|
a) arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borroka; b) eginera horiek debekatzen dituzten nazioarteko hitzarmen eta tresnen aplikazio eragingarria; c) gai honen inguruko Nazio Batuen Gutunaren xedeak; d) jarraikako konferentzietan ezarritako helmugen lorpena: Ingurumena eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia, Rio
|
de
Janeiron egin zena 1992an, Giza Eskubideen Munduko Konferentzia, Vienan egin zena 1993an, Biztanleria eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzia, Kairon egin zena 1994an, Gizarte Garapenari buruzko Munduko goi bilera, Kopenhagen egin zena 1995an, Emakumeei buruzko laugarren Munduko Konferentzia, Pekinen egin zena 1995ean, Giza Asentamenduei buruzko Nazio Batuen Konferentzia (Hábitat II), Is... Helmuga horiek modu berdinean onuragarri izan behar dute arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima guztientzat; Aitortzen dugu estatu, nazioarte eta erregio mailako erakunde, nazioarteko finantza erakunde, gobernuz kanpoko erakunde eta partikularren arteko lankidetzaren garrantzia, arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako mundu borrokan, eta borroka horren arrakastarako ezinbestekoa dela bereizkeria horren biktimen kexak, iritziak eta eskaerak kontuan izatea; Beste behin ere esaten dugu nazioarteko erantzuna eta politika, errefuxiatuei eta munduko leku ezberdinetan lekualdaketa jasan duten pertsonekiko finantza laguntza barne hartuta, ez direla oinarritu behar errefuxiatu eta lekualdatu beharra izan duten pertsonen arraza, kolore, leinu edo jatorri nazional edo etnikoetan eta, testuinguru honetan, nazioarteko erkidegoari eskatzen diogu harrera herriei laguntza nahikoa eta ekitatezkoa eman diezaieten, bereziki, garapen bidean dauden herriak edo trantsizio bidean dauden herriak direnean; Aitortzen dugu giza eskubideen babes eta sustapenerako nazio erakunde beregainen garrantzia, horiek bat datozela euren jardunean 1993ko abenduaren 20ko Biltzar Orokorraren 48/ 134 ebazpenaren eranskinen edukiarekin; izan ere, eranskin horietan finkatzen da giza eskubideen sustapenerako eta babeserako nazio erakundeen estatutua eta horren printzipioak, orobat, giza eskubideen babes eta sustapenerako legeak sortutako beste erakunde espezializatu batzuen garrantzia ere, hala nola, herri defendatzailearena, arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan, ororen gainetik, balore demokratikoen eta zuzenbideko estatuaren sustapenerako.
|
|
42.Tratatuen arabera sortutako zaintza organoek aintzat hartu behar dute euren eztabaida eta erabakietan, emakumearen izaera eta emakumearen giza eskubideen gaia, eta, halaber, sexuaren arabera sailkatutako datu zehatzak erabiliko dituzte.Estatuak bultzatu behar dira, tratatuen arabera sortu diren organoei bidalitako txostenetan, horiek eman dezaten emakumeende jure eta
|
de
facto egoerari buruzko informazioa.Giza Eskubideen Munduko Konferentziak begi onez ikusten du, bere 49 bileren aldian, Giza Eskubideen Batzordeak 1993/ 46 Ebazpena onetsi zuela, 1993 urteko martxoaren 8koa. Ebazpen horretan adierazten zen errelatore bereziak eta giza eskubideen esparruko lantaldeak ere bultzatu behar zirela gauza bera egitera.
|