Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 3.726

2007
‎Teleskopio baten bereizmena edo xehetasunak detektatzeko gaitasuna hobetu egiten da tamainarekin. Alegia, zenbat eta teleskopio handiagoa, orduan eta bereizmen hobea.
‎Beraz, irrati uhinen uhin luzeretan abantaila horretaz balia gaitezke. Zenbait teleskopioren laguntzaz, Lurraren gainazaleko toki batean baino gehiagotan jaso ditzakegu seinalea edo erradiazioak aldi berean, eta ondoren konbinatu, eta ikaragarrizko dimentsioak dituen teleskopioaren efektua lortu (10.000 km-ko diametroa duen teleskopio batena). Hala, interferometria irrati uhinetan erabilita, objektu astronomikoen xehetasunak zehatz mehatz jasotzen dira.
‎Bereizmen handi hori eskaintzen du interferometriak. Adibidez, galaxien nukleo zentrala edo bihotza ezagutzeko erabil daiteke. Nukleo zentral horretan sortzen da energia.
‎Haren masa oso handia da: Eguzkiaren masa baino zenbait milioi aldiz handiagoa edo mila milioi handiagoa izan daiteke. Masa izugarri horrek zenbait prozesu grabitatorio jasaten ditu, eta energia kantitate handiak askatzen dira.
‎Badira etengabe izarrak sortu eta sortu ari diren zenbait galaxia. Galaxia horiei hizkera arruntean supernoben faktoria edo fabrika deritze (masa handiko izarrek eztanda egiten dute beren bizi zikloaren amaieran, supernoba gisa). Gaur egun, mota horretako galaxiak ikertzen dihardut.
‎Baina garunak gauza bera egiten du. Gizakiok, adibidez, modu horretan ikasten dugu irakurtzen edo aurpegi bat ezagutzen: behin eta berriz soluzioa ikusi ondoren.
‎Aurpegien ezagutza adibide ona da; ume jaioberriek hilabeteak ematen dituzte gurasoen aurpegiak ezagutzen ikasten, horretarako abstrakzio maila minimo bat behar baita. Izan ere, sei hilabeteko ume baten aitak edo amak itxuraz aldatzen badu (ilea moztu, adibidez), litekeena da umeak zailtasun handiak izatea haren aurpegia ezagutzeko.
‎XOR izeneko eragiketan, adibidez, bi datu sartzen dira, zeroak edo batak; bi datuak batekoak direnean, eragiketaren emaitza ere bat da, eta, zeroren bat izanez gero, eragiketaren emaitza zero da. Oso eragiketa sinplea da, eta, hala ere, bost neurona behar dira sare batek hori egiten ikasteko:
‎Seinaleak bidaia hori egiten du, inputetik outputeraino, konexioen bidez zehaztutako bide batean. Bide zuzena izan daiteke, edo azken geruzetatik hasierakoetara seinalea birbidaltzen duena; konexioen egitura lanaren araberakoa izango da. Eta oso egitura konplexuek oso lan abstraktuak egin ditzakete.
‎Horrelako lanak egiteko, hasierako neurona sare bat aukeratzen dute, eta ikasarazi egiten diote. Oso litekeena da sareak ezin ikasi izatea, martxan jarritakoan ez geratzea edo zentzurik gabeko emaitzak ematea. Kasu horietan, sarea doitu egiten dute:
‎Kasu horietan, sarea doitu egiten dute: neuronak gehitu edo kendu, sarea bera berregituratu edo neurona bakoitzak egiten duen eraldaketa aldatu. Eta berriz egiten dute proba.
‎Kasu horietan, sarea doitu egiten dute: neuronak gehitu edo kendu, sarea bera berregituratu edo neurona bakoitzak egiten duen eraldaketa aldatu. Eta berriz egiten dute proba.
‎Input asko zituzten, baina output bakarra. Izan ere, output hori 0 edo 1 zenbakia zen, inputeko balioen eta balio horien pisuaren arabera. Gerora ikusi zuten pertzeptroiek ikasteko oso ahalmen mugatua zutela.
‎Ikertzaileak, hori lortzeko, karbonoa harrapatzeko eta gordetzeko teknologiak ikertzen ari dira. Helburua da ikatzaren errekuntzatik edo gasifikaziotik CO 2 a harrapatu eta leku seguruetan gordetzea, atmosferara iristea saihesteko.
‎Behin CO 2 a harrapatuta, toki seguruan gorde behar da. Horretarako, CO 2 a konprimitu eta lur azpian gordetzea proposatzen dute adituek arroka porotsuetan edo gatz akuiferoetan, esaterako. Klima aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldearen (IPCC) 2005eko txosten baten arabera, ongi aukeratutako gordailu geologiko batek CO 2 aren% 99 baino gehiago gordetzeko probabilitatea oso handia da 100 urtez, eta handia 1.000 urtez.
‎Berde, gorri edo beltz, badirudi iraganean hain garrantzitsua izandako ikatza indarberritzen ari dela berriz ere. Teknologiak lagun dezake ikatza kontsumoa hain zikina ez izaten.
‎Hala, ikatz likidoa lortzen da. Eta petrolioaren antzera erabil daiteke, garraiorako erregaiak edo bestelako eratorriak lortzeko plastikoak, disolbatzaileak.... Azken finean, petrolioaren ordezko izan daiteke ikatza. Eta, ikatza merkeagoa denez, garrantzi ekonomiko handia izan dezake horrek.
‎Ikatzarekin kilowatt ordu bat elektrizitate sortzeko, kilo bat CO 2 isurtzen da (Estatu Batuetan, MITen arabera). Elektrizitate kantitate bera gas naturalarekin sortzeko, gehienez ere horren erdia isurtzen da, eta haize edo eguzki energia edo energia nuklearra erabiliz gero, berriz, ez da CO 2 rik isurtzen. Hala, ikatzak zerikusi handia du berotegi efektuarekin; hura erreta urtero 10.000 milioi tona CO 2 isurtzen da atmosferara.
‎Ikatzarekin kilowatt ordu bat elektrizitate sortzeko, kilo bat CO 2 isurtzen da (Estatu Batuetan, MITen arabera). Elektrizitate kantitate bera gas naturalarekin sortzeko, gehienez ere horren erdia isurtzen da, eta haize edo eguzki energia edo energia nuklearra erabiliz gero, berriz, ez da CO 2 rik isurtzen. Hala, ikatzak zerikusi handia du berotegi efektuarekin; hura erreta urtero 10.000 milioi tona CO 2 isurtzen da atmosferara.
‎Batetik, fruituek arnastea mugatzen dute: fruituak argizariz edo bestelako filmez estaltzen dituzte, edota arnasteko beharrezkoa duten oxigenoaren kontzentrazioa mugatzen dute; bestetik, tenperatura erregulatzen dute: tenperatura txikia baldin bada, erreakzioak abiadura txikiagoan gertatzen dira fruituan; horren ondorioz, aipatutako aldaketak mantsoago gertatzen dira; eta, azkenik, etilenoaren eragina eragozten dute.
‎Beraz, biltegietan etilenoaren eragina saihesten duten substantziak erabiltzen dituzte gehien. Modu eraginkorrena etilenoaren hartzaile berekin lotzen diren baina ontzerik eragiten ez duten konposatuak erabiltzea da, adibidez, 1 metilziklopropeno( edo 1 MCP) deritzon konposatua. 1 MCPa etilenoaren hartzaile berekin lotzen da, eta zenbait ordu edo egun ematen ditu hartzailearekin lotuta.
‎Modu eraginkorrena etilenoaren hartzaile berekin lotzen diren baina ontzerik eragiten ez duten konposatuak erabiltzea da, adibidez, 1 metilziklopropeno (edo 1 MCP) deritzon konposatua. 1 MCPa etilenoaren hartzaile berekin lotzen da, eta zenbait ordu edo egun ematen ditu hartzailearekin lotuta. Noski, 1 MCParekin dagoen bitartean, hartzailea da etilenoarekin elkarreraginean jarri, eta ez da gertatuko ontze erreakziorik.
‎Nola ez ditugu, bada, atsegin handiz hartuko baratzea duen bizilagunak, lagunak, osabak edo dena delakoak ematen dizkigun fruitu eta barazkiak! Edo guk geuk mendian goazela hartzen ditugunak!
‎Nola ez ditugu, bada, atsegin handiz hartuko baratzea duen bizilagunak, lagunak, osabak edo dena delakoak ematen dizkigun fruitu eta barazkiak! Edo guk geuk mendian goazela hartzen ditugunak!
‎Bareen ugaltze ahaleginaren zenbatekoari neurria hartzeko, esan dezagun bare eme batek errutean galtzen duen pisua 60 kg ko emakume batek erditzean 15 kg galtzearekin aldera daitekeela. Hain ahituta geratzen da bare emea, normalean handik egun bakarrera edo pare bat egunera hil egiten da.
‎Azken finean, bareen hazkunde dinamika zein den ikertzen dute. Izan ere, hazkundea aldatu egiten da barea kumea, gaztea, arra edo emea izan. Hazkunde dinamika hori aztertzeko, matematika erabiltzen dute.
‎Lehenik eta behin, hainbat aldagairekin polinomio bat osatzen dute (barearen hasierako pisua, denbora pasatu ahala galtzen edo hartzen den pisua, elikadura proteinak, karbohidratoak, almidoia... eta abar). Aldagai bakoitzaren garrantzia eta eragin mota (positiboa edo negatiboa) koefizienteek eta zeinuek adierazten dute.
‎Lehenik eta behin, hainbat aldagairekin polinomio bat osatzen dute (barearen hasierako pisua, denbora pasatu ahala galtzen edo hartzen den pisua, elikadura proteinak, karbohidratoak, almidoia... eta abar). Aldagai bakoitzaren garrantzia eta eragin mota (positiboa edo negatiboa) koefizienteek eta zeinuek adierazten dute. Horrekin guztiarekin, kuantitatiboki aurreikus daiteke bareen hazkuntza nola gertatuko den.
‎Azken belaunaldiko bideo-jokoek duten arrakasta ikusita, argi dago gaur egungo haurrak ordenagailuaren munduan murgilduta bizi direla, eta tresna hori oso ohikoa dela haien eguneroko bizitzan. Guraso askok, baina, oraindik errezeloz begiratzen diete jokoei, erabilera txarra edo adinera egokitzen ez diren edukiak izan ditzaketelakoan.
‎Egitura karstiko bikain hori behar bezala ikusteko, mendiaren barruan sartu, eta 340 metro jaitsi behar da. Torkak edo dolinak oro har sakonune txikiak izaten diren arren, hori itzela da: 500 metro luze eta 230 metro zabal da, eta sabaia 125 metroko garaieran du.
‎Hain zuzen, sei base pare 12,8 aldiz errepikatuta izatea da muga; telomeroak hori baino gutxiago baditu, akatsak gertatzen dira zelulak banatzean. Akats horien ondorioz, zelulak hil egiten dira, edo minbizia sor dezaketen mutazioak agertzen dira.
‎Horixe litzateke nanoteknologiak medikuntzari egingo liokeen ekarpen nagusietako bat: sendagaiak mina edo kaltea dagoen lekura garraiatzeko gai izango liratekeen partikula magnetikoak.
‎Gaur egun, magnetismoari buruzko gai garrantzitsu bat erdieroale magnetikoena da, eta horrek azalpen sinple eta erraz bat du: ordenagailuak, batetik, memoria gogor bat du, memoria magnetikoa, alegia; bestetik, ram memoria edo transistoreen memoria bat du. Azken hori elektronikoa da, eta memoria azkar gisa ere ezagutzen da.
‎Medikuntza, esaterako, duela urte batzuk esandako guztia ikertzen ari da gaur egun. Zenbait nanoteknologia institutuk hamaika esperimentu egin dituzte untxiekin eta abarrekin, eta ikerketa batzuk proba klinikoen fasean daude. Nik ezin diezaioket honi guztiari data bat jarri, hanka sartze galanta litzatekeelako, baina lanean ari gara eta ari dira, eta litekeena da lan horretatik aipatutako emaitzak edo beste hainbat lortzea.
‎Baina geologian denbora milioi urtekotan neurtzen da, eta, milioi bat urteko tartean, hamarka kilometro aldentzen da hondoa. Hala, hamarka milioi urtera, ozeano hondoak sortu ziren dortsaletik ehunka edo milaka kilometrora daude.
‎Noranahi mugitzeko gaitasuna du, sei propultsatzaile alderantzikagarriri esker. Hala, nahi duen sakoneran flotatzen gera daiteke, hondoan jarri, edo erliebe malkartsuari jarraituz hondoaren gainean nabiga dezake. Hondoratzea eta azaleratzea grabitatearen eta buien bidez egiten du, besterik gabe.
‎Miokardioko infarturen bat jasan duten 50 gaixotan zelula ama helduen transplantea zenbateraino eraginkorra den aztertzen dihardute. Kasu honetan, mioblastoen edo muskulu zelulen zelula ama helduak erabili dituzte. Lan horren berrikuntza nagusia da zelula ama horiek kateter bidez txertatzen dituztela, eta ez, mota horretako orain arteko entseguetan bezala, ebakuntza irekia eginda.
‎Lehendabizi, zelula amak mioblastoak erauzi behar dira gaixoaren hankako muskulu ehunetik, biopsia bidez. Lan horretan, anestesia lokala erabiltzen dute. Ikertzaileek muskulu ehun horretako laginetik zelula ama helduak bakartzen dituzte, eta zelula horiek berariazko hazkuntza medioan hazten edo ugaltzen uzten dituzte hilabete inguru, transplantea egin ahal izateko behar adina zelula izan arte.
‎Zelulak infartua jasan duten muskulu kardiakoan eta haren inguruan txertatzen dituzte. Dena den, aurrez, zelula ama heldu horien lagin bat aztertzen dute mikrobiologia laborategian, infekziorik ba ote duten edo ez ikusteko, eta osasuntsu daudela ziurtatzeko.
‎Hain zuzen ere, gune edo eremu horretan txertatu behar dira zelula amak. Prozesu hori guztia muturrean oso orratz mehe eta bilkor bat duen kateter baten bidez egiten dute.
‎Oro har, kateterismoa arteria femoraletik abiatuta egiten da, zelulak txertatu behar diren bihotzeko leku zehatzera iritsi arte. Han, mioblastoen 15 edo 20 injekzio ezartzen dituzte. Hori guztia anestesia lokalarekin egiten dute, gaixoa esna dagoela, eta bizpahiru ordu irauten du prozesuak.
‎Teknika hori lantzen ari dira oraindik ere, eta haren helburua da tratamendu berri horren eraginkortasuna egiaztatzea eta miokardioko infarturen bat jasan duten gaixoen bihotzaren funtzionamendua hobetzen den edo ez ikustea.
‎Batek dio zenbakiaren eta esponentzialaren arteko lotura handiaren ondorioz eman ziola Eulerrek esponentzial hitzaren lehenengo letra. Beste azalpen batzuen arabera, haren abizenaren lehenengo letra delako aukeratu zuen (ideia hori nahiko baztertuta dago gaur egun), edo matematikan erabiltzen ez zen alfabetoko lehenengo letra zelako (a, b, c eta d letrak oso maiz agertzen ziren formula matematikoetan)... Arrazoia edozein izanda ere, izen hori eman zion, eta harrezkero horixe erabili da zenbaki hori adierazteko.
‎Zenbait lanbidetan behar beharrezkoa da zenbakia; besteak beste, esponentzialki gehitzen edo gutxitzen den zerbaitekin lanean dabiltzanentzat. Adibidez, auzitegi medikuentzat.
‎Bizidunen populazioak ere bai (edozein bizidunenak, bai bakterioenak, bai landareenak eta bai animalienak); hazteko mugarik ez duten bitartean, zenbakiaren menpe hazten dira. Beste adibide asko daude zenbakiaren menpeko hazkunde esponentziala dutenak, maldan behera doan elur pilota baten hazkundetik hasi eta bankuek ematen, edo , batez ere, kobratzen dituzten interesetaraino.
‎Hazkunde esponentzialarekin zerikusirik ez duten kasu batzuetan ere ageri zaigu zenbakia. Demagun kate, soka, kable... bat bi zutoinen artean zintzilikatzen dugula, alegia, katenaria bat dugula (trenentzako hari eroalea edo argindarraren linea elektrikoa zintzilikatzen dutenean bezala). Bi zutoinen artean dagoen kate zati bakoitzaren kurba zenbakiak definitzen du.
‎Alfred Nobelek bost arlo aukeratu zituen bere izena daramaten sarietarako: Fisiologia edo Medikuntza, Fisika, Kimika, Literatura eta Bakea. Urriaren hasieran, astelehenetik ostiralera, ordena horretan jakinarazten du Nobel Fundazioak nor sarituko duten arlo bakoitzean.
‎Fisiologiakoa edo Medikuntzakoa, Fisikakoa eta Kimikakoa, horiek dira zientzia arloko Nobel klasikoak. Aurten, genetikoki eraldatutako sagu ereduak sortzeko metodologia, magnetorresistentzia erraldoia, eta gainazalen kimika izan dira sarietako gaiak.
‎Sagu ereduak Fisiologiako edo Medikuntzako Nobel sarian
‎1988an, Fertek eta Grünbergek, bakoitzak bere aldetik, fenomeno fisiko guztiz berri bat aurkitu zuten: magnetorresistentzia erraldoia( edo GMR). Magnetorresistentzia erraldoian oinarritutako sistema batek disko gogorren aldaketa magnetiko txikiak erresistentzia elektrikoaren aldaketa, alegia, sistema digitaletan erabiltzen diren 1 eta 0 balio, bilakatzen ditu.
‎Irakurgailuek material magnetiko baten eta magnetikoa ez den baten geruza finak dituzte txandaka jarrita. Geruza magnetiko baten magnetismoa finkoa bada eta hurrengoaren aldakorra, azkenekoaren magnetizazioa disko gogorrean aztertzen edo irakurtzen duen gunearen magnetizazioaren arabera aldatu ahal izango da. Irakurtzen duen gunearen arabera, irakurgailuaren bi geruza magnetikoen magnetizazioek noranzko bera edo kontrako noranzkoa izango dute, eta, horren ondorioz, erresistentzia magnetikoa handia edo txikia izango da.
‎Geruza magnetiko baten magnetismoa finkoa bada eta hurrengoaren aldakorra, azkenekoaren magnetizazioa disko gogorrean aztertzen edo irakurtzen duen gunearen magnetizazioaren arabera aldatu ahal izango da. Irakurtzen duen gunearen arabera, irakurgailuaren bi geruza magnetikoen magnetizazioek noranzko bera edo kontrako noranzkoa izango dute, eta, horren ondorioz, erresistentzia magnetikoa handia edo txikia izango da.
‎Geruza magnetiko baten magnetismoa finkoa bada eta hurrengoaren aldakorra, azkenekoaren magnetizazioa disko gogorrean aztertzen edo irakurtzen duen gunearen magnetizazioaren arabera aldatu ahal izango da. Irakurtzen duen gunearen arabera, irakurgailuaren bi geruza magnetikoen magnetizazioek noranzko bera edo kontrako noranzkoa izango dute, eta, horren ondorioz, erresistentzia magnetikoa handia edo txikia izango da.
‎Ez da erraza hori zehazki zergatik gertatzen den jakitea; benetan jendeak zientziaren fruituak atsegin ez dituelako, edo zientzia eta teknologia komunitateak bere lanak gizarteratzeko behar adina ahalegin egiten ez duelako.
‎Eta teknologiaren aldetik jo du, hain zuzen ere, aurtengo Zientzia eta Teknologiaren Asteak. Izan ere, aurtengo gaia Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak da, edo labur esanda, IKTak.
‎Eta informazio ugari gorde dezakegu oso euskarri txikietan. Pentsa, mp3 irakurgailuei esker, 20.000 kantu bat disko poltsiko batean; edo hainbat eta hainbat mega eta giga gailu gero eta txikiagoetan. Poltsikoan eramaten ditugu telefonoak ere.
‎Zientzia eta Teknologiaren Astearen baitan Elhuyar Fundazioak, Innobasquek eta Zientziaren kutxaGuneak antolatzen duten ideia lehiaketa da Teknoskopioa. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek interesgarria den edo eztabaida sortzen duen gai bat aukeratu behar zuten, zientziarekin edo teknologiarekin zerikusia duen edozein gai. Baina gaiak interesgarria izan behar zuen zinez, eztabaida sortu eta jendeak blogean iritzia ematea lortu behar zuten eta.
‎Zientzia eta Teknologiaren Astearen baitan Elhuyar Fundazioak, Innobasquek eta Zientziaren kutxaGuneak antolatzen duten ideia lehiaketa da Teknoskopioa. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek interesgarria den edo eztabaida sortzen duen gai bat aukeratu behar zuten, zientziarekin edo teknologiarekin zerikusia duen edozein gai. Baina gaiak interesgarria izan behar zuen zinez, eztabaida sortu eta jendeak blogean iritzia ematea lortu behar zuten eta.
‎Yahoo, Alexa edo beste bilatzaileren bat aukeratuta, antzeko emaitzak lortuko dituzu. Egin ezazu proba gogoko baduzu!
‎Bi aukera daude: patroiak oker egotea edo galaxia horri buruzko nahikoa datu ez izatea. Hori argitzeko, ahalik eta zehaztasun handienaz begiratu nahi izan diote.
‎Hezur muineko eta odoleko zelula ama batzuk erabilita, saguek ahituta edo ia ahituta zituzten obarioak berriro ere obozitoz betetzea lortu dute, hau da, obuluaren aitzindariak diren zelulak sortzea
‎Hezur muineko eta odoleko zelula ama batzuk erabilita, saguek ahituta edo ia ahituta zituzten obarioak berriro ere obozitoz betetzea lortu dute, hau da, obuluaren aitzindariak diren zelulak sortzea lortu dute obarioan.
‎Hegazti bakoitzak bere erara egiten du hegan, baina, oro har, oinarrizko bi modu bereiz ditzakegu: planeatuz edo hegoak astinduz.
‎Distantzia luzeak eremu irekietan planeatuz egiten dituzten hegaztiek hego zabalak eta luzeak dituzte. Ikusi besterik ez dago nolako hegoak dituzten amiamokoek edo sai arreek.
‎Migratzearen berezko energia gastuaz gainera, migrazio garaian beste hainbat faktoreren menpe egoten dira, energia gehiago edo gutxiago gastatzea eragiten dietenak. Haizeak, batez ere, garrantzi handia du.
‎Eguzkirik ez dagoenean (eta ondorioz, korronte termikorik ere ez) edo kontrako haizea dagoenean, berriz, ez dute oso garaiera handia lortzen, eta hainbat oztoporekin egiten dute topo. Horrelakoetan, mendikateak, adibidez, gainditzeko muga zailak bihurtzen dira.
‎Horrelakoetan, mendikateak, adibidez, gainditzeko muga zailak bihurtzen dira. Hegaztiek aldatu egin behar izaten dute beren ibilbidea, eta mendikatea inguratzen hasten dira, zeharkatzeko moduko haran edo mendi leporen bat aurkitu arte.
‎Korronte termikoen menpe bizi ez diren hegaztiek arrano arrantzalea dugu horietako bat ez dute planeatzaileek bezainbeste arazo ur masa handiak zeharkatzeko. Erraztasun bera dute itsasoaren edo lurraren gainetik hegan egiteko. Hori bai, nekatu eta atseden hartzeko beharra baldin badute, konponbideak ez dira berdinak lehorrean eta itsasoan.
‎Noski, aipatutako migrazio hori lehorreko hegaztiei dagokie; itsasoko hegaztiek kontrako arazoa dute. Itsaso batetik bestera igarotzeko izaten dute arazoa, bi itsasoren edo ozeanoren artean lehorra baitago. Itsasarteak haientzat pasabideak dira, ozeano batetik bestera pasatzeko arazoaren konponbidea.
‎Hegan egiteko modu bat aukeratu behar izatekotan, eta ikusitakoak ikusita, ez genuke, ez, lan erraza izango! Zorionez edo zoritxarrez, horrelakorik aukeratzerik ez daukagu; animalia bakoitza bere arbasoen ondorengoa da, eta bizitzeko egokitu zaizkion ezaugarriekin bizi beharra dauka. Alde on eta txarrekin.
‎Hegoek hartzen duten posizioaren arabera, hau da, kontra datorren airearekiko duten angeluaren arabera (eraso angelu esaten zaio), hegaztiek gora edo behera egiten dute. Gora egiteko, eraso angelua handitu egiten dute; horrela, aire gehiago pasatzen da hegoaren azpitik, eta hegoaren azpialdeko presioa goialdekoa baino handiagoa bihurtzen da.
‎Energia iturri gisa eraginkorra izateko, nahitaezkoa da hidrogenoa nahiko dentsitate handian gordetzea. Hala, gas konprimitu edo likidotu gisa gorde daiteke; baina, askotan, gas konprimitua biltzeko edo likido kriogenikoa hidrogeno likidotua maneiatzeko edukiontzi seguruak egiteak dakarren kostuak mugatzen du teknologia horren erabilera.
‎Energia iturri gisa eraginkorra izateko, nahitaezkoa da hidrogenoa nahiko dentsitate handian gordetzea. Hala, gas konprimitu edo likidotu gisa gorde daiteke; baina, askotan, gas konprimitua biltzeko edo likido kriogenikoa hidrogeno likidotua maneiatzeko edukiontzi seguruak egiteak dakarren kostuak mugatzen du teknologia horren erabilera.
‎Beste aukera bat adsortzioa da. Hau da, hidrogenoa aipatutako gas edo likido egoeran bildu ordez, adsorbatzaile batean itsatsita gordetzea. Azken urteotan, ikertzaile asko ari da lanean adsorbatzaile egokiak aurkitu nahian.
‎Metal batzuek bete dezakete funtzio hori, baina oso garestiak dira. Material porotsuak, aldiz, merkeagoak izateaz gain eraginkorragoak ere badira; adsorbatutako hidrogeno guztia berreskuratu baitaiteke, eta hidrogenoa bildu eta askatu ondoren, ez da materiala bere onera ekarri edo berraktibatu beharrik.
‎Bestalde, zelula arrunten iturri ia agortezina dira, eta, beraz, material ezin hobea dira, adibidez, botika berriak probatzeko. Horrez gain, medikuntza birsortzailearen potentziala dago; baliteke egunen batean zelula amek aukera ematea kaltetutako gorputzeko zelulak ordezkatzeko, adibidez, bihotzekoak edo hezurretakoak...
‎M. V.: Oztopoak edo zailtasunak daudela onartu behar dugu; oraindik asko dugu ikertzeko eta jakiteko.
‎Nire iritziz, enbrioiaren gaineko araudietan dagoen aldea, une honetan, gainezka egin duen eztabaida baten ondorio da. Eztabaida hori neurri handi batean izendapen kontu hutsa dela, ordea, garbi ikusi da Espainian onartu berri den legearekin edo Britainia Handian aurki onartu behar dutenarekin. Enbrioiaren babes juridikoa unean uneko beharretara egokitzen joan da.
‎Baina dagoeneko ari gara helburuak lortzen. Parkinsonen gaitzaren aurkako sendabidea lortu dugu edo antzeko izenbururen bat espero badugu, epe luzerako helburuez ari gara. Baina zelula amen ikerketak ari dira emaitzak ematen, aspalditik gainera.
‎Horregatik, perretxiko espezie batzuk zuhaitz espezie jakin bateko basoetan hazten dira: batzuk pinudietan, esnegorria edo niskaloa, Lactarius delicius, esaterako; beste batzuk pagadietan eta hariztietan, onddo beltza, Boletus aereus, esaterako; eta abar.
‎Dena dela, onddo espezie batzuek bakarrik osatzen dituzte mikorrizak. Beste onddo batzuk parasitoak dira, eta beste batzuek materia organiko hilez elikatzen dira; hala, onddo batzuen hifak enborretan, gorotzetan edo orbeletan hazten dira. Onddo horiei saprofito deritze, eta, besteak beste, hondakinak degradatzen laguntzen dute.
‎Tripakia edo negu ziza (Hydnum repandum). Perretxiko hau udazkenean sorgin korroak eginez hazten da, hau da, zirkuluak edo zirkuluerdiak osatzen dituzte hainbat alek, mizelioaren mugen adierazgarri. Mamitsua da, eta himenioak (txapelaren azpiko geruza espora emailea) ezten itxura du.
‎Tripakia edo negu ziza (Hydnum repandum). Perretxiko hau udazkenean sorgin korroak eginez hazten da, hau da, zirkuluak edo zirkuluerdiak osatzen dituzte hainbat alek, mizelioaren mugen adierazgarri. Mamitsua da, eta himenioak (txapelaren azpiko geruza espora emailea) ezten itxura du.
‎Espeziearen arabera, perretxikoak hazteko azalera bat har dezake euskarri gisa (azal horia, Stereum hirsutum, adibidez, adar erorietan hazten da), lur azpian bertan haz liteke (boilur famatuak, Tuber melanosporum, esaterako) edo lurrazaletik gora altxatuta, hanka bat eta txapel batez osatutako egitura klasikoa hartuta beste egitura bereziago batzuk ere badira, atzaparren antzekoa, azaren itxura duena....
‎Baina benetako iraultza 2003tik landa gertatu zen: gaur egun, jendeak kolpe batez gigabytetako datuak telekargatzen ditu, adibidez, YouTube edo MyMotion web guneetatik.
‎Oinarria elektroien aldarapen indarra izan da. Elektroiek inguruan dituzten atomoak aldaratzen dituzte, eta inguruan hutsune txiki bat eratzen dute, burbuila bat edo . Elektroi aske bat likido arrunt batean jarriz gero, likidoak presio handia eragingo luke elektroiak eratutako hutsunearen gainean, eta burbuila deuseztatuko luke.
‎Egia esan, komunikabideek behar bezala informatzeko ardura dute, haiek jakin behar dute nola eman arazoaren berri. Ez dute hondamendi edo apokalipsi gisa irudikatu behar, konponbiderik ez duen arazo bat balitz bezala. Horren ordez, adierazi behar dute arazoak konpon daitezkeela.
‎Gainditu beharreko lehenengo oztopoa izan zen gizarteari arazoaren berri ematea. Lehenengo saialdietan gizarteak ez zuen inongo interesik agertu, komunikabideak ez baitziren ozono geruzaz, izpi ultramoreez edo CFCez inoiz arduratu. Horiek guztiak gauza ikusezinak direnez, gai esoterikoa zen.
‎Kanoatxo bat eginez gero, mangladiko txokoak eta biztanleak ezagutu ahal izango genituzkeen. Kanoa egiteko mangladitik hurbil zegoen basora sartu genukeen; iratze erraldoien artetik igaro genukeen, trikuren bat edo beste agurtu, intsektu eta armiarmak uxatu, eta, azkenik, araukariaren bat edo magnoliaren bat aurkitzean, haren egurraz kanoa egin ahal izango genukeen.
‎Kanoatxo bat eginez gero, mangladiko txokoak eta biztanleak ezagutu ahal izango genituzkeen. Kanoa egiteko mangladitik hurbil zegoen basora sartu genukeen; iratze erraldoien artetik igaro genukeen, trikuren bat edo beste agurtu, intsektu eta armiarmak uxatu, eta, azkenik, araukariaren bat edo magnoliaren bat aurkitzean, haren egurraz kanoa egin ahal izango genukeen.
‎Itsasoan izoztuta geratzen ziren eguzki izpiak zirela pentsatzen zuten antzina, laranja kolorekoa eta oso distiratsua izaten baita. Batzuetan, tamaina txikiko sorpresa handiak izaten dituzte barrenean, zomorroz, hostoz edo polenez jantzirik. Anbar aztarnategi gutxi dago munduan, eta gutxiago Araban daudenak bezalakoak.
‎Aeronautikaz edo hegazkinez hitz egiten dugunean, burura lehenengo datozkigunak Boeing eta Airbusen irudiak izango dira, seguru asko. Haiek ikusten dira gehien, eta ez handienak direlako bakarrik.
‎Sailkapen horretan arinenak UL (Ultralight) edo ultrarinak dira, 450 kg baino gutxiagorekin. Pisu maximo hori izanik, bi edo hiru pertsona sartzen dira gehienez ere.
‎Sailkapen horretan arinenak UL (Ultralight) edo ultrarinak dira, 450 kg baino gutxiagorekin. Pisu maximo hori izanik, bi edo hiru pertsona sartzen dira gehienez ere. Bigarren saila VLA (Very Light Aircraft) edo hegazkin oso arinena da, eta hor sartzen dira jet motorrik ez duten 450 kg tik gorako hegazkinak.
‎Pisu maximo hori izanik, bi edo hiru pertsona sartzen dira gehienez ere. Bigarren saila VLA (Very Light Aircraft) edo hegazkin oso arinena da, eta hor sartzen dira jet motorrik ez duten 450 kg tik gorako hegazkinak. Jet motorra dutenen artean, aldiz, 4.540 kg arte VLJ (Very Light Jet) edo jet oso arinak dira.
‎Bigarren saila VLA (Very Light Aircraft) edo hegazkin oso arinena da, eta hor sartzen dira jet motorrik ez duten 450 kg tik gorako hegazkinak. Jet motorra dutenen artean, aldiz, 4.540 kg arte VLJ (Very Light Jet) edo jet oso arinak dira. Eta hortik gorako guztiak Aircraft edo aireontzi sailean sartzen dira.
‎Jet motorra dutenen artean, aldiz, 4.540 kg arte VLJ (Very Light Jet) edo jet oso arinak dira. Eta hortik gorako guztiak Aircraft edo aireontzi sailean sartzen dira. Horrez gain, JAR legeditik kanpo geratzen dira UAV (Unmanned Aerial Vehicle) hegazkin ez tripulatuak.
‎Material konposatuek edo konpositeek hartu dute lehen metalek, ehunek eta zurak betetzen zuten lekua. Gaur egun, hegazkin komertzial gehienak material konposatuz eginak dira.
‎VLA edo hegazkin oso arinek, pisu gehiago izan dezaketenez, pertsona gehiago har ditzakete; eta, oro har, lau edo sei eserlekukoak izaten dira. Hauetan ere eboluzioa garrantzitsua izan bada ere, ez da ultrarinetan adinako jauzia izan.
‎VLA edo hegazkin oso arinek, pisu gehiago izan dezaketenez, pertsona gehiago har ditzakete; eta, oro har, lau edo sei eserlekukoak izaten dira. Hauetan ere eboluzioa garrantzitsua izan bada ere, ez da ultrarinetan adinako jauzia izan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia