Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2017
‎Dresden hiria igaro eta bi geltoki geroago gizon nagusi bat igo zen gure konpartimentura. Agur adeitsua egin eta, begiak goratuz, burua makurtu zuen niri begira, aspaldiko adiskidea balitz bezala. Hasiera batean ez nuen ezagutu, baina bere izena esan zuenean, irribarre xume batekin, berehala ezagutu nuen:
‎Ostadarra desagertu egin zen. Eskuekin aurpegia estali eta burua makurtu zuen. Artzain gazteari zerua erori zitzaion gainera, zer pentsatuko zuen orain Katalinek?
‎Poliziak hotz-bero geratu ziren, zur begira, eta Kristopherrek burua makurtu behar izan zuen kikildurik, patriketan giltza bilatu aitzakian. Aterainoko eskaileratxoak igo zituen gero, baina emaztea aurreratu zitzaion barrutik, senarraren ahotsak erakarrita.
‎Gidariak burua makurtu du. Txikitan buruz ikasitako aho korapiloa etorri zaio burura, ez daki zergatik, ez dauka zerikusirik egoerarekin:
‎Horretan arrazoi du esan zuen Ainhoak burua makurtuz.
‎Non daude? Ostalertsak burua makurtu bezain pronto antzeman zuen Ximenok erantzuna bere begietan.
Burua makurtu eta txakur bat laztantzen hasi zen kasurik egin gabe Lope. Nikolas handiputza begiratu zuen atea itxi eta danbateko bat emanez desagertu zen arte.
‎Beste ezer egitekorik ez daukadanean begira egoten natzaie, eta dotorezia handiz hausnartzen dute. Han ibiltzen dira burua makurtuta belar bila, eta aurkitu ahala, jan egiten dute. Gero lurrean etzanda, gerizpean jarrita, alanbraden inguruan zutik, hausnar egiten dute.
‎Badira hogei urte ezkondu nintzela; eta egun bat gutxiago damutu zitzaidala. Ez da egunik igaro harrezkero senarrak jipoitu ez nauenik, edo burua makurtzeraino oihu egin ez didanik. Batzuek esango dute ezkondu aurretik igarri behar niola, beste batzuek esango dute ez nuela hainbeste aguantatu behar, baina esango dutenak berdin dio; hogei urte eman ditut burumakur, kolpeak nondik etorriko.
‎eta zeharkatzen ditugun puntu ibiltari ikusi burua makurtuta.
‎Woodilee ikusi zuenean, abestu egin zuen; etxeko erlaitzetik pasatzeko burua makurtu zuenean, otoitz egin zuen; baina ia negar egin zuen, esker onak eta poztasunak eraginda, gela txiki horretan' estudioa' esaten zion eseri zenean, maite zituen liburuak apaletan ikusi zituenean eta bere aurrean mahai hura non lan handiak idatziko baitzituen eta kanpoan, erdi beiraztatuta zegoen leihoan zehar, lorategiko andere mahats zuhaixkak eta errekaren zilarrezko izpiak ikus...
2018
‎Zer egin horren kontra? Burua makurtu. Bai, askotan horra garamatzate.
‎Lau mutilek burua makurtu zuten eta isil isilik eraikineko atetzar aldera hurbildu ziren, beste apaizgai gazteen artean nahasirik. Lauak biziki gazteak ziren, hamasei hamazazpi urtekoak, eta lauzpabost urte zeramatzaten apaizgaitegian euren gurasoek bertan laga zituztenetik.
‎Baina zer duk? galdetzen zion, behin eta berriro, Unairi baina Unaik ez zion erantzuten eta burua makurtuz partidari jarraitzen zion.
‎Haren gorputza erori egin zen, patuari men eginez bezala. Begi Gorik zalantza egin zuen une batez, eta Hezur Handik, ikara batean, burua makurtu, besoak gurutzatu eta aurpegia estali zuen. Begi Gorik muturrez aurrera jaurti zuen lurraren kontra.
‎Landa laguntzailea bionboaren erdiraino sartu eta burua makurtu zuen.
2019
‎Galdera Bihotz Baletari egin zion baina Baletak burua makurtuz irribarrea besterik ez zuen egin.
‎Eta bere irribarrea ezkutatzeko asmotan burua makurtu zuen; beste txori askok ordea, barre egin zuten batere disimulurik gabe.
‎Non buruak makurtzen ditugun amen eginez
‎Tomek burua makurtu zuen. Goizean, bai, biziki txalotu zuen bere irudimena.
‎Loreari inguratu zitzaion. Hartu zuen lasto bat eta burua makurturik sudur gainean ipini zuen. Oreka gordetzen saiatzen zen bitartean, lorera hurbiltzen hurbiltzen zihoan.
‎Erabat murgilduta zegoen bere hartan, eta Martxelo pentsatzen hasi zen azkenean berak emango ziola ezustea parera iristean. Baina ez, bat batean agertu zen konkor bat amildegiaren ertzetik, buru makurtu bat, enbor erdia, atzeratutako laguna zen, trepatzen eta bere lagunak ezustea emango ziola ezjakin.
‎Mwarotarrari zail egiten zaio xendrari jarraitzea, eta galduko ote garen beldurrez dago, hainbat bidexka baitira begiratu beharrekoak. Bata bestearen atzetik joateko itxaron digu, eta belar makurtuak eskuarekin ukituz burua makurtuta dabil. Zarata arrotzik ez dugunez entzuten, izua lasaitasuna eskainiz lotan doala dirudi; hala ere, erne ibili behar onik aterako bagara.
‎Ez dut erantzun, baina kaka zaharra pentsatu dut, eta gastatutako jeans aren atzeko patrikatik, billete batzuk erakutsi dizkizut bola batean zimurtuta. Zimurtutako billeteak erakutsi dizkizut eta, ez dakit zergatik, burua makurtu eta aurrera jarraitu duzu. Etsita, ekidin ezin duzun egoera onartu izan bazenu bezala.
‎Ilobak burua jaso eta begira ari zitzaidan; hontzaren begirada garden eta gizatasun gabe batez begiratu zidan denbora horretan guztian. Eta azkeneko eskailera mailak kirrinka egin eta isilune luze batek jarraitu zionean, hegan egin zuen nire ilobaren begiradak, betazalak astuntzen ikusi nizkion, burua makurtzen eta gorputz guztia gogorik gabe besaulkiaren bizkarraren kontra etzaten.
‎Nire iloba haren aurrean zegoen, baina burua makurtuta zeukan. Haril bateko artilaria behatzen inguruan biltzen ari zen, harila alfonbra gainean desegiten ari zen bitartean; zentzugabeko lan hori zen, nonbait, bere arreta ezabatuarekin egokitu zitekeen eta lotsa eragotz ziezaiokeen eginkizun bakarra.
2020
‎Gure hurko arbasoak hiri honetako Judumendian ehortziak daude, jaio eta hil bahi dudan lurrean, ez dut ezertan burua makurtu behar hemengoa ez naizela esaten didatenen aurrean oihu egin du Sharak negar zotinka hasi aurretik.
‎Zuk burua makurtu, nik hitz egingo diot berak zurea eskatu arte.
‎Banoa ere oraindik egun argitan, ilundu aurretiko azken orduan bertan, kaleko jendetza gutxitzen hasi denean, azoka eguneko harrabotsa ia zeharo itzalita, azokariak euren dendak zein tamalez ez saldutako merkantziak biltzen hasi direnean. Badago atso bat ezagun begitantzen zaidala, ni ikusi orduko burua makurtzen duena. Auskako zer dela eta, baliteke Garzia Olarteko merkatari herragarri zein judu odolekoaren semea ezagutu izana, baliteke ere hiritik ospa egiten duen iheslari madarikatuaren patu beltzak inondik ere kutsatzea nahi ez izatea.
‎Orroa antzeko bat bota zuen eta burua makurtu zuen besteari entzun nahietan dagoenaren antzera. Guk ez genuen hitzik esan, eta segundo pare batez isilik geratu ginen denok.
‎Honek Tom atsekabetu eta izugarri triste utzi zuen. Baina agindu haien aurrean burua makurtu beharra izan zuen.
‎Ez nion kasurik egin, noski; etxe aurreko espaloira abiatu nintzen, eta, kotxera hurbildu ahala, pausuak moteltzen hasi zitzaizkidan, bihotzak errementatzeko moduko abiadura hartu zuen bitartean. Waldo ez zen kotxetik atera, irribarre derrigortu batez begiratu zidan, eta burua makurtu zuen. Ez zidan hitz bakar bat luzatu, ezta maitasun keinu txiki bat egin ere.
‎Zorioneko izena hirugarrenez errepikatu zidanean, burua makurtu nuen eta barrura sartzeko imintzioa egin nion, hitzik esan gabe. Beste behin ere, lo gelditu nintzen egongelako besaulkian eta ateko txirrinak kolpean esnatu ninduen.
‎Presidentea lerroaren erdian esertzen zen, eta presidenteordea eskuineko muturrean. Hamabi gonbidatuak tropelka joaten zirenean eserlekuetara ohitura zen (batek daki zergatik) hamabost zerbitzariak hormaren ondoan errenkadan egotea erregeari armak aurkezten dauden soldaduak balira bezala, eta jabe gizenak klubekoen aurrean burua makurtzen zuen ustekabe alai batekin, haiei buruz inoiz ezer entzun ez balu bezala. Baina aiztoen eta sardexken lehen txilin hotsa entzun baino lehen zerbitzarien armada hura desagertua zen, platerak azkar batean eta berebiziko isiltasunean jasotzeko eta banatzeko behar ziren bat edo bi izan ezik.
Burua makurtu eta aieneka latz bat egin zuen. Gero, ordea, berriro burua altxa eta:
‎Ausarta izan arren, Sandokanek ezin zuen eraman hainbesteko mina. Burua makurtuta bere zoritxarretan murgildu zen. Lagunak hilak, irla galdua, emaztea berdin.
‎Fraideak burua makurtu zuen Errege agurtzeko.
2021
‎Begi nabar argi interesatuak zituen, inteligentzia erakusten zutenak. Besteei bezala burua makurtuz agurra gurutzatu ondoren beraren eginkizuna zein izango zen entzun zuen: handik aurrera, hurrengo udara arte, Habusek eta berak hakim arekin ikasiko zuten arabiera, Kordobako familia nobleko ikasleekin kultura arabiarreko ikasketetan aritzeko moduan.
‎Mendialdeko gerlariok, arrats on, nire ondoan dagoena jaun Eneko Santxez Uharteko jauna eta enekotar leinuko burua da. Denek agurtu zuten diosala eginez eta burua makurtuz. Ni, Antso, salako maisua naiz eta tresnaren bat falta bazaizue niregana jotzen ahal duzue.
‎Txiroak etxean gertatutako ezbeharraren berri jakin zuenean, burua makurtu eta ia ezin zuen bere karga eraman.
‎baina ez zuen ezer esan. Irribarre egin eta burua makurtu zuen.
‎Nagusi orren esanari Adalbaldok ondo eritxi eutsan. gizonik ospetsuenak bereala batu zituen, erregearen gurari eta agindua zer zan esan iakuen garbiro, eta guztiak gelditu ziran burua makurturik eta berbarik esan nai ezta.
‎Batzuk belaunikatu egin ziren, beste batzuk zutik zeuden oraindik, beste batzuek buruak biratu eta ez zuten begiratzen fusilen kanoi jasoetara. Gaspar Ruiz, denetan handienak, zutik, burua makurtuta zeukan. Eguzki beheratuak itsutu egiten zuen zertxobait, eta dagoeneko hiltzat ematen zuen bere burua.
2022
‎Bitartean, bi agentek ziegan giltzapetuta zuten gaztea beheko solairura igo zuten, ziur asko bizitza txarrak pertsona latza bihurtua izango zen, fintasun gutxikoa, serioa eta isila ematen zuena. Burua makurtuta zetorren, nolabaiteko damua sumatzen zitzaiola, agian bazitekeen barkamen eskaera inkontzientearen lagin txiki bat, eta, nolanahi ere, ez zen batere atsegina edozein pertsonari begietara begiratzeko ausardiarik geratzen ez baitzitzaion. Ziegatik beheko solairurako bidean bi ertzainek zainduta zekarten, hori zen gutxienez atxilotutakoari esaten zizkioten esaldietatik ulertzen zena:
‎Imajina nezakeen aretoa jendez gainezka, gonbidatu aukerakoak, emakumezkoak zetaz eta belusez jantzirik, harribitxizko lepokoekin, mantelina zuria besoan, zeremoniaren unean burua estaltzeko; gizonezkoak intsignia distiratsuekin, edo frakaren paparrean ordena militarren xingolak agerian; andregaiaren ama, biziki dotore, lanpetua, arretatsu, taldez talde, zorionak jasoz; ahizpa txikiak, hunkituta, apain apain, arrosa kolorez zaharrena, urdinez gazteena, harro erakutsiz turkesazko besokoak, koinatugaiak oparituak; ezkontza bedeinkatzera doan apezpikua errespetuz eta adeitasunez berriketan batekin eta bestearekin, irribarretsu, txantxa samurrak edo laudorio neurritsuak botaz, eta atze atzean, han sumatzen dela otoiztegiko misterioa, loreztaturik, arrosa zurizko uholde bat, hasi zorutik eta kupulatxorainokoa, bertan batzen direlarik arrosazko eta lilazko lore erradio batzuk, elurraren gisakoak, artistikoki ipinitako abar berdeetan ezarriak; eta aldarean, etxandi aristokratikoaren babesle den Ama Birjinaren irudia, erdi ezkutatzen duela azahar lorezko errezel batek, Aranguiz etxejabe txit aberatsak Valentziatik azahar lorez beterik bidalitako konpartimentu baten edukiaz egindakoak, nahiz jaun hura bera, andregaiaren osaba eta aitabitxia zena, ez zen etorri, aguretua eta ajeatua zegoelako xehetasun horiek dabiltza ahoz aho, eta kalkuluak egiten dira Micaelitari egokituko zaion ondare bikainari buruz, zorion itxaropena zabaltzen baitie eztei bidaian Valentziara joango diren senar emazteei. Senargaia gizon talde batean irudika nezakeen, urduri antzean, zurbil samar, biboteari nahigabe hoxkaka, egiten dizkioten trufa finei eta esaldi lausengariei erantzuteko burua makurtuz...
‎Imajina nezakeen aretoa jendez gainezka, gonbidatu aukerakoak, emakumezkoak zetaz eta belusez jantzirik, harribitxizko lepokoekin, mantelina zuria besoan, zeremoniaren unean burua estaltzeko; gizonezkoak intsignia distiratsuekin, edo frakaren paparrean ordena militarren xingolak agerian; andregaiaren ama, biziki dotore, lanpetua, arretatsu, taldez talde, zorionak jasoz; ahizpa txikiak, hunkituta, apain apain, arrosa kolorez zaharrena, urdinez gazteena, harro erakutsiz turkesazko besokoak, koinatugaiak oparituak; ezkontza bedeinkatzera doan apezpikua errespetuz eta adeitasunez berriketan batekin eta bestearekin, irribarretsu, txantxa samurrak edo laudorio neurritsuak botaz, eta atze atzean, han sumatzen dela otoiztegiko misterioa, loreztaturik, arrosa zurizko uholde bat, hasi zorutik eta kupulatxorainokoa, bertan batzen direlarik arrosazko eta lilazko lore erradio batzuk, elurraren gisakoak, artistikoki ipinitako abar berdeetan ezarriak; eta aldarean, etxandi aristokratikoaren babesle den Ama Birjinaren irudia, erdi ezkutatzen duela azahar lorezko errezel batek, Aranguiz etxejabe txit aberatsak Valentziatik azahar lorez beterik bidalitako konpartimentu baten edukiaz egindakoak, nahiz jaun hura bera, andregaiaren osaba eta aitabitxia zena, ez zen etorri, aguretua eta ajeatua zegoelako xehetasun horiek dabiltza ahoz aho, eta kalkuluak egiten dira Micaelitari egokituko zaion ondare bikainari buruz, zorion itxaropena zabaltzen baitie eztei bidaian Valentziara joango diren senar emazteei. Senargaia gizon talde batean irudika nezakeen, urduri antzean, zurbil samar, biboteari nahigabe hoxkaka, egiten dizkioten trufa finei eta esaldi lausengariei erantzuteko burua makurtuz...
‎Ez duzu beste aukerarik. Zapalduta, apal eta burua makurtuta ikusi arte, ez dute etsiko. Benetan diotsut:
‎Jaun konde, hemen duzu Azenari Enekones baskoia, Osmako kapitaina kondeak irribarrez hurbiltzeko keinua egin zion gazteari, honek burua makurtu eta eskuarekin filigrana dotorea egiten zuen bitartean. Kondea arabieraz hasi zen.
‎Aurki, tenente izendatuko dugu. Orain etor zaitez hona eta har ezazu lepoko hau gure artean alkate, tenente eta epaile maila duzula erakusten duena Azenari, apal hurbildu zen eta burua makurtu zuen lepokoa jasotzeko. Gero, itzuli zen bere lekura harrotasunik gabe, baina duintasunez.
‎Hogeita hamar urte eta koska zituen, aurpegi karratukoa zen eta azal ilunekoa, eta ile matazatua biribil kizkurretan tenkatua zeraman. Burua makurtu zuen Edwarden eskua bere bi eskuekin estutu zuenean eta, gero, biratu eta kaixo bat murmurikatu zion Ujunwari. Renault aren aurreko jarlekuan eseri zen.
2023
‎Vincent Provily ra sartu eta handik aste gutxitara, hura kontsolatzera joan zen Dorus, eta Vincentek etxera joateko gogo sutsua adierazi zion, baina aitak barnetegian utzi zuen; hain gazterik familiatik kanpora bizi beharrak arrastoa utzi zuen Vincenten izaeran (Wallace, 1969). Adin horretan gaztetxo altua zen; bizkarra pixka bat okertua eta burua makurtua zituen; bekain zimurtuak, begi urdi berdeak, kopeta handia, lastozko kapela batekin estaltzen zuena. Vincentek disimetria kraneozefalikoa ere bazuen, haren autoerretratuetan ageri den moduan (Wilkie, 1990; Dietrich Blumer, 2002).
‎Abenduaren 21ean Theok amari jakinarazi zion oso zoriontsu zela, Johannak baiezkoa eman baitzion bere ezkontza proposamenari. ...1991); geroago, Vincentek barkamena eskatu zion, eta Gauguin-ek barkatu zion, baina Parisera itzuliko zela berehala esan zion; Vincentek gelditzeko eskatu zion (Morante Goachet, 1996); Gauguin-ek arratsaldez kalera irten zen eta atzean pauso arin batzuk entzun zituen; biratu zenean Vincent bereganantz zetorrela ikusi zuen, aizto bat eskuan zuela; kemen handiz begiratu zion Gauguin-ek eta Vincent, burua makurtu eta bira erdia emanez, Etxe Horira joan zen. 1888ko abenduaren 23an Arlestik idatzitako gutunean (565) Vincentek Theori esaten zion bere ustez Arlesen egoteko ilusioa galdu zuela Gauguin-ek; Gauguin sormen handikoa zela, baina bake handia behar zuela, eta bake hori Arlesen aurkitzen ez bazuen, inon ez zuela aurkituko.
‎Baina Europara itzultzen nintzenean, nire amarekin joaten nintzaion bisitan, bere ama ere bai baitzen, amona baten etxera, bera han bizi baitzen. Eta ikusten nuen hezibide oneko neskato bat, bostekoa luzatuz eta burua makurtuz agurtzen ninduena; sumatzen nuen bere behakoa pixka bat gaiztotuagoa, ikusia nuen azken aldian baino, berak hamar eta nik sei urte nituela.
‎" j" en ai assez de la beauté". Berak amesten zuen, amets egiten zuen neba zorionekoarekin, ama zorionekoarekin, zeinak gorrotatu beharrean maitatu egiten zuen; eta agian, horregatik, berriz ikusi ninduenean, printze txiki bat ikusi zuen nigan, edo Tropikoetako dignatario bat, eta burua makurtu zuen begirunearen eta debozioaren seinale gisa.
‎Muturra igurzten du hankatxoarekin. Belarriaren atzean egiten du hazka hankatxoarekin, burua makurtuz. Makina bat zeregin ditu betetzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia