2004
|
|
Ezbairik gabe, ahalmen eta hedadura handiko muskulua izan zuen, tetrapodo animalia horren bularraren zati bat estaliko baitzuen, adituek diotenez. Hezur horren azterketa morfologikoak eta ondoren beste hezur garaikide batzuekin konparatzeak pentsarazten digu animalia urtar horrek gorputz adarrak garatu zituela gorputza gorantz tolestu eta, seguruenik,
|
burua
uretatik ateratzeko. Trantsizio espezie horiek ibaietako ur ez oso sakonetan barrena poliki poliki mugitzeko gaitasuna izango lukete, lurrean lau hanken gainean eusteko gaitasuna duten lehen ornodunak agertu baino askoz lehenago.
|
2012
|
|
" Parranda ona" pentsatu du, eta irribarre batek margotzen dio aurpegia. " Zor nizuna, Lupita." Eta ematen duen zarrastada bakoitzean, oraindik mina nabaritzen du gorputz osoan, eta Manuz gogoratzen da arnasa hartzeko
|
burua
uretatik ateratzen duenean, eta gogoan du domina olinpikoak irabazten zituen garaietan bezala heroi bat zela sentiarazi ziotela Garibaldi plazan, eta pentsatzen du Cantinflas ez dela hain aktore txarra azken batean. Eta igerilekuan nahi adina buelta eman daitekeela, bizitzak eman ditzakeen mila buelta bezalakoak. eta auskalo zer aurkitu dezakegun hurrengo bueltan!
|
2014
|
|
Laurenten garondoan jarri du orduan gizonak eskua eta presio zehatz batez, ez gogorregi ere, uretan sartu dio burua. Itolarria sentitzen hasi da Laurent, baina gizonaren eskuak indar handirik egiten ez duela uste arren, ezin izan du
|
burua
uretatik atera. Konortea galtzeko puntuan dela utzi dio eskuak presio egiteari eta arnasa hartu ahal izan du Laurentek bainuontzitik kanpora.
|
2015
|
|
Luis ez zen ohartuko itsasoak eman abisuaz, eta koral biltzen segituko zuen; zerua, ordea, bat batean goibeldu zen, haize buhadak ur gaina kolpatzen hasi ziren. Azken koral puska eskuan
|
burua
uretatik aterarik, Luis izutu egin zen. Itsas zabaletik heldua, oihartzun bezalako azantz barna entzun zuen, uhinak are handiago eta bortitzago egin bitartean; arestiko zeru zohardia orain hodei ilunek korritzen zuten, gero eta beltzago egiten ari zirenak.
|
2017
|
|
ur lasterrez gain, enbor askeak nonahi eta ezkutuko harkaitzen laguntzaz, labirinto beldurgarria osatzen zuten, oraindik bizirik zeuden nabatarientzat. Ramirok
|
burua
uretatik atera bezain pronto, ezpaldutako enbor zorrotz baten aurka jo eta hondoratu egin zen, berehalaxe uretan nahastuko zen odol arrastoa utziz.
|
2019
|
|
–Bai, erantzun dio Aizek
|
burua
uretatik ateratakoan?, hareen artean lotu da.
|
2020
|
|
Begira ezazue Leyre, ile zuri berdea zeramalarik, bere motoa abiarazten Urrozko urtegietako motozaleen bilketa bat helmuga; ondoan kaskoa jantzita ageri dena ni naiz. "
|
Burua
uretatik atera, liburua aurpegitik aldendu, kaskoa erantzi izan banu", zen heroiarekin adiskidetasunaren frogagiri haiek partekatu zituztenen arrangura. Baina ez du inork intimitatea partekatzen heroi batekin, heroiak ezin duelako intimitaterik izan.
|
|
Oraingoan, ordea,
|
burua
uretatik atera zionean, kontramaisuak ez zuen arnasarik hartzen. Ahoa irekita zeukan, igel arrautzak ezpain ertzetik ateratzen zitzaizkiola, eta begiak ere zabal zabalik zituen, ikuskizun erdiragarri bat ikusi berri duenak bezala.
|
|
nahiz eta
|
burua
uretatik kanpo atera.
|
2021
|
|
Intxaur haiek denak otar handi batean hartu, eta txalupa zeukan aintzira handiaren ertzera eraman zituen. Txalupa eder galanta zen hura. intxaur guztiak barruan bota, eta
|
burua
uretatik atera zuen krokodilo bati deitu zion:
|
|
Bat, bi, hiru... hogeita bat... hor daude azkazal gorriak... hogeita hamalau... biluzik eta odoletan... berrogeita bi... zaplaztekoa ipurdian... berrogeita hamahiru... ukabilkada saihetsetan... berrogeita hamasei... hil... berrogeita hamazazpi... hil... berrogeita hemezortzi... hil... metala hotz... metala bero... ito eta arnasa piztu atzera.
|
Burua
uretatik atera du Edurnek. Otzanduak ditu bularrak.
|
2022
|
|
Ba, egun hartan, bainatu ondoren atera nahi izan nuenean, ezin nuen, ezin nuen zeren Norak halako moduz uzkurtu zuen gorputza, ezen itsasoaren hondora gogor loturiko harri astun bat bezalakoa zen, jauna, hori bezalakoxea, edo mugitu ezin diren errekarriak bezalakoa, lurrak hondoan zigilatu dituelako. Ba, ahizpa bainuontzian zigilaturik geratu zen eta egin nuen indar guztiagatik ere ez nuen lortzen haren
|
burua
uretatik ateratzea, ezin nuen, ezin nuen, eta ezta hitzak ere, ez zitzaizkidan irteten, banekielako amak hire kulpa dun, hire kulpa, esango zidala. Eta estu eta larri, itotzen ari bai  tzitzaidan, aurkitu nuen itsumustuka hustubideko tapoia eta tira egin nion indarrez, hainbestekoz ezen azazkalak doblatu zitzaizkidan, uretan beratuta egonda, eta segundo haietan, jauna, ura hustubidetik irristan zihoalarik, pentsatzen nuen hilko zait, hilko zait, hilko zait ahizpa.
|