erabiltzen duen tonuagatik, mutil ontzat naukala eta oraindik ere pixka batean agoantatuko nauela ere nabari zaio. Zeharo konbentzituta ikusten nuen Olentzero Forever Bedaiopera ekartzeko, beraz, azken kartutxoetako bat piztu behar nuela erabaki nuen:
‎Egun, berriz, ez zegoen erabilera horien aztarnarik. Museo txiki eta gozo bat zen, paretetan neurri askotako pinturak zeuzkan eta horma hobietan eskulturak. Erdi aldean egur panel handi batzuk, artelanak eskegitzeko metro koadroak irabazteko jarriak eta era guztietako obrez beteak.
‎Lasai galdetzeko, Alberto Urdangarinek. Orduan aitortu zion oso pozik zegoela eskaini zion lanarekin eta erakutsi zion konfiantzarekin, baina gauza batek ikaragarri harrituta zeukala eta galdetu beharra zeukala: berari buruz zeuzkan erreferentzia bakarrak Wenceslao Insaustirekin lan egin zuenekoak ziren ala beste zerbaitez ezagutzen zuen hain eskuzabal jokatzeko?
‎Mirentxuk zeharka jakin nahi izaten zuen. Triste ikusten ninduela esaten zidan goizero, estresa ea kontrolatuta neukan, nire lanak, kanpotik besterik pentsa bazitekeen ere, alderdi nekagarriak zeuzkala eta ea ez ote nuen laguntza medikurik behar izango... honek ere Teresarena zer moduz zihoan galdetuz bukatzen zuen.
‎Mendekua hotz zerbitzatzen dela dioen leloari jarraituz, egun hartako helburua lortzeko egin beharreko guztia egin zuen. Buenos Airesen zegoenetik bereganatua zeukan eta hain ondo zihoakion azal kolore beltzaranarekin oso ondo zetorren soineko arin eta alai bat aukeratu zuen eta harekin egoki egingo zuten sandalia batzuk erosi zituen, takoirik gabekoak. Ile apaindegira ere joan zen eta etxetik atera aurretik makillatu egin zituen begi inguruak.
‎–Perretxiko bila joan omen zuan, ez barrerik egin. Mojen terrenoak baso koxkor bat zeukak eta hango gaztainen artean ba omen zeukaan kuleto puntu bat lokalizatua mojei laguntzen ibili zenetik.
‎Edertasunari buruzko meditazioetatik errealitatearen gordinak atera ninduen bulegora iritsi orduko. Izaskun Arretxe zain neukan eta ez umore onez, gainera. Sartu orduko erlojuari begiratu zion, bere amorruaren arrazoia tramankulu hartan zegoela adierazteko.
‎–noski. Mikaela amak ulertzen ninduela aitortu zidan, baina gure bokazioa eta promesak ez nituela ahaztu behar gogorarazi zidan, beraz, kontuz ibiltzeko zer egiten nuen eta ez nabarmentzeko eskatu zidan, gainerakoan gogoz kontrako neurriak hartu zituela Don Juan Antonio kontent uzteko eta denontzako txarra izango zela, ni estima handitan nindukalako eta Raimundorik gabe gelditzekotan ere galera handia izango zelako komunitatearentzako, nolako lana egiten zuen kontuan hartuta.
‎–Aldrebes. Beste bi urteko kontratua daukat eta gustura nago baina... Lehenbailehen jakinarazi nahi nizun, proiektuak ezin duelako nire mende egon.
‎Mikel Ormazabalek elkarrizketaren oinarria elkarrenganako errespetua dela adierazi nahi izan dio Bakunini. Historiari buruz anarkista batek edo bera bezalako sozialdemokrata batek interpretazio desberdinak izatea ulergarria bada ere, organozaleen taldeak irainik ez zuela merezi gogorarazi dio, beraz, hurrengoan herriko eragile garrantzitsuenetakoak direnei herriko xeme bezalako hitz barregarriekin ez deitzeko eskatu beharra daukala eta, bide batez, Eneritz Lasari eskatu dio oposizioko kideekin berarekin bezain zorrotz joka dezala matxismo linguistikoa salatzeko orduan, berari herriko alabak ahaztea kritikatu ez diolako. Bakunin jaunari kontzertuetara azaltzeko gonbitea eginez bukatu du, horrela argumenturik izango duelako kritika konstruktiboa egiteko, praktikatu ohi duen jokaera nihilista obsoletoaren ordez.
‎–Sekulako nahasketa daukat eta! –hitz egin zuen berriro zintzotasun osoz Akilesek?.
‎Euskal Telebistaren hasiera. Telebista beraren edukia eta itxura baino garrantzitsuago zen estreinatzea bera. Madrilen ez zegoen oso giro onik Euskal Irrati eta Telebistaren alde.
‎Jesuitek beren pedagogia daukate eta bere irakasleek kontuan izan dute antzina onartutako" Ratio studiorum" izeneko araudia. Araudi hori 1599 urtean aldarrikatu zuten jesuitek bere ikastetxe guztietarako.
‎Aurretik, 1988ko uztailaren 29an, Vaticano Irratiko egunkarian, orduan lehendakaria zen Jose Antonio Ardanzari eginiko elkarrizketa atera nuen. Gorderik daukat eta oso ona iruditzen zait orain ere; Ardanza Jaunak nik eginiko hainbat galderari ongi baino hobeto erantzun baitzien. Gaiak ere asko ziren eta oso ezberdinak:
‎Egungo autogobernuko esparrua bidegurutzean dago. Baina, are larriagoa dena, une bakoitzean zegoen Espainiako Gobernuak jarraitutako estrategiak gure autogobernuaren benetako edukia eta ahalmenak murriztu ditu; horrek arrisku larrian utzi du gure ekonomia sarearen lehiakortasuna eta euskal gizartearen ongizatea.
‎Eta zenbat aldiz aditua ote nago, eta zenbat lekutan: Holako zelaia hemen eduki eta, nola egin ote zuten hau baxter honetan. Horratx zergatik.
‎Jaunak hala dio: 1727ko abuztuaren 7an meatzari bat etorri zitzaiola karta batekin de la ferrona de Elama esanez biharamunean ahal bazuen ateratzeko Iramendira, eta baietz aterako zela, baina bere zaldia gaizki zeukala eta, Joseph de Olano herritarrari eskatu eta hark uzten bazion zaldia eta sokatik eramailea, baietz. Y en efecto sobre la referida caballeria y con el dicho mozo de mulas salieron a las seis de la mañana siguiente.
‎Zenbat lagun ditudan, testigu isil zintzoak, zuhaitz tente zaharren artean!... Aldiz, zertarako landatu duten hor, zenbat material zur trinkotan ote daukan eta antzerako galderetaz jardun bazaizkio, majo erretratatu zaitu zuhaitzondo isilak: bihotza zur daukalako, bestela ezpal guztiak harrituta utziko zenizkion...
‎Eta erantsi ere bai agudo: " Hik etzak behin ere denetik euki, bestela ez dek beharrik eukiko eta, orduan galdu haiz, lagunik ere ez dek izango".
2011
‎Kontzentrazioari eustea kostatzen zitzaion eta txolarre bat kartoizko kutxa batean bezain artega zegoen. Itolarria arindu beharra zeukan eta sendabelarra zein zen bazekien.
‎Jaroslav ek euritakoa zeukan eta bere burua eskaini zion, gau goibel hartan Annari etxeraino laguntzeko. Annak, ezetz, euria atsegin zuela eta berdin zitzaiola pixka bat bustitzea; gizonak, temati, baietz:
‎Pragarako autobidean barrena zihoala, irratia piztu zuen, albisteetan hilketaren berri ematen zuten ala ez egiaztatzeko. Gorputza dardarka zeukan eta eztarria egarriak erreta. Errepide ondoko taberna batean gelditu zen eta Coca cola eta botila bat ur xahutu zituen zurrutada pare batez.
‎Hilotza lasta bati lotuta zegoen eta hondoari ainguratuta. Egunkari honek jakin duenez, emakumeak lepoa moztuta zeukan eta bi begiak falta zitzaizkion, baina autopsiaren emaitzak ezagutu arte da jakin heriotza zerk eragin zion.
‎hiruzpalau gradu gutxiago, eta elur-bustia izango zuten. Zaparradatik babesteko, Jan Voget ek oinetarainoko zira zeraman soinean, baina kapelarik ez zuenez, ilea blai eginda zeukan eta euriak aurpegia sastatzen zion errukirik gabe. Gaueko hamaikak ziren.
‎–Talde bat osatzen dugu: Krimena eta zigorra; blog bat daukagu eta handik ikerketa polizialak jarraitzen ditugu: zaletasun bat besterik ez da.
‎beste biak bezain ezaguna edo are ezagunagoa. Ikusten duzunez, honek ere martirioaren palma dauka eta eskua bularrera darama, hain zuzen ere, honela torturatu zutelako: bular biak moztuta.
‎Zilar koloreko gortinen atzetik atera zenean, Janek solasaldiari utzi eta dantzari berriari begira geratu zen, liluratuta, sorginduta bezala. Emakume gazte liraina zen, galanta, ilehoria, gainontzeko neskak baino altuagoa; besteen aldean, titi txikiak zeuzkan eta izterretarainoko larruzko bota takoidunak janzten zituen. Baina besteengandik gehien bereizten zuena dantzatzeko modua zen; besoak eta eskuak dotore higitzen zituen, ekialde urrutiko dantzariek egin ohi dutenez; bere hanka luzeak gimnasten malgutasunarekin luzatzen eta zabaltzen zituen ia mugarik gabe:
‎Jan ahoa zabaldu ez zabaldu geratu zen; azken finean, Annak blog bat zeukan eta hor argitara zezakeen berak kontatutako guztia. Poliziaren kezkaz ohartu zen nonbait neska.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
eduki 345 (2,27)
euki 1 (0,01)
Lehen forma
zeukan 45 (0,30)
zeuzkan 29 (0,19)
dauka 25 (0,16)
eduki 20 (0,13)
zeukala 19 (0,13)
daukat 18 (0,12)
dauzka 14 (0,09)
neukan 14 (0,09)
daukagu 11 (0,07)
zeukaten 8 (0,05)
daukala 6 (0,04)
daukazu 6 (0,04)
edukia 6 (0,04)
daukan 5 (0,03)
edukitzea 5 (0,03)
neuzkan 5 (0,03)
daukate 4 (0,03)
edukiak 4 (0,03)
daukaten 3 (0,02)
daukazue 3 (0,02)
dauzkat 3 (0,02)
edukitzeko 3 (0,02)
nauka 3 (0,02)
zeukalako 3 (0,02)
zeukana 3 (0,02)
zeukatela 3 (0,02)
baitzeuzkan 2 (0,01)
daukak 2 (0,01)
dauzkak 2 (0,01)
edukian 2 (0,01)
edukiaren 2 (0,01)
edukitzeagatik 2 (0,01)
edukiz 2 (0,01)
geneuzkan 2 (0,01)
naukala 2 (0,01)
neukala 2 (0,01)
neukana 2 (0,01)
nindukan 2 (0,01)
zeukaat 2 (0,01)
zeuzkala 2 (0,01)
zeuzkaten 2 (0,01)
badauzkagu 1 (0,01)
baineukan 1 (0,01)
baitauka 1 (0,01)
baitzeukan 1 (0,01)
bazeukan 1 (0,01)
bazeuzkala 1 (0,01)
daukaala 1 (0,01)
daukadala 1 (0,01)
daukagun 1 (0,01)
daukaguna 1 (0,01)
daukagunaz 1 (0,01)
daukagunez 1 (0,01)
daukalako 1 (0,01)
daukana 1 (0,01)
daukatela 1 (0,01)
daukatenak 1 (0,01)
daukatenek 1 (0,01)
daukatenen 1 (0,01)
dauzkagu 1 (0,01)
edukiaren kontrakoa 1 (0,01)
edukiari 1 (0,01)
edukiaz 1 (0,01)
edukiei 1 (0,01)
edukietan 1 (0,01)
edukiko 1 (0,01)
edukitzeak 1 (0,01)
eukiko 1 (0,01)
eztaukat 1 (0,01)
gauzkazu 1 (0,01)
geneukalako 1 (0,01)
naukazue 1 (0,01)
neukanan 1 (0,01)
neukanaren 1 (0,01)
neukanarenak 1 (0,01)
neuzkala 1 (0,01)
nindukalako 1 (0,01)
nindukana 1 (0,01)
zaukanat 1 (0,01)
zeneukala 1 (0,01)
zeneuzkala 1 (0,01)
zeukaan 1 (0,01)
zeukak 1 (0,01)
zeukanat 1 (0,01)
zeukatek 1 (0,01)
zeukatenean 1 (0,01)
zeukatenek 1 (0,01)
zeuzkanak 1 (0,01)
zeuzkatelarik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia