2005
|
|
Igeltsera atzealdean dagoen dorretik gaztetxeko teilaturaino jaitsi eta hamar minutura, atzera egin behar izan dute goiz osoan Mecanica
|
de
La Peña barruan daramaten hiru gazteak. Izan ere, lagun horiek beraiek UKBERRIri jakinarazi diotenez, eraikin barrutik sartu dira ertzainak eta teilaturaino igo dira, baina" pasabide eskasa ikusi" dutenez ez dituzte gazteak dorreraino jarraitu.
|
|
Mecanica
|
de
la Peña lantegi zaharra 24 ordutan, askoz jota, desalojatzeko agindua jaso dute eguerdiko aldera Igeltsera gaztetxekoek, Ertzaintzako kidek eskura emanda. Sopela eta Urdulizko gazteak batzen dituen Sopelako Gazte Asanbladako kideek UKBERRIri adierazi diotenaren arabera, agiria" Mecanica de la Peñako antzinako pabilioiak okupatzen duten jaun andreei" zuzenduta dago eta bertan apirilaren 25ean emandako agiriaren espedientearekin jarraitzen da, Mecanica berreskuratzearena, alegia.
|
|
Mecanica de la Peña lantegi zaharra 24 ordutan, askoz jota, desalojatzeko agindua jaso dute eguerdiko aldera Igeltsera gaztetxekoek, Ertzaintzako kidek eskura emanda. Sopela eta Urdulizko gazteak batzen dituen Sopelako Gazte Asanbladako kideek UKBERRIri adierazi diotenaren arabera, agiria" Mecanica
|
de
la Peñako antzinako pabilioiak okupatzen duten jaun andreei" zuzenduta dago eta bertan apirilaren 25ean emandako agiriaren espedientearekin jarraitzen da, Mecanica berreskuratzearena, alegia. Aldiz, gazteek aurreko agiriari jarritako helegiteari buruz ez da ezer aipatzen.
|
2008
|
|
" Gure esku ez ziren arazoengatik aldatu behar izan dugu", kultur iturri leioaztarrek adierazi dutenez. Tonky
|
de
la Peñak Madrilen fundatu zuen bere taldea, 80ko hamarkadan, eta gauero gauero bere lekua egitea lortu zuen blues klubetan. Era berean, nazioarteko bluesmen handiei lagundu die, esate baterako, Carey Bell, Louisiana Red eta Charlie Musshellwhiteri, eta artista horiekin hainbat kontzertu eta jaialditan jo du.
|
|
Hamarraldi bitan zehar blues eskola garrantzitsua izan da, eta musikari handien hazitegia ere izan da; horien artean aipagarri dira Ñaco Goñi aho soinu jotzailea, taldearen aurreneko garaietako kidea, Francisco Simon gitarra jotzaile bikaina eta gerora taldeko kide izan zirenak, Marcos Coll aho soinujolea eta Adrian Costa gitarra jotzailea, biak ala biak egun Los Reyes del KO taldeko kide direnak, Luca Frasca organo jotzailea eta Paul Larnaudie baxu jotzailea. Tonky
|
de
la Peñak ez dio lan egiteari utzi, hainbat proiektu ditu esku artean, eta aldiro aldiro jaialditan parte hartzen du Raimundo Amadorrekin batean, Cambaya Blues Reunion delakoan, zeinetan Mingo Balaguer aho soinujole sevillar handiak eta Francisco Simon gitarra jotzaileak parte hartzen duten. Gainera, birak egiten ditu Espainian eta Frantzian Nico Wayne Toussaint abeslari eta aho soinujole bikaina eta Charles Pasi talentu handiko gaztea lagun dituela.
|
2014
|
|
Getxora Julie Guravich kantari kanadarrarekin eta luxuzko hainbat laguntzailerekin etorriko da: Big Mama Montse abeslaria, Tonky
|
de
la Peña gitarrista, Mingo Balaguer harmonika jolea eta Roberto Somoza saxofonista.
|