Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 13.733

2000
‎Ordainketa egiteko, edo liburu gehiago eskuratzeko:
Edo hurreratu nahiko bazenu
‎kexu baten erre sunda edo erdeinuaren enpagu hatsa.
‎Zer edo zer itxaroten.
‎Petrolioa zen estatuaren aberastasuna. Nahiz eta nekazari produkzioa zeharo geratu, atzerritik ekar zezaketen nahi edo behar beste. Hara!:
‎Rantxitoetan eta kalean ezer gabe bizi zirenek nola edo hala bizimodua atera behar zutenez, zeure autoa zaintzea eskaintzen zizuten. Zainduko bazizuten, ordaindu beharra zeneukan; eta haiek zaintzerik edo haiei ordaintzerik nahi ez bazenuen, akabo zure autoa; txasisik ere ez zenuen aurkituko itzulitakoan.
‎Rantxitoetan eta kalean ezer gabe bizi zirenek nola edo hala bizimodua atera behar zutenez, zeure autoa zaintzea eskaintzen zizuten. Zainduko bazizuten, ordaindu beharra zeneukan; eta haiek zaintzerik edo haiei ordaintzerik nahi ez bazenuen, akabo zure autoa; txasisik ere ez zenuen aurkituko itzulitakoan.
‎Bizi edo egon izan naizen inguruak arakatzea gustatu zait beti. Banuen autoa, gasolina zegoen ia.
‎Jeremias deituko nion aurrerantzean. Curiara bat zeukan Jeremiasek, ontzi luzea, hamabi metro edo gehiago dituena; enbor bat da berez, barrua husten diotena, ibaietan ibiltzeko. Curiara horiei motorra ipintzen diete batzuek, eta gureak ere bazuen popan Yamaha eder bat.
‎Orinoco pirañaz josita dago, baita Orinocora datozen ibaiak ere. Gorantz gindoazen heinean kontatzen zizkidan Jeremiasek haien izenak, oihanean eta ibaietan zer zegoen, inguruan ikusi edo entzuten genituen txori izenak. Yanomamien tribuak non zeuden eta haiek nola bizi ziren esaten zidan.
‎– Zer den ikusita edo ikusi gabe?
‎Txangurro bat ematen zuen, Donostiako tabernarik onenetan pintxoen artean lotsarik gabe ipintzekoa. Tarantulak inportatzen edo nonbaiten hazten hastea gomendatuko nieke Arzak, Argiñano eta horiei.
‎Ibaian gora egun batzuk eginda iritsi ginen Caño Casiquiarera. Orinoco eta Rio Negro lotzen dituen kaño edo kanal naturala da Casiquiare, 350 kilometroko luzerakoa, munduko kanal natural bakarra. Zenbait urte sasoitan Orinocoren uretatik %20 Rio Negrora omen darama Casiquiarek, eta Rio Negrotik Amazonasera.
‎Venezuelako maparen kopia eskatu dugu liburutegian, eta Antxonek esan bezala agertzen dira herrien eta ibaien deiturak. Bila asko saiatu beharrik gabe erakutsi dit non dauden halako edo holako. Mapari begira urtu zaigu goiza.
‎Bizikletak izango zuen arroa batetik gorako pisua, hiru piñoikoa. Aldapa bakoitzaren hasieran lurreratu behar izaten nituen oinak, ordeka edo malda behera heltzen zen arte. Agoizko bidegurutzean geratu egin nintzen zuhaitz baten gerizpean.
‎Eraitsita nengoen egon ere. Kara edo kruz pentsatu nuen txanpona airera botata. Kara ateraz gero, patuaren mandatua izango zen aurrera ez jarraitzea eta etxera itzultzea; halabeharrak derrigortuta bueltatuko nintzen... baina ez neure gogoz... duintasuna babestu behar nuen, badakizu.
‎Sabiñanigora jarraian, gero Mont Repos portua oinez igo, bizikleta arrastaka. Ez neukan presaka ibiltzeko asmorik; bidaian hilabete egin edo hiru, berdin berdin zitzaidan. Nahi nuen lekuan jan, gogoa ematen zidan tokian lo.
‎Bultzada azkena izan zitekeen uholde harena; kinka erabakigarria izan zitekeen: edozer gertatu edo ezerezean geratu.
‎Maiatz hartan autoritate eta agintari guztiak gainezkatu egin zituen gizarte mugimenduak; armada eta polizi indarrak ere larritu egin zituen tupusteko iraultza hats hark, eta egoera goren hura beste apur batez luzatu izan balitz, gehixeago iraun izan balu, urrunago iritsiko ziren ondorioak. Baina norbaitek edo zerbaitek desegin egin zuen hura guztia, zapuztu.
‎Baina denboraren bereizketarik gabe ere, egoera oso ezberdinak aurkitzen dira espetxe batetik bestera. Castellonen zegoen preso jendea izan edo hemengoa izan, alde handia dago. Harrigarria da:
‎Harrigarria da: hemen ia inor ez da diru eske edo zerbaiten eske hurbiltzen!
‎Arreta pizten digun gauza da. Arabiarrak otoitzean aritzen dira eskolako edo patioko ertz batean, Mecara begira jarrita. Horietako askorentzat urruti behar du izan Mecak; bai baitirudi behin eta berriz zurrunbilo berean eroriz eta hortik ezin irtenean dabiltzala, paradisuaren bila abiatu eta kartzelara itzulirik.
‎Gogoan dut, bi zutaberen artean ipinita zegoela barra. Bazen txakur bat, nonbait horretan espezialista izan behar zuena, edo maniatikoa, eta zintzilik nindukaten bakoitzean barrabiletatik heldu eta bihurritu egiten zizkidana. Prakak dena bustita neuzkanez, praken tintak bere eskuak tindatzeraino bihurritzen eta estutzen zidan.
‎Ezin nuen atseden hartu; ez eseri ez etzan ez ezer. Nire aurrean eserita egoten zen txakur bat, eta begiak ixten edo lokartzen ikusten ninduen bakoitzean ostikadaz esnatzen ninduen. Egunak joan ahala, nekea eta suntsipena gailendu ahala, aluzinazioak izaten ere hasi nintzen.
‎Baina txakur hark ez zekien halakorik. Kontua da, txakur haren karate kolpeek zerbait ukitu edo mugitu izan behar zidatela, eta haren" tratamendu" berezia zela bide, egundo ez naiz gerritik hobeto ibili azken hemezortzi urte hauetan baino. Txakur hark gaiztoz emandako karate kolpeek zuzendu behar izan zidaten zerbait gerri aldean.
‎Txakur hark gaiztoz emandako karate kolpeek zuzendu behar izan zidaten zerbait gerri aldean. Berriki egin didaten erresonantzia magnetiko batengatik dakit hernia lunbarra daukadala hogeita hamar urte nituenetik edo lehenagotik.
‎Donostiatik irteeran Mendizorrotz ikusi nuen; Donostiari agurra. " Inoiz ikusiko ote zaitut ostera?", edo antzeko bihozkada izan nuen.
‎Urte hartan ez dakit atzeratu egin ote zuten Francoren heriotzaren urtemuga edo zer gertatu zen, baina DGSn nengoen egun haietako batean ari ziren txakurrak haren oroitzapenetan, eta gogoan dut denak mozkor arraio eginda zeudela. Txakur haien artean buru egiten zuenetako bat ikusi nuen, ni ninderamanari esaten geroxeago ostera eraman nintzala hara, bere aurrera.
‎Forentsearen aurrera eraman ninduten. Emakumea zen forentsea edo zena zelako hura. Txakur mordoa eta forentse horren aurrean biluzarazi ninduten gela batean...
‎Komedia bat! Beste inspektore bat edo halakotzat hartu nuen nik forentse modu hura. Azken aldi batez dutxarazi zidaten epailearen aurretik igaro baino lehen.
‎1983ko irailean egin zidaten azkena. Guztira hamahiru edo . Carabancheldik Puerto de Santa Mariara eta Puertotik Herrera de la Manchara izan zen nire orduko ibilbidea, hitz gutxitan esateko.
‎hanketan, sabelean, saihetsean sartzen... Ping ponga eta horrelakoak zeuden lekura ihes egitea lortu zuen mutilak nola edo hala, baina berehala agertu zen atzera patiora, galdu ordean, norabait ihesi beharrean. Hantxe, patio erdian errematatu zuten labankadez!
‎Bakar batzuk ikusi ditut kartzelan hiltzen, baina ez modu hartan, hain basatiki, ehizakia setiatu eta akabatzen den moduan. Gogoratzen naiz, mutil hura modu hartan ikustean, nola edo hala laguntzera jaitsi nahi izan zuela Sotero Etxandik. Baina ezinezkoa zen guztiz.
‎Gose grebarik egin gabea nintzen artean. Alde handia dago lehenengo gose greba izan edo bigarrena edo hirugarrena izan. Esperientziak, eskarmentua emateaz gain, asko laguntzen dizu horrelakoetan.
‎Gose grebarik egin gabea nintzen artean. Alde handia dago lehenengo gose greba izan edo bigarrena edo hirugarrena izan. Esperientziak, eskarmentua emateaz gain, asko laguntzen dizu horrelakoetan.
‎Neurria hartzen diozu urari, ibiltzeari eta abarri, gorputzak beti berdin erantzuten ez badizu ere. Lehenengo gose greba hura negu erdian egin genuen, eta hotzaz askoz gehiago izorratzen zara; ez da jakiten, ea jateak eta ahuleziak edo hotzak izorratzen zaituen gehiago. Baina gorputzak gaizki erantzuten badu, gose greba laburrak gehiago izorra zaitzake luzeak baino.
‎Demonio haiek uxatzeko ere ez neukan indarrik eta ganorarik. Urru ere nire antzera zegoen; hari bizarrean ibiltzen zitzaizkion saguak, habia egin nahian edo . Egoera horretan, hain ahulduta, mugitzeko ez ezik hitz egiteko ere ez duzu gogorik eta aldarterik izaten.
‎Hogeita hamasei eguneko greba amaitu ostean, ezjakinaren kontuak edo obsesioarenak, jaten hasitakoan ez nuen ederki pasa. Iruditu zitzaidan idiak adina jan nezakeela, eta halaxe hasi nintzen.
‎Integral aldizkari bat heldu zen nire eskuetara bigarren greba hartan, 81eko abenduko edo 82ko hasierako Integral alea. Egiptologo batzuek hilobi batean antzinako telar bat aurkitu zutela zioen.
‎Urteekin aldatu egin dira espetxeak, eta jende modua ere aldatu egin da. Kartzeleroak dira, edo kartzeleroen jokamoldea da aldatu ez dena, kasu askotan behintzat. Francoren garaian kartzelero zirenak ezagutu ditugu gutxi edo gehiago, oraindik kartzelero direnak.
‎Kartzeleroak dira, edo kartzeleroen jokamoldea da aldatu ez dena, kasu askotan behintzat. Francoren garaian kartzelero zirenak ezagutu ditugu gutxi edo gehiago, oraindik kartzelero direnak. Garai haietan preso egonak ere bai bakarren batzuk, oraindik labirinto hauetatik atera ezinik dabiltzanak, askatasunean irten arren, behin eta berriz zulo hauetara jausi direnak.
‎– 1982an Egin egunkariko kazetari bat sartu zen Carabanchelera –gogoratzen du Antxonek– Elkarrizketa edo galdera batzuk egin zizkidan. Nik esan nion:
‎Ekonomatotik ezin zenuen ezer erosi, ezta tabakorik ere. Egunez ezin zinen ohean etzan edo eseri; aulki bat bazen mahaian esertzeko, baina ez zeneukan eserita egoterik. Kartzeleroa isilka ibili ohi zen galerian, ateetatik begiratzen, eserita edo etzanda harrapatzen zuenaren ateari ostikadak eta zartadak emateko.
‎Egunez ezin zinen ohean etzan edo eseri; aulki bat bazen mahaian esertzeko, baina ez zeneukan eserita egoterik. Kartzeleroa isilka ibili ohi zen galerian, ateetatik begiratzen, eserita edo etzanda harrapatzen zuenaren ateari ostikadak eta zartadak emateko. Bihotza eztarritik ateratzeko moduko sustoak ematen zizkizuten sasikume haiek.
‎Usategian bazen preso sozial bat zazpi hilabete zeramatzana eta ekonomatoan erosketak egiten uzten ziotena. Hari ematen genion nahi genituen gauzen zerrenda eta dirua, eta tabakoa edo zena zelakoa erosten zigun. Patioan ezkutatuta uzten zuen tabakoa, teilatu ertzean, ahal zuen tokian, gu irtendakoan eskura genezan.
‎Kartzelero batek aitortu zidan egunean bederatzi parte sartzeko agindua zeukatela. Izan zitezkeen bederatzi edo lau, baina kontua da setioa ezartzen zigutela, unez uneko jazarpena, edozer huskeriarengatik zigorrak ezarriz. Ziegako harraskan ile bat aurkitu zidatelako sartu zidaten behin partea!
‎Egituraren kariaz dena da eskasa, txaboloan bakarrik zaude, eta nahi duzuna egin dezakezu, ohiko mugen barruan. Baina txabolotik kanpo, behean zaudenean, edo patioan egon behar duzu edo pasillo moduko barrunbe txiki batean... Patioan ez dago aterperik.
‎Egituraren kariaz dena da eskasa, txaboloan bakarrik zaude, eta nahi duzuna egin dezakezu, ohiko mugen barruan. Baina txabolotik kanpo, behean zaudenean, edo patioan egon behar duzu edo pasillo moduko barrunbe txiki batean... Patioan ez dago aterperik.
‎Patioan ez dago aterperik. Eta pasillo moduko barrunbe horretan pilatuta egon duzu hainbeste jenderen artean, ezer egiteko lekurik gabe; guztiz itogarria eta deserosoa da, eserita irakurri, idatzi edo antzeko zerbait egiteko inolako modurik ez dago.
‎Ez pentsa exagerazioa denik! Txaboloko leihoa zabalik geratu zitzaizulako edo , ez zegoen lo egiterik. Eltxoen ziztada txarra bazen, gau osoan egiten zuten burrunba ez zen hobea.
‎Nik gerrikoak egiten jarraitu nuen, Carabanchelen bezala. Haize hark hariak eta gainerakoak nahasten zizkidan, baina Txapelen laguntzarekin –Iñaki Ojeda Martinez de Butron, gero Barakaldon erail zuten gaztea– nola edo hala konpontzen nintzen hariak zuzen ipintzeko.
‎Futbolean jokatzen hasi dira preso batzuk; berehala egin dituzte taldeak, inon aurki daitezkeen internazionalenak. Talde bietan daude marokoarrak, ginearrak, nigeriarren bat, italiarrak, espainiarren bat edo beste, nafarra omen dena ere bai... Bazterreko eserlekuetan multzotuta begiratzen diegu guk zortziok, berriketan.
‎Antxon gazteekin ondo konpontzen dela ikusten dut. Ezin dut irudikatu herriko plazan eserita, eguzki izpi bila, jubilatu mordoskaren inguruan, penak kontatzen edo zer esanak amaituta, denbora joan zain egon ohi diren aitona aspertuen moduan. Bere izaerarekin egokiago dagoke gazteekin berriketan edo eztabaidan tabernaren batean, ikasleekin matrakan.
‎Ezin dut irudikatu herriko plazan eserita, eguzki izpi bila, jubilatu mordoskaren inguruan, penak kontatzen edo zer esanak amaituta, denbora joan zain egon ohi diren aitona aspertuen moduan. Bere izaerarekin egokiago dagoke gazteekin berriketan edo eztabaidan tabernaren batean, ikasleekin matrakan.
‎– Hamasei hamazazpi urtekoen aldean, txoro eta arloteagoak dira sarritan hirurogei urtekoak, edo berrogeikoak; koldarrago eta okaztagarriago. Gazteei burugabekeria egotziz zuritzen dituzte euren miseriak –esaten du Antxonek, egungo gazteen zalapartak, politikari publikoen kontuak eta horrelako zerak mintzagai ditugunean.
‎Munduan ibilia da Antxon, baina, dioenez, ez dauka urrunera joateko gogo berezirik. Aralar aldera edo horrelako lekuren batera joan nahiko luke kartzelatik irtendakoan, bakardade apur baten bila, zaratarik ez dagoen lekuren batera. Zarataren erasoa amorragarri egiten zaio.
‎Galtzontziloak bezain jantzi beharrezkoa zen, eta da gaur ere, nire buruan txapela. Ez da kapritxo edo folklore moduan darabildan zerbait, gaur egun zenbait jaitako jendartera azaltzeko batzuek jantzi ohi duten moduan. Beharrezkoa nuen, eta instantzia hori bidali nion zuzendariari, nire txapelaren eske.
‎Beraien kalkulua eta xedea zen, zalantzarik gabe, kolektiboa suntsitzea, birrintzea. Atsedenik gabe setiatzen gintuzten, sosegurako tartetxorik utzi gabe; txaboloan bezala galerian eta galerian bezala patioan edo jangelan. Jazarpena eta oldarra!
‎Galerian lagunekin hitz egitea debekatuta zegoen. Kartzeleroak txaloa jotzen zuenean jaitsi behar zenuen galeriatik patiora, txaloa jotzen zuenean egin behar zenuen hau edo hura. Beti bazen kartzeleroaren txaloren bat edozein aitzakiarekin.
‎Oihuka eta garrasika zerbait hitz egin ahal izaten genuen eurekin. Kontsignak aldarrikatu, halako edo horrelakorentzat agurrak bota... Bisitarik ez, eskutitzik ez... hunkigarria izaten zen astebururo etortzen zen jendea leihoetatik ikustea.
‎Bisitarik ez, eskutitzik ez... hunkigarria izaten zen astebururo etortzen zen jendea leihoetatik ikustea. " Hor daude", esaten zenion zeure buruari edo alboko lagunari;" hor dauzkagu, ez gaude bakarrik, ez gauzkate ahaztuta". Bizi izan ez duenak ezin irudika lezake zein mailataraino zaizun lagungarri animo emaileen atxikimendua.
‎Horrela bada, asteburuak joan eta asteburuak etorri denbora aurrera zihoala, hilabeteak ere joan ziren, negua eta udaberria igaro ziren, eta uda heldu; negu oso hotzak bezala, oso beroak dira udak Herreran, baina ilunabar freskagarriekin; uda hartako ilunabar beranduetan leihoetan egoten ginen elkarrekin berbetan; eta halako batean ohartu ginen, gure senideek oihukatzen zituzten leloak entzuten genituela kanpoan astegunetan ere. Ordu haietan ez zegoen han gure ahaide edo lagunik. Haurren oihuak ziren guk ordu haietan entzuten genituenak...
‎Lau moduluetako lagunak, denok ordu beretan eta batera ateak modu hartan kolpatuz, egundoko durundia eta zarata ateratzen genuen. Ziega barruan egonik eta atea jotzen ari zinela hain izugarria iruditzen ez bazitzaizun ere, kanpoan egonda, galerian edo behean, jasanezina bihurtzen zen, edozein erotzekoa. Behin batean, txabolotik kanpo, dutxatik bueltan harrapatu ninduen ate jotze saioak.
‎Irakurtzen ematen nituen egunak txapeoan, gaueko ordu biak edo hirurak aldera arte askotan. Zenbat eta liburu lodiagoa, are gusturago.
‎Besoa atera eta ondoko leihora botatzen duzu, eta albokoak harrapatzen duenean tira diezaiola, eta hark hurrengoari, eta horrela galeriaren punta batetik besteraino. Liburuak, janaria edo behar dena pasatzen ahal da horrela.
‎Bada, kolpatzen nuen lekuan pintura jauzaraziz eta minioa bistaratuz, zerbait marrazten hasi nintzen. Egunean hiru lau aldiz joko genuen atea, eta joaldi bakoitzean bost minutu edo izango ziren. Tartetxo horietan soilik kolpa nezakeen atea, joaldi horiek bakarrik neuzkan nire marrazkia lantzeko.
‎Eta guretzat, indarberritzea eta geure buruarengan konfiantza hartzea izan zen. Borroka hura galdu izan bagenu, edo batere borrokarik egin izan ez bagenu... ez dakit zer egoeratan egongo ginatekeen gaur egun.
‎Dena dela, preso sozialak gure aurka erabiltzeko saiakerak inoiz ez dituzte amaitutzat eman. Hor daude Puerto edo Alcalako kasuak, Ermuko mamuarekin batera indartzen saiatu zirenak, eta abar. Era askotako jendea izaten da kartzeletan, eta, orokorrean preso sozialak gure aurka jartzerik lortu ez duten arren, inoiz ezin liteke jakin eroren bat zertara bultza dezaketen.
‎Ez dugu ahaztu behar, kartzeleroengandiko jipoiak sakabanaketaren ondoren hasi zirela batik bat; talde txikitan edo bakarka geundela ikusirik, horretaz baliatu ziren basakeriak eta gehiegikeriak egiteko, eta berdin jarraitzen dute gaur egun ere. Ez soilik presook suntsitzeko, baita senide eta lagunak umiliatzeko ere.
‎Ezin dugu geure eskura gauza handirik eduki; ez liburu, ez arropa eta ez horrelako asko, noiz aldatuko ote gaituzten zain gaudelarik. Alde batetik besterako bideetan trasteak galtzea, desagertzea edo dena apurtzea eguneroko kontua dira. Hara:
‎Ez omen dugu harritu behar, jakinik zelakoa den kartzeletako burokrazia, zelan funtzionatzen duen denak! Beti izorratze aldera egiten dituzte gauzak, ez behintzat laguntzeko edo errazteko. Horrelaxe, kartzelerorik mozoloenak ere bere pixkatxoa ipiniz, saiatu dira urtez urte kolektiboa eta kolektiboko banakakoak handik edo hemendik izorratzen.
‎Beti izorratze aldera egiten dituzte gauzak, ez behintzat laguntzeko edo errazteko. Horrelaxe, kartzelerorik mozoloenak ere bere pixkatxoa ipiniz, saiatu dira urtez urte kolektiboa eta kolektiboko banakakoak handik edo hemendik izorratzen.
‎Argi zegoen preso sozialekin nahastu eta haiekin parekatu nahi gintuztela, haien artean urtu, nolabait esateko. Baina, aldi berean, gurekin harremanetan edo lagunartean ikusten zutena begitan hartuko zuten berehala; laster hasiko ziren kartzeleroak hari jarraipen berezia egiten. Gurekin mintzatzearren bakarrik sartzen zizkieten parteak eta zigorrak.
‎Bestalde, modulu berean eta lehen graduan preso sozialekin egon arren, siesta denboran gu patiora irtenarazten gintuzten. Jokamolde eskizofrenikoa edo paranoikoa zen hura kartzeleroen eta zuzendaritzaren aldetik. Itxuraz, eurek ere ez zuten sinesten preso sozialekin batera jarriz desegingo gintuztela.
‎Etxe partikularretan hartu genuen ostatu Durangon. Oroitzapenak, memoriaren puzzle zati horiek, argazki moduko zartadaz edo flaxez osatzen dira sarritan. Agian horrexegatik, denbora eta espazioaren gainetik jauzi eginez gogoratzen ditugu hain argi aspaldiko kontuak, gaur goizekoak baino hobeto.
‎Durangotik Bilbora. Bilbon ere etxe partikularretan hartu gintuzten, edo kolegioetan, ahal zen lekuan. Jende asko zen gerraren beldur eta ihesi zebilena, eta bidean aurrera egin ahala handitzen ari zen iheslarien saldoa.
‎Kamioi gainean zeukaten bidoitik gasolinoa betetzen ari ziren langile batzuk, eta ni haiei begira, denbora pasa, etxekoen kezkaz arduratu gabe. Gaur ere martxan ibiliko dira gasolino haiek edo haien modukoak, ibaia zeharkatzeko.
‎Familia bakoitzarentzat drama bat zen bereizketa hura, gerra berez zen dramari gehitutako beste drama bat. Modu hartan alde egindako haietako haur batzuk itzuli ziren 56an edo . Oroitzen naiz haietako batez, Gomez abizena zuena, Errenterian jaioa, Moskuko Dinamo futbol taldeko jokalaria izana.
‎Lehenengo aldia, baita ere, postaz heldu zaion eskutitza entregatu baino lehen bere aurrean irekitzen diola kartzeleroak. Orain artean aurrez irekita eta Madrildik edo auskalo nondik itzulia eginda heldu baitzaizkio, denboraldi puska baten buruan.
‎Jangelako mahaian eserita gaude, egunkariak hau dakarrela edo irratiak hori esan duela, su etenarekin zer gertatuko ote den, dena geldi eta bare dagoela ematen duela, geldi dauden urak usteldu egiten direla denborarekin... Halako kabalak egiteaz aparte, eginasmo faltarik ez du Antxonek.
‎Zehaztasun harrigarriz gogoratzen ditu pasadizoak: Olotetik Ordiziara, Parisera edo Latinoamerikara, Iturriotzera... Hango eta hemengo zauriak erakusten dizkit, memoriako geografiaren zauriak eta lorategiak.
‎– Badirudi eskulanak egin ahal izateko traba ugari ipiniko dizkidatela hemen ere. Horretaz arduratzen den hezitzaileak zerbait konpontzen lagunduko omen dit, maketak lortzen edo .
‎Nire koadernoari begiratu dio, orrien ertzetan idazten ditudan oharrei, orriak aurrera edo atzera eginez hartzen ditudan apunte, zenbaki eta azpimarrei.
‎Munduko gerra guztietan eta historian zehar beti berdin gertatzen da: gizonezkoak gerrara eta abenturara joaten dira; eta emakumeek, zahar edo gazte, egin behar izaten dute haurren kargu, etxearen eta erretagoardiaren arduradun. Gizonak fusila darama, emakumeak bizitza guztiaren zama.
‎Janaria ematen ziguten: txokolatea eta gazta biribila, bolazko gazta gorri hori, Holandakoa edo omen dena. Trena utzita, oinez egin genuen pasoa Cerveratik Port Boura, uste dut.
‎Oloteko egonaldi hartan, denen beharra izango zen-eta, ama eta izeba beste etxeren batzuetan aritu ziren lanean. Haurrak kalean edo bazterrik bazter ibiltzen ginenez, amak eta izebak lan egiten zuten etxeetara hurbiltzen ginen. Eta haietan ere jostailuak!; izebak leihotik ezkutuka jaurtitzen zizkigun jostailu haietako zenbait.
‎Dena den, Oloten bazegoen lau muturreko iturri bat herri erdian, gainean harrizko untxia zeukana; huraxe nuen nik denbora pasatzeko lekurik gustukoena. Atzamarrez jarioa estutu eta ura hara edo hona bideratuz, ingurukoak zipriztinez bustitzen ibiltzen nintzen.
‎Baina azken aldian abioien eta bonbardaketen faltarik ere ez. Egun batez, ez dakit Oloten edo Tortellaten izan zen, ume mordoska genbiltzan jolasean herrigunean. Abioien zarata entzun genuen, eta bonbaren leherketa segidan, ezertaz ohartzerako.
‎Olotetik Tortellatera ginenerako erretiran zen Errepublikaren indarra, menderatua edo ihesean. Haurrontzat ere agerikoak ziren arazo haien zantzuak.
‎Oloten, esate baterako, kamioikada terraila aurkitu nuen, ihesean zihoazenek utzia, zalantzarik gabe. Bidearen albo batean lagata zegoen kamioia, erdi iraulita, matxura edo istripuren baten kariaz. Nola ez!, miaketan hasi nintzen.
‎Hangar hartara sartu, abioira igo eta, metrailadorea hartuta, tu tu tu tu aritzen nintzen jolasean. Ez dakit metrailadore haiek balarik gabe zeuden, edo segurua jarrita ote zeukaten, edo zer demontre. Tiro egiteko prest egon izan balira, egingo zuten, ziur, eta auskalo nolako kalapita sor nezakeen.
‎Hangar hartara sartu, abioira igo eta, metrailadorea hartuta, tu tu tu tu aritzen nintzen jolasean. Ez dakit metrailadore haiek balarik gabe zeuden, edo segurua jarrita ote zeukaten, edo zer demontre. Tiro egiteko prest egon izan balira, egingo zuten, ziur, eta auskalo nolako kalapita sor nezakeen.
‎Halaxe jakinarazi zion behintzat gure aitonari. Gizon haren eraginez edo beste moduren batean, Ondarretako kartzelara eraman zuten aita. Itxuraz egoera hobeagoxera, fusilatzetik libre; nahiz eta kontu jakina den Ondarretako kartzelaren historia beltza.
‎Hamabi urte izango dira Antxon Garcia del Molino ikusi gabe, Herreran egon ginenetik hain zuzen. Han ere modulu ezberdinetan egon ginen, baina bisitara bidean ikusi izan nuen inoiz edo behin, eta ez zait akordu hartatik bere irudia ezabatu. Orduan bezala darama, orain ere, txapela buruan.
‎Harmailetan behera goaz Antxon eta biok. Burutik txapela inoiz kendu gabe, ezin dut asmatu burusoila den edo ez. Karlos eta Koldorekin elkartu gara patioan.
‎– Berdin berdin daudela ematen du, duela hamabi edo hamabost urteko itxura berarekin.
‎– Neuk ere irudipen hori izan dut, baina geu ere zahartu garelako izango da. Batzuk burusoildu egin gara, beste batzuei zimurrak ageri zaizkie aurpegian, edo ileak eta bizarrak urdindu zaizkie... Denoi utziko zigun arrastoren bat urte hauen joanak.
‎– Geuk uste baino sakonagoa seguru asko, eta ez zimurretan edo buru soilduetan bakarrik, tamalez.
‎Botila bat ur eta garbiketarako gauzak erosi ditu. Jangelako mahaietako batean eserita gaudela ohartu da Antxon, moduluko laurogeiren artean dozena erdi baino ez direla izango espainiarrak; arabiarrak dira gehienak; latinoamerikarrak ere mordoska bat; ingelesak, alemanak, frantsesak eta asiarrak bat edo beste, eta bakarra beltza.
‎Espainolak mundu guztian joko zikinean eta maltzurkerian ibili direla beti, diosku Antxonek, egundo ez dutela gizatasunik izan gauzak gizalegez egiteko garaian. Saharan edo Kuban egin izan zituztenak aipatu dizkigu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia