Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2000
‎Gure asmoa da euskal hiztunak ez daitezela hainbeste gelditu hizkuntzaren alde normatiboarekin: gauza denak bere tokian esan behar dira, eta kontuz! " K" bat gaizki jarriz gero Villasante etorriko da eta zigortu egingo zaitu.
2008
‎Oraindik bizirik dagoela esanen nuke, horren da zuri maindirea eta biziaren kolorekoa masailetako gorrikara. Dena bere tokian dago, liburuaren ertzek mesanotxearen ertzekin bat eginik, ur botila ondoan, klinex kaxa segidan; lurrean, zapatilak bata bestearen ondoan, ezkerrekoa bost bat zentimetro aurrexeago. Bizian bezalako gorputz zein bisaje keinu zurrunak heriotzatik bizitza berari hesiak paratu nahi lizkiokeela dirudi, anabasaren oldarrari ordenarekin erantzunez.
2009
‎Harreman guztietan daude arazo txikiak, baina garrantzitsuena dena bere tokira itzuli izana da.
2010
‎Argia piztu eta dena miatzen hasiko da, kaxoiak eta abar. Badirudi dena bere tokian dagoela. Lasai, arnasa hartuko du.
‎Aristotelesek esango lukeen bezala, izaki bakoitzak bere legea du, eta lege hori ezin da bortxatu. Justizia, zentzu klasikoan, ordena ez urratzea da, denak bere tokia baitu, dagokiona. Beraz, zuhurtasun edo kontserbadorismo pixka bat ere ez letorke txarto.
‎Berekoikeria pisu dun; HAREN ezkerreko eskua. Gizakiarentzat pisu bat dun, baina aberearentzat goratzeko bide bat, zeren dena bere tokian delarik, ongi baita.
2011
‎INES. Bai, gaur goizean, eta dena bere tokian dago. Ez dut ezeren faltarik antzeman.
‎Gurasoen kezka nagusietako bat da haurra ondo lotan egongo den ala ez jakitea, besoa galdu edo sehaskatik erori ez den. Kezka hori, batzuetan esnatu egiten dena bere tokian dagoela egiaztatzeko, guztiz normala da lehenengo asteetan. Oso jatorra bada beste gela batera joatea dena ondo dagoela ikusteko, agian komeni da haurra gurasoen logelan pixka bat gehiago edukitzea.
‎Gauez bakarrik dago dena bere tokian iluntasun errukitsuak bizidunen liskarrak dituenean baretzen, arauak, arrenak, kexuak, aldarrikapenak hitz bakoitza gehiegikeria bat baizik ez denean, gauez bakarrik gatzaizkio hurbiltzen ia oharkabean galtzen joan ginen jakituria zaharrari, han irudiak, han urtaro iraganak soroetan etzaten zen eresi arnastuena, betirako itzali zitzaizkigun sartaldeko eguzki gorriak udaren hondarrean....
‎...orriak udaren hondarrean... gauez xukatzen ditugu zapi errukitsuz guztiz gureak ditugun hilkutxak malko lotsatiek ihes egin baitzuten maitatuen egoitza urrunetara, gela bilduetan ospatzen ditugu arrenaren liturgiak izen bat ematen dien arte haiei, eramanak izan zirenei, izenak dira, itzalak, intzirioak argazkietan galtzen doakigun kondaira eta bilaketa etsiperatuaren hiztegiak. gauez bakarrik dago dena bere tokian erorien eta galduen gau gorde sakratuan.
‎–... ustez dena bere tokian... argazki bat izan ezik, dena txukun eta nahastu gabe, gorpuak, balen traiektoriak... Autopsiak argituko du erabat, noski.
2012
‎Halako urte batean, ordea, jaialdia egin eta gero, han ari ginen bola biribilak eta gainera­ko trasteak erremolke batera jasotzen, dena bere tokian lagatzeko, eta, nonbait, emakume batek ikusi zuen, eta ikusi ez ezik, konturatu zen! Haien familiaren hilarria izan bola!
2013
‎Sugandilak bezala sartu ziren hirurak logela elegantean. Amaren ohea deseginda zegoen, baina horretaz gain dena bere tokian zegoela ematen zuen. Hori bai:
‎Jaiki eta etxearen atzeko terrazara atera nintzen. Dena bere tokian zegoen han ere: lorategia inguru guztian, Bob Earleren etxea goialdean, mapatxearen begi horiak etxolaren ondoan.
2014
‎printzesa ausart baten ipuina kontatzen hasten bazara, mutikoek esango dizute ez zarela ondo kontatzen ari. Printzesak dragoia hiltzen badu, mutikoak kexatu egiten dira, eta dena bere tokira itzultzea nahi izaten dute. Estereotipoaren inertzia indartsuagoa da.
2015
‎Kanpotik joandako ikusleek ez zuketen antzemango ezkongaiak benetakoak ez zirenik. Mimo handiz prestatu baitzuten ezkontza, dena bere tokian balego bezala; bi ezkongaiak bertan baleude bezala. Eguerdian elizkizuna, eta gero bazkaria.
2016
‎Gaur, azken gaua izan arren, besteetan bezalakoxe poztasuna sentitu du, gaueko lehen itzuli gehienetan dena bere tokian dagoela frogatzen duenean sentitzen duen bera. Gaur, ordea, bere karrera guztian egindako ikuskatze itzuli guztien satisfazioa dela iruditu zaio, hiru hamarkada luzetan ondo egindako lan guztiarena.
‎–Pausoak hasieran eman behar dira. Izan ere, aldaketa horrek gizartean berregokitzeak eraginen ditu, eta urratsak goiz eginda, aldaketa horiek asimilatzeko, egonkortzeko eta dena bere tokian jartzeko denbora gehiago izanen da?. Xake partida batean bezala, bere tokia aurkitu behar du pieza bakoitzak.
‎Luisek ez zuen ezer berezirik ikusten leihoaren bestaldean. Denak bere tokian zirudien.
2017
‎Ondoren, Inaxiren gauzak jaso zituzten hirurek eta dena bere tokian jarri zuten berriro, Violetak erabaki zezan gauza haiekin zer egin.
‎Lusterrek begirada azkar bat bota zuen atzerantz sorbalda gainetik, gero aurrera segitu zuen. Lore puskatua Benen ukabiletik zintzilik zegoen eta bere begiak hutsak eta urdinak eta bareak ziren berriro, erlaitzek eta fatxadek ostera goxo goxo ezkerraldetik eskuinaldera desfilatzen zuten bitartean; zutoin eta zuhaitz, leiho eta ate eta iragarki, dena bere tokian.
‎Anaiak aukeratu zuen afaltzeko mahaia, neuk ispiluan dena bere tokian ote zegoen konprobatzen nuen bitartean.
‎Dena zen normala, dena bere tokian zegoen, bera izan ezik. Berak hainbat eguneko bizarra zeukan, kiratsa zerion eta beldurrez dardarka zegoen.
2019
‎Ez da antzeko ezer. Dena ordenatua dago, dena bere tokian.
‎Maria Sara doktoreak txosten bilduma bat hartu zuen bere ondoko apalategi baxu batetik, txosten bilduma bere magalean ipini zuen, eta hauxe esan zuen, Hemen daude bildurik zure iritziak, gero argitaletxeak, iragan urteetan, argitaratu zituen edo ez zituen hainbat libururi buruzkoak, Hori aspaldiko kontua da, Hitz egidazu horretaz, Uste al duzu merezi duela, Baietz uste dut, hala uste izateko arrazoiak dauzkat, Ongi da, argitaletxea, orduan, hasieran zegoen, edozein laguntza ongi etorria izaten zen, eta garai hartan, baten batek pentsatu zuen nik probak zuzendu baino zerbait gehiago egin nezakeela, adibidez hainbat libururi buruzko iritzia eman nezakeela, benetan esango dizut, ez nuen inondik ere uste paper zahar horiek gaur arte gordeko zirenik, Nire lanerako interesatzen zitzaidan artxibategiko zatia arakatzean aurkitu nituen, Ia ez naiz gogoratzen, Denak irakurri ditut, Espero dut hainbeste xelebrekeria ikusirik ez zinela irriz hasiko, Ez da xelebrekeriarik, aitzitik, zure iritziak bikainak dira, ongi hausnartuta eta ongi idatzita daude, Ez zenuen aldaketarik aurkituko, bai baten tokian ez bat eta horrelakorik, eta Raimundo Silva irribarre egiten ausartu zen, ezin izan zion eutsi gogoari, baina ezpainertzetatik bakarrik, konfiantza gehiegi hartzen zuela ez ematearren. Maria Sara doktoreak ere irribarre egin zuen, Ez, ez dago aldaketarik, den dena bere tokian dago, txukun, zehatz. Isildu egin zen une batez, txostenen bilduma gainetik begiratu zuen, zalantza une bat eduki zuen oraindik ere, eta gero, Iritzi hauek bultzatu ninduten, eta, lehen ere esan dudan bezala, ongi idatzita egoteak, eta erakusteak, behaketa kritikorako gaitasunaz aparte, nola esango nuke, nolabaiteko zeharkako pentsamendua, oso bere gisakoa, Zeharkako pentsamendua, Ezin dizut azaldu, sentitu baino gehiago ikusi egiten dut, honek guztiak bultzatu ninduen, berriz esango dut, egin nahi dizudan proposamena hezurmamitzera, Eta zein da proposamena, Lisboako setioaren historia idatz dezazun, baina gurutzatuek portugaldarrei lagundu nahi izan ez zieteneko historia, hain zuzen ere, zure desbideraketa, arestian entzun dizudan hitza erabiltzeagatik, hitzez hitz hartuz, Barkatu, baina ez dut ideia oso ongi ulertzen, Oso ideia garbia da, Beharbada horregatik beragatik ez dut ulertzen, Oraindik ez duzu ideia zureganatzeko astirik izan, hala, ustekabean, lehen erantzuna errefusa izatea oso normala da, Ez da errefusatzea, kontua da niri absurdoa iruditzen zaidala, Zure desbideraketa hura baino absurdo handiagorik ezagutzen al duzu, Ez dezagun nire desbideraketaz hitz egin, Horretaz gehiago hitz egingo ez bagenu ere, nahiz hemen duzun ale honek beste gainerakoek duten akatsen zuzenketa eduki, edizioa erabat suntsituko bagenu ere, nolanahi ere, egun hartan idatzi zenuen Ez hura zure bizitzan egin duzun ekintzarik garrantzikoena izan dateke, Zuk zer dakizu nire bizitzaz, Deus ez, hau baizik ez, Orduan ezin dezakezu nire bizitzaren gainerakoaren garrantziari buruzko iritzirik eman, Egia da, baina esan dudana ez da hitzez hitz hartu beharrekoa, adierazpen enfatikoa zen, betiere solaskidearen adimenaren laguntza behar duten horietakoa, Ez naiz oso adimentsua, Hori ere beste adierazpen enfatiko bat baizik ez da, ez diot duena baino balio handiagoa emango, hau da, batere ez, Galdera bat egiten ahal dizut, Bai horixe, Zinez, nire lepotik irri egiten ari al zara, Zinez, ez naiz ari, Orduan, nondik nora interes hau, proposamen hau, elkarrizketa hau, Batek ez duelako egunero aurkitzen zuk egin duzuna egiten duenik, Buruz nahasirik nenbilen, Tira, tira, Azken finean, eta zakarra izan nahi gabe, zure ideiak ez du bururik, ez buztanik, Orduan egin ezazu kontu, azken finean, sekula ez dudala halakorik esan.
2020
‎Ororen gainetik, baina, sherpen munduak zutik zirauen. Dena bere tokian. Horrek ez zuen ezertan aldatzen betiko mundua, banbuen artetik Katchenjungari lainoen artetik begiratzen zion mundu ttipi, busti eta koloretsua.
‎Instintiboki, nire eskuek patrika guztiak haztatu zituzten. Esku telefonoa, diru zorroa, txartelak... den dena bere tokian zegoen.
2022
‎ETXE zaharretik ekarritako gauzek ere ez zioten distira apartekorik ematen. Ez zen nabaritzen dena bere tokian zegoela, jada. Gehiago zirudien lan erdian atsedenaldi bat hartu eta eseri ginela, terrazan.
‎Baliteke, bai, baina zentzu arkitektonikoan: dena bere tokian, bere neurri zuzenean. Baina arkitektoez beste guztientzat, etsitzeko modukoa.
‎Etengabe kokatu behar izan dut. Kokatu, birkokatu, dena bere tokian egon arte. Ume bakoitzak kokarazi nau posizio batean.
‎Eta dena daki Mehdi txikerrak. Eta dena bere tokian denez, irakasleak patua onartu baino ez dauka, adimen hori onetsi beharra dauka. Irakaslearen egun loriatsua da.
2023
‎Kafe bat behar zuen. Estudioa apur bat txukundu, kuxin eta tramankulu denak bere tokian jarri, eta erratza pasa zuen, italiarra ziztuka sentitu arte. Bukatua zen bere egonaldia, akabo oporrak, amaitua arnasaldia.
‎Maestoso an oreka eta argitasuna, Larghetto an taupada garbia, Allegro vivace an dinamikak eta norabide ziurra. Dena bere tokian, ezer estutu gabe, pedalean oparo eta neurritsu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia