2022
|
|
Itziar Ugarte, Iosune
|
de
Goñi eta Oihana Arana idazleak literaturaz mintzatu dira Kalakak egitasmoak Iruñeko Laba gunean egindako lehendabiziko saioan.
|
|
Erreferentziez aritu dira, idazteko moduez eta tokiez, autozentsuraz eta askatasunaz; bai eta iruzurtiaren sindromeaz eta autoritateaz ere. Kalakak egitasmoaren lehendabiziko saioan parte hartu dute Itziar Ugarte (Oñati, Gipuzkoa, 1995), Iosune
|
de
Goñi (Burlata, 1993) eta Oihana Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001) idazleek, Iruñeko Laba gunean, eta literaturaz eta poesiaz mintzatu dira, Irati Iturritza aurkezleak egindako galderei erantzunez.
|
|
Iturritzak hiru idazleen liburu bana jarri du erdigunean, literatura solasaldia abiatzeko: Itziar Ugarteren Gu gabe ere (Susa, 2021), Iosune
|
de
Goñiren Gorputz baten aztarnak elurretan (Pasaiako Udala, 2022) eta Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan (Susa, 2021). Lan horiek oinarri hartuta, erreferentzien gaiari buruzko hausnarketa eskatu die Iturritzak egileei, eta hirurek nabarmendu dute deus ez dela hutsetik sortzen.
|
|
Gaiari buruzko ñabardurak utzi dituzte agerian, halere.
|
De
Goñiren poemetan, adibidez, erreferentzien indarra nabarmena da, Jacqueline Winter Tomas() idazleari eskainitako lan bat baita. " Elkarrizketa moduko bat sortzen da bion artean.
|
|
" Elkarrizketa moduko bat sortzen da bion artean. Niri asko gustatzen zait beste pertsonen ahotsak sartzea nire testuetan", azaldu du
|
De
Goñik.
|
|
Elkarren erreferentzia izateko aukeraz ere aritu dira Ugarte,
|
De
Goñi eta Arana, eta autoritatearen auziarekin lotu dute, hain zuzen. " Ines Osinagak elkarrizketa batean esan berri du autoritatea elkarri ematen diogun zerbait dela; guk ez badugu elkar irakurtzen eta ez badiogu elkarri autoritatea ematen, inork ez du egingo".
|
|
Elkarri autoritatea emateko eta elkar babesteko behar horrekin bat egin dute Ugartek eta
|
De
Goñik ere; De Goñik, gainera, sorkuntza kolektiboarekin uztartu du gaia, eta elkarrekin idazteko eta sortzeko prozesuak aldarrikatu ditu, bai eta poesiaren esparruan ere.
|
|
Elkarri autoritatea emateko eta elkar babesteko behar horrekin bat egin dute Ugartek eta De Goñik ere;
|
De
Goñik, gainera, sorkuntza kolektiboarekin uztartu du gaia, eta elkarrekin idazteko eta sortzeko prozesuak aldarrikatu ditu, bai eta poesiaren esparruan ere.
|
|
Elkarrekin sortu, eta elkarren ahots izan. Nondik idazten duten galdetu die Iturritzak hiru egileei, eta
|
De
Goñiren erantzunak kolektiboarekin lotu du bere ahotsa: " Gaixotasunari buruz idazten dut askotan, eta gaixotasunetik idazten dut; hori egiten dudanean, baina, sentitzen dut gaixo kronikoen eta pertsona ezgaituen kolektibotik idazten dudala, ahotsa ematen diedala ni bezalako pertsonei".
|
|
Irakurle hori buruan dute, halere, idazteko prozesuan, neurri batean.
|
De
Goñik eta Ugartek onartu dute, adibidez," askeago" direla egunerokoak idazten dituztenean. " Besteek irakurri behar dutenean, beti badira filtroak", erantsi du De Goñik.
|
|
De Goñik eta Ugartek onartu dute, adibidez," askeago" direla egunerokoak idazten dituztenean. " Besteek irakurri behar dutenean, beti badira filtroak", erantsi du
|
De
Goñik.
|
|
Irakurleari ematen diotenari buruz, poesian fikzioak tokirik ote duen galdetu du Iturritzak; baietz erantzun dute Aranak eta
|
De
Goñik. Azken horrek, adibidez, erran du zenbait lan autobiografiko egin dituela, baina metaforen atzean ezkutatzen dituela, askotan, bere bizipenak.
|
|
Irakurleen onespenaz ere aritu dira hiru egileak; hirurek onartu dute iruzurtiaren sindromeak eragin diela.
|
De
Goñik nabarmendu du" asko" eskatzen diola bere buruari; Aranak azaldu du ingurukoen artean bilatzen duela behar duen autoritatea. Ugartek, berriz, onartu du" poztu" duela pertsona jakin batzuen onespena jasotzeak.
|
|
Poesiaren oraina dira Ugarte,
|
De
Goñi eta Arana; bai eta geroa ere. Diziplina gehiagotan ari dira, eta elkar elikatzen dutela onartu dute, neurri batean.
|
|
Diziplina gehiagotan ari dira, eta elkar elikatzen dutela onartu dute, neurri batean.
|
De
Goñiren kasuan, gero eta lotuago daude bere testuak eta argazkiak; Aranaren bertsoek kutsu poetikoa dute, eta Ugartek, berriz, kazetaritza erabiltzen du idazteko tresnak zorrozteko BERRIAn ari da. Laban, entzuleek eman diete autoritatea hirurei.
|