2016
|
|
Barkatuko didazu, ez dut ulertzen nola interesatu litekeen inor gaurko egunean haren ezpaleko intrigante batekin... On Arturo Gil de Balmes eta Encarnacion Lope
|
de
Satrustegi senar emazteek lezio handi bana eman ziguten atzo, tragediaren hegalak ilundu zuen eta ikusle guztiak hartu zituen frontoian. Zeren, senarrak, ahotsa sendo, Nazioarteko Euskal Pilota Federakuntzako lehendakari gisa, Generalisimo Ezinobearen zaintzakoek atxilo zezaten baino lehen garretan suturik deabruzko agermen, ikarazko txorimalo bihurtu zen bontzo exaltatuak bere burua gar eta garrasi bota zuelarik etenarazi zion diskurtsoa fermutasun eredugarrian bururatu baitzuen gero, suizida eta erredurak hartutakoak kantxatik eraman zituztenean, gure kirolaren jatortasuna bizitzaren eredu ipiniz" lehia leiala" formula ezin egokiagoa erabilita zeharbidez harmonia eskatzeko, harmonia formetan, harmonia harremanetan, harmonia lanean, hots, gizakia erdigunea den mundu bat, zeinean gerla bakarra kirola den.
|
|
Beti matxinadaren baten ikaran. Encarnacion Lope
|
de
Satrustegik ez zeukan beraz asmorik senarrarekin joateko. Espainia osoko Minbiziaren Aurkako Elkarteen batzarra zeukan.
|
|
Garrantzizkoa zen irudi sendo bat ematea, eta bera aldamenean edukita, hain estilo dotorekoa, hain argazkigarri, bidea errazten ziola. Sendotasuna zen, bai, Lope
|
de
Satrustegi guztien ekarri politikoa monarkian handitu, errepublikan sufritu edo diktaduran aspertu. Beti ondo kokatuak negozioak antolatzen ziren lorategietako kokteletan.
|
|
Alferrik izan zen. Lope
|
de
Satrustegi guztien ezpal harroa erakutsi zuen Encarnak. Berak ere bazeukala zer bizia esan zion kapeluak saiatzen zituen komodako ispilutik barre eginez.
|
|
Esaterik daukagu hiriaren musika tradizio historikoari egindako laidotzat hartu izana oker ulertze baten ondorio izan dela, zeren Donostiako eta Bartzelonako Udal Banden arteko programa hitzartu baten barruan gertatu baita Puigvert jaunak hangoa ekartzea, eta jakin dugu Donostiako alkateak gure hiriko udal banda eramanen duela laster Kontirian egitekoak diren Nazioarteko Jardunaldi Gastronomikoen inaugurazio ekitaldia edertzeko, eta edertuko dute edertuko dutenez, Donostiako musika maisuek daukaten talentu aparta eta errepertorio aberatsa igande eguerdi oroz eskaintzen duten Bulebarreko kontzertuan dastatu dituen edonork dakienez. Puigvert jaunaren sarrerako eta eskerreko hitzen ondotik, On Arturo Gil de Balmesek, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzako lehendakariak hartu zuen hitza, kirolzale eredugarria eta gizon maitatua gizon maitaturik bada hiri honetan, ama zenaren aldetik zein Encarnacion Lope
|
de
Satrustegi emaztearen aldetik ahaide ugari baititu bertan, eta Real Madrid futbol taldeko lehendakariorde gisa harreman bereziak abiatu ditu gainera zezen larruko zelaietako belarrak eta lokatzak leial bezain indartsu zapaltzen dituen Real Sociedad futbol taldearekin kirol aurkatasun jatorraz goiti bi klubetarako onuragarriak izaten ahal diren erabakiak adosteko Espainiako Futbol Federakuntzan.... Hitza hartu zuen, beraz, On Arturo Gil de Balmesek, gurean bezala Madrilen estiloz janzten duen txapela kendu eta jakaren ezkerreko sakelan artoski bilduta, ikusle guztiek txalotu zuten herritasun detailea.
|
|
Arturo Gil de Balmesek uko egin zion ministro izateari. Encarnacion Lope
|
de
Satrustegiren aholkua izan zen. Erregimenak urteren batzuk iraungo zuen, eta aldi hori demokrata kristauen artean zeukaten izen ona indartzeko baliagarria zen.
|