2013
|
|
Historian zehar, aditu ez zen horren erabakia alternatiba moduan itxuratu zen, ordaliaren emaitzan oinarritutako erabakiari begira. Jainkoaren epaitza zen, beraz, eta ezin
|
zitekeen
Jainkoaren epaitzaren aurka gora jotzerik aurkeztu. Alderdiren batek frogatzen bazuen iudexak bere egin zuela auzia (litem suam fecit), bai aldez aurretik horretarako joera zuelako, bai ezjakina zelako, alderdiak akzioa zuen zuzen zuzenean iudexaren aurka jotzeko; baina epaitzari eutsi egin behar zitzaion.
|
|
Bestalde, Inperioko kantzelaritzaren zerbitzupean ziharduten langileez gain, eta jurisdikzio sistemako organo desberdinak osatzen zituzten epaileez gain, probintziako gobernadoreek eta barrutietako vicarius deiturikoek aholkulari juridikoa behar zuten. Aholkulari horiek izena eman gabe lan egiten zuten, eta, Paulo edo Ulpiano alde batera utzita, ez zuten asko lagundu literatura juridikoa gara
|
zedin
. Egiatan, juristen kopurua ez zen txikitu, baina haien kalitatea nabariro gutxitu zen.
|
|
Orduko ez zen beharrezkoa formula zehatza erabiltzea. Aitzitik, akzioa egikari
|
zitekeen
, demandaren lege oinarriak zehatz mehatz identifikatu gabe. Aurreko prozeduran, pretorearen eta iudexaren artean eginkizunak zatituta zeuden, eta horrek islatzen zuen zuzenbidearen eta egitateen arteko bereizketa.
|
|
Jurista klasikoen ustez, legearen jatorria sarri askotan ohitura izan arren, ohitura zuzenbide bilakatzen zela, bakar bakarrik, zuzenbidearen iturri aitortuetatik baten bitartez iragazten zenean, hala nola, Inperioko erreskriptoaren bitartez edota magistratuaren ediktuaren bitartez. Nolanahi den ere, tokiko esparru hutsean ohituraren bat izanez gero, ohitura hori baliozkoa izan
|
zitekeen
, zuzenbidearen aurkakoa barik, zuzenbidearen osagarri baldin bazen. Esate baterako, salerosketari buruzko arauek alderdiei ahalbidetzen zieten kontratuaren gorabeherak eurenez finkatzea; horrekin batera, arauek zenbait erregela aplikagarri ematen zituzten, harremanei buruzko gaietatik baten inguruan alderdiek beren beregi ezer hitzartu ez zutenerako.
|
|
Egia esan, erantzukizun hori bermaturik geratu behar zen, baina erantzukizun horren zehaztapen zehatza tokiko ohiturari lotuta geratu ahal zen, adibidez, saltzaileak, berme bat barik, bi berme eman behar zituenean. Halakoetan esan
|
zitekeen
, alderdiek kontrakoa adierazi ezik, alderdiok kontratua egiten zutela ohitura hori kontuan hartuta. Hortaz, ohitura subsidiario hori baliozkoa zen.
|
|
Horretarako, bildumariek eskura zuten materiala laburtu behar izan zuten, ahalak eta leherrak eginez emaitzarik koherenteena erdiesteko. Zati bakoitzaren iturria aipatu bazuten ere, ezin
|
daiteke
ziurtatu testu jakin bat norena izan, eta jurista horrek horrexetara idatzi zuenik. Hori gertatzen zen, batetik, testuen inguruko hasierako eztabaida geldiarazi zelako bere garaian, eta, bestetik, bildumariei jarraibideak eman zitzaizkielako esanbidez, dela kontraesanak ezabatzeko, dela errepikatzeak saihesteko.
|
|
XX. mendean Digestoa ikertu denean, aldaketa horien edukia aztertu izan da. Testuen kentzeak, gehitzeak edo aldarazpen hutsak izan
|
zitezkeen
aldaketa horiei XVI. mendeaz geroztik emblemata triboniani deitu izan zaie, eta oraintsuago, berriz, interpolazio.
|
|
Jakina denez, Euskal Herriaren herrialdeetan zuzenbide erromatarrak izan duen eragina modu eta maila askotakoa izan da. Nonbaitetik hasteko, esan
|
daiteke
Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa salbuespenak direla Frantzia Hegoaldean nagusi den zuzenbide idatziaren multzo zabalean. Pirinioetako zuzenbidea izango litzateke hor erabakigarri, etxearen inguruan osatua eta eraikia eta zuzenbide erromatarrari kontrajarria.
|
|
7.Ezin, ostera, atariko hau amaitu Euskal Herritik, beste kontu baten berririk eman gabe. Askok ezagutu ez arren, zuzenbide erromatarra ere, egun, aplikagarri gerta
|
daiteke
Nafarroan, alegia, sistema bizia dela zenbait kasutan nafarren artean. Halaxe zehazten du indarrean dagoen Nafarroako Bildumak (1973) bere 1 legean, euskarazko testua aipatzen dela:
|
|
Eskerrak emate aldera, bihoazkie horiek jatorrizko egileari eta argitaletxeari, testua euskaraz argitaratzeko eman duten erraztasunarengatik. Orobat Zuzenbidearen Euskal Akademia Academia Vasca de Derecho delakoari, liburu hau azkena baino, lehena izan
|
dadin
zerrenda luze baten hurrenkeran, Abeurrea bilduman sarrera izan dezakeena.
|
|
Zalantzak sortzen zirenean ohiturazko erregela kasu zehatz batean aplikatzeko, erabakigarria zen pontifizeen elkargoak egindako interpretazioa; aristokrata talde horren ardura zen erlijio kultu ofizialak iraunaraztea. Herritarren artean, bi gizarte talde bereiz
|
zitezkeen
: patrizioena eta plebeioena.
|
|
izeneko bildumak ez zuen arautzen guztientzat ezaguna zen eta guztiek onartzen zuten zuzenbidea; haatik, arlo jakin batzuek eztabaida sorrarazi zutelako, arlo horietan jarri zuen testuak azpimarra. Oinarrian, bilduma horretako erregelak ez ziren plebeioen mesederako izaten; baina erregelok izatea abantaila zen haientzat, behintzat bazekitelako zer gerta
|
zitekeen
. Esate baterako,. XII Taulak?
|
|
Liskarra sortuta, alderdiak gauza ez baziren euren kabuz konponbidea bilatzeko, maiz sarri magistratu baten aurrean agertu behar ziren. Agerraldi horren helburua zen erabakitzea ea eztabaidapeko gaia sar
|
zitekeen
zuzenbideak araututako akzioetatik baten esparruan, eta, hala izanez gero, nola jokatu behar zen. Lehenengo garaietan, alegia, errepublika sortu baino lehenago, ziur asko erromatarrek ordalietara edo zin egiteetara joko zuten, gatazkak konpontzeko bide gisa.
|
|
izeneko bildumak zehatz mehatz arautu zuen nork zuen hori egiteko legitimazioa. Izan ere, demandatzaileak errekerimendua egin behar zion demandatuari, hori magistratuaren aurrean ager
|
zedin
. Ondoren, eta betiere lekukoen aurrean, demandatuak muzin egiten bazion errekerimendu horri, demandatzaileak indarra erabil zezakeen demandatua magistratuaren aurrean agertuko zela ziurtatzeko.
|
|
deituriko bildumaren garaian, demandatzaileak ez bazuen hogeita hamar eguneko epean jasotzen iudex deiturikoak berari adjudikatu ziona, demandatzaile horrek demandatua mehatxa zezakeen, baita heriotzarekin ere. Demandatzaileak indarra erabil zezakeen demandatua magistratuaren aurrean ager
|
zedin
(eta, kasu horretan, ez zen beharrezkoa oso gizabidetsua izatea); eta, orduan ere, demandatuak ez bazuen ordaintzen edo ez bazuen ordainketa hori bermatzen, magistratuak baimena eman ahal zion demandatzaileari, horrek demandatua kateatu zezan hirurogei egunetan zehar. Epe horretan, demandatzaileak, kateatua?
|
|
Interpretaziorako gaitasun horren adibide ona izan
|
daiteke
ondorengoak euren gurasoen ahalmen esparrutik emantzipatzea. Paterfamilias deiturikoak bere ahalpean zituen ondorengoak, eta ahal horrek iraun egiten zuen harik eta hura edo horiek hil arte.
|
|
–XII Taulak? izeneko legeak agindu zehatza jaso zuen, eta agindu horren helburua zen, agidanez, ahalmen horretaz abusa
|
zedin
saihestea. Agindu horren arabera, aitak hiru aldiz semea salduz gero, semea aske geratzen zen.
|
|
Salmenta anizkoitz horiek onargarriak ziren, honako hau ere ezarrita zegoelako: semearen erosleak seme hori aske utziz gero, semea aitaren ahalpera itzul
|
zitekeen
.
|
|
izeneko legean ezarritako erregelari esker. Horretara, arauaren interpretazioa zuzenbidea aplikatzeko modu bat izan
|
daiteke
, betiere jatorrizko helburuaz beste bat betetzen duela. Zernahi gisaz, interpretazioak harago ere egiten zuen.
|
|
–XII Taulak? izeneko legeak semeak bakarrik aipatzen zituen, eta, beraz, alabak eta ilobak nahi beste aldiz sal
|
zitezkeen
. Hala eta guztiz ere, behin erregela emantzipazioari buruzkoa zela ulertuta, jarraikoa defendatu zen:
|
|
Hala eta guztiz ere, behin erregela emantzipazioari buruzkoa zela ulertuta, jarraikoa defendatu zen: semeen kasuan, nahitaezkoa zen hiru salmenta egitea; ez, ordea, alaba eta iloben kasuan, halakoetan nahikoa baitzen salmenta bat bakarrik, emantzipazioa gerta
|
zedin
.
|
|
Demandatzaileak baldintza zehatz horiek bete ezik, bere akzioa gal zezakeen. Akzioak egun jakin batzuetan bakarrik jar
|
zitezkeen
. Kontua da, berriro ere, pontifizeek bakarrik jakiten zituztela baldintza horien gorabeherak.
|
|
Magistratua eskuduna zen lehenengo zatian, eta zati hori, dudarik gabe, oinarrizkoa zen; baina, egia esateko, bigarren zatia izaten zen, alde handiarekin, denboran zehar gehien luzatzen zena. Erromatarrek ulertu zuten sarri askotan gatazken jatorria ez zela zuzenbidearen gainean ados ez egotea, hori nahiko argi egon
|
zitekeelako
; aitzitik, maiz gatazken jatorria zen egitateen inguruan eztabaida izatea. Hori dela eta, herritar arruntak, juristen eskarmentua izan ez arren, gaitasun osoa zuen kasuan kasuan zer gertatu zen erabakitzeko.
|
|
Adibidez, pretoreak ezin zuen jabetzat hartu zuzenbide zibilarentzat halakoa ez zena, zuzenbide hori bete behar baitzuen; horregatik, ezin zion pertsona horri jabearen akziorik eman, pertsona horrek berea zuena berreskura zezan. Zernahi gisaz, hautabidezko akzioa eman ahal zion jabe ez zenari, horrek jabetzaren gaineko kontrol fisikoa izan zezan, eta, horrela, babestuta gera
|
zedin
, epe zehatz batean jabe bihurtu arte. Hari bertsutik, pretoreak jaraunslearen akzioa, hildakoaren jabetza berreskuratzeko balio zuena, eman ahal zion, bakar bakarrik, zuzenbide zibilaren arabera jaraunsle zenari.
|
|
Ediktuaren hasieran, formuletako akzioentzat diseinatutako prozesua zegoen jasota; horrek bere barruan hartzen zuen demandatzaileak errekerimendua egiten zuenetik auzia pretorearen aurrean bukatu artekoa. Hark barruratzen zuen, orobat, epaitutakoa betearazteko erabil
|
zitezkeen
bitartekoen arauketa. Eta, bukaeran, ediktuak interdiktu eta salbuespenei buruzko atala jaso zuen.
|
|
Eta, bukaeran, ediktuak interdiktu eta salbuespenei buruzko atala jaso zuen. Erraz atzeman
|
daitekeen bezala
, hurrenkera horrek oinarri hartu zuen. XII Taulak, izeneko legearen eredua.
|
|
Edonola ere, konstituzio horietatik gehienak erreskriptoak izan ziren. Erreskriptoen edukia honetara labur
|
zitekeen
: auzilariek prozeduran zehar arazo juridiko zehatzak azaltzen zituztenez gero, enperadorearen izenean zenbait erantzun ematen zitzaizkien arazo horiei; erantzunak emateko ardura zuten, bai ofizial publikoek, bai probintzietako gobernadoreek.
|
|
Politika, gizarte eta ekonomiaren arloan izandako aurrerakuntzak gero eta eragin nabariagoa izan zuen herritar zirenengan; baina, orain, herritar izatea eta tokiko leialtasunei eustea bateratzeko modukoak ziren, betiere Erromaren nagusitasuna zalantzan jarri ezean. Probintzietako biztanle handizaleek berebiziko ahaleginak egiten zituzten Erroma guztion aberri erkide moduan aitortua izan
|
zedin
. Gainera, Inperioaren lehenengo aldietan, probintzietako aristokratek, batez ere, mendebaldeko aristokratek (adibidez, Espainiakoek), sutsu defendatu zituzten Erromaren balio tradizionalak.
|
|
Arean ere, erkidego bakoitzak udal legea zuen, eta lege horrek nolabaiteko zehaztasunarekin arautzen zuen bizikidetzaren gaineko antolaketa; legeak arreta berezia jartzen zuen, gainera, gatazkak konpontzeko legezko prozeduran. Xehetasunetan aldaketak egon ziren arren, jakin
|
badakigu
, mendebaldeko probintzietan behinik behin, lege estandarra izan zela, eta lege hori gehienetan eredu gisa erabili zela. Lege horrek, municipia deiturikoaren barruan, ahal bezain beste barruratzen zituen Erromako erakundeak eta prozedurak.
|
|
Lege horrek, municipia deiturikoaren barruan, ahal bezain beste barruratzen zituen Erromako erakundeak eta prozedurak. Praktika horren inguruan, adierazgarri gerta
|
daiteke
|
|
Paradoxa bada ere, euren erregealdietan zehar, Erromak aintzarik handiena erdietsi zuen zuzenbidearen estatu moduan. Horren arrazoia, beharbada, isilbidez onartutako bereizketa hau izan
|
daiteke
: Zuzenbide pribatua eta zuzenbidearen bestelako adarrak desberdintzea.
|
|
Zuzenbide pribatuak gizabanakoen arteko harremanak arautzen zituen. Lehenengo enperadoreen aburuz, zuzenbide pribatuan eskua sartuz gero, abantaila urriak jaso
|
zitezkeen
; eta, ondorenez, politika ona izan zitekeen zuzenbide pribatua iraunarazi eta garatzea, alferreko aldaketak egin gabe.
|
|
Zuzenbide pribatuak gizabanakoen arteko harremanak arautzen zituen. Lehenengo enperadoreen aburuz, zuzenbide pribatuan eskua sartuz gero, abantaila urriak jaso zitezkeen; eta, ondorenez, politika ona izan
|
zitekeen
zuzenbide pribatua iraunarazi eta garatzea, alferreko aldaketak egin gabe.
|
|
lehenengo eta behin, subjektu jakin batzuk, zuzenbidearen arloan zihardutenak, guztiz ohituta zeuden euren aitzindariek landutako kontzeptuak erabiltzeko, eta haien iritziak aipatzen zituzten, batik bat, horiekin ados zeudenean, eta, are gehiago, hori gertatzen ez zenean ere. Bigarrenik, subjektu horien inguruan esan
|
daiteke
zuzenbide pribatuaren gaineko ezaupide sakona baino ez zutela. Pretoreak urtebetez ziharduen bere karguan.
|
|
Zuzenbide klasikoa, horrela, gatazkaren emaitza izan zen. Aplikatu beharreko zuzenbidea idatzita zein idatzi gabe egon
|
zitekeen
, eta, horren arabera, erabilitako teknikak desberdinak izaten ziren. Errepublikako biltzarrak lege zehatza aldarrikatu eta gero, juristak lege horren testuaz arduratzen zirenean, edota pretorearen ediktuaz nahiz kontratu edo testamentu batez arduratzen zirenean, testuaren esaldi zehatzak interpretatu behar zituzten juristek, arazoak konpontzeko.
|
|
Guregana iritsi diren iturrietan, arrasto gutxi daude, juristen arteko desadostasunei buruz (zehatzago esateko, iturrietan desagertu egin ohi dira gutxiengoaren ikuspuntuak). Nolanahi den ere, jakin
|
badakigu
bi eskola edo sekta zeudela, eta bi horiek barruratzen zituztela K. o. I. mendetik K. o.
|
|
Prokuleiarrek, bestalde, testu guztien interpretazio hertsiaren alde egiten zuten, eta behin eta berriz adierazten zuten hitzek eta esaldiek kasu guztietan esangura bakar eta iraunkorra izan behar zutela. Idatzi gabeko zuzenbidearen kasuan, prokuleiarrek onartzen zuten hori erregela logiko eta koherenteen sistema zela, eta, ondorenez, erregelen atzean zegoenari erreparatuz gero, jakin
|
zitekeela
erregela horien zein printzipiotan oinarritzen ziren. Horrela, prokuleiarrek analogia erabil zezaketen, zuzenbidea kasu batzuetatik besteetara hedatzeko.
|
|
Zuzenbidea nolabait antolatzeko prozesu horri hasiera eman zitzaion Errepublikaren azken aldietan, eta, sailkapenak egiteko orduan, metodo greziarren eragina izan zen. Greziarrek eurek ez zizkioten teknika horiek aplikatu euren zuzenbideari; horren arrazoiak izan
|
zitezkeen
, bateko, jurista profesionalik ez egotea, eta, besteko, haien sistema juridikoa garatzeko zaila izatea.
|
|
Esate baterako, Muciusek bereizi egin zituen lapurretak eta jabetzari egindako kalteak. Sabinok, berriz, biak batera jorratu zituen; eta, horrela, ez zilegiaren (delituaren) kategorian sartu zituen bi biak, halakoetan biktimak akzio zibila baitzuen, ez zilegia nork egin eta egile horri zehapena jar
|
zekion
. Sabinok, ordez, ez zuen baterako kategoriarik ezarri kontratuen kasuan.
|
|
Jurista klasikorik gehienek euren iritziak plazaratu zituzten; horretarako, batzuek iruzkinak egin zizkioten Sabinok zuzenbide zibilaren inguruan egindako tratatuari, eta beste batzuek pretorearen ediktuari buruz (orduko kodetuta zegoen horri buruz) egin zuten euren iruzkina. II. mendearen erdia arte itxaron beharra egon zen, zuzenbide pribatuaren eremuan aurrerakada aipagarria gerta
|
zedin
. Egia esan, ordu arte, zuzenbide pribatua ez zen aintzakotzat hartu eremu akademiko hutsetik kanpo.
|
|
Horren barrena, Gaiok, lehenengo eta behin, gauzen taldeak sartu zituen, betiere talde horiek en bloc eskualdatzen zirenean (per universitatem) pertsona batengandik beste batengana; horixe gertatzen zen, adibidez, jarauntsia en bloc eskualdatzen zenean kausatzailearengandik horren jaraunsleengana. Gauzen aniztasun horietan, gauza gozpuzdunak barnera
|
zitezkeen
, baina aniztasunak eurak gorpuzgabeak ziren. Gaiok gauza gorpuzgabeen artean sartu zituen, orobat, betebeharrak.
|
|
Gaiok gauza gorpuzgabeen artean sartu zituen, orobat, betebeharrak. Norbait beste inoren zordun bihur
|
zedin
, hainbat bide zeudenez gero, bide horiek deskribatzeko, betebeharraren ideia erabili zen ordu arte. Betebeharpekoaren ikuspuntutik, hau da, zordunaren ikuspuntutik, aztertzen ziren, batez ere, bide horiek.
|
|
Gaioren aurreko juristek orduko ulertu zuten betebehar gehienen jatorria zela alderdiek aurretiaz egindako hitzarmena; hala ere, aitortu zuten betebehar horiek zuzenbidearen esparruan galdatzeko modukoak izan
|
zitezen
, hitzarmen hutsa baino gehiago behar zela. Horrela, betebehar gehienek osagai bera zuten:
|
|
esamoldeak ez zuen esangura zehatzik izan. Haatik, esamolde hori erabiltzen zenean, zuzenbide zibileko arau zehatzak aipatu nahi ziren, hain zuzen ere, alderdien arteko hitzarmenaren bitartez aldatu ezin zirenak, alderdien borondatez alda
|
zitezkeenetatik
desberdintzeko. Ulpianok, ostera, izen hori aplikatu zion gai publikoak bereziki arautzen zituen zuzenbideari; gai publikoak ziren, besteak beste, magistratuen boterea eta estatuaren erlijioa.
|
|
Zuzenbide publikoari aurrez aurre jarrita, zuzenbide pribatuak subjektu pribatuen interesak asebete nahi zituen. Ulpianoren asmoari buruz, hainbat susmo izan
|
daitezke
; baina lana Constitutio Antoniniana deiturikoaren ostekoxe kaleratzea berez nahiko adierazgarria da. Ulpianoren asmoa zen, ziur asko, zuzenbide zibil tradizionala Inperioaren esku sartzeetatik babestea, eta, beharbada, zuzenbide hori herritar berriei aplikatu behar zitzaienez gero, herritar horiei baieztatzea zuzenbide zibila eta zuzenbide publikoa guztiz desberdinak zirela.
|
|
Formula tresna malgua zen eta molda
|
zitekeen
, demandatuak bere burua defendatzeko zein arrazoi erabili eta arrazoi desberdin horietara egokitzeko. Esate baterako, zuzenbide zibilak forma zehatzak ezartzen zituenean transakzioa egin ahal izateko, zuzenbidearen ardura bakarra zen formalitateak bete zirela egiaztatzea.
|
|
izeneko legeak hainbat kontratu aipatzen zituen; kontratu formal horien artean, garrantzitsua zen stipulatio izenekoa. Horren egitura galdera erantzunen bitartez gauzatzen zen, eta, horren ondorioz, edozein hitzarmen betebehar bihur
|
zitekeen
. Forma errespetatuz gero, nahiz eta hitz ematea beste alderdiak eragindako iruzur zein mehatxuen ondorioz egin, hori ez zen kontuan hartzen.
|
|
Forma errespetatuz gero, nahiz eta hitz ematea beste alderdiak eragindako iruzur zein mehatxuen ondorioz egin, hori ez zen kontuan hartzen. Dena den, Errepublikaren azken garaietan, pretoreak onartu zuen iruzurra eta koakzioak alegazio bidez adieraztea, formulan bertan, demandatzailearen aurkako defentsa bide gisa; horrela, demandatuak alegazio horiek frogatuz gero, absolbituta gera
|
zitekeen
.
|
|
Ondorenez, alderdietatik bati ere ezin zion agindu zerbait egitea edo ez egitea; izan ere, alderdiek erabaki behar zutenean epaia beteko zuten edo hori urratu behar zuten, une horretan iudexa halakoa izateari utzita zegoen. Gatazka mota askotan, konponbide egokia izan
|
zitekeen
demandatuak diru kopuru zehatza ordaindu behar izatea; baina kasu guztietan hori ez zen posible. Errepublikaren azken aldietan, konponbideak eskatzen ziren, beste edozein lege akzio baino gehiago; eta, aldi horietan, pretoreak ez zeukan aukerarik halakoak iudexari bidaltzeko, bera arduratu behar baitzen zuzenean.
|
|
Pretoreak arreta bereziarekin jardun behar zuen, konponbide hau administratzeko orduan. Konponbidea modu zabalean emanez gero, txikiagoa izan
|
zitekeen
jendeak zuzenbidearen gainean zuen konfiantza. Alderdiarentzat aukera bazen transakzio mota zehatz bat baliogabetzea, alderdi horrek ezin izan zituelako transakzioaren ondorioak aurreikusi, orduan zertarako beteko zituen alderdiak legeak transakzio mota zehatz horren inguruan agindutako formak?
|
|
Arean ere, zuzenbide zibilak gaitasun juridikoa aitortzen zion adingabeari, adingabe hori puberra izanez gero; azkenean, pubertaroa hamalau urtetan ezarri zen. Adin horrekin, adingabea ezkon
|
zitekeen
, eta, aitaren ahalari begira independente izanez gero, bere kabuz administra zezakeen adingabeak bere ondarea. Adin hori guztiz egokia zen, Errepublikaren lehenengo aldietako gizarte xume hartan.
|
|
Alabaina, hamalau urteko umeak ez zuen zertan gaitasunik izan, bere burua defendatzeko, merkatari artetsu baten aurka, merkatari horrek adingabea konbentzitu nahi zuenean, behar ez zuena eros zezan. Zalantzarik gabe, egoera hori aldatzeko biderik errazena izan
|
zitekeen
gaitasuna eskuratzeko adina igotzea. Nolanahi den ere, horrek aldaketa sakona ekar zezakeen zuzenbide tradizionalaren oinarrizko arauetan, horien arabera gaitasuna eta pubertaroa bide beretik zihoaztelako.
|
|
Alde batetik, erakunde juridiko zehatz batzuk bereziki erromatarrak ziren, eta, beraz, herritarrentzat erreserbatuta egon behar ziren; halakoak ziren, esate baterako, jabetza eskualdatzeko zeremonia tradizionalak. Beste alde batetik, zuzenbide erromatarraren beste erakunde batzuk herri zibilizatu ororen zuzenbidean ager
|
zitezkeen
; halakoak ziren, berbarako, pretorearen konponbideek eratorritako erakundeetatik hainbat. Horiek guztiek, talde moduan, eratu zuten erromatarrek Ius gentium deitu zutena, hau da, herrien zuzenbide izendatu zutena, zuzenbide zibil tradizionalari aurrez aurre jarrita.
|
|
Geroago hausnartu egin zen Ius gentium horren erregelak unibertso osoan zergatik zeuden aitortuta ulertzeko. Iradokizun moduan adierazi zen hauxe izan
|
zitekeela
horren arrazoia: arau horien jatorria ez zen praktika tradizionala, baizik eta zentzumena edo adimena, gizaki guztiek gizaki izate hutsarengatik dutena.
|
|
Antzinako gizarte guztiek onartu zuten erakunde hori, eta, horregatik, esklabotzak herrien zuzenbidea osatzen zuen argi eta garbi. Edonondik begira
|
dakiola
ere, argi zegoen esklabotza ez zela zentzumenaren agindua, eta, ondorenez, erakunde horrek ezin zuela zuzenbide naturala osatu, ezta hurrik eman ere.
|
|
Beste alde batetik, digestoetara bildu ziren osperik handieneko juristen iritziak. Horrela, iritzi horiek erreferentzia moduan har
|
zitezkeen
, etorkizunean antzeko kasuak gertatuz gero. Juristak zuzenbide pribatuaz arduratu ziren batik bat, eta arreta txikia jarri zuten gai publikoetan, penaletan edota erlijio gaietan.
|
|
Pretorearen ediktuak prestakuntza maila handia erdietsi zuen, eta, ondoz ondoko pretoreek urtero urtero ediktua argitaratu arren, nekez hobe
|
zitekeen
halakoa urte batetik bestera. II. mendearen hastapenetan, Adriano enperadorearen agintaldian zehar, Juliano juristak iraunkortasunez itxura berria eman zion ediktuari.
|
|
VIII. mendean bilduma ofizial labur bat agertu zen grezieraz, Ecloga deitutakoa, eta horren helburua zen Justinianoren zuzenbidea aldaraztea, Bizantzioko eguneroko bizitzari egokitzeko. 900 urtearen inguruan, enperadore Leon Jakintsuak diru-laguntza eman zuen, Justinianoren zuzenbidea grezieraz berregin
|
zedin
; horren emaitza Basilica lana izan zen, eta testu bakar horretara bildu ziren Digestoa, Kodea, Erakundeak eta Nobelak. Lan horretako testuekin batera eskolioak agertzen ziren, hau da, Justinianoren garaiko juristek eginiko iruzkinei buruzko oharrak, eta halakoek berebiziko garrantzia zuten batzuetan, latinezko jatorrizko testuaren esangura ulertzeko.
|
|
Gizaki askeen biltzar horiek zehaztu behar zituzten kasu bakoitzari aplikatu beharreko ohiturazko arauak. Edonondik begira
|
dakiola
ere, arauok ez ziren goitik behera aplikatu behar; haatik, gehienetan konpromiso gisako oinarrizko erreferentziak baino ez ziren, sor zitezkeen gatazkak konpontzeko orduan. Gizabanakoak mundu mailako inperio bateko kide sentitu beharrean, jatorri etniko berdintsua eta antzeko tradizioak zituzten pertsonen talde baten zati sentitzen ziren.
|
|
Gizaki askeen biltzar horiek zehaztu behar zituzten kasu bakoitzari aplikatu beharreko ohiturazko arauak. Edonondik begira dakiola ere, arauok ez ziren goitik behera aplikatu behar; haatik, gehienetan konpromiso gisako oinarrizko erreferentziak baino ez ziren, sor
|
zitezkeen
gatazkak konpontzeko orduan. Gizabanakoak mundu mailako inperio bateko kide sentitu beharrean, jatorri etniko berdintsua eta antzeko tradizioak zituzten pertsonen talde baten zati sentitzen ziren.
|
|
Julianoren testua (D. 1, 3, 32), guri heldu zaigun modu horretan, ondorio logiko honekin bukatzen da: zuzenbide idatzia ere indarrik gabe gera
|
daiteke
, dela legegileak horixe agintzen duelako, dela gizarteak, zuzenbide hori, erabili ez, eta isilik horixe erabaki duelako; beste modu batera esanda, herriak idatzizko zuzenbidea indargabetu dezake, zuzenbide idatziaren aurkako praktikak eginez.
|
|
ohitura inperioko legearen kontrakoa izanez gero, uste izango da ohitura txarra dela. Jakinekoa zen, ordea, enperadore erromatarrek tokiko ohituren izatea onartu zutela, pribilegioaren bidez. Horrexegatik, bertan behera utz
|
zitekeen
ohitura arazotsua nahitaez ohitura txarra izan behar zelako presuntzioa. Justinianoren zuzenbideak, beraz, garai hartako ohiturak bakarrik baliogabetu ahal zituen.
|
|
Justinianoren zuzenbideak, beraz, garai hartako ohiturak bakarrik baliogabetu ahal zituen. Hortaz, froga
|
zitekeen
geroko ohitura ona zela, Justinianoren zuzenbidearen kontrakoa izan arren. Veneziarrek, ostera, hobeto ezagutzen zituzten euren beharrizanak.
|
|
XIV. mendean, Ius communek bere egoera indartu zuen, Europan erkidea zen kristau kulturaren zati gisa. Kulturaren batasun horri helduta azal
|
daiteke
, hain justu ere, zuzenbidea eta erlijioa elkarri hain lotuta egotea Erdi Aroko literatura berantiarrean. Batzuetan, zuzenbide erromatarraren eta teologiaren arteko nahasteak ekarritako emaitza arraroa zen oso, jakintzagaiak bereizita ikustera ohituta zeuden begi modernoentzat.
|
|
XV. mendearen amaieran, Europa osoan gero eta eragin handiagoa zuen bartolistek garatutako Ius Communek, eta, aldi berean, unibertsitate berriak eratzen ari zirenez, gero eta jurista gehiago hezi ziren ikasketa tradizionalen esparruan. Edonondik begira
|
dakiola
ere, Ius commune berria zenbatenaz egokitu garai hartako arazoak konpontzeko, hainbatenaz aldentzen zen Justinianoren zuzenbidetik, eta horrexek eratorri zuen haren agintea. Zuzenbide hori erabiltzen zutenek ez zuten beste ezer behar, eta euren ustetan, testu, glosa eta iruzkinekin nahikoa zen zuzenbidea goitik behera ulertu ahal izateko.
|
|
XV. mendean Italiako ikertzaileek jakin bazekiten zeintzuk ziren antzinaro klasikoaren aberastasunak, alor guztietan. Antzinako gizartearen eta horren pentsamenduaren argibide izan
|
zitekeen
edozein osagai erabiltzeaz gain, irrikaz aztertu zituzten mendeetan barrena ezkutuan egon ziren testuak. Zuzenbide erromatarraren testuak XII. mendetik ezagutu eta aztertu ziren, baina ikertzaileek ez zuten interes handirik jarri testuok antzinaro klasikoaren inguruan ekarritakoaren gain.
|
|
Politianok F.ren gaineko ikerketa batzuk bakarrik argitaratu arren, hurrengo ideia sendotu zuen: Florentziako testua Digestoko tradizioaren eredu zela, eta bertsiorik onena horretan oinarritutako edozein izan
|
daiteke
.
|
|
Bourgeseko irakasle humanisten usterako, zuzenbidea beste jakintzagai zientifikoak bezala aurkez
|
zitekeen
, alegia, logika erabili eta unibertsaltasunetik berezitasunera jota. Lehendabiziko juristek jeloskortasunez ikusi zuten metodo hori eta gogor eutsi zioten, aldiz, testuen hurrenkera tradizionalari.
|
|
Horren eretzean, Erakundeak izenekoaren metodo laburra eta sistematikoa gailendu zuen beste guztien gainetik. Humanista gutxik zokoratu zituzten aurreko programak berri horiek hartzeko, eta euren artean François Connan (Connanus), 1551 urtean hil zena, eta Hugo Doneau (Donellus)() aipa
|
daitezke
.
|
|
Connanek ohartarazi zuen moduan, izenburu horretan ez zen aztertzen legezko prozedura, ezpada betebeharrak, akzioak sorrarazteko bide gisa. Ildo horri ekinez, «akzio» esamoldearen barruan pertsonaren edozein egintza sar
|
zitekeen
, baldin eta egintza horrek prozedura bazekarren. Beste hitz batzuez esanda, kategoria horretara biltzen ziren betebeharrak nahiz ezkontzak, ordu arte pertsonen izenburupean arautu zirenak, baita testamentuak eta testamenturik gabeko oinordetza ere, lehen gauzei buruzko atalera biltzen zirenak.
|
|
Ildo berari segiz, Doneauk ulertu zuen berari zegokiola zuzenbidea aztertzea, alegia, subjektu pribatu bakoitzari egoera desberdinetan bere ius izenekoa esleitzen zion zuzenbidea aztertzea. Latina edota Europako beste hainbat hizkuntza aztertuz gero, ikus
|
zitekeen
hitz berbera erabili ohi zela, hala nola, ius, recht edo droit, zuzenbide objektiboa nahiz eskubideak adierazteko, edo, beste hitz batzuez esanda, betebeharren zuzenbidea nahiz gauza saltzeko eskubidea aipatzeko; esangura bikoitz horren azpian ingelesez sekula agertuko ez den anbiguotasuna zegoen. Doneauren iritzirako, ius hitzak gizabanakoari dagokion eskubide subjektiboa adierazten du eskuarki; ondorenez, berarentzat zuzenbidea eskubideen sistema zen.
|
|
lehenengo hamaseiak zuzenbide substantiboaren ingurukoak eta azken hamabiak prozesu zibilari buruzkoak. Zuzenbide pribatuaren mamia osatzen duten eskubideak bi kategoriatan sailka
|
daitezke
: batetik, benaz eta berez geurea dena, eta, bestetik, zor zaiguna.
|
|
Erdi Aroan, berriz, jaun eta basailuen arteko harreman feudaletan lurraren jabetza euren artean zatitzen zen, eta hori ezinezkoa zen. Nola uler
|
zitekeen
basailuaren egoera. Tradizioaren ildotik, esan ohi zen gozamen mota berezia izango zela halakoa, baina gozamena jabea hil arte bakarrik luza zitekeen, eta, ondorenez, azalpen hori ez zen egokia.
|
|
Nola uler zitekeen basailuaren egoera? Tradizioaren ildotik, esan ohi zen gozamen mota berezia izango zela halakoa, baina gozamena jabea hil arte bakarrik luza
|
zitekeen
, eta, ondorenez, azalpen hori ez zen egokia. Doneauk adierazi zuen gozamena ez ezik, zuzenbide erromatarrak inoren gauzen gaineko beste eskubide kopuru mugatu bat ere aintzatetsi zuela, hala nola, bide eskubideak, berme eskubideak edo enfiteusiak (epe luzera eginiko errentamenduaren antzekoa, errentariari jabe ahalmenak emanez).
|
|
Zuzenbidearentzat antolaketa logikoa eta behin betikoa aurkitu nahian, XVI. mendearen azken urteetako juristek inprimatzearen aukera guztiak jorratu zituzten, Peter Ramus frantsesak proposatutako oholez baliatuz orokorrean. Taulei esker, modu diagramatikoan ikus
|
zitekeen
kategoria orokor eta berezien arteko harremana.
|
|
Negotium hori osagaien eta espezien ariora sailkatzen da. Osagaiak dira, batetik, negozioak ukitzen dituen objektuak, eta horiek, aldi berean, izan
|
daitezke
gorpuzdunak edo gorpuzgabeak; bestetik, osagaiak dira negozioan parte hartzen duten pertsonak, eta halakoak izan daitezke banakakoak zein kolektiboak, etab. Espezieak, berriz, negozio motak dira, bai borondatezkoak, kontratuak esaterako, bai nahigabe gauzatzen direnak, delituak, berbarako. Althusiusen gogarteak batik bat zuzenbide zibil erromatarra izan zuen oinarri; nolanahi ere, autore horrek edukia zuzenbide erromatarrarekin zerikusi handirik ez zuen formaren mende jarri zuen.
|
|
Negotium hori osagaien eta espezien ariora sailkatzen da. Osagaiak dira, batetik, negozioak ukitzen dituen objektuak, eta horiek, aldi berean, izan daitezke gorpuzdunak edo gorpuzgabeak; bestetik, osagaiak dira negozioan parte hartzen duten pertsonak, eta halakoak izan
|
daitezke
banakakoak zein kolektiboak, etab. Espezieak, berriz, negozio motak dira, bai borondatezkoak, kontratuak esaterako, bai nahigabe gauzatzen direnak, delituak, berbarako. Althusiusen gogarteak batik bat zuzenbide zibil erromatarra izan zuen oinarri; nolanahi ere, autore horrek edukia zuzenbide erromatarrarekin zerikusi handirik ez zuen formaren mende jarri zuen.
|
|
Legeek ez zuten eragin handirik izan zuzenbide horretan; bai, ordea, antzinako zuzenbide erromatarraren oroitzapenak eta unibertsitateetan irakatsitako zuzenbide jakintsuak, beste maila batean izan arren. Italiako estatuetako, Espainiako eta hegoaldeko Frantziako ohituretan, pays de droit écrit izenekoetan, bisigodoen zuzenbide erromatar basatiaren aztarnak nabari
|
zitezkeen
oraindik, baita Mediterraneoko itsasaldean irakatsitako zuzenbide erromatarrarenak ere. Iparraldeko Frantzian, tokiko ohiturak edo pays de droit coutumier izenekoak jatorriz germaniarrak ziren, frankoak gehienetan, zuzenbide erromatar kanonikoa sartzearen ondorioz jurista profesionalak agertu arren; halakoek zuzenbide erromatarraren eta kanonikoaren metodoak aplikatu zizkioten ohiturazko zuzenbideari.
|
|
Zalantzan jarri zuen Libri feudorum deitutakoak indarrean ote zeuden Corpus iurisean. Horren bildumaria izan zen Obertusek ez zeukan kargu ofizialik, eta, ondorenez, ezin esan
|
zitekeen
bildumak Justinianoren testuen balioa zuenik, horrela izan arren hirurehun urtetan (Opera omnia, 1681, 1.115, 815). Zernahi gisaz, Pariseko Ohituraren edukia aztertzean feudoak xehetasunez aipatu zituenean, Dumoulin iruzkingileen doktrinaz baliatzeko prest agertu zen.
|
|
Zuzenbide zibileko juristaren ikusmoldetik, basailuaren interesaren esangura hori zuzenbide zibileko gozamenaren antzekoa zen, ohikoa ez zen gozamenaren antzekoa, hain zuzen, kasu honetan belaunaldiz belaunaldi eskualda
|
zitekeelako
eskubidea. Basailuaren egoera hori aipatzeko, jurista zibilistek dominiun utile adierazmoldea ere ekarri zuten hizpidera, jaunaren dominium directumetik bereiztuz.
|
|
basailuak jaunari zor zizkion ohore eta begirunea, kasuan kasuan egin beharreko ordainketa kontuan hartu gabe. Dumoulin harreman feudalen zinezko izaera berreratzen saiatu zen, eta lehen begirada azkarrean iruzkingileengandik jasotako kontu hutsaltzat har
|
zitekeena
erabiltzeko gai izan zen. Baldok honetara bereizi zituen zor arruntak eta basailuak jaunari zor zizkionak:
|
|
Interes pertsonalak alde batera utzita, zuzenbide zibilaren jurista praktikoek ikusi zuten irakaskuntza humanistaren zati handi batek ez zuela ezelako garrantzirik euren eguneroko autuei begira. Auzitegietan erabil
|
zitezkeen
ganorazko argudioak ez ziren aurkitzen Ulpianoren orduko eraginari buruzko eztabaida humanistetan, ezpada Bartoloren, Baldoren eta euren oinordekoen idatzietan. Humanisten sentiberatasun estetikoentzat hain kaltegarriak ziren iruzkinek molde zehatzari ekin zioten, eta jurista praktikoek laster menderatu zuten molde hori.
|
|
Humanisten lanen zabalkundea, ordea, askoz eskasagoa izan zen: ikertzaileen artean bakarrik erabili ohi ziren eta inoiz gutxitan aurki
|
zitekeen
halakorik liburutegi modernoetan, Ius communeren inguruko lanekin alderatuz. Azken horrek defendatzaile sutsuak lortu zituen.
|
|
Kontinenteko Europan estatu nazioak subiranotasun jaioberriaz gozatzen ari ziren heinean, ezari ezarian auzitegi profesionalak sortu ziren, toki auzitegietako gai esanguratsuenak hartzeko, Erromako prozesu kanonikoaren aldaera bati ekinez kasu guztietan. Hori gorabehera, noizean behin bakarrik onartu zen zuzenbide zibil substantiboa, hain zuzen ere, ohiturazko zuzenbidea desegokia zenean euren beharrizanei begira, edota halakoa nekez aurki
|
zitekeenean
, idatziz bilduta ez zegoelako. Ulerbidez, Frantzian ohiturazko arauak gehienetan kodetu zirenez gero, auzitegietako praktikan zuzenbide erromatarra tantaka jaso zen; Alemanian, ostera, jasotze hori izugarrizko uholdea izan zen, ikusiko dugun bezala.
|
|
Edonondik begira
|
dakiola
ere, zuzenbide erromatarra ulertzeko gaitasunik onena Italian aurki zitekeen. VIII. mendean, Liutprando errege lonbardiarraren ediktuak agindu zuen zuzenbide erromatarrak merkataritzako autuak arautu behar zituela, eta halakoek zuzenbide germaniarraren eragina zuten, neurri handi batean.
|
|
Edonondik begira dakiola ere, zuzenbide erromatarra ulertzeko gaitasunik onena Italian aurki
|
zitekeen
. VIII. mendean, Liutprando errege lonbardiarraren ediktuak agindu zuen zuzenbide erromatarrak merkataritzako autuak arautu behar zituela, eta halakoek zuzenbide germaniarraren eragina zuten, neurri handi batean.
|
|
VII. mendean Erromak Ingalaterra ebanjelizatu ostean ere, elizak Ebanjelioa baino gehiago irakasten zuen. Jakin
|
badakigu
Tarsoko Teodoro Canterburyn sortutako eskolan hainbat gai irakasten zirela, zuzenbide erromatarra barne. Irakaskuntza horien garrantzia Teodororen Poenitentialean ikus daiteke; bertan, maisuak zenbait arazo juridikoei emandako erantzunak jaso ziren, alegia, ezkontzaren betekizunak, esklaboen estatutua edo lesioen ondoriozko konpentsazioak bezalako arazoei emandakoak.
|
|
Jakin badakigu Tarsoko Teodoro Canterburyn sortutako eskolan hainbat gai irakasten zirela, zuzenbide erromatarra barne. Irakaskuntza horien garrantzia Teodororen Poenitentialean ikus
|
daiteke
; bertan, maisuak zenbait arazo juridikoei emandako erantzunak jaso ziren, alegia, ezkontzaren betekizunak, esklaboen estatutua edo lesioen ondoriozko konpentsazioak bezalako arazoei emandakoak. Hor ikus zitekeen zuzenbide erromatarra ezagutzen zutela eta berori aplikatzeko gai zirela.
|
|
Irakaskuntza horien garrantzia Teodororen Poenitentialean ikus daiteke; bertan, maisuak zenbait arazo juridikoei emandako erantzunak jaso ziren, alegia, ezkontzaren betekizunak, esklaboen estatutua edo lesioen ondoriozko konpentsazioak bezalako arazoei emandakoak. Hor ikus
|
zitekeen
zuzenbide erromatarra ezagutzen zutela eta berori aplikatzeko gai zirela. Arau horietatik batzuk lege anglosaxoniarretan sartu ziren gerogarrenean.
|
|
Ezin
|
daiteke
ezbairik gabe baieztatu zuzenbide erromatarraren ikerketari ekin zitzaiola, baina Erromak utzitakoaren zati izanda, zentzuzkoa dirudi zuzenbide hori hezkuntza sendo baten osagai esanguratsua izatea, elizgizonen kasuan batik bat. San Isidoro Sevillakoaren Etymologiae entziklopedikoak, gutxi gorabehera 620 urtean idatzitakoak, zuzenbide erromatarraren erreferentzia iturri kontuzkoenak izan ziren Europa osoan barrena, Italia bazter utzita.
|
|
Kodeak esanbidez adierazi zuen bere agintepeko pertsona guztiek San Pedrok erromatarrei utzitako fede ortodoxoa praktikatu behar zutela. Edonondik begira
|
dakiola
ere, XI. mendearen amaieran elizaren juristarik garrantzitsuena zen San Ivo Chartreskoak hauxe argudiatu zuen: garai hartan zuzenbide kanoniko deitutakoaren bildumek arau erromatar zehatzak bakarrik jaso zituzten, eta horrek esan nahi zuen zuzenbide erromatarra aplika zitekeela elizak berori onartuz gero bakarrik.
|
|
Edonondik begira dakiola ere, XI. mendearen amaieran elizaren juristarik garrantzitsuena zen San Ivo Chartreskoak hauxe argudiatu zuen: garai hartan zuzenbide kanoniko deitutakoaren bildumek arau erromatar zehatzak bakarrik jaso zituzten, eta horrek esan nahi zuen zuzenbide erromatarra aplika
|
zitekeela
elizak berori onartuz gero bakarrik.
|
|
Erraza da Digestoa berraurkitzeari neurriz kanpoko balioa ematea. Arean, zuzenbide erromatarraren ildo nagusiak aise jakin
|
daitezke
, bisigodoen zuzenbide erromatarra, Justinianoren Erakundeak eta Kodea erabilita. F. W.
|
|
Kodeak elkarren arteko loturarik gabeko arau bereziak jasotzen ditu. Nobeletan, arau berezi horiek ez ezik, bestelakoak ere agertzen dira, baina estilo hotsandikoan eta arranditsuan idatzita daude, ahal bezain sakonak izan
|
daitezen
... Digestoari esker ez balitz izango, zuzenbide erromatarrak ez zuen birkonkistatuko mundua sekula ere.
|
|
Ekarpen berri hori Liber Papiensis Expositio deitutakoan agertzen da laburtuta, 1070 urtea aldera agertutakoan. Bertan, Italian luzaro kontsulta
|
zitezkeen
iturriei buruzko aipamenak jaso ziren, hots, Erakundeak, Kodea eta Epitome Juliani delakoei buruzkoak, baita Digestotik laburtutako bederatzi testu ere.
|
|
Paviako juristek ez zuten arreta handirik jarri Digestoaren gainean, zuzenbide erromatarra ez zelako euren aztergai nagusia. Juristok Lonbardiako zuzenbidea jorratu zuten, eta euren itua zen epaile nahiz abokatuen prestakuntza behar bezalakoa izan
|
zedin
bermatzea. Onartu ere onartu zuten Justinianoren testuek balio zutela zentzu eta arrazoinamendu juridikoak irakasteko, baina horrek ez zuen esan nahi testuon edukia bera aztertzen zutenik.
|
|
Uste da zuzenbidearen lehenengo irakaslea Bolognan causidicus edo kontsulta epaile bat izan zela, Pepo izenekoa, XI. mendearen azken hamarkadakoa. Ingalaterrako Ralph Niger teologoak mende bat beranduago idatzi zuenari ekinez, haren irakaspenen oinarriak Kodearen eta Erakundeen testuetan aurki
|
zitezkeen
, beraren auzitegi argudioetan Digestoa aipatu ez arren. 1076 urtean, ulerbidez, Tuscanyko markesa zen Beatriceren Auzitegiak, Marturin zegoenak, lur baten titulartasunari buruzko auzia ebatzi behar izan zuen, monasterioaren eta edukitzailearen artean:
|
|
Glosagileentzat Justinianoren testuak sakratuak ziren, eta bibliaren pareko agintea aintzatetsi zieten testuoi. Justinianok zioenez, Bildumako testuetan kontraesanak egon
|
zitezkeen
, baina buru argi orok gainditzeko modukoak (Constitutio Tanta, 15); glosagileek baieztapen hori bere horretan onartu zuten, zalantzan jarri gabe. Gisa bertsutik, ondokoa ere onartu zuten:
|
|
Gisa bertsutik, ondokoa ere onartu zuten: bildumara batu da, sor
|
daitekeen
edozein arazo juridikori aurre egiteko behar den guztia. Digestoaren lehenengo zatiak zehaztu bezala, juristei apaiz deitu behar zaie; ildo beretik, horren osteko testu batek honetara definitu zuen jurisprudentzia:
|
|
Irnerioren ostean Lau Doktoreen belaunaldia etorri zen, eta horien artean, goren mailako bi aipa
|
daitezke
: Bulgaro eta Martino Gosia.
|