2020
|
|
Banuen aspalditik emaztegai bat gogoan, auzoko ere nuen neska guztiz gazte, eder, lirain eta batik bat leinu oneko bat: Teresa Martínez
|
de
Ollauri. Bazen ezkontza ezin aproposagoa, bai nire xede komertzialei eusteko, bai nire seme alaben ama izateko.
|
|
Nik ere ordain nezakek derrigorrezko borondateren bat hire auzia bertan behera gera dadin gaineratu zuen nire emaztegaiaren aitak, Diego Martinez
|
de
Ollauri merkatariak.
|
|
Tormentua, aldiz, geroxeago nagusitu egin zen nire bizian. Familiaren tormentua, benetan jasanezina, hau da, ni aitaginarrebaren eskuetan jausitakoan ezagutu egin nuena egunik egun. Hasiera batean Diego Martinez
|
de
Ollauri jaunak maileguz emandako diruaz nire onbidea zabaltzeko inbertitu eta mozkinak patrikaratu ahala ezin hobetu konpondu egin nintzen bai aitaginarrebarekin zein emazte izan nuen bere alabatxoarekin. Maria Martinez de Ollauri ez zen nolabaitekoa, hau da, bere giza taldeko emakumezko buruharro eta aldi berean ere senarrarekiko otzanak, gizonezkoen mundutik zein euren kezketatik ahalik eta urrinago bizitzen saiatzen dena, andrezkotzat hartzen diren eginkizunetara emana, emetasuna bizimodu zein kaiola bilakatuz.
|
|
Familiaren tormentua, benetan jasanezina, hau da, ni aitaginarrebaren eskuetan jausitakoan ezagutu egin nuena egunik egun. Hasiera batean Diego Martinez de Ollauri jaunak maileguz emandako diruaz nire onbidea zabaltzeko inbertitu eta mozkinak patrikaratu ahala ezin hobetu konpondu egin nintzen bai aitaginarrebarekin zein emazte izan nuen bere alabatxoarekin. Maria Martinez
|
de
Ollauri ez zen nolabaitekoa, hau da, bere giza taldeko emakumezko buruharro eta aldi berean ere senarrarekiko otzanak, gizonezkoen mundutik zein euren kezketatik ahalik eta urrinago bizitzen saiatzen dena, andrezkotzat hartzen diren eginkizunetara emana, emetasuna bizimodu zein kaiola bilakatuz. Ez eta urrundik ere, Maria bere aitak ez izandako premua omen zen, merkatariaren dohain guztiak heredatu eta bere ogibidearen amarru zein sator lan guzti guztiak ezin hobeto zekizkienak, bere aitaren altzoan hezi baitzen bere adineko neskato gehienak amarenean ostendu eta koskortu bitartean.
|
|
Nire emaztea ederra bezain harroa zein gogorra zen aitzitik. Horrexegatik argi eta garbi esan behar dut, Maria Martinez
|
de
Ollauri emazte nahi nuen nire hiriko goi mailakoenen artera igotzeko asmoz, hau da, nire leinu madarikatukoek belaunaldirik belaunaldi egin bezala euren buruak babestu zein onera egite aldera.
|
|
Edonola ere, hau guztiau ez zen nahikoa, edo bestela esanda, nik Mariari eskain niezazkiokeen etekin guztiek ezin zuten bete Diego Martinez
|
de
Ollauri merkatari aberats eta estimatu baten alaba zei ni bezalako merkatari saiatu baten emaztea izanda ere hiriko handikien pare parean egoteko falta zitzaion ia bakarra: titulu bat.
|