2015
|
|
Kontura zaitezte, Jainkoaren maitasunagatik, zuei bizia ematearren berea galdu zuena hiltzera zoaztela; kontuan izan zeuen etsaiengandik babesten zaituztena dela. Eta hau guztiau aski ez balitz, aski izan bekizue jakitea ezin duzuela ezer haren ahalmenaren aurka eta goiz
|
edo
berandu betiko suaz ordaindu duzuela halako doilorkeria eta ausarkeria nabarmena. Maiestate hau loturik eta guri digun maitasunaren lokarriz estekaturik ikusten duzuelako ote da?
|
|
Oi ene bizia, hainbeste doakigun gauza batean, hain ziurtasun gutxiz bizi behar duzula! Nork izan zure desira, zugandik atera
|
edo
itxaro daitekeen irabazia, hau da, gauza guztietan Jainkoari poz ematea, hain ziurtasun gabea eta arriskuz betea baita?
|
|
Har ezazu Zuk behar diren baliabideak nire arimak beraren nahierara baino gehiago zurera zerbitzu egin diezazun. Ez zigortu ni nik neuk nahi
|
edo
desira dudana emanez, zure maitasunak (nigan beti bizi denak), hala nahi ez badu. Hil bedi honezkero ni hau, eta bizi bedi nigan ni baino gehiago eta niretzat ni neu baino hobea dena, nik zerbitzu egin diezaiodan.
|
|
Oi, nork ikus lezakeen bere burua jada haren eskuz hilik eta jainkozko leize honetara egotzirik, handik irteteko jada esperantzarik gabe,
|
edo
hobeki esan, bere burua handik kanpo ikusteko beldurrik gabe! Baina ai ene, Jauna, bizi honek dirauen bitartean etengabe baita arriskuan betiko bizia!
|
|
Oro har, haren bihotz oihuak, Teresaren otoitz
|
edo
salmo sorta bezala dira. Lirikotasunaz gainera, badute nolabaiteko kadentzia eta barne erritmoa, Bibliako salmoen antzera.
|
|
1 Gaur, Jaunari nire ordez hitz egin zezan eske nengoela, nik zer esan eta agindutakoa betetzen nondik hasi ezin asmatu nuenez gero, nolabaiteko ganoraz hastearren, orain esango dudan hauxe etorri zitzaidan burura: gure arima diamantezko
|
edo
kristal garden gardenezko gaztelu bat balitz bezala irudikatu dezakegula, eta bertan gela asko daudela, zeruan ere egonleku asko dauden bezala. Izan ere, ongi begiratuz gero, ene ahizpak, zintzoaren arima ez da besterik paradisu bat baino, Jaunak bere atsegin guztiak dituela dioena.
|
|
Hau zorakeria handia izanik ere, ez dago konparatzerik gugan dagoenarekin, zer garen jakiten saiatzen ez garenean, eta gorputz hauetan gelditzen garenean, eta horrela, abespeluan, entzun egin dugulako eta fedeak dioskulako soilik arima badugula dakigunean. Baina zer ondasun egon daitekeen arima honetan
|
edo
nor dagoen arima honetan edota haren balio handiaz, gutxitan egiten dugu gogoeta; eta horrela, haren edertasuna zaintzen kontu handiz saiatzeari gutxi begiratzen zaio: gaztelu honen inguru edo hesiaren arrunkeriara, hau da, gorputz hauetara, zuzendua da gure arreta guztia.
|
|
Baina zer ondasun egon daitekeen arima honetan edo nor dagoen arima honetan edota haren balio handiaz, gutxitan egiten dugu gogoeta; eta horrela, haren edertasuna zaintzen kontu handiz saiatzeari gutxi begiratzen zaio: gaztelu honen inguru
|
edo
hesiaren arrunkeriara, hau da, gorputz hauetara, zuzendua da gure arreta guztia.
|
|
6 Jakintsu handi batek esaten zidan, orain dela gutxi, otoitzik ez duten arimak perlesiak
|
edo
elbarritasunak jota dagoen gorputz bat bezala zirela, oinak eta eskuak izan arren, ezin baitie haiei agindu; horrela dira, zenbait arima hain gaixo eta kanporantz hain isuriak egonik, ez dago erremediorik eta ez dirudi beren barnera sartzeko gai direnik ere; izan ere, hain daude ohituak gaztelu inguruan diren zomorro eta piztiekin tratatzen, non ia beraien antzeko eginak baitaude, eta beren izaer... Eta arima hauek beren miseria handiaz konturatzen eta erremedioa bilatzen saiatzen ez badira, gatzezko estatua bezala geratuko dira beren barnerantz begiratzeko burua itzultzen ez dutelako, Loten emaztea burua itzuli zuelako geratu zen bezala.
|
|
Hortik aterako duzue utzi zenutenaz erabat hustuak zaudeten ala ez; izan ere, badira gauzatxo batzuk, honelakoak ez badira ere, zeuen grinen nagusi zareten ala ez ikusteko. Eta sinets iezadazue kontua ez dela erlijioko abitua soinean eramatea
|
edo
ez, baizik eta bertuteak lantzen saiatzea eta geure borondatea oso osoan Jainkoarenaren mende ezartzea, eta gure bizitzaren eraketa egon dadila Haren Maiestatearen aginduetara, eta ez dezagula nahi izan guk geure borondatea egitea, harena baizik. Honaino iritsi ez garenez gero, esan dudanez?
|
|
Hau probatuko zenuten, ene ahizpak; izan ere, uste dut, bat egitezko otoitza edukitzera iristean, Jauna ardura honekin ari dela, gu haren aginduak betetzean zabartzen ez bagara. Hau gerta dakizuenean, gogora ezazue barruko egoitza honetatik, Jainkoa gure ariman dagoenekotik, datorrela, eta gorets ezazue gogotik; izan ere, berea du mezu hura
|
edo
maitasun biziz idatzitako txartela, eta zuek bakarrik uler dezazuela nahi du letra hura eta hartan eskatzen dizuena, eta inola ere ez dezazuela utz Haren Maiestateari erantzun gabe, kanpoko zereginetan eta pertsona batzuekin hizketan ari bazarete ere; izan ere, askotan gertatuko da gure Jaunak ezkutuko mesede hau zuei jendaurrean egin nahi izatea, eta oso erraza da, barruko erantzuna izan behar d... nik diodana egitea maitasun egintza bat zertuz, edota san Paulok dioena esanez:
|
|
12 Ni halaxe nago, arima hona iristean liluramendu guztiak kentzen zaizkiola ikusirik, behin
|
edo
behin izan ezik, (hemen kentzea zentzumenak galtzeari esaten zaio), eta orduan ez da izaten gainezkaldi eta espirituaren hegaldi haiekin, eta oso gutxitan izaten dira eta haietan ere ia inoiz ez jendaurrean lehen bezala, oso ohikoa baitzen; ezta ez diote gogoa pizten, lehen bezala, ikusten dituen deboziozko abagune handiek, deboziozko irudi bat ikusteak, sermoi bat entzuteak, ia entzutea ere ez z... edota musika entzuteak; tximeletatxo gaixoa hain lehia biziz zebilen, non edozein gauzak izutzen baitzuen eta hegaldarazten.
|
|
1 Hemendik ez duzue atera behar, ahizpak, esan ditudan ondorio hauek beti sen batean daudenik arima hauetan, eta horregatik, gogoratzen naizenean, gehienetan? esaten dut; behin
|
edo
behin, gure Jaunak beren berezko izaeran uzten baititu, eta orduan gaztelu honen inguruko eta egoitzetako gauza pozoitsu guztiek elkar hartzen dutela dirudi, arima haiek eskura izateko aukerarik izan ez duten tarteagatik haien mendekua hartzeko.
|
|
2 Egia da aldi laburra dela: gehienez egun bat,
|
edo
ez asko gehiago; eta nahasmendu handi honetan, gehienetan okasioren batetik sorturikoan, ikusten da hain ongi lagundua egotean arimak irabazten duena, Jaunak adore handia ematen baitio bere zerbitzutik eta erabaki onetatik ezertan ere ez okertzeko; alderantziz, haietan hazi egiten dela dirudi, eta lehen mugimendu txiki bat gorabehera, ez da okertzen erabaki honetatik. Diodanez, gutxitan izaten da, baina bere izaera ez dezala ahaztu nahi du gure Jaunak, batetik beti apal iraun dezan; bestetik, hobeki uler dezan Haren Maiestateari zor diona eta jasotzen duen mesedearen handitasuna, eta gorets dezan.
|
|
6 Oi ene ahizpak, zein ahaztua izango duen bere atsedena, eta zein ardura gutxi duen ohoreaz, eta zein urrun dagoen aintzat izan dezatela nahi izatetik, Jauna beragan hain modu berezian duen arima! Izan ere, arima Jaunarekin luze badago, arrazoizkoa denez, gutxi gogoratuko da bere buruaz; haren gogo guztia Hura nola gehiago poztu da, eta zertan
|
edo
nondik erakutsi Hari dion bere maitasuna. Honetarako da otoitza, ene alabak; horretarako balio du espirituzko ezkontza honek:
|
|
16 Haren Maiestateak nahi dezala, ene ahizpak eta alabak, elkar ikus dezagula beti Hura goretsiko dugun lekuan, eta niri eman diezadala hemen esaten dizuedanetik zer
|
edo
zer egitez betetzeko grazia, bere Semearen irabaziengatik, betiko bizi eta errege baita amen; badiotsuet ez dela txikia dudan lotsaria, eta horrela eskatzen dizuet Jaunagatik beragatik ez ahazteko zeuen otoitzetan ezerez errukarria den hau.
|
|
Berehala datoz haren parte batzuk, esaterako, ingurua eta harresia; sarrerako atea; egoitzak, bizilekuak, gelak? esanahi berdintsua dute; Erregea dagoen egoitza
|
edo
jauregia; zeru goreneko gela gazteluaren erdian; Gazteluzainak, zerbitzariak (ahalmen eta zentzumenak); deabru samaldak; suge eta sugegorriak (munduko gauzen deabruzko irudipenak); zomorro pozoitsuak (ohore eta ogasunak, arazo materialak; pentsamendu txarrak etab.); animaliak eta piztiak (gutiziak, grina txarrak); sugandila meheak (irudimenean sorturiko hainbat irudi eta bururakizun).
|
|
A. Graciánek, eskrupulu teologikoak eraginda
|
edo
, ezabatu egin zuen fruiturik gabeak izatea eta, horren ordez, merezimendurik gabeak izatea jarri zuen.
|
|
San Paulok dioenez idatzi zuen, eta gero lerroartean gehitu
|
edo
Kristok. A. Graciánek biak ezabatu zituen autografoan eta hau idatzi zuen:
|
|
Naturaz gaindikoa: Teresaren arabera, goi isurizkoa
|
edo
mistikoa, da (I. Egoitzak 2 kap. 31 oharra).
|
|
Niri on egiten zidan zelaia
|
edo
ura, loreak ikusteak ere. Gauza hauetan Kreatzailearen oroipena aurkitzen nuen nik (ik.
|
|
batzuetan, bildutasunezko otoitza? goi isurizkoa
|
edo
mistikoa ez den otoitza da haren arabera, mistikoa ez den azken faseko otoitza; beste batzuetan, ordea,, bildutasunezko otoitza, goi isurizkoa da edo otoitz mistikoaren lehenengo gradua.
|
|
goi isurizkoa edo mistikoa ez den otoitza da haren arabera, mistikoa ez den azken faseko otoitza; beste batzuetan, ordea,, bildutasunezko otoitza? goi isurizkoa da
|
edo
otoitz mistikoaren lehenengo gradua. Honela Bizitzan bigarren ura (2 graduko otoitza:
|
|
–Espirituzko lokartzeaz? (
|
edo
–ahalmenen lokartzeaz?) ik. Bizitza, 16 eta 17 kapituluetan; Teresak mistikan maila goragokotzat du gelditasunezko otoitza baino.
|
|
Estasiaren ondoren izan ohi den gorputzeko erortze
|
edo
ahulezia esan nahi du; 4 Egoitzetako grazia mistikoek ez dute halakorik eragiten, gehienez ere, barruko eta kanpoko ahultasuna?.
|
|
1 Bada beste liluramendu modu bat,
|
edo
espirituaren hegaldia deitzen diot nik, izatez guztia bat izan arren, barruan oso desberdin sentitzen dena; izan ere, batzuetan bat batean arimaren eragin hain bizia sumatzen da, non espiritua harrapatua dela baitirudi, batez ere hasiera batean, beldur handia ematen duen abiaduraz; horregatik esaten nuen Jainkoagandik mesede hauek hartzen dituenak adore handia duela, eta baita fedea eta konfiantz... Egonezin txikia dela uste al duzue pertsona batentzat, bere zentzu betean dagoela, arima harrapatzen diotela ikustea (eta kasu batzuetan irakurri izan dugu gorputza ere harekin batera harrapatzen diotela) nora doan, zerk edo nork eta nola daraman ez dakiela?; bat bateko eragin honen hasieran ez baitago Jainkoa delako hain ziurtasun handirik.
|
|
1 Bada beste liluramendu modu bat, edo espirituaren hegaldia deitzen diot nik, izatez guztia bat izan arren, barruan oso desberdin sentitzen dena; izan ere, batzuetan bat batean arimaren eragin hain bizia sumatzen da, non espiritua harrapatua dela baitirudi, batez ere hasiera batean, beldur handia ematen duen abiaduraz; horregatik esaten nuen Jainkoagandik mesede hauek hartzen dituenak adore handia duela, eta baita fedea eta konfiantza eta Jainkoaren borondatearekin oso osoan bat eginik egotea ere, arimaz nahi duena egin dezan. Egonezin txikia dela uste al duzue pertsona batentzat, bere zentzu betean dagoela, arima harrapatzen diotela ikustea (eta kasu batzuetan irakurri izan dugu gorputza ere harekin batera harrapatzen diotela) nora doan, zerk
|
edo
nork eta nola daraman ez dakiela?; bat bateko eragin honen hasieran ez baitago Jainkoa delako hain ziurtasun handirik.
|
|
Oi, bai behartuak daudela indar guztiekin Jaun hau ez sumintzen saiatzera hain goitiko bidez abisuak jaso dituztenak! Beragatik eskatzen dizuet, ene ahizpak, Haren Maiestateak mesede hauek
|
edo
antzekoak egin dizkizuenoi, ez zaiteztela axolagabeak izan hartu besterik ez eginez. Kontu izan asko zor duenak, asko ordaindu behar duela.
|
|
5 Ez dakit esan dudan hau zertara zetorren, ene ahizpak, ezta zertarako esan dudan ere, ez baitut ulertu. Izan dezagun gogoan hauek direla, ezbairik gabe, zentzumenen geldialdi
|
edo
estasi hauetatik geratzen diren ondorioak; izan ere, ez dira igaroz doazen desirak, sen batean dirautenak baizik, eta zerbaitetan erakusteko aukera datorkeenean, ez dela gezurrezkoa ikusten da. Zergatik diodan sen batean irautea?
|
|
9 Egia da, Jaunak zazpigarren egoitzan sar dezanak, oso gutxitan, edota ia inoiz ere ez duela ahalegin hau egin beharrik izango, gogoratzen banaiz, han esango dudan arrazoiarengatik; baina aldiro aldirokoa da Kristo gure Jaunarekin era miragarrian ibiltzetik ez aldentzea, eta haren laguntza beti da jainkozkoa eta gizatasunezkoa era batera. Beraz, esanda dagoen sua borondatean pizturik ez dagoenean eta Jainkoaren presentzia ere sentitzen ez denean, bilatu beharra dugu; hauxe da, izan ere, Haren Maiestateak nahi duena, Kantarik Ederreneko Emazteak egiten zuenez, eta galde diezaiegula kreaturei nork egin zituen, san Agustinek, uste dut, bere Meditazioetan
|
edo
Aitorkizunetan dioenez?, eta ez gaitezela ergelen antzera egon denbora galtzen behin eman zitzaigunaren zain egotearren, hasieretan Jaunak urtebetean eta urte askoan ere ez ematea gerta baitateke; Haren Maiestateak daki zergatik; guk ez dugu jakin nahi izan behar, eta ez dago zertan jakinik ere. Bada, Jainkoari nola poza eman aginduen eta aholkuen bidez badakigunez gero, ibil gaitezen honetan arretaz, eta haren bizitza eta heriotza eta zenbat zor diogun gogoan erabiltzean; gainerakoa betor Jaunak nahi dezanean.
|
|
Nik meditazioa adimenaz ekin eta ekin gogoeta egiteari deitzen diot, esaterako: Jainkoak bere Seme bakarra emanez egin digun mesedea gogoan erabiltzen hasten gara, baina ez gara hor gelditzen, eta aurrera goaz, haren bizitza aintzatsu osoko misterioak hausnartzera;
|
edo
baratzeko otoitzean hasi eta adimena ez da gelditzen Jauna gurutzean josia dagoen arte; edota Pasioko pauso bat hartzen dugu, esaterako, eskuak ezarri zizkiotenekoa, eta misterio horretan dihardugu, eta guk gogoan hartzeko eta min hartzeko zer guztiak hausnartzen ditugu, Judasek saldu zuenekoa, apostoluek ihes egin ziotenekoa eta gainerako guztiak; eta otoitz miragarri eta irabazi handikoa da oso...
|
|
Hala ere ez du izango, hau da, ez du arrazoirik izango, misterio hauetan ez dela gelditzen eta ez dituela haiek askotan, batez ere Eliza Katolikoak ospatzen dituenean, gogoan erabiltzen esaten badu; Jainkoagandik hainbeste hartu duen arimak halako maitasun agiri ederrik ahanztea ere ezinezkoa da, gure Jaunari dion maitasunean bera gehiago sutzeko txingar pizgarri biziak baitira; gertatzen dena da ez dela konturatzen, arimak misterio hauek era bikainagoan ulertzen dituelako: izan ere, adimenak agertzen dizkio, eta oroimenean josirik geratzen dira; beraz, Baratzean izerdi izugarri harekin Jauna eroria ikusteaz besterik gabe, nahikoa du ez ordubeterako soilik, egun askotarako baizik, begirada xumeaz Hari erreparatuz, nor den eta zein esker gaiztokoak izan garen hain oinaze handiaz; gero borondatea dator, samurtasunez ez bada ere, mesede hain handiaren ordainez zer
|
edo
zertan zerbitzu egin nahirik eta hainbeste sufritu zuenagatik sufritu nahirik eta antzeko gauza egin nahirik, horietan oroimena eta adimena jardunez. Eta uste dut horregatik dela Pasioaz gogoeta egin ezina, eta horrek sinestarazten dio ezin duela hartaz gogoeta egin.
|
|
Eta horrela, kontuz ibili beharra dago, agerkari hauek zer fruitu ematen duten ikusteko denbora hartuz, eta ariman nolako apaltasuna eta bertutezko sendotasuna uzten duten apurka apurka aztertuz; izan ere, deabruarena bada, laster utziko du seinalea eta milaka gezurretan harrapatuko dute. Aitor entzuleak esperientziarik badu eta gauza hauetatik igaro bada, denbora gutxi du hori ezagutzeko, kontatzean berehala ikusiko baitu Jainkoa,
|
edo
irudimena, edota deabrua den, batez ere Haren Maiestateak espirituak ezagutzeko dohaina eman badio; eta hori eta letrak baditu, esperientziarik ez badu ere, oso ongi ezagutuko du.
|
|
Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin
|
edo
entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu behar bada ere, ez da komeni arrazoi batzuengatik: lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako.
|
|
3 Egin dezagun Jainkoa egoitza
|
edo
jauregi oso handi eta zoragarria dela, hau da, Jainko berbera dela. Urrundu ote daiteke, menturaz, bekataria jauregi honetatik, bere gaiztakeriak egiteko?
|
|
6 Nik kasu honetan gehiago aditzera ematea nahiko nuke, baina ezin esan daiteke. Hemendik atera dezagun, ahizpak, gure Jainko eta Senarrarekin zer
|
edo
zertan bat etor gaitezen, beti beti eta bihotzez saiatu behar dugula egia honetan ibiltzen. Ez diot gezurrik ez esateko soilik, Jainkoari eskerrak, horretan etxe hauetan ezergatik ere ez esateko kontu handia duzuela ikusten baitut; diodana da, ibil gaitezela egian Jainkoaren eta jendearen aurrean ahal dugun era guztietan, batez ere izatez garen baino hobetzat ez gaitzatela har nahi izanez, eta geure egintzetan Jainkoari berea eta geure buruari geurea emanez, eta gauza guztietatik egia ateratzen saiatuz; eta horrela, gutxitzat izango dugu mundu hau, gezurra eta faltsua besterik ez baita, eta, beraz, gutxi irauten duena.
|
|
1 Nahiko izan ote dira Senarrak arimari egin dizkion mesede hauek guztiak, usotxoa
|
edo
tximeletatxoa (ez uste izan ahaztua dudanik) asea egon eta hil behar dueneko lekuan pausa dadin. Ez horixe; bestera da, askoz ere txarrago dago.
|
|
Eta horrela, gutxi irauten badu ere, gorputza oso lokaturik uzten du, eta egoera hartan, bihotz taupadak oso bakanak dira, arima Jainkoari emango balio bezala, ez baita gutxiagorako; izan ere, berezko berorik ezean, kiskali egiten du; horrela, beste pixka batekin, Jainkoak bete egingo lituzke haren desirak. Ez gorputzean ezer sentitzen duelako, esan dudanez, gorputza lokatzen bada ere, ondorengo bi
|
edo
hiru egunetan idazteko ere indarrik ez duela, eta min handiekin geratuz; eta uste dut betiere gorputza lehen baino indar gutxiagoz geratzen zaiola. Gorputzean ez sentitzea, arimaren barruko sentimendua askoz ere handiagoa delako izango da, gorputzaren sentimendua ez baita ezertarako kontuan hartzen; gorputz atal batean hemen min bizi bizia dugunean bezala da:
|
|
8 Bada, hitz egiten ari ginenera itzuliz (arima hau oinaze handitan utzi baitugu), oinazeak halako laztasunez ez du luze irauten; gehien jota, nire iritziz, hiru
|
edo
lau ordu izango da; izan ere, luze iraungo balu, mirariz izan ezik, ezinezkoa litzateke gure izaera ahulak eramatea. Gertatu izan da ordu laurden baino gehiago ez irautea eta zati zati eginda geratzea.
|
|
3 Espiritualki bere emaztetzat hartu duen arima honek Berarenganako desiragatik sufritzen eta sufritu duenaz gure Jaunak erruki hartzea nahi duenean, espirituzko ezkontza burutu aurretik, bere egoitzan sartzen du, hau da, zazpigarren honetan; izan ere, zeruan duen bezala, ariman beste egoitza bat izan behar du, Haren Maiestatea bakarrik bizi dena, hau da, beste zeru bat. Izan ere, zerikusi handikoa da, ahizpak, arima gauza ilun
|
edo
halakotzat ez hartzea; ikusten ez dugunez gero, gehienetan, ikusten dugun hau izan ezik gainerako barruko argirik ez dela irudituko zaigu, eta gure arimaren barruan nolabaiteko iluntasuna dagoela. Grazian ez dagoen ariman hala dela aitortzen dizuet nik, eta ez Zuzentasun Eguzkia falta delako, beragan baitago izatea ematen, bera argia hartzeko gai ez delako baizik, ustez, lehen egoitzan esan nuen bezala; hau da, pertsona batek honela ikusi zuen:
|
|
10 Irudimenak sortuak badira, seinale hauetako bat ere ez dago, ez ziurtasunik, ezta bakerik eta barruko gozotasunik ere; dena dela, gerta daiteke, eta ezagutzen ditut hori gertatu zaien pertsona batzuk, hau da, gelditasunezko otoitzean eta espirituzko ametsetan murgilduak egonik, batzuk beren gorpuzkeraz
|
edo
irudimenez oso ahulak direlako, edota ez dakit zergatik, bildutasun sakon honetan hain daude beren baitatik irtenak, non ez baitute sentitzen kanpotiko ezer, eta zentzumen guztiak daude lokartuak bezala, lo dagoen pertsona baten antzera, eta, beharbada, horrela da, lokartuak daudela, eta iruditzen zaie ametsetan bezala hitz egiten zaiela eta are gauzak ikusten dituztela, eta Jainkoaren partekoa d... Eta gerta daiteke, gure Jaunari maitasunez gauza bat eskatzea, eta nahi dutena esaten dietela iruditzea, eta hau noizbehinka gertatzen da.
|
|
Ondorio handiak uzten ditu hau sinesteko; gutxienez gauza ziurra da ez datorrela irudimenetik; eta horrez gainera, ongi begiratuz gero, horretaz ziur egon daiteke, arrazoi hauengatik: lehenengoa, hizkeraren argitasunari dagokionez, desberdina izan behar duelako, eta, izan ere, hain argia da, non, entzun zuenetik silaba bat faltako balitz ere, antzematen baitu, baita modu batean
|
edo
bestean esan badu ere, guztia esaldi berbera izan arren; eta irudimenak sortua denean, ez da izango hain hizkera garbia ezta hitzak ere hain ongi bereiziak, erdi ametsetako gauzak baizik.
|
|
Jainkoak otoitzean liluramenduaz
|
edo
estasiaz edo gainezkaldiaz, guztiak gauza bera baitira nire iritziz, arima geldiarazia uzten duenekoaz ari da, eta adore handia behar dela, dio, Haren Maiestateagandik hain mesede handiak hartzeko.
|
|
Jainkoak otoitzean liluramenduaz edo estasiaz
|
edo
gainezkaldiaz, guztiak gauza bera baitira nire iritziz, arima geldiarazia uzten duenekoaz ari da, eta adore handia behar dela, dio, Haren Maiestateagandik hain mesede handiak hartzeko.
|
|
8 Konparazio bat jartzen asmatzeko desira biziz nago, esaten ari naizenetako zer
|
edo
zer aditzera eman ahal izateko, eta uste dut ez dagoela ongi datorrenik, baina esan dezagun hau: errege baten edo jaun handi baten gelan sartzen zarete, uste dut ganberatxoa deritzola; beirazko eta zeramikazko ezin konta ahala mota eta beste gauza asko daude han, halako ordenan jarrita, non sartzean ia guztiak ikusten baitira.
|
|
8 Konparazio bat jartzen asmatzeko desira biziz nago, esaten ari naizenetako zer edo zer aditzera eman ahal izateko, eta uste dut ez dagoela ongi datorrenik, baina esan dezagun hau: errege baten
|
edo
jaun handi baten gelan sartzen zarete, uste dut ganberatxoa deritzola; beirazko eta zeramikazko ezin konta ahala mota eta beste gauza asko daude han, halako ordenan jarrita, non sartzean ia guztiak ikusten baitira. Behin honelako gela batera eraman ninduten Albako Dukesaren etxean (nagusien aginduz joan nintzen, bidez nindoala, andre honek ekin eta ekin egiten zielako), eta sartuaz batera harriturik geratu nintzen, eta gogoan nerabilen zertarako balio izan zezakeen halako gauza multzoak eta ohartu nintzen Jainkoa gorestekoa zela era bateko eta besteko hainbeste gauza ikustea, eta orain grazia egiten dit zein ongi etorri zaidan honetarako; eta zati batean han izan banintzen ere, hainbeste gauza ikusteko egonik, berehala ahaztu zitzaidan guztia eta guztiz joan zitzaizkidan gauza haiek oroimenetik, sekula ikusi ez banitu bezala; ez nuke jakingo haiek zuten itxura esaten ere.
|
|
2 Egia da, idazteko agindu didaten beste [lan] batzuetan esan ditudanak baino asko gehiago ez dudala asmatuko esaten; aitzitik, beldur naiz ez ote diren ia guztiak gauza berdinak izango; izan ere, hizketan irakasten dieten txoriek irakatsi dietena
|
edo
entzuten dutena baino besterik ez dakitenez, eta hura askotan errepikatzen dutenez, horrelaxe egiten dut nik ere, hitzez hitz. Jaunak ezer berririk esatea nahi badu, Haren Maiestateak emango du edota niri oroimenera ekartzea nahiko du beste batzuetan esan dudana; hauxe ere nahikotzat izango nuke, hain oroimen kaskarra izanik, zoriontsua nintzateke gauza batzuk, ziotenez ongi esanak zirenak, berri... Jaunak hau ere emango ez balit, obedientziagatik nekatuz eta nire buruko mina areagotuz, irabaziaz geratuko nintzateke, esan dezadanetik inork onurarik aterako ez balu ere.
|
|
3 Badakit ikuskari honetaz beldurrez zegoela (irudizkoak bezalakoa ez zelako; hauek laster batean pasatzen dira, beste honek, ordea, egun asko irauten du, eta inoiz
|
edo
behin urtebete ere bai), nahiko kezkaturik bere aitor entzulearengana joan zen. Hark esan zion, ezer ikusten ez bazuen, nola zekien gure Jauna zela; esateko nolako aurpegia zuen.
|
|
6 Eta esango duzue, ikusten ez bada, nola jakin Kristo den,
|
edo
noiz den santua, edota haren Ama txit aintzatsua. Hori ez du jakingo arimak esaten, ezta ezin du ulertu nola ulertzen duen ere, baina ziurtasun oso osoaz daki.
|
|
9 Pertsona batzuk (eta badakit egia dena, nirekin tratatu dutela, eta ez hiru
|
edo
lauk, askok baizik) hain irudimen ahula dute, edo adimena hain eraginkorra, edota ez dakit zer den, baina irudimeneko gauzetan hainbeste murgiltzen da, non, buruan garbi sortzen duten guztia ikusi egiten dutela iruditzen baitzaie; hala ere, egiazko ikuskaria ikusi izan balute, ulertuko lukete, duda mudarik ez izateko eran, engainua; izan ere, beraiek doaz moldatuz beren irudimenaz ikusten dutena,... Oso gauza jakina da ez zaiola horri jaramonik egin behar, eta horrela, amesturiko gauza baino askoz ere gehiago ahanzten da.
|
|
9 Pertsona batzuk (eta badakit egia dena, nirekin tratatu dutela, eta ez hiru edo lauk, askok baizik) hain irudimen ahula dute,
|
edo
adimena hain eraginkorra, edota ez dakit zer den, baina irudimeneko gauzetan hainbeste murgiltzen da, non, buruan garbi sortzen duten guztia ikusi egiten dutela iruditzen baitzaie; hala ere, egiazko ikuskaria ikusi izan balute, ulertuko lukete, duda mudarik ez izateko eran, engainua; izan ere, beraiek doaz moldatuz beren irudimenaz ikusten dutena, eta gero ez du inolako ondoriorik uzten; alderant... Oso gauza jakina da ez zaiola horri jaramonik egin behar, eta horrela, amesturiko gauza baino askoz ere gehiago ahanzten da.
|
|
argizarizko bi kandela bezala, bata bestearekin oso osoan biltzen direnak, argi guztia bat izateraino, edota metxa eta argia eta argizaria bat izateraino; baina gero ongi bereiz daitezke bata eta bestea, eta bi kandelatan geratzen dira, edota argizarizko bi metxatan. Hemen, ordea, zerutik ibai
|
edo
iturri batera eroritako ura bezala da, guztia ur eginik, ez baitago bereizterik ezta jakiterik ere zein den ibaikoa eta zein zerutik erori zena; edota itsasoan sartzen den erreka txikitxo bat bezala da, ez da izango bata bestetik bereizteko modurik; edota gela batean argi handia sartzeko bi leiho baleude bezala; bereiz sartzen bada ere, guztia argi bat egiten da.
|
|
Gure arimaren erdigune hau,
|
edo
espiritu hau, azaltzeko eta baita sinesteko ere hain gauza zaila izanik, burura datorkit, ahizpak, aditzera ematen asmatzen ez dudalako, esaten dudana ez sinesteko tentaldiak ez ote dizuen emango; izan ere, nekeak eta atsekabeak daudela esatea, eta arima bakean dagoela esatea, gauza korapilatsua da. Konparazio bat jarri nahi dizuet, edo bi.
|
|
Gure arimaren erdigune hau, edo espiritu hau, azaltzeko eta baita sinesteko ere hain gauza zaila izanik, burura datorkit, ahizpak, aditzera ematen asmatzen ez dudalako, esaten dudana ez sinesteko tentaldiak ez ote dizuen emango; izan ere, nekeak eta atsekabeak daudela esatea, eta arima bakean dagoela esatea, gauza korapilatsua da. Konparazio bat jarri nahi dizuet,
|
edo
bi. Jainkoak nahi bezala zerbait esateko erakoak izatea; baina hala ez balira, nik badakit esan dudanean egia diodala.
|
|
5 Arima hauek barruko poz handia izaten dute pertsegituak direnean, esanda dagoena baino askoz ere bake handiagoaz, eta kalte egiten
|
edo
kalte egin nahi dietenen aurkako gorrotorik gabe; alderantziz, maitasun berezia hartzen diete, eta nekepean ikusten badituzte, barru barruan sentitzen dute, eta edozein neke hartuko lukete haiek handik askatzearren, eta Jainkoaren eskuetan uzten dituzte gogotik, eta Haren Maiestateak egiten dizkien mesedeetatik pozik galduko lituzkete haiei egin diezazkien, gure Jauna iraindu ez dezaten.
|
|
Eta arima gorputzetik irtetean Jainkoaz gozatuko dutela ziur jakingo balute ere, ez zaie gogoa pizten, ezta santuek duten aintzan pentsatzean ere; orduan behintzat han egoteko desirarik ez dute: beren aintza, ahal izanez gero, gurutziltzatuari zer
|
edo
zertan laguntzean jarria dute, batez ere hain iraindua dela eta gainerako gauza guztietatik askaturik haren ohoreari begiratzen diotenak hain gutxi direla ikusten dutenean.
|
|
Gauza guztietatik askatze handi bat du eta beti bakarrik
|
edo
arimaren baten onerako zeregin batean egoteko gogoa. Ez du lehortasunik, ezta barruko nekerik ere; gure Jaunarekin halako oroipen eta samurtasunez izanik, inoiz ere ez luke nahi Hura goresten baino beste ezertan aritzerik; eta arreta galtzen duenean, Jaunak berak iratzarri ohi du esan den bezala, argi argi ikusten baita bultzada hura, edo dena delakoa, arimaren barrutik datorrela, bultzadei buruz hitz egiterakoan esan zenez.
|
|
Gauza guztietatik askatze handi bat du eta beti bakarrik edo arimaren baten onerako zeregin batean egoteko gogoa. Ez du lehortasunik, ezta barruko nekerik ere; gure Jaunarekin halako oroipen eta samurtasunez izanik, inoiz ere ez luke nahi Hura goresten baino beste ezertan aritzerik; eta arreta galtzen duenean, Jaunak berak iratzarri ohi du esan den bezala, argi argi ikusten baita bultzada hura,
|
edo
dena delakoa, arimaren barrutik datorrela, bultzadei buruz hitz egiterakoan esan zenez. Hemen gozotasun handiz gertatzen da, baina ez dator ez pentsamendutik, ez oroimenetik, ezta arimak bere aldetik egin zuela uler daitekeen ezertatik ere.
|
|
Eta bigarren egoitzetara sartu ahal izateko benetan komeni da, bakoitza bere bizieran, beharrezkoak ez diren gauza eta harremanak alde batera uzten ahalegintzea; egoitza nagusira iristeko hori hain garrantzitsua izanik, hori egiten hasten ez bada, ezinezkotzat jotzen dut; are gehiago: dagoen lekuan ere nekez egongo arriskurik gabe, gazteluan sartu bada ere, gauza pozoitsuak ez direlako geratuko behin
|
edo
behin berari hozka egin gabe.
|
|
3 Ez diot nik ahots eta dei hauek gero esango ditudanak bezalakoak direnik, baizik eta hitzez pertsona onei
|
edo
sermoietan entzuten dituztenak edota liburu onetan irakurtzen dituztenak eta entzun dituzuen gauza asko, horien bidez deitzen du Jainkoak, edo gaixotasunen bidez, nekeen bidez, eta otoitzean ari gareneko une haietan irakasten digun egia baten bidez ere bai; gogorik gabe hartzen badituzue ere, Jainkoak benetan aintzat ditu. Eta zuek, ene ahizpak, ez ezazue gutxitzat har lehen mesede hau, ezta ez zaitezte nahigabetu Jaunari berehala erantzuten ez badiozue, Haren Maiestateak ongi dakielako egun eta urte asko itxaroten, batez ere ekina eta asmo onak ikusten dituenean.
|
|
3 Ez diot nik ahots eta dei hauek gero esango ditudanak bezalakoak direnik, baizik eta hitzez pertsona onei edo sermoietan entzuten dituztenak edota liburu onetan irakurtzen dituztenak eta entzun dituzuen gauza asko, horien bidez deitzen du Jainkoak,
|
edo
gaixotasunen bidez, nekeen bidez, eta otoitzean ari gareneko une haietan irakasten digun egia baten bidez ere bai; gogorik gabe hartzen badituzue ere, Jainkoak benetan aintzat ditu. Eta zuek, ene ahizpak, ez ezazue gutxitzat har lehen mesede hau, ezta ez zaitezte nahigabetu Jaunari berehala erantzuten ez badiozue, Haren Maiestateak ongi dakielako egun eta urte asko itxaroten, batez ere ekina eta asmo onak ikusten dituenean.
|
|
–Jarrera ona da oso, hartan irauten badu eta lehen egonlekuetako zomorro artean berriro sartzen ez bada, gurariz baizik izan ez arren; ez baitago zalantzarik biluztasun honetan eta guztia alde batera uztean irauten badu, lortuko duela nahi duena. Baina, eta begira diotsuedan hau, bere burua zerbitzari gizagaixotzat izatekotan, san Paulok dioenez,
|
edo
Kristok, eta ez duela behartu Gure Jauna halako mesedeak egitera sinestekotan; aitzitik, zenbat eta gehiago hartu hainbat zordunago geratzen denaren antzera.
|
|
5 Honela da zer
|
edo
zertan gutxietsiak izatea edota izen ona pixka bat galtzea gertatzen zaienean; Jainkoak askotan onez eramateko grazia egiten badie ere (bertutea jendaurrean indartzearen oso zalea delako, haiek dutela uste den bertuteak berak kalterik izan ez dezan, eta baita zerbitzu egin diotelako ere, oso ona baita gure On hau), han geratzen zaie ezin dutelako kezka, laster batean ezeztatzen ez dena. Oi ene Jainkoa!
|
|
Hau ezinezkoa denez gero, saia gaitezen ene ahizpak, Jaunaren maitasunagatik; utz ditzagun geure arrazoia eta geure beldurrak haren eskuetan; ahantz dezagun berezko ahultasun hau, lan handia eman baitiezaguke horrek. Gorputz hauen ardura har dezatela nagusiek; konpon daitezela; gu ardura gaitezen soilik arin arin ibiltzen Jaun hau ikusteko; erosotasun gutxi
|
edo
batere ez badugu ere, osasunaren ardurak engainatu egin gaitzake; zenbat gehiago, horregatik osasun hoberik ez baita izango, nik badakit hori; eta baita badakit kontua ez dela gorputzari dagokiona, hori gutxiena baita; esaten ari naizen bide hau apaltasun handi batez ibiltzekoa da; ulertu baduzue, hemen dagoela uste dut aurrera ez doazenen gaitza; aitzitik, pauso gutxi eman ditugulako irudipena i...
|
|
Hauek ez ditu Jaunak, zuzena denez gero eta baita errukitsua ere, beti merezi dugun baino askoz ere gehiago ematen duena?, ordaindu gabe uzten, bizitzako atsegin eta jostaketek ematen dutenetan izan ditzakegun baino askoz ere, poz? handiagoak emanez; baina ez dut uste gozotasun asko ematen dituenik, noiz
|
edo
noiz, gainerako egoitzetan zer gertatzen den ikusiz gonbidapena egiteko, haietan sartzeko presta daitezen ez bada.
|
|
Alabaina, gogoeta egiten badugu, poz berberak izango ditugu munduan gerta daitezkeen gauza askotan ere: esaterako, ustekabean norbaiti ogasun handi bat egokitzen zaionean;
|
edo
maite maite dugun pertsona bat ustekabean ikusten dugunean; edota arazo garrantzitsu eta gauza handiren batean asmatzen dugunean, guztiek goraipatzen dutela; edota norbaiti beronen senarra nahiz anaia nahiz semea hil zaiola esaten diotenean eta bizirik etortzen ikusten duenean. Nik pozaren pozez malkoak isurtzen ikusi ditut, eta niri neuri ere gertatu zait noiz edo noiz.
|
|
esaterako, ustekabean norbaiti ogasun handi bat egokitzen zaionean; edo maite maite dugun pertsona bat ustekabean ikusten dugunean; edota arazo garrantzitsu eta gauza handiren batean asmatzen dugunean, guztiek goraipatzen dutela; edota norbaiti beronen senarra nahiz anaia nahiz semea hil zaiola esaten diotenean eta bizirik etortzen ikusten duenean. Nik pozaren pozez malkoak isurtzen ikusi ditut, eta niri neuri ere gertatu zait noiz
|
edo
noiz. Nik uste dut poz hauek berezkoak direnez, Jainkoaren gauzek ematen dizkigutenak ere halakoxeak dira, baina hauek izaera nobleagokoak, beste horiek ere txarrak izan ez arren.
|
|
8 Ni pentsamenduetako nahaspila honetan oso estu ibilia naiz batzuetan, eta lau urte baino pixka bat gehiago izango dira esperientziaz ulertu nuela, pentsamendua(
|
edo
, hobeki uler dadin, irudimena) ez dela adimena, eta jakintsu bati galdetu nion eta hala zela esan zidan; ez zen hori poz txikia izan niretzat. Izan ere, adimena arimaren ahalmenetako bat denez gero, gogor egiten zitzaidan batzuetan hain nahasia egotea, eta eskuarki pentsamenduak hegan egiten du ustekabean; Jainkoak lot dezake soilik, Hark bere buruari lotzean, gorputz honetatik askatuak gaudela emateraino.
|
|
Hau idatzi zuen Perfekzio Bidean: . Jainkoak hain goiko otoitzaz Beregana eraman duen arimari ez zaizkio iristen irainak eta berdin dio estimatua izan
|
edo
ez. Ez dut esan zuzen, ez dio berdin, askoz ere pena handiagoa ematen baitio ohoreak desohoreak baino?
|
|
|
Edo
Aitorkizunetan, autografoaren ertzean gehitu zuen hau. –Ik.
|
|
Ikuskari hau: 2 zenbakian kontatu duena;
|
edo
, beharbada,, jauregiaren sinboloaz, ariko da, 3 zenbakian agertzen duena, baina egiaz ikuskari mistiko batetik datorrena.
|
|
A. Graciánek fedetik sortzen den adimenezko ezagutzaz
|
edo
ikuskariaz jarri zuen, Teresaren esaldia zehaztuz. Riberak ezabatu egin zuen zuzenketa hori, baina Fr. Luis Leongoak ohar luze samar hau idatzi zuen Teresaren testua babestearren:
|
|
Flp 1, 21. Teresak, gutxi gorabehera, entzuten zuen
|
edo
zekien bezala, idazten zituen latinezko esaldiak: –Mi bivere Cristus es mori lucrun?.
|
|
Berak palomica dio hemen; beste batzuetan, berriz, mariposa
|
edo
mariposica. –Zeta harraren alegoria gazteluaren alegoriaren gainetik agertzen da, beharbada, ondorengo kapitulu hauetan.
|
|
Ezkontzaren alegoria dakar hona, bere garaiko ohiturak jarraituz: elkar ikustea ezkon hitzaren aurretik egiten zena da; berariazko bisita horretan ezkongaiek elkar ezagutzen zuten eta elkarri opariak
|
edo
esku erakutsiak egiten. Aurreko bi alegorietan, gazteluaren eta zeta harrarenean, egin duenez, Teresak hirugarren alegoria honetako elementuak ukitu baino besterik ez du egingo; gero eduki sinbolikoez hornituko ditu.
|
|
9 Hau harira ez datorrena dela irudituko zaizue, ene alabak, Jaunaren ontasunagatik zuek ez zaretelako horrelakoak. . Pazientzia izan duzue, ez dudalako asmatuko otoitzaren barruko hainbat gauza nik adituak ditudanez aditzera ematen, ez baita gutxi izango Jaunak hala nahita zer
|
edo
zer esan ahal izatea, oso korapilatsua delako aditzera eman nahi nizuekeena, esperientziarik ez bada; esperientzia izanez gero, ikusiko duzue nahitaez ukitu beharra dela Jaunak hala nahita haren errukiagatik zuei ez dagokizuena.
|
|
7 Barruko gauza hauek ulertzen hain zailak izanik, nik bezain gutxi dakien batek, zuzen esana den bat
|
edo
beste esateko, nahitaez esan behar alferrikako gauza asko baita zentzugabekoak ere. Beharrezkoa da irakur dezanak pazientzia izatea, nik ere ez dakidana idazteko badut-eta; egia da, batzuetan hartzen dudala papera zentzurik gabe, zer esan eta nondik hasi ez dakidala.
|
|
8 Orain itzul gaitezen, bada, egoitza asko dituen geure gaztelura. Egoitza hauek ez dituzue irudikatu behar bata bestearen ondoren, ilaran, egongo balira bezala, baizik eta jar itzazue begiak erdian, horixe baita erregea dagoen egoitza
|
edo
jauregia, eta irudikatu palmondo bihotza balitz bezala, jateko den mamira iristeko muina guztiz biltzen dizkioten estaldura asko dauzkana. Era berean hemen ere, egoitza honen inguruan asko daude, eta baita gainean ere.
|
|
Ez zen entzumenaz izan, ez baita ezer entzuten, baina nahiko argi sumatzen da barrurantz biltzea, hortik igarotzen denak ikusiko duenez, nik ez baitakit argiago adierazten. Uste dut, bere baitan biltzen den kirikinoaren
|
edo
dortokaren antzera dela irakurri dudala, eta ongi ulertu behar zuen idatzi zuenak. Baina hauek nahi dutenean biltzen dira beren baitan; hemen kontua ez da guk nahi izatea, Jainkoak mesede hau egin nahi izatea baizik.
|
|
9 Bildutasunezko otoitzaz jardutearren, utzi nituen esan gabe Jainko gure Jaunak otoitz hau ematen dien arimek izan ohi dituzten ondorio eta seinaleak. Era berean, argi argi nabaritzen da handitze
|
edo
zabaltze bat ariman, iturri bati darion urak korronterik ez balu bezala; iturria bera, zenbat eta ur gehiago eman, eraikina handiagoa egiten den gai bereziz egina balitz bezala; horrela gertatzen dela dirudi otoitz honetan, eta ariman Jainkoak egiten dituen beste gauza miragarri asko ere gertatzen dira; Jainkoa horrela doa arima egokituz eta prestatuz, harengan guztia sartu ahal izateko lekua iza... Honela, barruko leuntasun eta zabaltze hau ezagun izaten da, Jainkoaren zerbitzuko zeretan gauzei lehen bezain lotua egon gabe, askoz ere zabaltasun handiagoa izatean.
|
|
Lanei izan ohi zien beldurra, dagoeneko motelduz doa; fedea biziago dagoelako eta badaki, Jainkoagatik igarotzen baditu, Haren Maiestateak grazia emango diola pazientziaz eramateko, are gehiago: batzuetan nahi ere nahi lituzke, Jainkoagatik zer
|
edo
zer egiteko gogo biziaz geratzen delako. Haren handitasuna ezagutuz doan heinean, bere burua ezerezago jotzen du; Jainkoaren gozotasunak probatu dituenez gero, mundukoak zaramatzat dauzka, haietatik apurka apurka aldenduz doa eta hori egiteko bere buruaren jabeago da.
|
|
8 Gure Jaunak arima iratzartzeko beste era batzuk ere izan ohi ditu: ustekabean, ahoz errezatzen eta barruko gauzan gogoa jarri gabe zegoela, halako su hartze atsegin bat datorrela dirudi, bat batean zentzumen guztietaraino zabaltzen den usain indartsu bat balitz bezala (ez diot usaina denik, baina konparazio hau jartzen dut)
|
edo
halako gauza bat, Senarra han dagoela sentiarazteko besterik gabe; arimari Hartaz gozatzeko desira gozoak ematen dio, eta horrekin egintza handiak eta gure Jaunari gorazarre handiak egiteko prest geratzen da. Mesede honen iturburua aipatu den lekuan da; baina hemen ez dago min ematen duenik ezer, Jainkoaz gozatzeko desirak ere ez dira mingarriak:
|
|
Azken batean, bertute guztietan geratzen da hobetua eta etengabe haziz joango da, atzera itzultzen ez bada Jainkoa iraintzera; bada, orduan, guztia galtzen da, baita arima goren gorenean badago ere. Ez da uste izan behar, gainera, Jainkoak behin
|
edo
birritan arima bati mesede hau eginik, gauza hauek guztiak eginak geratzen direnik, hartzean iraupenik ez badu, iraupen honetan baitago gure on guztia.
|
|
11 Arrisku baten berri eman nahi dizuet (beste toki batean esan badizuet ere), otoitzeko pertsonak erortzen ikusi baititut, batez ere emakumeak; ahulagoak garenez gero, hobeki datorkie esango dudana. Eta kontua da, batzuk, penitentzia handiengatik eta otoitz eta lo galduengatik eta bestela ere bai, izaera ahulekoak direla; atseginen bat
|
edo
beste izandakoan, berezko izaera hari loturik geratzen zaie eta, barruko nolabaiteko poza eta kanpoko erortze eta halako ahulezia sentitzen dituztenez gero, espirituala deitzen dioten lokartzeren bat gertatzen denean, esandakoa baino pixka bat gehiago dena, bata bestea bezalakoa delakoan daude eta beren burua hartan murgiltzen uzten dute. Eta zenbat eta gehiago utzi beren burua hartan, gehiago murgiltzen dira, berezko izaera gehiago jotzen duelako ahuleziak, eta beraiei liluramendua iruditzen zaie; nik, berriz, buruko nahasmendua deitzen diot, han denbora galtzen eta osasuna hondatzen egotea ez baita horixe baino besterik.
|
|
Oi Jainkoaren ezkutuak!, zerbaitetan asmatzen dudala usteko banu, ez nuke etsiko hauek aditzera emateko ahaleginean, eta horrela milaka zentzugabekeria esango ditut, noiz
|
edo
noiz asmatuko banu, Jauna bihotzez gorets dezagun.
|
|
esan dudan horren harian, Kantarik Ederreneko Emazteak dioela entzun duzuenaz gogoratzen naiz orain: Bere ardandegira eraman nau erregeak,
|
edo
ardandegian sarrarazi nau dioela uste dut. Eta ez du esaten bera joan zenik.
|
|
Etxe hau da hemen aditzera eman dudana, hau da, Kristo. Nonbait uste dut irakurri dudala
|
edo
entzun dudala gure bizia Kristogan dagoela gordea, edo Jainkoagan, guztia gauza bera baita, edota gure bizia Kristo dela. Hau horrela izan nahiz bestela izan, nire asmorako ez du gorabehera handirik.
|
|
Etxe hau da hemen aditzera eman dudana, hau da, Kristo. Nonbait uste dut irakurri dudala edo entzun dudala gure bizia Kristogan dagoela gordea,
|
edo
Jainkoagan, guztia gauza bera baita, edota gure bizia Kristo dela. Hau horrela izan nahiz bestela izan, nire asmorako ez du gorabehera handirik.
|
|
Nork usteko zuen halakorik, hain goi mailako mesedearen ondoren? Azken batean, era batera
|
edo
bestera, gurutzea izan dugu bizi garen bitartean, eta hona iritsi zenez gero beti dagoela atseden eta gozotasunean esaten duena, ez zela egundo iritsi hona esango nuke nik; beharbada, gozotasunen bat bai izango zuen, aurreko egoitzan sartu bada, berezko ahultasunak lagundurik, eta, beharbada, deabruak lagundurik, bakea ematen baitio geroago askoz ere gerra handiagoa egiteko.
|
|
5 Baina har ezazue ongi gogoan, ene alabak, beharrezkoa dela harra hiltzea, eta batez ere zuen ahaleginez hiltzea; izan ere, han asko laguntzen du hura hil dadin hain bizi berrian nork bere burua ikusteak; hemen, honetan bizi izanez, beharrezkoa da guk geuk hil dezagun. Nik aitortzen dizuet asko
|
edo
gehiago kostata izango dela, baina bere prezioa du; horrela handiagoa izango da saria garaile irteten bazarete. Baina hau lor daitekeena dela ez da zalantzan jarri behar, Jainkoaren borondatearekin benetako bat egitea bada behintzat.
|
|
11 Berak nahi beza, asma dezadala nik hain gauza zailetatik zer
|
edo
zer azaltzen; Haren Maiestateak eta Espiritu Santuak nire lumari eragin ezik, ongi baitakit ezinezkoa izango dela. Eta zuen onerako izango ez balitz, ez dezadala asma ezertan eskatzen diot; Haren Maiestateak badakielako ez dudala beste desirarik, nik dakidanez, beraren izena goretsia izan dadila baizik, eta saia gaitezela lurrean bertan ere horrela ordaintzen duen Jaunaren zerbitzuan; hortik jakin dezakegu zeruan emango digunaren zertxobait, ekaitzezko itsaso honetan diren etenaldi eta lan eta arriskurik gabe.
|
|
Uste dut egoki izango dela ziur igaro ohi direla dakizkidanak zuei azaltzea. Beharbada, ez dira izango arima guztiak bide horretatik eramanak, baina benetan duda egiten dut, era batera
|
edo
bestera, lurreko nekeetatik libre biziko direnik, une batzuetan zerukoez hain benetan gozatzen duten arimak.
|
|
8 Has gaitezen ezer ziurtzat jotzen ez duen aitor entzule hain burutsu eta esperientzia gutxikoa aurkitzearen oinazeaz: guztiaren beldur da, guztia jartzen du zalantzan, ohikoak ez diren gauzak ikusten dituenez gero; haiek dituen ariman inperfekzioren bat ikusten duenean batez ere (Jainkoak halako mesedeak egiten dizkienak aingeruak izan behar luketela uste dute, eta hori ezinezkoa da gorputz honetan bizi diren bitartean); berehala deabruaren
|
edo
malenkoniaren gauzatzat gaitzesten da guztia. Eta mundua honelakoz hain beterik egonik, ez naiz batere harritzen; munduan gaur egun hainbeste dago halakorik eta deabruak hainbeste gaitz egiten du bide honetatik, non oso zuzen baitaude aitor entzuleak horren beldur izatean eta ongi aztertzean.
|
|
4 Egoitzetako 2.etik hasita 5 Egoitzetako 2 kapitulura arte, hau barne dela. Lau
|
edo
bost hilabete geroago ekingo zion berriro buru eta bihotz idazteari. Negu gorria zen.
|
|
–Sevillako komentu honetako ama prioreak irakurri zidan zazpigarren egoitza hau
|
edo
bizitza honetan espiritu bat iristen den bizilekua: gorets bezate santu guztiek Jainkoaren mugagabeko errukia, beraren aintza handiaren eta lagun hurkoaren salbamenaren bila benetan ari direnekin hain sakonki komunikatzen baita.
|
|
Kontua da ez dituela errepikatu nahi aurreko liburuetan landuriko kontzeptu berberak, haiek osatu baizik. Horregatik, ibilbide honetan, begirada santutasunaren azken
|
edo
gorengo estadioetan jarria du. Beraz, laster batean jo nahi luke hara, sarrerako edo bizitza espiritualeko lehen urratsak atzean utziz.
|
|
Horregatik, ibilbide honetan, begirada santutasunaren azken edo gorengo estadioetan jarria du. Beraz, laster batean jo nahi luke hara, sarrerako
|
edo
bizitza espiritualeko lehen urratsak atzean utziz. Horrela, laster batean eta hasierako bost kapitulutan azaltzen du aszetikari dagokion atal guztia, Perfekzio bidea ia osorik hartzen zuena, eta gainerako atala? 22 kapitulu?
|
|
Izenburu honen eta Teresaren eskaintzaren ondoren, ohar interesgarri hau idatzi zuen A. Riberak: . Liburu honetan ezabatua dator hainbat aldiz Ama Teresak idatzi zuena, eta beste hainbat hitz gehituak ageri dira,
|
edo
azalpenak ertzetan jarriak. Eta gehienetan gaizki jokatu da ezabatzean, hasieran idatzi zen eran hobeki zegoelako.
|
|
Hala ere, 1577ko otsailaren 6
|
edo
7an hasita guztiz ezindua egon ondoren, maiatzaren amaierarantz, pixka bat suspertzen hasi zenean, Toledoko monasterioko mintzalekuan A. Graciánen bisita izan zuen. A. Gracián Probintziala zen une hartan.
|
|
Eta, horrela, nik, hau ulertu nuen?, edota. Jaunak esan zidan? berariaz diodanean, kezka handia ematen dit silaba bakar bat eransteak nahiz kentzeak; horrela, behin
|
edo
behin guztia gogoan ez dudanean, nirea balitz bezala esanda doa; gauza batzuk, izan ere, hala izango direlako; ona dena ez dut neure gauzatzat hartzen, badakidalako ez dela halakorik nigan, nik merezi izan gabe Jaunak eman didana baizik;, nik neuk esana, deritzot goi argiz emana ez denari.
|