Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25.122

2004
‎Ni heldu ondoren hamabi behi izan ginen balantzategin, bost gorri eta zazpi beltz. Gehienak, La Vache qui Ritek aurreratu bezala, makalak ziren, egun osoa jaten edo erdi lotan pasatzen zutenetakoak, baina, alde onak ere ikusiz, atseginak ziren, behi gozo gozoak, zernahi laguntza emateko prest egoten zitzaizkidanak. Guzti guztiek, gorri zein beltzek, nire aldamenean egon nahi zuten, nirekin batera etzan, nirekin batera joan belazeetara edo erreka txokoetara.
‎Gehienak, La Vache qui Ritek aurreratu bezala, makalak ziren, egun osoa jaten edo erdi lotan pasatzen zutenetakoak, baina, alde onak ere ikusiz, atseginak ziren, behi gozo gozoak, zernahi laguntza emateko prest egoten zitzaizkidanak. Guzti guztiek, gorri zein beltzek, nire aldamenean egon nahi zuten, nirekin batera etzan, nirekin batera joan belazeetara edo erreka txokoetara. Eta bitarte horretan guztian, nire belarri jaioberri eta xamurrek hitz ederra besterik ez zuten entzuten:
‎Agian ezti gehiegi izan zen hura guztia, ez dakit. Edo bai, badakit, dudarik gabe ezti gehiegi izan zen, eta ondorioz nagitu egin nintzen, eta ondorioz alfertu, eta ondorioz Balantzategiko teilatu babesetik alde egiteko gauza ez nintzela jarri. Ukuilutik atariko belazeetara eta atariko belazeetatik ukuilura, horixe zen nire ibilbide guztia.
‎Ez, ni ere ez nintzen errotako sorora heltzen, eta lagunik gabe gelditzeko arriskuan nengoen. Benetako laguna galtzeko arriskuan, esan nahi dut, zeren La Vache ez eta beste behiak, behi makalak, ez bainituen sekula lagun izan; adiskide, belazekide edo ganbelakide bai, baina lagun ez.
‎Bestea zen txakur eza, Balantzategin ez zegoela txakurrik. Ezta oilo, ardi edo txerririk ere, inolako abererik ez behiaz gainera. Eta arraroa zen halaber etxe hartan segan inork ez jakitea, ez Genovevak eta ez Bizkarrokerrek:
‎Andre sendo, Genovevari ez genion ahuldade unerik ikusten, ezta basoko kanposantu ttikira erretiratu eta hiru gurutzeen aurrean belaunikatzen zenean ere, eta hain zen justua bere hizketa edo keinuei buruz, non horietako bakar batek sekulako garrantzia hartzen zuen guretzat. Bere agur batek poza ematen zigun egun osorako; bizkarrean txapaka eginez gero, berriz, saltoka hasteko gogoa.
‎Apurka apurka, ahaztuz nindoan guztiaz. Antiaju Berde eta errotako teilatuan ikusitako bi hortzaundi haiek aspaldi bateko pertsonaiak iruditzen zitzaizkidan, edo noizbaiteko amets gaizto batean azaldu bezala desagertutakoak; gerra kontuak, bukatua zegoen ala ez, Bizkarroker bezalako zaharren kontuak; inguruetako mendi batean erorita zegoen abioia edo kanposantu ttikiko gurutzeak, esanahi gabeko gauzak. Gaurko egunetik begiratuta, zera ikusten dut garbi, bizitzaren martxak modu hartan segitzera, galdu egingo nuela, erabat eta betikoz, La Vacheren adiskidetasuna, hasierako egunean bion artean sortutako konfiantza eta elkar ulertze hura.
‎Apurka apurka, ahaztuz nindoan guztiaz. Antiaju Berde eta errotako teilatuan ikusitako bi hortzaundi haiek aspaldi bateko pertsonaiak iruditzen zitzaizkidan, edo noizbaiteko amets gaizto batean azaldu bezala desagertutakoak; gerra kontuak, bukatua zegoen ala ez, Bizkarroker bezalako zaharren kontuak; inguruetako mendi batean erorita zegoen abioia edo kanposantu ttikiko gurutzeak, esanahi gabeko gauzak. Gaurko egunetik begiratuta, zera ikusten dut garbi, bizitzaren martxak modu hartan segitzera, galdu egingo nuela, erabat eta betikoz, La Vacheren adiskidetasuna, hasierako egunean bion artean sortutako konfiantza eta elkar ulertze hura.
‎Izanez ere, aise ezabatzen du denborak gaztearen memorian dagoena, errekako urak hondarrean egindako arrastoak ezabatzen dituen bezala edo are eta errazago: bizpahiru pasada, eta arrasto guztiak galduta.
‎Nahiz eta normalean halako zipotza ez izan, une hartan urduri zegoen bankete usainagatik, bankete hura norentzat izango zen jakiteko irrikatzen. Beharbada bera bezalako gorrientzat izango zen, beharbada ni edo La Vache bezalako beltzentzat. Auzia erabakitzekotan zegoen, eta Bidanik lehenbailehen erabaki zedin nahi zuen— Harroa ez bada, zergatik ematen dio izen hori bere buruari?
‎Inbitazioa onartu eta barrura sartu zen La Vache, eta haren atzetik abiatu ginen beste sei beltzok; guretzat baitzen egun hartako banketea, ez gorrienzat. Baldin eta Bidanik edo beste gorriren batek sartzekoa egiten bazuen, Bizkarrokerrek makilazo bat ematen zion beste alde batera bidaliaz.
‎Baneukan Setatsuak eskatutako datua, banekien non sartzen zituzten gorriak beltzok ukuiluan banketea egin behar genuenean. Edo non sartuko gintuzten gu, banketea gorriei egokitzen zitzaien egunean. Gero eta piztuago, gero eta urrutiago euli izpiritutik, galde egin nion neure buruari:
‎La Vachek ez zuen gure tratabidearekin jarraitzeko asmorik erakusten. Ukuilura sartu nintzenean, begiratu ere ez zidan egin, edo hobeto esateko, begiratu egin zidan baina bere ohizko mezuarekin:
‎Nabari zen, hori bai, eta beste arrazoiengatik bazen ere, nire Setatsua bezain urduri zegoela, zeren diskoen arteko isiluneak desohizko zaratatxoez narrasten baitziren maiz: fuertegi itxitako ate baten kolpearekin edo lurrera eroritako antoxina baten kinketakoekin. Gainera, Bizkarrokerrek Balantzategin jarraitzen zuen, bizikleta hartu eta bere herrira joan gabe, eta ganbaran ari zen lanean, zarata ateraz bera ere.
‎Gauak esango zidan egia. Gauak —ilargiarekin edo izarrekin egiten duen bezalaxe— kanporatu egiten du egunak isilpean edukitakoa.
‎Zaldiak, bospasei, beharbada zazpi, ukuilu atarian gelditu ziren, eta ondorenean beste pauso batzuk sumatu nituen, gizonenak. Edo zehatzago esanda, gizon gazte eta zailduenak. Ia ez zuten orporik jartzen lurrean.
‎Baina hasi egin dugu, bai —atera zen lehengo gizona, eta beste batzuek barre ttikiak egin zituzten. Sei bat izango ziren denetara, baina ezin nor edo nolakoak ziren jakin. Ukuiluko saiateraz kanpora, iluna besterik ez zen ikusten; izarren bat, denez ere.
‎Benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa zaio desertua, nahitaezkoa zaio mundutik urrutiratu eta hondarra besterik ez dagoen erresuma mortuan bolada bat egitea. Hondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik gabe, behiak sufritu egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki jotzen duenetan eta, atzera egin eta ukuiluratzeko gogoz erotuko da. Baina benetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango; aurrera jarraituko du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan har ditzan arte.
‎Hondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik gabe, behiak sufritu egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki jotzen duenetan eta, atzera egin eta ukuiluratzeko gogoz erotuko da. Baina benetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango; aurrera jarraituko du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan har ditzan arte. Orduan, poetaren esana gogoratuz, halaxe deklaratuko du:
‎Bakardade. Ez Pobrezia, Gaixotasun edo Kartzela, nola deitzen diren asko eta askoren desertuak, baizik eta Bakardade. Zentzu batean, nirea Pauline Bernardetteren kontrakoa ere bazen, moja ttikiaren desertua, antza, Ezkontza baitzen.
‎Alde batetik, erabakita nengoen ukuiluko behi makalekin inolako tratabiderik ez izatera; ez nien diosalik ukatuko, noski, baina bai gainerako guztia. Alferrik emango zidaten hizpidea, alferrik eskainiko belar goxorik edo etzateko toki onik. Kontu haiek guztiak bukatuta zeuden.
‎Behia gelditu da bakarrik, ez du orain txitxare edo zorririk.
‎Gauza gutxi dago goialdeetan, eta bertan bizitzea zotz batekin sua egitea bezalakoxe lana da. Ukuiluko behiek, eta areago granja edo herri handietan bizi direnek, mila gauza desberdin dauzkate egiteko eta ikusteko: batean, kamioi berrian eramango dituzte; bestean, musika ezezaguna jarriko diete; hurrengoan, pentsu bitxiren bat emango die ugazabak.
‎Baina, aukeran, pobrea aurkitzen nuen neure erresuma berria: ez erreka bat, ez artasororik, ez belar edo landare desberdineko baratzerik. La Vachegatik ez izatera, ez dakit zer pasako zen lehen hilabete haietan.
‎Sastrakan bizi ziren bost senide haiek gure ondotik korrika pasatzen ziren bakoitzean, La Vacheri lehen egunekoa gertatzen zitzaion: ezaguera galduta bezala gelditzen zen aurrena, basa animalia haien deia entzunez edo , eta ondorenean petraldu egiten zen zeharo. Hala jartzen zenean, jakina, nik ordaindu behar izaten nituen bere amorrazio eta erantzun txarrak.
‎Nik bere egonezin hura izan banu, auskalo zer jokaera maltzur hartuko nuen... Konprenitu edo ez konprenitu, ordea, han irauten zuten suaren mihi beltzek, eta gero eta beltzago, gainera. Gure mendiko bigarren urtean sartu ginenerako, ia eguneroko kontua izaten zen bere petralkeria.
‎Gu bion arteko harremana bi txandatan hautsi zen, edo —beste modu batera esanda— harremanak bi tiratu behar izan zituen eteteko. Lehenengoa, Balantzategin hartu zuen; bigarren eta azkenekoa, elurte batean, kobazulo baten bila genbiltzala.
‎Non gertatu han ostatu, herri hartan bertan gelditzea erabaki nuen. Ez noski bere plaza edo kale nagusian, baizik eta erreka bazter goxo batean.
‎Kantuarekin bukatu zuenean gora begira gelditu zen, ea balkoian norbait azaltzen zen edo . Eta bai, balkoiko gortinen artean bazegoen errainu edo itzal bat, nik —gizona baino urrutixeago nengoenez— ondo ikusi ahal nuena.
‎Kantuarekin bukatu zuenean gora begira gelditu zen, ea balkoian norbait azaltzen zen edo. Eta bai, balkoiko gortinen artean bazegoen errainu edo itzal bat, nik —gizona baino urrutixeago nengoenez— ondo ikusi ahal nuena. Zoritxarrez, itzal hark ez zuen balkoia irekitzekorik egiten, eta gizonak ostera kantatzeko premia sentitzen zuen:
‎ez al dugu garaia? —deitu ninduen nire barruko Setatsu, Ahots edo dena delako horrek aspaldi, tximista eta trumoi gau batez, eta ondorenean memoriok idazteko agindu zidan. Alegia, ez nuela mundu honetatik alde egin behar aurrez nire testigantza utzi gabe.
‎Agian erantzun hori jaso egingo du norbaitek, agian galdu egingo da beste edozein gurpilen lokatz izpia bezala: baina, batera edo bestera, antzu ala emankor, Sekretuen Gurpilak bizitza luzea du.
‎Nire barruko ahotsaren agindua, edo nola hartu nuen behi memoriok idazteko erabakia. Elurte baten oroitzapena 13
‎Mendi mendian bizitzeari ekiten diogu La Vachek eta biok, eta basurdeak ikusten ditugu. Gure arteko arazoak, edo nola bereizi edo apartatu ginen elkarrengandik. Hizketaldi serioa daukat
‎Mendi mendian bizitzeari ekiten diogu La Vachek eta biok, eta basurdeak ikusten ditugu. Gure arteko arazoak, edo nola bereizi edo apartatu ginen elkarrengandik. Hizketaldi serioa daukat
‎—Inporta zait bada niri! —erantzun nion minberatsu— Nik zaldi izan nahi nuen, edo bestela katu. Eta palazio batean bizitzeko esperantzak ere baneuzkan.
‎Une horretan, Aingeru Guardakoak edo dena delakoak, Setatsuak alegia, barrexka egin zuen. Uste dut huraxe izan zela berak barre egin zuen aurreneko eta azkeneko aldia.
‎Ordea, ez zen zuzen zuzen hala gertatu, zeren nik uste ez nuena jarri baitzitzaidan aurrean, edo zehatzago esateko, nik neure bizitza guztian ezagutu dudan pertsonarik etsaiena: Antiaju Berde izeneko hura.
‎Ez dakit zenbat gauza ikus daitezkeen batera, hamar ikus daitezkeen edo hamabost edo berrogeita bost, baina nik behintzat basotik errota zaharreraino jaitsi eta ikaragarri gauza pila ikusi nituen. Ilargia ikusi nuen arratseko zeru garbian, eta mendi handi bat urruti, ordurako erdi itzaletan zegoena; eta mendi horren aurrean, beste bat, ttikiagoa; eta mendi ttikiago horren aurrean, beste bat, are eta ttikiagoa; eta mendi are eta ttikiago horren aurrean, muino lerro luze bat.
‎Ez dakit zenbat gauza ikus daitezkeen batera, hamar ikus daitezkeen edo hamabost edo berrogeita bost, baina nik behintzat basotik errota zaharreraino jaitsi eta ikaragarri gauza pila ikusi nituen. Ilargia ikusi nuen arratseko zeru garbian, eta mendi handi bat urruti, ordurako erdi itzaletan zegoena; eta mendi horren aurrean, beste bat, ttikiagoa; eta mendi ttikiago horren aurrean, beste bat, are eta ttikiagoa; eta mendi are eta ttikiago horren aurrean, muino lerro luze bat.
‎Ordea, ilargi, zeru, mendi, haran, baso, belaze, etxe eta errotarekin batera, nire begiek beste lau izaki ere ikusi zituzten aurrez aurre. Lehenengoa, zaldi gorri bat, oso fina, oso dotorea, kopetan lauki txuri baten antzeko mantxa zeukana; bigarrena, gizon gazte eta hortzaundi bat, igeltseroa edo , errotaren teilatuan lanean ari zena; hirugarrena, aurrekoaren anaia bixkia zen beste hortzaundi bat, hori ere teilatuan; laugarrena, Antiaju Berde. Honek hirurogei bat urte zituen, eta —azal txurikoa, aurpegi edo lepoko zaintxo urdinak agerian uzten zizkiona— botila kristalarekin eginak ziruditen antiaju berde batzuk zeramatzan.
‎Lehenengoa, zaldi gorri bat, oso fina, oso dotorea, kopetan lauki txuri baten antzeko mantxa zeukana; bigarrena, gizon gazte eta hortzaundi bat, igeltseroa edo, errotaren teilatuan lanean ari zena; hirugarrena, aurrekoaren anaia bixkia zen beste hortzaundi bat, hori ere teilatuan; laugarrena, Antiaju Berde. Honek hirurogei bat urte zituen, eta —azal txurikoa, aurpegi edo lepoko zaintxo urdinak agerian uzten zizkiona— botila kristalarekin eginak ziruditen antiaju berde batzuk zeramatzan. Bai egun hartan eta bai gero, halaxe ikusiko nuen beti, antiaju berde haiekin, begiak ezkutatuta.
‎Baina benetako nagusia, orain, zahar hori da. Duela hilabete edo hasi zen errotara bisitak egiten, eta dagoeneko obra eginarazi die beste biei.
‎—Bai, orain isilik eta baketsu dago den dena —jarraitu zuen La Vachek— Baina ikusi egin behar zenuen orain dela urtebete edo gutxiago. Egunez fusilak tiraka, gauaz fusilak tiraka.
‎Ezinezkoa zen hainbeste ezpararen aurka borrokatzea. Hala, kalean gora eta behera ordu erdia generamanean edo , irteera bat bilatzeari ekin genion lagunak eta biok. Ordea, non aurkitu ihesbidea?
‎Halere, ez nuen etsi eta, ardiak egiten duen bezala, nire burua entregatu; aldiz, bilaka jarraitu nuen, burdinazko hesiari tarteren bat aurkitu nahian. Hala, etxe atari bateraino iritsi nintzen, bertan zegoen ate erdi zabaldu bat aztertzeko asmoz edo ; eta banindoan atea bultzatzera nire atzeko aldean ezten zorrotz baten zauria sentitu nuenean. Oinazez itsututa, jira eta kolpea tira nuen:
‎Gure arteko arazoak, edo nola bereizi edo apartatu ginen elkarrengandik. Hizketaldi serioa daukat Setatsuarekin Indiaz, Pakistanez eta beste leku batzuez.
‎Gure arteko arazoak, edo nola bereizi edo apartatu ginen elkarrengandik. Hizketaldi serioa daukat Setatsuarekin Indiaz, Pakistanez eta beste leku batzuez.
‎Bada zera, Setatsuaz hitz egiterakoan zakar aritzeko joera daukat, batez ere temosoa delako eta bakerik ematen ez didalako. Eta egia da, nire Ahots, Aingeru Guardakoa edo dena delakoa setatsua da, eta hiztunegia, eta tristea ere bai batzuetan, eta askojakina; baina akats horiekin guztiekin batera, oso lagun ona eta argia izan zaidala ere onartu beharra daukat. Oso argia eta zuhurra.
‎Setatsuak oso sakonetik hartu zuen arnasa, edo hori iruditu zitzaidan behintzat niri. Hauxe esan zuen gero:
‎Ez, lagun, den denak ez dira hiltzen. Batzuek jarraitu egiten dute gorantz, goiko alde batean dagoen etxe bakartirantz edo , eta beti mehetuz, are eta gehiago mehetuz beti. Ondoren, etxe bakartiraino joan diren batzuk horiek hil egiten dira.
‎Ia beti hil egiten dira. Hiltzen ez direnetan, berriz, goraka jarraitzen dute, gailur edo goi basoren baterantz, mehetuz eta mehetuz, hainbesteraino mehetuz non azkenean bidea bidatzur bihurtzen den. Berehala, bidatzur hori ezabatu egiten da baso barruan, edo bestela berdindu gailurreko harkaitzarekin.
‎Hiltzen ez direnetan, berriz, goraka jarraitzen dute, gailur edo goi basoren baterantz, mehetuz eta mehetuz, hainbesteraino mehetuz non azkenean bidea bidatzur bihurtzen den. Berehala, bidatzur hori ezabatu egiten da baso barruan, edo bestela berdindu gailurreko harkaitzarekin. Eta horixe da benetako mendia, lagun, biderik gabeko mundu zatia.
‎Zergatik ez nintzen zaldi? Edo katu, edo batzuetan beleak inguratzen zitzaizkidan, eta halaxe esaten nion neure buruari, zergatik ez bele, beleek gaizki kantatzen dute baina begira nola dakiten hegan. Eta ea non dagoen hegan dakien behirik.
‎Zergatik ez nintzen zaldi? Edo katu, edo batzuetan beleak inguratzen zitzaizkidan, eta halaxe esaten nion neure buruari, zergatik ez bele, beleek gaizki kantatzen dute baina begira nola dakiten hegan. Eta ea non dagoen hegan dakien behirik.
‎Nolanahi ere, sinistu edo ez sinistu, nire barruko Ahots hura hantxe egoten zen beti, eta bere errealitatea onartzea beste erremediorik ez neukan. Deituko nion Aingeru Guardako, deituko nion Izpiritu, Mintzo, Ahots edo nahi dena, baina izen batekin nola bestearekin, hura beti nire barruan, nire mihia bera bezala edo oraindik hurbilago.
‎Nolanahi ere, sinistu edo ez sinistu, nire barruko Ahots hura hantxe egoten zen beti, eta bere errealitatea onartzea beste erremediorik ez neukan. Deituko nion Aingeru Guardako, deituko nion Izpiritu, Mintzo, Ahots edo nahi dena, baina izen batekin nola bestearekin, hura beti nire barruan, nire mihia bera bezala edo oraindik hurbilago.
‎—Ezin esan munduko izen politena denik —entzun nuen orduan—, baina itsusi edo zatarrena ere ez da.
‎Zu bakarrik, lagun. Edo beste hitz batzuetan esateko, behia dago. Behia, eta ez, esate baterako, sator bakar bat ere.
‎Ez daude inon, zeren ihes egin baitute, lur barrurantz ihes, gero eta barrurago ihes, eta auskalo non dauden honezkero koldar horiek guztiak, apika lurraren erdi erdian. Eta zer esan belar artean ibili edo , ibili baino gehiago, irristatu egiten ziren suge eta ziraunez. Edo harkaitz bateko zirrikituan azaldu eta burua tentetzen zuten sugandilez?
‎Eta zer esan belar artean ibili edo, ibili baino gehiago, irristatu egiten ziren suge eta ziraunez? Edo harkaitz bateko zirrikituan azaldu eta burua tentetzen zuten sugandilez. Ihes eginda daudela denak, bazterren batean lokartuta.
‎Txoriak, esaterako. Edo ardiak, edo zerriak, edo oiloak. Bai, lagun, den denek alde egin dute, eta zu bakarrik zaude hemen, behia dago hemen.
‎Txoriak, esaterako. Edo ardiak, edo zerriak, edo oiloak. Bai, lagun, den denek alde egin dute, eta zu bakarrik zaude hemen, behia dago hemen.
‎Txoriak, esaterako. Edo ardiak, edo zerriak, edo oiloak. Bai, lagun, den denek alde egin dute, eta zu bakarrik zaude hemen, behia dago hemen.
‎Ez litzateke harritzekoa izango laster hemen azaltzea, seguru honezkero korrika ari direla. Jakina, badakit zu balientea zarela, eta otso batek, edo bik, edo hiruk zurekin zereginik ez luketela. Ostiko parea bakoitzari, eta kitto.
‎Ez litzateke harritzekoa izango laster hemen azaltzea, seguru honezkero korrika ari direla. Jakina, badakit zu balientea zarela, eta otso batek, edo bik, edo hiruk zurekin zereginik ez luketela. Ostiko parea bakoitzari, eta kitto.
‎Ostiko parea bakoitzari, eta kitto. Baina, erne, taldea da, hamasei bat otso edo izango dira. Ez dakit, zuk ikusiko duzu, baina nik alde egingo nuke.
‎Ez dakit, zuk ikusiko duzu, baina nik alde egingo nuke. Eta korrika, lagun; korrika, lasterka edo , hitz batean esateko, arineketan.
‎—Hogeigarren mendea da, lagun, edo zehatzago esatearren, 1940 urtea, baina hau Euskal Herria da, eta Euskal Herria gerra batean ibili da orain dela gutxi arte, eta gose asko dago, pobrezia handia, jende gutxi basoak garbitzeko, eta hotsa dabil, otsoz beteta daudela mendiak.
‎Etor zaitezte banaka, eta neurtuko gara! —esan nien, edo ez, ez nien esan, imajinatu egin nuen hura esaten niela.
‎Ausardiaz eta bi aldiz pentsatu gabe, otsoei buruz jiratu eta elurra jaten hasi nintzen, lasai eta gogotsu, aho parean neukana elurra ez eta ailorbe sortak izan balira bezala. Koxkorrak, hura ikusiz, harritu edo egin ziren, eta gelditu ere bai, aurrena bat eta gero gainerako guztiak. Belarridunak eta begidunak ziren.
‎Baina, pentsatzen jarrita, non ote dira negu hartako elurrak? Edo otsoena gertatu eta askoz geroago ikasi nuen frantsesez esanda: ousontlesneigesd' antan. Zenbat urte joan ote dira betikoz urtu zirenetik?
‎Jaiotzekoa izango nintzen noski, eta azkenean jaio egin nintzen Euskal Herriko baso batean 1936ko gerra bukatu eta handik gutxira. Basoa Balantzategi izeneko etxearen terrenoetakoa zenez, bertako ukuiluan egin zidaten tokia, eta erabakita gelditu zen hartara nire mundu honetako txokoa, txokoa edo aberria: balantzategiarra izango nintzen, hantxe pasako nuen nire bizitzaren aurreneko aldia, aldirik garrantzitsuena; bertan geldituko zitzaidan bihotza itsatsita.
‎balantzategiarra izango nintzen, hantxe pasako nuen nire bizitzaren aurreneko aldia, aldirik garrantzitsuena; bertan geldituko zitzaidan bihotza itsatsita. Nahiz zaharra izan, nahiz etxe hartatik urruti hil behar gaur edo bihar, nire bihotzak Balantzategi maiterako bidea bilatzen du beti, eta auskalo, agian joan ere joaten da haraino ni lo gelditzen naizen bakoitzean. Esaera zaharrak dioen bezala:
‎Izanez ere, behiok suerte txarrekoak gara gauza guztietan, eta denbora partitu zuten egunean ere suerte txar berberori sartu zitzaigun tartean. Edo hori entzun izan dut behintzat nik. Entzun dut munduaren hasieretan denbora partitzen ari zela norbait, eta norbait horrek hala esan ziola sugeari:
‎Halako batean, jaioa nintzela jakin nuen. Ez dakit zer sentitu nuen, hotz pittina edo haizearen azkura edo soinuren bat, baina, edozein modutara, zerbait berriaren aurrean nengoela iruditu zitzaidan, eta agian mundu honetara etorria nintzela. Ordea, une hartan ez nekien zer animalia mota nintzen, eta ikusi ere ezin nuen neure burua ikusi:
‎Halako batean, jaioa nintzela jakin nuen. Ez dakit zer sentitu nuen, hotz pittina edo haizearen azkura edo soinuren bat, baina, edozein modutara, zerbait berriaren aurrean nengoela iruditu zitzaidan, eta agian mundu honetara etorria nintzela. Ordea, une hartan ez nekien zer animalia mota nintzen, eta ikusi ere ezin nuen neure burua ikusi:
‎Bitako bat. Edo palazio bateko alfonbrena, edo lorategi bateko belaze txukun eta zainduarena."
‎Bitako bat. Edo palazio bateko alfonbrena, edo lorategi bateko belaze txukun eta zainduarena."
‎" Alfonbra honek pertsiarra ematen du —gogoratu zitzaidan— Beraz, ia seguru palazio bateko animalia naizela. Palazioak ttikia ematen duela, hori bai, iturri edo zuhaitzik gabekoa, baina nolanahi ere palazio."
‎Egunero orraztu eta zepilatzen duten zaldi dotore horietako bat? Edo bestela, zer. Katu iletsua?
‎Ez dakit zenbat denbora pasa zen. Ordubete, beharbada, edo ordu eta erdi. Bitartean, begi aurreko maindirea deseginez joan zen, eta gorpuztu egin ziren hasiera batean mantxa huts izandakoak; eta azkenean, norbaitek maindire hura urtu egin izan balu bezala, haren atzeko guztia agerian gelditu zen niretzat.
‎zain, lepo, enbor eta adar. Eta adarretan hostoak zeuden, berde ilun edo berde argi; eta hostoetan, xomorro eta larbak zeuden; eta xomorro zein larba haiengana txoriak inguratzen ziren jatera, buru txuribeltxak, buru gorriak, isats luzekoak edo laburrekoak. Urrutirago, basoa kolpetik bukatzen zen, eta belaze bat azaltzen zen jarraian, belaze zabal bat erreka bateraino zihoana.
‎zain, lepo, enbor eta adar. Eta adarretan hostoak zeuden, berde ilun edo berde argi; eta hostoetan, xomorro eta larbak zeuden; eta xomorro zein larba haiengana txoriak inguratzen ziren jatera, buru txuribeltxak, buru gorriak, isats luzekoak edo laburrekoak. Urrutirago, basoa kolpetik bukatzen zen, eta belaze bat azaltzen zen jarraian, belaze zabal bat erreka bateraino zihoana.
‎—Lagun on ona —entzun nuen orduan, eta huraxe izan zen Aingeru Guardakoari edo Setatsuari edo dena delakoari entzun nion estreinako aldia— Euskal Herrian jaio zara, Balantzategi etxeko basoan. Aurrean duzun harana, errota zaharrarekin hasi eta inguruetako baso, etxe eta erreka guztiak hartzen dituena, zure territorioa izango da.
‎—Lagun on ona —entzun nuen orduan, eta huraxe izan zen Aingeru Guardakoari edo Setatsuari edo dena delakoari entzun nion estreinako aldia— Euskal Herrian jaio zara, Balantzategi etxeko basoan. Aurrean duzun harana, errota zaharrarekin hasi eta inguruetako baso, etxe eta erreka guztiak hartzen dituena, zure territorioa izango da.
‎Ezta izan beharrik ere, jakina. Ni neroni ere ez nintzen oso palazioko, ez nintzen zaldi edo katu, baizik eta behi. Zer, eta behi izan behar!
‎—Ez da deabrua, Soeur Pauline Bernardette, baizik eta halabeharra edo kasualitatea. Mutila bere kabuz erori da, ez niregatik.
‎Esan dut lehenago ere moja ttikia segalari aparta dela, eta belarrik goxoenak ekartzen dizkidala: nola edo hala burutu egin behar bere xelebrekeriak.
‎Nire barruko ahotsaren agindua, edo nola hartu nuen behi memoriok idazteko erabaki
‎Trumoi eta tximista gaua zen, eta eguraldi txar haren zalaparta eta hotsek esnatu egin ninduten azkenean. Esnatu edo erdi esnatu.
‎Nolanahi ere, sinistu edo ez sinistu, nire barruko Ahots hura hantxe egoten zen beti, eta bere errealitatea onartzea beste erremediorik ez neukan. Deituko nion Aingeru Guardako, deituko nion Izpiritu, Mintzo, Ahots edo nahi dena, baina izen batekin nola bestearekin, hura beti nire barruan, nire mihia bera bezala edo oraindik hurbilago.
‎Kolore marroia erabat zabaltzen zenean, puntu gorri batzuk azaltzen zitzaizkien, eta erori bezperan zeuden. Eta, bitarte horretan guztian, nik apustuak egiten nituen neure buruarekin, baietz gaur arratsalderako beste mantxa bat atera, edo baietz bihar goizean erori. Egia esan behar badut, asko entretenitzen nintzen horrela, ahaztu egiten zitzaizkidan arazoak.
‎Adar jostaketa egitea pentsatu nuen orduan, zuhaitz adar ttikiak noiz erori zain ibiltzea, baina etsi egin nuen segituan: ez zeukan graziarik, haizea edo erauntsia zenean mordo bat erortzen zen batera, bestela berriz ezta bakar bat ere. Entretenimendurik gabe eta egunak aurrera, asperkeriaren harlauza nire gainera erori zen berriro.
‎Nik ikusitako La Vache qui Rit hura ez zen egiazko behia, baizik eta haluzinazio baten ondorio. Sahara, Gobi eta beste desertuetako behi edo gameluek espejismoak ikusten dituzten bezala, eta espejismoetan beraiek gehiena desio dutena, ur putzua edo palmondoen itzala, Bakardade bezalako desertuetan ibiltzen diren izakiek lagunak ikusten dituzte. Horixe gertatu zitzaidan niri arrats hartan:
‎Nik ikusitako La Vache qui Rit hura ez zen egiazko behia, baizik eta haluzinazio baten ondorio. Sahara, Gobi eta beste desertuetako behi edo gameluek espejismoak ikusten dituzten bezala, eta espejismoetan beraiek gehiena desio dutena, ur putzua edo palmondoen itzala, Bakardade bezalako desertuetan ibiltzen diren izakiek lagunak ikusten dituzte. Horixe gertatu zitzaidan niri arrats hartan:
‎Begira hor goian, begira aurren aurrena atera den izar gorrizta hori. Artizarra duzu, edo beste modu batera esanez, Venus.
‎Izar polita iruditu zitzaidan Venus, Artizar edo dena delako hura. Begira jarri nintzaion.
‎Nire barruko Setatsuak segi eta segi egin zuen, baina nire arretarik lortu gabe. Nire arreta guztia Artizar edo Venusi buruzkoa zen. Lehenago hostoei bezala, orain puntu gorrizta hari begiratzen nion, areago gorrituko ote zen, azkenean erabat belztuko ote zen edo ez ote zen belztuko, eta apustuak ere egiten nizkion neure buruari, baietz aldamenekoak baino gehiago iraun, ezetz gaurko gauean erori.
‎Nire arreta guztia Artizar edo Venusi buruzkoa zen. Lehenago hostoei bezala, orain puntu gorrizta hari begiratzen nion, areago gorrituko ote zen, azkenean erabat belztuko ote zen edo ez ote zen belztuko, eta apustuak ere egiten nizkion neure buruari, baietz aldamenekoak baino gehiago iraun, ezetz gaurko gauean erori. Oso egoera larria zen, oso gaizki nengoen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia